ISABELA VELAZQUEZ "HIRIA BERRESKURATU, KALEAZ GOZATUZ" Isabela Velazquez hirigintza arkitekto eta GEA21aholkulari sareko kideak, hitzaldia eskaini zuen otsailak 10ean Cristinaenea fundazioan antolaturik. Hiritarrak hiriko espazio publikoen egituran eskua hartzeko ‘enpoderamendu’ kontzeptuaz hausnarketak egin zituen Velazquezek. Hirigintza birpentsatzeko garaia da gaur egungoa, bera baita egun bizi dugun egoera ekonomiko kaxkarraren eragileetako bat. IRIZP I D E EKONOMIKO pean eratu da hirigintza eta etxegintzaren mundua, NEGOZIO hutsa izatera iritsi arte. Isabelak uste du hiriaren eta lurraldearen eraikitze prozesuekin lotuta dauden eredu ekonomiko ez jasangarri, ez bidezko eta ez eraginkorren arazoak konponduko dituzten eredu berriak sortzeko garaia iritsi dela. “garai hauetako erronka da azken urteetan abiadura handiz eginikoa birziklatzea, eraikitako espazioa hezitzea, guk sortutako estrukturetan diru gutxiagorekin baina duintasunez bizitzeko estrategiak sortzea. Hazkundearen eta gehiegikeriaren garaiak, denak balio duela dioten garaiak, dagoeneko joanak dira”. Gizarte komplexuago bat gara eta honek KOMUN I KAZ IOAN ALDAKETAK eragin ditu. XIX.mendeko irizpideak zaharkituak geratu direlarik (gogoratu zuen nola eredu zaharretan industriak hiri periferietara bidaltzen ziren, zentroetan komentzioak metatu eta gero periferiak osatu). Honek gaur, ez du balio, ezin dira nukleo jendetsuak eta periferiako auzo desertikoak planteatu. (estatuan azken urteetan eraikitako auzo berrien %20ak kalitate defizitak agertzen dituzte) INGURUG I RO IRIZPI D E eta IRIZPI D E SOZIAL BERRIAK PLANTEATU BEHAR DIRA , orain artekoari buelta bat emanaz. GAUZAK EGIN BAINO LEHENAGO PENTSATU, PLANIF I KATU eta EBALUATU – PARTEARTZEA INKORPORATU . Partaidetza prozesuen eraginkortasun soziala eta teknikoa geroz eta hobeto baloratua dago hiriak eraiki eta diseinatzea bezalako gai korapilatsuetan. Gizarte zibilari parte hartzeko, influentziatzeko, hitz egiteko eta elkarlanerako goitik beherako egitasmo asko daude abian, hiritarrak eta udal teknikariak harremanetan jartzen dituztenak. Hiriak sortu heinean komunitateak sortzen joatea da gakoa, esku artean eta inguruan duguna abiapuntutzat hartuz. HIR IAK BIRSORTU ETA BERRERAIK I BEHAR DIRA PARTAIDETZAN OINARR IT UZ . Orain arteko sistema hirigintza sistema klasikoetan “goitik- behera” funtzionatzen zen, ia imposaturiko eredu bat bezala, orain berriz, “behetik- gora” ko sistema bat aldarrikatzen da, bizilagunon eta hiritarron ekarpen eta partaidetzan oinarrituta. Kontzeptu aldaketa bat da, orain arte bezala, gehitzen eta gehitzen jarraitu beharrean, etorkizuneko proiektu eta lanak FUNTZIO REGENERATIBO bat izango dute, gaur egun duguna HOBETU eta REMATATZEKO .
Jendearen gozamenerako hiriko espazioak suspertzea lortu duten zenbait tokitako egitasmo herritarren esperientziak eta ereduak azaldu zituen. Erabilera publikorako pentsatuak izan ez diren espazioak pertsonek goza dezaten euren neurrira eraldatutako espazio bizi nola bilakatu diren azaldu zigun, proiektu arduratsu eta alternatiba komunitarioen ezberdinak aurkeztuz:
COIN STREET COMMUN I TY BUILDERS (London) Hiri erdigunea makro.ekipamenduz josten hasi zirenean (Zinema erraldoiak, erosketa guneak…) libre geratzen ziren orubeak okupatu ziren. Guztiak, COINSTREETizan ezik, borroka askoren ondoren auzokideek beraiena izatea lortu zutelarik. Helburutzat auzoa berreskuratu eta berpiztea zen eta horretarako dinamika sozialetan oinarritu ziren. Auzokideek beraien beharren arabera berantolatu zuten etorkizuneko auzo berria eta besteak beste halako ekintzak burutu zituzten: • • • • •
Jendeaauzora erakarri: Azoka, kontzertuak, jaialdiak… Eraikin zaharrak berreskuratu (OXOtower) Parke publikoa sortu Etxebizitzen kooperatibak eraiki (PALM) Enpresasoziala indartu.
http://www.coinstreet.org/ TRIN I TAT NOVA (Barcelona) Bartzelona kanpoaldean kokatzen den 50 hamarkadako auzo bat da. Neurri gabeko hazkunde politika baten ondorioz sortutako langile auzoa, 90 hamarkadarako arazo larri asko pairatzen zituena, gehiago okertu zirenak populazioaren zahartzearekin eta baliabide ekonomiko eskasekin. 1996tik aurrera, Auzo laguntzarekin eraldaketa soziala lortu nahian, berrikuntza urbanistikoa bultzatuko zuen lan talde bat sortu zen. Lehen pausuan diagnostiko zehatz bat egitea izan zen, horrela, arazoak identifikaturik, hauen konponbideak prestatzeari ekin zioten. http://trinitatnova.org/category/pdc/historia-i-barri/ SEATTLE COMMUN I TY PLANNI NG “ Zer egin dezakete hobeto komunitateek instituzioek baino?” Utopia ukitzen duen ekimena da hau. Jim DIers izan zen Seattle-go herri mugimenduaren bultzatzaile nagusia. Instittuzioen aurka egonik, berak herriari eman nahi izan zion boterea. Horrela auzokideei eman zien erabakitzeko ahalmen eta gaitasunak.
Hainbat ekintza garatu zituen hala nola “Jardines comunitarios-parques de bolsilloâ€? edo Zuhaitzen fondoa. Azken hontan, 5 lagun elkartuta zuhaitz bat landatzeko aukera dute beraiek erabakitako tokian. Urte asko pasa dira ekimen honen hasieratik eta jada estatu osoan hedatua den mugimendua da. Beraz, ondorio asko atera dira horrelako prozesuen sorrera, garapen, kudeaketa, funtzionamendu, finamtziazio‌etab.etarako. http://home.comcast.net/~jimdiers/bio.html http://www.seattle.gov/neighborhoods/ ZARAGOZA Hutsik diren partzelak berreskuratu nahi diren ekimen da hau. http://estonoesunsolar.wordpress.com/