GoiBerri 012

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

12. zenbakia. 2012ko apirilaren 27a

Naturari begirunea Aralarren babestu beharreko baliabide ugari dago 6-7

GOI B ERRI Andoni Albisua 3 Iritzia 4-5 Elkarrizketa: Oscar Garcia 8-9 Andoni Gomez 10 Gerard McCrea Clarke 11 Altzaga 1915 12 Asteburuko proposamenak 13 Aralarko goiko larreak eta Txindokiko lepoko artzain txabolak. IĂ‘AKI GURRUTXAGA


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Andoni Albisua Historian lizentziatua

«Artaldean ibiltzea gizartearentzat eta norbanakoarentzat da txarra» Asier Zaldua Ezkio-Itsaso Andoni Albisua (Zumarraga, 1962) Ezkio-Itsason bizi da duela 20 urtetik. Herriko auzo ia guztiak ezagutu ditu: lehenengo Alegin bizi zen, ondoren Santa Lutzin eta egun Ezkion. Itsaso bakarrik falta zaio bizileku gisa ezagutzeko. II. Errepublika hasi zenetik gerra bukatu arteko informazioa biltzen ari da Yartu elkartearentzat.

joaten ginen, baina umeekin ezin gara horren urrutira joan. Karabana bat dugu eta Pazko Astean Erroman izan ginen.

Porru-patatak.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Irakurri dudan azkena Roberto Bolañoren 2666 da.

Gorroto duzuna.

Familia. Artaldean ibiltzeko ohitura. Norbanakoarentzat zein gizartearentzat txarra dela uste dut.

Musika estilo bat. Jazza eta musika beltza.

Abesti bat. Lou Reeden Coney Island Baby. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Semeak jaio ziren egunak.

Irakurtzea, bidaiatzea, eta argazkilaritza, adibidez.

Amets bat.

Oporretarako leku bat.

Semeak mundu hobe batean bizitzea.

Garai batean Hego Amerikara

Edari bat.

GOI B ERRI

Janari bat.

Liburu bat.

Zaletasun bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

Urteko ardoa. Tokian tokikoa edaten dut.

«Alkate banintz, Ezkiotik Itsasora errepidea egiten saiatuko nintzateke»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Ezkioko Santa Marina zelaia.

Herriko alkate bazina. Gainontzeko guztiek bezala, Itsaso eta Ezkio lotuko dituen errepidea egiten saiatuko nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Alberdi Irakaslea

Herrigintzan

eti pentsatu izan dut gure e s ku a ld e ko herriotan balio handiko pertsonak eta taldeak daudela, lehenagoko ekintzak gauza daitezen lanean ari den jendea, eta bide berriak urratzen dabiltzan arrastoko gizakiak. Ekintzaileok ezinbesteko hezibidean eta jardunbidean aritzen direlako, haiei esker, poliki-poliki ehotzen da, zorionez, eskualdeko herri bakoitzean eragileen sare zabala. Sareotan lanean ari diren eragileen jarduna garrantzitsua den jakiteko, beti pentsatu izan dut, aldiro, taldeok duten dinamika eta funtzionamendua ezagutzeko ondo etorriko litzaiokeela jendeari taldeon lanaz interesatzea; izan ere, sarri, herritarrok beti lanean ikusi izan ditugun taldeok hor dauzkagunez, erraza egiten zaigu, besterik gabe, kritikatzea. Alegia, gaingiroki ahotan ibiltzea, arrazoirik gabe, besteek egin dutena hutsa balitz bezala hartuz, eta ezertan azaletik mintzatu baino, esanak bi aldiz pentsatu beharko genituzkeela iruditzen zait, eta ondoren, hitz egin. Egia da, herria guztiok osatzen dugula, baina herri bat ez da kritika kaskarren bidez eraikitzen, joera hau gero eta nabarmenagoa badugu ere. Herria kritika eraikitzailea eginez suspertzen da, hau da, bat ez gatozenen iritziak edo ikuskerak idatziz eta gure planteamenduak zein ideia berriak orriratuta aurkeztuz eta plazara-

B

tuz, horrela, kritika egiteaz gain, egin denaren jarduna inon jasota aurkitzeko eta hobetzeko aukera dago. Zenbait taldetan aritu izan naizenean, badago arreta deitu didan ezer: talde askok eta askok urteko jardunean beren kabuz aritzeko ohitura hartzen dute, haien antzerakoa ez den bestelako taldeekin elkartzeko eta lan egiteko interesa ez erakutsiz. Hori, nire uste apalean, oso tristea eta kaltegarria da, izan ere, bestelako taldeekin elkartuz, elkarbizitzan, ideien planteamenduen antolamenduan eta moldaketa lanetan izan daitezken arazoak elkarrekin gainditzen ikasteko bideak urra daitezke. Erronka gisa, ederra litzateke talde bakoitzak, bere egitarauaren barruan, profil desberdina duen talde batekin lan egiteko borondatea erakutsiko balu. Inoiz taldeetan lanean aritzea egokitu izan zaionari, erraz gertatuko zitzaion bere lanbideko zenbait gaitasun ez menperatzean, inoren beharrik izatea; adibide bat jartzearren, herri hauetan hainbat ekitalditan aurkezleak falta izatea, gidoiak idazten dituen jendea ez topatzea... Hauek adibidetxoak baino ez dira, baina iruditzen zait gabezia horiei aurre egiteko sare bat eratzea beharrezkoa zaigula. Inoiz bururatu zaigu geure gidetan profil horiek betetzen dituzten pertsonen izenabizenak idaztea? Ez ote lukete taldeek errazago izango galdetzen ibili baino, pertsona horien berri izatea?

«Ederra litzateke talde bakoitzak, profil desberdina duen talde batekin lan egiteko borondatea erakutsiko balu»

Aipatutako arazo honi lotuta, eskoletan, txiki-txikitatik, hezitzaileek, gurasoek, irakasleek eta bestelako profesionalek, haurren dohainak ikuskatu, behatu behar lituzkete, dohainoen edo talentuen jarraipena egin, horrela, guztion laguntzari esker, haur horrek zein gaitasun dituen jakitea errazagoa izango litzaiguke eta, etorkizunean, gaitasun horien ikuskatzea eginez, ez bakarrik lan munduan, baizik eta herrigintzan bere dohainak talde jakinetan erabiltzen jakingo dituen gaztea izango genuke; alegia, bere gaitasunen inguruko ikuskatzea eginez, landuak eta garatuak dituen sortzailea. Ezinbesteko ardura daukagu hau bideratzeko, bestela, betiko topiko inozoetan erortzeko joera daukagu: «Gazteek ez dakite ezer egiten», «mozkortzen eta denbora pasatzen baino ez dakite», «zaharrak karka batzuk baino ez dira»... honela, irainaren eta hitz txarren zurrunbiloan norbera murgiltzeko arriskuan sartuz. Herritar eta adiskide, bakarlanetan edo taldean aritzen zaren hori, eginbide erabakigarri eta ezinbestekoa duzu gizarte honetan, eraikitzen jarraitu, bat egin beste taldeekin eta proiektu berrietan murgildu, hau eginez herrigintza sentiberagoa, gertuagoa eta sortzaileagoa egiten jakingo dugu. Ez utzi biharko, zure beharrean gara, ekin orain honetan zure gaitasunak erakusten herriko talde desberdinetan. Izan zorte on!


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Gernika 1937-2012 Atzo bete ziren 75 urte Gernikaren bonbardaketa gertatu zenetik. Picassoren koadroa izan da gertakari hura gure gogoetan hain modu berezian mantentzeko arrazoietako bat, eta gurera ekartzea bururatu zait hain ezaguna eta aldi berean ezezaguna den koadroa.

Gaur bai, gaur bota behar diagu hik eta nik Sanprointziotako suziria, txupinazoa! Bihar diagu Sanprointzio eta ohitura onari jarraituz, bezperan hasiko diagu festa. Gora Sanprointzio! I単axio, estu eta larri ibili nauk, zahartzen ari naizela garbi zagok, baina erabat amonduta ote nagok? 28an diagu herriko festak ospatzeko aitzakia dugun santuaren eguna eta parranda bezperan hasi izan diagu urteetan. Inoiz, askotan esango nikek, gertatu izan duk, 28a, adibidez, asteartearekin egokitzea, bezpera astelehena eta... hurbiltasunagatik, aurreko asteburuan ja festa usainean ibiltzea. Guztiz ulergarria. Baina aurtengoa? Zer duk aurtengoa? Jai egun nagusia larunbata izanik, bezperan, ostiralez festa hasi eta maiatzaren bata bitarte, astearte arte, bost egun ez al dituk nahikoa festa eder eta dotoreak antolatu eta ondo baino hobeto pasatzeko? Lazkaon, herri kaxkoko festak, maiatzaren 1ean bukatzen dituk beti eta ondoren, hurrengo asteburuan, Lazkaomendikoak

izaten dituk, hainbat herritan egiten dituzten repetizioak, Lazkaon Lazkaomendin egiten dituk. Lazkaomendi ere Lazkao baituk!, hala sentitzen gutxitxo saiatzen bagara... Aurten, hiru asteburutan izango diagu festa, apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 6an bukatuz. Krisi-garaia dugula? Lazkaon festak ez dik krisirik! Kontuak kontu, gaur bai: zzzzzzzz, pun! Gora Sanprointzio!

Joxepa Madariaga

bat eta

Ixooo, Joxepa! Zezen-larruko agintariek entzuten badinate hemen ditun, guraizeak hartuta, beste murrizketa bat aginduz. Eta bai, egia esan, aurtengo jaiak luze egin behar zaizkigula sentitzen dinat neuk ere. Ez zekinat hainbeste egunekin ez ote dugun mozkortuta amaituko. Eta badakin, edanari bezala, festa egunei ere norberak hartu behar neurria. Halere, gogoa murrizketen auzi horretan jarri nahi dinat. Gozoak jarri ditun bada, arrazoi osoz gainera!, irakaskuntza munduko eragileak eta botikak ordaintzen hasi beharko duten pentsiodunak Madrilen iragarritako neurriekin. Bata bestearen atzetik murrizketa kate betean ari ditun inongo lotsarik gabe. Pentsa, matxinadarako deika hasi direla ere irakurri dinat nonbaiten. Ez zekinat zenbateko pisua duen argudio horrek, baina hobe din kontuz ibili Moncloako apopilo berri horrek. Murrizketa guzti-guztiak gure pareko langatik behera daudenentzat ari ditun iragartzen. Hortik gora daudenentzat, berriz, amnistia fiskala. Hau da, gehien daukatenak ordaindu gabe libratu

bat

Inazio Usarralde

eta gainerakook ordaintzea; horixe bera, krisia gainditzeko proposatzen ari zaigun errezeta, berriro ere. Murrizketak ikusita gogoeta pare hauxe sortzen zaidan: bat, egunez egun arrazoiak ematen ari zaizkigun Zezen-larruko lurraldetik askatzeko. Aska gaitezen bada, goazeman behingoz! Eta bi, egoera honen aurrean ez zeukanagu ezer berririk asmatzen ibili beharrik: elkartu eta auzolana dun bidea. Eta adibidea Nazioen Mundua. Horratx herritarren mugimendu honen azken emaitza interesgarria: Gazta zati bat filma!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Natura, begirune eske Aralarren baliabide ugariak babesteko Natura 2000 Sarea beharrezkotzat jo du Iñaki Aizpuru ingurumen adituak. Aimar Maiz Aralar Ordiziako Artzain Egunaren eta Aralarko larreen irekiera egunaren tartean, mendiari begira jarri dira artzain eta ganaduzale asko dagoeneko. Haiek dira goi larreak gehien erabiltzen dituztenak, eta neurri handi batean ingurua iraunarazten dutenak. Baina baliabide askoz gehiago ditu Aralar parke naturalak, eta babesteko nahiz zaintzeko arreta askorik ez dute jasotzen, aditu batzuen iritzian. Mendia, orokorrean, eta kontserbazio helburu zehatzei begira, behar bezala mantentzeko administrazioaren partetik

«utzikeria» dagoela ohartarazi du Iñaki Aizpuru ingurumen teknikari itsasondoarrak. Duela hamalau urte egin zuten Enirio-Aralar Mankomunitatean ekintza-egitasmoa, eta 2012-2016 eperako beste oinarri batzuk berritu ditu Aizpuruk. «Enirio Aralar lurralde zabalago baten zati bezala ulertu behar dugu, Europa hegoaldeko igarobide nagusian, Pirinioen eta Kantauri mendizerren artean lotura ekologikoa bermatzeko gune garrantzitsua», dio egitamuak. Natura eta kultura aberastasunak zaintzeak behar luke helburu behinena Aiz-

Maiatzaren lehenean irekiko dituzte Aralarko larreak, Larraitzeko festan zkeneko hamabost urtean bezala, aurten ere maiatzaren lehenean egingo dute Larraitzen (Abaltzisketa, Gipuzkoa) Aralarko larreak irekitzeko festa. 1998an hasi ziren ekitaldia ospatzen, mendiko larreei negualdian «atsedena» eman beharra eta ganadu erabileraren denborari muga jartzea itxuratzeko. Goizeko hamarretan zabalduko dituzte artisauek salpostuak. 11:00etan mendiko behorren eta zaldien Gipuzkoako III. Lehiaketa izango da, eta 11:30ean hegazti harraparien erakustaldia egingo du Belatz Haundi elkarteak. Larreak irekitzeko irudikapena 12:00etan gauzatuko dute, suziria bota, langa zabaldu eta ganaduari jare eginda. Zaldibiako Roman Elosegiren terreña idi pareak eta Imanol Paolla hernaniarraren zaldiak harri-tira apustua egingo dute. Idiek 1.100 kiloko harria erabiliko dute, zaldiak 1.000 kilokoa. Bertsotan Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi ariko dira, eta arratsaldeko erromeria (17:00etan) Triki Beltz taldeak girotuko du.

A

pururen ustez; «erabilera ekonomikoak lagungarri gertatzen diren heinean sustatu behar dira». Mendia bere osotasunean babesteko ezinbestekotzat jo dute Europako Batzordeak gidatutako Natura 2000 Sarearen irizpideak betetzea, lege izaera dutenez beteharrak direlako. «Aralar bezalako balioko lekuak edukita, nola zaindu pentsatu beharko dugu».

Mendiarengan presioak Ganadu hazkuntzarena da historikoki Aralarren dagon aktibitate bat, eta mantentzea «mesedegarria» da, biodibertsitaterako edo ekosistemarako. Baina ganadu kopuruak kezkatzen du ingurumen teknikaria; «puntua bilatu behar da, gutxiegi edo gehiegi ez dena, baliabidea mugatua delako». Belardiak ikertzen ari da EHUko ikertzaile talde bat joan deneko hamar urtean. Aralarren 50 metro bueltako lau itxitura dituzte. Belar ekoizpena urtez urte neurtzen dute, aldagaiak kontuan hartuta. Zer komeni den zehaztu nahi dute teknikoki, zenbat ganadu erabil litekeen jakiteko. Larrea osatzen duten 70 landare espezie baino gehiago bereizi dituzte. Mendiaren erabilera gehiegizkoagatik baliabideek ematen dutena eta eskariaren artean «gainpasatzeko» arriskua ikusten du Aizpuruk. Gaur egun 41 artzain txabola daude, bakoitzak larre-lekua izendatuta du. 18.000 ardik bazkatzen dute, udan. Horiei mila behor


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Ezkerrean, Aralarko gailurrak, elurtuta. Goian, behiak larrera bidean, Mankomunitateak 600 urte bete zituenean, 2009an. A.APALATEGI / I.GURRUTXAGA

«Mendiaren baliabideak gainpasatzeko arriskua ikusten dugu» «Zer ganadu kopuru har dezakeen geroz eta zehatzago jakin nahi dugu» Iñaki Aizpuru

Ingurumen teknikaria

eta behi inguru gaineratu behar zaizkie. «Belardien ikerketarekin saiatu nahi dugu mendiak zer ganadu kopuru har dezakeen geroz eta zehatzago jakiten. Ganaduarekin eta horren manejuarekin jokatu behar da». Kudeaketa mankomunitateak egin behar duela gaineratu du. Mendiaren baliabideen eta bertako erabileraren artean oreka doitzeak, nola eta zer moztu erabakitzeak, tira-bira batzuk eragin izan ditu, interes desberdinak daudelako. «Ez dira gauza errazak berez. Jendeak hasieran esaten zuen Aralar librea zela eta mankomunitateko denek zutela eskubidea. 40.000 bizilagun izango gara hor, eta bakoitzak ardi bat jarrita ere jada ez dira kabitzen. Administratu egin behar da. Bestetik, hor egon behar duten langileak ahalik baldintza onenenetan egon daitezela». Europako habitaten zuzentarauak betetzen hastea galdegin dute adituek, Natura 2000 araudia txertatzea. «Atzerapen handia daramagu Europako beste herrialdeekin. Mendia zaintzea gure mesederako da, gainera. Ura, adibidez, edo eskosistema zerbitzuak beste hainbat dira. Etorkizunari begiratu behar zaio, jokoan hori dagoelako. Norabidea epe luzera jarri behar da, eta hara jo, ez unean unekoa lehenetsita».


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Oscar Garcia

K2K Emocionando taldeko kidea

«Aldaketa erabatekoa da, auzolanaren garaira itzultzea bezalakoa» Iñaki Gurrutxaga Beasain Koldo Saratxagak sortutako K2K Emocionando aholkularitza-enpresako kide da Oscar Garcia (Ordizia, 1971). Duela bost urtetik hona, lan harreman berrien estiloa ezartzen dihardu hainbat enpresatan. «Organizazio esaten diegu guk, eta langileei, pertsonak», zehaztu du. Zumarragako TTT Goiko da lantoki horietako bat. GBENER Gizarte Berria Eraikitzen

elkartearen bazkide eta sortzaile ere bada. Aipatzen dituen ideia asko Cuando la propiedad no quiere ceder el poder (Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean ) liburuan bildu ditu. Aurki kaleratuko da euskaraz.

Zein da zuen lan eremurik ohikoena?

zazio deitzen diegu, eta ez enpresak. Eta ez gara soilik kooperatibei buruz ari; une honetan, lanean ari garen tokietatik %30 soilik baitira kooperatibak. Gaur egun, Oñatiko Udalean ere ari gara, eta Urtxintxa astialdi taldearekin ere aritu gara, besteak beste.

Edozein motatako organizazioekin kolaboratzen dugu, ez daukate zertan enpresak izanik. Hobe esanda, guk organi-

Lan harremanetarako estilo berri bat jorratzen duzue, pertsonen balioak gailentzen diren estilo bat.

Eta ez dauka zertan hierarkikoa izan beharrik. Enpresen egitura hierarkikoa armadatik dator, 1912-13 urte ingurutik. Horixe da, Elizarekin batera, gizartean apenas aldatu ez den egitura bakarra. Denak berdin-berdin segitzen du: nagusiak agindu egiten du, eta pertsonak agindutakoa betetzen du.

Eta zuek zer diozue? Antolatzeko beste modu bat dagoela; sen onarekin jokatzea,


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

TTT Goikoren kasuan, jabeek deitu ziguten.

Orain gutxira arte buru-belarri aritu zara bertan. Arazo dezenterekin zebilen enpresa bat zen. Arazo asko. Hilabete eta erdiko greba bat eginda zeuden langileak, harremanak zailak ziren… Jabeek ikusi zuten bide horretatik ezin zutela segi, eta deitu egin ziguten. Lan egiteko modu tradizionala erabiltzen zuten; hau da, lan gutxi dago, eta beraz, zer egin ikusi beharko dugu. Gu sartu gara, eta denon artean aurrera egiten saiatzen ari gara. Nik uste du arrakastatsua dela Goikon egin duguna.

Eta prozedura zein izaten da?

GOTZON ARANBURU

gizartean egiten dugun bezalaxe. Gizartearen funtzionatzeko modua askatasunean, erantzukizunean, konpromisoan eta eskuzabaltasunean oinarritua dago. Guk esaten dugu pertsonetan oinarritutako organizazioak kudeatzen ditugula. Guretzat, garrantzitsuena, pertsona da. Hortik aurrera, hazten hasten gara.

Pertsona bai, baina zer adiera eman behar zaio? Gu ezberdintzen gaituena da oso koherenteak garela. Guk esaten badugu pertsonak direla garrantzitsuena, pertsonak dira garrantzitsuena. Hori egia da, errealitatea, ez da moda bat. Gu lanean ari garen tokietan ez dute inor kaleratzen. Gauzak ondo joan ez arren, denok elkar laguntzen diogu aurrera egiteko. Egiazko zerbait da, erradikala ere bai, baina mamiari heltzen diona.

Nola egiten duzue lehen harremana? Guk ez dugu komertzial lanik egiten. Hitzaldien bidez eta lanean ari garen enpresetan egiten duten ahoz ahokoaren bidez ezagutu izan gaitu jendeak.

Lehen gauza jabeekin hitz egitea da. Gure printzipioak azaltzen dizkiegu: pertsonengan sinesten dugula, eskuzabaltasunean, partekatzean… Printzipio horiek ezarri ahal izateko organizazio bat sortzea da hurrengo urratsa. Organizazio hori alda daiteke, beti ere gauzak hobeto egiteko bada. Aldatzen ez direnak printzipioak dira.

Mezu hori barneraraztea kosta egingo da, halabeharrez. Badakigu kosta egiten zaiola jendeari hori ulertzea. Gizarte honetan erremintekin lan egitera ohituta gaude, baina ez ideia, printzipio eta balioekin, hori oso etereoa baita. Guk esaten diegu ondo pentsatzeko, eta lan egiteko estilo hori ezarri duten lekuetara joateko.

Eta erantzuna baiezkoa bada? Kontratua sinatzeko moduan geundeke, baina ez dugu egiten. Esaten duguna da pertsonen txanda dela, langileena, eta mezu bera ematen diegu. Alde guztiak jabetzen direnean zertaz ari garen, batzar bat deitzen dugu, bozkatu egiten dugu, eta baiezko kopuruaren arabera erabakitzen dugu sartuko garen ala ez. Akordioa hiru aldetakoa: jabeak, pertsonak eta gu. Hori bai, akordioa edonork puska dezake. Denok ados baldin bagaude, printzipio horiek ezartzen saiatzen gara, pixkanaka. Organizazioa bera se-

gituan alda daiteke, aldatzen kostatzen dena lan egiteko kultura da.

Lan harremanen eredu nagusia puskatzen du horrek. Aldaketa erabatekoa da, auzolanaren garaira itzultzea bezalakoa. Horixe da, azken batean, lortzen saiatzen ari garena. Kapitalismoaren, indibidualismoaren eta gero eta gehiago irabaztearen aroa bizi izan dugu, eta hortik ez gara inora iritsiko. Begira non gauden. Zerbait ezberdina egitea da asmoa.

Erakunde publikoetarako ere balio du, ikusten denez. Gauza bera da. Udaletan ematen dugun mezua da herritarrei arreta ona eman behar zaiela, eta ea denen artean hobera egin daitekeen, harremanak izanez eta egoerak partekatuz.

Pertsonen askatasunean, erantzukizunean eta sormenean oinarritutako antolaketa estilo berri bat proposatzen duzue. Zer esan nahi duzue baieztapen horrekin? Orain zorraz eta krisiaz hitz egiten da soilik, baina orain dela gutxira arte berrikuntzaz hitz egiten zen. Berrikuntzaz aritzean, bazirudien, oso bizkorrak zi-

«Enpresen egitura da, Elizarekin batera, gizartean apenas aldatu den egitura bakarra» «Organizazio bat segituan alda daiteke. Lanerako kultura da aldatzen kostatzen dena» «Nik uste dut gaudena baino okerrago pasatu behar dugula aldatzen hasteko»

ren pertsona batzuk buruari eragin eta eragin ari zirela, eta gainontzekoek haien esana besterik ez zutela aditzen. Guk esaten duguna da pertsona guztiak direla sortzaileak. Egin beharra dagoena da testuinguru egoki bat sortu pertsona bakoitzak bere bihotz-barruak jar ditzan aurrera egin ahal izateko. Eta askatasunari eta erantzukizunari dagokionez, ezin ditugu ulertu bi kontzeptu horiek bereizita, dena batera doa.

Eta gardentasuna ere bai. Gardentasuna ezinbestekoa da. Edozein organizaziotan sartu baino lehen gauza bera esaten diegu beti jabeei: nik dudan informazio guztia eduki behar dutela pertsona guztiek, ez gehiago eta ez gutxiago.

Zuk esana da pertsonen inplikazio emozionalak %40 igotzen duela produktibitatea. Eredu tradizionala zaharkitua dago, arkaikoa da, eta eredu hori hausten hastearekin batera hobetzen hasiko gara. Zuri eskari bat iristen bazaizu ostiralean, eta bezeroak esaten badu astelehenerako behar duela, zuk zer egin behar duzu, lanik ez egin? Edota bezeroa galdu behar al da nahiz eta bezeroa izan berandu ibili dena? Jendea ulertzen hasten denean zein den bere lanaren garrantzia aldatu egiten da, erabat. Horrek ez du esan nahi erraza denik, utopikoa ez denik. Borroka eta eztabaida sortuko da. Komunikazio asko eskatzen duen prozesu bat da hau.

Orain krisiari eta zorrari buruz soilik hitz egin dela aipatu duzu. Zein da zure irakurketa? Jendeak uste du hau krisi ekonomiko bat dela, baina ez da hala; hau balio krisi bat da. Gauden bezala gaude dauzkagun balioengatik. Hori aldatzen ez badugu, ez goaz inora. Luzera begirako zerbait da, eta gizartean aldaketa erradikal bat gertatu beharko da honi buelta emateko. Nik uste dut gaudena baino okerrago pasatu behar dugula aldatzen hasteko.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Andoni Gomez idizabaldarrak ezohiko ofizioa du. Akolitoa edo meza laguntzailea da bere herrian. Mezak lau urte zituenetik liluratu duela azaldu du.

ÂŤOrain dela 50 urte beste behar batzuk zeuden, elizak modernizatu beharra daukaÂť nire ardura da, hiletetan hilkutxa sartzeko eta ateratzeko ateak irekitzea, eta baita tarteka, apaizaren hanka sartzeak konpontzea ere. Orain, haurren taldea antolatzeaz ere arduratzen naiz.

Nola ikusten duzu gaur eliza? Josune Zarandona Idiazabal Andoni Gomezek (Idiazabal, 1993)akolito lanak egiten ditu Idiazabalgo elizan, orain bost urtetik hona. Ezohiko ofizioa duela onartzen du, baina eliza munduak haurra zela, erakarri zuela dio. Esperientzia horrek pertsona bezala hobetzeko ateak ireki dizkiola uste du.

Elizak ez du jakin gizartearen martxa berdinean aurrera egiten. Orain 50 urte beharrak beste batzuk ziren eta elizara jende asko joaten zen. Gaur egun elizak modernizatzeko beharra dauka. Gainera, eskandalu batzuen aurrean, haurrei egindako abusuena adibidez, itsuarena egin du zenbaitetan. Ez du ongi erantzuten jakin, eta horrek ere ez dio mesederik egin. Gizartetik urrunduz doa.

Nolatan hasi zinen akolito edo meza laguntzaile lanean? Betidanik gustatu izan zait mezatara joatea. Lau urte nituela jada, elizako argiek, doinuek eta irudiek liluratu egiten nindutela gogoratzen dut. Nire aurretik beste akolito bat egon zen Idiazabalen. Hark utzi zuenean nik lan hura hartu nahi nuela garbi nuen, baina oso lotsatia naiz eta kosta egin zitzaidan pausoa ematea.

Zerk animatu zintuen azkenean pauso hura ematera? Garai hartan, hamahiru urte nituela, aitona gaixo zegoen etxean. Herriko apaiza sarri etortzen zen hura bisitatzera, eta horrek apaizarekin nuen harremana estutzeko bidea ireki zidan. Egun batean, indarrak batu eta nire asmoen berri eman nion. Ordutik, bost urte igaro dira.

Zeintzuk dira akolito baten eginbeharrak? Lehen, gauza gehiago egiten ziren, baina orain ere ez zait lanik falta. Apaizari laguntzen diot orokorrean, mezatan poltsa pasatzen dut, kandelak piztu, musika jartzea eta kentzea ere

Gazteak zergatik ez dira elizara joaten? MIKEL ALBISU

ÂŤAskok lotsa ematen dielako ez dute beren sinesmena aitortzenÂť

Moda kontutik baduela zerbait uste dut. Gaur egun ohikoena gazteak elizatik urruntzea da, eta batek hori egiten badu, besteek atzetik jarraitzen diote. Akolito hasi nintzenean kritika asko jaso nituen nire inguruan. Ohikotik ateratzen dena ez ulertzeko joera daukagu.

Sinistuna al zara? Bai, nahiz eta elizak esaten duen guztiarekin bat ez natorren. Nire ustez, askok kontrakoa esaten duten arren, sinisten ez duenik ez dago. Guztiok daukagu zerbaitetan edo norbaitengan sinisteko beharra. Askok lotsa ematen dielako ez dute hori aitortzen.

Zein da mezatik gustukoen duzun unea? Ez nuke bakarra aukeratuko. Mezen artean Gabonetakoak izaten dira politenak. Hiletak, adibidez, ez dira gustagarriak izaten, baina horrelako egoeren aurrean egoteak asko irakatsi dit bizitzaz eta heriotzaz.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

«Nire lekua baino gehiago, nahi dudan bezala bizitzeko modua eman dit Urretxuk» egungo ogibidea, ingeles irakaslea naiz. Daddy Txo izeneko akademia ireki nuen orain urtebete. Eskola ezberdina da, ingelesa hitz eginez irakastea baita nire helburua. Gustura nago, badirudi, momentuz behintzat, arrakasta duela.

Zure lekua aurkitu duzu? Nire lekua baino gehiago, nahi dudan bezala bizitzeko modua eman dit Urretxuk. Dena den, bizitza berri bat hasteko orduan, onena, esperantzarik gabe hastea da.

Ostalaritzan, telebistan eta ingeleseko irakasle gisa egin du lan McCreak. JOSUNE ZARANDONA

Gerard McCrea Clarke Ingeles irakaslea

«Bizitzaz aldatzea erabakitzen denean, onena esperantzarik gabe hastea da» Josune Zarandona Urretxu Gerard McCrea Clarke 1964an jaio zen Derry Cityn, Irlandan. Urretxuko Santa Anastasia jaiak dira Goierrirekin lotutako bere lehen oroitzapenak, bertara bizitzera etorri aurretik bisitan izan baitzen bitan. Ondoren, 1998an, Urretxura bizitzera etortzeko erabakia hartu zuen, alaba nagusia jaio zenean. Ordutik, 14 urte pasa dira, eta Urretxun bere lekua aurkitu duela aitortzen du.

Nolatan etorri zinen Goierrira? Maitasunak ekarri ninduen hona. Londresen ezagutu nuen nire alaben ama izango zena. Han bizi ginen alaba zaharrena jaio zenean, baina Londres bezalako hiri bat alaba bat hezte-

ko ez dela lekurik egokiena erabaki genuen. Genituen aukeren artean Urretxura etortzea erabaki genuen.

Nolakoa izan zen lehenengo inpresioa? Londrestik iritsitakoan, hegazkinetik jaitsi eta ordubetera Zumarragako Batzokian nengoen lanean. Hura izan zen hemen izan nuen lehen lana. Euskal kultura bete-betean ezagutzeko aukera izan nuen. Hasiera hasieratik gustatu zitzaidan.

Zer duzu gogoan hasierako une haietatik? Iritsi nintzenean ez nuen ez gaztelaniaz ez euskaraz hitz egiten. Hori jendearekin harremanak izateko oztopo handia izan zen hasieran. Besteekin komunika-

tzea ezinbestekoa baita niretzat.

Baina oztopoak gainditu egiten dira, ala? Bai, bai. Batzokian lanean nenbilela ezagutu nuen nire gaur egungo koadrila. Ingelesez hitz batzuk egitera etorri ziren, eta hortik sortu zen gure arteko harremana.

Hizkuntzak beraz, batu ere egiten du, ezta? Bai. Hori da gainera nire gaur

Babeslea

Ostalaritzan eta irakasle bezala egin duzu lan, baina ETBn ere aritu zinen. Bai. Jon Plazaolarekin eta Juanlu Eskuderorekin bakarrizketak egiten nituen garai hartan. Telebistako norbaitek hori jakin eta deitu egin zidan. Hala hasi nintzen Carlos Soberarekin La gran evasion saioan lanean.

Zer botatzen duzu faltan Irlandatik? Gaizki dago esatea, baina ezer gutxi. Urte asko dira bertatik joan nintzela. Eguraldi txarra eta egonkorra, agian. Familia ere bai, noski. 11 anaia-arreba gara, eta gehienek Irlandan jarraitzen duten arren, batzuk Valentzian eta Italian ere bizi dira.

Zer eramango zenuke hara hemendik? Zuritoa. Irlandan dagoen alkoholismoarekin amaitzeko baliagarria litzateke (barreak). Orain serio. Hemengo jendearen tolerantzia eramango nuke, harrigarria da.Iritsi orduko konturatu nintzen hortaz.


12 GOIBERRI

LEHEN ETA ORAIN

Urruti Bera eta Urruti Garaikoa baserriak, ondoan udaletxea dutela, 1915eko argazkian. INDALECIO OJANGUREN / GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA

Altzaga (1915) A. Apalategi Altzaga Mende betek aldaketa handietarako tartea ematen du, baita herrien egituran ere. Altzagako herriguneak, zerikusi gutxi du 1915. urtean Indalecio Ojanguren argazkilariak hartutako irudi honekin. Ezkerrean ageri den baserria, Urruti Bera izenekoa,

1935. urte inguruan erre zen. Berreraiki egin zuten ordea, eta gaur egun, bere aurrealdean dago Olagi sagardotegia. Erdian ageri den baserria Urruti Garaikoa da, eta eskuinean dagoena, udaletxea. 1922. urtean erantsi zioten egun Artea elkartea hartzen duen eraikina.



14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Berria egunkaria egiten ari den Berrialaguna kanpainarekin bat egingo du gaur Zingi Zango elkarteak, Kantu Jira antolatuta. Udaletxe atzeko plazan abiatuko dira kantariak, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Gaur, hilak 27, 19:30ean. Legazpiko plazan.

Irrintzi dantza taldearen ikuskizuna Zumarraga-Urretxuko Irrintzi dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du, bihar. Sarrera dohainik da, baina txartela hartu beharko da (pertsonako 4 sarrera) Zelai Ariztiko leihatilan. Bihar, hilak 28, 18:30ean, Zumarragako Zelai Ariztin.

Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Amerika Erdialdeko Emakumeak: halakoxeak gara, halaxe borrokatzen gara argazki erakusketa ikus daiteke egunotan Zumalakarregi Museoan. Guatemalako, Salvadorreko, Hondurasko eta Nikaraguako emakumeek beren eskubideen alde egiten duten lana biltzen da bertan. 30 minutuko dokumentala ere ikus daiteke. Maiatzaren 2ra arte, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan.

MUNDUBAT

Amerika erdialdeko Emakumeak erakusketan

MIRIAM LUKI

ZINGI ZANGO

Zingi Zangoren Kantu jira




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.