Getxoko EAjren egingabeak // Las promesas incumplidas del PNV de Getxo

Page 1

GETXOKO EAJREN GOBERNU TALDEAREN BETEGABEKO PROMESAK EAJk gutxiengo nabarmen batean (10 zinegotzi 25etik) gobernatu du Getxoko udala azken 4 urteotan. Bere makro-proiektu faraoikoak (Getxo Antzokia eta Romoko Kultur Etxea) lehendik bideratuta zeuzkalako edota bere harrotasunagatik ez du nahi izan beste taldeekin akordioak egin eta ez du hauteskunde kanpainan aldarrikatutako hainbat promesa bete. Oso luzea izan daitekeen zerrenda ez dugu osatu nahi izan, baina gure ustetan gabezi nabarmenenak adieraziko ditugu: 1) “Rigor, honestidad y transparenciaâ€? zen EAJren leloa kanpaina garaian. Ondo egiteari dagokion esparruan azpimarra dezakegu Kontuen Euskal Epaitegiak (TVC) Getxoko kontuei buruzko bere txostenean argi esan zuela zenbait kontratu gaizki sailkatuta zeudela (parke eta lorategien mantentzea, Getxo Antzokiaren 2. fasea, Itzubaltzeta Romoko hodi-biltzailearen berritzea, eta abar). Baita, esleipenetan emandako prezioen handitzeak (Getxo Antzokiaren obra-zuzentzea, adibidez, %86an handitu zen) kontratuen jatorrizko esentzia indargabetu zutela. Hau ez da lana artez egitea. EAJk kudeatzaile ontzat du bere burua, baina Âżnola da posible hainbeste kontratu publiko epemuga gainditzea berria prest izan gabe? (zaborrak, etxeetako arretako zerbitzua, lorezaintza, eraikin barruko garbiketa ...). Honek ekarri du zerbitzuak kontraturik gabe ematea eta Plenoan eztabaida luzeen ondoren fakturen ordainketa onetsi behar izatea, 15 milioi eurotik gora eta 12 hilabetez jarraian. Gardentasunari dagokionean gure ustez gabezi handiena Getxoko Aurrekontuak osoko bilkurara lau urtetan behin ere ez ekartzea izan da. Udal foro publiko handienaren aurrean aurkeztu behar den aurrekontu proiektua ekarri behar dute udal gobernu guztiek, baina EAJk, bere ezintasunaren lotsaz edo, ez du legegintzaldi guztian aurrekonturik ekarri eta debatea lapurtu diete gainontzeko talde politikoei eta herritarrei. 2) Herritarren Parte-Hartzean sakondu nahi omen zuten. Oposizioak behartuta udalaren barne araudia negoziatzera jarri zen gainontzeko talde politikoekin. Eztabaidak publiko egiteko EH Bilduren nahia eta lehenengo bileren akta adostuak gure webgunean argitaratzea aitzakia ederra izan zitzaien negoziazioak eta eztabaidak bertan behera uzteko. Akabo herritarren parte hartze zabalagoa ekarriko zuen araudi berria! 3) Aurreko legegintzalditik hitzartuta zeukaten 145 etxebizitza eraikitzea Getxoztar gazteei alokairuan eskaintzeko. 80.000 biztanle dituen herri honetarako alokairu eskaintza hau eskasa iruditzen zaigu, baina lau urte hauetan hauek ez gauzatzea eta beste asko ez sustatzea gabezi itzela dela iruditzen zaigu. 4) Zilindrada handiko ibilgailuei tasa igo zitzaien eta gain tasa horretatik 250.000 euro bideratuko zituzten behar gehien duten herritarrei IBI zerga ordaintzen laguntzeko, EH Bildurekin hitzartuta. Dirua soberan gelditzen bazen EH Bilduk proposatutako helburu sozial batera bideratuko zen. EH Bilduk gazteei etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko proposatu zuen baina EAJk, bere hitza janda, diru laguntza hau martxan jartzeko udaletxean nahiko baliabide tekniko eta pertsonalik ez zuela argudiatu zuen akordioa ez betetzeko. Oraindik 150.000 euro baino gehiago gelditzen dira banatu barik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.