GoiBerri 22. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

22. zenbakia. 2012ko uztailaren 6a

Dizebi: kaleko artista Igor Rezolak Goierriko horma asko estali ditu marrakiz eta margoz 8-9

GOI B ERRI Maria Anjeles Arratibel 3 Iritzia 4-5 Etsuko Mii, irakasle japoniarra 6-7 Iker Irribarria 10 Andoni Beristain 11 Legazpi 1932 12 Asteburuari begira 13 Igor Rezola ‘Dizebi’, artista beasaindarra, Ordiziako horma baten aurrean. ASIER ZALDUA


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Maria Anjeles Arratibel Lazkaoko Gerriko liburu dendako langilea

«Rolling Stones taldearen abesti gehienak gustatzen zaizkit» Asier Zaldua Lazkao Maria Anjeles Arratibelek (Lazkao, 1965) sei urte daramatza Lazkaoko Gerriko liburu dendan lanean. Lehenago Gerriko tabernan eta Maizpide euskaltegiko jangelan jardun zen.

Musika talde bat.

Edari bat.

Rolling Stones. Euren abesti gehienak gustatzen zaizkit, baina zuzenean ikusi ez izanaren pena dut.

Sagardoa eta kaba.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Zaletasun bat.

Abesti bat. Satisfaction. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Irakurtzea, paseatzea, musika entzutea, zinera joatea... Asko.

Asko dira.

Behin baino gehiagotan gertatu zait ezagunen bati zer edo zer behar dudala esan eta handik hilabete batzuetara behar nuen hori jasotzea. Detaile oso polita iruditzen zait.

Amets bat.

Gorroto duzuna.

Oporretarako leku bat. Une honetan, edozein tokirekin konformatuko nintzateke.

Liburu bat. La conjura de los necios (John Kennedy Toole) eta Obabakoak (Bernardo Atxaga).

Egoerak hobera egitea. Egoera ekonomikoa aldatzea gure esku dago: bizimodua aldatzearekin nahikoa dugu.

Janari bat. Jatun oso ona naiz. Bakailaoa eta txuleta, adibidez.

«Jende itxia, besteen izaera eta jarrera ulertzen saiatzen ez dena, gorroto dut»

Jende itxia. Besteak ulertzen saiatzen ez dena.

Goierriko txoko bat. Ataun.

Herriko alkate bazina.... Udala lan ona egiten ari dela iruditzen zait.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Jaioberria rain dela 34 urteko uda. Goierritar emakumea, gerriko minari ezin eutsirik, sabelaldea puztupuztuta duela. Senarra lanean dauka, fundizioan, eta pixkatxo bat gehiago “eustea” pentsatu du. Hori nahi luke, bai... Baina gorputz osoa mugiarazten dioten uzkurdurek ez diote bakerik ematen. Geroz eta mingarriagoak eta jarraituagoak dira gainera. Tarteka, soinean daraman jantzi zabala altxatzen du, urak botako ote dituen beldurrez. Konturatuko ahal da! Lehenengo haurra du, eta informazio apur bat bildu badu ere, gauza ugarik ihes egiten diote, eta ez daki dagokion eran jokatzeko gai izango ote den. Putz eta putz dabil. Orain, korridorean gora eta behera; geroxeago, horma zaharkituaren aurka bizkarra jarri eta hankak tolesten dituela; eta azkenerako, konketan eskuak pausatu eta ipurdia atzerantz botata, minak harrapatutako aurpegi gorri eta izerditua ispilu kraskatuan ikusten duela. «Iritsi dun garaia, Maikarmen», dio berekiko. «Uste baino lehenago ikusiko dion aurpegia hire txikiari! Berandu baino lehen izango dun besoen artean, emango dion bularra eta kantatuko dizkion amak hiri kantatutakoak. Eutsi!». Eustea, ordea, zaila egiten zaio. Etxez kanpo zein barrualdean egiten duen bero sapak eta uzkurdurek eraginda, zorabiatzear sumatzen du bere burua. «Eroriko haiz ba... Plausta!».

O

Denborak ez duela aurrera egiten dirudi. Ordulariari begiratu, eta hura ere lo antzean dago, bero itsaskorrak erasanda. Senarra itzultzeko dezente falta da oraindik, eta dagoeneko ez daki zer egin. Sendagilearenera joan beharko luke lehenbailehen, baina ez dauka inori trabarik eragiteko adorerik. Senarra noiz iritsiko zain geratuko dira bai bera eta baita bere minak ere. Sufritzea zer den txiki-txikitatik ikasi du Maikarmenek. Anai-arrebetan zaharrena izanda, seme-alabak bezala zaindu behar izan ditu-eta bera baino gaztexeagoak ziren anaiarrebak. Horregatik, ez dio beldurrik ama izateari eta haurra ia-ia berak bakarrik gobernatu beharrari. Erditzeari, ordea, beldurra baino gehiago, izua dio. Sarri egin du amets mediku mantal zuridunek bi puskatan txikitzen dutela, haurra osoosorik atera ahal izateko. Eta izerdi patsetan esnatzen da, bihotza bularretik ateratzeko zorian, dardarka. Inguruko emakume ugari igaro dira trantze horretatik, eta bera ere gai izango dela pentsatzen du; baina bakardadean dagoenean, datorkiona zer den ez jakite horrek gaina hartzen dio gaixoari. Uluka dabil, haurra irtetear daukala jakitun, baina inorengana jotzeko batere asmorik gabe. Senarraren zain, beti bezala. Oihuek ohartarazita-edo atea jo diote. Etxekoneko Joxe da, eta eramango duela esan eta egin, dena bat. Konturatzerako ohe ezezagun batean dago, izara zuriz estalia. Hasie-

«Lehendik zeukan min fisikoari ezin adierazizko min psikologikoa gehitu zaio»

ratik lehor samarra iruditu zaion moja dauka laguntzaile. Hitz goxoak esaten dizkio tarteka, baina ez Maikarmenek behar dituen modukoak. Ama zena dauka gogoan. Zergatik joan ote zen hain gazterik? Han behar luke, orain. Alabaren alboan. Asko lagunduko lioke. Baina Arreba Joxepa izeneko moja dauka alboan, eta harekin konformatu behar. Askatzen hasita dago, dilatatzen alegia. Berehala jaioko dela esaten dio mojak behin eta berriz. Ahal bezain indartsu egiten du bultza, baina nonbait txikiak ez du lau mailetako azkenekotik behera jaitsi nahi. Tresnak erabili beharko dituztela aditu dio medikuari, eta lehendik dagoena baino gehiago kezkatu da. Hori gutxi balitz bezala, senarra falta. Mototsetik askatutako ileak lokian erantsita dituela jabetzen da, izugarrizko beroa ematen baitiote. Ez du indarrik ileak atzeratzeko ere. Bultza egin nahi du. Superheroiek bezala bultza, haurra lehenbailehen jaio dadin. Bitan banatzera doala iruditu zaionean... ikaragarrizko hutsartea sumatu du. «Haurrak kanpoan behar du, ba», pentsatu du. Baina ohartzerako, tapaki batean bilduta eraman du mojak. Eta sendagileekin geratu da bera, pitzatutako guztiak josten dizkioten bitartean. Ordu laurden ingurura itzuli da moja. Eta bere aurpegia bezain ahots lehorrez esan dio. «Haurra hilda jaio da. Sentitzen dut». Alde egin du. Lehendik zeukan min fisikoari ezin adierazizko min psikologikoa gehitu zaio. «Hilda? Nola da posible?». Senarra etorri denean, berak eman behar izan dio berria. Eta oraindik ere hitz haiek oihartzuna egiten diote bihotzean. «Gure txikia hilda jaio da, Antonio». 34 urte igaro dira. Goierriko kanposantu bateko hilkutxa ireki dute. Han ez da inolako hezur arrastorik.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Sanferminak 2012 Aurten ere iritsi dira Sanferminak, eta ziur goierritar mordoa bilduko dela Iruñea aldean. Ondo pasa!

Segura, Olaberria, Mutiloa, Tolosa, Hernani, Arrasate... Udan sartu besterik ez gara egin eta herrietako festak harri azpietatik loratzen hasi dira urtero moduan. Gogoan ditut orain ez gehiegi uda amaiezin haietan burutzen genituen birak Artola… Bai bai, like a Rolling Stone ibiltzen ginen orduan… Astean zehar herria aukeratu eta asteburu osorako abiatzen ginen bertara. Denda eta zakua bizkarrean hartuta batzuetan, eta autoa besterik ez besteetan. Ostiralean ikaragarrizko parranda egin, ordu batzuk lo pasa eta larunbatari ekiten genion... Lesaka, Etxarri, Leitza... Goizueta! Zenbat lekuetan izan garen, zenbat jende ezagutu, zenbat tontokeria esan, eta zenbat egin... Urruti ikusten ditut urte haiek orain ordea. Beasaingo festak orain hilabete amaitu ziren, eta gorputzari buelta emateko hiru bat aste behar izan ditut. Ez dut sekula ahaztuko astelehenean, hiru parranda jarraian gainean nituela, kuadrila egunerako esnatu eta pentsatu nuena: «Mikel, orain ez asko, kuadrila egunerako esnatu eta atleta baten moduan ateratzen zinen kalera

jaietako egun ederrena ospatzeko asmoz. Orain ordea, hil egin nahi dut…» Hogei urte inguru nituenean egun batean naturalki parrandak uzten joango nintzela pentsatzen nuen. Orain, ordea, parrandatik gorputzak erretiratuko nauela ikusten hasia naiz. Gorputzak, eta buruak, azken aldian gogo gehiago pizten baitidate egunean zeharreko planek... (Nork esan behar zidan!) Agian, nik uste baino antz gehiago dugu Rolling Stoneekin Artola...

Mikel Alvarez

bat eta

Ba kasu horretan, ni taldea aspaldi utzi zuen Bill Wyman nintzateke, eta zu, berriz, Keith Richards, oraindik bira batzuk egiten, baina bitartean irla tropikaletako kokoteroetan erlaxatzen dena. Kar, kar, kar. Baina demontre, ikusten dut, zuk ere azken aldian politikoek duten sindrome bera duzula Mikel: gauzei bere izenez ezin izendatzeko sindromea. Baina ulertzen zaitut, krisi eta erreskate hitzek adina ikara zabaltzen baitu zahartzaro hitzak ere. Zahartzaroa, hori baita gure sintomen izena. Orain gutxi edalontzia beti erdi hutsa ikusten genuen, eta beste bat eskatzen tabernariari, atzetik edateko. Orain, berriz, beti dugu erdi betea, eta saiatu arren ezin hustu. Non ote dago Irujo bera ere beldurtzeko modukoa genuen sakea! Zahartzaroa gauza misteriotsua dela alajaina. Zientzialariek kromosometako telomeroen murrizketarekin erlazionatuko dute. Zelula erdibitzen den bakoitzean murrizten doan kromosoma zatia, telomero txikiegiak dituelako gehiago bikoizteko gai ez den arte, eta beraz, berritzeko gai, zelula hilez. Jaiotzetik abian jartzen

bat Jon Artola

den atzerakontu makabro bat hortaz. Baina, nire ustez, askoz politagoa da giza eraikuntza prozesu bat bezala ikustea. Inguruan uzten duen arrastoa besteentzat erabilgarri izan daitekeena gainera. Kaleetako eraikuntzak bezala, Mikel. Horregatik pasako dituzte agian jubilatuek orduak eta orduak obrei begira, identifikatuak sentitzen direlako. Baina ez al dio, ordea, inork gure arrastoari kasu handirik egingo!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

MIKEL ALBISU

Etsuko Mii Irakasle japoniarra

«Jendeak kirol edo dantza tradizioa nola bizi dituen aztertzen dut»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Mikel Albisu Lazkao Azken aldian, Goierri inguruetan, japoniar bat dabil dantza, herri kirol edo pilota ekitaldiak bere kamerarekin grabatuz; baita azoketan edo herrietako bazterretan argazkiak ateraz ere. Etsuko Mii da bera, Nagoyako Sugiyama Jogakuen unibertsitateko irakaslea , eta Lazkaon dago hiru hilabeterako unibertsitaterako lan bat egiten.

Sugiyama Jogakuen unibertsitateko irakaslea zara. Zein da zure lana? Giza harremanen zientzia fakultatea da gurea, bertan jarduera fisikoa eta gorputzaren kultura irakasten dut hainbat kirolen bidez: boleibola, tenisa, badmintona, mahai-tenisa eta garrantzi berezia duen yoga. Europan gorputza eta arima bereizten den bezala, guk ez ditugu bereizten. Guretzat dena gorputza da, eta gorputza bere osotasunean lantzen dugu: giza harremanak nola garatu jarduera fisikoaren bidez. Kirola, soziologia eta giza harremanak lantzen ditugu, baina nire atala kirol jarduera da.

Nondik sortu zitzaizun euskal kultura ezagutzeko jakinmina? Hainbat unibertsitatetako irakasle taldea elkartzen gara lanerako, eta hor badago Euskal Herrian hainbat aldiz egon den kide bat. Haren bidez banekien hemen ezaugarri bereziak dituen kultura bat dagoela, kirol tradizionalak mantentzen direla… Orain arte ezagutzen dudan euskal kultura bideotan ikusi dut, eta dokumentatu ere egin naiz. Beraz, hori dena bizitzera eta ikustera etorri naiz. Unibertsitatean, urtean irakasle bati edo biri diru-laguntza ematen zaie, atzerrira joan eta beste kulturei buruz ikasiz, beraien formazioa hobetzeko. Laguntza hori eskatu nuen, eta onartu egin zidaten, eta hori dela eta hiru hilabeterako etorri naiz Euskal Herrira. Zorte handia da laguntza hori lortzea, eta oso pozik hartu nuen.

Euskal kulturaren zein alor interesatzen zaizu? Jendeak, egunerokotasunean, kirolaren kultura eta festa nola bizi dituen interesatzen zait batez ere. Herri kirolak, pilota… kirol tradizionalak interesatzen zaizkit, Japonen ez baitago kirol tradizional asko. Hemen, aldiz, asko mantendu dira bizirik, eta horrek ikerketarako aukera gehiago ematen du. Euskal tradizioaren barruan, batez ere, dantzak eta pilota ari naiz ikertzen.

Euskal kultura aztertzeko garaian, zergatik aukeratu duzu Lazkao? Orain 5 urte irakasle talde bat Gasteizen izan ginen Japongo eta Euskal Herriko unibertsitateko irakasleen jardunaldi batzuetan. Hor egin nituen lehen kontaktuak, eta Axier Oiarbide irakasle lazkaotarrarekin dudan harremanaren ondorioz nago hemen. Hezkuntza Fisikoaren fakultatea Gasteizen badago ere, nahiago izan dut herri txikiago batera etortzea. Hiri handietan jende nahasketa handiagoa da. Lazkaon eta inguruan, aldiz, euskal kultura tradizionala biziago dago. Gaztelerarik eta euskararik ez dakit, eta lagunen babesa ere aurkitu dut Lazkaon.

Beste nonbaiteko kulturarik aztertu al duzu? Bai, 2003. urtean, urtebetez izan nintzen Alemanian. Bertan ere gorputzaren kultura aztertzen aritu nintzen.

Hain kultura desberdinetik datorrenarentzat, ez al dira berdintsuak Alemaniako eta Euskal Herriko gorputzaren kulturak? Nik bizitakoaren arabera, oso desberdinak zarete. Alemaniarrak gizon handiak dira eta konfiantza edo segurtasuna adierazten dute oinez dabiltzanean. Euskaldunak askoz ere erlaxatuago ibiltzen zarete, lasaiago, irekiagoak zarete. Euskalduna komunitatean, lagun artean, bakean bizi da, harre-

manetarako irekiago. Alemanian gizartea itxiagoa da, beraien bizitza pertsonala besteengandik babesten dute.

Eta zein da japoniarren eta euskaldunen arteko desberdintasuna? Japoniarrak oso azkar ibiltzen gara. Hemen daramadan denboran nire ibiltzeko jarrera aldatu egin da. Japonen gerriz gora pixka bat aurrera okertuta ibiltzen gara, buruak hankek ahal dutena baino azkarrago joan nahiko balu bezala. Hemen, berriz, zuzenago ibiltzen naiz, zuek egiten duzuen antzera, hankak eta burua bateratuago ibiltzen ditut. Hori oso garrantzitsua da niretzat.

Zein da zure eguneroko bizitza Japonian? Oso goiz jaikitzen naiz, 4:30ak 5:00ak aldera. Bederatzietan eskolak ematen hasi eta arratsaldeko bostak arte aritzen

«Gorputza osoki lantzen dugu: giza harremanak nola garatu jarduera fisikoaren bidez» «Hemen daramadan denboran nire ibiltzeko jarrera aldatu egin da» «Euskalduna komunitatean, bakean bizi da, harremanetara irekia» «Lagun artean, gurasoak eta haurrak elkarrekin ibiltzeak asko harritu nau»

naiz. Ondoren bilerak egin, hurrengo eskolak prestatu… zortziak aldera arte egoten naiz fakultatean. Hilean asteburu batean edo bitan ere hitzaldiak edo bilerak izaten ditugu unibertsitatean.

Eta zein da zure eguneroko lana Lazkaon? Ahal dudan ekitaldietara joan eta bertan bideoak grabatu eta argazkiak ateratzen ditut. Ondoren, etxean, egunerokoa idazten dut. Bildutako dokumentazio guztiarekin lan bat prestatuko dut unibertsitateko bilera akademikoetan aurkezteko, eta egunen batean liburua argitaratzea espero dut. Momentuz, 200 orritik gora idatzi, 5.000 argazki atera eta 96Gb bideo grabatu dut.

Dantzaren eta pilotaren zein arlo aztertzen dituzu? Ez zait kirol lehiaketa interesatzen. Baizik eta, herritarrak nola bizi duen, nola gozatzen duen. Japonen eguneroko bizitzan ez da kirol tradizionala bizitzen eta gozatzen, hemen, berriz, bai. Hori interesatzen zait. Adibidez, ekainaren 23an haurren arteko pilota txapelketako finala jokatu zen Lazkaon. Bertan zuriz jantzitakoen jokoa baino gehiago interesatzen zait, pilotalekuaren atzeko aldean jolasean ari ziren haurren jokaera aztertzea. Dantzan berdin, San Joan bezperan suaren inguruan dantza egin zuten dantzariek, baina, bukaeran ikusleek ere dantzan parte hartu zuten, eta niri azken hori interesatzen zait. Jendeak kirol edo dantza tradizioa nola bizi duen aztertzen dut.

Zerk harritu zaitu gehien Euskal Herrian? Astebururo lagunak elkartu, eta tabernaz taberna ibili ondoren elkarrekin afaltzera joatea. Eta lagun arte horretan, gurasoak eta haurrak elkarrekin ibiltzeak ere harritu nau. Bertako natura, jendea, janaria ere asko gustatu zait, eta egunero esperientzia berriren bat bizitzen ari naiz.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Kaleko artista Igor Rezola ‘Dizebi’ Goierrin aski ezaguna da, eskualdeko horma askotan margotu baititu grafitiak. Bere lanak azken urteetan bilakaera bat izan duela dio, eta grafitiaren eta kaleko artearen mugak zehaztea zaila dela. Asier Zaldua Ordizia Igor Rezola Dizebi (Itsasondo, 1974) Goierriko artista ezagunenetakoa da, eskualdeko herri gehienetako hormetan margotu baititu muralak. Grafitiak beti iruditu zaizkio deigarriak, baina hemen inguruan ez zegoen halakoak egiten zituen inor. «Kasualitatez», Lasarten grafitiak margotzen urteak zeramatzan jendea ezagutu zuen, eta mundu hori gertuagotik ezagutzeko aukera eskaini zioten. Materiala eskuratu zuen, eta 1998an margotzen hasi zen.

Beasaingo bi lagunekin egin zituen lehen grafitiak. Ondoren, Extralargos taldearekin hasi zen. Iruñeako, Gasteizko eta Bilboko jendeak osatzen du taldea. Bera elkartu zenerako urte dezente zeramatzaten margotzen eta ospe handi samarra zuten. «Beraiekin, ikasteaz gain, jende asko ezagutzeko aukera izan nuen. Izan ere, Estatutik kanpo ere ezagunak ziren, eta grafitiaren inguruko festetara gonbidatzen zituzten. Urte aberasgarriak izan ziren». Grafitia beti «nahiko purista» izan dela dio, eta talde hori

hainbat material nahasten hasi zen. «Guk egiten genuena ez zela grafitia esaten hasi ziren. Betiko kontua, etiketena. Bide bat ireki genuen, eta gaur egun street art (kaleko artea) barruan txantiloiak erabiltzea erabat onartuta dago. Grafitiaren eta kaleko artearen arteko mugak lausotu egin dira».

Ez da grafitilaria Berak egun egiten duena ez dela grafitia dio. Hasieran bere ezizena ipintzen zuen, modu ilegalean, baina «nazkatu» egin zen eta muralak egiten

hasi zen. Horietan aurpegiei eta figurazio lanari garrantzia handiagoa ematen zien. Egun, beste fase batean dago. Lanak etiketatzea ez zaio batere gustatzen. Bere ustez, batzuetan lana estilo batekin lotu daiteke, baina beste askotan ez. «Arrisku hori dago: grafititik datorren pertsona bere bizitza guztian grafitilari bezala etiketatzea. Kontuan izan behar da jendearen lanak garapena duela, nahiz eta sustraiek toki bat izan eta oraindik horietatik edaten jarraitu». Egia da, dena den, kalean lan egiten


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

duela ia beti. «Baina horrek ez du esan nahi gaur egun egiten dudana grafitia denik». Beasainen bizi denez, bere lan gehienak bertan eta inguruko herrietan daude. Baina 2000. urte hasieran Extralargos taldearekin Frantziara, Norvegiara eta Alemaniara joateko aukera izan zuen. Kubara eta Errusiara ere joan zen, bere kasa, eta han ere hormaren bat margotu zuen. «Gaur egun garrantzia gehiegi ematen zaio horri: kanpoan asko margotu izanak norberaren lana hobea bihurtzen duela dirudi, baina ez da hala. Askotan, lanik onenak etxe ondoan egindakoak dira. Nik, kanpora joaten naizenean, gozatu egin nahi izaten dut. Gainera, ingurua ez dugu horren ondo ezagutzen. Etxe ondoan lan egiten dut erosoen. Garrantzitsuena lana bera da, ez non egin den», azaldu du. Bere lanengatik galdetuta, errazago zaio gustuko ez dituenak aipatzea gustukoak aukeratzea baino. Autokritika beharrezkoa dela uste du. Urteen po-

derioz bere lanak garapena izan du, eta garai batean egindako lanak beste begi batzuekin ikusten ditu. Zaharkituta daudela iruditzen zaio. Dena den, jendeari duela urte batzuk egindakoak egun egiten ditudanak baino gehiago gustatzen zaizkio. Garai batean egindakoari ez die muzin egiten, baina ezabatuko balituzkete, ez litzake penatuko. «Gure lanak iraungikorrak dira, baina askotan guk nahi baino gehiago irauten dute».

Ezkerreko argazkian, Dizebi artista beasaindarra, Ordiziako horma baten aurrean. Eskuinekoan, ETAk armak uzteko erabakia hartu zuen datarekin, Dizebik egindako murala. ASIER ZALDUA / ARKAITZ APALATEGI

Autokritika Lan bat aukeratzekotan, Donostian duela urtebete inguru egin zuena hautatu du: ekintza bat izan zen. Tabakaleran pareta bat margotu zuen, eta ertzainak kontu eske joan zirenean, pintura potoa burutik behera bota zuen. Grabatu egin zuen eta Interneten ikus daiteke. «Lehen garrantzia handia ematen nion teknikari eta orain, berriz, ekintzari berari. Kasu honetan, prozesu judiziala bera egitasmoaren parte da». Ertzainek kalean pintatzea-

«Gure lanak iraungikorrak dira, baina askotan guk nahi baino gehiago irauten dute» «Artistek lan baldintza duinagoen alde borrokatu beharko genuke»

gatik salatu zuten, baina bazekien zertan ari zen. Donostiako Udalak grafitiarekin izan duen jarrera kritikatu nahi zuen. «Donostia 2016 egitasmoaren barne jendeari parte hartzea eskatzen zaio, baina dagoeneko jende asko bere kasa gauzak egiten ari da, eta oztopoak besterik ez ditu aurkitzen». Egitasmoak autokritika puntua ere bazuen: «Instituzioentzat lan egiten dudanean, euren jolasean parte hartzen dut. Helburua, bai eurak eta bai neure burua, zipriztintzea zen». Ordutik urtebete pasatu da. eta Arte Ederrak ikasketak bukatzen ari da. Ikasteko, CAF enpresan lan utzialdia eskatu zuen, eta orain, lantegira itzuli nahi du. Izan ere, artetik bizitzea oso zaila da. «Sekula baino artista gehiago dago eta lan ezegonkorra da: ez dago sindikaturik, ezta lan hitzarmenik ere. Oso indibidualista da. Futbolean bezala, lehen mailatik behera prekarietatea sekulakoa da. Lan baldintza duinagoen alde borrokatu beharko genuke».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Kadete mailan jokatzen du Iker Irribarriak eta ekainaren 29an Elgetako pilota txapelketa jokatu zuen; 22-13 irabazi zion Jokin Altunari.

ÂŤJokin Altuna amezketarraren aurka jokatu nuen; oso lagun handia dut beraÂť Uda partean neguan baino partida gehiago jokatzen al dituzue? Bai, nomalean udan herrietako festak direla-eta, partida gehiago izaten dugu. Gainera, torneo pribatuak ere neguan baino askoz gehiago izaten dira udan.

Ane Arrieta Arama Iker Irribarria (Arama, 1996) pilotariak joan den ostiralean Elgetan jokatu zuen kadete mailako finala. 22-13 irabazi zuen. Final garrantzitsua izaten da Elgetakoa eta irabazteak profesional mailara asko gerturatzen du pilotaria.

Eta Elgetako finala irabazita gehitu egiten al a kopuru hori? Bai, ospea hartzen duzu halako txapelketak irabaziz gero: prentsan azaltzen zara eta jende gehiagok ezagutzen zaitu. Uda parteko partidetara eta festetako partidetara Elgetako txapelketan ondo xamar ibiltzen den jendea eraman nahi izaten dute.

Zer egiten du pilotari batek halako partida garrantzitsua duen egunetan? Goizean goiz jeiki, gosaldu, paseotxo bat eman, goiz bazkaldu, telebista pixka bat ikusi lasai-lasai, eta goiz afaldu, partida baino lehen, 18:00-18:30ak aldera. Ondo janda joatea komeni da partidara; ez da nahikoa ogitarteko bat bakarrik jatea.

Zenbatero entrenatzen duzu? Normalean astelehenetan eta asteazkenetan entrenatzen dut Amezketan, bertan ditudan lagunekin. Oso talde polita daukagu han. Gainerakoan, partiden arabera entrenatzen dut. Hori bai, partida aurreko egunean ez dut entrenatzen, ez baita komeni nekatuta egoterik ere.

Festak ere nahi beste agian ez dituzu egingo, ezta? Zaindu beharra dago, batez ere txapelketen aurretik. Afaldu eta 12:00etarako edo afalondorenean ohera joaten naiz. Herriko festak badira edo, tira, salbuespentxoren bat edo egin daiteke. Horrelako mailan ongi ibiliz gero merezi du pixka bat zaintzeak.

Finaleko partidara begira nola ikusten zenuen zure burua? Irabazteko aukerarik ikusten al zenuen? ANE ARRIETA

ÂŤElgetako txapelketa irabazteak fama handia ematen dio pilotariariÂť

Oso partida gogorra izango zela banekien. Jokin Altuna amezketarraren aurka jokatu nuen eta oso lagun handia dut. Berarekin entrenatzen dut eta oso ona dela badakit.

Pilotaz gain, saskibaloian ere oso ona izan zinen, ezta? Bai, Euskal Selekzioan jokatu nuen, eta Espainiako Selkzioak egin zuen topaketa batean ere izan nintzen.

Baina azkenean saskibaloia uztea erabaki zenuen. Bai, Ordizia mailan jokatu liteke lasai antzera, baina Euskal Selekzioan jokatzeak entrenamendu eta esfortzu handiagoa eskatzen du. Pilotan ere entrenatu beharra nuen, eta ikasketetarako ere denbora behar nuen. Denbora falta zitzaidan, eta larri nenbilen denera iritsi nahian. Gogorra izan zen aukeratu beharra izatea, baina gustura nago hartutako erabakiarekin.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Andoni Beristain, Bartzelonan. GOIBERRI

Andoni Beristain

Bartzelonan bizi den argazkilari zumarragarra

«Agentzia gehienak beraientzat musu truk lan egitera ohitzen ari dira»

dago lanik gabe. Gainera, agentzia eta estudio gehienak jendeak beraientzat musu truk lan egitera ohitzen ari dira. Hori gutxi balitz, moda argazkilaritzan betiko bost argazkilariek egiten dituzte lan gehienak, eta hori ere asko nabaritzen da.

Zumarragatik atera zinenean zer egin zitzaizun gogorrena? Asier Zaldua Zumarraga Andoni Beristain (Zumarraga, 1989) Bartzelonara joan zen 2007an Diseinu Grafikoa ikastera. Ordutik, bertan bizi da.

gelesa ikasten ari naiz. Egunaren ordu gehienak argazkilaritzari ematen dizkiot: moda argazkilaria eta freelance diseinatzailea naiz.

Nolatan atera zinen herritik?

Zer lan egiten dituzu? Bi hilero, Hacid Magazine aldiz-

Batxilergoa bukatu ondoren, Diseinu Grafikoa ikasi nahi nuen. Euskal Herrian hainbat eskola daude, baina irakasleekin eta arte eta diseinu munduan sartuta dagoen jendearekin eztabaidatu ondoren, Bartzelonara etortzea erabaki nuen. Gainera, hiri hau oso gustukoa izan dut beti.

Zertan ibili zara orain arte? 2007ko irailetik iazko ekainera bitartean, Diseinu ikasketak egin ditut. Horretaz gain, hainbat lan eta lagun oso onak egin ditut. Egun, moda argazkilaritzako master bat egiten eta in-

karirako moda editorialak pentsatu, antolatu eta prestatzen ditut. Beste aldizkari eta blog batzuentzat ere lan egiten dut. Modelo agentzia eta moda diseinatzaile desberdinekin lan egiten eta moda munduan muturra sartzen ari naiz. Bartzelonako eta Madrileko moda asteei buruzko artikuluak idatzi ditut Hacid Magazine-rako. Hau guztia Xanti Alkorta azpeitiarraren laguntzaz egiten dut. Berarekin hasi nintzen moda munduan, eta elkarrekin antolatzen ditugu argazki saio

«Lagunak uztea ere gogorra izan zen, baina ama eta aita bakarrak ditugu»

Familia herrian uztea, dudarik gabe. Lagunak uztea ere gogorra izan zen, baina ama eta aita bakarrak ditugu.

Sarritan itzultzen al zara Zumarragara? Bai. Hasieran hilero asteburu pasa etortzen nintzen. Orain bi hilean behin itzultzen naiz.

Kataluniatik zer ekarriko zenuke Goierrira? gehienak: bera arropa kontuez arduratzen da eta ni argazkiez.

Kreatibitatea eta moda ikusteko era.

Zer moduzkoa da lan egoera Bartzelonan?

Eta Goierritik zer eramango zenuke?

Txarra, geroz eta jende gehiago

Janaria eta eguraldia.

Babeslea


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Legazpiko Euskal Herria plaza 1932an; eliza, udaletxea eta Marques de Estella eskola ikus daitezke. LENBUR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Legazpiko lehenengo ikastetxea

Josune Zarandona Legazpi Itxura hori zuen Legazpiko Euskal Herria plazak 1932an. Oraindik orain, bere horretan mantentzen dira eliza eta udaletxea, baina eskuinaldean ageri den Marques de Estella eskola desagertuta dago gaur egun. Marques de Estella eskola 1927an inauguratu zuten, eta irakaskuntza publikoaren ha-

bia izan zen urte askotan Legazpin. Ordura arte, udaletxeko beheko solairuan ematen ziren eskolak. Marques de Estella eskolaren eraikinak hiru gela zituen: mutilentzat, neskentzat eta eskolaurrekoentzat. 40ko hamarkadatik aurrera gertatu zen hazkunde demografikoaren ondorioz, eskola hura txiki gelditu zen, eta beste batzuk ireki behar izan zituzten.


GOIBERRI 13

ASTEBURUARI BEGIRA

ANGEL ELORTZA

Kultur aniztasunaren ospakizuna Legazpin

Lierniko erromeria ospatuko dute ormaiztegiarrek Igandean, hilak 8, urteroko erromeria ospatuko dute ormaiztegiarrek Liernin. Goizeko 11:30ean, salda eta txorizo egosia banatuko dute. Ondoren, haurrentzako jokoak, meza, bazkari herrikoia, erromeria Modestorekin eta XVI. Toka txapelketa antolatu dituzte. Etzi, hilak 8, egun guztian, Liernin.

Kultur aniztasuna aitzakia hartuta, festa eguna ospatuko dute bihar Legazpin. Goizean, 10:00etatik 12:00etara,hitzaldi tailerrak egingo dituzte kultur etxean; 11:30ean azoka irekiko dute udaletxearen atzekaldean; 12:00etan, munduko jolasak egingo dituzte; 15:00etan, hainbat produktu gastronomiko dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek; 16:00etatik 18:00etara, Drogen

jatorria eta kultura ekintza egingo dute gazteentzat; 18:00etan folklore emanaldia, eta 22:30ean, azkenik, kontzertua antolatu dituzte. Bihar, hilak 7, Legazpiko plazan, egun guztian.

Geltokietako jaiak prest Urretxu-Zumarragan Gaur hasi eta igandera arte, Geltokietako festak ospatuko dituzte Zumarragan. Igandean, arratsaldeko 17:30ean, idi probak jokatuko dituzte, eta hiru itzain izango dira lehian: Igeldo, Fernando Salegi eta Balenti単a jatetxea. Etzi, hilak 8, Zumarragako Geltokian, 17:30ean.


14 GOIBERRI

GOIERRI IRUDITAN

Goierriko iturriak (I) Era eta mota askotako iturriak daude Goierrin, eta GoiBerri aldizkariak irudietan bildu nahi ditu. Irakurleen laguntza beharrezkoa da horretarako. Uztailan argazkia bidaltzen dutenen artean kamiseta zozkatuko da. Irakurleen txokoa izan nahi du GoiBerri aldizkariaren orrialde honek. Hileko lehenengo zenbakian gaia jarri, eta Goierriko hainbat irudiren, txokoren, historiaren... topaleku izan nahi du GoiBerrik. Lehenengo gaia, iturriak da. Iturria nongoa den eta argazkilariaren datuak zehaztuz, goiberri@hitza.info helbidera bidali behar dira argazkiak.

Zegamako iturri horretan arrainak ikus daitezke . GOIBERRI

Iturraundi iturria, Irimo mendiaren magalean. LEKAIO

Lizarriturri iturria, Irimo magalean. GOIBERRI

Murumendi magaleko Arrapaitz iturria. GOIBERRI


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.