1 minute read

Ardiak eta gazta, Pazko asteko feria girotzeko

Ordiziako Artzain Egunak irekiko gaur zortzi Idiazabal Gaztaren denboraldi berria . Donostiako Rekondo jatetxeko

Lourdes Rekondo sukaldariak ebakiko du gazta berria

Advertisement

Erregulartasun sariak, Segurara eta Idiazabalera

Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak aurreko urteko kanpainari dagozkion gaztaren erregulartasun eta kalitate sariak banatzen ditu Ordiziako udaletxean egiten den ekitaldian

Aurtengo bi sarituak goierritarrak dira. Segurako Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburuk artzain-gaztagilearen atalean jasoko du saria, bigarren urtez jarraian. Gaztandegiaren ataleko saria, berriz, Idiazabalgo

Abel Goiburu Irastortzak jaso- ko du. Hirugarren aldiz eskuratuko du sari hori –aurrez 2019 eta 2021 urteetan– Goiburu gaztandegikoak.

Eneko Goiburuk Ordiziako Artzai Gazta txapelketa entzutetsua irabazi zuen 2021ean, eta iaz eta aurten erregulartasunaren aitortza jasotzea bada zerbaiten seinale Abel Goibururengatik ere antzeko zerbait esan daiteke, azken bost sarietatik hiru beretzat izan baitira. Idiazabal Jatorri Izendapeneko gazta ekoizpenak gora egin du aurten –1 368 389 kilo–aurreko urtearekin alderatuz, nahiz eta zortzi ustiategi gutxiago dauden erregistratuta

GOIERRIKO HITZA Asteazkena, 2023ko apirilaren 5a

118

GAZTANDEGI

Gaur gaurkoz 118 gaztandegi ekoizle daude Idiazabal Jatorri Izendapenean, aurreko kanpaina baino zortzi gutxiago Horietatik gehienak Gipuzkoakoak (55) dira, Nafarroakoak 29, Arabakoak 21 eta Bizkaikoak 13 Gaztategiak-Ekoizpena

Artzain Eguna 2023

EGITARAUA. APIRILAK 12 Goiz osoan. Asteroko feriaz gain, gazta salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen postuak herrian zehar Trikitilariek eta dultzaina jotzaileek alaituko dute giroa

09:00. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Eusko Labela duen esne bildotsa burruntzian erreko da, Garagartza plazan

11:00 Artaldeak (2 000 ardi buru) igaroko dira Ordiziako kasko historikoan barrena gorri zein mutur-beltzak izango dira ikusgai. Ekitaldia gehiago ere izango da plaza berean –ikus eskuineko egitaraua–.

Iazko konpromisoari eutsiz

Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere emakumezkoen pilota partidak jokatu dituzte Beti-Alai pilotalekuan Eskuz binaka, Miriam Arrillaga eta

Itxaso Eratsun Miren Larrarte eta Noa Mendizabalen aurka arituko dira, nor baino nor Eta pal e t a r e k i n , L e i r e G a l d o s e k e t a Ane Kerejetak Amaia Irazustabarrenaren eta Garazi Eizmendiren aurka neurtuko dituzte indarrak Jaialdia 18:00etan da

11:15. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, udaletxean. Donostiako Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondo sukaldariak ebakiko gazta berria Aurretik, Hilario Arbelaitz sukaldariari omenaldia egingo diote, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak ere emango dituzte.

11:30. Gazta nola egiten den ikusteko eta mamia dastatzeko aukera Garagartza plazan

11:30 Eusko Labeldun esne bildotsa, burruntzian erreta, dastatzeko aukera Bildutako dirua Aspanogi elkartearen alde

12:15 Ile-mozte erakustaldia Garagartza plazan.

18:00. Emakumezkoen pilota partidak Beti-Alai pilotalekuan

This article is from: