Haur, nerabe eta gazteen sustapena: NOLA KOMUNIKATU HERRIAN (GIDA)
SARRERA Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko udal-unitateen helburu nagusia da, gure udalerrietako haurrek, nerabeek eta gazteek helduaroaren oinarri diren haurtzaroa eta gaztaroa gozatzea, esperimentatzea eta beren osotasunean bizitzea. Horretarako, gure udal-unitateek gaikuntza, laguntza eta baliabideak emango dizkiete, erantzukizun publikoko zerbitzuen bitartez. Herriko haurrak –familia , nerabeak eta gazteak dira, beraz, udalean egiten dugun lanaren azken xede-taldeak. Jakina, Gaztematikaren helburuak betetzeko, ezinbestekoa da talde horien eta, oro har, eragile eta herritar guztien parte-hartzea eta inplikazioa izatea. Hori lortzeko, berebiziko garrantzia du komunikazioak; eta eremu horretan laguntzera dator esku artean duzun gida hau. Dokumentu honek gure lurraldea osatzen duten udalerri guztientzako baliagarria izan behar du, eta, aldi berean, komunikazio-funtzioak garatzeko oinarrizko eskuliburu erabilgarria izan nahi du, udalerri ezberdinen errealitate hain anitzak kontuan hartuz. Udalei komunikazioestrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko sortu da; eta horretarako jarraibideak ematen ditu, eta tresna-aukera zabala eskaintzen du, gero udalerri bakoitzak, edozein egoera eta tamaina izanik ere, bere errealitatera moldatzeko. Udaletako HNGen sustapen-unitate bakoitzak
gida honetan jasotakoa bere egin eta egokitu egin beharko du, bere lan-tresnak eta baliabideak erabiliz. Horregatik, ezinbestekoa da udal-unitate horietako bakoitzak komunikazioa bere funtzio eta laneko gaien artean sartzea, eta, beste ezeren aurretik zein aukera, baliabide eta zailtasun dituen aztertzea. Jakina, komunikaziorako beharrezkoa izango duen aurrekontua ere kontuan hartu beharko du. Behar-beharrezkoa da, era berean, komunikazio-plan egokia diseinatzea eta gauzatzea; izan ere, haurrak, nerabeak eta gazteak sustatzeko egiten dugun lana ez da nahi edo beharko genukeen bezain ezaguna gizartearen gehiengo zabalarentzat. Gure eguneroko lanak gure herrietan eragina izatea nahi dugu, eta horretarako komunikazio-estrategia egokia landu behar dugu, zer irabazi asko dugu-eta.
AURKIBIDEA 1. HELBURUAK 2. KOMUNIKAZIOAREN 5 EKINTZA-ILDOAK, GAZTEMATIKAN 3. HNG-EN SUSTAPENAREN KOMUNIKAZIOA HERRIAN 4. EGOERAREN AZTERKETA 5. ZER, NORI ETA NOLA KOMUNIKATU
5.1. Beti kontuan hartzekoak
5.2. Hartzaileak
5.3. Euskarriak
6. URTEKO KOMUNIKAZIO-PLANA 7. EBALUAZIOA 7. BIBLIOGRAFIA
1. HELBURUAK Herritarrengan eragin nahi badugu, plan estrategiko bat eta berari lotutako komunikazio-plan bat beharko ditugu. Eta horixe da esku artean duzun gida honen helburua: HNGen sustapenean diharduen udal bakoitzari laguntza eskaintzea. urte osoko bere komunikazio-plana diseinatu eta garatzeko. Komunikazio eraginkor batekin soilik lortuko dugu herrian haur,nerabe eta gazteen sustapena indarrean dagoela erakustea, udalaren lana ezagutzera ematea eta baloratua izatea. Era berean, Gaztematikaren baitan antolatutako ekintza bakoitzaren arrakasta ere hura komunikatzean lortutako eraginkortasunaren araberakoa izango da, neurri handi batean. Hortaz, HNGen sustapeneko udal-unitateen planetan komunikazioa txertatu behar da, ezinbestean. Baina zer da lortu nahi duguna? Alde batetik, gure herrietako komunitateak ezagutzea, oro har, Gaztematika, zehazki, gure sare zabala haurren, nerabeen eta gazteen alde egiten ari den lana. Bestetik, gure sistemaren egitekoa zein den jakitea udalerrian. Argiago esateko: • Udalak haur, nerabe eta gazteei eskaintzen dizkien zerbitzuak, baliabideak eta aukerak herrian zabaltzea. • Gizartearen gehiengoak HNGen sustapenari buruz iritzi oso ona izatea, eta Gaztematika garatzen diharduen udal bakoitzaren lana oso egokitzat hartzea. • HNGen sustapenak herriko beste eragileekin harreman estua eta aberatsa izatea, eta elkarlanean ere ekintzak antolatzea. • Gaztematika garatzen duten erakundeek komunikazio-ekintza eta euskarri interesgarri asko erabiltzea, eta horiek eraginkorrak izatea. • HNGen sustapenaren arloan, udaleko lan, ekintza eta emaitzak hedabide garrantzitsuenetan asko eta ondo agertzea. Udaletako HNGen sustapen-arloko arduradunek zeregin ugari eta anitzak dituzue, eta, beraz, denbora gutxi duzue komunikazioari behar lukeen arreta eskaintzeko. Horregatik, komunikazioaren alorrean duzuen egitekoan laguntzeko xedez sortu dugu komunikaziorako gida hau. Bertan, besteak beste, komunikazio-plan bat duzue, eredu gisa, gero udal bakoitzak zuen udalerriko ezaugarrietara eta beharretara egokitu ahal izateko.
2.. KOMUNIKAZIOAREN 5 EKINTZA-ILDOAK, GAZTEMATIKAN Komunikazioaren gaia ez da berria gure sisteman, ez gaude hastapenetan. Izan ere, aurretik egindako lanari esker, hau guztia aurrera eraman ahal izateko 5 ekintza-ildo ditugu zehaztuta Gaztematikaren esparruan komunikatzeko. Hemendik aurrera, HNGen sustapen-unitate bakoitzak denak kontuan hartu behar lituzke, eta maila batean edo bestean guztiak landu. 1.- Komunikazioaren antolaketa.
2.- Edukien eta ezagutzaren kudeaketa
HNGen sustapen-unitatean komunikazioa lantzeko modua antolatu behar da, tokian tokiko organigramaren arabera, udalerriko komunikazio-plana osatzeko eta aurrera eramateko. Gainera, behar-beharrezkoa da komunikaziorako aurrekontu bat esleitzea. Udal-unitate bakoitzak zer komunikatu, nori eta nola (zeren bitartez) komunikatu erabakiko du, tokian tokiko ikuspegia eta plangintza eta lurralde mailakoak kontuan hartuta. Komunikazio bakoitzaren interes-eremuak definituko ditu eta herriko eragile ezberdinen artean zabaltzeko koordinazio bat sustatuko du.
Ezagutza, eduki eta baliabide espezializatuak bilatu eta sailkatzeko ikuspegi kritikoa izatea da, baliozko ezagutza eta edukiak zabaltzea, eta sistemako parte-hartzaile guztiekin partekatzea.
Zertaz ari gara: • Egutegi bat eratu, informazioak kronograma batean jarri. Informazioa dosifikatu • Tokian tokiko lan-tresna eta baliabide guztien bitartez komunikazioak sortu eta zabaldu • Udalerriko beste eragileekin (ikastetxeak, elkarteak, udala…) komunikazio-bideak sortu eta kudeatu • Zerbitzu bakoitza planifikatu eta garatzeko lanean komunikazioa txertatu. • Herriko nahiz bestelako komunikabideekiko harremana sustatu • Komunikazioaren ibilbidearen segimendua egin. Ebaluazioa
Zertaz ari gara: • Tokian tokiko bestelako eragileak informazio-iturri gisa identifikatu eta harremanak sortu (gizartea, kultura, kirola, ikastetxeak, komunikabideak…) • Informazioa jaso, aukeratu, kudeatu, sailkatu, zabaldu • Udal mailako dokumentu, informazio eta praktika interesgarriak Gaztematika sare osoarekin partekatu. 3.- Komunikazio-kanalen kudeaketa Gaztematika osatzen dugun eragile guztien artean eta xede-talde guztiekin komunikatzeko kanalak sortzea, zabaltzea eta eraginkortasunez aritzeko moduan mantentzea da. Zertaz ari gara: • Web euskarrien eta sare sozialen erabilera estrategikoa planifikatu • Tokian tokiko komunikazio-kanalen diagnosia egin • Tokian tokiko komunikazio-kanalak martxan jarri eta kudeatu • HNGen sustapen-arloaren komunikazio-kanalen marketina egin
4. Prestakuntza eta aholkularitza
5.- Berrikuntza
Komunikazio-funtzioetara egokitzeko, ezinbestekoa izango da udal mailako zenbait profesionalek beren gaitasunei komunikazioarekin lotutako batzuk gehitzea edo indartzea, eta horretarako prestakuntza eta aholkularitza beharko dituzte.
Ezinbestekoa da komunikazioko prozesu eta proiektu desberdinetan etengabeko hobekuntzaren eta berrikuntzaren ikuspegia sartzea.
Zertaz ari gara: • Komunikazioaren arloan lan egiteko behar berriak eta zailtasunak identifikatu. • Komunikazioaren arloan dauden beharrei aurre egiteko prestakuntza-plana antolatu, lurralde mailako baliabideak (Komunikazio Bulegoa…) nahiz toki mailakoak (Kzguneak…) kontuan hartuta.
Zertaz ari gara: • Unean uneko joera berrietan arreta jarri, aztertu, ezagutu eta nork bere egin. • Berrikuntzei eta hobekuntzei buruzko jakintza eta informazioa partekatu. • Zerbitzuetan komunikazio-arloko berrikuntzak eta hobekuntzak txertatu.
3. HNG-EN SUSTAPENAREN KOMUNIKAZIOA HERRIAN HNGen sustapeneko udal-unitate bakoitzean, lehenik eta behin, komunikazioa nola antolatuko duzuen erabaki behar duzue, betiere tokian tokiko organigramaren arabera, udalerriko komunikazio-plana osatzeko eta aurrera eramateko. Antolaketa horretan parte har dezakete, maila batean edo bestean, zinegotziak (komunikaziorako aurrekontua ere erabaki beharko da), teknikariak eta hezitzaileek/informatzaileak, betiere kasuistika bakoitzaren arabera. Kasuren batean udaleko prentsa-arduradunak ere parte har dezake; nolanahi ere, ezinbestekoa izango da harekin harremana izatea. Garrantzitsua da komunikazioari lotutako ardurak ondo zehaztea. Jakina, komunikazioko lan-taldeko partaideak zein eta zenbat izango diren erabaki ondoren, zenbatean behin bilduko zareten eta taldearen dinamizazioa nolakoa izango den ere erabaki behar duzue. Udal-unitateak komunikazioa sartu beharko du bere bileretako gai-zerrendetan, eta inoiz monografikoren bat ere egin dezake. zer komunikatu, nori eta nola (zeren bitartez) erabaki behar du, tokian tokiko ikuspegia hartuta, eta baita lurralde osokoa ere. Komunikazio bakoitzaren interes-eremuak (helburuak, hartzaileak, etab.) bertan definituko dira, eta herriko eragile ezberdinen artean zabaltzeko koordinazioa sustatzeaz ere arduratzea komeni da.
Hona hemen komunikazio-arloari dagozkion zeregin batzuk: • Plangintza-prozesu osoan komunikazioko ekintzak era kontuan hartu: aurrekontuetan, ebaluazioan... • Egutegi bat eratu, informazioak kronograma batean jarri. Informazioa dosifikatu. • Tokian tokiko lan-tresna eta baliabide guztien bitartez komunikazioak sortu eta zabaldu • Udalerriko beste eragileekin (ikastetxeak, elkarteak, udala…) komunikazio-bideak sortu eta kudeatu • Komunikazioa txertatu zerbitzu bakoitza planifikatu eta garatzeko lanean • Herriko nahiz bestelako komunikabideekiko harremana sustatu • Komunikazioaren ibilbidearen segimendua egin. Ebaluazioa Komunikazioak gure arreta eskatuko du: denbora kenduko digu, batetik, eta inbertsio ekonomikoa beharko da, bestetik. Gauzak ondo egiten baditugu eskainiko dizkigun emaitzak, ordea, agerikoak eta eskertzekoak izango dira seguru. Baina joan gaitezen pausuz pausu.
4.- EGOERAREN AZTERKETA Komunikazioaren aldetik gure egoera zein den jakitea behar-beharrezkoa da, hobetu beharrak identifikatu, irtenbideak bilatu eta aurrera egin ahal izateko.
txeak, gizarte-zerbitzuak, kultur eragileak (dantza taldeak, musikataldeak...), kirol-taldeak, astialdiko elkarteak, osasun-arloa...
Nondik abiatuko garen jakiteko, komeni da udal bakoitzeko arduradunek ondoko galderei erantzutea:
Haiekin dugun harremana landu behar dugu, eta etorkizunean harremanetan jartzeko datuak bildu eta txukun antolatu. Gainera, aldizka haiekin biltzeko ohiturak sortu behar ditugu, sistematizatu.
1. Nire herrian jendeak ba al daki zer den HNGen sustapena? Ezagutzen al dute gure atala eta gure egitekoa?
4. Komunikaziorako ekintza eta euskarri berdinak edo antzekoak erabiltzen al ditut? Ala saiatzen naiz ezberdinak erabiltzen?
Seguru asko, oso gutxik ezagutuko dute Gaztematika zer den; entzuna badute ere, ez dute asmatuko zer den eta zer egiten duen azaltzen. Litekeena da udalerri gehienetan udalaren gazteria-atala gehixeago ezagutzea, baina jakingo al dute zein helburu dituen esaten?
Erabiltzen ditugun komunikazio-bitartekoak aukeratzean ez dugu inertziaz jokatu behar. Aukera ugaria da, behin eta berriz eskurago dauzkagunak edo lehendik ezagutzen ditugunak ez ditugu zertan hautatu.
Bistakoa da asko dugula egiteko, jendeak bertako HNGen sustapen-atala ezagutu eta aintzat har dezan.
Gaztematikaren baitan antolatzen eta garatzen dugun ekintza bakoitzak hartzaile jakin bat du, eta harengana heltzeko bide eta modu egokiena bilatzen saiatu beha dugu kasu bakoitzean. (bilera edo aurkezpenak, webgunea, kartelak...). Gainera, garrantzitsua da komunikazio-ekintzak garaiz antolatzea, testuingurua ondo prestatzeko.
2. Nork sinatzen ditu gure komunikazio-ekintzak eta euskarriak? Udalak? HNGen sustapeneko atalak? Zein logo jartzen ditugu? Aipatzen al dugu, zeharka bada ere, Gaztematika, grafikoki edo testuan? Egiten ditugun komunikazio-ekintza guztiak udalak eta Gaztematikak sinatu behar lituzkete beti (kartelak, prentsa-oharrak‌), gure lana testuinguru orokorrean ulertua izan dadin.
5. Gure udalerriko herritarrengana iristen diren hedabide guztiak erabiltzen al ditugu?
3. Ba al dugu harremanik udalerriko beste eragileekin? HNGen sustapena garatzeko interesgarriak izan daitezkeen guztiekin? Haiekin biltzen al gara?
Komunikabideekiko harremanetan zer hobetu ere badugu: harreman estua eta ona izan behar dugu herrian irakurri, entzun eta ikusten diren hedabide guztiekin (kontuan izan, udalerriz eta eskualdez gaindiko komunikabideekin zaila izango dugula). Guztien datuak behar ditugu txukun, eskura, haiekin harremanetan jartzeko.
Udalerriko eragile guztiek izan behar lukete udalak HNGen sustapenalorrean egindakoaren berri. Denak dira interesgarriak guretzat: ikaste
Bestalde, informazioa era interesgarriagoan aurkezten ahalegindu behar dugu, hedabideei behar bezala “saltzeko�.
1. fitxa: egoeraren azterketa 1. Jendeak ezagutzen al ditu Udalaren HNGen sustapen-arloaren zereginak eta Gaztematika?
•
•
2. Zein logo erabiltzen ditugu komunikazio-ekintzetan?
•
•
3. Nolako harremana dugu herriko gainerako eragileekin? Zenbatean behin biltzen gara haiekin?
•
•
•
4. Zein euskarri erabiltzen dugu komunikazio-ekintzetarako? Eta zein ez?
•
•
•
5. Zein hedabidek ematen dute gure berri? Eta zeintzuk ez?
•
•
•
Zer egin behar dugu? Udalaren eta Gaztematikaren logotipoak, markaren elementuak eta estilo-liburua eskura eduki, egiten ditugun komunikazio ekintza guztietan txertatzeko eta txantiloiak erabiltzeko. Herriko/hiriko eragile guztien zerrendak lortu. Udalerrian irakurri, entzun edo ikusten diren hedabide guztien zerrenda egin.
5. ZER, NORI ETA NOLA KOMUNIKATU Atal honetan, komunikatzeko lagungarriak izango zaizkizun irizpide, gomendio eta baliabide batzuk jaso ditugu, labur-labur:
5.1 KONTUAN HARTZEKOAK 1. Dena da komunikatzeko modukoa Gaztematikaren baitan antolatzen eta garatzen ditugun ekintza guztiak komunikatu daitezke, baina ez dugu zertan den-dena komunikatu: gizartearentzat (eta komunikabideentzat) interesgarria den pentsatu behar dugu. Ez da komeni garrantzirik gabeko informazio gehiegi zabaltzea. Egiten dugunaren alderdi erakargarria topatu eta kontatzen asmatu behar dugu. Komunikatzeko beharrez jabetuta eta komunikatzearen aldeko jarrera aktiboa barneratuta, ohartuko gara eragin handia duela gure eguneroko lanean. Ondo komunikatzen badugu, eragin mediatikoa izatera ere irits gaitezke. 2. Erakargarria eta freskoa bada, hobe Zerbait komunikatu nahi dugunean, erraz ulertzeko moduan eta arin ematen ahalegindu behar dugu. Edukia serioa eta sakona bada ere, beti eskertzen da tonu arina izatea; errazago iristen da jendearengana. Gainera, garrantzitsua da komunikazioa atsegina izatea, hartzailea gureganatzeko. Eskaintzen duguna ona dela sinesten dugu, eta halaxe adierazi behar dugu. Bestalde, kontuan hartu behar dugu gizartea jada oso ohituta dagoela komunikazio-pieza (kartel, esku-orri, webgune, film, emankizun‌) ikusgarrietara; hortaz, gureak ere deigarriak izan daitezen saiatu behar dugu. Zentzu horretan, ezohikoa edo berezia denak errazago piztuko du jendearen arreta, eta gaurkotasun-kutsua izatea ere komeni da. Ahaztu txosten luzeak, azalpen amaiezinak, taula beteak eta, oro har, era guztietako gehiegikeriak. Laburra eta zuzena hobeto saldu daiteke beti. 3.- Mezu nagusia abiapuntu Ekintzaren xehetasun erakargarrienari heldu, eta hortik abiatuta osatu eta aberastuko dugu komunikazioa, sormena erabiliz. Garrantzitsua/erakargarria dena azpimarratuko dugu lehenbizi, eta ondoren gainerako informazioa
eman, hau da, lehen begiratuan bertan aterako duen etekina edo onura nabarmenduko diogu. Udalerriko hedabideek aintzat hartzea nahi badugu, kontuan hartzekoak dira gomendio hauek. Azken batean, titular interesgarriak eman behar dizkiegu. 4. Hartzailea dagoen lekura iritsi Komunikatu beharreko mezua modu erakargarrian antolatu ostean, ondo aztertu behar da hura zein euskarritan edo komunikabidetan zabaltzea komeni den. Hala ere, alderantziz ere egin dezakegu: behin hartzailea edo xede-taldea non harrapatu dezakegun jakinda, euskarri horretan mezua nola eman asmatu beharko dugu. Non dago ekintza jakin baterako interesatzen zaigun hartzailea? Zein bide edo euskarriren bitartez iritsiko gara harengana? Zer gustatzen zaio? Nola? Zein garaitan? Ba al dakigu nora jo hura harrapatzeko?
Zer egin behar dugu? Datorren urtean udalerrian haurrak, nerabeak edo gazteak sustatzeko burutuko ditugun ekintza guztien zerrenda egin. Hau egiteko, kontuan hartu beharko ditugu, alde batetik, urteko gure plangintza, eta bestetik, zerbitzuetan burutuko ditugun jarduerak. Ekintza horietako bakoitzak komunikazioaren eremuan eman dezakeena aztertu, eta komunikazio horretan egin beharreko ahalegin maila neurtu. Zerrenda osatu ondoren, urteko helburuak zein izango diren eta indarra non jarriko den erabaki.
2. fitxa: urteko ekintzak URTEKO EKINTZEN ZERRENDA EKINTZA
IZAN DEZAKEEN OIHARTZUNA
ESKATZEN DUEN AHALEGINA
5.2 HARTZAILEAK Gure hartzaileen aniztasuna kontuan hartu behar dugu komunikazioa planifikatzerakoan; izan ere, era askotakoak eta oso desberdinak dira. Xede-taldeak - Udalerriko haurrak, nerabeak eta gazteak - Udalerriko guraso eta familiak - Beste arloetako udal-ordezkari eta zinegotziak. - Udalerriko elkarteak (astialdikoak, gazte-elkarteak…) - Udalerriko biztanleria osoa. - Udalerriko beste eragileak (ikastetxeak, kultura-arlokoak, kirol-taldeak, osasun-arlokoak…) - Gaztematika osatzen duten gainerako teknikariak, udaletakoak zein Foru Aldundikoak -… - Hedabideak: - Tokiko telebista, irratia, egunkaria eta aldizkariak. - Eskualdeko telebista, irratia, egunkaria eta aldizkariak. - Tokiko kronika duten egunkariak. - EAE osoan diharduten telebista, irrati, egunkari, aldizkari eta webguneak. Ahalik eta harreman zuzenena izan behar da beti xede-taldeekin (bilerak, aurkezpenak, e-posta, telefonoa…). Ekintzaren xede-taldea osatzen dutenak gehiegi baldin badira, haietako bakoitzarengana zuzenean eta modu pertsonalizatuan zuzentzeko, guztientzako baliagarria izan daitekeen biderik egokiena aurkitu behar da (buzoneoa, e-mailinga, sare sozialak…). Horrek ez du esan nahi, jakina, beste euskarri batzuk ere baliatu ezin daitezkeenik (webgunean edo herriko aldizkarian albiste bezala edo iragarkia jartzea, esaterako).
Xede-talde bakoitzarengana erraz eta azkar iristeko bideak eskura eta txukun antolatuta izan behar ditugu; komunikazioan ondo moldatzeko, ezinbestekoa da gure hartzaileen inguruko informazioa izatea. Datu-baseak behar ditugu helbideekin, eta hedabideen e-posta eta telefono zenbakiekin. Honako hauek izan daitezke xede-talde horietako bakoitzarengana iristeko bide egokienak:
Xede-talde horietako bakoitzarengana iristeko bide egokiena XEDE-TALDEA
HARENGANA IRISTEKO BIDE OHIKOENA
Udalerriko harrak, nerabeak eta gazteak
Udal webgunea edo propioa Sare sozialak Buletinak Ekitaldi berezi eta jaialdiak Kartela kaleetan edo leku jakinetan
E-posta E-mailing-a Esku-orriak Buzoneoa etxebizitzetan Hedabideak (albistea, iragarkia, elkarrizketa, erreportajea…) Whatsappa Telefonoa
Udalerriko guraso eta familiak
Ekitaldi berezi eta jaialdiak Bilerak eta jendaurreko aurkezpenak Buzoneoa etxebizitzetan E-mailing-a Sare sozialak Udal webgunea edo propioa
Esku-orriak postontzietan edo leku jakinetan Kartela kaleetan edo leku jakinetan E-posta Buletinak Hedabideak (albistea, iragarkia, erreportajea…) Whatsapp-a Telefonoa
Udalerriko elkarteak (astialdikoak, gazte-elkarteak…)
Gaztematikaren Intraneta E-posta / E-mailing-a
Sare sozialak Telefonoa
Udalerriko biztanleria osoa
Hedabideak (albistea, elkarrizketa, erreportajea…) Kartela kaleetan edo leku jakinetan Jendaurreko aurkezpenak Ekitaldi berezi eta jaialdiak Buzoneoa etxebizitzen
E-mailing-a Udal webgunea edo propioa Sare sozialak Esku-orriak postontzietan edo leku jakinetan
Beste arloetako udal-ordezkari eta zinegotziak
Telefonoa
E-posta
Udalerriko beste eragileak (ikastetxeak, kultura-arlokoak, kirol-taldeak, osasun-arlokoak…)
Bilerak eta aurkezpenak Telefonoa Whatsappa
Buzoneoa arduradunen artean E-posta Hedabideak (albistea, iragarkia, elkarrizketa, erreporteajea…)
Gaztematika osatzen duten gainerako teknikariak, udaletakoak zein Foru Aldundikoak
Gaztematikaren Intraneta
E-posta
Gaztematika osatzen duten gainerako teknikariak, udaletakoak zein Foru Aldundikoak
Sare sozialak Lurralde mailako web-orriak (Gipuzkoangazte /Gaztematika) Hedabideak (albistea, iragarkia, elkarrizketa, erreportajea…)
Hedabideak
Telefonoa
Zer egin behar dugu?
E-posta (prentsa-oharrak + ikus-entzunezkoak)
Whatsapp-a
Bilerak eta aurkezpenak
Telefonoa
Prentsaurrekoak
Udalerriko eragile eta hedabide guztien datuak lortu, harremanetarako. Datu-base txukun eta gaurkotu bat osatu, gero guztiak eskura eta baliagarri izateko.
3. fitxa: eragileen zerrenda
4. fitxa: hedabideen zerrenda
Eragileen zerrenda ERAGILEA
Hedabideen zerrenda HELBIDEA
TELEFONOA
E-POSTA
HEDABIDEA
HELBIDEA
TELEFONOA
E-POSTA
5.3 EUSKARRIAK Aurreko atalean esan bezala, bide eta euskarri desberdinez balia gaitezke gure mezuaren hartzaileengana iristeko. Bitarteko horietako bakoitzak bere ezaugarriak eta abantailak ditu eta, beraz, kasu bakoitzean egokiena aukeratu beharko dugu. Hortaz, ekintza bat baratu behar dugun bakoitzean, tarte bat hartuko dugu hura nola komunikatu aztertzeko.
E-mailing-a E-posta bidezko bidalketa masiboa egiteko, xede-taldeen helbide elektronikoen datu-base txukun eta eguneratua behar dugu, baina gero oso erraza (eta merkea) izango da mezu bat ondo prestatu eta hura nahi dugun guztiei bidaltzea.
Gipuzkoan haurren, nerabeen eta gazteen sustapenean lan egiten dugunon marka Gaztematika denez, euskarrien atal hau lantzean, kontuan hartu beharko dugu, gainera, gure estilo-liburua. www.gaztematika.eus/ baliabideak/identitate-eta-marka-korporatiboa
Buzoneoa Bide oso egokia da udalerriko elkarteen eta eragileen egoitzetara gutunak, esku-orriak edo dena delako komunikazio-euskarriak bidaltzeko. Mezua zehazki nori bidali erabakitzen laguntzen du, ahalegin handirik gabe. Hori bai, helbideen datu-basea ondo antolatuta eta eguneratuta izan behar da. Egin beharrekoa: komunikazio-pieza prestatu, kopiak atera eta bidali.
Bilerak eta aurkezpenak Komunikazio zuzenerako oso egokiak dira. Barne-komunikaziorako erabili ohi dira, batik bat, baina xede- taldea oso handia ez bada, merezi du haiekin halako aurrez aurrekoak egin eta kontaktu zuzena aprobetxatzea jendea inplikatzeko. Kontuan hartu Gaztematikaren baitan bilerak prestatzeko landutako materiala, baliagarria izan daiteke. www.gaztematika.eus/baliabideak/gaztematika-azaltzen Webgunea, sare sozialak eta buletina HNGen sustapen-atalak bere webgunea edo udalarena erabil dezake, eta baita bertako sare sozialak ere, bere mezua sareratu eta Interneten daudenengana iristeko. Gerta daiteke, ordea, euskarri hau, bera bakarrik, nahikoa ez izatea. Buletin edo e-posta zerrenda bat erabili dezakegu gure komunikazioak posta elektroniko bidez jaso nahi dituztenei helarazteko. Hala, hartzaile batzuek gure informazioa jaso dutela ziurtatuko dugu. Kontuan hartu Gaztematikaren baitan webguneak garatzeko landutako txostena, baliagarria izan daiteke. www.gaztematika.eus
Publizitatea Komunikabideetan (aldizkarietan, prentsan, irratian, telebistan, zineman) edo publizitate-euskarrietan (hesietan, markesinetan...) iragarkiak jar ditzakegu, gehienetan ordainduta. Nolanahi ere, guretzat ez da oso egokia, jende askorengana heltzeko behar handia dugunean salbu. Esku-orriak Formatu askotakoak izan daitezke (bi orrikoak, hirukoak, A5 tamainakoak, formatu amerikarrekoak...). Era desberdinetan zabaldu daitezke: eragile mota jakin baten helbideetara bidaliz soilik; herriko etxebizitzetan zabalduz; hartzaileak ibili ohi diren lekuetan haien eskura jarriz (kiroldegia, kultur-etxeak, tabernak, kontzertu-aretoak, ikastetxeak‌). Egokiak dira informazio luze samarra zabaltzeko.
Kartelak Publizitate-euskarri egokiak dira gure mezuak ikusgai jarri nahi ditugun lekuetaraino eraman ahal izateko. Kaleetan, kultur etxeetan, ikastetxeetan, udaletxeetan... nonahi jar daitezke. Eta merkea eta erraza izan daiteke haien kudeaketa (haiek inprimatu eta itsatsiko dituen langilerik izanez gero udalean). Gogoan izan Gaztematika marka zabaltzeko kartel-eredu batzuk prestatuta ditugula. www.gaztematika.eus/baliabideak/identitate-eta-marka-korporatiboa/kartelak Merchandising-a Gure irudi korporatiboa daramaten elementuak (egutegiak, orrialde-markatzaileak, bolalumak...) banatu ditzakegu, HNGen sustapen-arloak xede-taldeen artean presentzia handiagoa izan dezan edota, besteak beste, webgunearen helbidea sustatzeko. Albisteak Oso garrantzitsua da gure ekintzak eta mezuak komunikabideetan albiste gisa argitaratzea, eta horretarako ahalegin berezia egin behar dugu planifikazioan. Komunikabideetan nola agertu pentsatu behar dugu, publizitaterik gabe, hau da, kosturik gabe. Horretarako, lana eginda eman behar zaie kazetariei. Gainera, ez da nahikoa haiei prentsa ohar bat eta argazki bat helaraztea, jarraipena egin behar da (bidalitakoa jaso dutela ziurtatu, telefonoz deitu ekintzaren datu esanguratsuak emateko...). Kasu berezietan prentsaurrekoak ere egin ditzakegu. Aurrekontua Euskarri bat ez bada ere, funtsezko baliabidea da komunikazioaz ari garenean eta, beraz, ondo azpimarratu beharrekoa. Gure sustapen-lanean komunikazioa txertatuko badugu, eta komunikazio hori egokia eta eraginkorra izatea nahi badugu, aurrekontu bat zehaztu beharko dugu arlo horretarako.
Zer egin behar dugu? Tresna desberdinek eskaintzen dituzten aukerak aztertu, eta zein ekintzatan erabili ditzakegun erabaki Normalean erabiltzen ez ditugun euskarrien aukera kontuan hartu.
5. fitxa: euskarrien zerrenda Komunikazio-euskarrien zerrenda ERABILTZEN DITUGUNAK
ERABILTZEN EZ DITUGUNAK
HAIEK GURE EKINTZETAN BALIATZEKO AUKERAK
6. URTEKO KOMUNIKAZIO-PLANA (eredu bat) Gida honen helburua, azken batean, Gaztematikan dihardutenei urte osoko komunikazio-plana diseinatu eta garatzen laguntzea da, ekintza zehatzen komunikazioa bideratzea baino gehiago. Izan ere, zuen udalean HNGen sustapenaren ardura duzuenoi komeni zaizue urte osorako komunikazio-plana prestatzea, zuen kudeaketa-plana diseinatzearekin batera. Helburu horrekin, udalerriko HNGen sustapen-arloaren komunikazio-plana izan daitekeenaren eredu bat jaso dugu hemen. Jakina, hau ez da zuek bere horretan hartu eta zuenera eramateko; gida honetan jarri ditugun ekintza guztiak adibideak dira, besterik ez. Herri bakoitzak bere errealitateari dagozkionak landu beharko ditu. Urteko komunikazio-plana prestatzean aintzat hartzekoak dira honako hauek: • HNGen sustapenaren baitan aurrera eramango dugun ekintza bakoitzaren komunikazioa garaiz eta ondo antolatzen badugu, aurrerapauso handia emango dugu. Horrez gain, beste eragile batzuekin elkarlanean komunikazio-ekintza handi samar bat antolatzeko gai bagara, hobeto. • Urtean zehar, uneren batean, udaleko HNGen sustapenaren berri emateko elkarrizketa bat lortzea komeni da tokian tokiko komunikabideekin. Hala, harremana garatuko du, lan egiteko modu bat ezarriko dugu, etab. Ez ahaztu: eduki interesgarriak ditugu haientzat. • Egiten dugun guztiaren berri eman behar genuke gure webgunean edo argitalpenean, horrelakorik izanez gero. Eta, horrez gain, ahal dugun guztietan, komunikabideei ere informazioa helarazi behar diegu argitara dezaten.
Kronograma eredua: NOIZ?
ZER?
NORI?
ZEREN BITARTEZ?
ZEIN MEZUREKIN?
NOLA?
Urtarrilaren lehen hamabostaldian
Urte osoko ekintza komunikatiboak identifikatu eta planifikatu eta berri eman
Barne komunikazioa Hedabideak
Power Point Prentsa-Oharra
Udalak dituen hainbat egitasmoen berri eman
E-posta. Bilera udal langile, zinegoziei… Albistea. Telefonoz edota posta elektronikoz
Urtarrilaren 2. hamabostaldian
Webgune berriaren difusio kanpaina eta emaitzen berri
Barne komunikazioa Kanpo komunikazioa
Esku-orria Buletin elektronikoa Material grafikoa (txarteltxoak…) Prentsa-oharra/Prentsaaurrekoa
Gazteria ataleko webgune berriaren berri eman udalean bertan eta herrian
Esku-orria mailing bidez bidali udal langile eta zinegotziei. Txarteltxoak udalean, udaleko zerbitzuetan, ikastoletan banatu Albistea. Telefonoz edota posta elektronikoz. Komunikazio-arduradunak prentsa-aurrekoa antolatu.
Otsailean
Beldur Barik programa
Nerabeak Ikastetxeak Hedabideak
Kartelak Telefonoa /Kartelak/E-posta Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Gonbidapena guztiei bidali. Argi jarriz NON, NOIZ, ZER
Herrian eta ikastetxeetan kartelak jarri Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunei telefono-deiak egin, astialdi taldeak….
Martxoan
Udalekuen kanpaina Diru-laguntzak Aste Santuko ekintzak
Gurasoak/haurrak/ nerabeak Ikastetxeak Hedabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/E-posta Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Gonbidapena guztiei bidali. Argi jarriz NON, NOIZ, ZER
Herrian eta ikastetxeetan kartelak jarri Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunei telefono-deiak egin, astialdi taldeak….
NOIZ?
ZER?
NORI?
ZEREN BITARTEZ?
ZEIN MEZUREKIN?
NOLA?
Apirila
Ikastola. Korrespontsal proiektua
Nerabeak Ikastetxeak Hedabideak
Kartelak Telefonoa /Kartelak/E-posta Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Proiektuaren berri eman eta balore positiboak azpimarratu
Herrian eta ikastetxeetan kartelak jarri Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunei telefono-deiak egin, astialdi taldeak….
Maiatza
Elkarteen topaketa
ELKARTEAK Komunikabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/Eposta Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Proiektuaren berri eman eta gazteria arloko elkarteak sustatu
Esku-orria mailing bidez bidali udal langile eta zinegotziei. Txarteltxoak udalean, udaleko zerbitzuetan, ikastoletan banatu Albistea. Telefonoz edota posta elektronikoz. Komunikazio-arduradunak prentsa-aurrekoa antolatu.
Ekaina
Udalekuen kanpaina. Gogorarazi
Gurasoak/haurrak/ nerabeak Ikastetxeak Hedabideak
Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Udalekuen epeak gogorarazteko kanpaina
Herrian eta ikastetxeetan kartelak jarri Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunei telefono-deiak egin, astialdi taldeak….
Uztaila
Bidai-hitzaldiak programa
Gazteak Hedabideak
Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Programaren berri eman eta parte-hartzea sustatu
Kartelak zabaldu Komunikabideekin harremanetan jarri Elkarteei eta elkarteko kide gazteei protagonismoa eskaini webgunean…
NOIZ?
ZER?
NORI?
ZEREN BITARTEZ?
ZEIN MEZUREKIN?
NOLA?
Abuztua Iraila
Zerbitzuen irekiera zabaldu Ate irekiak
Gurasoak/haurrak/ nerabeak Ikastetxeak Hedabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/ E-posta Webgunea/Buletina Prentsa-oharra
Zerbitzuak eskaintzen duten dituzten balioak, programak, etab. zabaldu
Ikastetxeetara mailing-a eta kartelak bidaliz. Hezitzaileekin harremana. Komunikabideekin harremana.
Urria
Musika-programa
Gazteak Hedabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/Eposta Webgunea/Buletina Sare sozialak Prentsa-oharra
Programaren berri eman eta parte-hartzea sustatu
Kartelak udaleko zerbitzuetan eta herrian jartzen Parte-hartzea sustatzeko sarreren zozketa Komunikabideekin harremana
Azaroa
Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna. Azaroak 25
Gazteak Hedabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/E-posta Webgunea/Buletina Sare sozialak Prentsa-oharra
Emakumeen indarkeriaren aurkako egunarekin bat egiten dela zabaldu eta zerbitzuak eskaintzen dituen gai honi buruzko prestakuntza-programa zabaltzeko aprobetxatu
Kartelak udaleko zerbitzuetan eta herrian jartzen Webgunea eta sare sozialen bidez
Abendua
Gabonak Euskararen eguna. Abenduak 3 Ihesaren aurkako eguna. Abenduak 1.
Gurasoak/haurrak/ nerabeak/gazteak Ikastetxeak Hedabideak
Kartelak Telefonoa/Kartelak/E-posta Webgunea/Buletina Sare sozialak Prentsa-oharra
Gabonetako programa zabaldu Euskararen eguna aprobetxatu zerbitzuetan eskaintzen den programa eta balioak zabaltzeko Ihesaren aurkako eguna aprobetxatu SEXU-AHOLKULARITZA zerbitzua zabaltzeko
Kartelak udaleko zerbitzuetan eta herrian jartzen Webgunea eta sare sozialen bidez Komunikabideekin harremana
4. fitxa: udalerriaren kronograma NOIZ?
ZER?
NORI?
ZEREN BITARTEZ?
ZEIN MEZUREKIN?
NOLA?
7. EBALUAZIOA Gure komunikazio-plana garatu ondoren, ebaluatu egin beharko dugu, lortutako emaitzak nolakoak izan diren aztertzeko, ikasteko eta, batez ere, hurrengo urtean zer hobetu behar dugun erabakitzeko. Urte amaieran gida honi beste begirada bat ematea komeni da, bertako gomendioak gogora ekartzeko eta, batez ere, atalez atal jarraituz eta galderei erantzunez hurrengo urterako komunikazio-plan egokiago bat prestatzeko. Non gaude? - Jendeak ba al daki zer lan egiten duen gure atalak? Eta zer den edo HNGen sustapena edo GAZTEMATIKA? - Komunikazio-euskarri eta bide ezberdinak erabili al ditugu? Zein komunikazio-erreminta ez dugu erabili? Erabili al dezakegu? - Erabili ditugunekin izandako esperientzietatik zer hartu behar dugu kontuan hurrengorako? - Udalerriko beste eragileekin harreman ona eta normalizatua al daukagu? Eta bertan irakurri, entzun eta ikusten diren hedabide guztiekin? Zerbait hobetu al dezakegu haiekiko harremanean? Non egon nahi dugu? - Zein dira aurtengo gure helburu orokorrak komunikazioaren alorrean? - Zer hobetu behar dugu xede-talde bakoitzarekiko komunikazioan? Nola lortuko dugu? - Edukiak modu erakargarrian transmititzen al ditugu? Zer hobetu dezakegu? - Aurten, zein xede-talderengana iristeko egin behar dugu lan handiagoa? - Zein komunikazio-baliabide erabiliko ditugu horretarako? - Zein komunikazio-ekintza egingo ditugu aurten? Noiz? Nola?
Gogoan izan zuen herrian haurren, nerabeen eta gazteen sustapena komunikatzeko zeregin horretan GAZTEMATIKAko Komunikazio Bulegoak laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizkizuela, zuen komunikazio-prozesuak martxan jartzeko, kudeatzeko edo, besterik gabe, bidean sortzen zaizkizuen zalantzak argitzeko. Horretarako material baliagarriak topatuko dituzue www.gaztematika.eus web-orrian, “Baliabideak” atalean. Gainera, era honetako gidak eta eskuliburuak sortu ahala zabalduko ditugu guztion artean. Gurekin harremanetan jartzeko datuak honako hauek dira:
Komunikazio Bulegoa Helbidea: Gaztegune. Anoeta pasealekua, 28 – 20014–Donostia Tlf: 943 472580 Helbide elektronikoa: gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus gkomunika@gipuzkoa.eus
8. BIBLIOGRAFIA
Toki Mailan Komunikazioa. (Gaztematika. 2015). HNG Sustapeneko Teknikarien profila (Gaztematika. 2012). EBPN. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. (Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila.).