GoiBerri 024. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

24. zenbakia. 2012ko uztailaren 20a

GOI B ERRI Marian Bidegain Maizpideren zuzendaria

ÂŤEuskaraz bizitzeko tokia da MaizpideÂť

Abuztu azkenean zuzendari kargua utziko du Marian Bidegainek. AIMAR MAIZ

4-5

Enrike Lakalle 3 Iritzia 4-5 Migel Irizar 6-7 Josu Sarasola 10 Oporrak hizkuntzak ikasiz 11 Kostaldeko itzulia 12 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Enrike Lakalle

Santanazaleen esku-dantza irakaslea

«Santanazaleen eguna egun berezia izaten da, urtero errepikatzen delako» Eskeine Legorburu Ordizia Tradizio handiko ekitaldia izaten da Ordiziako Santa Ana jaietan santanazaleen eskudantza. Urtean zehar ezkondutako bikoteek plazan dantza egiten dute, eta dantza horiek irakasten aritzen denetako bat Enrike Lakalle da (Ordizia, 1969). Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren izaten ditu alboan Lakallek. Datorren ostiralean egingo dute esku-dantza.

Dantza bat. Desafioa gustatzen zait, bi dantzari bata bestearen aurrean aritzen direlako, aurrez aurre.

eguna, uztailaren 27a, egun berezia izaten da, eta horixe aukeratuko nuke, urtero errepikatzen delako eta beti berezia izaten delako.

Zaletasun bat. Mendira joatea.

Liburu bat. Aspaldian ez dut libururik irakurri, baina zientzia fikziozkoak gustatzen zaizkit.

Janari bat.

Musika estilo bat.

Pasta eta batez ere txuleta.

Rock&roll-a.

Edari bat.

Amets bat.

Sagardoa eta garagardoa, momentuaren arabera.

Denok gustura egotea eta zoriontsu izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena. Etxean ez gara oso opari zaleak, eta ez dut bat gogoan.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Ez nuke bat aukeratzen jakingo, baina urtero, santanazaleen

«Desafioa gustatzen zait, bi dantzari bata bestearen aurrean aritzen direlako»

Gorroto duzuna. Gezurra.

Goierriko txoko bat. Segura asko gustatzen zait.

Herriko alkate bazina. Hasita dauden lanak amaituko nituzke berriekin hasi aurretik.

E.LEGORBURU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Delegatuak aixo aitatxo, eskolan arazo bat dugu, beno, arazoan sartu gaituzte edo… nola esan ere ez dakit. -Tira Marina, has gaitezen hasieratik. Zein da arazoa? -Ba, gela bakoitzeko delegatuak bildu izan direla azken hilabeteetan euskararen aldeko jai erraldoia antolatzeko eta hilabete faltan, dena desastrea dela aitortu digutela. Ez dugu erreakzionatzeko denborarik eta ez gara antolatzeko gauza. -Ummmm, Arthur Frinlaif-en istorioa kontatuko dizut: Garai bateko ibiltaria zen Arthur Frinlaif. Han eta hemen, mendi nahiz basamortu, batetik bestera izaten zen ibiltari. Batenak zein bestearenak entzuten zituen, eta lekuan lekukoa bizi zuen. Lurralde zabal eta berde baten edertasuna zapaldu zuen batean, urrunean, tontortxo batean zerbait ikusi zuenaren irudipena izan zuen, argi bat edo indar berezi bat. Haren erakarpenari ezin uko eginik, hurbiltzeko beharra sentitu zuen, eta nolabait, han bere lekua zuenaren ziurtasuna nabari zuen. Gerturatu ahala, edertasuna nabarmenagoa zen. Arima hark forma hartzen zuen, baita bere sentsazioak ere, eta zoriontasuna eta askatasuna aurkituko zituela jakin zuen. Bat-batean, bere parean harresi txiki bat topatu zuen. Harriturik, salto batez gainditu zuen. Kantari abiatu zen berriro ere, eta abestia parean zuen ibai batek ito zuen. «Baina nondik atera ote da hau?» Korrika lasterrean gerturatu eta salto eginez gainditu zuen. Baziru-

K

dien bere helburua ez zela horren erraza lortzen, eta haserretu egin zen; baina bere ametsak beteko zituenaren ziurtasunak aurrera bultzatu zuen. Luze joan bazen ere, zoriontsu zen bere bidean eta helburuaz, baina gertutasunak ematen duen indarra bertan behera gelditu zen, parean presa handi bat eraikitzen ari zirela ikustean. Lurrean eseri zen negar batean, eta ondoan mutiko bat ikusi zuen berari so. Arthur beraren antz nabarmena zuen, hamaika urte lehenago. «Baina, baina,... nork jarri ditu oztopo hauek nire bidean? Eta zergatik?» galdetu zuen Arthur Frinlaif-ek. «Zergatik galdetzen didazu niri? Guzti hauek ez zeuden hemen zu etorri artean! Zuk zeuk ekarri dituzu!», jaso zuen erantzun. -Orduan aitatxo, ipuin honek dionaren arabera, gu geuk jartzen dizkiegu oztopoak gure helburuei eta bideari, ezta? Guk eta gizartetik jasotzen ditugun iritzi, esames, kontu eta eragin guztiek? -Lasai Marina, ipuinak ez baitu bere bukaera eman. Arthur Frinlaif- ek zuk esandakoa hausnartu, eta korrika atzera egin zuen bide guztia, eta hasiera puntuan, begiak itxi eta belarriak estali zituen. Itsu eta gor bihurturik, norberagoa, izate garbiagoa eta eraginik gabea, zuzeneko bidea egin zuen tontorreraino. Bertatik jende pila bat ikusi zuen lanean, oztopoak ezartzen eta presaren eraikuntzan, eta haien lan zuzendariek, delegatuek, diru saria ematen zieten egunaren bukaeran. Zoriontsu eta ameslari ikusten zituen haien aurpegiak une horretan. Laster konturatu zen

«Eraiki duten presa horrekin herria itotzen ari dira, aberatsaren esku ur guztia utziz eta trukean kontsumismoaren gaixotasuna ezarriz»

Arthur Frinlaif presa hark urik gabe utziko zuela herria, eta arazoak aurki agertuko zirela. Hauxe bera esan zien gizonei eta hauen erantzuna: «Ez baina, hori gure delegatuen lana da, eta beraiek egingo dira kargu». -Aaaa! Zein garrantzitsua den delegatuen aukeraketa ezta? -Bai! Inork egin nahi ez duen lana egiten dute, kritikaren zama jasan eta izugarrizko ardura dute gainean. Horregatik, oso garrantzitsua da aukeraketa hori, eta baita hauenganako errespetua ere. Baina, gure buruarekiko autokritika egin behar dugu. Zeintzuk aukeratu ditugu lan horretarako? Gaitasunik ba al dute? Hori gure ardura da. -Beraz, bi mezu ezta aitaxo? Gu geu izan behar dugu, baina badugu gure ardura eskolan sortu den saltsa honetan. Delegatuei erru dena bota aurretik, guk aukeratu ditugula pentsatu beharko genuke, eta erabaki horren zergatia. -Ja ja ja ja ja, bai horrela da. P.d.: Gure delegatu horiek politikoak dira eta guk aukeratu ditugu, inork gutxi egin nahi duen lana egiteko. Gutxi batzuk izango dira erabakiak hartzeko gaitasuna dutenak, eta epe motzera begira jardun dira beste asko. Eraiki duten presa horrekin herria itotzen ari dira, aberatsaren esku ur guztia utziz eta trukean kontsumismoaren gaixotasuna ezarriz. Orain gainera, ur horregatik zergak ordaintzea tokatzen zaigu. Orain gure gurasoek esandakoaz gogoratzen gara, «bete ganbara gariz negua iritsiko da eta». Eta gure politikariak kontrako jarreran izan ditugu, zorren bidez beharrezkoak ez ziren azpiegiturak eraikiz: abiadura handiko trena, aireportuak eta abar. Beste batzuk beharrezkoak ziren. Eta gure zerga dirua, oraingoa eta hurrengo urte pila batekoa, bota eta oparitu dute.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Heldu dira oporrak Konturatzerako Goiberriren 23. zenbakia heldu da, eta honekin batera udako opor garaia. Oporrak izanda, eta gauden tokian egonda ere, izango dugu marrazteko aukera ederrik; beraz, aurtengoan argazkiak ateratzeaz gain, koadernoa hartu eta marraztera gonbidatu nahi zaituztet. Ondo pasa!

Uztaile aurrea dijon hontan Tourren ingurun idatzi be ezin geldittuko gaittuk, ala? Sekula entendittuko ez dittuan gauzak zerek: adibidez, ÂŤVive le TourÂť ta holakok jarriz sorotan mosaikok eitteko frantsesak daukeen ohittura xelebre hoi. Ezin diat imajinau hemengo belardi apurretan jendea holako irudi eta mezuk idazten, nola eta errebindikazion bat ez dan. Eo karabanea pasautakon botatzen duena botatzen duela re alkar zapalduz mundun dien gadgetik zelebrenak bildu behar hoi, ia dana zaborretako. Gu re ez gaittuk atzea gelditzen. Nekez bilauko dek euskaldune dala garbi adierazteko moduko ezer soinen ez don euskaldunik. Egie esan pozagarrie dek etxetik e ikurrina eta bestek ikustea, baino hortik Pirineon beste aldeko euskal lurretan koberturaik e eskeintzen ez don enpresa bati propaganda eittea alde haundie zeok. Ez gustatzeatio, fundazion izena re ez zatak gustatzen. Gure selekzioik ez, eta talde pribatu batekin huts hori bete nahiek ez zekiat zenbateaino eitten dion mesede benetako selekzio bat lortzeko bidei. Ez dittuk hamar urte Alpe d'Huezen Euskaltelekok baietz,

baino Beloki ez zala euskaldune aittu behar izan gendula. Uste diat irudi oker hori zabaltzen erru pittin bat e badola izen horrek. Bereziki izan nahi dizkiat gogon Pirineota naranjaz jantzita jun eta gero herriko afizionatun karrerek bidea mozten dielako bozinazoka hasten dienak. Herren daun kirol horren parte txiki bat besteik ez dek Tourre, baino tira, gu re han nunbait izango gaittuk eta bereziki pelotoian daukun goierritarra animau beharkoiau ala? Animo Gorka, ea hau argitaratzeako sorpresan bat emanda haun!

Aitor Sarriegi

bat eta

Gorka biziik zeok oaindio behintzet, ez Fundizioko gehienak bezela. Eta guk, iaz Izagirretar zaharrena horren ondo ikusi gendunak, ez diau nahikoa horrekin, aurten hori hobetzea eskatzen zioau. Holakoxe aluk dittuk espektatibak, eta holakoxek euskaldunek, iaz sekulakotzat jotzen genduna aurten kakan pare jartzen diau, dauneko einda daulako. Dana haundie behar diau; altius, citius, fortius. Eta kamiĂąo baztarren ez gaittuk gutxigo izango: telebistaz lurre margotuta ikusi izan deunez, pintada haundinak guk; kanpinen baino erosogo karabana baten eoten danez, hantxe euskaldunek, furgoneta ta autokarabana esposizioa einez; furgoneta kanpon mahai baten bueltan eseita eroso eoten danez, mahai onena eaman behar; mahaien eseita sagardo trago bat earki sartzen danez, hantxe euskaldune kupela ta guzti. Bestek baino espedizio hobea ein behar hortan, norbeak bere espedizion dauzken momentu hoietaz gozatzen pasa behar genikek denbora, baino hoi galtzailena dek: nola etxea etorri eta esplikau han bazerela pintada politte-

bat IĂąaki Apalategi

gok, karabana hobek, mahai inguru lujosogok, mendatea azkarrago igo zuenak... baino earki pasa deula? Hoi sinistuko donik etzeok, guk dana tope eaman behar diau. Askotan pentsatzen diat hain haundi agertu nahi don horren jokaerea, barrutik txiki xamar sentitzen dalako ez ote dan. Zein neurritan goazen han oso ondo eoteko, eta ze neurritan han oso ondo eon geala kontatzeko. Gehienok bitatio izango diau, eta nork bere ustez, beak lehenengotio gehio.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Migel Irizar Gotzain ohia

«Munduko apezpiku gazteenetakoa izan nintzen»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Ormaiztegi Migel Irizar (Ormaiztegi, 1934) urte luzetan gotzain izan da Perun. Duela gutxi hartu du erretiroa, eta maiatzean Euskal Herrira etorri zen. Dena den, Amerikara itzultzeko asmoa du.

Noiztik datorkizu bokazioa? Mutil koxkorra nintzela, parrokian akolito izan nintzen. Apaizaren lana gustatzen zitzaidan. Gainera, nire osaba pasiotarra zen, Gabiriako eskola hementxe genuen... Hara joan nintzen, 11 urterekin. Nobiziatua Araban egin nuen, Angoston. Filosofia eta Teologia, berriz, Urretxun ikasi nituen. Oso gazte nintzela ordenatu nintzen, 23 urte bete gabe, Arantzazun. Erroman Gizarte Zientziak ikasi nituen eta hemen geldituko nintzela uste nuen, irakaslea izango nintzela, baina Liman nire beharra zutela esan zidaten. 25 urte nituen joan nintzenean.

Espero zenuena aurkitu al zenuen? Pasiotarrak oihanera joaten ginen, misioetara, baina ni Liman utzi ninduten. Hango Unibertsitate Katolikoko irakaslea izan nintzen. Ondoren, Bilbora bidali ninduten, pasiotarren kurian aholkulari lana egitera. Hiru urtera Perura itzuli nintzen. Oihanean egon nintzen, eta ondoren gotzain izendatu ninduten.

Nolakoa izan zen oihaneko esperientzia? Oso berezia. Peruko inguru aberatsenetik pobreenera pasatu nintzen. Ez zegoen argindarrik eta telefono bakarra zegoen. 17 urte eman nituen abenturazko turismoa egiten. Han ez dago jakiterik egunak zer ekarriko duen: bero handia egiten du, eta bizitza gogor samarra da. Ibaia besterik ez dago. Ibaia da hango autopista. Libre ginen gehien komeni zena indartzeko: ebanjelizazioa, hezkuntza... Aroztegi eskola ireki genuen.

Ondo moldatzen al zineten indigenekin? Misioetako garaia nire eskolarik onena izan zen. Han oso pozik

nengoen, eta ez nuen uste handik aterako nindutenik; baina Limako portura bidali ninduten: Callaora. Beste mundu bat, Liman zazpi milioi pertsona bizi baitira. 38 urte nituen. Paulo VI.ak izendatu ninduen gotzain! Setien baino apur bat lehenago ordenatu nintzen! Egungo Aita Santuak orain bete ditu 35 urte gotzain: nik berak baino urte gehiago eman ditut!

Ormaiztegin poz ederra hartuko zuten gotzain ordenatu zintuztenean. Ordenatu ondoren herrira etorri nintzen, eta garai hartako egunkari guztietan atera nintzen. Munduko apezpiku gazteenetakoa izan nintzen. On Gaspar parrokoa hemen zen oraindik, eta ni bere akolitoa izan nintzen.

Zer moduz Liman? Oihanetik atera nintzenean negar egin nuen. Dena den, ondo moldatu nintzen. Liman bizimodua errazagoa da, eta egitasmoak aurrera ateratzea ere bai. Eskola asko egin ditugu. Sukaldariena, adibidez. Gaston Acuriok lagundu digu. Sukaldari oso ona da, eta Arzak laguna du. Bestalde, hemengo enpresa handienak han daude. Hau guztia lortzeko laguntza handia izan dugu, baita Espainiarena ere. Arrasatera (Gipuzkoa) ere etorri nintzen, hemengo esperientzia gertutik ezagutzera. Arizmendiarrieta ezagutu nuen.

Hezkuntza al da premia larriena? Ezin diegu behar duten guztiei eskola eskaini, baina hartzen ditugunak ondo irteten dira: lanarekin.

Zer moduz moldatu zara Peruko gobernuarekin? Ondo. Pasatu diren presidente guztiak ezagutu ditut. Fujimorirekin gainontzekoekin baino okerrago moldatu nintzen. Hasieran txukun samar aritu zen, baina gero ustelkeria nagusitu zen. Gainera, autoritarioa zen. Urte hauetan guztietan okerrena Sendero Luminosoren hilketak eta militarren gehiegikeriak

izan dira. Eta Fujimorik 150.000 emakume gazte antzutu zituen. Gehienak indigenak ziren.

Zein da egungo egoera? Peru ondo doa. Azken zortzi urteotan ekonomiak gora egin du. Garai batean baino segurtasun handiagoa dago, bai ekonomikoki eta bai juridikoki. Behartsu asko dago oraindik, baina mugako pobreziak behera egin du eta klase ertainak gora.

Herri gatazkatsu ospea du. Ez da hemendik dirudien bezain gatazkatsua. Baina arazorik ez da falta. Esan bezala, ekonomiak gora egin du eta horrek beste arazo batzuk ekarri ditu. Europako ereduak gauza onak ditu, baina baloreetan ere aurrera egin behar da. Gainera, narkotrafikoarekin arazo handia dugu. Koka asko ekoizten da eta narkotrafikoa dagoen tokian indarkeriarik ez da falta. Arazoa konpontzen saiatzen ari

«Irakaslea izango nintzela uste nuen, baina Liman nire beharra zutela esan zidaten» «Oihanean ez dago jakiterik egunak zer ekarriko duen: bizitza gogor samarra da» «Aita Santuak orain bete ditu 35 urte gotzain: berak baino urte gehiago eman ditut!» «Euskal Herrian bizimodurik onenera ohitu zarete eta hori galtzea gogorra da»

dira, baina Peru oso handia da: Espainia hiru aldiz.

Zein dohain behar ditu gotzain on batek? Nire ustez, oihanean lan egiteak asko lagundu zidan. Artzain on bat izateko, jendearengandik hurbil egon behar da. Entzuten jakin behar da.

Perura itzultzeko asmorik ba al duzu? Bai, zalantzarik gabe. Nire mundua han dago. Oihanean misiolari izan naiz, Latinoamerikako elizan kargu asko izan ditut, 42 urtetan gotzain izan naiz... Aurki 100 urte beteko dira pasiotarrak Peruko oihanera heldu ginela, eta memoria historikoa idatzi behar dut.

Perun 50 urte daramatzazun arren, ez duzu euskara galdu. Erraztasuna galdu dut, baina beste batzuek hizkuntza galdu dute. Nongoa naizen galdetzen didatenean, Ormaiztegikoa naizela esaten dut beti. Ez diet esaten Gipuzkoakoa edo Donostiakoa naizela.

Nola ikusten duzu Ormaiztegi? Aldatu egin da, baina ez da asko hazi. Irizar enpresa mundu osoan ezaguna da. Autobus berria Brasilen aurkeztu zutenean, gonbidatu egin ninduten. Perun Irizar markako autobus bat ikusten duten bakoitzean, ea zenbat diru irabazten dudan esaten didate. Nire familiak sortu zuen enpresa, eta aitonak eta aitak bertan lan egin zuten. Niri ere bertan lan egitea zegokidan, baina apaiz sartu nintzen.

Nola ikusten duzu Euskal Herria? Badakit kezkatuta zaudetela, ekonomia dela eta. Lanik ez egotea kezkatzekoa da. Geroz eta behartsu gehiago dago, Caritasek duen lana ikustea besterik ez dago. Bizimodurik onenera ohitu zarete, eta hori galtzea gogorra da. Bestalde, gazteak gutxi joaten dira elizara. Ez dakigu zer gertatuko den elizarekin. Ebanjelizazio lana hasi beharra dugu berriro, baina zenbat jende dugu horretarako?


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Marian Bidegain Maizpideren zuzendaria

«Maizpide desagertzeko sortu zen berez, baina euskaldundu eta gero» Aimar Maiz Lazkao Maizpide euskaltegiaren bilakaerari estu lotuta dago Marian Bidegain gabiriarraren (Mutiloa, 1959) ibilbidea. Aurretik, Goierriko Euskal Eskola aitzindarian ibili zen, euskara eskolak ematen, 1978az geroztik. Eraikin berrian barnetegia sortu zutenetik, 1988tik, zuzendaritzako hiru kideetako bat izan zen —idazkari akademiko—, lehen hiru zuzendariekin: Dionisio Amundarain, Pello Joxe Aranburu eta Lurdes Amundarain. 1997an ardura gorena hartu zuen, zuzendariarena. Abuztu azkenean utziko du kargua, 15 urte eta gero.

Beraz, berriz ere hasierara... Bai, hori da. Beno, nik erabaterabat ez diot utzi klaseak emateari. Nahi baino gutxiago ematen ditut orain, baina denbora guztian klaseak ematen aritu naiz. Adibidez, azkeneko bi urteotan Ampon eman ditut klaseak, goizean zortzietatik bederatzietara, astean bi egunetan. Ordutegia banatzen hasi eta osatzeko orduak falta baldin baziren, bada, gustura.

Bai, Jon Urdangarin izango da zuzendari, irailetik. Orain ari gara gauza batzuk egiten, eta gero ere, lehenengo hilabeteetan-edo, beharko da nire laguntza. Baina, hemen egongo naizenez, ez da arazoa izango.

Garbi utziko dugu, badaezpada, ez zoazela erretiroa hartzera.

Maizpide ez baita euskara ikasteko klaseak ematea bakarrik.

Ez, ez, ez. Oraindik urte batzuk baditut. Maizpiden jarraituko dut, irakasle. Soldadu arrunt.

Zabaltasun osoan. Euskaraz bizitzeko tokia da, ez ikasteko bakarrik. Euskaraz bizi. Adibi-

Errelebo beharra. Pertsonak sentitzen duena. Nekatu? Ez dakit. Erabat nekatzerako utzi nahi izan dut.

Ondorengoa izendatu duzue.

Euskaltegi bat gidatzeko lanak zer esparru hartzen du?

Kontaktu hori estimatu duzu? Bai, bai. Ikasleekin harremana erabatekoa daukat. Gazteagoak ginela, klaseak bukatu eta parrandara edo poteatzera ikasleekin joaten ginen. Han asko ikasten zuten, eta guk ondo pasatzen genuen. Ez dakit oso kontziente ginen orduan erakusten ari ginela. Orain, parrandarako ez, baina ikasle-irakasleekin kontaktua, bai. Klasez kanpoko harremanak bideratu nahian, azkeneko urteetan ibili naiz astean bi egunetan ikasleekin paseoak emanez, bazkal ondorenetan. Niri ondo etortzen zitzaidan ibiltzea, eta ikasleak ere hemendik apuntatzen ziren eta ibiltzen ziren.

Zuzendaritza uzteko erabakia hartu duzu. Arrazoirik bada?

dez, gaur ez daukagu problemarik ikasle guztiak hemen lo egiten geratzeko, baina familia batzuk dauzkagu —nahi baino gutxiago— eta ikasleak animatzen ditugu gauean hara joan afaltzera, eta haiekin bizitzeko. Ez da toki arazoa daukagulako, baizik kontaktua eta familia batekin benetako bizitza erreala euskaraz egiteko.

«Euskaraz bizitzeko tokia da Maizpide, ez euskara ikasteko bakarrik» «Zigor ekonomikoa geneukan ikasle kopurutik pasatzen baginen. Ez genion kasu egin horri» «Euskararen dekretuarekin Hezkuntzan egin dutena kristoren gola izan da»

Handi samarra, baina beti hemendik abiatuta. Hau da, nongoa zaren edo zer zaren ahaztu gabe. Taldea kontuan hartuta. Gu txikiak gara, eta askotan indarrak neurtu beharra tokatu zait. Hemendik kanpo bilera asko daude, eta inplikazio maila ere ezin duzu berdina eman. Beti aritu behar duzu zure esparruan komenigarria eta interesgarria zenbateraino den. Indarrak neurtu, alde horretatik. Orain dela 24 urteren aldean, euskaltegien arteko harremana, adibidez, oso ona da; Erkidego Autonomoko eta batez ere gu garen moduan euskaltegi pribatu homologatuen artekoa. Bat eginda gaude, eta hori indar metaketa handia da gauza asko eskatzeko, egiteko eta bide beretsutik joateko. Hori inportantea da, uste dut arrakastatsua izan dela gure aldetik. Baina urte dezente kosta zaigu sektorea biltzen: AEK, Hika, Batuz, Elkarlan, Maizpide... Dezente gara. Baina hori lortu da.

Batasuna abantaila izango da administrazioaren edo gizartearen beraren aurrean, ezta? Dudarik gabe. Gure ustez, kontuan hartzeko sektorea gara.

Maizpide sortu, eta zuzendaritza taldean sartu zinen garaira joanez; zer aldatu da ordundik? Aldaketak ikaragarriak izan


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

dira, denak; onak eta txarragoak. Ikasle kopuru aldetik askoz ere gehiago geneuzkan orduan, batez ere udan. Udan Maizpide txiki zen orduan, eta eskola publikoa eta ikastola hartzen eta betetzen genituen. Lo egiteko hemen geneukan azpiegitura ederra, baina hemen ere 124 lagun kabitzen dira. Eginda gaude, orain ikasgela direnetan logelak muntatu. Uztail aurreko astebete-edo izerdi batean pasatzen genuen, baina ez kezkarena, izerdi fisikoa, lan gogorra eginda irakasle guztiek.

Arantzarik geratu zaizu? Egin nahi bai, baina egin ezinik... Bai, begira. Kuriosoki, Gasteizko Hikako zuzendaria ere orain doa uztera, eta esaten zuen sentsazio txarrarekin bukatu behar zuela, diru laguntzen egoera eta hizkuntza politika ikusita. Eta, igual, horixe [hunkituta]. PSOEren legealdi honetan ez dugu batere zorterik eduki, politikaz aparte ere ez dugu zorterik eduki HABErekin. Batere ez. Bestalde, alde batetik diru murrizketak, eta bestetik hizkuntza legearekin ez dakit beraien helburua zein den, baina ez da behintzat euskara sustatzea. Inolaz ere ez da hori helburua. Ez da normala esatea, «diru murrizketa izango duzue datorren ikasturtean, baina ikasle jaitsiera ere izango duzuenez, parean geratuko zarete». Orduan, zuek zer egin behar duzue, zein da helburua? Euskararen dekretuarekin Hezkuntzan egin dutena, hori kristoren gola izan da. Denok isilik gaude, ematen du gainera erdi beldurrez, baina hor gol handi samarra sartu dute. Ea nola ematen zaion horri buelta orain. Hori faltsua da, eta denok dakigu. Jende batzuek esaten digute: «Zuei eragin ikaragarria egingo dizue, ezta? Nabarituko duzue ikasle kopuruaren jaitsiera...». Hori al da, bada? Hori ez da. Gu, berez, desagertzeko sortu ginen, baina euskaldundu eta gero. Horrela gaude?

Ikasle uholde guztia sartzeko. Denak hartzeko. Hori bai ez dela aldatu gure historian: ez diogu inori ezezkoa esan.

Nahi izan duen guztiak etorri ahal izan du Maizpidera? Nahi izan duen guztiak, bai. HABE saiatu zen bolada batean mozten. Zigor ekonomikoa geneukan kopuru batetik gora pasatzen baginen. Beti ibili gara diru laguntzen menpe, baina ez genion kasurik egin horri [hunkituta]. Beti esaten genuen: «Galdu egingo dugu dirutan honekin, zigorra ematen digutelako. Baina jendea euskaldunduko da». Bataz beste ez genuela galduko bagenekien.

Eta, gaur egun? Jende kopuru hori pixkanaka jaitsiz joan da. Tokiz orain Maizpiden moldatzen gara. Hau betetzen zaigunean —azkeneko hamar urteotan ere izan dira kasuak— fraideetan eta mojetan logelak hartu, Gerrikokoei pisuak alokatu eta halakoak egin izan ditugu. Hori ere pasatu da, eta hemen moldatzen gara orain, nahiko ondo.

Zer eman dizu Maizpidek zuzendari izan zaren urteotan?

Ikasleria aldetik, alderik bai? Ikasle perfilean bataz besteko adina goraka doa seguruenik. Bestela, ikaslearen tipologia ez da hain gogorra, gizarteak berak markatu duena delako. Hobeak, txarragoak edo zer, gizartearen isla da, eta kito. Eta, baliabide material aldetik, hor bai, orain dela 24 urte baino askoz hobeto gaude.

AIMAR MAIZ

Harremanetan asko gozatu dut, hori kudeatzen. Igual ez da errazenetakoa barruko harremanena, ikasle eta irakasleenak. Baina, sufrimendu dena alde batetik, emaitzarekin satisfakzio maila handia da bestetik. Bestalde, ikuspuntu desberdinak onartzeko, entzuteko gaitasuna garatu edo. Jende interesgarria ezagutzeko aukera handia ere bai, arlo askotan, Maizpide barruan eta hemendik kanpo.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Josu Sarasola hegats igeriketako lehiaketa bat hasteko unean, bere monoaletekin. URPEKOAK

Hegats igeriketako munduko lehiara Ane Arrieta Itsasondo Josu Sarasola (Itsasondo 1996) junior mailako hegats igeriketako munduko txapelketan izan da Australian. Ordiziako Urpekoak taldeko igerilaria da.

Kirol ezezaguna da askorentzat hegats igeriketa: nola egiten da? Batetik aletak daude, bi motatakoak: bi aleta eta monoaleta -sirenen oinen antzekoa-. Gero, horien barruan arnasa hartzeko modu ezberdinak daude: arnasik hartu gabe, tutu bat ahoan sartuta kanpoko airea hartuz eta haize botila zurekin eramanda.Txapelketan aukeratu egin nezakeen nola arnastu, eta azken era honetara egin dut, botilarekin.

Eta nola ikusi duzu zure burua txapelketan? Nire aurtengo helburua Espainiako selekzioan sartzea zen, eta hori lortu dut. Munduko txapelketara begira , ez nuen irabazteko esperantzarik eta ez zen nire helburu nagusia gainera. Espainiako errekorra lortu nuen orain aste pare bat L’Hospitalet (Herrialde Katalanak) de Llobregaten, eta Australian taldeko errekorra egiten saiatu naiz.

Zenbat lagun joan zarete Australiara eta zer ordezkatuko duzue? Espainiako selekzioa ordezkatuko dugu. Ordiziatik ni bakarrik joan naiz, baina Tolosako beste neska bat ere joan da, Irati Lakunza. Nirekin, beste hiru mutil valentziar ere izan dira.

Eta zenbat talde eta igerilarik lehiatu duzue? 24 naziotatik joango gara, eta nazio bakoitzak lau mutil eta lau neska eramaten ditu normalean. Nik uste dut 100 lagunetik gora izango ginela han.

Zerbait berezirik egin duzu Australiarako entrenatzeko?

Eta hainbeste jendek nola lehiatzen duzue? Txapelketa bi zatitan banatzen da: goizean Serie Geldoa bezala ezagutzen diren probak egin genituen. Hauen bidez sailka-

tzen zara finalerako. Horrez gain Final Zuzena izeneko frogak ere egiten dira, eta hauetan denborarik onena ateratzen dutenak izaten dira normalean irabazten dutenak. Finalak arratsaldean egiten dira.

Josu Sarasola dominarekin. J.S.

Normalean 20:00etan entrenatzen dugu: lehen ordu betean lehorrean, beroketak egin, abdominal batzuk...; eta bigarren ordubetean igerian aritzen gara erritmoak egiten. Jendeari apuntatzeko deia egiten diot, oso kirol polita delako, eta jendea behar dugulako.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ezkerrean, Ione Berasategi zegamarra Georgia estatuan (AEBetan); eta eskuinean, Alazne Oiarbide, San Franciscon. I. BERASATEGI-A.OIARBIDE

Udako oporrak atzerriko hizkuntzak ikasiz Ione Berasategi eta Alazne Oiarbide, Amerikako Estatu Batuetara joan dira ingelera ikastera. L.Agirre-E.Legorburu Goierri Gazte askok aprobetxatzen dute uda garaia atzerriko hizkuntza bat ikasteko. Batzuek, herrian bertan egiten dituzte ikastaro trinkoak; beste batzuk, berriz, atzerrira joaten dira. Ione Berasategiren (Zegama, 1989) eta Alazne Oiarbideren (Idiazabal, 1994) kasu da hori. Amerikako Estatu Batuetan daude, Berasategi Georgiako estatuan, eta Oiarbide, Californian. Hilabetarako joan dira biak; Oiarbide uztailaren 28an itzuliko da eta Berasategi, abuztuaren 1ean. Berasategik beti izan du Amerikako Estatu Batuak ezagutzeko gogoa, eta bere ingelerako irakaslearen bitartez eduki

du aurten bere ametsa betetzeko aukera: «Ingleseko eskola partikularretara joaten nintzen Zegaman bizi den familia amerikar batengana, eta beti esaten nien gustura ezagutuko nuela AEB. Aurten aukera izan dut, beraien ezagun batzuen etxera etorri naiz, eta hau zoragarria da. Familia oso jatorra da, guztira zortzi kide dira: sei alaba, aita eta ama», dio zegamarrak. Oiarbidek ere AEB aukeratu du ingelera ikasteko. Antolatutako bidaian, taldean joan da Californiara, San Francisco ingurura. Taldekide bakoitza familia batean dago, baina eguneko ekintzak elkarrekin egiten dituzte. «Goizero toki desberdi-

nak ezagutzera joaten gara. Gainerako denbora familiarekin pasatzen dugu. Normalean, afari garairako iristen gara etxera, 17:30ak aldera», dio Oiarbidek. Berasategiren kasuan, egun guztia familiarekin pasatzen du, batetik bestera: «Erosketak egin, igerilekura joan... gauza, ezberdin asko egiten ditugu, eta askotan etxetik kanpo bazkaltzen dugu. Afal ordurako itzultzen gara etxera, oso goiz afaltzen da, arratsaldeko seiak inguruan. Afal ondoa, berriz, lasaitasun momentua izaten da, pelikularen bat ikusi edo eskulanen bat egiteko aproposa».

Babeslea

Lehenengo egunak gogorrak izan arren, ondo egokitu dira goierritarrak. «Lehenengo egunetik oso gustora egon naiz», dio Berasategik. «Gehien kostatzen ari zaidana ingelera ulertzea da, azentu itxia daukate eta beraien artean oso azkar hitz egiten dutenez, askotan galdu egiten naiz, baina gutxinaka gutxinaka ari zait belarria ohitzen», gaineratu du. Idiazabaldarraren kasuan, hango ohituretara moldatzea kostatu zaio gehien. «Kultura oso desberdina da: goizean oso goiz jaikitzen dira, eta ez dute ia ezer ere gosaltzen; bazkarian ere gauza handirik ez. Garrantzitsuena afaria da. Familia guztia elkartzen den unea da», dio. Euskal Herriaren eta Californiaren arteko ordu desberdintasunak [9 ordu] ere lanak ematen dizkio Oiarbideri, etxekoekin hitz egiteko oso goiz jaiki behar izaten duelako.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Txirrinduz, Kostaldeko itzulia egiteko ohitura zabalduta dago Goierrin, Seguran 1986an egin zuten bezala. GOIBERRI

Kostaldeko itzulia Loinaz Agirre Segura Ohitura handia egon da Goierrin, txirrinduz, kostaldeko itzulia egiteko. Seguran badira urte batzuk egin ez dutela, baina

aurten, «kosta ala kosta, kostako itzulia» egiteko asmoa daukate. Uztailaren 28an, 08:00etan irten, Loiolan gosaldu, Getarian txakolina edan eta,

bazkolordurako itzuliko dira Segurara. Argazkian 1986. urtean kostaldeko itzulia egin zutenak ageri dira. Goitik hasita, ezkerretik eskuinera: Julen Telleria, Xabier Alustiza, Joseba Auzmendi, Mikel Izagirre, Xabier Auzmendi , Juanan Agirre, Gurutx Goikoetxea,Juan Mari Galparsoro eta Peio Telleria. Erdian: Joseba Alustiza, Gotzon Osinalde, Ion Ander Intxausti, Jose Mari Izagirre, Juan Inazio Intxausti, Jokin Izagirre,

Jose Jabier Ormazabal, Pako Arrondo, Jesus Mari Ugalde, Ramon Telleria, Humberto Arostegi, Juanjo Etxezarreta, Jose Jabier Insausti, Jose Kruz Intxausti eta Joan Mari Imaz. Behean: Gurutx Aldanondo, Julian Lezeta, Jabier Lezeta; Aitor Gabilondo, Xabier Olano, Txetxu Ormazabal, Joxe Mari Gereñu,Javier Arostegi, Iñaxio Imaz, Peio ormazabal, Juan Mari Oiarbide, Juan Antonio Garciandia eta Rafael Gerriko.


GOIBERRI 13

GOIERRI IRUDITAN

Goierriko iturriak (III) Goierriko iturrien argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.. Segurako Iturriberriko iturria. JUAN IZAGIRRE

Idiazabalgo Katea auzoko iturria. GB

Gaztelura bidean dagoen Narraztegiko iturria. JOSETXO ZUFIAURRE

Beasaingo Arrieta baserriko iturria. JOSETXO ZUFIAURRE

Legazpiko I単apitxi iturria. PELLO AGIRREZABAL

Segurako Santa Kruz ermitako iturria. PELLO AGIRREZABAL


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Kukai taldearen Karrikan ikuskizuna Legazpin

KUKAI

ARKAITZ APALATEGI

Gaur, hilak 20, Kukai dantza taldeko Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek, Karrikan lana aurkeztuko dute Legazpin , 20:00etan hasita. Gaur, hilak 20, 20:00etan, Legazpiko Euskal Herria plazan.

Madalena festak ospatuko dituzte Itsasoko Alegin ARKAITZ APALATEGI

Sagardo dastaketarekin (19:30ean) emango diete hasiera Madalena festei gaur Itsasoko Alegin. Dantzaki taldearen saioa eta afari herrikoia izango dituzte segidan. Bihar ere herri afaria egingo dute, gaueko Joselu Anaiak taldearen dantzaldiaren aurretik. Etzi, azkenik, goizean meza eta Gabiriako Goruntz dantza taldea, eta arratsaldean, 16:30ean haurrentzako ekintzak egingo dituzte. Bihartik, hilak 21, igandera, Itsasoko Alegi auzoan.

IV. Azoka Ekologikoa Urretxun Bihar, hilak 21, VI. Azoka Ekologikoa egingo dute Urretxun, Lizeoko jolastokian, 10:00etatik 14:30era. Azokan erosteagatik produktu ekologikoen saskiak zozkatuko dituzte. Bihar, hilak 21, Urretxuko Lizeoan. 10:00-14:30.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.