Zazpi lapurrak Itziar Zubizarreta I.Martiarena“Mattin�
Zazpi lapurrak Itziar Zubizarreta I. Martiarena “Mattin”
© Koldo Mitxelena Kulturunea eta Galtzagorri Elkartea © Moldatzailea: Itziar Zubizarreta © Ilustrazioak: Iñaki Martiarena “Mattin“ Fotokonposaketa eta inprimaketa: ITXAROPENA S.A. • Araba kalea 45 • 20800 Zarautz ISBN: 978-84-615-8927-2 L.G.: SS - 848/12

B
ehin baziren bi anaia. Ama hil zitzaienetik bakar-bakarrik geratu ziren. Etxean oso gauza gutxi zuten, eta egunetik egunera pobreago bizi ziren. Inguruan lanik ere ez, eta egun batean anaia zaharrenak fortuna bila joatea erabaki zuen, urrunera, hobeki bizitzeko diru pixka bat irabaztearren. – Geratu zaitez hemen! —esan zion anaiak gazteari—. Ondo bidean, aberastuta itzuliko naiz eta aurrerantzean ez dugu ezeren faltarik izango. Ogi handi bat hartu zuen biderako eta, anaia txikia etxean utzita, makila eskuan atera zen herritik.
Joan, joan, beti joan, laugarren edo bosgarren egunean, bere burua oihan handi -handi baten aurrean ikusi zuen. Bere ogi handi hartatik koxkorra geratzen zitzaion doi-doia, eta ordura arte fortuna gutxi egina zuen bidean zehar. 6
7

at-batean, atso zahar-zahartxo bat ikusten du basotik irteten, abailduta, ia bitan tolestuta, arrastaka bidean, gaixoa.
– Karitatea, jaun gaztea, Jaungoikoaren izenean, laguntza behar dut, arren… – Oi, gajoa, zu bezain behartsua nauzu. Baina, gure amari entzun eta ikasi diot norberaren gutxitxotik beti eman behar zaiola eskatzen duenari… 8
Ogi koxkor hau baino ez dut eta ezin besterik eskaini. Gogor xamarra dago gainera, baina, gajoa, ez dut besterik emateko. – Mila esker, jaun gaztea. Bihotz ona erakutsi didazu. Eta nora zoaz zu horrela, atrebentziarekin? – Hori ez dakit nik batere… Fortuna egitera edota diru pixka bat bilatzera, ahal baldin badut. Baina Fortuna izeneko anderetxo hori non egoten den ez ote duzu ba zuk jakingo? Hitz pare bat esango nizkioke gogo onez… 9

A
– i, gazte. Eta ni banintz Fortuna anderetxoa? Ogia emateagatik eta ongia egiteagatik sari bat merezi duzu‌ Horko oihan handian, bada jauregi eder bat; jauregi eder horretan bizi dira zazpi anaia, egunez pilotan, gauez lapurretan aritzen direnak. Zoaz jauregirantz, baina ailegatu baino lehenago, makal luze-luze bat aurkituko duzu. Igo zaitez zuhaitz gainera eta orduan zure aurrean herriko pilota lekua aurkituko duzu. Ondo begiratu han. Zazpi pilotari ari badira plazan, zoaz lasai eta jauregira sartu. Gauza ederrak ikusiko dituzu bertan; hartu nahi duzun guztia. Baina gauza guzti hauek onerako erabili behar dituzu, denak ere oihanean lapurtu zituzten anaia hauek eta haien jabeak hilak daude bazter ezkutuetan. Hitz horiek esan eta, ez non eta ez han, desagertu egin zen atso zahar maitagarria.
10
11

G
aztea joan zen beraz oihanera, eta ordu erdia baino lehen, jauregi zoragarri baten aurrean ikusi zuen bere burua. Atsoak aipatu zion makal luzea ere hantxe zegoen eta puntara igo zen. Atsoak esan bezala, urrunera begiratu eta, bat, bi, hiru‌ zazpi lapurrak pilotan ari zirela ikusi zuen. Haren atsegina orduan! Jaitsi zen berehala eta sartu jauregi ederrean. Ukuilu handi batean zazpi behor ikusi zituen etzanda, zein baino zein ederragoak. Etxe barrenean sartu zen orduan eta, gora joanda, sekulako gauza ederrak agertu zitzaizkion aurrean: urrea, urre gorria, zilarra eta harri-bitxiak; begiak liluraturik hantxe geratu zen denbora luzez, zoruari atxikia. Baina gero, mugitu behar zuela ohartuta, eskukadaka urrez, zilarrez eta diamantez bete zituen hamar zaku. Zaku haiek bi behor ederrenetan egokitu zituen; eta arin-arin aldendu zen. Oihanean aztarrenik inon ere ez uztearren, behorrei oinak oihalez bildu zizkien.
12
13

naia gaztearen harridura, bospasei egunen buruan zaldi haiek etxeratu zirenean! Anaia zaharrenak den-dena kontatu zion‌ Baina anaia txiki hark, inbidiaz errea, ezin sinetsi anaiak fortuna guzti hura berarekin partekatu nahi zuela. Iruditzen zitzaion gezurretan ari zitzaiola; askoz ere aberastasun gehiago izan behar zuela, inondik ere, ezkutuan gordea. Eta zaharrenaren antzera, fortuna bila joan nahi izan zuen gazteak. Askotan aritu zitzaion anaia zaharrena:
14
– Biok xahutu dezakeguna baino ondasun gehiago bildu dut eta, bestalde, honezkero zazpi lapurrak erne baino erneago egongo dira, ez da erraza izango‌ – Den-dena alferrik, ordea. Joan, joan, beti joan, oihanaren aldean atso bera atera zitzaion bidera. Hari ere karitatea eskatu zion eskale zaharrak. Baina bihotz gogorrekoa izaki, purrustadaka bidali zuen atso zaharra. Mutila berehala sartu zen oihanera eta, anaiaren hitzak gogoan, berehala aurkitu zituen bai jauregia bai makala. Igo zen, beraz, zuhaitz gainera eta han, urrun, lapurrak ikusi zituen pilotan, herriko plazan. 15

– at, bi, hiru,… sei… eta zazpigarrena? Ba! Egarriturik izango dira anaia guztiak pilotan ibili ondoren. Ardo eske joango zen herriko ostaturen batera… Eta gero, gero ikusiko dugu! Atzera egin behar bada, hala egingo dugu… Zer mila sorgin! Makal gainetik jaitsi eta jauregira abiatu zen. Isil-isilik sartzen da. Hor ikusten ditu zaldiak; hor urrea, urre gorria, zilarra eta harribitxiak. Zorro handi bat eskuratzen du gero, badirudi han baten batek jarria zuela berarentzako… baina zazt!!! Ziztada handi bat sentitzen du saihets artean… Zazpigarren lapurra zorroaren atzean zegoen, labana handi bat eskuetan. Korrika eta ahal izan zuen bezala ihes egin zuen jauregi eder hartatik.
16
17

S
altoka batzuetan eta, arrastaka askotan, zulo bat aurkitu zuen eta bertan gorde bere burua. Egun asko pasa ziren baina gazteak lapurren hotsak entzun ez bazituen ere, nahikoa indarrik ez zulo hartatik bakarrik ateratzeko. Bizia galduko zuelakoan bi aste pasa zituen zulo hartan; baina bitartean, anaia zaharrena abiatu zen anaia gaztearen bila. Lapurren jauregirako bidea hartu zuen ea anaia aurkitzen zuen. Zelatan egon zen egun batzuetan, baina han inor ageri ez. Sartu zen, halako batean, jauregira eta han ere ez zuen inor aurkitu. Lapurrek beren aberastasun guztiekin alde egin zuten jauregi eder hartatik, inork ez jakin nora.
18
19

naia jauregian ez ikustean, etsipenak jota, berriz ere hartu zuen etxerako bidea. Halako batean, entzun zuen txistu ezagun bat: bere amak erakutsitako kantu bat zen. Isil-isilik, inguratu zen doinu ederra ateratzen zen lekura. Hantxe, aurrean, zulo bat zegoen, eta kontuz-kontuz inguratu zenean, hara non ikusten duen bere anaia gaztea, odoletan eta erdi hilik‌
20
Gaztea ahotsa ateratzeko nahikoa indarrik gabe, anaia entzutean, kantu goxo bat txistuka hasi zen. Anaia biak besarkada handi batez elkartu ziren eta handik aurrera pozik bizi izan ziren. Harrezkero, aberastasunak beti banatu izan zituzten inguratzen zitzaizkien behartsu guztiekin‌ Sekula sekulorum. 21