Parte hartzea

Page 1

EGITARAUA ERATZEN. 2015-2019 Herritarren Partehartzea


HERRITARREN PARTEHARTZEA Gaur eguneko sistemak herritarrok erabakitze guneetatik urrundu gaitu eta demokrazia aldian behin bozkatzera mugatzen da. Horregatik premiazkoa da gure erabakiak hartu ahal izateko beharrezko baliabideak berreskuratzea. Herritarrei bermatu behar zaizkie informaziorako eta gai publikoetan parte hartze zuzenerako tresnak. Gaur egun parte hartzeko posibilitateak ez dira berdinak guztiontzat; honengatik gazte, emakume eta etorkinen parte hartzea sustatzeko inbertsioak egin behar dira. Herritarrengatik sortutako auzolan dinamikak sustatu behar ditugu. Getxo bizia eraikitzeko gizarte mugimendua indartsua behar dugu zeinek bere gune sozial eta politikoa garatuko duen. Autoantolakuntza sustatu, gizarte sareak eta auzoetako elkarteak sustatu eta babestea zeharo beharrezkoak ikusten ditugu.

Udalaren demokratizazioa: Udala herritarrei zabaldu Gure Udalean, parte hartze prozesu baten ondorioz, Barne Araudian txertatuko den Parte Hartze ordenantza bat onetsiko du. Ordenantza honek gutxieneko ondorengo eskubideak jasoko ditu: 1. Udal Osoko Bilkuretan zuzenean hitz egin eta proposamenak egiteko eskubidea aitortuko zaie herritar eta elkarteei. 2. Informazio Udal Batzordeetan herritar eta gizarte eragileak egoteko eskubidea. Udal Batzorde irekiak. 3. Udal arduradunek audientzia eman beharko diete herritar eta gizarte eragileei. Aurrekontu parte hartzaileak eta urtero aurrekontuak Osoko Bilkuran aurkezteko beharra. 4. Proiektu zein udal aurrekontuen egoerarekin gardentasun beharra. 5. Gizarte eragileek izendatuko duten ordezkariekin osatutako parte hartze foruak eraginkorrak sortuko dira. 6. Kontsultako eta herri-ekimenetarako eskubidea, herri galdeketa egitekoa barne. 7. Herri Planeamendua egiteko edota berrikusteko prozedura parte hartzaileak martxan jarriko dira. Honen inguruko azken erabakia herri galdeketaz edo erreferendumez egingo hartuko da.Udal komunikabideen gestioa gardena eta parte hartzailea izatea; Getxoko Udal Medioen Kontrol Kontseilua berreskuratu eta bertan talde politiko guztiei eta herri eragileei lekua emanez. 8. Osoko Bilkura gutxienez urtean 3tan auzoetara hurbildu, Areeta-Romo, Algorta eta Andra Marira.


9. Udal azpiegiturei, batez ere, udaltzaingoaren prentsa bulegoari erabilera publikoa ematea: talde politiko guztiak zein elkarteentzat. 10. Parte-hartze zinegotzigoa sortzea. 11. Hiru hilabetean behin, larunbat goiz batean herritar eta eragileen mozioak eztabaidatzeko osoko bilkura egingo da

Kudeaketa gardenaren eredua: Hautetsien diru sarrerak, jarduera publiko zein pribatutik datozelarik, publikoak izango dira. Datu horiek biltzen dituen erregistroa publikoak izango dira eta edozeinek eskuragarri izango ditu. 1. Ondoko konpromiso zehatzak hartzen ditugu: Getxoko gaur egungo liberatuen kopurua 32tik 19ra murriztuko ditugu eta hautetsien soldatak %20an jaitsiko ditugu 2. Kautela-neurri gisa, ustelkeria edo ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik ikertuak diren pertsonek kargua utzi beharko dute, gutxienez ikerketa bukatu arte. 3. Ustelkeria edo ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik inputatuak diren hautetsiei dagozkien errespontsabilitateak exijituko zaizkie, baita bere kargu guztietan dimititzea ere. 4. Gestio eta instalazio publikoen kudeaketa zuzena gure ildo orokorra izango da entitate publikoetan. Horretarako gaur egun kanpora ateratako zerbitzuen mapa egingo da, modu progresibo batez kudeaketa zuzenera pasa daitezen helburuarekin. 5. Enpresa publikoetan kontrataziorik balego, kudeaketa gardena bermatuko duten bitartekoez baliatuko gara eta, kasu guztietan kontratazio publikoen gaineko legislazioa aintzat hartuko da. Era berean, publizitate eta aukeraberdintasunen printzipioak kontuan hartuko dira arduradunen karguak izendatzerakoan. Gaur egun ematen diren entxufismo kasuak ekiditeko neurriak hartuko dira. 6. Obra eta zerbitzuen kontratazioetan, irizpide orokor bezala, lehiaketa publikoa erabiliko da, urgentziazko prozedura ekiditen. Publikoak izango dira baldintza pleguak eta eskaintzen zabalketa prozedura, baita legeak hau bezain gardenak ez diren beste aukera batzuk ematen baditu ere. 7. Esleipen prozesuetan ezin izango da kontratazio mahaian egon esleipen edo lehiaketan parte hartzen duten enpresako langileekiko familia harremana duen inork hirugarren gradura arte. Laguntasun edo alderdikidetasun harremanak ere zentzu berdinean arautu beharko dira. 8. Edozein langile publiko kontratatzeko orduan oposaketa edo oposaketalehiaketa prozedura martxan jarriko da, publizitate eta aukeraberdintasunen printzipioak bermatuz


9. Udal aurrekontuei publizitatea emango zaie herritarrentzat ulergarri izango direla bermatuz. Aurrekontuak herritarren eskura egongo dira beti, edozein partidatan aldaketa bat egiten denean jendea jakinaren gainean egon ahal izateko. 10. Gardentasun faltaren susmorik balego, kontuen fiskalizazioa hirugarren baten esku utziko da: herritar zein eragile sozialek fiskalizatzeko organoetan parte hartu ahal izateko neurriak hartuko dira. 11. Kontratu ezberdinetako baldintza-pleguetan gizarte-klausulak sartuko dira. 12. Udalak kontratu publikoen jarraipena egingo du, bereziki lan baldintzak eta kontratuan finkatutako klausulak sozialak betetzen diren ala ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.