Ehunmiliak 2014

Page 1

EHUNMILIAK Asteazkena, 2014ko uztailaren 9 Testuak: Aimar Maiz, Eneritz Maiz, Onintza Lete, Eskeine Legorburu

» EHM Luzeera: »168 km Desnibela: »11.000 m Irteera: »18:00

» G2H Luzeera: »88 km Desnibela: »6.000 m Irteera: »23:00

www.ehunmilak.com

Goranzko bidean FOTO ALZURI


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

2 Ehunmiliak

Ehunmilietako korrikalariak, iaz, Beasaingo kaleetan barrena, plazatik abiatu berritan. Kilometroak, mendia, gaua eta iraupena dira gainditu beharreko erronkak. ESKEINE LEGORBURU

Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak mendi lasterketetan 657 korrikalarik parte hartuko dute, iaz baino 32 atleta gehiago. Txindokiren gailurra ibilbidetik kendu dute, eta geolokalizatzailea eramango dute luzeko partaideek.

Ikusgarria eta gogorra, berriz ere

A

urrez berak jarritako sabaiak oraindik gorago jasotzen ari dira Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak ultratrailak. Mendi lasterketen arloan Euskal Herriko proba gogorrenak dira, eta hala izaten jarraituko dute. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, ohi bezala irteera eta helmuga Beasainen dituztela. Parte-hartze kopurua ere gainditu du, iaztik. Ostiralean 657 korrikalari abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik. Ehunmilietan (168 km) 295ek parte hartuko dute, eta G2Hn (88 km) 362k. Gehienak (%62) Euskal Herritik kanpokoak dira: Espainiako estatukoak 210, eta handik kanpokoak 47, Frantzia, Portugal (23 atle-

tarekin bereziki aipatzekoa) eta AEBetakoak, batez ere. Hainbat aldaketa ekarriko ditu Ehunmilien eta Goierriko Bi Handien bosgarren ekitaldiak. Segurtasuna hobetzea eta ikusgarritasunean —hedabideekiko— sakontzea hartu ditu helburu antolakuntzak. Ibilbidea besteetako berbera izango da. Ehunmiliak proban, hori bai, Txindokiren gailurra ibilbidetik atera dute. Aurreko lau urteetan buruhauste asko eman ditu tontorrak, batik bat eguraldi kaxkarra egin duelako eta gauez igarotzen direlako gehienak. «Aurten, aldez aurretik erabaki dugu Txindoki kentzea», dio Andoni Zubeldia antolatzaileak.

Larrunarriren lepotik aurrera jarraituko dute, hala. Hango distantzia galera berdintzeko, Aizkorritik Arbelarrera jaisten direnean, Urbian itzuli handiagoa osatu beharko dute korrikalariek, gero. Bestetik, partaideen segurtasunerako eta jarraitzaileen informazioako, GPS bidezko geolokalizatzailea da aurten berritasun nagusia (irakur gehigarri honen 6. orrialdea). Gainontzean, orain bi urteko komunikazio sistema jarriko dute berriz, eta antolakuntzako kide guztiak elkarrekin harremanean egongo dira. Ibilbide osoan 1.300 lagun Zenbakiak zenbaki, eta edozein arlotan kopuruak izugarriak badira ere (Ehunmilietan 11.000 me-

troko desnibela gainditzen dute, orotara), giza indarra da ultratrailen ezaugarrietako bat. Asteburuan 1.300 boluntario ariko dira lanean, bi probetan. Ikuskizuna ostiralean 18:00etan hasiko da, Ehunmilietako partaideen irteerarekin. Gehienez 48 orduko denbora dute 168 kilometro osatzeko. Lehenengoak, larunbatean 17:00ak alderako Beasainen izatea aurreikusten da. Iaz, Imanol Aleson garaile azkoitiarrak 23 orduren azpitik bukatu zuen (22:59:19), eta nesketako irabazle Nerea Martinezek 28:07:47an. Gauean, 23:00etan, Goierriko Bi Handietako korrikalariak aterako dira. 22 orduko denboramuga daukate horiek. Iaz, Iñaki

Catalan gizonezko onenak 11:05:07 ordu eta Silvia Trigueros lehen emakumezkoak 13:15:40 ordu behar izan zituzten. Irabazle zerrendarik ematen ez da «ausartzen» Zubeldia. «Ez dago izen bakarra. Gure ingurutik kanpoko jende asko dator. Bestetik, G2Htik askok jauzia jo eta Ehunmilietan parte hartuko dute, Catalanek eta Triguerosek, esate baterako». Ehunmilietan, Imanol Aleson, Javi Dominguez iaz bigarrena eta «konstantziaren ikurra», eta Iñaki Catalan aipatu ditu. Nesketan, Silvia Trigueros, Jone Urkizu eta Elena Calvillo beasaindarrarekin batera, ekitaldi guztietan podiuma zapaldu duen Jaione Sasieta itsasoarra dira faborito.


2014ko uztailaren 9a, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 3 G Ordutegia EHUNMILIAK Gunea Beasain Mandubia Zumar./Urretxu Elosua Madarixa Azpeitia Zelatun Jazkue Tolosa Amezketa Txindoki lepoa Lizarrusti Etxegarate San Adrian Oazurtza Mutiloa Beasain

Aurrena 18:00 (O) 18:55 (O) 19:55 (O) 20:55 (O) 22:15 (O) 23:25 (O) 01:10 (L) 02:30 (L) 04:00 (L) 04:55 (L) 06:40 (L) 09:00 (L) 11:15 (L) 13:30 (L) 15:30 (L) 16:40 (L) 18:10 (L)

Azkena 18:00 (O) 19:50 (O) 22:25 (O) 00:30 (L) 03:00 (L) 07:15 (L) 10:00 (L) 14:00 (L) 16:45 (L) 18:45 (L) 21:15 (L) 01:30 (I) 05:15 (I) 08:15 (I) 12:00 (I) 15:00 (I) 18:00 (I)

GOIERRIKO 2 HANDIAK Gunea Beasain Zaldibia Txindoki Lizarrusti Etxegarate San Adrian Oazurtza Mutiloa Beasain

Aurrena 23:00 (O) 23:40 (O) 02:00 (L) 04:00 (L) 06:00 (L) 07:20 (L) 08:50 (L) 09:40 (L) 10:40 (L)

Azkena 23:00 (O) 00:25 (L) 04:15 (L) 08:00 (L) 12:00 (L) 14:15 (L) 16:30 (L) 18:30 (L) 21:00 (L)

(O): Ostirala; (L): Larunbata; (I): Igandea Oharra: Goiko taulako denborak antolatzaileek aurreikusitakoak dira eta iazko aurreneko eta azkeneko korrikalariei dagozkie.

G Korrikalariak

657 pGuztira. Bi probetan parte hartuko duen korrikalari kopurua.

295

pEhunmiliak. Proba luzean irtengo direnak. Horietatik 14 dira emakumezkoak. Iaz 287k parte hartu zuten.

362

pGoierriko Bi Handiak. Proba motzean irtengo diren korrikalariak; horietatik 26 dira emakumezkoak. Iaz 338 izan ziren.

Lasterketak ibilbidean ikusteko garraio zerbitzua merke eta eroso izango da Atleten laguntzaileek doan har ditzakete autobusak; gainontzeko ikusleek bidaiako euro bat ordainduko dute Korrikalarien ahalegina bertatik bertara ikusteko eta txalotzeko, antolakuntzak autobus zerbitzu oparoa jarriko du aurten ere. Ostiraletik igandera, hainbat ibilbide egingo dituzte autobusek, ikusleak eta laguntzaileak eroso, azkar eta merke eramateko. Ostiralean bi garraio linea izango dira erabilgarri; larunbatean lau, eta igandean bat. Ehunmilietako ibilbide osoko herrietan kokatuko dituzte abiaburuak. Gehienak autobusen lineak izango dira, ostiraleko Beasain-Zumarraga tren zerbitzua izan ezik. Azken horretan, Renferen aldirietako zerbitzuaren ordutegia mantenduko da. Logistikoki, larunbata izango da garraio aldetik ere konplexuena. Beasain-Lizarrusti-Beasain ibilbidea egingo du autobus ba-

Arratsaldean eta gauean korrika irten aurretik, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak ultratrailetako partaideek lagunarteko bazkaria izango dute aukeran, ostiralean. Pasta-party deritzon senidetze eta laguntasun otordua da.

BEASAIN-LIZARRUSTI pGeltokiak. Beasain, Lazkao, Ataun (San Martin eta San Gregorio) eta Lizarrusti. pEguna. Larunbata. pJoanekoak: 08:00etatik 22:00etara, bi orduz behin. pItzultzekoak: 09:00etatik 23:00etara, bi orduz behin.

ZUMARRAGA-AZPEITIA pGeltokiak. Zumarraga eta Azpeitia. pEguna. Ostirala. pJoanekoak. 22:30 eta 00:00. pItzultzekoa. 23:10.

AZPEITIA-TOLOSABEASAIN-AZPEITIA

Lizarrusti gainean (Ataun), autobusa ikusleen zain, bide ondoan. AIMAR MAIZ

tek, bi orduro (08:00etatik 22:00etara, egun osoan). Azpeitian izango du abiapuntua bigarren autobus batek, Azpeitia-Tolosa-Beasain-Azpeitia bidea egiteko. Ostiraletik larunbaterako gauean ibiliko da (00:40, 02:55 eta 05:10ean irteenda). Tolosan gunea izango duen autobusa larunbatean 06:00etan hasiko da. Ordu eta erdiro abiatuko da (azken bidaia 14:55ean). Amez-

keta, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa bira egingo du, aldiko. Larunbatean eta igandean, Beasaindik ere zerbitzua egingo du laugarren autobusak, 06:30etik aurrera, bi ordu eta erdiro. Idiazabal, Etxegarate, Otsaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Lierni eta Ormaiztegi lotuko ditu. Lasterketak toki batean baino gehiagoan ikusi ahalko dira, hala.

Korrikalariek lagunartean bazkaldu ahalko dute, ostiralean Igartza jauregian senidetze otordua emango dute; karrera aurreko orduak arindu eta indarrak hartzeko da

G Autobusak

Ahaleginaren aurreko orduetan, giro lasaian eta kirolarien artean bazkaldu ahalko dute. Bazkarira korrikalariak daude gonbidatuta, eta haien laguntzaileek ere joan ahalko dute, aldez aurretik 5 euro ordainduta. Beasaingo Igartza jauregian izango da, 13:00etatik 16:00etara. Menuan karbohidratoak, barazki zuntzak eta esnekiak sartu dituzte: arroz entsalada, barazki menestra, makarroiak, jogurta, ijito besoa, ogia, edaria. Dolareako sukaldariek prestatuko dute.

‘Pasta-party’, iaz, Igartzan. E. L.

pGeltokiak. Azpeitia, Tolosa, Beasain eta Azpeitia. pEguna. Larunbata. pJoanekoak. 00:40, 02:55 eta 05:10ean abiatuta.

TOLOSA-ZALDIBIA-TOLOSA pGeltokiak. Tolosa, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz, Zaldibia, Ordizia, Beasain eta Tolosa. pEguna. Larunbata. pJoanekoak. Ibilbide osoa, 06:00etatik 14:55era, ordu eta erdiz behin. pJoanekoak. Amezketatik Beasainera, 16:20 eta 18:20an.

BEASAIN-ETXEGARATEOTSAURTE-BEASAIN pGeltokiak. Beasain, Idiazabal, Etxegarate, Otsaurte, Zegama, Zerain, Mutiloa, Liernia, Ormaiztegi eta Beasain. pEguna. Larunbatetik igandera. pJoanekoak. 06:30etik 00:00etara, ordu eta erdiz behin. 07:30era arte, bi ordu eta erdiz behin. 13:30era arte, orduero (Etxegaratetik eta Otsaurtetik pasa gabe). pOHARRA. Parte-hartzaileak ikustera datozenei, garraio publikoa erabiltzeko eskatzen zaie. Horrez gain, laguntzaileek Gurutzeko Gorriak jarriko duen autobusean ibiltzeko aukera izango dute, euro baten truke.


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9, asteazkena

4 Ehunmiliak Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probek aurreko lau edizioetako ibilbide bera izango dute aurten ere; aldaketa bakarra Txindoki da: ez dute gailurrik joko.

G Ibilbideen profilak

Bosgarrena ere ohiko bidetik

E

uskal Herriko probarik gogorrenak eta luzeenak abiatuko dira ostiralean Beasaindik. Egunez zein gauez korrika egin beharko dute parte hartzaileek, Goierrin, Tolosaldean eta Urolan. Aurtengoa proba antolatzen duten bosgarren urtea da, eta lehen ediziotik mantendu den ibilbide bera egingo dute. Aldaketa bakarra dago aurten: korrikalariek ez dute Txindokiko gaina igaroko, eta Larrunarriren lepotik aurrera egingo dute. Azken urteetan eguraldiak arazoak sortu ditu Txindokin eta antolatzaileek puntu hori ibilbidetik ateratzea erabaki dute. Urbian ibilbidea luzatuta osatu dute kilometro kopurua. G2H lasterketak 88 kilometroko distantzia izango du, eta 12.000 metroko desnibel metatua. Ehunmiliakek, berriz, 168 kilometro eta 22.000 metroko desnibel metatua du, eta bost eskualdeetako mendiak zeharkatzen ditu. Irteera eta helmuga Beasainen ditu, eta proba egiteko gehienez 48 orduko muga izango dute korrikalariek. Ehunmilak probak Beasain, Zumarraga, Azpeitia eta Tolosa herriak inguratuko ditu. Balizajeak Baliza islatzaileak egongo dira ibilbide osoan, gauez ere ikusteko moduan. Balizak proba hasi baino ordu batzuk lehenago ipiniko dituzte eta azken korrikalaria pasatakoan kendu. Sostengu edo euskarri naturalen gainean ezarriko dira, eta euskarririk egon ezean, antolakuntzak diseinatutako egurrezko baliztetan jarriko

dira. Partaideek seinale horiek jarraitu beharko dituzte. Ibilbidean hiru motatako anoa guneak aurkituko dituzte lasterkariek, ongi hidratatu eta elikatzeko: likidoenak, arruntak eta osoak. Edari hotzak eta beroak, fruta, fruitu lehorrak, eta denetariko elikagaiak egongo dira. Partaide guztiei edalontzi berrerabilgarri bana emango zaie dortsalarekin batera, eta edalontzi hori beraiekin eraman beharko dute ibilbide guztian zehar, Urretxu-Zumarragako anoa postutik aurrera erabitlzeko. Gutxieneko materiala Partehartzaileek antolatzaileek zehaztutako gutxieneko materiala eraman beharko dute derrigorrez eurekin, korrikalariek euren segurtasuna bermatzeko: NA edo pasaportea, motxila, litro bat ur erreserban, janaria erreserban, txaketa iragazgaitza, praka edo elastiko luzeak (belaunetik behera), bi kopetako linterna eta aldatzeko pila joko bat, biziraupen manta bat, txapela edo bisera, txilibitua, benda itsasgarria eta telefono mugikorra. Korrikalari guztiek derrigor eraman beharko dute aipatutako material guztia; hala ez balitz eta antolakuntzak horren berri izango balu, probatik kanporatuta geratuko dira parte hartzaileak. Derrigortutako materialaz gain, atzealdeko argi gorria, eskularruak, hotzari aurre egiteko arropa, eguzkitako betaurrekoak eta krema eramatea ere gomendatzen dute antolatzaileek. Bastoi teleskopikoa, brujula eta baselina eramatea ere aholkatzen dute.

Ehunmiliak probak 168 kilometroko ibilbidea du, eta hamaika tontor eta mendate. G2H probak, berriz, 88 kilometroko ibilbidea du eta Txindoki eta Aizkorri igo behar dituzte korrikalariek. E. RODRIGO

* Aurten korrikalariek ez dira Txindokiko gainera igoko. Urbian luzatu dute ibilbidea antolatzaileek.

G Beasaingo zerbitzuen mapa

Beasaingo herrigunean kokatzen dira batez ere bi probetako zerbitzu gehienak. Goiko irudian Beasaingo plano bat agertzen da, probarako beharrezko informazioarekin. E. RODRIGO


2014ko uztailaren 9, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 5 G Ibilbideen mapa

Gipuzkoako mendietan barrena egingo duten ibilbidean, hainbat anoa postu eta autobusak jarri dituzte antolatzaileek.

GRAFIKOA: ESTITXU RODRIGO


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

6 Ehunmiliak Lehenengo aldiz, Ehunmiliak proban partaideek kokagunea zehazten eta transmititzen duen geolokalizagailua eramango dute, bizkarrean. Estaldura dagoen tokietan bidaliko du seinalea.

Korrikalarien posizioa GPS bidez ikusgai

B

osgarren ekitaldiak berrikuntza teknologiko aipagarria dakar berekin, Ehunmiliak ultratraileko korrikalarientzat. GPS seinalea hartu eta posizioa transmititzeko gailua eramango dute, motxilan. Maiztasun jakin batekin, aldiro korrikalaria dagoen tokiaren kokagune zehatza bidaliko du, eta ordenagailuan ikusi ahalko du, edonork, webgunean (www.ehunmilak.com). Gailu elektroniko txiki bat da, 55x35x15 milimetroko neurrikoa eta 80 bat gramoko pisukoa. «Oso gauza txikia eta arina da. Aparatu garestiak dira, eta galdu gabe ibili behar direla esan diegu korrikalariei. Galdutako gailu bakoitza diru askorekin zigortzen da», aurreratu du Ehunmilien koordinatzaile Mikel Valdivielsok. Beste edozein GPS hargailuren funtzionamendu berbera du. Posizioaren koordenatuak hartu, eta satelite bidez bidaliko ditu, antolakuntzaren webgunera. Aldika berrituko du posizioa, minutu kopuru jakin batzuen buruan. Korrikalariak motxilaren kanpoko aldean kokatu behar du gailua, ahalik eta bistaren, sateliteak ondo har dezan seinalea. Interferentziarik ez sortzeko, aluminio paperetik edo metalezko gauzetatik aparte jarri behar da. Ahal baldin bada, sakelako telefonoaren beste aldean. Ehunmiliak proban ariko direnek bakarrik jasoko dute gailu bana, ez Goierriko Bi Haundietakoek, «banatzaileak ez duelako gaitasunik eduki bi karrerak hor

nitzeko», dio Valdivielsok. Modu horretan, antolakuntzak «zerbitzu bat gehiago» eskaini nahi die partaideei. Estaldurarekin adi ibili behar Geolokalizagailua satelite eta telefono seinale bidez dabilenez, estaldura behar-beharrezkoa du. Eta horretantxe izan dezake ibilbidean barrena gabezia handiena. «Azken hilabeteetan egin ditugun proben arabera, bi tarte nagusi dauzkagu estaldurarik gabe: Lizarrusti ingurua eta Aizkorri aldea. Ordu erdi inguruko tartea izan ohi da korrikalarientzat, edo oso geldi doan jendearentzat 40 minutukoa ere bai». Itzalgune horietan seinalerik ezingo du bidali sistemak, eta, ondorioz, posizioa ezingo du berritu, harik eta atzera estaldura dagoen eremura iritsi arte. «Horrek guri bi arazo sortzen dizkigu. Alde batetik, posizioa ez eguneratzea eta bestetik korrikalariak Internet bidez jarraitzen ari den jendea urduritzea». Hain zuzen, erabiltzaileei dei berezia egin die Valdivielsok, eta antolakuntzatik argibide batzuk eman dituzte. Erabiltzaileak webgunean korrikalari jakin bat —dortsala aukeratuta— ala bat baino gehiago, ala guztiak jarrai ditzake. Bolatxo batekin identifikatuko dute korrikalari bakoitza, eta hor klikatuta irekiko den pantailatxoan emango du posizioaren berri. Puntu hori azkeneko eguneratzea burutu den puntuan egongo da, eta ez da une oro mugitzen

Geolokalizatzailea korrikalari bakoitzak motxilan eramango du, Internetetik jarraipena egiteko. ARKAITZ APALATEGI

ikusiko, kokagunea berritzen den maiztasunarekin baizik. Posizioa ez berritzeak ez du zertan esan nahi korrikalaria geldirik dagoenik —eta hortik zerbait gertatu zaiola pentsatzeko larritasuna—, baizik estaldurarik gabeko tokietan GPSak ez duela kokagunearen seinalerik bidaltzen. Kronometrajearekin alderatu «Saiatuko gara proba egunerako estaldura mapa bat ateratzen, non adieraziko den zer eremutan ez dagoen estaldura, eta korrikalariak hor sartzen direnean jarraitzaileak ez daitezela urduritu. Hura joango da aurrera, baina seinalea berritu ezinik gera liteke», dio Valdivielsok.

Alferrikako larritasunak eta kezkak saihesteko, Valdivielsok gomendatu die webgunean posizioak jarraitzen ariko direnei kronometraje-puntuetako denborak ere aldera ditzatela. «Aurten ere ahalegin handia egin dugu kronometrajearekin. Ezer arrarorik ezean, lortuko dugu kontrol puntu bakoitzeko denbora guztiak on-line ematea». Orduan, gerta liteke korrikalari bat Lizarrustiko kontroletik pasatzea, baina GPS lokalizatzailearen arabera oraindik Lareon dagoela ikustea. «Jendeari gomendatzen dioguna da, lehenenik azkeneko posizio eguneraketa noiz izan den ikusteko, eta gero, badaezpada, kronometraje den-

borarekin alderatzeko. Horrela, adibidez, Lizarrustira iritsi den edo ez ikusiko du». Jakina, estaldurarik gabeko eremuetan, sistema horrek ez du aukerarik ematen korrikalaria berez gelditu dela ziurtatzeko. «Ezin dira desberdindu geldialdiak eta estaldura faltak. Baliteke korrikalaria Etxegaraten hornidura postuan eseri izana ere. Jendea adi ibili behar da horrekin, alarma faltsurik ez sortzeko». Ordenagailuan bertan, geolokalizatzailearen webgunea denbora askoan irekita edukiz gero, orrialdea bera ere tarteka birkargatu beharko du erabiltzaileak, antolatzaileek gogorarazi dutenez, blokea ez dadin.


2014ko uztailaren 9a, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 7 Gero eta gehiago dira mendi lasterketan antolatzen dituzten taldeak eta elkarteak, eta probak ugarituta, horietan parte hartzen dutenak ere gora doaz kopuruan. Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probek bost urte beteko dituzten aurten eta Euskal Herriko Mendi Federazioak argi du proba hauek babestu egin behar direla. Hala ziurtatu du Antxon Burciok (Legazpi, 1956), Euskal Herriko Mendi Federazioko zuzendari teknikoak. Zer gertatzen da horrenbeste mendi lasterketa egoteko? Oso harrigarria da gertatzen ari dena. Guk ere ez genuen horrelakorik gerta zitekeenik pentsatuko, baina jendeak oso ondo erantzuten du eta gero eta mendi proba gehiago daude. Batzuek diote moda kontua dela, baina Euskal Herrian beti egon da mendira joateko ohitura, eta ez dut uste moda kontua denik. Mendiaz beste era batera gozatzeko aukera ematen dute mendi lasterketek zure ustez? Hasieran jendea mendi lasterketen eta ultratrailen aurka azaldu zen, batez ere igandero mendira joateko ohitura zutenak ziren. Baina pixkanaka bere lekua egiten joan dira proba hauek, eta gero eta garrantzi gehiago dute Euskal Herrian, Europan eta nazioartean. Luzeera eta zailtasun ezberdinetako proba ugari antolatzen da Euskal Herrian, batzuk Euskal Herriko Mendi Federazioaren egutegiaren barruan. Lasterketa asko antolatzen dira Euskal Herrian, asko txikiak dira, eta beste batzuk gero eta garrantzitsuagoak, tartean Ehunmiliak eta Zegama-Aizkorri, adibidez. Guk urte erdialdera egiten

ESKEINE LEGORBURU

Antxon Burcio q EHMFko zuzendari teknikoa. Euskal Herriko Mendi Federazioko zuzendari teknikoa da Antxon Burcio legazpiarra. Federazioak babesten du Ehunmiliak proba, mendi lasterketek duten garrantzia gero eta handiagoa dela sinistuta.

ÂŤDenentzako lekua dago, eta bakoitzak nahi duen bezala goza dezala mendiazÂť dugu gure egutegian sartzeko deialdia, eta iristen diren eskari guztiei ezin diegu aurre egin. Proba kopuru jakin sartu behar dugu kopan. Lasterketa ezberdinak daude, linean egiten direnak eta bertikalak deitzen direnak, eta

askok euren zirkuitu propioa sortu dute. Beste batzuk, berriz, jada ez dira antolatzen, eta horrek pena ematen du, oso maila onekoak zirelako. Probak ugaritu dira, baina jendeak ondo erantzuten du, eta horren

adibde dira parte hartze datuak. Noiz arte iraungo du joera honek? Astebururo daude lasterketak, asteburu batzuetan 4-5 ere bai, eta denetan dago jendea. Asko da hori, jende asko delako batetik bestera mugitzen dena, izen ema-

te gastuak, bestelako gastuak... Fenomeno bat da eta jendea horretara ohitzen ari da, beraz, nik uste bide honetik jarrituko duela honek. Euskal Herriko Mendi Federazioak nola ikusten ditu proba hauek? Nire ustez mendian denentzako lekua dago, eta bakoitzak nahi duen bezala gozatzen du mendiaz. Gure inguruak halako probak antolatzea ahalbidetzen du, mendiz inguratuta gaudelako, desnibel interesgarri asko daudelako, eta luzeera aldetik ere nahi bezalako probak antolatzeko arazorik ez dagoela argi dago. Federazioak mendia du helburu, eta mendia zaintzen den bitartean bakoitzak ibili dadila paseoan edo korrika. Goierri leku berezia al da mendi lasterketak egiteko? Euskal Herriko orografia berezia bada horrelako probak antolatzeko, zer esanik ez Goierriz. Nahi adina tontor daude, tartean Txindoki eta Aizkorri, Euskal Herrian erreferentziazko mendiak direnak, eta Ehunmiliakek eta Goierriko Bi Handiakek biak lotzen ditu. Oso berezia da Goierri, eta jendeak badaki hori. Bestela ikusi zenbat zirrara sortzen dituen Zegama-Aizkorrik. Mundu mailan erreferentzia da, Zegama esatea nahikoa da jendeari mendia burura etortzeko, eta korrikalariek ere badakite Goierri leku berezia dela. Euskal Herriko Federazioaren babesa izaten jarraituko du Ehunmiliakek etorkizunean ere? Lasterketak ere mendiaren zati dira, eta federazioak horren aldeko apustua egin du, eta egiten jarraituko du. Gure kirol bat da, nazioartera eramaten gaituena, eta hor egoten jarraitu behar dugu.


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9, asteazkena

2014ko uztailaren 9, asteazkena • goierriko hitza

8 Ehunmiliak

Ehunmiliak 9

Laguntasuna eta elkartasuna dira askoren indarra. A.APALATEGI

Materialetan berrikuntza ikusi da hasieratik gaurdaino. E.L

Laguntzaileek ere deskantsua behar dute animoak emateko.

Boluntarioen laguntza eta lana dira bi proben zutabe nagusienetakoak. I.G

Irteerako nerbioak, lehen metroak, aldapa gorako ahalegin aurpegiak, gauez ilunpetik herrigunera iristen denaren poza... Ehunmiliak bezalako proba batean, une bakoitza irudi bat da parte hartzaile bakoitzaren oroimenean.

Iazko G2Hko probako lehen hiru gizonezkoak Beasaingo helmugan: Romano, Catalan eta BaraĂąano. A.APALATEGI

Une bat, irudi bat Ehunmiliak probaren hasierak xarma berezia du, probaren hasiera iragarri aurreko unean, dantzariei begira, norbera bere burua animatzen aritzen baitira korrikalariak. ARGAZKIA: FOTO ALZURI

Korrikalariak G2H probaren irteeran. FOTO ALZURI

Irudi hunkigarriak ikusten dira Beasaingo helmugan.. FOTO ALZURI

Norberak berea du odolean, eta baita lasterketan ere. ALZURI

Azkenean, familia handia osatzen dute antolatzaileek, korrikalariek, laguntzaileek eta boluntarioek. ANE ARRIETA

Helmugan ia ez dago aurkaririk, lagunek egiten dute topo. E.LEGORBURU


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

10 Ehunmiliak Ultratraila pentsatu ahala irten dadin, ezinbestekoa da boluntarioen lana. Ehunka ari dira lanean, berez iazko proba bukatu ondorenetik bertatik. Korrikalariak gidatzeaz gain, mendi bideak eta ibilbide motzeko pasabideak garbitzen egundoko papera betetzen dute.

Boluntarioen lana, isila bezain askorakoa B

eti esan ohi da: boluntarioen lana ezinbestekoa da. Ehunmiliak herri ekimenean oinarritutako proba da, antolakuntzaz, eta behar-beharrezko ditu musutruk lan egingo duten herritarrak. Asko esanagatik, ez du balioa galtzen: ezin izango litzateke ultratraila antolatu, boluntariorik ez balego. Ehunka goierritar ariko dira, aurten ere. Ander Lekue ormaiztegiarra da boluntarioetako bat. Ibilbideko bi zatiren koordinatzaile da, Mandubia-Antio eta Lierni-Beasain. Ormaiztegin osatzen duten lantaldea arduratzen da zati horietan guztia ondo irten dadin. «Boluntarioak behar-beharrezko bi alderditatik dira: antolakuntza mailan eta kirolarientzat ere bai, jendeak babesa ematen diela ikustea garrantzitsua delako», dio Lekuek. Hamaika zeregin egiten dute: bidegurutzeak zaindu, bidea markatu, garbitu... «Mendia hartuta bezala utzi beharra dago, eta Ehunmiliek asko errespetatzen dute hori. Ingurunearekin sentsibilizatutako jendea behar da». Orokorrean, boluntariotzan aritzen diren lagunak «izugarriak ez, hurrengoa» direla dio. Ultratrail luzeko 168 kilometroak, eta laburreko 88ak prestatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Boluntarioen lana koordinatzeko, bide-zatietako arduradunek bilerak egin ohi dituzte, tartean-tartean. Boluntarioak egunetik egunera gorantz doa kopuruz, Lekuek esan duenez. «Merezi duela ikusten du jendeak». Eta ez kirol proba bat garatze soilagatik bakarrik. Alde batetik, Gipuzkoa osoan zehar urtero bide bat irekita egoten da, beren lanaren bidez. «168 kilometroko bidea irekita duzu, eta herri bakoitzean pasatzen diren ibilbide motzak egiteko aukera dago». Ormaiztegiko boluntarioak Mandubiako gainetik Zumarragako Antioraino mendi bideak irekita edukitzeaz arduratzen

sotzen dute. Bideak garbitzeko, adibidez, udal batzuek patruilak badituzte; Ormaiztegin, boluntarioek egiten dute. «Oso gustura, gainera. Gogorra egiten da, baina satisfazioa ematen du».

‘‘

«Mendi bideak garbi edukitzeak gerorako edo turismorako izugarrizko potentzia dauka» «Urrian hasten gara lanean, poliki-poliki; eta martxotik aurrera jada buru-belarri, bizi-bizi»

Boluntarioak, mendi gain batean, korrikalarien laguntzarako eta orientaziorako ezinbestekoak dira. EHUNMILIAK

dira, batetik; Liernitik Beasainera, bestetik. «Urtero, jendea ibiltzen da hor, eta badaki garbi dagoela. Bidea garbi ikusten badu, jendea mendian ibili egiten da. Geroari begira edo turismorako ere, izugarrizko potentzia du lan horrek». Euskal Mendizale Federazioak ibilbide asko katalogotik atera ditu, zikin eta ibilezin daudelako. «Federazioak egiten ez duena Ehunmiliakek egiten du. Osagarria da, denerako. Garbi mantentzen da, eta jendeari kirola egitea eta mendian ibiltzea gustatzen zaionez, erraztu egiten dio». Funtzionalitateaz gain, emozionaltasuna ere badago: «Boluntariotzak norbere satisfazio pertsonalari ematen dionak ez dauka neurririk», ebatzi du Lekuek. Martxotik, eginahal betean Ultratraila bukatzen denean, oporrak hartu aurretik edo irailaren hasieran, balorazio bilera egiten du boluntarioen koordinazio taldeak. Urri-azaroan hasten dira hurrengo edizioarekin. «Aurrena poliki-poliki, eta martxotik uztailera buru-belarri, bizi-bizi». Herri bakoitzean laguntza ezberdina ja-

Zaldibiako boluntario andanarekin, lana erraz Goierriko Bi Handien hornidura postu bat eta Gaztelu mendiko zatia koordinatzen dute; erantzun ona jaso dute Zaldibiako boluntario taldea ere prest da, Goierriko Bi Handiak proban laguntzeko. Gauez igarotzen da herritik. Txindokiko aldaketak ez die haiei eragingo, eremu horren ardura Larraizko boluntarioen gain baitago. Urteroko laguntzaileekin harremanetan jarri dira Zaldibian, eta jendea boluntario aritzeko animatuta dagoela aipatu du Oier Aranburuk. «Erantzunarekin, alde horretatik, lasai gaude, badakigulako zaldibiarrek erantzungo dutela», dio koordinatzaileak. Finkoak 20-25 boluntario dira Zaldibiako taldean. «Egunean bertan, herriko jende askoz

gehiago biltzen da. Oso erraz egiten ditugu gure betebeharrak horrela, jendea soberan dugulako». Zaldibiako zatia Goierriko Bi Handietako hasiera da, eta horrek asko errazten die lana. «Zortea dugu. Hornidura gunea ere urarena bakarrik da, eta erraz eramaten da». Herrigunean eta inguruko bidegurutzeetan aritzeaz gain, boluntario batzuk mendian ere egoten dira. «Ibilbidea egunean bertan markatzen dugu. Proba ikusten goian egoten dira batzuk, Olakosaroitik Gaztelura bidean. Korrikalariak pasatu bezain pronto eta lasterketa gure eremuan bukatu bezain laster jasotzen dute guztia, atzera. Dena egunean bertan egiten dugu», dio Aranburuk. Boluntarioen lana ezinbestekoa jo du Zaldibiako boluntarioak ere. «Bestela ez dago horrelako probarik egiterik».

«Boluntarioei hamar jarriko nieke nota. Haiek gabe ez dugu ezer egiten, behar-beharrezko dira» ANDER LEKUE Boluntario taldeko kidea

Ormaiztegiko taldeak bi ibilbide-zati oso desberdin ditu bere ardurapean. Mandubia-Antio hasieran da, eta korrikalariak fresko doaz. Izazpi gainean kontrola jartzen dute. «Bi orduan ia denak pasatuta daude». Beste zatia, ordea, (Lierni-Beasain), bukaeran da: «Hor jada ordu asko dira, 48 ordu, bukatu arte, gaua ere bai. Banakatuago pasatzen dira. Urbizun egoten da kontrola, Liernitik Idiazabal aldera, eta leku batzuetan argiak jartzen ditugu, irristakorra edo arrisku pixka-pixka bat ikusten dugun toki estrategikoetan. Segurtasuna dago guztiaren gainetik», dio Lekuek. Kirolarien mailaren pareko — edo horren eragile—, beste arlo guztietan ere garapena ikusi du Lekuek. «Proba hobetzen ari garela uste dut, antolakuntzan». Azken lanak orain dituzte. Bide markaketa gaur, asteazkena, egingo dute. «Lerro hauetatik eskertu nahi nituzke boluntario guztiak. Hamarreko nota jarriko nieke. Eurek gabe ez dugu ezer egiten», borobildu du Lekuek.


2014ko uztailaren 9a, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 11 saiatzen dira. «Bi pertsona behar dira: bat kioskoan mikroarekin, eta bestea zerrendak ikusten, komunikazio taldekoekin hartuemanean, elkarrizketak bilatzen plazan...», dio Baztarrikak. Speaker lanaz gain, kronikak eta prentsa oharrak ere prestatzen dituzte, baita sare sozialak elikatu ere. Esataritzan, euskaraz %60 gutxienez egiten dute, eta gaztelaniak ere pisu handia du, batez ere korrikalari asko Espainiako estatukoak direlako. Frantsesa eta ingelesa ere egiten dute.

Mikel Apaolaza, Idoia Baztarrika eta Iñaki Mozo, Ehunmilietako eta Goierriko Bi Handietako esatariak, lantoki duten plazako kioskoan. AIMAR MAIZ

Hiru laguneko taldeak egiten ditu esatari lanak ultratrailek dirauten bitartean. Proben informazioa emateaz gain, ikusleak eta korrikalariak animatzea da haien lan behinena.

Ahaleginaren ahotsak

E

giteak bakarrik ez du balio. Egiten dena kontatzeak ere, lehenengo ekintzak adinako balioa izan dezake; ispilu, erakusleiho eta nortasuna delako hitzez esaten dena. Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan bigarren zeregin horretaz arduratzen da hiru laguneko talde bat. «1.200 boluntarioen artean hiru» gehiago dira, «dakiguna egiten dugunak». Lasterketek dirauten hiru egunetan, Beasaingo Loinazko San Martin plazako kioskoan jartzen dute bulegoa. Animatzea, informazioa ematea eta probako benetako heroiak —korrikalariak— motibatzea da beraien lana. Mikel Apaolaza, Idoia Baztarrika eta Iñaki Mozo kazetariek osatzen dute esatari eta komunikazio taldea. Hasieratik osatzen dute taldea. «Mikel Valdivielsok, ideia hau buruan zerabilenean, urtebete lehenago hots egin zidan. Hau egun

bakarreko lana ez dela eta, lantalde bat osatu beharra planteatu nion. Idoia Baztarrika Gaztea irratitik ezagutzen nuen, eta Iñaki Mozo boluntario bezala izena emanda zegoen, arlo honetan aritzeko. Horrela hasi ginen», gogoratu du Mikel Apaolazak. Ostiralean, Ehunmiliak abiatu baino bi ordu lehenago hasten dira mikroak astitzen, 16:00etan. «Animazio lana da, gehienbat: giroa, emozioak, lasterketak sorrarazten dizuna transmititzea». Animazioarekin, jendearen arreta bereganatu nahi dute. «Ogia erostera irten den herritarra plazan begira geratzea lortzea», dio Baztarrikak. Musika tartekatuz eta noizbehinka elkarrizketak eginez osatzen dute jarduna. Ostiralean gauerdian bukatu ondoren, larunbatean 09:00ak inguruan hasten dira atzera, G2Hko lehenengoak 10:00ak edo 11:00ak aldera iritsi ohi baitira.

«Korrikalariak iritsi bitarteko tarteak izaten dira, batez ere, informazioa ematekoak. Bigarren jardunaldia ere gauerdi inguruan bukatzen dute, Ehunmilietako lehen bi emakumeak sartzen harrapatu nahi izaten dutelako. Eta, igandean, beste horrenbeste. Hasiera eta sari emate ekitaldia izaten dira «protokolozkoenak». Gainontzean, iaiotasuna eta irudimena libre izaten dute. Lan psikologikoa ere barne Hiru zutaberen gainean kokatu dute speaker-ek beraien lana. «Batetik, irteera girotzea, protokoloa. Hor ez dago galbiderik. Gero, mundu hori zenbat ezagutzen duzun eta speaker lanetan zenbateraino zabiltzan, kirol zehatzari buruzko jarduna dago. Jakitun ez direnak ere badaude inguruan, eta haientzat ere aritu behar da, batik bat animazioa eskainiz. Eta, gero, korrikalariak motibatzea dago», dio Apaolazak.

Hain zuzen, oso kontuan hartzen dute korrikalariei begirako hizketaldia. «Hor badago lan psikologiko bat. Ilusioz etortzen dira, karrera bukatzeko erronkarekin, baina urduri egon ohi dira hasi aurretik», dio Baztarrikak. Kirolariei puntuan jartzen laguntzen diete, animo hitzekin. «Eta gozatzen dute», ondorioztatu du Apaolazak, korrikalariei buruz. «Urte osoan hau prestatzen aritzen dira. Azken asteetan sutan daude jada». Gezurra badirudike ere, ahotsak hainbeste ez duela sufritzen aitortu dute hiru esatariek. Iñaki Mozok kirol esatari ikastaro bat egin zuen, eta aurreko lanean jarri du arreta: «Aurreko urteetako palmaresean zeintzuk ibili diren aurrean ikasten duzu, denborak, faborito nagusiek urtean zehar edo bi urtean zer lasterketetan ibili diren aurrean aztertu...». Txandaka lan egiten dute, baina beti bi esatari batera egokitzen

Kirol proban emozioak nagusi Lehiaketa da Ehunmiliak, korrika proba da G2H; norgehiagoka dira, azken batean. Baina emozioek sekulako indarra dutela diote hiru esatariek. «Batez ere irteeran eta ailegaeran. Korrikalariek sekulako emozioa transmititzen dizute. Halako proba bat erronka bihurtzen da. Ez zaio hainbeste begiratzen irabazteari edo galtzeari, baizik erronka pertsonala hartzen da aintzat, asko. Zenbateraino dezakeen buruak, zenbateraino sufritu eta gainditu daitekeen bat, bere buruarekiko. Beste kiroletan oso gutxi sumatu dudan emozioa iristen da», azaldu du Apaolazak. Lau urteko esperientziarekin, dagoeneko ultratrail mundutxoa sakonago ezagutzen dute speakerrek. «Hunkigarriena da nola eskertzen duten jasotako tratua. Hori adierazten dute: lasterketa nola dagoen antolatuta, nola zaintzen diren xehetasunak, sentsazioak...», dio Baztarrikak. Ahalegin fisiko eta emozionalaren ondoren, bukatze hutsak jada «satisfazioa» ematen du. «Bukatzen ez duenak ere itzultzeko gogoa adierazten du, bizi izan dutena benetan oso fuertea izan delako», gehitu du Apaolazak. Hainbesterako, ezen Mozo bera G2Hak egiteko gogoz dagoen. «Tentatzen nau G2Hk. Lagun askok egin dute, eta pena ematen dit ezin irten izanak, hor daukadalako lana. Baina, egunen batean, libratuko banintzateke, probatuko nuke». Mozorentzat «kirol abentura» da Ehunmiliak. Baztarrikak, ingurunea zaintzeko eta gauzak ondo egiteko jendeak duen gogoa eta erakutsi nahia nabarmendu ditu. Eta, Apaolazarentzat, norbera neurtzeko «erronka» izatea.


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

12 Ehunmiliak Jose Inazio Manterola q Ehunmiliakeko korrikalaria

«Aizkorri eta ‘kresta’ egunez zeharkatzea da inportanteena» Behobia lasterketan ateratzeko hasi zen korrika entrenatzen, izatez korrikalaria baino gehiago mendizalea baita Jose Inazio Manterola (Orio, 1972). Hain zuzen, duela egun batzuk itzuli da Pirinioetatik. Eta prest da laugarrenez Ehunmiliak proban parte hartzeko. Zerk erakartzen zaitu Ehunmiliak probatik? Batzuk esaten dute erokeria dela, baina probatzea pentsatu nuen. Mendiko martxen denboraldia hasten denean, asteburuetan haiek egiten hasi, pixkanaka kilometroak sartu, eta hala hasi nintzen. Hasieran Hiru Handiak egin nuen, 100 kilometro, eta hau pixka bat gehixeago dela, eta… Gainera, ondo antolatuta dago proba. Zer izango da gauzarik zailena? Aurreneko urtean, bigarren gaua izan zen okerrena. 18:00etan ateratzen gara, eta lehen gaua ondo pasatzen da, baina bigarrena… Iaz azkarrago ibili nintzen Aizkorri eta kresta osoa egunez igaro nuelako, eta aurreko urteetan ilunpetan. Niretzat hori da txarrena. Aizkorri egunez igarotzen saiatu behar da. Zer sentitzen da mendian lasterka ilunpetan, gauez? Argia jartzen duzu, eta aurrera. Gehiago nekatzen da, atentzio gehiago jarri behar da, eta aurrean norbait badoa haren argia ikusten duzu eta jarraitu egiten

diozu, baina bakarrik gelditzen bazara… Lorik egiten al da Ehunmiliak-en? Nik 40 ordu jarraian egiten ditut, jateko pixka bat geldituta. Eta ondorena, nolakoa da? Normalean autoz joaten naiz, eta beraz, proba amaitu eta hantxe egiten dut lo hiruzpalau orduz. Kiroldegian tokia edukitzen dute horretarako. Gero, hurrengo egunetan etortzen dira komeriak; egun batzuk behar izaten dira errekuperatzeko, baina… Hala ere, gustura egiten duzu. Bestela ez nukeen laugarrenez egingo! Zergatik hartzen duzu parte? Zer da, erronka bat zeure buruarekin? Nik aitzakiaren bat behar dut kirola egiteko, bestela alferkerian hasi eta bizpahiru hilabete ezer egin gabe egon naiteke. Zein asmorekin zoaz aurten? Aurreko urteetako denbora hobetzera, esaterako? Proba amaitzea da nire helburua. Gero, denbora hobetzeko aukera badago, saiatzen naiz; berotu egiten gara, eta badakizu. Baina inportanteena amaitzea da. Eguraldiak lagunduko ote du aurtengoan? Orain arte hiru urtetan Txindokira behin bakarrik igo gara. Beti eguraldi txarragatik bertan behera uzten dute zati hori; euriarekin lokatz asko egoten da, ibilbide motzekoak pasatzen dira aurrena Aralarko zatitik, eta dena lokaz-

ONINTZA LETE ARRIETA

tuta egoten da. Berez, egokiena lehorra egotea da, baina bero handiegia ere ez da ona. Ateri badago eta bero gehiegirik ez, primeran niretzako. Motxilan zer eramango duzu? Eskatzen dutena: manta termikoa, zira, badaezpada aldatzeko

galtzerdiak, hotz badago ere eskularru batzuk... eta jan pixka bat, baina ahalik pisu gutxienarekin beti. Proban aurreneko postuetan ibiltzen direnei dagokienez, zer maila dago zuretzat? Ni erditik aurrera ibiltzen naiz,

baina aurreneko postuetan maila oso ona dago, dudarik gabe, eta azken urteetan gero eta azkarrago ibiltzen da jendea. Nola prestatzen duzu proba? Astegunetan hemen inguruan entrenatzen dut, asfalto gainean, edo bestela Kukuarrira igotzen naiz, eta martxoan, mendi martxak hasten direnean, zirkuituko egutegia ia osorik egiten dut; ia astebururo martxa bat, edo bi. Korrika eginda pixka bat gehiago jaten da, baina ibiltzea eta korrika egitea da kontua, eta kilometroak sartzea. Lesio aldetik nola ibiltzen zara? Orain arte zortea eduki dut, eta ez dut aparteko arazorik izan. Proba hau izango al da urteko zure helburu nagusia? Handiena, bai. Asteburuetako martxak egiten ditut, eta oporretan ere kanpora joaten naiz mendira. Halako proba bat egiteko korrika egiten urte askotan ariko zara. Orain 10 urte inguru hasi nintzen Behobia-Donostiarako prestatzen, eta mendian, berriz, Pagoetako Igoera izan zen aurrenekoa. Lagun batek gomendatuta probatu nuen mendikoa. Eta hala, pixkanaka hasi nintzen, mendian ibiltzea gustatu egiten zitzaidan eta mendiko martxetan hasi nintzen, pixkanaka gero eta luzeagoak egiten. Nola definitzen zara zeu: korrikalaria, mendizalea, mendi-korrikalaria? Mendia gustatzen zait gehiago, mendian ibiltzea. Hemendik urte bukaerara, beste lehiaketarik ba al duzu buruan? Desafio Cantabria martxa egiteko asmoa dut, 90 kilometrokoa da hura. Izena emanda dut jada, eta beraz, aitzakia badut egiteko.


2014ko uztailaren 9a, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 13 Luis Lasa q G2Hko korrikalaria Laugarren aldiz irtengo da Lasa Goierriko Bi Handiak proban. Lasterketa motza aukeratu du beti, baina «nahikoa abentura» badela dio.

«Lasterketa honen moduko antolakuntzarik inguruan ez dago» TOLOSALDEKO ATARIA

Goierriko Bi Handiak proba laugarrenez egingo du Luis Lasa ibartarrak. Bi aldiz podiuma zapaldua du, eta aurten ere gustatuko litzaiokeen arren, ez daki nola moldatuko den. Forma onean iritsi al zara probara? Ostiralean ikusiko da. Aurten lesio txiki bat izan dut eta urte osoa hanka azpiko minarekin ibili naiz, eta ez dut entrenatu behar bezala. Lana egin dut, eta atera naizen lasterketa batzuetan ondo eta beste batzuetan okerrago ibili naiz. Ea minak zenbateraino uzten didan korri egiten. Zergatik aukeratzen duzu G2H proba, eta ez Ehunmiliak? Nik orain artean gehien egin ditudan lasterketak 100 kilometro ingurukoak dira. Bestetik, eta entrenamendu aldetik, nire bizimoduak ez dit gehiagorako denborarik uzten. Nire ustez, 100 kilometroko lasterketak nahikoak

dira, nahikoa abentura da. Ezingo nuke entrenatu, eta gehitxo bezala ikusten ditut proba horiek. Gustuko duzu ibilbidea? Bai, ibilbide aldetik oso-oso polita da. Alde txar bakarra du. Guk lehen kilometro asko, Aralar eta Etxegarate bitartean, gauez egiten ditugu. Alde horretatik pena da oso paraje polita delako, eta egunez ikusgariagoa delako. Aurten ez duzue Txindokiko gaina igoko. Azken bi edo hiru urteetan eguraldi txarra dela eta ez dugu igo izan, eta aurten uste dut ibilbidea erabat finkatzea erabaki dutela. Zati hori kendu egin dute, eta Aizkorri ondoren sartu digute zatiren bat distantzia hori konpentsatzeko. Ibilbideko zein puntu nabarmenduko zenituzke? Zati gogorrena Aralar bera gauez pasatzea izango da. Eta gero, Liza-

rrustitik Etxegaratera 15 bat kilometroan basoan zoaz, gora eta behera da ibilbide guztia eta nekagarria egiten da. Etxegaratetik Aizkorrirainoko igoera ere oso luzea egiten da. Zati horiek ez dira hain erosoak korri egiteko. Proba hauetan eguraldiak ere zer esana izaten du. Bai. Nik biak probatuak ditut, eguraldi oso txarrarekin egin eta onarekin. Iaz, esaterako, izugarrizko beroa egin zuen, ez nago ura asko edatera ohituta, eta ura edan beharraren obsesioarekin gehiegi edan nuela uste dut eta tripa guztiak nahastu zitzaizkidan; gelditu egin behar izan nuen. Txarra dagoenean, berriz, jaitsieretan eta kontu handiagoarekin ibili behar da, baina korri egiteko freskoagoa da. Nitxarrarekin edo lainoarekin geratzen naiz. Gauez korrika hastea bitxia bada. Etxeko egoerarekin ere azkene-

an, haurrak, lana,… gauez entrenatzea dezente tokatu zait. Enpresan ere lana gauez egiten dut, eta nahiko gautxoria naiz. Bai da bitxia frontalarekin atera behar izatea lasterka. Ez da berdin ikusten eta arreta handiagoa jarri behar da, baina bere xarma ere badauka. Aralarren atzetik edota aurretik doazenen frontalen argia ikustea polita da. Jendearen berotasuna sentitzen al da ibilbidean zehar? Gaueko ordu txikitan jende gutxi izaten da, gertukoenak, baina Larraitzera iristean jende pila bat egoten da zain. Ibilbide motza egiten dugunak ikustea zailagoa da, luzekoek gehiago bizituko dute. Hala ere, anoa guneetan izaten da jendea, eta goizaldera ere biltzen da. Alde horretatik ere oso lasterketa polita da. Antolatzaileen lanak ere izango du eragina.

Antolakuntza hamarrekoa ez, hamaikakoa da. Lasterketa honen moduko antolakuntzarik inguruan ez da izango. Boluntarioen lana ikaragarria da, anoa guneak, ibilbideko seinaleak… zoragarria dela esan beharra dago. Izen ematea nahiko garestia da, baina behin lasterketa baloratzen duzunean ez da zer kosta zaizun, baizik eta zer ematen dizun. Eta gauza asko ematen dizkizu. Lehen aldiz parte hartuko duenari zein gomendio emango zenioke? Betikoa. Gomendio garrantzitsuena eta nagusiena gozatzea da, lasterketa hauek erritmo aldetik nahiko lasaiak izaten dira, ez dago lasterketa laburretako azkartasunik, beraz, ikusi eta gozatzeko aukera dago. Norberaren erritmoa hartu, taldetxo bat egin eta elkarri lagunduz ondo pasaz abentura bizitzeko esango nioke edozeini.


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

14 Ehunmiliak

Atzerrian gero eta sona handiagoa dute Ehumiliaken lasterketek Gero eta gehiago dira Euskal Herriaz kanpotik eta nazioartetk Beasainera iristen diren korrikalariak Bosgarrenez egingo dira aurten Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak, eta urteak igaro ahala, gero eta gehiago dira bi lasterketetan parte hartzen dutenak. Korrikalarien artean, gainera, Euskal Herriaz kanpotik Beasainera iristen direnak ere ugarituz doaz. Aurten, gainera, gora egin du nazioartetik Ehunmiliakera eta Goierriko Bi Handietara datozen korrikalariak. Izan ere, Goitur Goierriko Turismo Agentziatik jakinarazi dutenez, gero eta gehiago dira bi lasterketen aitzakian Goierriri buruzko informazioa eskatzen dutenak; bai norbanakoak eta baita bidaia agentziak eta promotoreak ere. Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak esan duenez, «atzerrian gero eta agentzia gehiagok saltzen ditu Goierriri buruzko pakete turistikoak». Askok turismoa eta lasterketak uztartzen dituzte, «oporrak eta Europako lasterketak, adibi-

dez». Horrez gain, gainera, behin Goierrira eta Euskal Herrira iritsita, gutxienez aste beteko egonaldiak lotzen dituzte, eta lolekuen eta bestelako zerbitzuen inguruko informazioa eskatzen dute. «Run&TourSpain da adibide bat. Otsailean etorri ziren, eta talde txikietan mugitzen direnez, aukera ezberdinak probatzen dituzte. Entrenatzera etortzen dira, baina bide batez gaztandegiak, museoak, inguruko herriak... ezagutzera joaten dira, eta hori oso garrantzitsua da turismo lokalarentzat», zehaztu du Osinaldek. Goierriko turismoa ere horretara prestatzen ari da, eta dagoeneko bada denbora bat mendiaren inguruan pakete turistikoak eskaintzen dituztela, Basque Higlands izenarekin. «Goierrin bi parke natural daude, familian lasai mendiaz eta naturaz gozatzeko aukera asko, mendia nahi adina, eta naturarekin erlazionatutako zerbitzuak horrekin guztiarekin lotuta daude». Errepikatu egiten dute Ehunmiliak bezalako probek jende asko mugitzen dute, eta Goiturrek hori aprobetxatzeko apustua egin du Goierriko eragileekin ba-

G Zenbakia

419 pEuskal Herriko korrikalari. Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan 657 korrikalarik parte hartuko du asteburuan, eta horietatik 419 dira Euskal Herrikoak. Gainerako korrikalarien artean espainiarrak dira gehiengoa: 191. Atzerritik Beasainera iritsiko den korrikalari kopurua 47 da.

‘‘ Entrenatzera etortzen dira baina gaztandegiak, museoak eta inguruko herriak ikusten dituzte» «Korrikalari asko itzultzen da berriz nekazalturismo edo hotel berdinera» NIKO OSINALDE

Herrialde Katalanetako hainbat korrikalari, iazko Ehunmiliaken. FOTO ALZURI

tera. Hala, nazioartetik ez baina Espainiatik eta Herrialde Katalanetatik etortzen diren korrikalarien artean askok Goierri aukeratzen du udan oporrak pasatzeko edo jai egun batzuk igarotzeko. «Hemengo eskaintza asko gustatzen zaie, zerbitzuak oso ondo

antolatuta daudelako, eta zerbitzua bikaina izaten delako», azaldu du Osinaldek. Probaren aitzakian eskualdeko ostatu gehienak bete egiten dira eta «ondoren norbanako asko berriz itzultzen da, proban parte hartzerakoan ostatu hartu duen nekazal turismora

Goiturreko zuzendaria

edo hotelera». Fidelizazio lana da egiten dutena, eta horrek emaitza positiboa uzten du eskualdean. Goiturrek bide honetan egingo du lan aurrerantzean ere, eskualdean indarra hartzen ari den proiektuarekin jarraitzeko asmo berriak baititu jada martxan.


2014ko uztailaren 9a, asteazkena • goierriko hitza

Ehunmiliak 15 Aparkaleku aldaketekin adi egoteko eskatu dute

Internet bidez jarraitu ahalko dira probak, tartean ‘goierri.hitza.eus’ helbidean

BEASAIN › Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartuko duten korrikalari asko ibilgailuz iritsiko dira Beasainera gaurtik aurrera, eta igandera bitartean herrian izango dira horietako asko. Hala, antolakuntzak aparkaleku ezberdinak zehaztu ditu herrigunean. Antolatzaileek eta Beasaingo Udalak aparkalekuen aldaketekin adi egoteko eskatu dute, eta probak zeharkatuko dituen herrietan trafikoa antolatzen ariko direnei kasu egiteko eskatu dute, denen segurtasuna bermatzeko.

Atal berezia sortu du GOIERRIKO HITZA egunkariak aurten ere EHM eta G2H proben berri emateko

Ingurumena eta mendia zaintzeko, Ekoehunmiliak

Argazki guztiak Foto Alzuri dendan eskuratu daitezke ARGAZKIAK › Beste urte batez Beasaingo Foto Alzuri argazki denda izango da Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probako argazkilari ofiziala. Parte hartzaile guztiek, fotoalzuri.com dendan eskuratu ahalko dituzte argazkiak. Behin bi probak bukatu eta egun batzuen tartean jarriko dituzte argazki guztiak sarean.

j

inguru naturala modurik egokienean zaintzeko apustu garbia egiten du urtero, eta aurten ere korrikalariei, laguntzaileei eta ikuslei mendia garbi mantentzeko deia egin die. Anoa postu guztietan zaborra modu bereizian jasotzeko edukiontziak egongo dira, eta parte hartzaile bakoitzak bere zaborra jasotzeko poltsa bat eta plastikozko edalontzia erabili beharko ditu.

Laburrean

ZABORRA › Ehunmiliak probako antolakuntzak

Beste urte batez Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak Internetez ere jarraitu ahalko dira. Ehunmiliak probaren webgunean –ehunmilak.com– korrikalari bakoitzaren jarraipena egin ahalko da eta urteroko moduan GOIERRIKO HITZA egunkariak ere bi lasterketen jarraipen berezia egingo du goierri.hitza.eus helbidean. GOIERRIKO HITZAk atal berezia sortu du bere webgunean bi lasterketen inguruko informazioa zabaltzeko. Urteroko moduan, argazki galeriak, bideoak, albisteak, sailkapena... kontsultatu ahalko dira eskualdeko egunkariaren webgunean. Dagoeneko kontsulta daitezke probaren inguruko hainbat datu, tartean, ibilbidea, ordutegiak, korrikalari kopurua... Behin dortsal banaketa hasita, eguneroko in-

GOIERRIKO HITZA egunkariak atal berezia izango du Interneten. GOIERRIKO HITZA

formazioa izango duzue eskura webgunean: dortsal banaketa, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak proben irteerak, helmugako irudiak... Sare sozialetan ere bai Ehunmilien eta Goierriko Hitzaren webguneetan ez ezik, sare sozialetean ere egingo da proben jarraipena, Facebooken eta Twitte-

rren. Antolatzaileek ere sare sozialen bidez emango dute proben berri. Twitterren #ehunmilak14, #g2h14 eta #beasain etiketak erabiliko dira informazioa zabaltzeko.

@

Bi lasterketei buruzko argazkiak eta bideoak ikusteko: goierri.hitza.eus


goierriko hitza• 2014ko uztailaren 9a, asteazkena

16 Ehunmiliak

Nondik pasa, hura ikusi Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probak igarotzen diren ibilbidean, txoko berezi asko igarotzen dituzte korrikalariek Goierrin, Tolosaldea eta Urola eskualdeetan. Tolosaldeko, Urolako eta Goierriko bina txoko, bi probetako parte hartzaileek ibilbidean zehar ikusi ahalko dituztenak. GOIERRIKO HITZA, UROLA-KOSTAKO HITZA, TOLOSALDEKO ATARIA, GOTZON ARANBURU Ernio mendiko erromeria, Urolan Abaltzisketa, Tolosaldean

Kizkitzako gaina, Goierrin

Erlo mendia, Urolan

San Frantzisko pasealekua, Tolosan

San Adriango koba, Goierrin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.