Getxoko ostalaritza sektorea, beste herrien kasuan bezala, bolada txarra pasatzen ari da. Konfinamendu osoan zehar taberna eta jatetxeak itxita mantendu behar izan zituzten eta hori gutxi izan bazen orain berriro itxi behar izan dituzte une latzak pasatu arte. Horrek eragiten dituen diru galerekin.