Etxebizitza Plangintza: GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOLABORATIBOAK EDOTA KOMUNITARIOAK Neurria Aldi baterako gazteentzako etxebizitza komunitarioak landu.
Helburua Gazteen emanzipazioan lagundu Etxebizitza eredu desberdinak garatzen hasi Komunitate kontzeptua sortu eta indartu Erakunde eta gazteen arteko elkarlana sustatu Gure gazteak herrian mantendu edota gazte berriak erakarri
Parte hartzaileak Herriko gazteak Udal zerbitzuak: etxebizitza zerbitzuak eta dinamizatzaileak
Azalpena Asmoa da gazteen emantzipazioan laguntzeko alokairu merkeak eskaintzea eta trukean gazteek lan komunitarioak egitea. Bestetik hasiera hasieratik gazteek proiektuaren garapenaren protagonistak izango lirateke, Eraiki, edo egokituko diren etxebizitzak beste era batera pentsatuko dira, alde komunak izango dituzte (Sukaldea handia, garbigailuen gela, jantoki handia, egongola handia, bilera gela...) eta alde pribatuak (gela, gauza arinak egiteko sukaldetxoa, telebista ikusteko edo irakurtzeko txokotxoa...) Udalak udal eraikin huts bat egokituko du beraiekin batera, edota udal lurretan eraikin berria egingo du beraiekin batera. Alokairua aldez aurretik ezarritako epe baterako izango da, adibidez 3 urte. Denbora horretan gazteak beste bide batzuk topatzeko gai izango dira eta horretarako etxebizitza komunitarioan eginiko harremanak lagungarriak izango dituzte.
Garapena. Hasteko aldi berean egin daitezkeen bi lanak egin beharko dira. Urte beteko epea. Udalak bitartekoak identifikatu beharko ditu (udal eraikin hutsak, lur erabilgarriak etb) eta erabilgarriak egiteko pausuak aztertu eta eman (batez ere balizko aldaketa legalak, moldaketa eta abar, eraikinaren egokitzapenean gazteek hartu behar baitute parte. Gazte erakundeak identifikatuko ditu udalak eta beraiekin batera prozesu partehartzailea diseinatu eta abian jarri, herriko gazte guztiei zuzenduta edota herrira etorri nahi diren gazteei zuzenduta Proiektua landu Proiektua egikaritu
getxo.ehbildu.eus
ehbildu@getxo.net // Getxokoehbildu@gmail.com Telefono zenbakia: 94.466.02.80 http://getxo.ehbildu.eus/ @GetxokoEHBildu facebook-GetxokoEHBildu
1