GoiBerri 7. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

7. zenbakia. 2012ko martxoaren 16a

25 urte hiztunak sortzen Goiztiri AEK euskaltegiak aurten du urteurrena 4-5

Agustin Mujika ‘Takolo’ 3 Iritzia 4-5 Maria Jesus Zubeldia 6-7 Irrati libreak 10 Mohamed Couera 11 Argazki zaharra 12 Ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 14-15

Nekane Munduate eta Karmele Santoyo Goiztiri AEK euskaltegiko arduradunak Beasaingo egoitzan. ARKAITZ APALATEGI


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Agustin Mujika ‘Takolo’ Pailazoa eta mozorro saltzailea

«Alkate banintz, Biloren Disneyland moduko parke bat jarriko nuke» Asier Zaldua Zaldibia Agustin Mujika Takolo (Lasarte-Oria, 1960) Zaldibian bizi da. Pirritx eta Porrotxekin egin zen ezaguna eta egun Kuki eta Koxmo zaldibiarrekin aritzen da. Gainera, Jaiak mozorro-dendan lan egiten du.

Pailazo kuttuna.

Denok askatasuna sentitzea.

Fofo.

Janari bat.

Gustuko mozorroa.

Txomin Agirreren Garoa.

Pailazoarena.

Musika talde bat.

Sekula jantziko ez zenukeena. Denetik jantzi dut.

Gure garaian toki guztietan Eganek jotzen zuen.

Tolosa ala Rio de Janeiro?

Abesti bat.

Rio de Janeiro gustura ezagutuko nuke! Las Vegaseko inauteria ere ona omen da, eta Londonekoa oso berezia da.

Xabier Leteren Seaska kanta. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Zaletasun bat.

Kokotxak.

Bizikletan ibiltzea, afarietan lagunekin gitarra jotzea...

Edari bat.

Oporretarako leku bat.

Jaso duzun oparirik bereziena. Takolo nintzela aita batek eta

Ardo beltz ona.

Capdepera, Mallorcan.

bere alabak txistu bat oparitu zidaten. Txistu hura nire alabak jotzen du.

Liburu bat.

Zaldibiara etorri nintzenekoa.

Amets bat.

«Aita-alaba batzuek txistu bat oparitu zidaten eta txistu hori nire alabak jotzen du»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorroto duzuna. Harrokeria.

Goierriko txoko bat. Zaldibiako edozein zubi.

Herriko alkate bazina. Biloren Disneyland moduko parke bat jarriko nuke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero harreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Juana ez zen hain eroa

erenegun harakinak esandakoak eman dit zer pentsatua: larunbat goizetan ez omen du erosle askorik izaten. Ez da izango jenero txarra saltzen duelako. Zaporetsuak izan ohi dira haren dendan erositako xolomo, saiheski, xerra eta antzekoak. Guztiak jaki eder eta, neurrian ibiliz gero, osasuntsuak. Ez da hori kontua, beraz. Beste arrazoi batek samintzen du auzoko harakina. «Garai batean, igandeko bazkaritarako erosketa handiak egiten zituen jendeak. Joan dira halako ohiturak! Gero eta denbora gutxiago ematen dugu sukaldean», esan zidan. Dendari baten ohiko kexa irudituta ere, harategiko exenpluak badauka gogoetarako mamirik. Hala erakutsi zidan, oilasko bularrak biltzen ari zen bitartean, erantsi zuenak: «Sukaldeko kultura galtzen ari gara». Ez al da Euskal Herria munduko gastronomiaren eredu? Ez al ginen kazuela eta zartaginen arteko errege eta maisu? Harakinak ezetz dio. Jatetxe abangoardista nahiz tradizionalak tenplu bihurtu dituen herrialdean, elikagaiak gero eta gutxiago ezagutu eta prestatzen ditugula. Etxeko suek ez dutela behar adina lan egiten, alegia. Txuleta erraldoiak dietaren parte bilakatu direla, bai-

H

na ez ditugula gisatu zaporetsu baten sekretuak ezagutzen. Txantxetan hartzeko bekatua litzateke, gaiak gure elikadurarekin eta, ondorioz, osasunarekin, zerikusirik ez balu. Argiñanok perrexila nola, edozein gisako ekitaldietara punta-puntako sukaldari bat gonbidatzea ia ezinbesteko bihurtu da gurean. Protokoloaren obligazio. Ez ditut honekin sukaldariak kritikatu nahi, zorretan gaudelako beraiekin, ziur asko. Egia baita Euskal Herria munduan kokatzeko ekarpen itzela egin dutela. Arbasoengandik jasotako jakinduria eta bertako produktuen kalitatea goraipatu izan dute beti, gainera. Baina esango nuke saltsa berde zoragarria prestatu dugula, bakailoa uretan beratzen jartzea ahaztuta. Hau da, jatetxeetako sukaldaritza bultzatzeaz arduratu garela, eguneroko elikagaia ematen diguna, oinarrizkoa-egunerokoa, zaintzeaz ahaztuta. Artikulu honek ez du sukaldaritza tradizionalaren defentsa bat izan nahi. Ez da hori harakinak diona. Eguneroko plateren jakinduria, gurasoengandik –amengandik, bereziki– seme-alabengana pasa izan den hori, aldarrikatzen du berak. Mendeetan zehar herriaren memorian idatzitako errezeta liburu horietan egon daitekeelako, besteak beste, elika-

«Jatetxeak tenplu bihurtu dituen herrialdean, elikagaiak gero eta gutxiago ezagutu eta prestatzen ditugu»

dura osasuntsu baterako oinarria. Beti ere kontuan izanda gure elikadura beharrak ez direla orain dela bi mende zituztenen pareko. Gaiak badu beste alderdi bat. Krisi global honek zera demostratu du: ezinbestekoa dela gure inguruan erein eta hazitako elikagaiak kontsumitzea. Horregatik, ingurugiroagatik egin ez duguna, agian behar larriagatik egingo dugu etorkizunean. Petrolioak eskasten jarraituko duen etorkizun hurbil batean, agian ulertuko dugulako hobe dugula bertako ekoizle eta baserritarrei erostea, Txiletik sagarrak edo Kaliforniatik intxaurrak ekartzea baino. Eta produktu horiek jan nahi baditugu, komeni zaigu konpota eder bat edo intxaur saltsa bat prestatzen jakitea. Banoa, supermerkatuan erositako pizza bat labean zain daukat eta. Arrazoia baituzu, irakurle; denok daukagu zer ikasia eta zer egina arlo honetan. Afaltzen hasi aurretik, baina, Ordiziako Azokaz gogoratu naiz. Orain dela 500 urte, Gaztelako Juana la Loca erreginak merkatua antolatzeko baimena eman zien ordiziarrei. Historiak erakutsi digu erokeriak jota bizi izan zela emakume hura. Merkatuaren kasuan, baina, zentzudun azaldu zen. Juana ez zen hain «loca», nonbait. Ezta gure harakina ere!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Hitz hauek idazteko «gonbitea» jaso nuenean, eguerdia zen, bulego batean sartuta nengoen, eta leihotik, kanpoko eguraldi zoragarriaren argitasuna sartzen zen. Burura etorri zitzaidan orduan gaztelaniazko esaera hau: «En marzo el sol pega con el mazo», eta euskaraz parekiderik ote zegoen hasi nintzen pentsatzen. Esaera zaharren mundua ez da niretzat, egia esan, oso ezaguna. Euskaltegiko irakasle izan nintzen garaian nire ikasleei erakusteko derrigor ikasi behar izan nituen haietako batzuk besterik ez ditut gogoan: «A ze parea, karakola eta barea!», «Zozoak belari ipurbeltz»... Baina ez, nik «En marzo el sol pega con el mazo» hura nahi nuen euskaraz, eta halako batean, Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen itzultzaile magiko eta fantastikoa etorri zitzaidan burura. Eta horrela, www.itzultzailea.euskadi.net helbidean sartu nintzen, itzuli nahi nuen testua idatzi, eta honako emaitza jaso nuen: «martxoko eguzkiak mazoari ondo ematen dio». Ez ba, hori ere ez zen ba nik nahi nuena, eta gehiago ikertu eta gero, hona hemen lortu nuena: «Eguxkixe ta eurixe, martiko egueldixe», «Martxoa, ardi zarra-

ren mazoa”, «Martxoko eguzkia txarren txarrena», «Nahi bada osagarri, kasu martxoko iguzkiari», «Osasuna maite dabenak lotsa euki bear martiko eguzkiari» (Gotzon Garatek osatutako bildumatik hartuak). Ba nahi duzuena aukeratu lagunok, eta egiozue kasu esaerari udaberria laster heltzear den honetan (elurra ere iragarrita dago ordea! Hau da eromena!).

Tere Madinabeitia

bat eta

Beharko dugu bai udaberria, krisi eta egonezaren negu honetan. Nik zure hitzak irakurtzerako, lau ormetan sartuta nengoen ni ere, baina kanpoan baino giro epelagoa zegoen. Zuk esan duzu, Tere, eromena. Baina ez bakarrik eguraldiari begira, orokorrean giroari dagokionez. Hortaz niri beste esaera zahar bat datorkit burura. Gure bizitza gidatzen duten «indarrek» egiten dituzten aldrebeskeriak ikusita «donde no hay mata, no hay patata» datorkit. Ea ba hori nola itzultzen den: «Tokian mulurik ez dagoen patatarik ez dago» dio itzultzaile ofizial horrek. Arraroa benetan. Egon naiz tarte baten honen baliokidea bilatzen, han edo hemen, euskara jatorrean, baina ez dut topatu. Gainera, ni ere ez naiz oso esaera zahar zalea. Dena den, ezin etsita, Merkel eta Sarkozyri mezu elektroniko bat bidaltzea bururatu zait, frantsesez eta alemanez horrelakorik ba ote dagoen galdetzeko. Merkelek haserre erantzun dit, «nola ez duzuela patatarik? Zertan izan zarete orain arte, lanak aurretik

Saretik Zaldibia sarean Zaldibiako herri informazio guztia batu eta herritarren zerbitzura jartzeko helburuz sortu da zaldibia.org webgunea. Zaldibiako Udalak sortu du auzolanaren ideian oinarrituz. Mugimenduentzat, herri ekimenentzat, taldeentzat eta elkarteentzat prestaturiko tresna izateko helburuz sortu dute. Albisteez gain, agenda, argazki galeriak eta bideoak ere eskaintzen ditu, azken hauek zaldibiaTB (ZTB) izenpean

http://www.zaldibia.org

Asteko irudia

Ordiziako azoka Igande honetan beteko dira 500 urte Ordizia erre, eta bertan astero azoka egiteko baimena jaso zenetik. 1927. urtean eraikitako plazaren estalkia erretratatuz egingo dugu txoko honetatik gure omenaldi txikia.

bat Idoia Luzuriaga

egin behar dira?». Nikolasek, ordea, hori ekiditeko, patata gabezia alegia, neurri sakonak hartu beharko direla esan dit. Patata tortilla pintxoen ekoizpena murriztu egin beharko ditugu datozen hilabeteotan Europan onargarriak diren neurrietara iristeko, patatak ez dizkigute eta nolabait utziko.

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GOTZON ARANBURU

Maria Jesus Zubeldia SOS Haur Lapurtuak elkarteko kidea

«Tolosako hilerrira aitzur batekin joan behar bagara, joango gara»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Ordizia Maria Jesus Zubeldiak (Ordizia, 1947) haurra izan zuen 1971n, Tolosako (Gipuzkoa) La Asuncion ospitalean, baina hilda jaio zela esan zioten. Ordutik, pena horrekin bizi izan da. Komunikabideetan haur lapurtuez hitz egiten hasi zirenean, haurdunaldian eta erditzean jazotako gertaera arraroak burura etorri zitzaizkion, eta zalantza piztu zitzaion. Ordutik, egiaren bila dabil, eta ez du etsiko lortu arte.

nuen ikusi. Anestesistak eraman egin zutela esan zidan, eta handik ordu eta erdira ginekologoa eta emagina etorri ziren. Hilda jaio zela esan zidaten, buruan malformazioa zuela eta hobe zela ez ikustea. Lur jota gelditu ginen eta ez genuen ikusi nahi izan. Baina nire anaia ikustera joan zen. More koloreko mutiko bat erakutsi zioten. Medikuak negar ez egiteko esan zigun, gazteak ginela eta berehala beste bat izango genuela.

Nolakoa izan zen haurdunaldia?

Bizi al da medikua?

Ezkondu eta berehala haurdun gelditu nintzen. Garai hartan senarrari bakarrik erakusten genion erakutsi beharrekoa eta ginekologoarengana beldurrez akabatzen joaten ginen. Tolosako La Asuncion klinikara joan nintzen, Benito Izagirrerengana. Benito Izagirre ez, Benito Mussolini zen hura. «¡Quítese toda la ropa!» esan zidan sartu eta berehala. «¡Con esas tetas tan caídas! ¡Tan gorda como estás! ¿Tú qué te crees? ¿Que vas a tener un crío con esas grasas que tienes?». 60 bat kilo pisatzen nituen eta baditut hori erakusten duten argazkiak.

Ez, eta biziko balitz, gurpil-aulkian egonda ere, errekara botako nuke. Despota hutsa zen.

Zer gertatu zen umea izateko joan zinenean? Joaten nintzen bakoitzean umea ezingo nuela izan esaten zidan. Haurdun gelditu eta bederatzi hilabete eta hamar egunera urak bota nituen. Tolosara joan eta Mari Carmen Ibañez emaginak artatu ninduen. Ura oso iluna zela eta haurrak seguru aski lauzpabost egun hilda zeramatzala esan zidan. Nik ordura arte barruan nabaritu nuela, eta etxean botatako ura argia zela esan nion.

Zer gertatu zen ondoren? Berehala erditzeko gelara eraman ninduten. Erditzea minik gabekoa izango zela esaten ziguten, eta 150.000 pezeta ordaintzen genuen. Maskara jarri zidaten eta mina kentzeko zela esan. Esnatu nintzen bakoitzean jarri zidaten maskara. Guztiz esnatu nintzenerako umea jaiota zegoen eta nik oraindik ez

Umearen gorpurik eskatu al zenuen? Izagirreri umea Ordiziara eraman nahi nuela esan nion, nire aitaren ondoan jarri nahi nuela loreak eramateko. Ezetz esan zidan, hala hiltzen ziren haur

«Garai hartan ginekologoarengana beldurrez akabatzen joaten ginen» «Joaten nintzen bakoitzean lodia nengoela eta umea ezingo nuela izan esaten zidan»

guztiak hilobi berera eramaten zituztela. Hilobi hori non zegoen galdetu nion eta ez kezkatzeko erantzun zidan.

Nolakoak izan ziren ondorengo hilabeteak? Bajan egon nintzen, lur jota. Haurra galdu izana nire errua zela uste nuen. Handik hilabetera Izagirrek berriro haurdun geldi nintekeela esan zidan. Lehena jaio eta urtebete baino gutxiagora bigarrena jaio zen. Lehenbailehen eduki nahi genuen umea, mina arintzeko.

Nolakoa izan zen bigarren haurdunaldia? Guztiz ezberdina: Izagirrek oso adeitsu hartu ninduen. Oso lodi nengoen eta zesarea egin zidaten. Esnatu nintzenean umea ondoan nuen. Ebakuntza dela eta, hurrengo bost urteetan haurdun ez gelditzeko pilulak hartu behar nituela esan zidan. Baita ondoren haurdun gelditzea zaila izango zela ere. Eskerrak handik urte batzuetara ginekologoz aldatu nuen, eta hark pilulak ondo nola hartu azaldu zidan. Hartzeari utzi eta berehala haurdun gelditu nintzen!

Nolakoak izan dira urte hauek? Sekula ez dut ume hura ahaztu, noski. Egunkaria hartu eta Asucion ospitalean umeak lapurtu zirela uste dela irakurri nuenean, jota gelditu nintzen. Ahal den guztia egin dut: ADN proba, elkartean izena eman, epaitegira joan eta paperak lortu... Epaitegian gure semea hil egin zela dion papera dago, baina atzealdea hutsik dago: epaileak bete beharrekoa ez dago beteta eta ez du jartzen haurra non dagoen. Elkartekoek horrek lapurtu egin zidatela erakusten duela esan zidaten.

«Erditzean, esnatzen nintzen bakoitzean maskara jartzen zidaten»

Elkarte gainerakoek zer diote?

«Besarkatu ahal izatea, ez nuela utzi esatea... izugarria izango litzateke»

Tolosakook bilera batean elkartu ginen eta emakume batek Izagirrek umea malformazioarekin jaio zela esan ziola aipatu zuen. Bilera hartan geunden lauri gauza bera esan zigun! Jota gelditu nintzen eta tratamenduan nago.

Justizia egingo al da? Hemen inon baino hobeto gaude, baina La Asuncion klinikak ez du inongo erraztasunik ematen. Seguru aski, Ertzaintza joan beharko da miaketa egitera. Tolosan gauza bat dugu ona: hilerrian ez dela berrikuntzarik egin. Jaurlaritzak kosta egingo dela, baina bukaeraraino helduko dela esan du. Aitzur batekin joan behar bada, joango gara.

Zer esango zenieke lapurtuak izan zirela uste dutenei? Batzuk elkartera joan dira, lapurtutakoak direla badakitela baina euren amatzakoa hil arte ez dutela ezer egin nahi esanez. Nik probak egiteko eskatu nahi diet, egin ditzatela, mesedez; baina normala da batzuek egin nahi ez izatea: izan ere, euretako batzuen gurasoak pertsona onak dira. Baina beste batzuk aberastu egin ziren. Izagirrek goizetik gauera, sekulako klinika egin zuen.

Zure haurra ezagutuko duzula uste al duzu? Batzuk agertu dira, eta beste batzuk ez. Ez dut uste ume hura ezagutuko dudanik, eta ezagutzen badut ez dut bere gurasoei eman dien maitasuna ematea espero. Gauza bakarra esan nahi diot: ni naiz zure ama. Ez zaitut abandonatu, umea kendu zidaten. Zure aita hil egin zen, baina hala nahi baduzu Ordiziako Bidegain etxean babesa izango duzu. Zure laguna izango naiz eta zer, edo zer behar baduzu, beti ondoan izango nauzu. Eta bakarrik bazaude, hemen duzu zure etxea nirekin egoteko. Poliki-poliki elkar ezagutu eta berehala elkar maitatuko dugu.

Azalduko balitz? Zuk hori esan bezain pronto hotzikara sentitu dut. Izugarria izango litzateke. Bizi daitekeen pozik handiena. Besarkatu ahal izatea, ez nuela utzi esatea, zenbat sufritu dugun kontatzea... A zer nolako besarkada emango niokeen! Zoriontsua izan den galdetuko nioke.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Hiztunak sortzeko Goiztiri AEK euskaltegia martxan jarri zutela 25 urte betetzen dira aurten, eta urte hauetan guztietan kultur ekintzak eta metodo komunikatiboa izan dituzte oinarri euskara irakasteko. Helburua beti, hiztunak sortzea izan da. Eskeine Legorburu Goierri Beasainen, Lazkaon eta Ordizian eman zituen lehen pausoak Goizitiri AEK euskaltegiak, eta liburuetatik, azterketetatik eta tituluetatik kanpoko irakaskuntza izan dute oinarri gaur egunera arte. 25 urte igaro dira Goierri euskalduntzeko bidea hasi zutenetik, eta egoera eta garai berrietara egokitzen joan behar izan dute ordutik. Beti, kultur ekintzak eta metodo komunikatiboak izan dituzte oinarri euskara irakasteko. Horiek dira Goiztiriren berezko ezaugarriak.

Hiztunak sortzea izan dute lanbide eta helburu 1987tik, eta, horretarako, epe motzeko erronkak izan dituzte oinarri: «Gaur gelan ikasitakoa, gaur bertan kalean aplikatzea da helburua, ez seigarren urratsera iritsi arte itxaron behar izatea». Karmele Santoyo ia hasieratik da Goiztiriko irakasle, eta haren hitzetan, helburuak markatzerakoan, «komunikazioa da beti oinarria». Komunikazio bide horretan, «etxetik kalerako bidea egiteko», kultur ekintzak erabili dituzte hasieratik. Nekane Mun-

duateren arabera, «ikasleak oso eroso daude euskaltegian, haien euskara jarduna egin dezaketelako; baina hemendik ateratakoan nolabaiteko sozializazioa egiteko aitzakia dira kultur ekintzak».

Kontraesana oinarrian Beste edozertarako bezala, ordea, testuak eta ikus-entzunezkoak ezinbestekoak dira euskara ikasteko. Baita Goiztirin ere. «Ikasleek gramatika ikasten dute, baina irakasleen azalpenak ez dira gramatikalak, komunikatiboak baizik, eta

komunikazio horretara iristeko beharrezko erreminten ondorioa da gramatika». Hau da, nor-nori-nork aditz forma behin eta berriz errepikatu beharrik gabe, testuetan eta ikusentzunezkoetan ikasleei sortzen zaizkien beharrei erantzutea da Goiztiriren lan teknika. Eta hala izan da beti, ikasle kopuruak behera egin eta ikasleen perfilak aldatu egin badira ere. «Lehen, euskalduna naiz eta euskara ikasi nahi dut ideiarekin etortzen ziren ikasleak», azaldu du Santoyok, eta, orain, hori mantentzen dela dio, «bai-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

na titulu bat behar dutelako». Kontraesana ikusten dute hor Goiztiriko ordezkariek: «Jendeak titulua ateratzen du lanpostu batera aurkeztu ahal izateko. Lanpostua lortzen du, baina gero ez du euskara erabiltzen. Horregatik, erabilera bultzatu behar da». Gaur egun, ordea, «tamalez, ez da euskararik behar». Euskaltegia ireki zutenean, militantziak bultzatuta euskara gehiago ikasten zela adierazi du Munduatek. «Ikastola sortu zenean giro hartan ibiltzen ziren gurasoak euskara mundutik kanpo sentitzen ziren, 80. hamarkadan inguru dena elebiduna zelako. Gaur egun pertsona guzti horiek 40-50 urte inguru izango dituzte, eta adin horretatik behera dauden guztiek jada jaso dute euskara ikastetxeetan, eta orain ez dute behar». Jakiteak, baina, ez du erabilera ziurtatzen. Etorkinei zuzendutako «ongi etorri moduko ikastaroak» ere eskaintzen ditu Goiztirik. «Baina 60 ordurekin ez da asko lor-

tzen». Beharrik ez dagoen momentutik ez dela ikasten ere esan dute Goiztirikoek, eta «bertakoek ez badute ikasten atzerritarrei ezin zaie euskara ikastea eskatu», azaldu du Santoyok: «Batzuk sentsibilizatuta etortzen dira, eta badakite hemen bi hizkuntza ditugula. Baina etorri bezain pronto asko konturatu egiten dira euskara ikasi gabe ere bizi daitekeela, eta ez dute ikasten».

Teknologien menpe Aurrera begira ere lan egiteko filosfia berdina izango da euskaltegian. Baina dagoeneko ohikoa den moduan, filosofia hori lan molde berrietara egokitu beharko dute: «Teknologia berriak lekua hartzen ari dira, eta egunerokotasunean sareak indar handia du. Horregatik, auto-ikaskuntza bidezko ikasleak ere gero eta gehiago dira». Halakoek, proiektuari «freskotasuna» ematen diotela dio Munduatek. Helburu komunikatiboak lortzerakoan ere bide zabala es-

Ezkerrean Goiztiriko hainbat ikasle Beasaingo egoitzan. Eskuinean ikasleak irteera batean. E.L-GOIBERRI

kaintzen du sareak, eta aurrerantzean teknologi berriak helburu horiek lantzeko erabiliko dituzte.

Ikasturtea helmuga

«Orain titulu bat behar dutelako etortzen dira ikasleak euskara ikastera» Karmele Santoyo Goiztiriko irakaslea

«Euskaltegitik kanpo, nolabaiteko sozializazioa egiteko aitzakia dira ekintzak» Nekane Munduate Goiztiriko irakaslea

Urteurrenaren harira, logoa eta abestia ere sortu ditu Goiztirik. 25 bolatxok osatzen dute irudia, gorantz doan gezi bat osatuz, urte bakoitzean jarritako mugarri bat igaro dutela adieraziz. Abestian Iñaki Apalategi bertsolariak ikasleen sentsazioak jaso ditu, Lehen eguneko lotsak izenburupean ikasleen larruan jarriz. Urteurrena, ordea, ikasturtea amaitu arte ospatuko dute. Gaur bertan, Segurako Botikaxarren, Erregea eta bufoia ikuskizuna egongo da, eta hilaren 23an Beasaingo Igartza jauregian Napoka Hiriak kontzertua egingo du. Maiatzean izango dira hurrengo ekintzak: hitz tailerra Beasainen eta bakarrizketa saioa Legorretan. Urteurrena ikasturtea amaitzean amaituko da, Ordizian egiten ari diren egoitza berriaren irekierarekin.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Uhinak gazteen bozgorailu bihurtuta Alex Areizaga Goierri Goierrin bi irrati libre daude: Idiazabalgo Zirika irratia eta Urretxuko eta Zumarragako KKinzona. Zirika irratia 1989an sortu zuten Idiazabalen. Herri Eskolak irrati bat jartzeko asmoa zuen, eta udaleko kultura batzordeak begi onez ikusi zuen ideia. Herrira zabaldu zuten asmoa, eta Zirikak bere bidea hasi zuen. Eskolako umeak saio bat egiten hasi ziren, eta larunbatetan herritar talde batek ekin zion irratigintzari. Eskolak proiektua utzi ondoren ere, larunbatetako saioak jarraitu zuen. Lau urteko etenaldi baten ondoren, 2009an gazte talde batek berriro heldu zion proiektuari. KKinzona irratiak, otsailean hiru urte bete ditu FMz emititzen hasi zenetik. Lehenago, bi urtez, internetez emititu zuen, taberna baten sototik. Gerora, udalaren laguntzaz, egoitza propioa eskuratu zuen Urretxuko Barrenkalen, eta frekuentzia modulatura jauzi egiteko baliatu zuten aldaketa.

Zirikak saio bakarra eskaintzen du egun, zapatu goizetan. KKinzonak, bertan egindako sei saio eskaintzen ditu eta Arrosa sareko saioekin osatzen du programazioa. Sare hau, Euskal Herriko 20 irratik osatzen dute, oraingoz. Irrati txikien baliabide urritasunari elkarlanarekin erantzuten dio; saioak eta baliabideak trukatzen dituzte. Ez dira bi hauek Goierrik izan dituen irrati libre bakarrak. Idiazabalen MKL (Mekaguenla) irratia ere egon zen orain dela hamarkada bat. Lau lagunek sortu zuten, eta herriko gazteen edota eskolako haurren kolaborazioak izaten zituen. Zuzeneko saio bat egiten zuten, egunero errepikatzen zutena. Zirika eta KKinzona zer diren jakiteko, hala ere, irratiak entzutea da onena: lehena 98.9 frekuentzian, eta bigarrena 98.0an.

KKinzona irratiko argazkia eta Zirikaren hasierako urteetakoa. ANDER KEREJETA / GOIBERRI


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Mohamed Couera, Alazne Olabideren Kale Nagusiko dendan, bezero batzuekin.

Legazpiarren lagun marokoarra

ASIER ZALDUA

Chaouen Rabat

Mohamed Couera Chauengoa da eta, 2004tik, Alazne Olabide legazpiarraren dendan lan egiten du. Asier Zaldua Legazpi Mohamed Couera marokoarrak 41 urte ditu eta Chaouengoa da. Kontabilitatea ikasi zuen, baina mendian lan egitea erabaki zuen. 1985ean topo egin zuen lehenengoz euskaldun batekin eta, ordutik, hemengo jende asko ezagutu du. Tartean, hainbat legeazpiar. 2004an Alazne Olabidek Legazpiko Kale Nagusiko bere dendan lan egitea eskaini zion eta ordutik Euskal Herrian bizi da. Euskaraz primeran hitz egiten du. Couerak ez zuen Marokotik irteteko asmorik, Olabideren eskaintza jaso zuen arte. «Alazne arreba modukoa da niretzat. Aspalditik ezagutzen dut eta lan kontratua eskaini zi-

dan. Zorte handia izan nuen. Oparia izan zen. Hemen oso gustura bizi naiz. Hasieran Alazneren etxean bizi nintzen eta egun nirea dut. Ez dut bikoterik, eta askatasuna bera baino askeagoa naiz».

Hemengo arropa gustuko Askea eta euskalduna. «Dendan eta kalean ikasi dut. Euskaldunen artean bizi naiz eta beraien hizkuntza hitz egin behar dut. Euskara ikastea ez da zaila, borondate kontua da. Aspalditik ditut lagun euskaldunak eta Marokon ere beraiekin euskaraz hitz egiten nuen, apur bat, sikira». Legazpin lagun gehiago egin ditu, noski. «Hemen etxean bezala sentitzen naiz, banekien

oso gustura egongo nintzela. Gehien atsegin dudana mendira joatea da: Haizelekura, Korostira... Hondartzak ere oso gustukoak ditut: Zarauzkoa, Getariakoa... Eta janariari buruz, zer esan? Hemengoa munduko onena da. Sagardotegira joatea izugarri atsegin dut». Eguraldia, ordea, ez du horren gustuko. Hotz handia egiten duela dio, eta eta Marokoarrok berora ohituta daudela. Oso argi du Marokora zer eramango lukeen: Euskal Herrian egindako arropa. Handik, berriz, bere amak egiten dituen pastak eta oliba-olioa ekartzen ditu. «Lehen ia hilero joaten nintzen eta egun hiru hilean

Babeslea

Maroko Herritarrak: marokoar. Biztanleak: 32,7 milioi. Hiriburua: Rabat. Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), amazigera edo berberera.

behin, gutxi gorabehera. Erretiratzen naizenean Marokora itzultzeko asmoa dut. Izan ere, hemen oso gustura nagoen arren, hura da nire lurra».


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Andraitz saskibaloi taldeko mutilak 1986an. ANDRAITZ

Legazpiko saskibaloi jokalariak

Asier Zaldua Legazpi Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25 urte bete zituen iaz. Urte hauetan guztietan taldetik pasatakoek urteurrena ospatu zuten eta, gainera, Santikutz jaietako pregoia irakurtzeko ohorea izan zuten. Goiko argazkia lehen denboraldian atera zen. Bertan, 2. Mailan jokatzen zuen senior mailako taldea ageri da.

Zutik, ezkerretik eskuinera: Patxi Carballo (delegatua), Jesus Mari Oroz, Jose Luis Balentziaga, Jose Mari Ibarguren, Roberto Oria, Mikel Erostarbe eta Francisco Javier Iraeta (entrenatzailea). Makurtuta, ezkerretik eskuinera: Oscar Trece単o, I単aki Urtzelai, Ricardo Zubia, Xabier Aizpeolea eta Juan Carlos Garcia.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera

Mandubizelai

Helmuga

Mandubia-Kizkitza «Kostaldean lainoa badago baita Kizkitzan ere, nahiz Beasain garbi egon», dio esaerak. GOTZON ARANBURU

Kizkitza, bakeleku Ezkio-Itsasoko gainak patxada dario, itsas ukitu misteriotsuarekin; pagadi zaharrek babestutako toki kutuna da. Aimar Maiz Ezkio-Itsaso Idatzi gabeko kondairen eta istorioen sehaska da Kizkitza (676 m). Historia zaharraren gordailu, mandabide mugituaren eta festaleku jendetsuen parajea. Itsaso herriaren gainean, Urola eta Goierri bailaren artean kulunkan dago gaintxoa, pago lerdenen erdian misterioa gorde nahian bezala. Bide bat baino gehiago daude Kizkitzara iristeko. Laburrena eta erosoena, Mandubiko

Benta jatetxearen ondotik (539m) abiatzen dena, GR-34. Itsasotik gora bada joaterik, baita Antioko baselizatik (Zumarraga) mendi-gainen zehar ere, Izazpi, Atxurtza, Beotegi eta Arrobiagan barrena. Historiaurrearen lekukotza topatuko dugu berehala, Mandubizelain: harrespila. Kristo Aurreko II. milurteko hilerria da. Orduko biztanleen imitatzaile izan nahiz edo, ehiztari modernoen ehiza-lekua da ingurua

udazkenean, Kontuz, uso postuak ohartarazpen —eta kartutxo zorro— eta guzti. Bitxitasun bat ere ikusiko dugu Mandubi Zar baserriaren atzean: pilotalekua. Ernio aldetik datorren Done Jakue bidean egingo ditugu lehen pausoak.

Pagadien bila Baso-pista garbi eta sendoari jarraituz Elorri aterpera iritsiko gara, mendizaleen babeserako 1988an eraikia. Mandubizelaiko harrespilatik basoz ere jarrai liteke. Bidegurutzean txabola ertzetik segiko dugu, Atxurtzarantz, Ormaiztegira (5,8 km) eta Itsasora (1,6 km) doan mandabide zaharra utzita.

Luzera: 1,5 kilometro Denbora: 30 min Altuera max: 676 metro Desnibela: 137 metro Zailtasuna: Erraza

Aldapa pikoan behetik gora zuzenean igo daiteke, erreferentziatzat telefonia-antena hartuta. Pistaz, bi aukera daude: ezkerretik, eseka gora joatea; edo aurrerakotik Kizkitzaren beste aldeko leporaino. Ahalegin samurraren ondoren, bakeleku eta babesleku apartak egingo dio harrera ibiltariari. Kizkitzako Andre Mariaren baselizan txalupa gainean dagoen amabirjinaren irudia (XVII. mendekoa) leihotik beha liteke, eta atzean 1962an Tarifatik ekarritako itsasargia. Jatorrizko baseliza 1622an eraiki zen. Antza denez, Kizkitzako pagoak kostaldeko ontzioletan erabiltzen zituzten, itsasontziak egiteko. 1959ko abenduaren 28an erre zen, eta hiru urtera berreraiki zuten.


14 GOIBERRI

IĂ‘AKI GURRUTXAGA

ASTEBURUARI BEGIRA

Arriarango I. mendi lasterketa jokatuko da

FOTOETXE

Bertso afaria Lazkao Txiki gogoan Martxoaren 23an, Lazkaomendiko Lartxai elkartean, Agin Rezolarekin eta Jesus Mari Irazurekin bertso afaria egingo dute Lazkao Txiki bertsolaria gogoratuz. Martxoak 23, 20:30ean, Lartxai elkartean. 22â‚Ź

MIKEL ALBISU

Beasaingo Bealak taldeak eta Arriarango Intxaurpe elkarteak, 15,3 kilometroko I. Mendi lasterketa antolatu dute bihar arratsalderako. Goizeko 11etan, berriz, euskal selekzioko korrikalariekin tertuliatxoa eta entrenamendua egiteko aukera izango dute haurrek. Bihar, hilak 17, 16:30ean. Arriaranen.

Ordiziako azokaren 500. urteurren festa Egitarau berezia antolatu du Ordiziako Udalak, asteazkeneroko azokaren 500. urteurrena ospatzeko. Goizeko 10,30etan hasita, ekintza ezberdinak izango dira. 12:15ean adibidez, Plaza Nagusian azokako ekoizleei omenaldia eskainiko diote. Eguerdian, herri bazkaria egingo dute Beti Alai pilotalekuan. Santa Ana abesbatzak, Laguntasuna errondailak eta bertsolariek giroa alaituko dute. Etzi, hilak 18, 10:30etik aurrera. Ordizian.


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Txerri festa antolatu dute Legorretan Usario zaharrak gogoratzeko helburuarekin, Aldaieta Elkarteak, Txerri festa antolatu du. Arratsaldeko 5,30etan hasiko da festa: txerria hil eta odolkiak egin arteko prozesua erakutsiko diete herritarrei. Bihar, hilak 17, 17:30ean, Legorretako plazan.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 25. urteurrena ospatzen ari da. Hurrengo ekitaldia, Seguran egingo dute, Iparra-Hegoa ekimenaren barruan: Erregea eta bufoia bertso ikuskizuna. Erregea (Aitor Sarriegi) eta bufoia (Ander Lipus) nor baino nor ariko dira. Gai jartzailea, Josu Goikoetxea izango da. Gaur, hilak 16, Segurako Botikaxaharrean.

GOIBERRI

ESTITXU IMAZ

Erregea eta bufoia bertso ikuskizuna AEKren 25. urterrena ospatzeko



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.