TOKIKO MERKATARITZA BABESTEKO KANPAINA Aurrelanketa (orain) Parte hartzeko baldintzak zehaztu: ◦ Egoitza soziala Getxon izatea. ◦ Udalaren birziklapen eta gaikako bilketa kanpainetan parte hartzea. ◦ Izena ematea. Harremanetan jarri Getxo Enpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik elkarteekin. Kanpainaren diseinu grafikoa, teknikoa eta logistikoa egin. Kanpaina Getxoko etxebizitza guztietara 10€tako hiru bono bidaltzea. Bonoa erabili ahal izateko 10€ko gastua (bonoaz gain) egin beharko da erabiltzen den dendan. ◦ Bonoen iraungitze data irailaren 30a izango da, asmoa salmentak bultzatzea delako. ◦ Erosketa bakar batean ezingo dira 30€ baino gehiago pilatu bonoetan. ◦ 5€ko bonoak ere aztertu daitezke, taberna eta bestelako komertzioei begira. Bonoekin batera herriko komertzioetan kontsumitzera animatzen duen triptikoa bidaliko da. Bertan, kanpainan parte hartzen duten dendak eta hauen helbide eta telefonoa zehaztuko dira. Irailaren 30erako erabili ez diren bonoei dagokien dirua gorde, eta hau gastatu arte 16 urtetik gorako Getxoztar orok beste bono bat eskatzeko aukera irekiko da. Aukera hau etxera bidalitako bonoak erabiltzeko epea behin igarota emango da. Bono bakoitzaren zenbatekoa momentuko egoeraren arabera aztertu daiteke. Kartelak sortu. Sare sozialetan kanpaina zabaldu. Komunikabideetan kanpaina zabaldu. Gehieneko aurrekontua Kontutan hartu behar da litekeena dela bono guztiak ez erabiltzea. Bonoak: 990.000 euro. Komunikazio kanpaina: 40.000 euro. Kanpainarako aurrekontu osoa: 1.030.000 euro. Finantzazioa: Remanente de Tesorería. 94 466 02 80 //
ehbildu@getxo.eus // http://getxo.ehbildu.eus/
@GetxokoEHBildu
EH Bildu Getxo
EH Bildu Getxo
1