Lidergoaren alde zein kontra

Page 1

Lidergoaren alde zein kontra; gomendatutako artikulu honetan, ekoliderrak proiektuaren izenak aditzera ematen digun bezala, jardunaldi hauetan atal garrantzitsua den lidergoaren inguruan hausnarketa eta iritzi batzuk ematera ausartuko nahiz. Hausnarketa hauek osteguneko saioan landuko denarekin osatuko dira eta nolabait eztabaida ireki bat egitea proposatzen dut proiektuko beste kideekin. Ekoliderrak proiektuaren oinarri nagusia, elkartu garen kideok ekologista eta liderrak bilakatzea litzateke, hobeto esanda, batenbatzuek sustorik har ez dezagun, ekologiaren gaineko sentsibilizazio eta aktibismo bat sustatzea eta sortu litezkeen ideia, proiektu... garatzeko gizarteko agente baliagarriak, zentzudunak, arduratsuak... formatzen laguntzea litzateke. Honaino oso ondo, baina barneratu garen proiektuaren izena ekoliderrak denez, eta hitz-joko honek bere historia edukiko duenez, terminologiari eta kontzeptuari buruz zerbait esatea komebnigarria litzateke txispa pizten hasteko. Argi dago, gaztelaniazko lider hitza, ingelerako leader terminotik itzuliak izan dela. Era berean gaztelaniazko lider hitza, euskarak jaso du eta gauza pixka bat nahastuz gero, gaztelaniazko lider eta euskarazko buruzagi hitzak, sinonimo bezala agertzen badira ere, eguneroko errealitatean bi zentzu ezberdin izan ditzakete, horregatik ez gara ekoburuzagiak. Esan liteke, euskaraz lider hitza erabiltzea ere zilegia dela, eta eskerrak. Baina orduan ze ezberdintasun dago lider eta buruzagi (dirigente) baten artean? Edo hauen betetzen duten lidergoaren eta buruzagitzaren artean? Ba motzean, karguaren eta funtzioaren arteko ezberdintasuna izango litzateke. Esan liteke liderrek konbentzimendu batez bideratuta, besteak helburu jakin batzuk lortzeko bidean talde edo dena delakoa gidatzeko ahalmena duten pertsonak direla? Eta buruzagiak berriz, liderrak izan ala ez, lidergo kargua duten pertsonak direla? Ez da erraza baina ez gabiltza urrun. Hasiera batean esan liteke behintzat, euskal herrian behintzat eta seguru beste leku askotan ere bai, kaleko irudimenean behintzat, liderrak buruzagiak baino hobeto ikusiak daudela. Honela, lider batek bere taldearen gaineko onurak lortu behar ditu, liderra izaten jarraitu nahi badu, eta buruzagiak berriz ez du beti berari buruzagitza eman dioten guztien aldeko neurririk hartuko. Argi dago, kasu bat jartzearren, buruzagitza lortu duen militar batek bere eta bere ingurukoen interesen alde jokatzen badu buruzagitza eta lider kontzeptuak ez duela ezertarako balio. Baina urrutira joan gabe ere, ustezko sistema demokratikoetan ere liderren eta buruzagien eta beraz orain arte aipatu bezala, pertsona hauek betetzen dituzten karguen eta funtzioen, eta hauek lortzeko erabiltzen diren estrategia, arrazonamendu, justifikazioen... gaineko eztabaida bizirik egon beharko lukeela, badaezpadaere. Beraz zer gara ekoliderrak? Ekologistak, liderrak, biak batera edota bietako bat ere ez? Izenen itzalean erori baino hobe genuke, azaletik aldendu eta ekologismoaren eta lidergoaren barneko mamiak ateratzen hasiko bagina. Gai honen inguruan polemika sortzea helburu dudanez, urtarrilak 16 igandean El Pais-en argitaratutako artikulu batean, 7 urtez, ustez, britainiar aktibista ekologista baten gaineko gorabeherak aipatzen ziren, ustez diot, azkenean Scotland Yarden aginduetara zegoen polizia-espia zela jakin baitzen. Hala ere, azkenean polizia utzi eta stocolmo sindromeaz, bere “bidelagun� izan ziren aktibisten alde agertu omen da. Kasua izugarria da, ez sinisteko modukoa, hala ere irakurri nahi izanez gero: http://www.elpais.com/articulo/reportajes/lider/era/infiltrado/elpepusocdmg/20110116elpdmg rep_2/Tes Aratz Garmendia Altuna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.