GETXOKO BIDEGORRIEN SARERAKO SEINALETIKA Getxok bizikleta garraio tresna bihurtzeko egin duen apustua ezaguna da getxoztar gehienentzat. Bere bidegorri sarea handituz Getxok herri sostengarriagoa izan nahi du, bai eta eredu europarretara hurbildu ere non bizikletaren erabilpena nabarmena eta egunerokoa den, oso praktikoa delako. Baina Getxoko bidegorri sareak gabezi batzuk dauzka, batez ere, autoentzat diseinatutako herria bizikletaz ibiltzeko eraldatzeak sortzen dituenak. Alde batetik, kalitate ezberdineko bidegorriak ditugu, berez batzuk ez bait dira bidegorriak baizik eta bizikletaz ibili ahal izateko errepide moldatuak edo motelduak. Hauek erabilpen partekaturako (auto-bizikleta) tarteak dira. Horren adibide dira Villamonte, Cervantes, Mรกximo Agirre eta beste kale batzuen eredua. Bide hauetan ez dugu ikusten haurrik bizikletaz ibiltzen, are gehiago, oso bizikleta gutxi ikusten dira. Berriz, Tomรกs Olabarriko kaia, Txopoeta etorbidea, Galeako errepideko bidegorriak ere baditugu. Hauetan txirrindulariari beste babes mota bat eskaintzen zaio eta segurtasun handiz ibil daiteke. Bestetik, bidegorririk gabeko gune zabalak badira: Neguri-Algorta, Arrigunaga-San Nikolas, Tosu-Aizkorri. Getxoko Udaletxera bizikletaz etortzeko aukera argirik ez izatea deigarria da. Batzuen ustez, bizikletak udarako bakarrik diren arren, gauza bera gertatzen da Getxoko hiru hondartzetik bitara joan nahi dugunean, Arrigunaga eta Aizkorriko hondartzetaz ari gara. Bidegorri sareko adarren arteko desloturak ere baditugu: Portu Zaharreraino doana (edo handik hasten dena), Telletxen hasten edo amaitzen dena; Galeara doana (edo handik hasten dena)... Leioa, Berango eta Sopelarekin badaude loturak baina bidegorrian bertan ez daude seinalizatuta, eta esandako adarren hasiera amaierak ere ez daude seinalizatuta. Bidegorrian bertan dagoen informazioaren faltak txirrindulariak nahasten ditu eta beraien ibilbideetan okertzen dira. Nahiz eta Getxoko bidegorri sarea hobetzerik dagoen mozio honek bere helburua Seinaletika ezan finkatu nahi du. Behin baino gehiagotan jakinarazi digute atzerriko turista-txirrindulari batzuk galduta ikusi direla, edota ez zekitela Getxotik bizikletaz ibiltzen nondik nora joan behar ziren.
Honengatik guztiagatik, gaur Osoko Bilkurari ondoko eskaerak helarazten dizkiogu onartuak izan daitezen:
getxo.ehbildu.eus ehbildu@getxo.eus// Getxokoehbildu@gmail.com