Politika feminista

Page 1

GETXO PUNTUZ PUNTU. POLITIKA FEMINISTA 2015-2019

.

POLITIKA FEMINISTA


Patriarkatua, gizonak emakumeen gainetik jartzen dituen dominazio eredua da, batzuei zein besteei rol ezberdinak egotziz, gizonezkoei gizon izate hutsagatik pribilejioak emanez, eta emakumezkoak emakumezko izate hutsagatik lehenekiko menpekotasun egoeran ezarriz, arlo publiko nahiz pribatuan. Emakumeok pairatzen dugun diskriminazioa sistema patriarkar horren ondorioa da; izan ere, egun nagusi den ekonomi eredua zein eredu politiko eta ideologikoak patriarkatu printzipioetan oinarritzen dira. Zeharkako arazo baten aurrean gaude, zeharkako konponbidea behar duena. Hezkuntzarako, kulturarako, gizarterako, ekonomiarako, lanerako eta abarrerako neurriak jasotzen dituzten Plan integralak beharrezkoak dira. 1. Ikuspegi feminista politika publiko guztietan txertatu. 2. Udal-langileek bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egin ahal izateko erraztasunak ematea, emakumeen ahalduntzea eta zaintza-lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatuko duena. 3. Kontratazioetan eta diru-laguntzetan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak indartuko ditugu, baita segimendurako adierazleak ere. 4. Diru laguntzetarako genero ikuspegia txertatuko dugu. Ez dute diru laguntzarik jasoko sexuagatik baztertzen duten jarduerek; ekintza zehatzak aurreikusi beharko dira emakumearen parte hartzea sustatzeko. 5. Berdintasun kontseilua eta Jabekuntza eskola bultzatuko dira aurrekontu duin eta euren kudeaketarako autonomia emanez. Horretarako Berdintasun Kontseiluaren barne araudia aldatuko dugu aktibitateak egin eta erabakiak hartu ahal izateko. Berdintasun Kontseiluaren logoa sortu. 6. Era berean, Jabekuntza Eskola behar adina langilerekin hornituko dugu eta Emakumeen Etxean gauzatuko dira bere ekimenak. 7. Sexu informazioko zerbitzu publikoa indartuko da, ikastetxeekin elkarlanean berdintasun parametroetatik gazte eta nerabeak bideratu eta lagunduko dituena. Halaber, heziketa afektibo-sexualerako tailerrak ere indartuko dira: ordu, maila eta zentro gehiagotan. 8. Hedabideetan eta udalak bultzatutako ekintza guztietan hizkuntza eta irudi ez sexistak eta inklusiboak erabiliko ditugu. 9. Udalerriko emakume historikoen memoria berreskuratuko dugu. Urteroko beka baten bitartez ondoko lanak burutuko dira: kale eta espazio publikoen berizandapena, Emakumeen aztarnen mapa, irudizko espazioen sorrera, e.a. 10. Aholkularitza eta laguntza zerbitzuak martxan jarri emakumeen kooperatibak sortzea ahalbidetzeko, sektore feminizatuetan arreta berezia jarriz (etxeko enplegatuak eta zaintza).


11. Gizartean harreman horizontal eredu berriak sortzeko printzipioak ezarri. Prebentzio lanak aintzat hartuta ondokoak: 1. Herriko eskolekin elkarlanean, nerabeentzako tailerrak matxismoa prebenitzeko eta harreman eredu egokiak sustatzeko. 2. Herriko ikasleekin indarkeria sexistaren inguruko ikerketa bat egin. Ikastetxeekin elkarlanean, ikerketako emaitzekin plan bat diseinatu. 3. Indarkeria sexistaren aurkako borroka islatzen dituzten ekintzak sustatu eskola eta ikastetxeetan (antzerkiak, ikus-entzunezko kanpainak, eztabaidak, e.a) 12. Gizonezkoentzako maskulinitate tailerrak sustatuko ditugu. 13. Arreta eta koordinazio protokoloen jarraipena egingo dugu (gizarte zerbitzuak, osasuna, polizia, eta erakunde judizialak) emakumearen aurkako indarkeri kasuetarako, etengabeko hobekuntzaren prozesu batean. 14. Emakumeen aurkako indarkeria kasuak antzemateko, kasu egiteko eta prebenitzeko baliabide nahiko izango dituzten aurrekontu partidak. 24 orduko larrialdi zerbitzua sortu, indarkeria matxistaren kontra formatutako pertsonek eskainita. 15. Arreta integral prozesu osoko faseetan, indarkeria kasuetan emakumearen segurtasuna bermatu. 16. Indarkeria jasaten duten emakumeei eta batez ere diskriminazio arriskuan daudenei, beharrezko zerbitzuak eta laguntza ekonomikoak bermatzea. 17. Emakumeentzako arriskutsuak eta ez seguruak diren lekuak identifikatu eta ezabatu. 18. Sentsibilizazio kanpainak egin indarkeria sexista era ezberdinen pertzepzio soziala handitzeko, kontuan izanda leunenak eta antzemateko zailak direnak ere, eta berdintasun baloreetan hezi. 19. Udala agertzea salatzaile partikular modura genero indarkeria kasuetan. 20. Udal harrera pisuak ipintzea arrisku egoeran dauden eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeei, eta beste udalerriekin hitzarmena udalerri aldaketa gomendatzen dieten biktimen kasuetan. 21. Emakumearen Etxea sortu, Getxoko emakumeen elkarteekin elkar-kudeatuta. 22. Kontziliazioa bideratu asmoz, Eusko Jaurlaritza premiatuko dugu Areeta-Romoko haurreskola nahiz Algorta-Andramariko ludoteka ezar ditzan, eta horretarako behar adina udal baliabide ezarriko dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.