EH BILDU: EGITARAUA ERATZEN. Kultur Aniztasuna
JATORRIA, KULTURA ETA ANIZTASUNA Getxoztarrak dira Getxon bere bizi proiektua garatu nahi duten guztiak eta pertsonen jaiotze lekuak ez du eskubideen gainean inolako eraginik izango. 1. Gure gobernuak kulturartekotasun printzipioa aintzat hartuko du zeharkakoak diren beste arlo batzuekin batera (euskararen normalkuntza eta biziberritzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, aniztasun funtzionala, e.a) 2. Etorkinen harrerako osoko modeloa definituko dugu gizarte entitateekin eta instituzioekin (Osakidetza, Heziketa Saila, Lanbide,..). Modelo honek Getxon egoitza jarriko duten etorkinen behar bereziei erantzungo die (informazioa, prestakuntza, hizkuntza harrera, udal baliabideak, inguruaren ezagutza, ...) 3. Etorkinen eta migrazio eta kulturartekotasun munduan diharduten elkarteen parte hartze politiko eta sozialerako mekanismoak bideratu. Bertoko herritarrek, etorkinek edo bietako pertsonek osatutako lantaldean aritzeko oinarriak definituko dira 4. Gaztaroa eta haurtzaroarekin lotutako esparruetan parte hartu dezaten etorkinak gonbidatu, honela elkar ezagutza hobetzeko (jolasak, hitzaldiak, ipuinak, elkarrizketak, ...) 5. Etorkinentzako arreta eta informazio zerbitzuak martxan jarri, eta udal baliabide eta zerbitzuak udaleko pertsona guztiei zabaldu beren jatorria kontuan hartu barik (etxebizitza, gizarte zerbitzuak, diru-laguntzak, aisialdia,e.a.) 6. Atzerritartasun legeak eta bestelakoek urratzen dituzten eskubideez gozatu ahal izateko Getxoko biztanle guztiak babestu. Horretarako, aholkularitza juridikoa emango da eta ez da oztoporik jarriko udal erroldan sartzeko, hau baita ezinbesteko giza eskubideen aitortzarako. 7. Udal zerbitzu eta baliabideen gaineko dokumentuak hizkuntza ezberdinetan argitaratu (posible den neurrian), tokiko elkarteekin elkar lanean. 8. Getxon dauden hizkuntzak/kulturak ezagutu eta berauen errekonozimendua sustatzeko ekimenak bultzatu (antzerkiak, mendirako irteerak, bisita gidatuak, bazkariak, e.a); baita udalerrian egiten diren ekitaldietan hizkuntzok aintzat hartu (presentzia, kartelak, e.a). MANTENDU?? 9. Herri mailako ekimen kultural guztiak (jaiak, kirolekoak, gastronomikoak, e.a.) Getxon bizi diren jatorri guztietako pertsonen parte hartzea sustatzeko diseinatu, eta bultzatu ekimenetan kultura guztien presentzia. 10. Euskara Getxoztarren amankomuneko eta elkar trukatzerako hizkuntza bihurtu, denok identitate anitz batean oinarrituta kohesionatuko gaituena. 11. Baliabideak jarri euskara ikastea dohainik izatera heltzeko.
12. Bizikidetza eta sozializaziorako elementu bezala euskara ikasi: euskararen erabilpenerako ekimenak antolatu (mendirako irteerak, bisita gidatuak, bazkariak, e.a.) 13. Aniztasun kultural aldeko eta diskriminazioren aurkako sentsibilizazio kanpainak indartu (zurrumurruen kontrakoak..). Kanpaina hauek beste elkarte, erakunde eta udalekin batera koordinatu behar dira. 14. Xenofobia eta arrazismoaren kontra lan egiten duten elkarteekin harremanak sendotu, lan integrala egin dadin. 15. Urtero egoeraren azterketa egin, horren ondorioz premiazko neurri eraginkorrak hartu ahal izateko eta diagnostikoa publikoki aurkeztu. 16. Administrazioko langileak, udaltzaingoa batik bat, aniztasunaren balore eta printzipioetan hezi, udalerriko biztanleekin begirune egokia izan dezaten. 17. Ez galdetu jatorrizko nazionalitateaz jendeak bete behar duten inprimaki arruntetan, soilik helburu estatistiko duten kasuetan. 18. Salatu eta publikoki gaitzetsi xenofobia edota arrazismo kasu guztiak. 19. Aniztasuna erakutsi diru publikoz antolaturiko ekitaldi guztietan (kartelak, bideoak, argazkiak...).