Ezkontza gehigarria 2014

Page 1

2014ko maiatzaren 30a

GOI B ERRI

zkontza E gehigarria


02 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Egunik bereziena izan dadin Bikote askok bizitzako egunik bereziena bezala hartzen dute ezkontza eguna. Berezietan bereziena egiten saiatzen dira, baina ezkontza eguna antolatzea ez da txantxetako lana. Gaur egun ezkontza mota asko daude baina guztietan errepikatzen diren hainbat erritual daude: elkarri eraztunak jartzea eta ÂŤbai, nahi dut esateaÂť adibidez. Ezkontza egunean dena behar bezala atera dadin, elementu asko kontuan hartu behar izaten dira. Detailerik txikienak berebeziko garrantzia izaten du egun horretan. Guztia ondo ateratzeko, adituen arabera, garaiz ibiltzea bezalakorik ez dago. Azkeneko bi urteetan ezkontzak jaitsi egin

badira ere, 2014. urtean berriz ere ezkontzak pizten ari direla diote adituek.

Goierrin aditu ugari Goierrin bertan, arlo desberdinetako adituak eta profesionalak daude ezkontza eguna egunik bereziena eta ahaztezinena izan dadin lan egiten dutenak. Etxean bertan, profesionalen aholkuak jasoko dituzu, modu erraz eta erosoan. Hurrengo orriak dira adibide.

Guztia ondo ateratzeko, adituen arabera, garaiz ibiltzea bezalakorik ez dago


GOIBERRI 03

EZKONTZA GEHIGARRIA

Menu irekiak Bikote batek ezkontzeko erabakia hartzen duenean, otordua egingo duen lekua aukeratzea eta ziurtatzea izaten da lehenengo eginkizunetako bat. «Lehenengo eguna erreserbatzen dute eta aurrerago aukeratzen dute menua», diote Urretxuko Etxeberri jatetxekoek. «Lehen, lehenago hartu behar izaten zen bazkaltzeko le-

kua, baina gaur egun 8 hilabete lehenago nahikoa izaten da, ezkontzak jaitsi egin baitira», gaineratu du. Ezkontzak jaistearekin batera, «ezkontza txikiagoak egiten dira gaur egun, gonbidatu gutxiagoko ezkontzak». Bazkari edo afari ona izaten da ezkontzaren oinarri, baina menuak asko aldatu dira azken

urteetan. Garai batean oilaskoa izaten zen ezkontza otorduetan protagonista; otarrainxkak ere bai geroxeago. Gaur egun, menua ezberdintzen duena, sarrerako platerak eta koktela izaten da. «Sofistikatuagoak edo tradizionalagoak izan daitezke». Dena den, «menuak irekiak izaten dira, prezio eta estilo desberdinetakoak». Menuak

aukeratzen laguntzeko dastatze menuak egiten dituzte jatetxeetan. «Urte askotako esperientzia daukagu eta gure aholkua ere ematen diegu».

Jangelaren dekorazioa Menuarekin batera, jangelaren dekorazioa ere, bakoitzaren gustuen arabera aukeratzeko modua izaten du bikoteak.


04 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Naturaltasuna da giltza Emaztegai polit baten itxurak naturala izan behar duela gomendatzen dute estetika alorreko adituek. Horregatik, gero eta emaztegai gehiagok orrazkera eta makillaje naturalaren aldeko apustua egiten du. Eta hala baieztatu du Esti Ruano adituak ere: «Gero eta emaztegai gehiago dira ilea jaso gabe eramaten dutenak, bolumen pixka batekin orraztuta, kizkur edo onda batzukien». Hala egiten ez dutenek, tradizionalki emaztegaiek egin izan duten moduan, ilea orrazkera bereziekin jasotzen dute. Hala ere, eta Ruanok azaldu duenez, «ilean zintak edo kapeltxoak jartzeko moda zabaltzen ari da emaztegaien artean».

Ezkontza egunean ilea jasota eraman, pitxiak jarri edo besterik gabe orraztuta eramateaerabakita ere, «garrantzitsuena ileak itxura osasuntsua erakustea da». Horregatik, garrantzitsua da ezkondu aurreko hilabeteetan ilea tratamendu bereziekin lantzea. «Adibidez, ilearen kolore tonua aldatu gabe, gorputza igotzeko eta distira emateko produktuekin landu daiteke ilea ezkontza aurreko asteetan».

LEIRE&MERY

Egun horretan ilean eraman nahi diren osagarrien arabera ere orraztu eta landu behar da ilea.

Makillajea eta azazkalak Ilearekin bezala, berdin gertatzen da makillajearekin eta

azazkalekin ere. «Aurpegiko makillajerako kolore naturalak erabiltzen dira, arrosa bigunak eta lur koloreak. Nahi dutenek okre koloreak ere gehitu ditzakete makillajera. Azazkaletan, berriz, frantses itxurako manikura da emaztegai gehienek aukeratzen dutena». Ruanok azaldu duenez, egun berezi horretarako azalaren kolorea beltzarandu egin behar da pixka bat, uva izpien bidez edo berehalako beltzarantzearekin. Emaztegaien antzera, senargaiek ere estilo naturalaren aldeko apustua egiten dute. Gero eta gehiago dira estetikaz arduratzen direnak, baina estilo naturala nagusitzen da.


PUBLIERREPORTAJEA

Aurrez landu, gero ondo egoteko Ezkontza soinezkoaz gain, badira egun berezi horretarako kontuan hartu behar diren beste hainbat gauza ere. Tartean orrazkera, azala eta makillajea, adibidez. Horiek denek lagunduko dute ezkontza eguna pentsatu bezalakoa izatea. Horiek denek ezkontza eguna baino lehen lanketa bat egitea eskatzen dute, eta komenigarria da denboraz ibiltzea. Hala aholkatzen du Ordiziako ER Matxain ile apaindegiko Esti Ruano adituak: «Orrazkera eta tratamendu on batek ematen dituen emaitzak oso onak dira, eta soinekoaren edo jantzien osagarri egokienak izan daitezke». Ezkontza eguna berezia izaten da, eta aipatutakoa lortzeko garrantzitsua da denboraz ibiltzea. «Gorputza aurrez prestatzen joan behar da, eta egun horretan zein orrazkera eraman nahi dugun ere aurrez zehaztea edo pentsatzea komeni da, azken unean presaka eta estu ibili gabe».

Horregatik, ezinbestekoa da baita ere ile apaindegian ordua aurrez hartzea.

Nubeá tratamendua Estik eta bere taldeak emaztegaientzat, senargaientzat eta gonbidatuentzat lan egiten du, bakoitzari egokitutako tratamenduak eta orrazkerak eginda. Orain, gainera, Nubeá etxeko esentziadun olioen bidezko tratamendua ere eskaintzen dute ER Matxain ile apaindegian. Nubeák azalaren oreka naturala berreskuratzen laguntzen du eta anomaliak zuzentzen laguntzen du. Landareekin, oligoelementuekin, bitaminekin eta osagai aktiboekin lan eginda, urtetako ikerketaren emaitza da Nubeák eskaintzen duena. Esti Ruanok azaldu duenez, «azala ere aurrez prestatu behar da, garbitu, hidratatu, eta ondoren hasiko gara lanean. Makillaje probak ere egin behar

ER Matxain ile apaindegian orraztutako emaztegai bat. ER MATXAIN

dira, eta azazkalak ere prestatu behar dira».

Ordua aurrez hartu Ezkontza egunean emaitza nahi bezalakoa izateko aurrez aritzea ezinbestekoa da. «Horregatik, ezkontzea erabakitzen dutenei erabakia hartu eta berehala prestakuntzan hastea» eta Ile apaindegian ordua aurrez hartzea gomendatzen die Esti Ruanok.


06 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Gonbidapenen garrantzia Gonbidapena ezkontzaren hasieratzat har daiteke. Ezkongaien aurkezpena izaten denez, bikotearen izaerarekin edo ezkontza motarekin bat etortzea komeni da. Beasaingo Eguzki inprimategikoek adierazi duten bezala, era askotako gonbidapen motak daude: klasikoenetik hasi eta sofistikatuenera. Esate baterako, tablet itxurako gonbidapenak ere badaude; baita puzzleak egiten direnak ere. Testuaren tipografia ere des-

berdina izango da mota bateko edo besteko gonbidapena aukeratu.

Bi hilabete lehenago Gonbidatuek normalean ezkontza eguna aurretik iragartzen badute ere, gonbidapenak gonbidatuei ezkontza baino bi hilabete lehenago ematea komeni da. Atzerritik etorri behar diren gonbidatuak badaude, gonbidapena lehenagoa ematea egokia da, bidaia edo ostatua lotzeko.

Diseinu desberdinetako gonbidapenak daude gaur egun: seriogoak edo informalagoak.



08 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Loreetan ere naturaltasuna Ezkontzaren ikur dira loreak. Gehienean, emaztegaiak eskuan eramaten du lore sorta. Antzinatik datorren ohitura da: antzinako greziarrek eta erromatarrek loreak erabiltzen baizituzten ospazkizunetan. Ezkontza egunean lore ugari izateak, ugalkortasuna eta fideltasuna adierazten du. Loreek ikutu berezia ematen diote ezkontzari eta emaztegaiari. Peoniak, krabelinak, an-

tzina izeneko larrosak, margaritak, kalak... izaten dira lore sortaren ardatz, kolore desberdinetako loreekin konbinatuta. Ordiziako Muguet lore dendan emandako datuen arabera, arrosa kolore mota desberdinen arteko konbinaketak daude modako, «batez ere fuksia». Lore sortaren itxurari dagokionean, azken urteetan, lore sorta soilagoak, naturalagoak eskatzen dituzte ezkongaiek. «Le-

hen estrukturatuagoak ziren, landuagoak. Lan asko izaten dute horiek. Gaur egun, margaritak bakarrik eramaten dira, perlatxoren batzuk jarrita. Kalak ere oihal polit batekin apainduta... Edo askok, lore bereziagoa aukeratzen du». Lore sorta pertsonalizatuak egiten dituzte, eta lore sorta egiterakoan, ordua hartzeaz gain, soinekoaren argazkia eramatea ere gomendatzen dute,

soinekoaren detaileak lore sortan islatzeko. Emaztegaiarekin lotuta, loreekin egindako diademak indarra hartzen ari dira.

Loreen garrantzia Elizak, aretoak, autoak eta jatetxeak ere lorez janzteko ohitura dago, loreek goxotasuna ematen dutelako. «Autoetako loreak gero eta gutxiago jartzen dira, nik uste desagertzera doala».


PUBLIERREPORTAJEA

Zuretzat eta zurekin Leire Santillan diseinatzaile urretxuarrak urteak daramatza emaztegaientzat, amabitxientzat, eta gonbidatuentzat soinekoak neurrira eta diseinu esklusiboekin egiten. Izan ere, «soinekoa bakoitzak pentsatu eta imaginatu modukoa izan behar du, eta ‘hau da nik nahi nuena’ esan behar du emaztegaiak soinekoa ikusten duenean». Horregatik da garrantzitsua jostunak emaztegaiaren nahiak aztertzea, eta emaztegai bakoitzari ondoen egokitzen zaion soinekoa egitea. Horretarako, gainera, oihal aukera zabala eta berezi ditu emaiztegien eskura: seta italiarrak, Eskoziako artileak, Frantziako enkajeak... Azken finean, «emaztegaia eroso sentitu behar da ezkontza egunean, eta komunikatu nahi duen hori komunikatu behar du». Santillanek jasotzen duen informazio hori guztia aztertu ondoren ekiten dio soineko bakoitza egiteko prozesuari. «Zure ideiak entzun, landu eta jantzietan bilakatzen ditugu». Emaztegaiak inguruan duenaz gain, emaztegaia bera ere diseinuaren oinarria izatea garrantzitsua da. Horregatik, gauza asko hartzen ditu kontuan Santillanek diseinu bakoitza egiterakoan: «Emaztegaiaren estiloa zein den aztertu behar da, ezkontzako soinekoa ere bere estilokoa izan dadin; emaztegai bakoitzaren gorputzaren proportzioak ere kontuan hartu behar dira, eta egun horretarako duen aurrekontuak itxiko du ezaugarrien zikloa». Diseinu tradizionalak ukitu modernistekin eguneratzen ditu Santillanek Urretxun duen estudioan, eta bide berri bat jorratzen du soineko bakoitzean, «ezkontzara arteko bidea, ametsen bide hori, zurekin eta zuretzat jositakoa izan dadin».

Argazkia: fotogeniagoierri.com Ile apaindegia: Rakel Rodrigo H+R Modeloa: Jesika Valencia

UR. Leire Santillan 943 72 44 64 Urretxu leiresantillan.com


10 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Zuriak du indar gehien Tradizioak ez du hutsik egiten emaztegaiari dagokionean, eta zuriak indar berezia hartzen du ezkontzarako soinekoa aukeratzerakoan. Tonu ezberdinetan bada ere, goi mailako joskintzan eta gertuagoko diseinatzaileen jantzietan, zuria da oraindik ere kolore izarra, eta aurtengo denboraldian ere hala izango da. Adituen arabera, aurten gainera, zuri purua izango da emaztegaien soinekoetan gehien eramango den kolorea. Emaztegaiak, ordea, bere estilora ondoen egokitzen den soineko mota eraman behar du ezkontza egunean, emaztegai naturala izan behar delako egun horretan emakumea. Hala, bakoitzaren estilora egokitzeko gero eta aukera gehiago daude merkatuan: eskote eta luzeera ezberdinak, gerrialdean

tolesturak, mahuka ezberdinak... Horrez gain, gero eta diseinu gehiago egiten dituzte bestelako osagarriekin apainduta. Tartean aipatu behar dira, gero eta harrera hobea duten pitxiez egindako gerrikoak, koloretako zintak gerrialdean, tamaina eta forma ezberdinetako loreak gerrian edo eskotean... Oihal motak ere badu garrantzia emaztegaiaren soinekoan. Kalitate eta estilo ezberdinetako oihalek, itxura bat edo beste emango diote soinekoari: erromantikoa, parpaila duna, zetazkoa, tolesturekin...

Kolorea tokia hartzen Pixkana, baina, gero eta emaztegai gehiago dira egun berezi horretarako aukeratu duten soinekoan kolore printza bat eransten dutenak. Asko, osa-

LEIRE SANTILLAN/FOTOGENIAGOIERRI.COM

garrietara mugatzen dira soinekoari bestelako ukitu bat emateko, lehen esan bezala, koloretako gerrikoa jarrita, edo beste osagarriren batekin. Gero eta emazte gai gehiagok, ordea, ohiko soineko zuriaren aldeko hautua egin ordez, kolore jakin bateko soinekoa erosten du. Kolore horien artean dago, esaterako, beltza. Orain hamarkada batzuk ohikoa izaten zen emaztegaia soineko beltzarekin ezkontzea, eta antza, ohitura hori berreskuratzeko bi-

Koloretako osagarriek edo soineko beltzek gero eta indar gehiago dute Ezkontza egunean emaztegaiak naturaltasuna erakutsi behar du adituen arabera


GOIBERRI 11

EZKONTZA GEHIGARRIA

dea egin dute emaztegai batzuk. Modako pasareletan ere gero eta indar gehiago du beltzak.

herako emaitza bat zein izan daitekeen ikusteko–. Ezkontza egunean jantziko diren oinetakoak, edo antzekoak, eramatea ere gomendagarria da.

Proba ugari Soinekoaren kolorea edo estiloa bat izan edo bestea izan, argi dago soineko ugari probatu behar direla gustukoen duzun hori aurkitu arte. Behin aurkituta ere, gainera, moldaketak egitea beharrezkoa izaten da, eta horregatik, soinekoa aukeratzeko denboraz ibiltzea gomendatzen dute jostunek eta diseinatzaileek. Ohiko kasuetan hiru edo lau proba egin behar izaten dira behin soinekoa aukeratutakoan. Are gehiago soinekoa neurrira egindakoa bada. Adituen arabera, soinekoa ezkontza eguna baino 4-5 hilabete lehenago aukeratu behar da, azken unean korrika ibili eta arazorik ez egoteko. Tarte horretan egingo dira aldaketak, eta azken proba ezkontza eguna baino aste bete lehenago egin behar da. Soinekoa aukeratzerakoan egun horretan eramango diren osagarriak eramatea aholkatzen dute adituek –bururako apaingarriak, edo bestelako pitxiak, esaterako–. Eta horrekin batera, garrantzitsua da soinekoa probatzerakoan ile orrazkera ezberdinak momentuan egitea –modu errazean, aurreneko begiratuan gutxi gora-be-

Gonbidatuak

LEIRE&MERY

LEIRE&MERY

Emaztegaiarentzat ez ezik, gonbidatuentzat ere nahikoa buruhauste izaten da sarri ezkontza egunerako arropa aukeratzea. Ezkondu behar direnen kasuan bezalaxe, gonbidatuentzat ere naturaltasuna izan behar da oinarria adituen arabera. Hala, bakoitzaren estilora eta gustuetara egokitzen den arropa eramatea garrantzitsua da. Hala ere, modara joan nahi dutenek urdin eta arrosa pastel-koloreak izango dituzte aurten aukeran dendarik gehienetan. Soineko edo jantzi osoa kolore horietan ez bada ere, koloreen arteko konbinaketan pastel-koloreek indar berezia izango dute. Horiekin batera, indartsu sartu dira aurtengo udara begira laranja, berde eta lima koloreak, aurrekoekin kontrastea eginez. Ohiko soinekoez gain, prakak ere ezkontzetarako egokiak direla azpimarratu dute diseinatzaileek. Gonak edo soinekoak eraman nahi dituztenek, aurten hanka erdiraino, belaunen azpitik, luzatzen direnak aurkituko dituzte denda askotan, eta horiekin batera gerri estuko eta bolumen handiko gonak.


12 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Senargaia ere protagonista Zumarragako Mikel Lizarralderen helburuetarako bat da, ezkontza egunean, senargaia ere dotore, emaztegaiaren pare janztea. «Senargaiak ere protagonismoa izan behar du». Horretarako, neurrira egindako trajea edo bakoitzaren gorputzera egokitu daitezkeen diseinatzaileen trajeak daude.

Traje beltza Senargaia beltz koloreko trajea oinarri hartuta janztea gomendatzen du Lizarraldek. «Nik uste dut denbora batetik hona abusatu egin dugula beltzarekin. Ospakizunen bat izan dugunean beti traje beltza erosi dugu eta orain ezkondu behar dugunean, zein aukera daukagu? Nik uste dut badela bereizteko garaia. Beltzak senargaiaren kolorea izan behar du». Formei dagokionean, gaur egun praka estuak daude modan. Dena den, «pintza berriz sartzen ari da. Praka estuak bai, baina gerri aldean zabalagoak. Pintzak bolumen gehiago ema-

ten du». Txaketa ere momentuz, «motz antzean, entailatua, justu samar» eramaten da.

Alkandora Senargaiak alkandora txuria janztearen aldekoa da Lizarralde. «Aukera asko dago, baina azkenean irudi garbi bat eman behar badugu, eta zeremoniak beti eskatzen du argi puntu bat; eta alkandora txuriak beti ematen du puntu hori» .

Txalekoa eta korbata Gainerako gonbidatuetatik, batez ere, korbatak eta txalekoak bereiztuko du senargaia . Txalekoetan aukera desberdinak daude. «Zeremonia klasikoenak txalekoa lisoa eta zilar kolorekoa, grisa izatea eskatzen du. Horrekin beltzaren gainean kolorea sartzen du. Koloretako txalekoak sartzea ere posible da. Bai lisoak, bai marrazkidunak, estanpatu barrokoak, arrastoduak...». Gaur eguno traje perfilatuak korbata estuak eramatea eska-

Clarkson korbatak ere modan daude. LIZARRALDE tzen du Lizarralderen esanetan, gehienetan, txalekoaren jokoan. «Clarkson deitzen zaiona korbata ere eraman daiteke, zapi itxura hartzen duen kora-

piloa egiten du... bolumen handiagoa duena. Baina hori klasikoagoa da». Pajarita ere beste aukera bat da. «Gero eta gehiago erabil-


GOIBERRI 12

EZKONTZA GEHIGARRIA

tzen da. Serioagoak eta informalagoak. Pajarita eskozesa oso sartuta dago. Pajariten joera gero eta nabarmenagoa da. Joan zen urtean Realeko jokalari bat ezkondu zen eta bizpahiru Realeko jokalarik pajarita zeramaten. Egunkarietan atera zen argazki hark eragin handia izan zuen», zehaztu du.

aur egun, gonbidatuek ere asko zaintzen du itxura. «Garai batean, ezkontzak denboraldiko arropa erosteko aprobetxatzen zen. Kazadora, prakak, alkandora... Ez zitzaion hainbesteko garrantzirik ematen ezkontzei. Baina azken urteetan, jendea askoz ere gehiago prestatzen da. Emakumezkoa ere pinpilinago joaten da eta gizonezkoa parekatzen saiatzen da».

Zapia

Amerikar jakak

Txaketako poltsikoan zapia eramatea egoki ikusten du Lizarraldek. «Zapia edo lora zer eraman galdetzen didate. Nik biak ez nituzke eramango; bakarra, bata ala bestea. Lorea eramatekotan, emaztegaiaren erramuko lorarik txikiena eta diskretoena izan dadila. Inolaz ere, poltsikoan sartuta, beti, botoi zuloan». Zapia eramatekotan, hori bai, «txuria, ondo plantxatuta eta zentimetro bat ikusten dela», gomendatzen du Lizarraldek.

Mikel Lizarraldek argitu duenez, «sport estiloan ere txaketa amerikarrak oso indartsu daude. Karratudunak, koleretakoak... Txaketaren inguruan, praka ere dotorexegoa erosten da». Ezkontza uda partean baldin bada, «oihal desberdinetako trajeak izan daitezke, lihozkoak edo kotoizkoak, adibidez». Kolore aldetik, senargaiarengandik bereiztearen aldekoa da Lizarralde. «Traje iluna eraman daiteke, baina itsas urdina; oso modan dago berriz ere itsas urdina. Beharrezkoa zen beltzaren erabilera mugatzea. Beltza momentu konkretu baterako da. Ni saiatzen naiz hori bereizten, nahiz eta batzutan ez lortu. Grisak ere badaudetik, ilunenetik argira gama zabal bat dago. Brilloduna edo ez duena...». Gonbidatuek zapiak, korbatak edo pajaritak ere eramaten dituzte. «Baina estanpatuak, koloredunak... alaiagoak».

«Azken urteetan gonbidatuak ere gero eta gehiago prestatzen dira»

G


14 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Eraztunekin uztartuta Eztei ospakizuna era batekoa edo bestekoa izan, guztiek badute antzekotasun bat: elkarri eraztunak jartzea, alegia. Tradizio handiko ohitura da, eta kultura eta erlijio deberdinetan egiten den erritoa da elkarri eraztuna jartzearena. Adituek diotenez, kristo aurreko XIII. mendean, Antzinako Egiptoko zibilizazioan du jatorria. Eraztunaren forma borobilak maitasunaren betierekotasuna adierazten du; hasi eta inoiz bukatzen ez den sentimentua.

Urrea eta diamantea Prezio eta material desberdinetako ezkontza eraztunak daude merkatuan. Ordiziako Hidalgo bitxitegian esperienzia handia daukate eta bertan

emandako datuen arabera, gehienek urrea aukeratzen dutela diote, zilarrezkoak eta altzairuzkoak egon badaude ere, ÂŤUrreak betikotasuna adierazten du etaÂť. Urreak sortzera doan batasunaren sendotasuna eta iraunkortasuna adierazten du. Gaur egun, batez ere urre zuriko eraztunak erosten dituzte ezkonberriek. Baina urre horia eta urre arrosa, eta elkarren arteko konbinaketak ere pixkanaka indarra hartzen ari dira. Lisoak edo landuak, distirak dituztenak, diamantedunak edo gabeak.... diseinu desberdinetako eraztunak daude. Eraztuna norberaren gustura eta izaerara pertsonalizatzeko aukera dago.

Indarra hartzen ari dira urre horia eta arrosa, eta elkarren arteko konbinaketak

Hilabete lehenago Ezkontzako eraztuna aukeratzeko garaiz ibiltzea gomendatzen dute Ordiziako Hidalgoekoek. ÂŤGutxienez hilabete lehenago; bi hilabete lehenago bada, hobe, lasaiago ibiltzekoÂť.


GOIBERRI 15

EZKONTZA GEHIGARRIA

Belarritakoen eta senargaiaren erlojuaren ikutu berezia zkontza egunean, eraztunaz gain, badira ezkonberriei ikutu berezia ematen dieten beste bitxi batzuk: emaztegaiaren belarritakoak eta senargaiaren erlojua, adibidez. Emaztegaiarentzat oso garrantzitsuak dira belarritakoak. «Konjunto guztiari bukaera ematen die belarritakoek», diote Hidalgo dendakoek. Aukeratutako soinekoaren eta orrazkeraren arabera komeni da belarritakoak aukeratzea. Luzeagoak ala motzagoak. Konbinatuak ala sinpleagoak. Hori bai, bukaera egokia emateko, soinekoarekin batera belarritakoak ere probatzea gomendatzen dute adituek. «Belarritakoak jantzita ikusi behar dira. Eskuan gauza bat ematen dute eta jantzita beste zerbait». Batez ere, urre zuriko belarritakoak aukeratzen dituzte emaztegaiek, perlekin edo diamanteekin konbinatuta. Perla edo diamentea hutsekoak ere bai. «Soinekoa oso barrokoa bada, diamante bat edo perla bat bakarrik nahikoa da».

E

Senargaiaren erlojua Senargaiarentzat ere bada ezkontza egunerako osagarri garrantzitsu bat: erlojua. «Normalean, kiroletako erlojuak eramaten dituzte mutilek eta ezkontza egunerako erloju jantziagoak oparitzen dira. Erlojua, gainera, eraztuna bezala, oroigarri bezala geratzen da», diote Hidalgokoek. Alkandorako mahuka-bikiek ere ikutu berezia ematen diote senargaiari.


16 GOIBERRI

EZKONTZA GEHIGARRIA

Tartaren goxoa Ezkontza bat ezin da irudikatu eztei tartarik gabe. Gehinetan, gonbidatuak tarta jateko garairako bete samar egoten badira ere, ezinbesteko elementua da eztei tarta. Ormaiztegiko Antxiñe okindegi-gozotegian ondo ezagutzen dituzte eztei tartaren sekretuak. Batez ere, hostorezko tartak egiten dituzte ezkontzetarako. Bizkotxozkoak ere bai. Guztiak ere, kremarekin edo esnegainekin beteta. Esnegain trufatua eskatzen duenik ere bada. Gurinezko krema ere bai. Gehienez, bost pisuko tartak egiten dituzte. «Tartak bakarka eramaten ditugu jatetxera eta gero jatetxean kokatzen dituzte», dio Antxiñeko Anek. Dena den, «gero eta tarta abstraktuago-

ak» egiten dituztela aurreratu du ormaiztegiarrak; «arbola tankerakoak, dekoratiboagoak». Agur festetarako ere tarta bereziak egiten dituzte, neskentzat eta mutilentzat bereziak.

Joera berria Tarten mundura ere iritsi dira berrikuntzak. Cup cake tankerako tartak gero eta gehiago eskatzen dira. Bizkotxoa fondantarekin estali, eta forma eta kolore desberdinetako fondantarekin eta osagaiekin apaintzen dituzte. «Bizkotxoa oso sinplea da, baina dekorazioak saltzen du. Oso politak geratzen dira». Antxiñe gozotegia-okindegian ere heldu nahi diote joera berri horri.


GOIBERRI 17

EZKONTZA GEHIGARRIA

Bidaian, patxada bila Ezkontza antolatzeak eta ezkontza egunak berak sortzen duen nekea arintzeko baliagarria izaten da eztei bidaia. Garai batean, bikoteak egiten zuen lehenengo bidaia izaten zen, gainera. Dena den, garaiak asko aldatu dira eta bidaiatzeko moduak ere bai: gehienak Espainiara, Kataluniara eta Galiziara joaten ziren. Gaur egun, hegazkina lagun, munduko txoko desberdinetara joaten dira ezkonberriak, «ametsetako bidaia» egitera. Bikote gehienek «hondartza lasaiak eta hotel onak» aukeratzen dituzte Beasaingo Usurbe bidai agentziko arduradunaren esanetan. «Caribera, Polinesiara, Indonesiara, Baliko hondartzaren batera...». Zirkuitu kulturalak eta hondartzako egonaldiak uztartzen dituztenak ere asko dira. «New York eta Caribe esaterako».

Dubai Orain arte Egipto eztei bidairako leku aproposa izan bada ere, «hondartzarekin konbinatzen baitzen», gaur egun destino tu-

ristiko berriak daude modan: Dubai, adibidez. «Tunez eta Jordania ere asko jaitsi dira», gaineratu du.

Japonia hurbilago Hegaldien eskaintza merkeagoa dela eta, Japonia gero eta eskurago dagoen herrialdea da. «Orain arte oso urruti zegoen hegaldien prezioengatik. Baina orain hegazkin konpainiek prezio hobean lan egiten dute», zehaztu du.

Batez ere hotel onak eta hondartza lasaiak aukeratzen dituzte ezkonberriek.

Itsas bidaiak Grezia irletako itsas bidaiak eta Norvegiako fiordoetan barre-

zen, baina orain itsas bidaiak ez daude urte guztian. Ezkontza dataren arabera, itsas bidaiak ere aukeratu daitezke», dio. Ahalik eta preziorik onenak lortzeko, garaiz ibiltzea bezalakorik ez dago adituen esanetan, batez ere itsas bidaietan. «Beherapen ona eskuratu nahi bada, zenbat eta lehenago bidaia lotu hobeto, prezio hobea lortuko da».

Moda berria

na egiten diren itsas bidaiak ere, ezkonberrien gustuko izaten dira. Hori bai, «garai batean itsas bidaien eskaintza zabalagoa

Gonbidatuek lagun dezakete ezkonberrien bidaia ahalik eta osoena eta ahaztezinena izan dadin. Moda berriaren arabera, gonbidatuak ezkonberriak bidaia hartu duten bidaia agentziara joan eta zerbitzuak oparitzen dizkiete. «Adibidez, masaje saio bat, afari berezi bat, txango bat...».


Ezkontza musikaz alaituz Beste lan askoren artean, ezkontzetan musika animatzaile lanean jarduten da Mikel Apaolaza komunikatzaile beasaindarra. «Irrati esatari, animatzaile edo speaker lanetan zailduak naizenez», musika jartzeaz gain, animazio eta aurkezle lana ere egiten du ezkontzetan. Ardura handiko lana da musika animatzailearena, Apaolazaren ustez, bazkariarekin edo afariarekin batera, dantzaldian sortzen den festa giroa izaten baita gonbidatuentzat gelditzen den oroigarria. Zazpi-zortzi urte daramatza ezkontzak alaitzen eta esperientziak erakutsi dion bezala, ezkonberriekin aurretik egin beharreko lana oso garrantzitsua da. Beste lan askoren artean, ezkonberriek kantu berezien eta kuttunen zerrenda egitea ezinbestekoa da, ahalik eta egunik bereziena, goxoena eta borobilena izan dadin.

Lau une, lau kanta Musika animatzaile bakoitzak bere lan egiteko modua badu ere, Apaolazarentzat ezkontza ospakizunean lau momentu garrantzitsu daude, eta momentu berezi horietarako lau doinu edo kantu berezi aukeratu behar dira. Askotan zaila egiten da doinurik aproposenak aukeratzea, baina ezkonberriei laguntzeko eta aholkatzeko prest egoten da musika animatzailea.

Lehenengo momentu garrantzitsua, gonbidatuak eserita daudenean, ezkonberriak txalo artean jangelara sartzeko unea da. «Oso polita da ezkonberriak jangelara sartzen diren unea aurkeztea, bestela inor ez baita ohartzen».

Tarta eta panpinak Tartaren garaia izaten da musikarekin lagundutako bigarren une garrantzitsua. «Sukaldetik tarta atera eta mahaira iristen den unean, eztei martxa jartzen dut. Tarta mozten hasten direnean, beste abesti bat jartzen da; hori ere ezkonberriek eskatutakoa». Ezkonberriek elkarri tarta zatia moztu ondoren, gonbidatuek arreta bereziz jarraitzen duten unea hasten da: hurrena ezkonduko den bikoteari ematen zaion panpina banatzea. Intriga sortzeko musika aproposa jartzen saiatzen da orduan musika animatzailea, «emozio puntu bat emango dion abesti bat». Ezkonberriak panpina emango dion bikotearengana gerturatzen direnean, «beste abesti bat jartzen da; ahal dela, panpina emango zaion bikoteari gustatzen zaiona edo bikotearentzat esanahia daukan abesti bat», zehaztu du Apaolazak.

Lehenengo balsa Dantzaldia hasiko duen ezkonberrien lehenengo balsa da


Mikel Apaolaza. LOINAZ AGIRRE

laugarren eta azken une garrantzitsua. «Lehen, bals berdina dantzatzen zen beti, baina orain abesti goxo desberdin asko aukeratzen dituzte ezkonberriek. Adibidez, Behin batian Loiolan». Hortik aurrera, hiru-lau orduko errepertorioa hasten da. «Abesti dantzagarriak izan behar dira. Erritmo egokia lortu behar da: ezin da balada baten ondoren rock&rolla jarri golpetik, transizio moduko bat egiten saiatzen gara», dio.

Ezkonberriek kantu berezien eta kuttunen zerrenda egitea ezinbestekoa da. Musika animatzailearen helburua, ahalik eta jende gehien dantzan jartzea da.

Festa eta dantzaldia ahalik eta arrakastatsuena izateko, errepertorio egokia prestatzea behar-beharrezkoa da. Ezkonberriei galdetegia banatzen diete musika animatzaileek.

Informazio bilketa «Ikerketa lana» egingo du musika arduradunak, ahalik eta informazio gehien jasotzeko. Ezkonberrien musikaren inguruko gustuen berri jasotzeaz gain, gonbidatuei buruzko datu gehienak bilduko ditu: haur edo adineko asko egongo diren ezkontzan, gonbidatuen jatorria zein den... «Haur asko badaude Pirritx eta Porrotxen abesti bat jarri beharko da; adinekoak badaude ere beraien estiloko musika jarriko beharko da», dio Apaolazak. Horrezaz gain, jatorri desberdineko gonbidatuei ere musikaren bidez keinua egitearen aldekoa da beasaindarra. «Sevillarren bat badago sevillanaren bat jarrita, adibidez...». Azken batean, musika animatzailearen helburua eta ametsa, ahalik eta jende gehien dantzan jartzea baita.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.