Goiberri [2. alea]

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

2. zenbakia. 2012ko otsailaren 10a

GOI B ERRI Lehen mailako norgehiagoka Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa binakako pilota txapelketa nagusian ari dira 8-9

Albisu ataundarra eta Lasa urretxuarra, Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan. ASIER ZALDUA

Jon Dorronsoro 3 Iritzia 4-5 Asteko gaia: langabezia 6-7 Maite Murgia 10 Marc Vignolo 11 Garai batean 12 Asteburuko proposamenak 13 Gida: edergintza 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

ASIER ZALDUA

Jon Dorronsoro

Legazpiko Sustraiak dantza taldeko kidea

«Inauteri ikusgarrienak Zuberoako maskarada eta Luzaidekoa dira» Asier Zaldua Legazpi Jon Dorronsoro (Legazpi, 1967) Sustraiak taldeko kidea da. Inauterietako igandean, urtero bezala, herriko kaleetan dantza egingo dute. Aurten, LasarteOria eta Antzuolako Sorgin Dantza egingo dituzte.

Norekin dantza egingo zenuke gustura?

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Nirekin dantza egin nahi duen edonorekin.

Amets bat.

Zaletasun bat.

Janari bat.

Kirola ikustea. Saskibaloia, batez ere.

Edari bat.

Oporretarako leku bat.

Garagardoa.

Zein da zure dantza kuttuna? Legazpiko Ezpata Dantza ,

Euskal Herriko edozein.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Liburu bat. Eraztunen jauna. Euskaraz bi-

Gorroto duzuna.

gure taldeak berreskuratu baitzuen.

Euskal Herriko zein inauteri gustatzen zaizu gehien? Niretzat ikusgarrienak Zuberoako maskarada eta Luzaidekoa dira.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

tan irakurri dut, eta gazteleraz hirutan.

Musika talde bat. Barricada.

Abesti bat. Mikel Laboaren Izarren hautsa.

Ez daukat. Orain arte bezala jarraitzea. Patata-tortilla.

Opari guztiak dira bereziak.

«‘Eraztunen jauna’ liburua bitan irakurri dut euskaraz eta hirutan gazteleraz»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gazta.

Goierriko txoko bat. Legazpi.

Herriko alkate bazina... Lau urteak ahalik eta azkarren pasa daitezela!

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Urretxu: Barrenkale 13. 20700. Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Publizitatea: 647 319 775 – oprieto@bidera.eu

Bezero harreta / harpidetzak: 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Hilkutxa hutsak, salatari arri naiz ume lapurtuen tramako pertsonaien larruan; posible balitz, ulertzeko. Haurdun dagoen emakume bat artatzen duen ginekologoak bere asmo ezkutuetarako biktima atzematen du bere kontsultan, demagun neska gazte ezkongabe bat dela, edota familia ugaria duen adineko emakume xumea. Erditzen lagundu dion medikuak jakinarazten dio umea jaio eta handik gutxira hil dela. “Hala hobeto –esan diezaioke– ez zen aurrera aterako; malformazioak zituen”. Esan diezaioke baita ere: “Inkubagailuan erre egin zaigu”, edota: “Bularreko esneaz gaixotu eta hil egin da”. Gertatutakoa jakindakoan, “Jainkoaren nahia izan da” esango du beharbada senarrak, izatekotan. Pena arintzeko, erizainak –moja ere izan daiteke– gehitu ahal izango du ahots-ikararik gabe: “Hobe duzu umea ez ikusi” eta, agian, klinikako arduradunen batek senar-emazteei hileta antolatzeko erraztasunak emango dizkie. Segidan, funtzionarioren batek emango dio haur lapurtuari deitura faltsua Erregistro Zibilean. Eman dezagun hori guztia Itsasondoko etxe batean gertatu zela duela hogeita hamabost urte. Izugarrikeria honen motiboak pentsatzen hasita, baten batek esango du dirua beti izan dela nahikoa arrazoi, ankerkeriarik

J

handienak egiteko eta ametitzeko. Baina kontzientzia ez da erraz isilarazten. Beraz, pentsatzen dut gaizkileek zuribideren bat topatuko zutela euren kontzientziak mututzeko. Bat izan daiteke umearen nahiz amaren mesedetan ari zirela; bi, zenbait emakumeren arinkeria zigorrarekin ordaintzen dela. Eta guztiek izango dute, gainera, bultzatu dituen ideologiaren bat, sinesmenen bat, konbentzimenduren bat. Guraso berriek jaso dute haurra etxean. Donostiarrak dira. Emazteak izan dezake gertatutakoaren berri, edo ez, edota akaso, behin haurra besoetan hartuta, ez du jakin nahi izango. Erosketak balio du garaiko bi etxebizitza adina. Igual izango dute nahikoa diru, edota zorpetuko dira bizitza osorako. Senarrak emazteari dion maitasunagatik ekarri du umea, baita errudun sentitzen delako ere. Emazteak maite zuen haurra besoetan jarri aurretik ere. Miren izenaz bataiatu dute. Auzoko erretoreak ez du galderarik egingo, bere egitekoa agiri ofizialek diotena berrestea da, badakien arren, Doloresek ez duela haurrik erditu. Berak ezkondu zuen eta, aitorlekuan esanda daki senarra antzua dela. Eugenio eta Dolores, edozein modutan, bikote eredugarria da, eta merezi zuen zoriontasun hori. Maitasunaren izenean ere ezegiteko asko egin daitezke. Miren Gasteizen bizi da gaur egun Andonirekin. Duela gutxi

«Hemendik aurrera hilkutxa huts asko hasiko dira hatz salatariaz istorio ikaragarriak kontatzen»

jakin du haurdun dagoela. Zoriontsu dago. Doloresi malkoa atera zaio amona izango dela jakitean. Eugeniok bihotz-zimiko bat sentitu du bularraldean. Doloresek eskerrak ematen dizkio Jainkoari Mirenek ez duelako berea bezalako trantzerik bizi behar izan. Mirenek bere haurdunaldiaz hitz egiteko eskatzen dio amari. Aurreneko haurdunaldia du eta beldur asko ditu. Doloresek ez dio inoiz esan ez zuela erditu. Adoptatua zela esatea bururatu zitzaion, baina beldurrak ez zion utzi. Dolores, azken boladan, ez dago ongi. Ume lapurtuen auzia komunikabideetan dagoenetik kezka, beldurra, zalantza eta damua nagusitu zaizkio. Eugeniorengan egonezin berbera igarri du. Miren asaldatuta dago Itsasondoko kanposantuan hobiaren kanporatzea telebistan ikusi zuenetik. Umea sabeletik atera eta eraman egiten dutela amets egin du bart. Esan daiteke inkontzientearen memoria, jaiotzear dagoen umea bezala, bultzaka ari dela argia ikusteko. Eugenio eta Dolorosen kontzientziak hasi dira ahausika, eta ez daude isilarazterik. Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean, egia lehertu da. Berriak erraiak zartatu dizkio Mireni. Erregistro Zibilean Argiñe izena eman diote jaioberriari. Amaalabak egiari aurre egitea erabaki dute. Doloresen kontzientzia ez da isilduko alaba erditu zuen ama, beste ama, aurkitu arte. Mirenek ezingo du egiazko dolurik egin sabeleko ama besarkatu arte. Itsasondoko hilerrira joan dira. Ez dago jakiterik, zerrautsa eta gaza batzuez gain, gorpurik gabeko hilkutxan, erantzunen bat topatuko duten. Badakite halere, istorio osoa ezagutu behar dutela egia hezur-mamitu eta birjaiotzeko. Hemendik aurrera hilkutxa huts asko hasiko dira hatz salatariaz istorio ikaragarriak kontatzen. Zenbaitzuen kontzientziak aharrausika hastean, ez nuke haien larruan egon nahi.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Alerta gorria, laranja, horia... Urte gehiena horretan pasatzen ote dugun susmoa daukat. Neguan, lehen “iparrak jo eta elurtea” izaten genituen tokian, orain “Siberiako hotza” edo “haize polarra” etortzen zaizkigu. Eta noski! Alertan gizarte guztia. Elurra kentzeko makinek elurra kendu ordez, garai bateko txerrikiak edo bakailaoa bezala errepideak gazitzen pasatzen dute denbora gehiena. Udaberrian, berriz, euriagatiko edo olatuengatiko alertak izaten ditugu; udan beroagatikoak eta lehorte-arriskukoak; eta udazkenean izaten da haize bolada “hurakanaturen” bat (ziklogenesia ez bada). Eguraldiarekin obsesionatuta bizi garelakoan gaude. Hizketarako mintzagai erraza eta erosoa izan ohi da eguraldia; aurrekoarekin zertaz aritu ez dakigunean erabiltzen dugun komodina (orain krisia ere pareko bihurtzen ari da). Baina hain justu ere gure gizarteak eguraldiarekiko historian sekula izan duen menpekotasun txikiena duen garaiotan, sekula baino fijazio handiagoa daukagula dirudi. Paradoxikoa dirudi, baina agian normala da: naturarengandik gero eta urrutiago gaudenez, erabat naturala den eguraldia zineko fik-

zioaren moduan ikusten dugu. Auskalo! Norbaitek esango du komunikabideek eragin digutela eguraldiarekin eta alertekin horrela ibiltzea. Akaso bai. Baina azken elurte garaiotan, eguraldiari buruzko saioen audientziek asko egin dute gora eta hori inork ikusi gabe ez da gertatzen. Hau kontuan hartuta, sortu berri zaigun GoiBerriri ere agian gomendatu beharko diogu eguraldiaz orriak betetzen hasteko. Hori bai, morboarekin egin behar dela ere aipatu behar; bestela ez du graziarik, ez baitu alerta itxurarik!

Ion Muñoa

bat eta

Alertak, geuk jarri beharko genizkioke geure buruari, eguraldiarekin horrelako aldrebeskeriak gerta ez daitezen. “Aldaketa klimatikoa” esaten diogun horrek aldarazi egingo gaitu: laster udan lehorteak izan ordez euriteak izango ditugu; neguan berriz lehorteak; hau komeria! Eguraldiarekiko menpekotasun txikiena dugun garaiak direla diozu, baina nik uste gero eta gehiago dugula. Gure esku ez dagoen gauza bakarrenetakoa izango da eguraldia, (eta eskerrak) baina ez pentsa! Hori ere aldatzen hasi da. Gogoan al duzu Beijin-en joko olinpikoen garaian euria egiteko hodeiak nola lehertu zituzten? Izan ere txinatarrek denetik asmatzen dute! Asmakuntzak asmakuntza, garaian garaiko eguraldia izatea litzateke egokiena. Neguan egonda, ez al da elurra egitea tokatzen? Naturari bere bidea egiten uzten ez badiogu, nola uste duzu erantzun behar duela? Mendiak hausten edo zulatzen baditugu, ibaiak tokiz mugitzen baditugu, behar baino zabor gehiago sortzen badugu, gehiegizko kutsadura sortzen badugu, ingurugiroak ez al du ha-

Saretik Goiztiri AEK Goiztiri AEK euskaltegiak 25 urte bete ditu. Hori ospatzeko, Iñaki Apalategi bertsolariaren hitzekin abestia sortu du Black Jiko taldeak. Bideoa ere prestatu dute, euskaltegiaren historiako argazkiekin.

goiztiri.blogspot.com

Elurra eta hotza Aurreko asteko Goierriko elurtearen argazkiak eta bideoa Goierriko Hitzaren webgunean daude ikusgai.

goierri.hitza.info

Asteko irudia

Elurra Sanblasetan Elurra San Blasetan !!! Inolako zalantzarik gabe elurra izan dugu egun hauetako albiste. Eta elurra izan da, Idizabalen, San Blas jaietan urtero ospatzen den goitibehera leihaketa bertan behera uzteko arrazoia. Hala ere izango zuten nola gozatu idiazabaldarrek.

bat

Eneritz Gorrotxategi serretzeko eskubiderik? Gizakiari bere bide naturala eteten bazaio, ez al da haserretzen? Hala da bai; elurraren izara zuriak gure herria estali zuen egunean etorri zitzaigun GoiBerri etxera, gure “panaderoaren” furgonetan. Ibilbide luze eta estimatuko bi iturrik eman duten jario berria, goierritarrok edan beharreko ura; ez dadila agortu behintzat. Zorte on GoiBerri egiten duzuen guztioi.

JOSUS MAROTO


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Bizimodua krisian Krisiak gogor jo ditu ekonomiaren alorrik gehienak, baina lan mundutik datoz daturik beltzenak. Azken bost urteetan, langabeziaren datua bikoiztu egin da Goierrin; zenbaki horien atzean daudenak dira krisiaren alderik gordinenak. A. Apalategi - J. Zarandona Azken bost urteetan bikoiztu egin da langabetuen kopurua Goierrin. Krisiak ez du beste eskualde batzuetan adinako eraginik izan, baina eraikuntza sektorearen gainbeherak eta industria arloan dauden zailtasunek arrastoa utzi dute. Datuek diote denera 3.700 lagun daudela lanik gabe Goierrin. Kopuru hori, 1.694 lagunekoa zen 2007. urtean. Ekonomia krisiak arlorik gehienetan izan du eragina, baina zerbitzuena da kaltetuena; bertan dago eskualdeko langabetuen %55a. Haren atzetik daude industria eta eraikuntza, baina bi sektore horiek hazkunde nabarmena izan dute. Adinaren arabera, langabetu gehienak (%52a) 25 eta 44 urte artekoak dira. 45 urtetik gorakoen kopurua ere handia da; adin tarte horretako 1.362 lagun daude lanik gabe. Datu horietako bakoitzaren atzean, ordea, pertsonak daude. Horietako asko, Lanbide enplegu agentziak Goierrin dituen bi bulegoetakoren batera joaten dira, egunero. Beasaingo eta Zumarragako zentroetan, etengabea da jendearen joan etorria, batez ere goiz partean. Langabeziaren papelak egin, eskaintza berririk dagoen begiratu, ikastaroren batean izena eman… Langabetuaren eguneroko zereginak dira. Hori da Antton Altunaren kasua. 2001etik dago lan finkorik gabe. Hamabost urte lan egin zituen kameralari moduan, au-

rrena ekoiztetxe batentzat, eta gero ETBrentzat lan egiten zuen azpikontratatutako enpresa batean. «Ekoiztetxeetako lan baldintzak okerragoak izaten dira, eta nik, langile bezala, ETBkoek zituzten baldintza eta soldata berak eskatu nituen. Baina hori ez zitzaion gustatu ekoiztetxeko zuzendariari, eta kalera bidali ninduen». Zailtasun gehiago sortu zaizkio harrezkero; emaztearen gaixotasuna zela eta, lan mundua uztea erabaki zuen, eta hura hil zenetik, alarguntza pentsioa jasotzen du. Harrezkero ≪saiatzen naiz lanen bat bilatzen, baina ez dago erreza≫. Lanik gehienak, urrutikoak direla dio, Goierri inguruan eskaintza gutxi dagoela. Esperantzarik ez du galdu, ordea. «Orain, adibidez lan eskaera batzuk badaude Legorretako Udaletik, denboraldi baterako peoi moduan eta aritzeko, eta ea zer ateratzen den». Maria del Carmen Madero Granadakoa (Espainia) da jaiotzez, baina han lanik gabe gelditu zenean, anaiaren etxera etortzea erabaki zuen, Zumarragara. Bi urte daramatza langabezian. Lanbidek eskaintzen duen ikastaro bat egiten ari da UGLEn (Urola Garaiko Lanbide Eskola). «Klase teorikoak

Jendearen joan etorria etengabea da Lanbideren bulegoetan. Irudian, emakume bat Zumarragako bulegoaren aurretik pasatzen. ALEX AREIZAGA


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

amaituta praktikak egiten nabil orain Urretxuko Eguneko Zentroan. Oso pozik nago, bai UGLEn eta bai Eguneko Zentroan denak oso atseginak direlako nirekin». Euskal Herrian bizi maila ≪oso altua≫ dela uste du, eta aurrera egitea zaila dela. Etorkizuna ≪oso beltz≫ ikusten du, baina lana lortzeko esperantza badu. «Irekita nago. Lana beste leku batean ateratzen bazait maletak hartu eta bertara joateko prest nago».

«Jasotzen ditudan lan eskaintzak oso urrutikoak izaten dira, bertakoa oso gutxi dago»

«Egoera zaila da guztiontzat baina bertakoek aukera gehiago dituzte etorkinek baino»

«Lana beste lekuren batean ateratzen bazait prest nago maletak hartu eta joateko»

Beasain

Zumarraga

Zumarraga

Antton Altuna

Qaiser Pervaiz Ahdmed Mª Carmen Madero

Etorkinek aukera gutxi Madero bezala, lanaren eta bizimodu hobe baten bila etorri zen Qaiser Pervaiz Ahmed pakistandarra, duela hamalau urte. Zumarragan bizi da eta lau urte daramatza lanik gabe. «Lan egiten nuen enpresa itxi eta 200 pertsona kaleratu zituzten. Ondoren Brasilen eta Txinan lantegiak ireki ditu enpresan horren jabeak». Etorkizuna beltz ikusten du: «egoera oso zaila da guztientzat, baina bertakoek etorkinek baino erraztasun gehiago dituzte». Hamabost egunez behin bidaltzen ditu curriculumak, baina momentuz ez da ezer atera. «Behin-behineko lanak egon badaude, abuztuan 20 egunerako lanak ateratzen dira, makinak garbitzen eta abar. Baina epe luzerako lanik ez dago. Ematen didaten diru laguntzari esker bizi naiz».

Datua

3.661

Langabetu. SEPE Espainiako Enplegurako Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera,urte hasieran, 3.661 lagun zeuden lanik gabe Goierrin. Horietatik gehienak, %54,9, zerbitzuen arlokoak dira,eta haren atzetik daude industria eta eraikuntza. Duela bost urte, 2007an, langabetuen kopurua 1.694 lagunekoa zen.

Ramon Juaristi

Lanbideren Zumarragako bulegoko arduraduna

«Langabetuei formatzen jarraitzeko eta esperantzarik ez galtzeko esango nieke» A. Apalategi Zumarraga Lanbidek Zumarragan duen bulegoko zuzendaria da Ramon Juaristi. Azken urteetan langabetuen kopuruak gora eta lan eskaintzenak behera egin duela nabaritu du. ≪Lehen lan eskaintzak aukeran izaten ziren ia; orain berriz, asteko bat jasotzen badugu, gustura≫.

Krisia hasi zenetik bikoiztu egin da langabeen kopurua. Non antzeman duzue igoerarik handiena? Lehenengo lanaren bila dabilen jendea da asko, gaztea eta prestakuntza handikoa. 25 urtez azpikoen artean, %50 inguru, aurreneko lanpostua lortu ezinda dabiltza. Askok karreraz gain master bat ere badute, eta praktikak ateratzen zaizkie, baina lanik ez. Horrek jendea desanimatu egiten du. Beste zulo handi bat 45 urtertik gorakoena da, adin batetik aurrerako jendea berriz ere lan munduan sartzea oso zaila da eta.

Historikoki, langabezia handiagoa egon izan da emakumeen artean gizonezkoetan baino. Bien arteko aldea asko murriztu da, ordea. Krisiaren aurretik, lau

Lan eskaintza gehiagoren faltan, formazioa jasotzeko aukera eskaintzen duzue.

ALEX AREIZAGA

langabetutatik hiru ziren emakumezkoak, eta orain paretsu dabiltza. Zenbait sektoretan gizonezkoak gehiago dira. Hala, esan liteke krisiak gogorrago jo duela gizonezkoen artean.

Zerbitzuen arloan dago langabetu gehien; baina industria eta eraikuntza ere asko igo dira. Orain guregana datozen langabetu gehienak industriatik eta eraikuntzatik datoz; gehienak kualifikazio gabeko langileak dira, eta asko kostatzen zaie beste lanen bat bilatzea. Lehen errazagoa zen, baina orain jasotzen dugun eskaintza kopurua ere asko jaitsi da.

Eskaria badago, jendeak ikusten du lan eskaintzarik ez dagoela eta ikastaroetan izena ematen du. Baina hor ere ez dago denentzako lain. Gipuzkoan denera 200 eta 250 ikastaro artean antolatzen dira. Baina hori jasotzen ditugun diru laguntzen baitan dago. Guk adibidez [Zumarragan], hamasei ikastaro eskatu genituen, baina laguntzarik ez zegoela eta, sei edo zazpi egingo ditugu.

Zer gomendio emango zenioke lanik gabe gelditu den bati? Inork ez dauka errezeta magikorik, baina nik formatzen segitzeko eta esperantzarik ez galtzeko esango nieke. Lehenago edo beranduago, baina hau hasiko da buelta ematen, eta orduan irteera lerroan ondo kokatuta egotea komeni da. Lanpostu jakin batekin ez itsutzeko ere esango nieke; aukera badago hartu, eta gero etorriko da guk nahi genuen hori. Egin daitekeen okerrena gure gustuko lanik ez dagoela eta etxean gelditzea da.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Albisu eta Lasa Pilotariak

Buruz buru Aurtengo binakako pilota txapelketa nagusian, Goierriko bi pilotari parte hartzen ari dira: Aritz Lasa eta Jon Ander Albisu. Biak debutariak dira. Albisu txapelketako gazteena da, eta Lasa aurrelarien artean gazteenetakoa. Asier Zaldua Beasain Aritz Lasak (Urretxu, 1983) bere jaioterrian jokatuko du ostiral honetan, bigarren etxea duen Ederrena pilotalekuan. Jon Ander Albisu (Ataun, 1990) toki exotikoago batean arituko da: Bartzelonan. Galderak erantzuteko, berriz, Beasainen elkartu ziren.

Nola oroitzen dituzue lehen pilotakadak? Aritz Lasa: Hasieran lagunekin

eta anaiarekin jokatzen nuen, Ederrena zaharrean. Oso gustura aritzen ginen. Aitaren familian oso pilotazaleak dira. Anaia urtebete zaharragoa da, eta irabazi egiten zidala esaten dit. Berak eta lagunek utzi zutenean, bakarrik jarraitu nuen. Ondoren Garfe enpresak deitu zidan eta gero Aspek. Jon Ander Albisu: Eskolan pilotan aritzen ginen. Nire etxean ere pilotazaleak dira. 16 urte

bete arte, koadrilako batekin aritu nintzen, Arratibelekin. Ataundik Tolosara joan ginen, herrian bakarrik gelditu baikinen. Oso esperientzia polita izan zen, maila ona baitzegoen. Ondoren Asegarcek deitu zidan, ez nuen espero. A.L.: Klub batzuk oso indartsuak dira (Tolosa, A単orga, Amezketa...) eta herri txikietako jendea horietara joaten da. Horrek, are gehiago indartzen

ditu klub horiek. Nire garaian A単orga puntakoa zen: Argote, Mendizabal... hortik atera ziren eta bertakoa bakarra zen. Ni ez nintzen Urretxutik atera, entrenatzeko astirik ere ez bainuen. Partida pila bat jokatu nituen afizionatu mailan eta gainera eskuekin arazoak izan nituen.

Bide zeharo desberdinak osatu dituzua: Albisu, zu oso gaztetan pasa zara profesionaletara,


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

ibilbideak oso ezberdinak izan dira. Egia esan, Asegarceren deia oso gustura jaso nuen. Niri tokatu zaidana nahiago dut. Aritzek lan gehiago egin behar izan du.

Zer iritzi duzue batak besteaz?

ASIER ZALDUA

eta zuri Lasa, gehiago kosta zaizu. Zer uste duzue dela hobea? A.L.: Nire ustez onena 22 urte ingururekin debutatzea da, baina batzuek ahalmen handia dute eta 18 urterekin profesional mailara salto egiteko prest daude. Ondo hastea oso garrantzitsua da. Gaizki hasiz gero, presioa heltzen da eta 18 urterekin presioari aurre egitea oso zaila da. Pilotaria galdu egin daiteke. Afizionatu mailan jokatzea garrantzitsua dela uste dut. Profesional izandakoen aurka ere jokatzen da eta asko ikasten da. Nik 23 urterekin debutatu nuen Frontisekin eta ordurako ia etsita nengoen. Afizionatuetan maila ona eman nuen, baina Frontisek bakarrik eskaini zidan aukera. Nagorerekin, Arretxerekin, Armendarizekin... asko ikasi nuen. 25ekin, gutxien espero nuenean, Aspetik deitu zidaten. Sekulako poza hartu nuen. Urtetako lanaren saria izan zen. J.A.A.: Zortea behar da. Asegarcerekin entrenatzen hasi nintzenean, asko nuen ikasteko, eta oraindik ere bai. Gu bion

J.A.A.:Frontis enpresan zegoenean egunkarien bitartez jarraitzen nuen. Txapelketa guztietan finalera heltzen zen. Argi zegoen goian ibiltzeko maila duela. Denok ditugu egun txarrak eta binakako txapelketan, zoritxarrez, ez dabil berak nahi bezain ondo. Egun onak helduko dira, seguru. Pilotari handia da, gantxo bikaina du eta aurrera egiteko aukerak ditu. A.L.: Jon Ander gaztea eta indartsua da. Bi esku ikaragarri ditu, bi palanka handi. Egun, berea da kolpe ikusgarrienetakoa. Dena du: kantxan ondo mugitzen da, airez ederki moldatzen da, egurra ematen du... Urrutira helduko da. Gaztea da eta oraindik asko du ikasteko, baina tokia hartzen ari da. Bikain erantzuten ari da.

dit, asko hitz egiten du, ez dit sekula partidatik alde egiten uzten... A.L.: Ez nuen espero txapelketan parte hartzea, eta ilusio handiarekin eta presio gabe ekin nion. Helburua nire maila ematea zen, baina ez gabiltza ondo. Lehen partida ondo jokatu genuen, baina hortik aurrera ez gara fin ibili. Aitorrek (Zubieta) eskuetan arazoak izan ditu eta nire helburua desbideratuta egon da. Zorionez, azken bi partidetan hobeto aritu naiz. Eskuak inoiz baino hobeto ditut eta fisikoki bikain nago, baina bolada txarra pasa dut. Konfiantza berreskuratzeko partida bat ondo jokatzea da kontua. Zorte txarra izan dut: hiru urte daramatzat Aspen eta oraingoa izan dut bolada txarrena. Dena den, ez dut ilusioa galdu, ez eta presiorik nabaritu.

Zer moduzko bikotea da Aitor Zubieta? A.L.: Ona, oso gustura ari naiz berarekin. Asko hitz egiten du

Txapelketa elkarrekin jokatuko bazenute, zer moduz moldatuko zinatekete elkarrekin? A.L.: Ondo moldatuko ginateke. Normalean ez dugu arazorik izaten batekin edo bestearekin jokatzeko. Elkarrekin zenbat eta gehiago aritu, orduan eta hobeto. Errematatzea gustuko dugun aurrelariontzat Jon Ander bikote bikaina da. Gustura jokatuko nuke berarekin. J.A.A.: Udan Xalarekin jokatu nuen eta beste enpresako jokalari batekin aritzea arraroa egiten da. Aritzekin gustura jokatuko nuke. Elkarrekin apur bat entrenatu eta gure maila emanez gero, lan ona egingo genuke.

Aritz Lasa: «Frontisen, Nagore, Armendariz, Arretxerekin... asko ikasi nuen»

Nola ikusten duzue zuen burua txapelketan?

Jon Ander Albisu: «Aritzek gantxo bikaina du eta aurrera egiteko aukerak ditu»

J.A.A.: Ondo. Ez dut presiorik. Nik nirea egin behar dut: irabazi edo galdu, nire maila eman. Nirea egiten badut, badakit Pablok (Berasaluze) berea egingo duela, eta horrek konfiantza handia ematen du. Oso gustura nago berarekin. Asko laguntzen

Aritz Lasa: «Kantxan ondo mugitzen da, egurra ematen du... dena du»

eta hori gustuko dut: nahiago dut bikotea hitz egiten duena izatea. Atzelariak eskatu, buila egin eta bikotea gidatu behar du.

Gonzalezek egindako adierazpenek ez al dizute kalte egin? A.L.: Ez diot garrantziarik eman. Lehen partida zen zailena eta irabazi egin genuen. Nik neurea egin behar dut. 25 urterekin egin nuen debuta eta oso argi dago inork ez didala ezer oparitu. Ez dut horretan pentsatzen, txapelketarekin nahikoa dut.

Albisu, zuen burua finalerdietan ikusten al duzue? J.A.A.: Ondo goaz, baina oraindik partida asko jokatu behar ditugu. Lau irabazi ditugu, baina bi edo hiru punturekin bikote dezente dago. Partidaz partida joan behar dugu. Finalerdietarako sailkatzea handia litzateke. Duela urtebete egin nuen debuta!

Zure kasuan, Lasa, zenbat partida irabazi beharko dituzuela uste duzu finalerdietarako sailkatzeko? A.L.: Txapelketa maldan gora jarri zaigu, eta lanean jarraitu behar dugu. Sailkatzeko zazpi edo zortzi partida irabazi beharko direla uste dut. Laugarren postua bi garaipenera dugu, baina garrantzitsuena lan ona egitea eta itxura ona ematea da.

Bereziki gogoratzen duzuen partida? J.A.A.:Antiguan irabazi nuen finala. Profesionaletan dagoen Apezetxearen anaiarekin irabazi nuen. Bigarren mailako binakako txapelak ere ilusio handia egin zidan, debutatu nuen urtean lortu bainuen. A.L.: Finalak, estreinaldi egunak, bigarren mailako buruz buruko txapela... bereziak izan dira, baina Elgetako txapelketan galdu nuen finalerdia ere ez dut erraz ahaztuko: partida negargarria egin ondoren 21era berdintzea lortu nuen eta sakean falta egin nuen. Jende askok gogorazten dit, gainera.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤIron Man batean parte hartu nahiko nukeÂť Maite Murgia gazte lazkaotarrak Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi du gazteen mailan.

Zein kirol gustatzen zaizu gehien? Neguko triatloia eta ziklo-krosa. Ziklo-krosa elurrik ez zegoen urte batean probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan.

Zer moduz doa neguko denboraldia? Ziklo-krosari dagokionez, 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi dut eta Espainiakoan bigarren sailkatu naiz. Legazpin Gipuzkoako Txapelketa irabazi nuen, eta neguko triatloian Espainiako txapelketa irabazi dut gazteen mailan.

Asier Zaldua Lazkao Maite Murgiak 20 urte ditu eta Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Rufino Murgia Euskaltel-Euskadi taldeko masajistaren alaba da eta ziklo-krosean, errepideko txirrindularitza lasterketetan eta udako triatloian ere aritzen da.

Zeintzuk dira zure erronkak datozen hilabeteetarako? Igandean Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa jokatuko da Izaban (Nafarroa) eta datorren astean denboraldiko azken proba izango da Antson (Aragoi). Ondoren, duatloietan eta triatloietan parte hartuko dut.

Nolatan halako kirol zaletasun handia? Familian denok gara kirolariak. Hiru anaia-arrebok txikitatik eskiatu egin dugu eta bizikletan ibili gara. Xabi triatloietan ibili zen. Utzi egin zuen, baina bera izan zen animatu ninduena. Urtzi, berriz, txirrindularitzan, afizionatuetan dabil Bidelanekin.

Nor da zure entrenatzailea?

ASIER ZALDUA

Patxi Vila txirrindularia. Asko laguntzen dit. Aitaren laguna da. Italiako Flaminia taldearekin ari da eta gure harremana telefono eta posta elektroniko bidezkoa da.

Non ikusten duzu zure burua epe luzera? Munduko ziklo-kros txapelketan eta Iron Man batean parte hartzea gustatuko litzaidake.

Lagunei ez al diezu inbidiarik? Lagunen parrandei ez diet inbidiarik. Kirolarekin oso motibatuta nago eta denboraldia amaitu ondoren egingo ditut egin beharreko parrandak.

Beste zaletasunik ba al duzu? Musika. Batzuetan pianoa jotzen dut. Euskal taldeak atsegin ditut gehienbat, Berri Txarrak.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Tarbes

Frantzia Herritarrak: frantsesfrantziar. Biztanleak: 62,6 milioi.Hiriburua: Paris.Hiri nagusiak: Marseilla, Lyon, Niza, Douai-Lens, Rouen, Estrasburgo, Grenoble. Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), okzitaniera, alemana, italiera, bretoiera, katalana, korsikera, nederlandera, euskara eta alsaziera. Egunotako elurra gustura hartu duMarc Vignolo segurar berriak. LOINAZ AGIRRE.

Marc Vignolo

Tarbesko eta Segurako bizimoduan ezberdintasunik aurkitu al duzu?

Seguran bizi den frantziarra

ÂŤInauterietan mozorrotuta atera eta herriko jendea ezagutzen hasi ginenÂť Loinaz Agirre Segura Frantziarra da, Tarbeskoa, Marc Vignolo. 32 urte beteko ditu aurten. Ikasketaz, Heziketa Fisikoko irakaslea da, baina lan bertikaletako enpresa batean lan egiten du. Duela bi urte iritsi ziren Marc Vignolo eta bere bikotea Goierrira, Segurara. Aurretik OĂąatin (Gipuzkoa) ere bizi izan ziren pare bat urtetan.

Eskalatzen ere ibiltzen naiz eta rokodromoan jende asko ezagutu dut. Poteoan hasi nintzen beraiekin, mendira joaten... Mendira joateko, eskalatzeko, eta bizikletan ibiltzeko leku egokia da Goierri. Polita da gainera! Barakaldon bizi izan nintzen denboralditxo batean eta ez dauka zerikusirik. Hemengo bizimodua hobea da. Hau gehiago gustatzen zait.

Zer moduz bizi zara Seguran? Integratzea erraza egin al zaizu?

Bai, asko gustatzen zait.

Zein da zure ogibidea?

Oso gustura bizi naiz Seguran. Hasieran inor ez genuen ezagutzen, baina inauterietan mozorrotuta atera ginen. Bazkarira ere joan ginen eta pixkanaka jendea ezagutzen hasi ginen.

Frantzian Heziketa Fisikoko irakasle ikasketak egin nituen. Baina hemen, lan bertikaletako enpresa batean lan egiten dut. Eraikuntzan ari naiz lanean, baina sokekin.

Aizkorri aldean ibiliko zinen.

Irakasle lanean aritzeko aukerarik izan al duzu? Ez, ez naiz asko mugitu baina hasteko EGA beharko nuke. Bestela, pribatura, monjetara joan beharko nuke eta ez dut horrelakorik nahi. Horretaz gain, titulua konbalidatu beharko nuke. Berez, nire tituluak Europako moduluak baditu baina hemen ez dit balio. Ministerioan diru bat ordaindu beharko nuke eta itzulpena ere ordaindu beharko nuke. Diru asko da. Gainera ez zait oso ondo iruditzen, ez nago ados. Irakaskuntzako proiekturik ez daukat momentuz. Zahartzen naizenean beharbada gogo handiagoa edukiko dut eta ikusiko dut orduan zer egin.

Ez gaude oso urruti, muga hortxe dago, baina oso ezberdina da hango eta hemengo bizimodua. Hemen jendea gehiago ibiltzen da tabernetan. Frantzian, jendea gehiago gelditzen da etxean. Beste berdintasun bat ere bada. Irratia asko entzuten dut. Orain bajan nago eta Frantziako irratiak entzuten ditut. Hango irratietan ez dute hainbeste hitz egiten futbolari edo kirolari buruz. Hemen, asko hitz egiten da kirolaz. Jakina, gehiena futbolaz. Frantzian beste saio mota batzuk daude. Janariaren kontuan ere badago ezberdintasunik, baina hemengo gastronomia ere oso goxoa da.

Kaleko bizimodua gustatzen al zaizu? Ondo dago, gustatzen zait, baina batzuetan etxean lasai gelditzea ere gustatzen zait, liburu bat irakurtzen-edo. Frantses ikutu hori badaukat eta etxean gustura gelditzen naiz.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

De Vlaemincken lehena Otsailaren 27an 46 beteko dira Munduko Ziklo Kros Txapelketa Beasainen jokatu zenetik. Errekarte eta Igartza Oleta kaleak dauden belardietan izan zen, eta Eric De Vlaeminck belgikarrak munduko lehen txapela irabazi zuen. Urte hartan Espainiakoa ere antolatu zuen Loinatzek, eta Alfredo Irustak jantzi zuen txapela. Baina aurrekoari meriturik kendu gabe, otsailaren 27an jokatzekoa zen Munduko Txapelketak piztu zuen zaleen eta hedabideen arreta.

Egun handia Goierrin

Loinatz txirrindulari elkarteak Espainiako eta Munduko Ziklo Kros Txapelketak antolatu zituen 1966an. Antolakuntza eta ibilbidearen egokitasuna nabarmendu zituen UCI erakundeak. GOIBERRI I単aki Gurrutxaga Beasain Beasaingo Loinatz txirrindulari elkartea 1963. urtean sortu zen, nahiz eta Beasain Kirol Elkartearen barruan txirrindularitza sustatzen aritu aurretik. Bi helburu zituen elkarteak: txirrindularitza lasterketak antolatzea

eta txirrindulari harrobia sortzea maila guztietako gazteekin lan eginez. Antolatutako lehena Espainiako ziklo kros txapelketa izan zen, 1964an. Amelio Mendijur izan zen irabazlea. Bai Espainiako Federazioa eta baita Na-

zioarteko Txirrindularitza Elkargoa (UCI) ere txundituta geratu ziren txapelketa hartako antolakuntzarekin eta ibilbidearen egokitasunarekin, eta berehala eman zioten Loinatz elkarteari Munduko Txapelketa antolatzeko ardura. 1966 urtea zen.

Handia zen Beasainek txapelketa hori antolatzea, eta bezperatik mugimendua sumatzen zen herrian, aurkezpen eta harrera ofizialak zirela medio. Bederatzi herrialdetako 34 txirrindularik parte hartu zuten Errekarte eta Igartza Oleta kaleak dauden belardietan osatu zuten bi kilometroko zirkuituan, eta denetan onena Eric De Vlaeminck izan zen, gerora beste sei aldiz Munduko txapeldun izan zen txirrindulari belgikarra. Herman Gretener eta Rolf Wolfshohl sailkatu ziren hurrena . Garaiko argazkiek erakusten dute sekulako jendetza izan zela Beasainen, ziklo krosak lehen orain baino estimazio handiagoa duela argi utziz.


GOIBERRI 13

ASTEBURUARI BEGIRA

Bertso afaria Amets Arzallus eta Julio Sotorekin

Euskadi moda zapore lelopean ekimen ezberdinak ari dira egiten egunotan Beasaingo Igartza jauregian. Balentziaga museoak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena da, eta euskal diseinatzaileen eta bertako jostunen lana bultzatzea du helburu. Ekintza ezberdinen artean, gaur, hilak 10, Cristobal Balentziaga eta gure herriko jostunen lana ezagutzen mahai-ingurua izango da. Era berean, otsailaren 26ra bitartean, hamabi diseinatzaileren lanak ikusteko aukera izango da Igartzan bertan. Erakusketaren ordutegia honokoa da: ostegunetan eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 20:00etara. Gaur, hilak 10, 17:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.

ERRRIKARTE AGIRRE

Euskal modaren jauregia da egunotan Igartza

Argi Berriko XXXV. mus txapelketa

ARGI BERRI

ARKAITZ APALATEGI

Legazpiko Bertso Olariak elkarteak antolatuta, bertso afaria egingo dute Aitxuri jatetxean. Amets Arzallus eta Julio Soto dira gaur gonbidatutako bertsolariak. Gaur, hilak 10, 20:30ean, Aitxuri jatetxean.

Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarreko, 35. edizioa izango da aurtengoa. Bikote irabazlearentzat txapela eta 1.500 euroko saria izango dira. Bigarren bikoteak, 800 euro izango ditu zain. Bihar, hilak 11, 16:30ean, Ordiziako Argi Berri elkartean. Bikoteko 40â‚Ź


14 GOIBERRI

GIDA

Edergintza

Diodozko laserrra, udan zein neguan guzkia hartzea asko gustatzen zaizu baina horretarako ez daukazu astirik? Zuri単e Edergintzak badauka irtenbidea. Diodozko laserrarekin, udan zein neguan, azala beltzaran izango duzu. Hilabetea joan hilabetea etorri, ileekin nazkatuta zaude-

E

Zuri単e Aspiunza Estetizista

la? Depilatzeko garaian tratamendua oso mingarria dela? Hemendik aurrera hori ez da arazoa izango da. Teknologia berriei esker, aparagailuak, azala hozteko sistema dauka eta hotzak azala anestesiatu egiten du, beraz, tratamendua ez da hain mingaria izango. Aipatu ditugun bi arazo horien irtenbidea iritsi da. Fototerapiaren azkeneko berrikuntzak, Depilight dauka izena. Diodozko laser indartsua da, eta uhin sekuentzia jarraiak bidaltzen ditu. Bere sistema aurreratuarekin, tratamendu bakoitzerako, pultsuaren abiadura egokitu daiteke. Era

horretan, energia homogeneoki banatzen da pultsuen segmentuetan, emaitza hobeak bermatzen ditu eta fidagarritasun osoa du; ez dago erredura arriskurik. Gainera, azala hozteko sistema du zafiro puntarekin kontaktuan dagoelako. Erosotasuna ziurtatzen du horrek, baita frekuentzia altuak erabiltzen direnean ere. Depilight, diodozko laserrarekin, ondorengo tratamendu mota hauek egin daitezke: behin-betirako ilea kentzea, ehunak tinkatzea, azalaren ehundura, argitasuna eta tonoa hobetzea, aknearen aurka egitea eta abar.

Zuri単e edergintza

Goierriko estetika zentroak

Gorputza zaintzeko txokoa

Elorri estetika zentrua.

Kosmetikoak: Ainhoa eta Nee. Depilazioak: elektrikoa, argizaria eta laser diodoa. Manikurak, pedikurak Aurpegiko tratamentuak Solariuma, Makilajeak Zuri単e edergintza Garmendia otaola, 5, behea 3. Tel.: 647 314 771 Beasain.

Lukusin plaza, 4. Ordizia. Tel: 943 164 898

Xarmanki edergintza. Labeaga, 2. Urretxu. Tel: 943 722 513




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.