1 minute read
BARATZE adimentsuak
SMART HERB GARDEN
Advertisement
Click and Grow etxeko Smart Herb Garden-ek etxean ortu propioa izateko aukera ematen du. Modu oso sinplean funtzionatzen du. Aparatua entxufatu eta gailuak berak hala adierazten dizunean ureztatu baino ez da egin behar belarusaintsuak etxean hazteko.
URBAN CULTIVATOR
Tamainaz handiagoa da Urban Cultivator delakoa, 60 zm ditu zabalean eta sakoneran. Gailu honek sukaldean lorategi bat izateko aukera ematen du, urte guztian zehar belar freskoak, kimu jangarriak edo ‘ microgreens’ delako landare jangarriak hazteko gaitasuna du.
ORTU ADIMENTSUAK errealitate bat dira dagoeneko. Horiei esker, zure sukaldetik irten gabe belar-usaintsuak edo barazkiak urte guztian zehar eskura izateko aukera izango duzu. Merkatuan modelo ezberdinak daude aukeran, diseinu aldetik politak dira, eta ur-bonbak egiten duen soinua lasaigarria ere suertatu daiteke.
Sistema hidroponikoa dute guztiek, hau da, landareak lurrik gabe hazteko sistema bat da. Loreontzi adimentsuak dira, landareak espazio txikian eta argi naturalik gabe hazteko gai diren gailuak dira.
SMART GROW
Bosch etxeko Smart Grow gailua bi neurritan dago eskuragarri merkatuan: hiru landare aldi berean hazteko gai dena bata, eta sei landare ere hartzen dituena bestea.
LILO PRÊT À POUSSER
Lilo etxeko ortu adimentsu honen oinarria eta zurtoina banbuz eginak daude. Loreontziak eta flotagailuak ABS materiala daukate eta barneko argia aluminiozkoa da.