ZER DA GAZTEMATIKA?
Lege Gordailua: SS 266-2015
Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sistema publikoa da, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udaletako gazteria-arloek osatzen duten jarduera-sare publikoa. Sistema honen helburuak lortzeko xedez, erakunde horiek baliabideak, prozesuak eta emaitzak partekatzeko erabakia hartu dute, baina bakoitzaren autonomia eta eskumenak urritu gabe.
ZERI ERANTZUTEN DIO? GAZTEMATIKA: hurbilketa labur bat
Garai honetan: •
2015
Familiako eta komunitateko loturak ahuldu egin dira, eta, era berean, gutxitu egin dira pertsonek ‑besteak beste haurrek, nerabeek eta gazteek‑ izan ditzaketen gizartelaguntzak.
•
Nork bere biografia osatzeko hautabideak eta aukerak gehitu egin dira.
•
Aldi berean, gizartean baztertuta geratzeko arriskuak handitu eta dibertsifikatu egin dira.
•
Gizarte-ehundura ugaritu eta polarizatu egin da, eta, horrekin batera, handitu egin dira desberdintasun bidegabeak ere. Ondorioz, aniztasun aberasgarria (generoak, kulturak, belaunaldiak, etab.) areagotu egin da, baina baita gizarte gatazkak ere.
Sistema honen baitan burutzen den lanak jada antolatutako funtzionamendu bat du. Honako hauek dira haren ardatz nagusiak: plangintza, segimendua eta ebaluazioa. Sistema honako organo hauek zuzentzen dute: Foro Teknikoa: udaletako eta Aldundiko teknikarien foroa. Batzorde iraunkorra: foro teknikoak aukeratutako ordezkarien batzordea. Batzorde politikoa: udaletako eta Aldundiko ordezkari politikoen batzordea. Hezitzaileen foroa: zerbitzu desberdinetako profesionalen elkargunea.
• • • •
ZER ESKAINTZEN DU? Haurrei, nerabeei eta gazteei beren bizi-ibilbidean sortzen zaizkien beharrak asetzea, 6 ekintza-arloren bitartez: informazioa, orientazioa, bide-laguntza, aisia hezitzailea, adierazpena eta parte-hartzea, eta sorkuntza eta ekoizpena. Eskaintza hau, funtsean, hurbileko zerbitzuetan gauzatzen da. Ildo horretan, Sistemaren apustua batez ere adin-tarteka banatutako balio anitzeko zerbitzuak egituratzea izan da.
ZERGATIK GAZTEMATIKA?
Haurrei, nerabeei eta gazteei irudi onak eta txarrak egozten zaizkie, eta haiengan itxaropen zaharrak eta berriak jartzen dira (garapen moduan baina baita alienazio moduan ere).
Haren filosofian, baloreetan eta helburuetan sinesten dugulako. Sistema honen ikuspegia oso zabala da; izan ere, korronte berrien eta pentsalari ezagunen abangoardian dago.
Horregatik, GAZTEMATIKAK erantzuna eman nahi die errealitate horiei guztiei.
Nolanahi ere, GAZTEMATIKA sistemaren berrikuntza nagusia honako hau da: haur, nerabe eta gazteen bizi-aro bakoitzari bi dimentsio ematen dizkio.
•
www.gaztematika.eus
BERAZ, BERE MISIOA DA...
Lege Gordailua: SS 266-2015
MISIO HORI BETETZEKO
Lurraldeko haurrei, nerabeei eta gazteei aukera egonkorra eta etengabea ematea, beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan egoki garatzeko eta gozatzeko; hori guztia jarrera eta jokabide proaktibo eta, jakina, hurbileko batetik.
• •
Heldutasunera iristeko etapa garrantzitsu gisa Berezko balioa duen bizipenerako etapa gisa