Elikadura subiranoa

Page 1

GETXO PUNTUZ PUNTU. ELIKADURA SUBIRANOA 2015-2019

ELIKADURA SUBIRAUTZA


Gaur egungo sistema neoliberalean elikagaiak korporazio handien espekulaziorako salgai bezala erabiltzen dira, eta sozialki eta ingurugiroarekin jasangarria ez den elikagaien industria sortu da. Elikadura subirautza lortze aldera urratsak emateko elikadura jasangarri, justu eta osasuntsuen tokiko sistemak eraiki behar ditugu. Kontsumoaren planifikazioan fisiko eta ekonomikoki eskuragarri diren elikagaiak izan behar ditugu. Jasangarri den herri nekazaritza/arrantza sustatu behar dugu baserritar eta arrantzaleek lan baldintza duinak izan ditzaten eta herritarren gertukoak eta konfidantzazkoak diren modeloak eraikitzeko. 1. Lurrak esleitzeko irizpideak finkatzerakoan emakumeak, gazteak, agroekologia, e.a., lehenetsiko ditugu. 2. Getxoko baserrien errolda egin. Azpi erabiliak eta baserritarrak erretiroa hartzeko zorian dauden baserriak identifikatu, bertan baserritar gazteak kokatzeko proiektuak garatzeko. 3. Lehen sektorea sustatze aldera, bertara bideratzeko hobarien politika definituko dugu. Besteak beste, baserrien instalakuntzetan egingo diren inbertsioengatik dagozkien udal tasak murriztuko ditugu. 4. Andramari eta Larra単azubiko lurrei izaera baserritarra egotzi eta egungo estatus eraikigarria bertan behera utzi. 5. Baserritar pertsonek autonomia gehiago eskuratze aldera, eta ekoizpenaren eraldaketa eta merkaturatzea errazteko, Eraldaketa Zentroa egingo da, beste erakunde eta eskualdeko baserritar eta udalekin batera. 6. Aurre-planifikazio eta elkar konpromisoetan oinarrituta auzo guztietan kontsumo taldeak sustatuko ditugu, horiei lokalak erraztuz. 7. Astero herri edo eskualde mailan azokak antolatuko dira, azpiegiturak eta baliabideak bermatuz. 8. Baserritarrei erraztasunak eman euren produktuak leku publikoetan kokatuta dauden makinetan saldu ditzaten. 9. Getxoko eta eskualdeko baserritarren produktuen katalogoa egin eta zabaldu. 10. Eskualde mailako Kalitatzeko Ziurtagiria sortuko da, bertako ekoizleen (nekazari, abeltzain zein arrantzaleak) produktuentzat, kaleko salmenta erraztu eta kirolarrantzaleen intrusismoa ekidin aldera. 11. Baserritar eta merkatari txikien arteko aliantzak sustatuko dira, elkarbizitza bultzatu asmoz.. 12. Tokiko arrantzale eta baserritarren lanaren garrantziaz eta funtzio sozialaz sentsibilizazio kanpainak abian jarri eskoletan eta komunikabideetan.


13. Baliabideak jarri (informazioa, zerbitzuak, e.a) emakume eta gizon baserritarrek ondokoak eskuragarri izan ditzaten: sektoreari buruzko prestakuntza, antolakuntza espazioak, baserrien jabetza lortu, autonomo bezala sailkatuak izan eta bere lan baldintzen duintzea. 14. Getxo, transgenikorik gabeko udalerri aldarrikatuko dugu. 15. Transgenikoei buruzko sentsibilizazio kanpainak martxan jarri. Elikagaien erosketa publikoa burutzen diren lekuak identifikatu (egoitza zein eskola jantokiak), berauen eskumenak eta baldintzak zeintzuk diren aztertu eta gertutasun, kalitate eta ingurumen irizpideak kontuan hartuta inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuak erabiltzen hasi herriko merkatari txikiekin bestelako produktuak osatuz. 16. Udalak babesten duen edozein ekitaldi gastronomikotan tokiko arrantzale eta baserritarren produktuak erabiltzeko konpromisoa hartzen dugu. Lehentasuna emango diegu produktu agroekologikoei eta arrantza arduratsutik datozenei, posible denean. 17. Bitartekaritza lana egingo da baserritarrei alokairuan lur merkeak eskaintzeko (udal zoruaren bankua). 18. Udal jabetza duten ortuen dinamika martxan jarriko dugu. 19. Eskola jantokietan bertako produktuak sartzeko bitartekaritza egin eta eskoletan elikadura subirautza landu. Horretarako udalak proiektu berezia bultzatu eta gidatuko du. 20. Getxolanen lehen sektorekiko programa berezia ezarri.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.