Memoria Gazte Ekoliderrak 2010

Page 1

memoria 2010 trebatu »»

ekin

»»

izan

»»



AURKIBIDEA

Hitzaurrea

2

Proiektuaren aurkezpena

4

Gazte Ekoliderrak 2010: Kideak

10

Trebatu

22

Ekin

34

Izan

38

Komunikazioa

44


Mikel Insausti Muguruza [Kutxa Fundazioko Jasangarritasun Zuzendaria]

Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen munduan –. Planetaren baliabide naturalak gizakion kapitala badira, horiek ematen dituzten interesei esker bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen. Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik hona kapital natural guzti horren %70 gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu. Garapen Jasangarriak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat. Bestalde, ekimen eremua –globala, herri gisa, udal eta eskualde mailan, auzoetan, maila pertsonalean– zabala da jasangarritasunaren alde egiteko. Gurera etorriaz, Kutxak parte aktibo izan nahi eta behar du Gipuzkoako gizartea jasangarritasunera gerturatzeko bidean. Zalantzarik ez dut Gipuzkoan kontzientzia ekologikoa zabaltzen ari dela instituzio, elkarte, erakunde eta zenbait desberdinek egindako sentsibilizazio lanari esker. Dugun planeta bakarraren mugen barruan bizitzeak aberastu egingo gaituela barneratzen ari da gizartea. Kutxaren Zabalegi Ekogunearen baitan sortutako ekimen pilotua dugu GAZTE EKOLIDERRAK. Kontzientzia ekologikotik pausu bat aurrerago joan nahi dugu eta praktika eta ekintza jasangarrietarako bidea errazten jarri nahi ditugu indarrak.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 2


A día de hoy utilizamos un 30% más de los recursos naturales que genera el planeta anualmente. Si los recursos naturales son nuestro “capital”, en vez de vivir de sus “intereses”, lo que estamos haciendo es gastar el propio capital. El desarrollo sostenible supone un reto enorme para nuestro sistema económico, político y cultural y Kutxa quiere participar activamente en este proceso hacia la sostenibilidad. Aunque es cierto que en Gipuzkoa la conciencia ecológica está cada vez más expandida, vemos la necesidad y la oportunidad de dar un paso más e impulsar acciones y prácticas sostenibles en nuestra región. El proyecto GAZTE EKOLIDERRAK es un buen ejemplo de ello, ya que con él queremos crear una red de jóvenes líderes que trabajarán en esta dirección en Gipuzkoa.

Fruitua jaso ahal izateko hazia erein behar izaten da eta beraz, GAZTE EKOLIDERRAK ekimenaren helburua Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte formatu eta aktiboen sarea sortzea da. Ezagutu ditut aurtengo ekimen pilotuan parte hartu duten hogeita hamaika gazteak eta gertutik jarraitu ditut orain arte egin duten bidea eta bilakaera. Auto-antolaketarako eta ekimenerako nortasun sendoa garatu duten gazte liderrak dira. Ekinez trebatu dira eta sarean lan egiten jarraituko dute hemendik aurrera ere. Gazte ekolider hauek bidelagun ezin hobeak ditugu Gipuzkoak jasangarritasunean aurrera egin dezan. Hasieran besterik ez gaude baina, esaera zaharrak dioen moduan: bidea luze eta pausoa labur. Dagoeneko Gazte Ekoliderrak 2011 antolatzen hasiak gara, poliki-poliki eta norantza argiarekin.

At present, we use around 30% more natural resources than the planet generates each year. If natural resources are our “capital”, rather than live off the “interest” we are in fact spending our capital. Sustainable development poses an enormous challenge to our economic, political and cultural system, and Kutxa wants to be an active participant in this process towards sustainability. While there is increasing environmental awareness in our territory, we see the need and the opportunity to take another step forward and promote sustainable actions and practices. One good example of this is the GAZTE EKOLIDERRAK project, whereby we wish to create a network of young leaders who will work in this direction in our region.


n e r a u t k proie a n e p z e k aur

»»


GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte formatu eta aktiboen sarea sortzea da. Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da eta apustu hau gogoeta sakon baten ondorioa izan da. Izan ere, Gazte Ekoliderrak proiektua testuinguru zehatz batean jaiotzen da. Krisi global zein lokal batean murgilduta gaude eta baikortasunerako eta esperientzia positiboak martxan jartzeko beharra eta gogoa sumatzen da nonahi.

El objetivo principal de GAZTE EKOLIDERRAK es crear una red de jóvenes formados y activos y que trabajen a favor del desarrollo sostenible en Gipuzkoa. Este proyecto es el resultado de una profunda reflexión y de la doble apuesta de Kutxa en favor del desarrollo sostenible y del liderazgo de los jóvenes. Hay que tener en cuenta que este proyecto nace en un contexto muy concreto: una crisis global importante que hace que, ahora más que nunca, se necesiten experiencias positivas que fomenten la ilusión, la creatividad y las ganas de actuar.

The main objective of GAZTE EKOLIDERRAK is to create a network of young, active, trained people working to promote sustainable development in our region. This project is the result of deep analysis and the efforts of HYPERLINK “http://www.kutxasocial.net/” \t “_blank” Kutxa to promote sustainable development and leadership among the young. It should be remembered that this project was born in a very specific context: a major global crisis that means that, now more than ever, positive experiences that foster hope, creativity and the desire to take action are needed.


PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Gure erreferentea 1991. urtean Rockefeller Fundazioak LEAD (Inspirng Leadership for a Sustainable World) izeneko proiektua jarri zuen martxan. Ordutik, kontinente guztietako 2000 pertsona baino gehiago izan dira, trebakuntza gainditu ondoren, LEAD-eko kide izatera pasa direnak (LEAD fellows network). Beraz, Gazte Ekoliderrak proiektuarentzat ezinbesteko erreferentzia da LEAD ekimena, nahiz eta Gazte Ekoliderrak gure inguru, errealitate eta beharretara egokituta egon.

Ekologiaren mundua ezintasun sentimendu batetik atera ezinik dagoela dirudi; ezin da mundua aldatu, nik ezin dut ezer egin, alferrikakoa da‌ bezalako pentsamenduetarako joera dugu nahi gabe. Kutxak elkarlana, diziplinartea, ekintzailetasuna eta garapen jasangarria bezalako balioak berreskuratu eta indartzeko momentu ezin hobea dela ikusten du. Batetik, ekintzarako beharra izan da egitasmo hau martxan jartzera bultzatu gaituena, egiten duguna garela sinesten dugulako. Bestetik, gazteriari ekintzailetasun horren protagonista izateko aukera ematea, gazteak ez baitira bakarrik etorkizuna, oraina ere badira eta badute asko esan eta egiteko. Formari dagokionez, proiektu gazte eta berritzailea sortu nahi izan dugu, ekologiaren kontzeptuekin bat eginik, hasiera eta amaierarik gabekoa, proiektu ziklikoa, alegia. Hortik jaio zen Trebatu-Ekin-Izan egitura, proiektuaren fase bakoitzari dagozkion hiru hitzak. 1. Trebatu: Lehenengo fasea trebakuntza aldia da. Aukeratutako gazteak garapen jasangarri eta lidergo trebakuntzari ekingo diote. 2. Ekin: Bigarren fasea ekintza aldia izango da, hau da, trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko garaia. Horretarako, besteak beste, partaideek tokiko proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute. 3. Izan: Bi aldi hauen ondoren, partaideak Gazte Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

TREBATU, EKIN, IZAN da gure leloa. ENTRENAR, ACTUAR, SER es nuestro lema. TRAIN, ACT, NETWORK is our motto.

Gazte Ekoliderrak 2010 proiektu pilotua izan da, honek dituen alderdi positibo eta negatiboekin. Baina talde lanean aritzea lortu dugu, elkarrekin eraikitzea, erabakitzea, eztabaidatzea eta ametsak gauzatzea ere. Datozen promozioetarako oinarria finkatuta utzi dugu eta etorkizunean garapen jasangarriaren alde egingo duen sare gaztea irudikatu ere.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 6


PROFIL ZEHATZEN bila AMANKOMUNEAN

ZER???

GAZTETASUNA + INTERESA + MOTIBAZIOA + AUSARDIA + EKITEKO GOGOA

ZERTAN ezber

din???

IZAERA + JATORRIA + ADINA + DIZIPLINA + IKUSPUNTUA

Gazte Ekoliderrak abian jarri zenean, argi genuen ekimenak arrakasta izan zezan partaide profil zehatzak bilatu behar zirela. Gazteak izatea zen lehendabiziko baldintza, gazteentzat zuzendutako eta gazteei egokitutako ekimena zelako. Bigarrenik, nahitaez aurretik garapen jasangarriaren inguruko interesa izan behar zuten, interes hori konpromiso bilakatzeko asmoa baitu ekimen honek. Eta azkenik, lidergoari beldurrik ez zioten pertsonen bila genbiltzan, lidergoa ekintzailetasunaren (hau da, ekiteko zaletasuna) lagun dela ulertuta.


PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Nola finantzatu da GAZTE EKOLIDERRAK ekimena? KUTXAk (baliabideak, instalazioak, materiala, programa, jarduerak…)

%90

Honek ez du esan nahi berauen artean antzekoak ziren pertsonak nahi genituenik, kontrakoa baizik: jatorri, adin eta diziplina ezberdinetako gazteak nahastea zen gure lehentasuna, horrela izaera eta ikuspuntu ezberdinetako jendea elkartuko baikenuen eta talde aberatsena eratu. Profil hau nola bilatu galdetu genionean gure buruari, ohiko curriculum batek ez zuela guk bilatzen genuen informazioa islatzen ondorioztatu genuen, beraz, gure metodo propioa eratzea erabaki genuen; motibazio maila neurtzen zuen izen emate inprimaki bat sortu eta elkarrizketa pertsonalak egin genituen.

%10

PARTE HARTZAILEEK (egonaldiak, garraioa eta jana).

inprimakiak

Jasotakoak guztira: 61 Ez onartuak: 8 Zergatik? • Adin tartea betetzen ez dutelako: 1 • Euskara ulertzen ez zutelako: 1 • Berauek bajan eman direlako: 6 • Lan kontuengatik: 4 • Beste arrazoiak: 2 Onartutakoak guztira: 53 AUKERATUTAKOAK: 31 gazteekoliderrakmemoria2010 I 8


TALDEAREN ANIZTASUNA:

potentzialitate handia baina kudeaketarako erronka Irun Errenteria

[bizkaia]

1

Orio

Abanto-Zierbena: 1

1

Bilbo: 1

Oiartzun 1

Pasai Antxo

9 Donostia

Elgoibar 1

Hernani

Soraluze

1

4 2

2

[Gipuzkoa] 1

Bergara 1

1

Eskoriatza

1

Tolosa 1 Ibarra

1 Berastegi

[ DIsZIPLINAK ] Mekanizatze bidezko goi mailako teknikaria 1

Legazpi 1

Kreatiboek askatasuna maite dute; beste batzuk metolodologia nahiago; badira ere zenbakiak gustuko dituztenak‌ Guztien arteko oreka aurkitzea da benetako erronka.

Ordizia

Nekazal ingenieritza 3 Ingenieritza industriala 3 Ingenieritza teknikoa – elektronika 1

NONDIK ETORRI HARA ERAMAN: Jatorri ezberdinetatik etorriak dira, bueltan eramango dute beren herrietara ezagutza eta eragiteko ahalmena.

[ jaiotze urtea ]

Politika eta Administrazio Zientziak 1

1980: 1

Gizarte Heziketa 1

1981: 2

Ingurumen Zientziak 6

1982: 4

Itzulpengintza eta interpretazioa 1

1983: 5

Abeltzaintza 1

1984: 2

Natura paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa 3

1985: 4

Publizitatea eta Harreman Publikoak 1

1986: 3

Enpresaritza 1

1987: 3

Giza Zientziak: Enpresa 1

1988: 1

Herri lanetako ingenieritza teknikoa 1

1989: 4

Zuzendaritza Idazkaritza 1

1990: 1

Arkitektura Teknikoa 1

Biologia 1


k a e d i k gazteekolidermemoria2010 I 10


k a e d i k »»


nornonDIKzer

Julen AGIRIANO

Iban Alzualde

Bizilekua: Eskoriatza

Bizilekua: Errenteria

Bizilekua: Errenteria

Ikasketak: Mekanizatze bidezko goi mailako teknikaria

Ikasketak: Nekazal ingenieria

Ikasketak: Nekazal ingenieria

Leo ARGOTE

dute «Mila makinek ez ko rtu inoiz lore bat so n)» (Granadako pareta

Mikel ASEGINOLAZA Bizilekua: Ibarra Ikasketak: Ingenieritza Industriala

rrezko, «Guztiok gara beha ak guztiontzako onur lortzeko»

Maider BARRUTIA

ureztatu eta konpartitu zure ideiak Joseba BERGARETX

E

ren «Jasangarritasuna datu aldeko iritziak al ua aldatu beharrean, bizimod ua jaso duten askoren ered teotan» dugu azken hilabe

Jaione AZURMENDI Bizilekua: Donostia Ikasketak: Ingenieritza Industriala

gehiago «Gizakiok natura etatu zaindu eta erresp guztion , beharko genuke etxea baita»

Ane EGINO

Bizilekua: Irun

Bizilekua: Berastegi

Bizilekua: Bergara

Ikasketak: Ingurumen zientzia

Ikasketak: Politika eta Administrazio Zientziak

Ikasketak: Ingurumen Zientziak

, izadi zein «Izaki zein gizaki hobera egin gizadi, bat eginda diezaiegun, dezaten hats eman izanez» trebatu, ekin eta

gazteekoliderrakmemoria2010 I 12



nornonDIKzer

Ander ELIZBURU

Mikel ETXABE

Nerea FERNANDEZ

Bizilekua: Soraluze

Bizilekua: Elgoibar

Bizilekua: Irun

Ikasketak: Ingenieritza teknikoa – elektronika

Ikasketak: Enpresaritza

Ikasketak: Biologia

«Olatu bakoitzak » aukera bakarra du

Koldo FUENTES Bizilekua: Abanto-Zierbena Ikasketak: Biologia

«Izan gaitezen praktikoak»

Beñat GARIKANO

kitako «Jarrai dezagun ire sua, haizea, bidea. Ura, lurra, tea. Ilargia hauxe gureen iza berdintzia! zoratzia, eguzkia Ondo bizi!»

sormenak hegan egin dezala

Iñigo GONZALEZ

Aintzane GAMIZ Bizilekua: Legazpi Ikasketak: Gizarte Heziketa

dea eginez eta «Norberak bere bi arritasunaren hausnartuz, jasang propioa eta inguruan esanahi lezake. Horrek ki subjektiboa erai zeptua bera bihurtzen du kont » sa anitza eta aberat

Sergio HERNANDEZ

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Hernani

Bizilekua: Donostia

Ikasketak: Ingurumen Zientziak

Ikasketak: Itzulpengintza eta interpretazioa

Ikasketak: Ingurumen Zientziak

«Goazen mundu jasangarri bat lortzera!»

«Kolorerik ez en jasangarritasunar alde egiteko»

gazteekoliderrakmemoria2010 I 14



nornonDIKzer

Marta HIGUERA

Naiara IBAÑEZ

Oier IURRAMENDI

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Hernani

Ikasketak: Nekazal ingenieritza

Ikasketak: Abeltzaintza

Ikasketak: Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

ez «Trebatuz eta ekiñ aurreraka oñez»

u «Gu, ni eta zu, ered a et e honen erantzul konponbide gara»

Beñat MARTIN

Jon MARTIN Bizilekua: Oiartzun Ikasketak: Publizitatea eta Harreman Publikoak

pena «Garapenak gero rapena» ekar ez dezan, ge

Maria MUNGIA

elkarlana da gakoa

Borja MURILLO

Bizilekua: Ordizia Ikasketak: Giza Zientziak: Enpresa

Iraitz OIARTZABAL

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Tolosa

Bizilekua: Pasai Antxo

Ikasketak: Herri lanetako ingenieritza teknikoa

Ikasketak: Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

Ikasketak: Zuzendaritza Idazkaritza

baduzu «Proiekturen bat zu du buruan, hemen !» gauzatzeko aukera

har dugu «Guztiok eman be uk dena zerbait, gutxi batz eman ez dezaten»

gazteekoliderrakmemoria2010 I 16



nornonDIKzer

Eider OTAEGI

Amaia OTAZO

Leire PIÑEIRO

Bizilekua: Orio

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Irun

Ikasketak: Giza Zientziak: Enpresa

Ikasketak: Ingurumen Zientziak

Ikasketak: Ingurumen Zientziak

diogun kaltea «Naturari egiten n diogu. geure buruari egite ea geure ed Egiten diogun mes Ez da u. og buruari egiten di ntzu ze , ua konpromiso kont komuna baizik»

na idatzita «Ez degu etorkizu behar» balego bezala bizi

etorkizuna «Buruan daukagun atzo hasi an eraikitzeko, hizket ri na ekiteko ginen eta gaur la ordua dugu»

Pablo SAL

Harri ZUAZO

Bizilekua: Bilbo

Bizilekua: Donostia

Ikasketak: Ingenieritza Industriala

en «Taldea osatzen du go jendearekin ez da ik: beste er ltz ga esperantza ea da mundu bat posibl oraindik»

Maitane ZUBILLAGA

ekin eta eragin

Aloña ZUBIZARRE

TA

Bizilekua: Donostia

Bizilekua: Irun

Ikasketak: Arkitektura Teknikoa

Ikasketak: Natura paisaia baliabideen kudeaketa eta antolaketa

«Pausoz-pauso, » beti aurrera eginez

Ikasketak: Enpresaritza

gazteen oraina, denon etorkizuna gazteekoliderrakmemoria2010 I 18



Protagonistekin berbetan [ Zuriñe Velez de Mendizabal Etxabe , —Euskonews Gaztea, 162. zenbakia—]

«No tenía ni idea de lo que me iba a encontrar en este proyecto y debo admitir que ha sido muy enriquecedor. He tratado temas que hasta ahora me eran desconocidos, como el liderazgo, incluso he deseado disponer de más tiempo para profundizar en cada tema. Ahora estoy inmersa en la segunda fase, la realización del proyecto: en mi grupo vamos a diseñar un plan de movilidad para una zona de mucho tráfico de San Sebastián. Todos tenemos un perfil diferente, desde ingenieros o arquitectos hasta personas de ciencias medioambientales, pero también tenemos muchas cosas en común y eso nos ayuda a trabajar en equipo».

«Sekulan jorratu ez ditudan gaietan ezagutza eskuratu dut» lidergoari dagokionez. Halere, horrelako proiektuetan beti gertatzen den bezala, batzuetan denbora gehixeagoz landu nahiko nituzke zenbait arlo».

Maitane Zubillaga

Mendibe

• Euskonews Gaztean protagonistetako batzuekin hitz egin dugu. Maitane Zubillagak 24 urte ditu eta antiguarra da, Donostiakoa. Proiektuaren berri Kutxaren bitartez eduki zuen gazte honek eta oso interesgarria iruditu zitzaion gaiari dagokionez. «Aurretik ere interesatzen zitzaidan horrelako zerbaitetan sartzea. Aukera paregabea izan da arlo honi dagozkien gauzak ikasteko». Ezen Maitanek Arkitektura teknikoa ikasi du «eta energia berritzaileen gaineko master bat egin nuen; horixe zen gaiarekin ordura arte edukitako kontaktu bakarra», azaldu dio Euskonews Gazteari. «Ez nekien zer aurkituko nuen Gazte Ekoliderrak programan, eta benetan diot, oso baliagarria suertatu zaidala aurreneko fasean (Trebatu) ikasitakoa. Sekulan jorratu ez ditudan gaietan ezagutza eskuratu dut, esate baterako,

Bigarren fasean buru–belarri sartuta dabiltza dagoeneko ekolider guztiak, eta Maitanek bere taldeak hautatutako gaiari buruz hitz egin digu. «Hasteko, taldekideen perfil anitza azpimarratuko nuke, Ingeniaritza, Ingurugiro Zientziak zein Arkitektura ikasitakoak baikara. Baina nahiz eta arlo ezberdinetatik etorri, komunean gauza ugari ditugu eta horrek lanerako asko lagundu digu. Proiektuari dagokionez berriz, Ibaetan okupazio baxuko garraio pribatua murrizteko plan bat abiatu dugu. TAO ipini behar dutela jakin bagenekien, eta aukera ona da gure iritziz halako ekimen bat burutzeko; badakizu, poltsikoa ukitzen digutenean...». Orain arteko lanari buruz «bertara joan ginen egoera gertutik ikusteko. Daukagun ideia nagusia, jendeak autoa konpartitu dezala da, eta hala, inguruko enpresak behatu genituen, zenbatek duten parking pribatua begiratu...». Aurreproiektua garatzen dihardute, baina irailera arte oporrak hartuko dituztela aitortu digu, «indarberrituta etorri eta behin amaituta, aterabidea ematen saiatzeko».

gazteekoliderrakmemoria2010 I 20


«Norberak ahal duen heinean gauzak eginez lortuko dugu etorkizuna hobea izatea» eta nahiko garatuta daukagu dagoeneko. Hau da, gure asmoa, finantziazio iturriak bilatzea izango litzateke, behintzat programa pilotua grabatzeko; badakizu mundu honetan, gauzarik txikiena ekoizteko ere, dirutza behar da!».

Jon Martin Etxeb

este

• Beste gazte batekin ere ipini gara kontaktuan; Jon Martin da bera, 29 urteko oiartzuarra eta Publizitatean lizentziatua, idazlea eta bertsolaria. «Proiektuaren aurreneko urtea izanda, ez neukan inongo erreferentziarik, eta interneten barrena topatu nuen beka deialdi hau. Gogoan daukat elkarrizketa bat egin zigutela bakoitzari hautatu edo ez erabakitzeko, eta nik garbi esan nien: ekologiari buruz gutxi dakit! Egia esan, nire lana dela eta, maiz eman behar izaten dut ekologiari buruzko informazioa eta esperientzia honen ondoren, lehen baino ezagutza handiagoa daukat, eta hobeto moldatuko naiz». Komunikazio arloa ondo ezagutzen du gipuzkoarrak, eta «normala, eremu horrekin lotutako proiektu bat aukeratu izana!», diosku. «Ekologiaren gaineko telebista programa bat prestatu dugu,

Baina zer hartuko luke aipatutako saio horrek bere barnean? «Ekologia eta garapen jasangarria ardatz izanik, saio bakoitzean gai nagusi bat izango genuke hizpide. Demagun kontsumo arduratsua hautatzen dugula; modu horretan kontsumitzen duen eta ez duen pertsona biren arteko konparazio bat egingo genuke, produktuen arteko desberdintasunak erakutsi, nondik garraiatzen den, edo zenbat plastiko erabiltzen den eta abar. Egia da gaur egun audientziek agintzen dutela, eta dauden moduan egonda, ikusiko dugu funtzionatzen duen, espero dezagun baietz!». Amaitzeko, Jonek Gazte Ekoliderren gaineko balorazio positiboa egin digu «pilo bat ikasi dut. Gainera, jende askok uste du ez dagoela beraien eskuetan egoera aldatzea, baina norberak ahal duen heinean gauzak eginez lortuko dugu etorkizun hobea izatea. Eta badakigu, ezagutzak gauzak egitea errazten du, nondik nora jo ikasten baitugu; horregatik animatzen dut jendea hurrengo edizioan parte hartzera».

«I have chosen a project in the communications field, this being the area with which I am most familiar. At the moment, we are preparing a television program on the environment and sustainable development. It is already at a very advanced stage, and it is now our intention to obtain finance to at least record our pilot program. Today, it is audiences that set the rules and, being as they are, we will see if the project is a success. We hope it is!».


u t a b e tr



gazteekolidermemoria2010 I 22


Gazte Ekoliderrak egitasmoak jasangarritasuna eta lidergoa lantzea izan du helburu. Horretarako, parte hartu duten gazteek erantzukizunak eduki dituzte hasieratik, bai trebakuntza gaien aukeraketan, bai landu beharreko proiektuetan eta baita egitasmoaren antolaketan ere. 31 parte hartzaileek harriduraz hasi zuten ibilbide hau, esperientzia pilotua izateagatik ez baitzekiten zehazki zer aurkituko zuten. Berehala ohartu ziren aurkitu baino, sortzera gonbidatuak zeudela; beraiek izan dira egitasmo honen protagonistak eta honi esker, aukera mordoa eskura izan dituzte, baina baita ardura anitz ere. El proyecto Gazte Ekoliderrak tiene como objetivo trabajar el desarrollo sostenible y el liderazgo. Para ello, los participantes han tenido que asumir responsabilidades desde el principio, tanto en el proceso de formación, en la elección de temas concretos, en los proyectos o en la propia organización de la iniciativa. Al tratarse de un proyecto piloto los 31 participantes comenzaron esta aventura expectantes, sin saber muy bien con qué se iban a encontrar. Pero enseguida se dieron cuenta que más que encontrar, estaban invitados a crear: ellos han sido los protagonistas del proyecto, han tenido muchas posibilidades a su alcance pero también muchas responsabilidades. The objective of the Gazte Ekoliderrak project is to work on sustainable development and leadership. To this end, participants have had to assume responsibilities from the outset, whether in the training process, the choice of specific themes, projects or in the organisation of the initiative itself. Being a pilot project, the 31 participants embarked on this adventure with great expectations, without knowing too much about what they would encounter. But soon they realised that rather than to find, they were invited to create: they have been the protagonists of the project and had many opportunities open to them, but many responsibilities as well.


Ezohiko trebakuntza ibilbidea

Trebakuntza fasean landu diren gaien artean daude: egitarau itxian landutakoak, hautazko gaien artean taldekideek aukeratutakoak eta azkenik, gazteek berauek erabat antolaturiko gaia.

[Egitarau itxia] GARAPEN JASANGARRIA • Zer da zuretzat garapen jasangarria? • Bioaniztasuna • Hizkuntzen ekologia (hizkuntza aniztasuna) • Artea eta jasangarritasuna • Ekovillage, ekofeminismoa, autogestioa, bizitzeko eredu alternatiboa. • Landa garapena, nekazaritza ereduak eta subiranotasuna

LIDERGOA • • • • • • • • • •

Lidergoaren ikuspuntu ekologikoa Sare sozialak Proiektuen kudeaketa Nolakoa da gure gizartea? Eta Gipuzkoako gazteria? Partaidetza: aukerak eta mugak Talde dinamika eta kreatibitaterako teknikak Talde dinamika eta konfliktoen konponketa Idea bat daukagu. Nola gauzatu? Nola komunikatu-gizarteratu ideia-proiektu bat? Proiektuen aurkezpena talde osoaren aurrean

[Hautazko gaiAK Gazte Ekoliderrek aukeratutakoak] • Habilidades negociadoras y planes de acción Por Nora Hacine-Bacha, licenciada en Humanidades y profesional del desarrollo de las personas por el método Coaching Grupal. • BioaniztasunA Iñaki Aizpuru IHOBE-ko Klima Aldaketa eta Biodibertsitate Saileko teknikariaren eskutik. • Ejemplos prácticos de sostenibilidad en el mundo Juan Lopez de Uralde, por el director ejecutivo de Greenpeace España.

Gazte Ekoliderrek antolaturiko gai librea: • Ultzama bailaran dagoen Lizasoko Orgi Parkera irteera.

• Criterios de sostenibilidad aplicados al planeamiento urbano Por Iñaki Bolívar, arquitecto urbanista.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 24


Parte hartzaile anitzak

Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartu dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko helburuarekin. Esperientzia, bizipen, bizimodu, iritzi eta ikuspuntu oso ezberdinak gurekin konpartitu duten pertsona guztiengandik ikasi dugu zer edo zer.

Joxerra Garzia idazleak gurekin konpartitu zuen saioan.

La fase de formación ha incluido el temario troncal, varias materias optativas elegidas por el grupo según sus intereses e inquietudes y un tema de libre elección, propuesto y organizado en su totalidad por los jóvenes participantes. Para desarrollar esta fase hemos contado con profesores universitarios de diferentes disciplinas, representantes de entidades, profesionales de diversos ámbitos y universidades, asociaciones, expertos, activistas y montañeros, entre otros, con el fin de trabajar desde diferentes puntos de vista las dos temáticas centrales del proyecto: el liderazgo y el desarrollo sostenible.

The training phase has included the main list of subjects, various optional subjects chosen by the group according to its interests and concerns and a free-choice subject, proposed and organised in full by the young persons involved. To implement this phase, we have had access to university professors of various disciplines, representatives of entities, professional from different fields and universities, associations, experts, activists and mountaineers, among others, to approach the two main themes of the project from different points of view: leadership and sustainable development.


Irteerak Kanpamendu nagusia Zabalegi finkan eduki badugu ere, etorkizuneko Ekogunean, Gazte Ekoliderrek trebakuntzan zehar irteera ezberdinak egin ditugu eta hauetan guztietan, istorio, esperientzia, entrenamendu eta bizipen handiak izan ditugu. Hona hemen esperientzi hauen laburpena.

AROTZ ENEA

LAKABE

BIZIPEN ANITZEKO BORDA

BIZITZEKO BESTE MODU BAT

• Etxarri-Larraunen Kutxak duen ingurumen heziketarako Arotz Enea etxean bi egonaldi bizitu ditugu. Lehen asteburuan, martxoaren 12tik 13ra, Josu Iztueta bidaiari ezagunaren bisita jaso genuen eta bere ibilaldien nondik norakoak gurekin konpartitu zituen. Gorriti artzain, eskultore, zurgin eta margolariaren Arribeko etxe-museora ere joan ginen haren gogoetak entzuteko asmoz. Sukalde txokoan bukatu zuten gutariko batzuk kontu kontari artistarekin. Bigarren asteburuan, maiatzaren 21etik 22ra, gazte ekoliderrek 5 proiektu aurkeztu zituzten jendaurrean eta aditu batek beren trebetasunak baloratu zituen.

• Apirilaren 23tik 24ra Nafarroako Lakabe herriko biztanleak ezagutzeko aukera izan genuen. Dagoeneko 30 urte daramatzate bertan bizi diren 40 bat lagunek beste modu batean bizi daitekeela erakusten; autogestioa, nekazaritza, elikagaien subiranotasuna, kudeaketa kolektiboa edota autohorniketa oinarritzat dituzte. Gure bisitaren helburua ez zen Ekoaldearen barnean dagoen herri alternatibo honen eredua jarraitzea; ezagutza jasotzea, ideiak konpartitzea edota zalantza nahiz proposamenak trukatzea baizik. Esperientzia sakona izan zen, ziur denbora luzez geure buruetan bueltaka izango duguna.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 26


Aunque la finca Zabalegi ha sido nuestro campamento oficial, durante el proyecto hemos tenido la oportunidad de conocer diferentes lugares, en los que además de aprender, hemos compartido ideas y experiencias muy enriquecedoras. Las dos estancias en Arotz Enea, la visita a la ecoaldea Lakabe, el paseo por Cristina Enea y la excursión al bosque de Orgi son el mejor ejemplo de lo vivido durante estos meses.

CRistina enea

ORGI

Ingurumen baliabideen etxea

BEGIAK ITXITA GOZATZEKO BASOA

• Maiatzaren 27an Cristina Enea Fundazioko laguntzarekin Donostiako Egia auzoko parke honetara bisita egin genuen. Bertako arduradunek parkean egin ohi diren egitasmo mota guztien berri eman ziguten eta ondoren eraikuntzaren kanpoan (Iñaki Marco, EHUko irakaslearekin) nahiz barruan klase ezberdinak jaso genituen, lidergoaren ikuspuntu ekologikoari buruz eta hizkuntzen ekologia (hizkuntza aniztasuna) eta hizkuntzen garapen jasangarriari buruz, esaterako.

• Ekainaren 10ean autobusean igo eta Orgiko Parkerantz abiatu ginen. Azkeneko irteera zen eta Gazte Ekoliderrek berauek proposaturiko gai librearen harira antolatua zegoen bidaia. Nafarroako Ultzama bailararen erdian, Orgiko basoa 80 hektareako haristia da. Parkea, bere osotasunean, Arkil eta Ultzama erreken artean dago; horregatik, Orgiko basoa oso toki hezea da, ur putzuz betea. Inguru horretan, haritzarekin batera azaltzen diren landare asko jaio dira, zoru osoa estaliaz. Txangoa egin ondoren eta bertako kudeatzaileekin elkarrizketa amaitu genuenean bueltatu ginen Donostiara.


Partaideen ahotsak

Iniciativa muy… Nora Hacine-Bacha [ Profesora con el tema Habilidades Negociadoras y Planes de Acción y tutora con los equipos de trabajo, también denominado Coaching Grupal ]

Interesante –al margen de lo innovador y socialmente necesario–, desde un sentido de gran reto para cada miembro integrante del proyecto Gazte Ekoliderrak: participantes, organizadores y tutores. Un proyecto que hace que nos veamos apasionantemente obligadas y obligados a reinventarnos, también como profesionales, con todo lo que ello conlleva. Nos recuerda que tenemos vida y que hay aún muchos compromisos no adquiridos ni definidos todavía por los que merece la pena implicarse y disfrutar. En este halo de optimismo y de aire fresco por el concepto joven, integrador y ecológico (en todos los sentidos), trabajamos bajo la premisa, quizá más inconsciente, de saber que con proyectos así aún estamos a tiempo y en pleno proceso de evolución, como individuos y sociedad. Como decía Antonio Machado: «Hoy es siempre todavía, toda la vida es ahora». Hablo de reto como sinónimo de desafío. En este caso diría que es doble, pues supone un objetivo “abierto” y, al mismo tiempo, “específico”. Se plantean objetivos muy concretos (más o menos desarrollados) y al mismo tiempo están la apertura y las enormes posibilidades a las que invita, tanto en su formato y planteamiento, como en la posibilidad de implicación de sus participantes. En esta visión doble, como si de las dos caras de una misma moneda se tratase, nuestra prioridad es hacer convivir el sol y la sombra al mismo tiempo, a pesar de la dificultad que genera en ocasiones su manejo. Gazte Ekoliderrak posee la virtud de poder crear espacios para nuevos proyectos llenos de posibilidades. Uno de los puntos fuertes

gazteekoliderralmemoria2010 I 28


fundamentales del proyecto está, precisamente, en haber sido capaz de generar esos contextos y espacios, imprescindibles para dar origen a las lluvias de ideas más creativas y posteriores proyectos más o menos concretos. Por otro lado, he visto la desazón o inquietud por parte de los participantes más implicados, al no conocerse bien los límites del proyecto, los recursos disponibles, la implicación concreta de cada miembro participante o las fechas de cierre. Incluso, al no saber cuándo éste ha llegado a su fin, y ser de paso capaces de medirlo y conocer el resultado (para bien o para mal), en función de unas expectativas previamente delimitadas. Recomendaría al respecto un trabajo específico y previo al desarrollo de los contenidos, de mayor sensibilización previa, en este caso, de mayor asunción y delimitación de los roles. Y mayor manejo de la responsabilidad y la confianza (coincidente con la definición del Coaching), así como a la hora de concretar los compromisos por ambas partes ya desde el origen. En conclusión, el proyecto me parece del todo interesante, por muchísimas razones. Unas ligadas a cuestiones de valores de compromiso social, otras en torno a la maravilla y a su vez complejidad de trabajar con jóvenes que son a la vez apasionados y a veces “parados”, dispersos y concretos, idealistas y realistas, miedosos y valientes. Me ha gustado haber conocido a este grupo de Gazte Ekoliderrak 2010, que creo que ha estado seleccionado con gran acierto. Todos tienen valores comunes que los definen como colectivo. Pienso ya en el nuevo proyecto 2011 y estoy segura de que será una experiencia de nuevo enriquecedora y retadora, gracias al buen trabajo previo de la promoción piloto 2010.

«Gazte Ekoliderrak is a project that forces us to reinvent ourselves; it reminds us that we are alive and that there are still many commitments that warrant our involvement. Projects that are a breath of fresh air, help us realise that we still have time and are in the middle of a process of evolution, both as individuals and as a society. Gazte Ekoliderrak has the virtue of being able to create contexts and space for new projects that are full of promise. Thus, in my opinion it is a very interesting project, both due to its emphasis on social commitment and the marvel and, at the same time, the complexity of working with young people».


Irakasleen iritziak Trebakuntza fasean 20 irakasletik gorak parte hartu dute. Beraientzat ere esperientzia bikaina izan da.

1

2

3

Atzio Orexa Elizegi Urtxintxa Eskola

Iñaki Marko EHUko irakaslea

Iñaki Aizpuru IHOBE

Formazio motibazioak beherantz egin du orokorrean eta Gazte Ekoliderrak bezalako egitasmo batean prestatu nahi duten pertsonekin egoteko aukera izatea eta beren interesarekin konektatzeak berebiziko garrantzia du. Uste baino handiagoa. Egia esan, egitasmoaren xedea eta proiekzioa garaikideak eta oso egokiak iruditu zaizkit.

Proiektua orijinala eta berritzailea da, gazteak, ekintzarekin, lidergoarekin eta ekologiarekin lotzen dituelako. Ez duelako lidergoa soilik enpresarekin lotu, eta gizarte ikuspegia zabala eta anitza eskaini duelako. Hori oso garrantzitsua iruditzen zait.

Interesgarria deritzot batik bat gazteen lan-ikasketetan bide berriak eta aktiboak irekitzen saiatzen delako. Etorkizunean gai eta ikuspegi anitz menperatzea ezinbestekoa gertatuko da ingurumenaren arloan saiatu nahi dutenentzat eta, ikuspegi honetatik, Gazte Ekoliderrak bezalako egitasmoak txalogarriak iruditzen zaizkit.

4

5

6

Iñaki Bolíbar Arquitecto

Juan López de Uralde Greenpeace

Ibai Iriarte San Vicente Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Me quedo con la diversidad de los temas tratados y, sobre todo, con el alto grado de implicación que me pareció apreciar en el conjunto del grupo. No sé cuál ha sido la clave, pero un grupo de gente joven así de motivada cuando el curso casi finalizaba pone de manifiesto que el proyecto ha sido todo un acierto.

Se habla mucho de medio ambiente, pero se hace poco. Es necesario que se formen personas capaces de entender la problemática ambiental y con iniciativa para buscar las soluciones más adecuadas a los problemas a los que nos enfrentamos. En resumen, Gazte Ekoliderrak es una experiencia necesaria, interesante y que debiera tener una continuidad en el tiempo.

Interesgarria da gazte desberdinak elkartu eta ingurugiroaren gaia jorratzea, batez ere gipuzkoarrei zuzenean eragiten dizkiguten gaiak: Eredu ekonomiko desarrollistaren mugak, horrek dakartzan azpiegitura erraldoiak, ongizate estatuaren galera… EGKtik gazteekin lotutako gai eta sareak bereziki interesatzen zaizkigu beraiekin lan egin eta hauek indartzeko...

7

8

9

Nekane Goikoetxea Agirre HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea

Pablo Suberbiola Soziolinguistika Klusterra

Egitasmo estrategikoa iruditzen zait.

Hiru hitzetan: parte-hartzailea, aktiboa eta motibatua.

Xele Olaizola Kutxako prozesu komertzialen arduraduna Berria, ezberdina, perfil ezberdinetako ikasleez osatua, dinamikoa, esperimentazioz aberastua… eta dibertigarria! Gazte talde egokia, dinamikoa eta anitza formakuntzan eta estereotipoetan.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 30



MINIMO KOMUNEN BILA: EZTABAIDA IREKIA

»» Kontzientzia garbitzea baina askoz gehiago da jasangarritasuna

Jon Martin

Zer da garapen jasangarria? Hona erantzun beharreko galdera. Sinplea eta konplexua

Leo ARGOTE eta Marta Higuera

Gure gizartearen jasangarritasun-ezari buruz hitz egiten dugunean oso argi daukagu, edo hala dirudi, zeintzuk diren arduradunak (enpresak, industria, Administrazioa…) eta nortzuk bilatu behar dituzten erantzunak. Baina gu, ni eta zu, eredu honen erantzule eta konponbide ere bagara. Gizarte jasangarriaren kideek argi izan beharko lukete gure ustez ni-aren erabakiak besteengan duten eragina (nire kontsumo eredua, nire energia kontsumoa, mugitzeko ditudan garraio-ereduak, eta abar) eta ni-aren gaitasunak besteenekin elkartuak erantzuna dakartzatela (nik zuek nire kotxean eramaten zaituztet, bertako produktuen kontsumo taldeak, bolondresgoa, eta abar). Honekin loturik, jasangarritasunaren kontzeptuak barnean darama Planeta bakarra bizidun askorekin konpartitzen dugunaren kontzientzia. Nik ez dut errekurtsoak ustiatzeko Txinan bizi den pertsonak baino eskubide handiagorik, ezta etxe ondoko errekan bizi den igelak baina gehiago ere. Iñaki Antigüedadek bere hitzaldian esandakoarekin bat gatoz: jasangarritasuna, laburbilduz, mugak onartzea da. Horretarako mugak ezagutu behar dira, noski, eta progresiboki bertarantz jo: hau da, dena lortzearen obsesioak (koherentziaren pisu gordinak) askotan gu geu geldiarazi eta erresistentzia sortzen dute. Tamalez, bizimolde orekatuagorantz zuzentzen gaituzten eredu edo aukerak, zorrotz epaitzen ditugu %100 koherente ez izateagatik, gure eredua lausotasunez epaitzen dugun bitartean. (...) Jasangarritasunaren aldetik, proiektu bat diseinatzean (beste edozein ekintza bezala) ez dugu arrunkerietara jotzeko beharrik, irakatsi diguten moduan kudeatu eta antolatzeko gai baikara. Lehenengo jasangarria izateko zein ezaugarri bete behar diren finkatu behar da eta horiek bete, malgutasun batekin, noski.

gazteekolidermemoria2010 I 32


Jon Martin

Garapen jasangarria bezala, gai honek ere eztabaida hari bat merezi du. Zer da lidergoa?

Leo Argote eta Marta Higuera

Liderra ez da gaitasun bereziko pertsona bat, zerbait egiteko gai dela pentsatzen duen pertsona oro baizik. Batzuek zenbait arlotan besteek baina gaitasun gehiago badituzte ere, gaitasun hori lantzeak edo ez lantzeak ez dakar desberdintasun handiena kasuen %99an (beste %1 Mozart bezalakoek osatzen dute). Liderra ez da besteak konbentzitzen trebeena dena, baizik eta bere burua eredu bezala aurkezten duena eta besteei gauza bera egiteko aukerak ematen dituena. Horregatik, lider hitza frantseseko “animateur”-engatik aldatuko genuke: animadorea, sustatzailea, tresnak eta animoak ematen dituena. Liderra ez da besteak (beste belaunaldiak, pentsaera desberdinekoak, etab.) epaitzen dituena. Ez da gauzak nahi ez duen moduan ateratzen direnean amorratzen eta ez du dena kontrolpean izateko beharrik. Liderrak eredu bat dauka buruan, definizio bat, ideia argi bat eta horretarantz bideratzen da pausoz-pauso.

Koldo Fuentes

Lidergoa adimen emozionalaren gaitasuna da (...) Jarrera hau duten pertsonek taldea gidatzen dute eredua emanez (...)

Aintzane Gamiz

Lidergoa modan dabilen kontzeptua izanik, saia gaitezen kontzeptua nolanahi ez erabiltzen eta geure definizio propioa sortzen. Lan erraza izango ez delakoan nago. Egia esan, kontzeptuaren inguruan hausnartzen hasten naizenean kosta egiten zait kontzeptua bera zehaztea, baina tira... horretan saiatu behar.

Pablo Sal

Tenemos ante nosotros la oportunidad de crear algo de cero y aunque vaya en contra de nuestra genética creo que tenemos que ser un poco japos. Hemos empezado ya a plantear proyectos, cuando ni siquiera sabemos qué queremos ser, cómo queremos ser vistos, cual será la línea que seguiremos... Nuestra compañera Aintzane comentaba tener un fin común y lo cierto es que me parece indispensable. Esto requiere una reflexión muy grande y un ejercicio de “negociación” entre las ideas que a todos nos hierven en la cabeza, pero tenemos la oportunidad de moldearnos desde cero, hacer una propuesta seria y no una fruto de la improvisación. Rara vez tendremos la oportunidad de decidir qué queremos ser, qué queremos lograr y cómo lo vamos a hacer. ¡HAGÁMOSLO!


ekin



gazteekolidermemoria2010 I 34


Gazte Ekoliderrak ekimenaren TREBATU lehen faseari EKIN faseak jarraitu dio, hau da, ekiteko, egiteko, martxan jartzeko aldiak. Fase honen helburua ezaguerak praktikara eramatea da eta horretarako parte hartzaileek, taldean, proiektu errealak diseinatu eta aurrera eramateko aukera izan dute. Hamaika ideia bildu dira talde guztietan eta erabakitzeko orduan aintzat hartu diren lehentasunak bideragarriak eta gertukoak izatea izan da. Proiektu bat aurrera eramateak dituen oztopo eta zailtasunak gertutik ikusi ahal izan dituzte eta kontutan hartzekoak diren beste aspektu batzuk ere (proiektu bat nola aurkeztu, esaterako) landuak izan dira. A la fase TREBATU le ha seguido la fase EKIN, un período para emprender, hacer, poner en marcha. El objetivo de esta fase es llevar a la práctica los conocimientos adquiridos y, para ello, los participantes han tenido la oportunidad de diseñar proyectos reales en grupos. Han surgido miles de ideas en todos los grupos pero se ha dado preferencia a los proyectos más viables y cercanos. Han vivido de cerca los inconvenientes y las dificultades que supone diseñar y llevar a cabo un proyecto, y han aprendido, a su vez, a presentar un proyecto. The TREBATU was followed by the EKIN phase, a period for learning, doing and putting lessons into practice. The objective of this phase is to put knowledge acquired into practice. To this end, participants have had the opportunity to design real projects in groups. While thousands of ideas have emerged from within all groups, preference has been given to the most viable and local projects. They have experienced up close the inconveniences and difficulties associated with designing and implementing a project and, in turn, learnt how to present a project.


ekin proiektu errealak diseinatzen

1

2

Mugikortasuna IndustriguneEtan

Aterpetxeak eta Ekobaserri Eskola barne dituen bidegorri-sare alternatiboa

Mugikortasuna / Energia / Hirigintza / Bioeraikuntzaren lan taldea

Donostiako Igara auzoko mugikortasuna hobetzeko proba pilotua. • Taldekideak: Jaione Azurmendi, Mikel Aseginolaza, Maitane Zubillaga, Amaia Otazo, Leire Piñeiro eta Ander Elizburu.

[ Euskadi Irratia, Ekomezularia ] Amaia Otazo

«Autoarekiko menpekotasuna apurtzeko proiektuan lanean dihardugu gure taldean. Donostiako Igara auzoa oinarri hartu dugu eta gure helburua bertan dagoen trafiko arazo larriari erantzuna ematea da, mugikortasun plan bat diseinatuz zenbait alternatibekin: enpresek berauek barnetik kotxe konpartitua bultzatzea».

Natur baliabideak / Ingurumenaren lan taldea

• Taldekideak: Aloña Zubizarreta, Harri Zuazo, Mikel Etxabe, Oier Iurramendi, Ane Egino, Iban Alzualde, Julen Agiriano eta Koldo Fuentes.

gazteekoliderrakmemoria2010 I 36


3

Biztanleria ekoaktiboa bultzatzeko programa Sozio-ekonomiko lan taldea

Eztabaida piztu eta alternatibak planteatuko dituen sarea. Elkarteen Elkartea. Denbora Bankua. Parte Hartuz… • Taldekideak: Leo Argote, Joseba Bergaretxe, Iñigo González, Marta Higuera eta Nayara Tamit Ibáñez.

4

5

JOSEBA BERGARETXE:

«Finkatu ditugun helburuetara heltzeko arlo askotako jakintza ezinbestekoa dugu, eta jendeari sinesgarria den informazio bat eman nahi izateak gure lanaren seriotasuna eta bikaintasuna exijitzen ditu. Honi dagokionez, gure xedea denbora bankuak oinarrian duen filosofiarekin jokatzea izango litzateke. Jakintzen arteko bilgune bat osatzea, arazoak ikertzen ditugunean (bai informatzeko, bai alternatibak emateko), hauek ahalik eta ikusmira gehienetatik eta ahalik eta sakonen aztertu ditzagun».

Berderabiltzen Kontsumo lan taldea

Behin betiko produktuen eta berrerabilpenaren kultura sarea. • Taldekideak: Pablo Sal, Maria Mungia, Nerea Fernandez , Maider Barrutia, Beñat Garikano eta Sergio Hernandez.

6

Ez gaude berde Komunikazio lan taldea

Jasangarritasuna eta ekologia ardatz duen telebista saioa. • Taldekideak: Aintzane Gamiz, Beñat Martin, Jon Martin, Borja Murillo, Iraitz Oiartzabal eta Eider Otaegi.

SAREAREN DINAMIZATZAILEAK Sarearen motorra.

• Taldekideak: Talde bakoitzeko lagun batek edo bik osatua.


izan



gazteekoliderrakmemoria2010 I 38


TREBATU (ezagutzak barneratu) eta EKIN (ezaguera horiek praktikara eraman) faseen ondorengoari deitu diogu IZAN. Baina nola ulertzen dugu IZAN? IZAN aurreko faseak bezain garrantzitsua da, ekimen honi jarraipena emango dion aldia baita. Egitasmo honetan parte hartu dugunok argi izan behar dugu geure ezagutzak, ideiak eta balioak ez ditugula geuretzat soilik gorde behar; ingurunearekiko erantzukizun handia baitaukagu eta praktika jasangarriak zabaldu behar baititugu. Hori dela eta, etorkizunean SAREA izango da IZATEKO lekua; elkartrukerako, harremanetarako eta aurrera egiteko nolabaiteko gunea, bai barrura, bai kanpora begira. Gazte Ekoliderren promozio ezberdinetako bilgunea. Teknologia berriek ematen dizkiguten baliabideak hainbeste izanik, SARE birtualak garrantzi handia izango du, baina baita aurrez aurrekoa ere. Tras las fases TREBATU (interiorizar los conocimientos) y EKIN (aplicar los conocimientos) se ha dado paso a la fase llamada IZAN. Pero, ¿cómo entendemos IZAN? Esta fase es tan importante como las anteriores ya que es la que da continuidad al proyecto. Las personas que hemos participado en esta iniciativa debemos tener claro que no podemos guardar nuestros conocimientos, ideas o valores para nosotras mismas. Tenemos una gran responsabilidad ecológica y debemos impulsar prácticas sostenibles. Por todo esto, la RED será el lugar donde PODREMOS SER; un lugar para relacionarse, compartir y avanzar, tanto hacia dentro como hacia fuera. Un espacio de encuentro y acción para las diferentes promociones de Gazte Ekoliderrak. Con el abanico de posibilidades que ofrecen las nuevas tecnologías, la RED virtual va a tener una importancia indiscutible, casi tanto como la RED presencial. Following the TREBATU (internalisation of knowledge) and EKIN (application of knowledge) phases, the next step has been taken to the phase called IZAN. But what is IZAN? This phase is just as important as the previous phases, in that it gives the project continuity. Those of us who have participated in this initiative must be clear that we cannot keep our knowledge, ideas or values for ourselves. We have a great responsibility to the environment, and must promote sustainable practices. As a result, the NETWORK will be where WE CAN BE; a place to mix, share and move forward, both within it and outwards; a forum for coming together and action for the various initiatives of Gazte Ekoliderrak. With the range of possibilities offered by new technologies, the virtual NETWORK will be of irrefutable importance, almost as great as that of the physical NETWORK.


Zirikatzaile ekologikoak Itsaso Olaizola [Gazte Ekoliderrak ekimenaren arduraduna]

Gazte Ekoliderrak proiektuko partaideok praktikarako eta elkarlanerako gune bezala ulertzen dugu SAREA – Bere osotasunean ekintzara zuzendua egon behar duena, beti ere praktika onei lotua eta hain modan dagoen Learning by doing kontzeptuari jarraituko diona. Jasangarritasunaren alde egingo duen gazte aktibo eta formatuez osaturiko sareaz ari gara; baina ez dugu teorian edo kontzeptuetan galdu nahi, benetan Izan Ekinez lortzen dela sinesten dugu: elkarlanean aritzea, informazioa partekatzea, proiektuak ezagutzea, eragitea, beste talde eta sareekin harremantzea, erreferenteak bilatzea‌ Hau da, elkarlana sustatzea da gure metodologia eta bidea. Bide honi hasiera emateko, Gazte Ekoliderren SAREA proiektuekin lotu nahi dugu, gauza zehatzekin, alegia. Eta aldi berean, proiektu hauek etorkizuneko Ekoguneak dituen lan ildoetan txertatzeko aukera eman nahi diegu gazteei. Etorkizunean Gipuzkoa mailan jorratuko diren proiektuetan, Gazte Ekoliderrak presente egotea nahi dugu.Gipuzkoako udalerri eta eskualde desberdinetako Gazte ekoliderrak zirikatzaile ekologiko gisa irudikatzen ditut; batzuetan aholkulari, besteetan partaide, baina hor behar dute egon. Ekinzaletasunak egin dezala bere bidea. Gazte Ekolider bakoitzak beren familia, auzo, herri, udal, ibilbide profesional edota bailaran garapen jasangarritasunaren hazia landatzea nahi dugu. Honek ez du esan nahi leku mugatu batean geratzeko intentzioa dugunik: nazioartera irekitzea ere aurreikusten dugu, proiektu oso interesgarriak jaiotzen ari baitira. Sormena aktibatzeko, praktika onak martxan jartzeko eta gozatzeko une ezin hobea da. SAREA hazia zabaltzeko erreminta da. gazteekoliderrakmemoria2010 I 40


«Entendemos la RED de Gazte Ekoliderrak como un espacio para la práctica y el trabajo en equipo, un espacio para compartir información, dar a conocer proyectos, impulsar el cambio, entablar relaciones con otros grupos y redes, buscar referentes… Queremos que la RED esté unida a iniciativas concretas e incluso a proyectos que puedan enmarcarse dentro de las líneas de actuación del futuro Ekogune. Imagino a estos jóvenes como agitadores ecológicos; a veces aconsejando, otras participando, pero siempre presentes y cultivando la semilla de la sostenibilidad allá adonde vayan. Es el momento idóneo de activar nuestra imaginación, poner en macha las buenas prácticas y disfrutar de todo ello. La RED será la herramienta para impulsar nuevos proyectos».

«We see the Gazte Ekoliderrak network as a forum for practice and teamwork, a forum in which to share information, announce projects, promote change, form ties with other groups and networks, seek out reference points, etc. We want the NETWORK to be involved in specific initiatives, and even projects that are in keeping with plans of action of the future Ekogune. I can imagine these young people as environmental agitators; at times advising, at other times participating, but always present and cultivating the seed of sustainable development wherever they are. This is the perfect time to put our imagination into action, to put new practices in train and to enjoy the process. The NETWORK will be the tool used to promote new projects».

Sabino Ormazabal [Gazte Ekoliderrak ekimenaren koordinatzailea]

Gazte Ek Zer nahi dute

Trebakuntza honekin honakoak izan ditugu helburu: jokabide ereduak ematea, bizimodu iraunkor bati atxikitzeko erabakia hartu duten pertsonen testigantzak ezagutzea eta, euren jarduna adibide dugula, gustuko ez ditugun gauzak irudimen eta gogoz aldatzea. Hori heltzea lortu badugu gustura nago. Baina, horrez gain, ekolider talde honek duen ilusio eta potentziala ekintza bilakatzen bada, sarea osatzen bada, erabateko arrakasta izango da.

oliderrek eto

rkizunean?

«Inplikazioa» «Hitz egin eta eztabaidatu, bai, baina gauzak egin egin behar dira» «Talde aktibo bat izatea nahi dut » «Gizartean benetako mugimenduak lortuko dituena» «Lan taldea izan, multidiziplinarra» «Gogoetarako taldea izan eta jardunaldi, hausnarketa, ekintzak egiteko indarra eduki» «Gure egitea eredugarri izan dadila»


gazteekoliderrakmemoria2010 I 42


Orain, proiektuaren parte direla zein da Gazte Ekoliderren balorazioa? Hitz politenak

Bainak ere egon

-

Gauza berri dezente ikasi ditugu Oso interesgarriak izan dira hitzaldi guztiak Asteburuko irteerak produktiboak suertatu dira Emandako aukera eta baliabideak oso erabilgarriak izan dira Aukera paregabea izan da. Pribilegiatuak gera! Animatuak gaude sarearekin eta ilusioz beteta aurrera egiteko Pozik nago lortu dugunarekin eta talde lanarekin Talde dinamika eta giro ona Proiektuak aurrera eramateko laguntza eta babesa aurkitu dugu

dira, ordea... -

Oraindik informazio gehiago behar dugu Taldeari konpromiso zehatzak ezartzera behartzea ondo legoke Elkarrekin hitz egiteko denbora gutxi izan dugu Denbora gehiago behar dugu EKIN fasea garatzeko

Zer diote trebatzaile, tutore, bekadun eta antolatzaileek edukitako esperientziaz? Egitasmoaren helburuak eta hiru atalen (trebatu-ekin-izan) egokitasuna 9 Egitasmoan izan dituzten espektatiben betetze maila 8,6 Trebakuntza aldiaren antolaketa lana 8,3 Trebakuntza aldiaren barne komunikazio lana 8 Ekin eta izan aldien balorazioa –Proiektuen aukeraketa eta gauzatzea eta sarearen ideia 8,4 Harremana antolatzaileekin 9 Nola baloratzen dute irakasleek gazte taldea 8,5 Nola baloratzen dute ikasleek irakasleagoa orokorrean 7,4 Nola baloratzen dituzte ikasleek egindako irteerak 8,7


a io z a ik n komu



gazteekolidermemoria2010 I 44


Jasangarritasuna bultzatu eta zabaltzeko asmoa duen ekimen honetan, komunikazioari ezinbesteko lekua egin diogu hasieratik. Proiektu berria izanik, lehenik eta behin ekimena ezagutarazteko urratsak eman genituen, jasangarritasunaren alde egingo zuten gazteen artean interesa piztu eta proiektuan izena eman zezaten. Baina ez gara horretan gelditu; komunikazioak ekimen honetan duen papera haratago doa. Ekimenaren azken helburua bere balioak gizarteratzea da, jasangarritasunaren alde egingo dugun pertsonak geroz eta gehiago izan gaitezen. Gazte Ekoliderrek, beraz, berehala ulertu dute gizartearen aurrean erantzukizun berria dutela. En este proyecto que tiene como objetivo fomentar y difundir el desarrollo sostenible la comunicación ha sido clave desde un principio. Tratándose de un proyecto nuevo, nuestros primeros pasos se han dirigido a dar a conocer el proyecto y despertar el interés de aquellos jóvenes que en un futuro trabajarán por el desarrollo sostenible. Pero no nos hemos conformado con este primer paso, ya que el objetivo último de la comunicación en este proyecto es socializar nuestros valores y conseguir que cada vez seamos más las personas que actuemos en favor de la sostenibilidad. El grupo Gazte Ekoliderrak es consciente de que tiene una nueva responsabilidad ante la sociedad. Communication has been crucial from the outset in this project, the objective of which is to foster and disseminate sustainable development. Being a new project, the aim of our first steps was to spread the word about the project and generate interest among young people who, in the future, will work towards sustainable development. But we have not been satisfied with merely taking this first step, since the ultimate aim of the communications in this project is to socialise out values and ensure that we are always those who do most for sustainable development. Participants in Gazte Ekoliderrak are aware of their new responsibility to society.


ERAKARTZE KANPAINA

Ondorengo hiru galderak abiapuntutzat izan genituen erakartze kanpaina sortzeko orduan:

Zer nahi dugu?

oiektu Gazte Ekoliderrak pr

Zertarako?

a ezagutzera eman

alde egingo Jasangarritasunaren

Zer egin horretar

duten gazteak aurk

itzeko

ako?

Erreminta egokiak bi

latu

Eta honela heldu ginen proiektu hau ezagutzera emateko erabili genuen erreminta nagusira:

intern t gazteekoliderrakmemoria2010 I 46


www.ekoliderrak.net [Urtarriletik ekainera bitartean] • 4.500 bisita baino gehiago

• Erabiltzaileek egindako jarraipena

• Batazbeste 3,5 minutuko iraupena bisitako • Batezbeste 4 orrialde ikusiak izan dira • Bisiten jatorria 1. Spain … … ……………… 4.346 2. France … ………………… 48 3. United States … ………… 26

56,22

43,78

4. United Kingdom … ……… 24 5. Germany … ……………… 13 6. Mexico ………………………9 7. Argentina … …………………8 8. Sweden … … …………………6 9. Switzerland … ………………5 10. Chile …………………………4

errepikatzaileak erabiltzaile berriak


spot promozionala

ERAKARTZE KANPAINA

gazteekoliderrakmemoria2010 I 48


@

Eta noski, ezinbestekoa… ahoz ahozkoa (egun, emailez email)

• BLOG. Kanpo komunikazio tresna. Gazte Ekoliderrak ekimena gizarteratzeko beste tresna bat izan da blog-a. Bertan azken berriak argitaratzeaz gain, dokumentu, dossier eta bestelako informazio interesgarriak erabiltzaileen eskura jarri ditugu.

• NING. Barne komunikazio tresna Gaur egun Internet-ek eskaintzen dituen doaneko baliabideak aprobetxaturik, Gazte Ekoliderrek berauek sorturiko tresna izan da Ning-a. Trebakuntzan zehar elkarlana erraztu eta sustatzeko helburuz zabaldu da eta dokumentu nahiz iritziak trukatzeko txokoa izan da. Ning-az gain, SocialGo erreminta ere erabili da.

sare sozialen erabilera

• 120 lagun baino gehiago


GAZTE EKOLIDERRAK MEDIOETAN

[ Herri Irratia – Loyola Media // 2010eko martxoaren 27a ]

[ Herri Irratia – Loyola Media // 2010eko martxoaren 27a ]

Eider Otaegi, Gazte Ekoliderra

Aintzane Gamiz, Gazte Ekoliderra

«Norberak egin dezakeena uste duguna baino gehiago da. Proiektu honetan sortu dugun taldeak horretan sinesteko bidea ematen dit eta behar dudan motibazio hori».

«Garapen jasangarriaren aldeko sentsibilizazioa egon badago, baina aktibotasun puntu hori falta da. Nik uste dut hori gazteongan dagoela eta gazteok dugula erantzukizuna horren inguruan lan egiteko».

gazteekoliderrakmemoria2010 I 50


[ Euskonews Gaztea elkarrizketa ]

Itsaso Olaizola, koordinatzailea

[ Euskadi Irratia, Ekomezularia ]

Mikel Insausti, Kutxa Fundazioko Jasangarritasun Zuzendaria ÂŤJoan den urtean Kutxa Fundazioan gogoeta bat egin genuen eta apustu bat ere bai datozen urteetan ingurumen eta jasangarritasun arloan proiektuak bultzatzeko, hemendik hamar urtetara Europan jarri diren energia berriztagarri eta jasangarritasun helburu horiei ez bakarrik eusteko baizik eta helburu horiek gainditzeko gai izan dadin Gipuzkoa. Horretarako kontzientziatik ekintzetara pasa behar ginela konturatu ginen, proiektuak bultzatzen hasiz eta nortzuk gazteak baino hobe ekintzara salto hori egitekoÂť.

Gazte Ekoliderrekin buru-belarri zabiltzala badakigu. Baina azalduko al zeniguke proiektuaren nondik norakoak? Proiektu hau martxan ipintzeko arrazoia, behar bat identifikatu genuela da; hau da, gizarteko arlo guztietan lidergo sendo baten beharra zegoela nabaritu genuen. Sail konkretuetan jakintza oso zehatzak eskuratzen ditugu, hau da, ni biologoa banaiz, eremu horren gaineko informazioa jasoko dut. Baina ezagutza horiek praktikan jarri nahi izanez gero, talde-lanean jardun behar izaten dugu eta lidergo gaitasunak garatu beharko genituzke horretarako. Hala, garapen jasangarriarekiko kezka zuten gazteak bildu nahi izan genituen, baina baita lidergo gaitasun horiek dituztenak ere. Diziplina desberdinen arteko elkarlanean ere huts bat antzeman genuen, eta horretarako ere baliagarria da Gazte Ekoliderrak egitasmoa.


Proiektuaren laguntzaile dira

Proiektuan parte hartu dute

Lakabe

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea facultad de humanidades y ciencias de la educacion


d

, ina

gazt

or een

Laguntzaileak:

a

e

n no

et

ki or

zun

a


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.