GoiBerri 015

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

15. zenbakia. 2012ko maiatzaren 18a

GOI B ERRI Lurdes Auzmendi ataundarra, Lakuako bere bulegoan, Joxemiel Barandiaranen irudiaren aurrean. ASIER ZALDUA

Lurdes Auzmendi

Hizkuntza Politikarako sailburuordea

«Euskararen erabileran aldaketak eragitea epe luzeko lana da» 8-9

Mikel Olano 3 Iritzia 4-5 Presoekin plazara 6-7 Andoni Mikelarena 10 Antonio Manuel da Silva 11 Ezkioko agerpenak 12 Samiño, talaia ezkutua 13 Asteko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Mikel Olano Musikari beasaindarra

«Kuadrillen eguna da Loinatz jaietako egun kuttuna» Asier Zaldua Beasain Mikel Olano (Beasain, 1971) Koskola txarangako eta txistulari taldeko kidea da. Noizean behin, musika eskolako, eta Ordiziako eta Legazpiko bandekin ere jotzen du. Gainera, Loinatz abesbatzako kidea izan zen 20 bat urtez, eta danborradako danbor nagusia da 2008tik.

Umeei mundu hobea uztea.

Emazteari aurreskua dantzatu nion eguna. Parranda batean izan zen, eta dantzan ari nintzela, sei aldiz Euskal Herriko aurresku txapelduna izandakoa pasa zen.

Janari bat.

Liburu bat.

Gorroto duzuna.

Zaletasun bat.

Kuadrillen eguna.

Amets bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

14-15 urterekin, Jose Luis Martin Vigilen La vida sale al encuentro zortzi aldiz irakurri nuen, eta zortzietan negar egin nuen.

Zein duzu Loinatz jaietako egun kuttuna?

Xabier Leteren Nafarroa.

gustura izan ginen, lagunartean.

Musika.

Musika talde bat.

Oporretarako leku bat.

Dire Straits.

Iaz Zurizako kanpinean oso

Abesti bat.

Amaren txipiroiak.

Edari bat. Ardo beltza.

Jaso duzun oparirik bereziena. Kaxa flamenko bat.

«14-15 urterekin, liburu bat zortzi aldiz irakurri nuen, eta zortzietan negar egin nuen»

Umiltasun falta.

Goierriko txoko bat. Mutiloa.

Herriko alkate bazina... Bitan saiatu nintzen eta bietan ezker abertzalea legez kanpo utzi zuten.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Parte hartzea, parte izateko nja Bernecker eta Malou Henriksen. Izenak ikusita, erraza da asmatzen ez direla Gaintzako alabak. Zumarragakoak ere ez, ziur asko. Lehena Alemaniatik iritsi baitzen Euskal Herrira. Ingalaterratik, bigarrena. Zientzialariak dira biak; Gipuzkoako punta-puntako ikerkuntza zentroetan dihardute lanean. Zergatik ematen dizudan Anja eta Malouren berri? Azkenaldian komunikabideetan ikusiko zenuten agian arrazoia: Urgarden izeneko taldea sortu dute. Joan den azaroko uholdeek ibaietan agerian utzi zuten zabor mordoskaz jabetuta, erreka eta erriberak garbitzeari ekin zioten. Ez zuten gauza handirik behar izan. Zazpi bat lagun elkartu, eremu bat aukeratu eta ekin. Zerutik garbitzaileren bat noiz eroriko zain geratu gabe. Baliabide handirik ez zuten, baina ilusioa eta gogoa soberan, hori bai. Dagoeneko dozena erdi bat ibaiertz garbitu dituzte, auzoetako eta herrietako lagunak bildu eta elkarlana bultzatuz. Makina bat neumatiko, plastikozko ontzi eta botila atera dituzte uretatik. Bizikleta zaharren eta

A

farolaren bat ere bai, ez pentsa. Ederki pasatzen omen dute gainera! Beren eguneroko bizitzan, Anja eta Malouk lanordu amaigabeak izaten dituzte. Pentsatzen jarrita, kanpotik etorritako jendea izanda, bertakook baino aitzakia gutxiago behar zuten haien aisialdia beste afizio eta denborapasa batzuetara dedikatzeko. Baina bizi diren gizartean arazo bat identifikatu eta horri aurre egitea erabaki dute. Determinazioa eta eskuzabaltasuna erakutsiz. Urgardenek zabaldutako bideak erantzun ona jaso du. Jende dezente animatzen ari da katiuska zahar batzuk jantzi eta haien hitzorduekin bat egitera. Apustu egingo nuke laster ikusiko ditugula Goierrin, Oria ibaian gora etorrita, izokinek ibaietan egin ohi duten bezala. Hala ere, arrakastak arrakasta, gogoetarako bidea eman dezake hiritartasun adibide honek. Ezer ez dugu deskubrituko honezkero, baina bi gipuzkoar berri hauen ekimenak garbi erakusten du gizarte batean parte hartzeak duen garrantzia. Egia da. Euskal jendartearen berezitasun gisa goraipatu izan da partaidetza, ekimena eta auzolanerako berezko sena. Ez

ÂŤNorberak daki zertan lagun dezakeen gizarte dinamiko, bizi, alai eta arduratsu bat lortzekoÂť

noa joera natural hori zalantzan jartzera, adibide ederrak baiditugu inguruan: Idiazabalen ernatutako Nazioen Mundua, desjabetzeen aurkako mugimendua, eskualdean nahiz urrutixeago ditugun kooperatibak... eta abar luze-luze bat. Soroa emankorra da, bai, baina herritar askotxo nagiak eraginda ez ote gauden beldur naiz. Lo hartu nahi ez, baina aldiro begiak ixten zaizkion bidaiariaren moduan. Batez ere gazteoi, gure aurrekoei ikusitako konpromiso eta borondateari jarraipena ematea kosta egiten zaigulako. Erosoagoa baita politikagintzan nahiz gizartegintzan pauso bat aurrera ematen duenari kritika zorrotza egitea. Eta bitartean, gu, etxeko sofan eserita bageunde bezala, guztiaren ikusle eta epaile. Beste askok, berriz, nahiago izan dute gizartearen lokatzetan murgiltzea. Izan zitekeen bizilagunen elkarte bat, pilota txapelketa bat antolatzea edo txaranga batean dunbala jotzea, adibide duinak den-denak. Norberak bakarrik baitaki zertan lagun dezakeen gizarte dinamiko, bizi, alai eta arduratsu bat lortzeko eginbehar konpartituan. Errekak garbitzea izan da Anja eta Malouren hautua, uretan ikusi dutelako lanerako beharra. Eta badakitelako parte hartzea ezinbestekoa dela, herriaren parte izateko.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Loinatz jaiak Punttu punttuan datoz aurten Loinatz jaiak (hori da behintzat jaietako kartel irabazlearen izenburua), eta Beasaingo artista handi bati, Dizebi-ri, omenalditxo bat eginez, jai zoriontsuak opa nahi dizkiet beasaindarrei eta Beasaina hurbiltzen diren guztiei. Ondo pasa!

Emakundek, Euskadin, Emakumeen eta Gizonen 2011ko egoerari buruzko datuak kaleratu berri ditu. Nire amari, gaur, zifrak irakurri gabe ere, honen ondorioa galdetzen badiot, ziur naiz, paperean agertzen dena ederki asko azalduko didala, ia ama guztiak bezala, errealitatearen ikuspegi orokorra, zabala eta zehatza izaten baitu. Zera esango dit: «Ez dut zuen bizitza miresten, ez desiratzen, ekilibristak zarete eta gu zuen sarea». Horra hor edozein datu gordinaren interpretazio praktikoa. Hau da, asuntoa gaizki dagoela. Beste azterketa baten arabera, Espainiar Estatuko amek, bataz beste, 39 minutu dituzte denbora libre bezala ulertzen denaz gozatzeko. Era berean, kirolaren erabilerari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta baten arabera, gizonen artean gehien egiten dena futbola da, taldekoa, alegia. Emakumeen artean, aldiz, gimnasia, aerobic, fitness eta yoga agertzen dira lehen postuetan, bakarka egin daitekeena, alegia. Hiru azterketen datuak nahastuta zera

esan daiteke: emakumeak ez du futbol partida gehiago jokatzen eta ez da gizonen parean jartzen, erantzunkidetasunaren eta denboraren erabilera datuetan aurrerapauso handirik somatzen ez denez, libre dituen 39 minutu horietan ia berotzeko denborarik ez diolako emango. Eta gainera, bere lagunek bakarkako kirolak nahiago dituztenez, taldea osatzeko ere arazoak izango dituelako. A ze suerte txarra… Horixe, desberdintasuna, ñabardura kontua.

Idoia Luzuriaga

bat eta

Desberdintasuna gora, desberdintasuna behera. Edo berdintasuna gora, berdintasuna behera. Badaramazkigu urte batzuk, asko, gehiegi, kontu hauekin, eta badirudi amaierarik gabeko kontuak izango direla gainera. Ni ez naiz batere inkesta zalea. Izan ere, inkesten arabera, emakumeen erdiak adarrak jartzen dizkie beren bikoteei, edo ezkontzen direnen laurdena baino gehiago dibortziatu egiten da. Datuak edo emaitzak magnifikatu egiten direla pentsatu izan dut beti. Horregatik, ez diek kasu gehiegirik egiten. Amari, ordea, bai, kasu egiten diot, zureak bezala, nireak ere errealitatea «errealago» ikusten duelako. Eta nireak, zureak bezala, ez du guk aukeratu dugun bizitza honen batere inbidiarik. Ez berak, ezta beste askok ere. Orain dela hilabete batzuk lagun batek zera esaten zidan nik bere aurrean telefonoa hartu eta amarekin (zeinekin bestela?) nire bi semeen eskolaz kanpoko orduak antolatzen jardun eta gero: «Bolillo enkajeak egiten dituzue etxetik kanpo lanean ari zareten emakumeek!». Ba bai, horrela da. Baina guk aukeratu dugu, eta aurrera egin behar. Hala ere, askotan etor-

bat

Tere Madinabeitia

tzen zait burura beste lagun batek, bromatan edo, nire lehen semea izan eta gero lanera itzulitakoan esan zidana: «Baina zeinek agindu zizuen zuei, emakumeoi, lanean hastea, etxean hain ederki egonik?». Kontua da inork ez zigula ezer agindu eta geu geure kabuz atera ginela etxetik. Ondorioa? Bat ez, ondorio asko. Onak eta txarrak. Txarren artean, Idoia, zure inkesta horrek aipatzen duena: norberarentzako 39 minutu libre soilik!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Presoak plazara Euskal presoen eskubideen defentsan Herrira taldeak sortu dira Goierriko hainbat herritan. Talde horien helburua presoak herrira gerturatzea da, eta, horretarako, lehen ekintza nagusia biharko ‘Goazen Plazara’ izango da. Asier Zaldua Urretxu Ordizian, Besainen, Lazkaon, Ataunen, Idiazabalen, Legorretan, Seguran, Zegaman, Zaldibian, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin sortu dira dagoeneko Herrira taldeak. Goierriko beste herri batzuetan, berriz, taldea sortzeko lanean ari dira. Herri mugimendu berria da Herrira, urtarrilaren 7an Bilbon egin zen presoen eskubideen

aldeko manifestazio jendetsuaren ondoren sortutakoa. «Euskal preso politikoen aurka ezarritako muturreko egoerak gainditzea» da Herrira taldearen helburua. Hala, euskal presoen egoera gainditzeko sei aldarrikapen egiten ditu Herrirak. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea da lehena eta nagusia eta, horrekin batera, Espainian ezartzen den

197/06 doktrina edo Parot doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea; Frantzian ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea ere eskatzen du.

Frantziaren eta Espainiaren espetxe politika egokitzea ere eskatzen du mugimenduak, «hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko». Goierrin 29 preso politiko daude egun; 24 Espainiako espetxeetan dituzte preso, hiru Frantziakoetan, eta bi etxean. «Gure eskualdean, Inma Berriozabal zegamarra muturreko egoeran dago, gaixotasun


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

larria dauka eta. Legazpiko Juani Delgadori eta Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguezi Parot doktrina ezarri diete, adibidez. Horien egoera salatzeak eta etxera ekar ditzatela eskatzeak lehentasuna du», azaldu dute Herrira taldeko Iñigo Ormazabal zumarragarrak eta Aloña Muñoa segurarrak .

Aniztasuna

‘Plazak bete, espetxeak hustutzeko’

ihar, hilak 19, egun seinalatua da Herrira plataformarentzat: Plazak bete, espetxeak hustutzeko ekimena egingo du. Plazak jendez bete nahi dituzte, presoen giza eskubideak errespetatu daitezen eskatzeko. «Plazak herrietako elkarguneak dira, eta herritar guztiek dute nolabaiteko lotura bat herriko plazarekin. Plazak gune irekiak dira eta, guk, gune ireki hauek baliatu nahi ditugu mobilizazio zabal eta jendetsuei lekua egiteko», dio Herrirak. Goierriko herrietan ekimen ugari antolatu dituzte.

Ezkerrean, Zaldibiako Herrira taldearen aurkezpena. Eskuinean, Iñigo Ormazabal eta Aloña Muñoa, Urretxuko Zubimusu plazan. ASIER ZALDUA

B

Presoei jarritako «muturreko egoerak» gainditzea da Herriraren helburua Aulki txuri hutsak egongo dira bihar plazetan, presoak eta iheslariak sinbolizatzeko

Beti egon dira presoen eskubideen alde lan egin duten taldeak, baina Herrira plataformaren helburua orain arteko ekimenak baino anitzagoa izatea da. «Herri batzuetan dagoeneko presoen inguruan lan egiten zuen jendea zegoen, eta horiek taldean txertatu dira. Beste batzuetan ez zegoen mugimendurik eta orain hasi dira lan egiten». Izan ere, herrietako ahalik eta sektore gehienetara iritsi nahi du Herrirak. «Bilboko manifestazio historikotik alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begi bistakoa da egungo kartzela politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik», diote. Horregatik, «garrantzitsua da herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko», azpimarratu dute. «Manifestazio hark sektore ezberdinetako jendea ekitaldi baten inguruan elkartu zuen, eta orain jende hori guztia eguneroko dinamikan txertatu nahi dugu», gaineratu dute.

Aulki txuri hutsa Berritzailea izan nahi du Herrirak, lanerako modu eta moldeetan, Ormazabalek eta Muñoak adierazi dutenez. Hala, bihar, larunbata, hilak 19, lan horren erakusgarri izango da Herrira taldeak antolatutako Goazen plazara ekimena. Aulki txuri hutsak egongo dira plazetan, «herrian falta diren preso eta iheslariak sin-

bolizatzeko». Hori baita Herrirak preso eta iheslarien «hutsuenea, eta era berean presentzia, irudikatzeko daukan molde berritzailea». Plataformako bi kideek taldearen izaera berria dela, jende berria egongo dela, eta lana egiteko modua ere berria izan daitekeela argi utzi nahi dute: «Ez gara kalera aterako, adibidez, errepresio ekintza bat dagoen bakoitzean. Ez gara jaio politika egiteko; presoak etxeratzeko presio soziala egiteko baizik». Biharko ekitaldiaren ondotik, ekintza nagusia hileko azken ostiraletako bilkurak izango dira. «Bilkuretan gauza berriak egiten ari gara eta pixkanaka jende gehiago gerturatzen da», diote.

Presoak, itxaropentsu Orain arte lortutakoarekin gustura daude Herrira taldeko bi goierritarrak, aniztasunaren aztarnak nabarmentzen ari direlako: «Euskal Herriak historia gordina du, baina hainbat tokitatik datorren jendea elkartzen ari gara. Ez da erraza, baina asko gara presoak etxera ekartzearen alde gaudenok, eta horrek batzen gaitu». Presoak ere, itxaropentsu daudela esan dute Muñoak eta Ormazabalek. «Gaur egungo egoerak ilusioa pizten die, bai presoei eta baita euren senideei eta lagunei ere. Baina errealitatea, oraingoz, gordina da, eta euren aldeko lan txukuna egiteko aukera dugu». Herrira mugimenduak Goierriko ia herri guztietan antolatu ditu ekintzak Goazen plazara ekimenaren barruan. Elkarretaratzeak egingo dituzte, eta hainbat herritan festa giroa ere nagusituko da. Ekitaldi horiek guztiak herrira.org eta goierri.hitza.info helbidean daude jasota. Mugimenduaren inguruan informazio gehiago nahi duenak herriragoierri@gmail.com helbidera idatzi dezake eskaera egiteko.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Lurdes Auzmendi

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

«Euskara erabiltzea plazer bihurtzea da garrantzitsuena» Asier Zaldua Gasteiz Lurdes Auzmendi (Ataun, 1956) 2009an Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten eta egun Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea da. Aurretik, Zeruko Argia aldizkariko kazetari izan zen eta Euskadi Irratian ere aritu zen. EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) sortzaileetako bat izan zen. Ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean lan egin zuen, Itzulpengintzako lizentziaturan.

Tokiko hedabideek euren txostena aurkeztu berri dizute. Zer iruditu zaizu? Hedabideen gaiak asko arduratzen gaitu, noski. Paper oso garrantzitsua jokatzen dute, baina oso garai gogorrak tokatu zaizkigu, eta horrek eragina du hedabide guztietan. Etengabeko harremana dugu hedabide handienen ordezkariekin, eta etorkizunean eredurik egokiena izango den asmatu behar dugu.

baina zenbat kontsumitu dugu gero? Joerak gero eta argiago daude: telebista gero eta gutxiago ikusten da (gazteek nahiago dute Internet bidez ikusi), papera gero eta gutxiago kontsumitzen da... Sektoreak gogoeta egin behar du eta informazioan, soziologian, soziolinguistikan eta ekonomian adituak direnen aholkua behar du. Dena den, txikiei asmatzea errazagoa izango zaiela uste dut. Baina sistema malguak

«Mundu guztiak eskatzen zituen hedabideak, baina zenbat kontsumitu dugu gero?»

Zein uste duzu izan behar dela eredua?

«Unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituenak ez al du EGA maila?»

Gaur egungoa agortuta dago. Gipuzkoan izugarrizko polarizazioa dugu, Bizkaian eskualde batzuk umezurtz ditugu eta Araban, berriz, dena falta zaigu. Urte oso oparoak izan ditugu, mundu guztiak eskatzen zituen aldizkaria, irratia eta telebista...

«Lehendakaria bidean seguru doa eta noizbait euskara ezagutza ona izango du»

izan behar dituzte beharrezkoa bada norabidez aldatzeko. Horrek elkarlana bultzatzea eskatzen du.

Baina dagoeneko komunikabide asko desagertu dira. Jaurlaritzatik ahalegin izugarria egiten ari gara diru-laguntza deialdi guztiei eusteko. Baina... noiz arte jarraitu ahal izango dugu eredu honekin? Nora garamatza eredu honek? Ezin da diru-laguntzen menpe egon.

Hedabideak errentagarriak izan behar dira, beraz. Sistemak maila askotan ez du funtzionatzen, baina garaiz gabiltza, eta neurriak, desagertu aurretik hartu behar dira. Ez diogu inori bultza egingo amildegira eror dadin, baina ertzean dagoenak behera begiratu behar du zer etor dakiokeen jakiteko. Denok jokatu behar dugu arduratsu.

Zer diozu ikasketak euskaraz egiten dituztenei emango zaien agiriaz? Neurri honekin oso zuhurrak gara. Ez diegu aitor zekiekeen mailarik altuena onartuko, Galizian eta Katalunian ez bezala. Han Batxilergoa galegoz eta katalanez egiten dutenei EGAren parekoa aitortzen zaie. Guk DBH egiten dutenei B1 aitortuko diegu, Batxilergoa egiten dutenei B2 eta Unibertsitate ikas-

ketak egiten dituztenei EGA. Kredituen hamarretik sei euskaraz egiten dituenak ez al du EGA maila? Zenbat azterketa egin dituzte dagoeneko euskaraz? Hau motor bat izango da jendeak euskaraz ikasten jarraitu dezan. Presioa kentzea beti da ona, hala gauzak askoz ere gusturago egiten baitira.

Euskaltegiek lan gutxiago izango dute. Euskaltegiak behar ditugu, baina ez bakarrik euskara irakasteko, baita erabilera bultzatzeko ere. Tituluen makina oso konplikatua dugu. Zenbat jende behar dugu azterketak prestatzeko eta zuzentzeko?

Erabilera aipatu duzu. Zer egin behar duzue bultzatzeko? Erabilerak ez du gora egiten ezagutzak adina. Batzuek ikasteko ezartzen den presioak erabileran kontrako eragina duela diote. Datu baikorrak ere baditugu. Duela 30 urte familia bidezko transmisioa oso ahula zen, eta horregatik egin zen hezkuntzaren aldeko hautua. Emaitza onak eman ditu. Guraso erdaldunek seme-alabek euskaraz ikastearen aldeko hautua egin dute. Horiek familia osatu dutenean, euskara transmititu dute.

Guraso horietako askok euren artean gaztelaniaz egiten dute. Ohiturak dira eta horiek alda-


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

tzeko ezin da goitik ezer egin. Kontzientzia gero eta handiagoa dago, baina hizkuntza baten erabileran aldaketak eragitea epe luzeko lana da. Euskarak bezainbeste baliabide ez du inork izan. Gainera, Euskara Sustatzeko Plan Berriak erabilera bultzatzea du helburu nagusietako bat. Hizkuntza erakargarri egitea, erabiltzea plazer bihurtzea, hori da garrantzitsuena. Hor gauza asko ditugu egiteko.

Zer moduzko harrera eskaini zizun euskalgintzan lan egiten duen jendeak? Ona. Gobernu sozialistarekin mundua bukatzera zihoala zirudien, baina ez da halakorik gertatu. Hizkuntza Politika oso ona genuen eta dugu. Puntu garrantzitsuenetan beti egon da adostasuna, eta mundu guztiak ahaleginak egin ditu gauzak aurrera egin dezaten. Euskara ez dakitenek aldeko jarrera erakutsi ez balute, ez ginateke hemen egongo. Beti euskara erabili dutenez ere gutxi gogoratzen gara. Denak dira beharrezkoak. Adostasuna da bermerik handiena.

Patxi Lopez Lehendakariarekin harreman estua al duzu? Askotan etortzen da gure batzordeetara eta euskararen aldeko ekitaldietara. Euskara beldur gutxiagorekin erabiltzera animatzen dut, baina lotsa du. Idatzizkoan hobeto moldatzen da ahozkoan baino. Bidean seguru doa eta noizbait ezagutza ona izango du. Euskarak kezkatzen du eta lasaiago eta errazago erabiltzeko balio duten tramankuluak, adibidez, asko interesatzen zaizkio.

Zer da zuretzat euskara?

ASIER ZALDUA

Nire ama hizkuntza da, azala bezala. Ez dut neure burua imajinatzen euskararik gabe. Nire hizkuntza bakarra izan zen 11 urte bete nituen arte. Gozamenerako iturri ere bada, literaturaren eskutik adibidez. Anjel Lertxundiren azkena irakurtzen ari naiz eta Ramon Saizarbitoriarena zain dut. Nire bi idazle kuttunenetakoak dira.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Andoni Mikelarena beasaindarrak 14 urte ditu eta adin horretako askok bezala futbola du gustuko. Jokalaria da, baina baita epailea ere.

ÂŤFutbol epaileak ere pertsonak gara, horregatik, akatsak egiteko eskubidea ere baduguÂť lehenengo informazioa eskatzeko. Handik, Epaileen Komite Teknikora bideratu ninduten. Han eskaria egin nuen. Gero, Bergaran ikastaro bat jaso nuen. Hura amaituta, epaile jantzia jaso nuen, eta irailean partiduetan epaile lanetan hasi nintzen.

Josune Zarandona Beasain Futbolarekin lehenengo harremana jokalari bezala izan zuen, baina Andoni Mikelarenak aitortu duenez, beti gustatu izan zaio futboleko epaile lana. Lan horretarako beharrezkoa den ikastaroa egin, eta Goierriko makina bat partidu epaitu ditu, dagoeneko, irailetik hona.

Nondik nora datorkizu futboleko epaile izateko zaletasuna? Haurra nintzenetik ia, beti aritu naiz futbolean, jokalari bezala. Gazte-gaztea nintzenetik epaileei errespetu handia izan diet. Niretzako beti izan da aukera on bat, eta orain erronka bat ere bai.

Zergatik diozu erronka bat dela zuretzat? Nik arbitro izatearena beste esperientzia bat bezala bizi dut. Bizitzarako ikasbide ugari jasotzen ditut. Heldu izaten ikasi dut, presio momentu asko ere badaudelako. Ni baino zaharragoak direnekin nago harremanetan, eta errespeta nazaten mugak jarri behar ditut.

Zer egin behar da epaile izateko? Nik, nire kasuan, Gipuzkoako Futbol Federaziora deitu nuen

Epaile izateaz gainera, futbol jokalaria ere bazara.

GOIBERRI

Bai, Beasaingo futbol taldean nabil, infatil ohorezkoen mailan. Egia da, lasaiago aritzen naizela futbolean jokatzen dudanean, baina arbitro izatearen esperientzia asko gustatu zait.

Ze partidu epaitzen dituzu?

ÂŤEpaile lanari esker bizitzarako ikasbideak jasotzen ditutÂť

Autorik ez dudanez Goierriko herrietan ibiltzen naiz. Momentuz, nesken partidetan, jubenil mailara arteko partidak epaitu ditut. Mutilenetan, aldiz, haurren mailakoak. Partida bat epaitzen dut asteko.

Gertaera zailen bat bizi izan al duzu? Orain gutxi, partida bat epaitzen ari nintzela, guraso batzuen isekak jasan behar izan nituen partida guztian zehar. Urduri jarri nintzen, pertsona batzuen jokaerak aldatu beharrekoak dira. Epaileak ere pertsonak gara, eta akatsak egiteko eskubidea dugu.

Eta onik ? Bai, orain gutxi, partida bat amaitu, eta ikusle eta jokalari asko gerturatu zitzaizkidan zoriontzera. Lan ona egin izanaren sentsazioak asko balio du.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

rriz, Urretxu-Zumarraga ikastolan.

Ondo moldatu al zarete? Ondo moldatu gara Euskal Herriko bizimodura, Portugalgoaren antzekoa da eta. Gainera, hemengo lasaitasuna izugarri atsegin dut. Porton jende asko bizi da, eta hango bizimodua zoratzekoa da; egia esan, hemengo dena gustatzen zaigu, lagunak egin ditugu eta semealabek ez dute jaioterrira itzuli nahi.

Zer egiten duzue aisialdian? Paseatzea gustatzen zaigu. Legazpira edo Aizpurutxora joaten gara, bidegorritik. Bestalde, Iparragirre plaza eta bere ingurua ere asko gustatzen zaizkit. Beharbada, euskaltegira joango naiz euskara ikasteko eta hala eurei ikasketetan laguntzeko.

Herriminik ba al duzu?

Antonio Manuel da Silva portugaldarra Urretxuko Iparragirre plazan. ASIER ZALDUA

Antonio Manuel da Silva Urretxun bizi den portugaldarra

«Jendeak oso ondo hartu gintuen eta hori izan da gehien estimatu duguna» Asier Zaldua Urretxu Antonio Manuel da Silva (Porto, 1966) tornulari eta kamioilari lanetan aritu zen Portugalen. Bere familiaren bizimodua hobetzeko, Portugal uztea erabaki zuen orain bost urte. Lehenengo Alemanian izan zen, baina hango bizimodua ez zitzaion gustatu, eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuen.

Zergatik ez zitzaizun Alemania gustatu? Lehengusu bat dut han eta lana aurkitu zidan, baina 15 egun bakarrik eman nituen: hizkuntza oso zaila iruditu zitzaidan eta tokia arrotza.

Alemaniatik Goierrira salto handia izan al zen? Nire lagun bat Legazpin zegoen, berarekin hitz egin nuen eta Goierrira etortzea erabaki nuen. Gelmam enpresan hasi nintzen lanean eta hor darrait. Lehen hilabeteak Legazpin eman nituen, beste portugaldar batzuekin batera bizitzen. Ondoren, Urretxun etxea aurkitu nuen eta familia etorri zen. Orain, Iparragirre kalean bizi gara. Emazteak, Gloriak, kale bereko Navarro tabernan lan egiten du sukaldari. Ines alabak 14 urte ditu eta lizeoan ikasten du eta 8 urteko Joao semeak, be-

«Porto ezagutzeak merezi du: gizon-emakume guztien ondare izendatu zuten»

Babeslea

Portugalen egoera ekonomikoa hemen baino okerragoa da, eta soldatak baxuagoak. Lagunengandik eta familiarengandik urrun egotea ez da gozoa, baina gaur egun zazpi ordu besterik ez dira behar autoz Portora joateko. Urtean bitan joaten gara jaioterrira, gutxi gorabehera.

Luzaroan gelditzeko asmoa al duzue? Seguru asko, betirako geldituko gara hemen. Izan ere, jendeak oso ondo hartu gaitu. Hori izan da gehien estimatu duguna, eta egia esan, neure burua ez dut etorkintzat.

Nolakoa da Porto? Porto ezagutzeak merezi du. Hiria gizon-emakume guztien ondare izendatu zuten eta aurten Europako toki turistiko onenari saria eman diote. Gaueko giroa eta upategiak bikainak dira... eta futbol taldea zer esanik ez!


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Agerpena ala eromena Errepublika garaian, 1933. urtean, herriko bi umek ama birjinaren irudia ikusi zutela esan zuten. Berehala fededunen erromes toki bihurtu zen Ezkio; egun batzuetan 80.000 lagun ere bildu ziren, elizak debekatu zuen arte. zen Ezkiora. Askok ama birjina ikusi zutela esan zuten. Beste batzuk, gaitzak sendatzen zituela. Baziren extasi egoeran sartu eta atzerriko hizkuntzak hitz egiten zituztenak ere. Anduagan jendetza biltzen zen; egun batean 80.000 lagun ere elkartu ziren, garaiko kroniken arabera. Hainbesteko eromenak, eliza bera ere kezkatu egin zuen, eta hasieran agerraldiei sinesgarritasuna eman bazieten ere, berehala hasi ziren kontrako ahotsak agertzen.

Elizaren kontrako jarrera

A. Apalategi Ezkio-Itsaso Benetako eromena sortu zuten Ezkio-Itsason 1931. urtean izandako ustezko agerpenek. Herriko bi umek ama birjina agertu zitzaiela esan zuten. Kontua berehala zabaldu zen, eta jendetza etortzen hasi zen Anduagako zelaietara. Jende gehiagok ere esan zuen ama birjina ikusi zuela, eta gaitzak sendatzeko ahalmena zuela. Polemika handia sortu bazen ere, erromes toki bihurtu zen Ezkio. Ustezko gertakariak ekainaren 30ean izan ziren. Egunero bezala, Bereziartua anai-arrebek (7 eta 11 urtekoak) esnea erosi eta atzera etxerako bidean zihoazen. Anduaga parean, argi distiratsu bat ikusi zuten. Ama birjinaren irudia zen. Aurreneko agerpen hartan, ama birjina zuriz jantzita eta mantoi beltz batekin zegoela esan zu-

Ezkioko Anduagako maldan biltzen zen jendetza eta amabirjinaren zain dauden fededunak ageri dira garaiko argazkietan. GUREGIPUZKOA.COM

ten umeek. Esku batean Jesus haurra zuen, eta bestean zapi bat. Askok ez zuten kontu hura sinetsi, baina aste beteren buruan, Patxi Goikoetxea arotzari agertu zitzaion ama birjina. Orduan erabat beltzez jantzita, eta odoldutako ezpata bat eskuan zuela agertu omen zen. Kontua berehala zabaldu zen, eta jendetza etortzen hasi

Ustezko agerraldien kontra gogorren agertu zenetako bat, Jose Antonio Laburu apaiza izan zen. Agerraldiei sinesgarritasuna kentzeaz gain, ama birjina ikusi zutela ziotenek buruko arazoak zituztela esan zuen. Aldekoen artean berriz, Amado Cristo de Bruguera apaiza zegoen. Hainbat mirariren lekuko izan zela zioen, eta ustez gezurretan ari zirenei, froga gogorrak pasa arazten zizkien. Gertaerak izan zirenetik bi urtera, Mateo Mujika Gasteizko obispoak, idatzi bat bidali zuen Vaticanora, Ezkioko agerpenak gezurrezkoak zirela esanez. Eliza ofizialki agerpenen kontra agertu zen, eta gaiaren inguruko liburuak edo bestelako argitalpenak ateratzea debekatu zuten. Hala ere, jendeak Anduagan biltzen jarraitu zuen, harik Gipuzkoako gobernadoreak aurrena, eta Ezkioko alkateak gero, han biltzea debekatu eta isunak jartzeko mehatxua egin zuten arte. 79 urte geroago, oraindik ere badira Ezkiora gerturatzen diren fededunak.


GOIBERRI 13

IBILALDIA

Helmuga Elorrieta

Irteera

Samiño Lainorik ez dagoenean, Izazpi, Txindoki, Aizkorri, Anboto eta Beriain ikus daitezke Samiñotik. M. LUKI

Talaia ezkutua Samiño edo Iruarrieta mendiak xarma berezia dauka; altuera handirik gabe, tontorretik ikuspegia paregabea da. Miriam Luki Zumarraga Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga arteko mugan dagoen Samiño edo Iruarrieta mendira, Zumarragako Agiñaga auzotik abiatuko gara, Agiñabarrena eta Muxika baserri arteko bideari jarraituz. Muxika baserria igaro, eta ezkerrerantz egiten duen bidea utziko dugu. Bidegurutzean mugarri batek Oletarako nora-

bidea adieraziko digu. Laster egingo du bideak ezkerrera, eta lehenengo maldak aurkituko ditugu. Lizar ederrek zaindutako korridore batean barrena igoko gara. Aurrerago, haritz zaharrak ikusiko ditugu eta, aurreraxeago, pagadi txiki batek hartuko gaitu. Ondoren, bideak eskuinera egingo du nabarmen, pinudi batean barneratzeko. Ez-

kerrean utziko dugu haritz zahar baten ondotik abiatzen den zidorra. Pinudiaren erdialdean, bideak ezkerrera egiten duenean, Elorrietako tumulua aurkituko dugu. Sasi artean badago ere, plakatxo batek jakinaraziko digu historiaurreko hilobi baten aurrean gaudela. Pinudia bukatu eta argiune batera iritsiko gara. Udaberrian loratutako otaloreek horiz jantzitako zelaietan zehar gora egingo dugu. Ezkerrera bidaliko gaitu pistak eta, aurrera eginda, bidea leundu egingo da. Ezkerraldera alertze basoa ikusiko dugu ha-

Luzera: 5,7 kilometro Denbora: 1 h, 30 min. Altitud max: 932 metro. Desnibela: 389 metro. Zailtasuna: Erraza

sieran; ondoren, Irimo alderako ikuspegi zabala irekiko da. Horrela, Oleta mendira (756 metro) iritsiko gara. Oleta izeneko tumulua eta aterpetxea ikusiko ditugu bertan. Aterpetxe ondoan, mugarri batek Samiñorako norabidea adieraziko digu. Mendikateari jarraituz, burdin erromara edo langa igaroko dugu, ezkerraldean Izarraitzeko bista paregabea daukagula. Egurrezko beste erromara bat zeharkatu, eta pinuek eta elorriek babestutako artzain borda bat ikusiko dugu ezkerraldean. Mendilerroa jarraituz, gora egingo dugu. Iruarrieta bat trikuharriaren ondoan abiatzen den bidezidorra hartu, eta laster izango gara Samiñoko talaian.


GOIBERRI 14

ASTEBURUARI BEGIRA

Nafarroa Beherera irteera Legazpiko Burdinolarekin Izuran Donejakue bidearen bidegurutze historikoa, eta Larzabalen hilobi artearen interpretazio zentroa eta Haranbeltz eliza bisitatzeko aukera eskaintzen du Burdinolak. Izena ematea: 943 73 08 13, 943 73 70 97 telefonoetan eta burdinolaelkartea@gmail.com. Bihar, hilak 19, Legazpiko anbulatorio paretik, 08:00etan. 35€

Iñaki Beitia eta Zegama-Aizkorri mendi probak Igandean, mendiarekin lotutako bi proba ospetsu jokatuko dira Goierrin: Urretxu-Zumarragan Iñaki Beitia mendi martxa, eta Zegaman, Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Iñaki Beitia mendi martxa, goizeko 07:00etan hasiko da Urretxuko Areizaga-Kalebarren enparantzatik. 35,43 kilometroko ibilbidea egin beharko dute mendizaleek, guztira, 1.906 metroko desnibela. Zegamako mendi maratoian, goizeko 09:00etan hasiko dira korrikalariak korrika. 42,197 kilometro egin beharko dituzte Zegamako helmugara iritsi aurretik. Aurten lehenengo aldiz, 16-18 urte arteko korrikalariek, 10,4 kilometroko lasterketa egiteko aukera izango dute Zegama inguruko ibilbidean. Proba hori, 10:30ean hasiko da. Etzi, hilak 20, Urretxu-Zumarragan eta Zegaman

ESTITXU IMAZ

LOINAZ AGIRRE

Altzagarate auzoko erromeria Altzagaraten, erromeria egingo dute igandean. 12:30ean Meza nagusia, eta ondoren, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak eta Peñagarikano eta Irazu bertsolariak ariko dira kantuan . Etzi, egun osoan, Altzagako Altzagaraten.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.