AZKORRIN MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ALDEKO MOZIOA
Ezaguna da Azkorri aldean azken urteetan gertatzen diren kotxe pilaketek sortzen duten ezinegona auzokideen artean. Are gehiago, getxoztar guztiontzat gozagarria den eremu berde honetan motordun ibilgailuen joan etorri etengabeak getxoztar guztiok arduratzen gaitu. Izan ere, naturaz gozatzeko leku bakarretakoa da eremu hau, Galea inguruari lotua eta Sopela eta Plentzia arteko kostaldearekin konektatuta. Eta zer esanik ez bertako fauna eta landarediaren babesean honek duen eraginak, batez ere apo lasterkariaren kasuan. Argi dago mugikortasun arazoek asko daukatela ohitura kolektiboetatik, baina egia da baita ohitura aldaketak eman daitezen pausuak eman behar direla. Kontziente gara egun batetik besterako aldaketarik ez dela egongo arlo honi lotuta, eta saiakeraren bat edo beste egin dela, Zientoetxeko bidegorria kasu. Bidegorri estua eta arriskutsua izanik, kendu behar izan zena. Baina kontziente gara baita kotxeen eta motordun ibilgailu pribatuaren ikuspegitik hartutako erabakiek ez dutela lagunduko norabide aldaketa horretan. Kotxeen joan-etorri etengabea ordenatzeko egindako partxeek arazoan sakontzea suposa dezakete. Eta horrek ere sortzen digu egonezina, Azkorriko biribilgunea izanik adibide argiena inguru honetan. Horrenbestez, ohitura aldaketetan eragiteko kanpaina bat sustatzea eta motordun ibilgailu pribatuaren alternatiba errealak sustatzea berebizikoa dela uste dugu. Noski, kotxeari trabak jartzearekin batera, baina trabak jarri eta eremuaren irisgarritasuna bermatzeko, esan bezala, alternatiba errealak behar dira. Arlo honetan Getxoren bizkarrezurra metroa dela esan genezake, luzera handiko eta zabalera txikiko udalerria delako gurea, eta metroak alderik alde zeharkatzen duelako. Gaur egun, 7 metro geltoki daude gure udalerrian. Hala ere, erdiguneetatik gero eta gehiago aldendu, gero eta urrunago geratzen dira geltoki hauek, Zubilleta ingurua kasu. Baina batez ere urrun geratzen den eremua Azkorrikoa da. Hona autobusa da heltzen den garraio publiko bakarra. 2017-2030erako HMIPa osatzeko azterketak ere hala adierazten zuen. Ez du zertan metroak leku denetara heldu, noski, baina autobusak jasaten duen bidaiari kopurua txikiagoa izanik, karga handia dagoen eremuetan honen maiztasuna handitzera garamatza logikak. Are gehiago, jendea erakarriko duen zerbitzu berri bat jartzen den momentuan inguruak jasan beharreko bisitari karga handituko bada. Eta are gehiago, egun bizi dugun osasun alarma egoera honetan. Ezinbestekoa da pilaketak ekiditea. Beraz, eta Azkorriko eremuan, batez ere Fangalokara edo Gorrondatxera doazen bidaiarien eta euren kotxe pribatuen joan etorri etengabeak sortutako arazoei aurre egin nahian, honako akordio proposamena dakargu Udalbatza honetara: 94 466 02 80 //
ehbildu@getxo.eus // http://getxo.ehbildu.eus/
@GetxokoEHBildu
EH Bildu Getxo
EH Bildu Getxo
1
1. Getxoko Udalak komunikazio kanpaina bat jarriko du martxan Azkorriko ingurura hurbiltzen diren bisitariak kontzientziatzeko, eta oinez, bizikletan edo garraio publikoan joan daitezen ibilgailu pribatuan bertaratu beharrean. 2. Ibilgailu pribatuari erraztasunak jartzeari utzi, eta legez onartutako plazetatik kanpo aparkatzea galaraziko da. 3. Bigarren puntuaren ondoriozko irisgarritasun arazoei irtenbidea emateko: a. Getxoko Udalak EuskoTren-i galdegingo dio ahalik eta denbora laburrenean BizkaiBusen A3411 - BILBAO - GETXO – AZKORRI linearen maiztasuna handitu dezan b. GetxoBizi zerbitzua bertaraino hedatuko da, eta bizikleta pribatua aparkatzeko espazio gehiago jarriko dira. Getxon, 2020ko uztailaren 21ean.
Nerea Guijarubia Gartzia EH Bildu udal taldeko bozeramale-ordea
94 466 02 80 //
ehbildu@getxo.eus // http://getxo.ehbildu.eus/
@GetxokoEHBildu
EH Bildu Getxo
EH Bildu Getxo
2