Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
31. zenbakia. 2012ko urriaren 12a
Sara Cozar Aktorea
«‘Bypass’ ikustera joaten direnak ez dira damutuko» 6-7
Luis Mari Perez 3 Iritzia 4-5 Ertzeetako ahotsak 8-9 Gazteak 10 Ane Irisarri 11 Emakume abertzaleak Ataunen 1934an 12 Asteburuko proposamenak 15
GOI B ERRI Sara Cozar aktore ordiziarra, ‘Bypass’ filmeko irudi batean. GOIBERRI
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Luis Mari Perez
Urretxuko San Martin auzoko jaietako antolatzailea
«Musika erromantikoa atsegin dut, erlaxatu egiten bainau» Asier Zaldua Urretxu Luis Mari Perez (Urretxu, 1960) San Martin auzoan bizi da ia jaio zenetik. Aurtengo jaiak triste samarrak izango dira berarentzat eta gainontzeko auzotarrentzat, antolaketan laguntzen zion Jose Mari Azkarate irailean hil baitzen.
Zaletasun bat. Egunkariko agenda irakurri ondoren, emaztearekin nora joan erabakitzen dut. Duela gutxi Garesen izan ginen, Piperraren Festan.
aten gara, urtero toki ezberdin batera: Caceres, Huelva, Salou, Benidorm, Cambrils...
batetik beste bat irtetea sinesgaitza da.
Janari bat.
Ez naiz irakurri zalea.
Babarrunak sakramentu guztiekin.
Musika talde bat.
Edari bat.
Musika erromantikoa atsegin dut, erlaxatu egiten bainau.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Liburu bat.
Gin-tonica. Emazteak oparitutako erlojua.
Abesti bat. Benito Lertxundiren Oi ama Eskual Herria. Emaztea eta biok Benitoren kontzertu askotan izan gara.
Amets bat. Ez dut aparteko ametsik.
Oporretarako leku bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Beroa egiten duen tokietara jo-
Alaba jaio zen eguna. Gorputz
«Emaztea eta biok Benito Lertxundiren kontzertu askotan izan gara»
Gorroto duzuna. Faltsukeria.
Goierriko txoko bat. Santa Barbara.
Herriko alkate bazina.... Herritarrei kasu gehiago egingo nieke.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Dionisio Amundarain Itzultzailea
Gehiengo osoko alderdi politikorik ez ledin gerta! z EAJ, ez EH Bildu. Ez besterik. Ez nuke nahi gure artean alderdi politiko bakar batek ere gehiengo osoa lortzea sekula santan. Batek zementua emango liguke jatera, ikusia dugunez. Besteak belar zakarra, jada biziki barruntatzen hasiak garenez. Esateko modu bat da. Ohituak gara ikusten, txandako alderdiak nahi diola ezarri herriari zer jan, zer edan, zer‌ Aitzitik, herriak beharko luke izan alderdien irakasle eta erakusle. Ikusi berriak gara berrikitan, Gipuzkoan bederen, bere nagusikoa ez diola utzi nahi alderdi politiko bati. Poztekoa izan da, zakarrak tratatzearen kasuan, herriak hainbeste sinadura bildu izana, baliabide kaxkarrez, baldintza ez-erosoetan inori ez zaio atsegin izaten hatzez seinalatua izatea . Sinadurak bildu izan beharra! Ba al zen, ba, horren beharrik. Nahi zuenak, hori egin beharrik izan gabe ere, barruntatu ahal zuen herriaren, herriko asko eta askoren, ikuspegia. Baina, tira. Alderdiek jakin beharko luke-
E
te ez dutela beren xedea halako edo bestelako ekintza hura itsu-itsuan aurrera ateratzea. Hauteskundeen bezpera honetan, aski ote da taldetxo bakoitzak bere burua ikustera ematea, argazki politika eginez? Aski ote luke laborategian moldatutako lauzpabost ideiaren zerrenda aurkeztea? Gaitz erdi ideia batzuen aurkezpena egingo balute; oro har, ideiak ez baino lainezak dira aurkezten eta. Gaitz erdi diot, zeren ez baita hori xedea. Herriaren gogoa eta ametsak lituzkete bildumatu beharrekoak, argi eta garbi. Herriak zer pentsatzen eta zer nahi duen. Ondoren, halako bilduma hura nola bideratuko dituzten adierazteko. Eta, jakina, garaia iristean, agindurikoa betetzen ahalegintzeko. Oker handia izan da, zaborren inguruan, zaborrak ikurrintzat hartu eta jendearen aurrean garaile zein aterako itsuki lehiatzea. Lehenik, alderdi baten edo bestearen helburua ez delako herriaren aurrean garaipen-adarra altxatzea. Bigarren, esana dudanez, alderdi baten helburua ez delako ezer ere inposatzea. Hirugarren, zernahi
ÂŤHerriak beharko luke izan alderdien irakasle eta erakusleÂť
gauza burutu nahi denean, herria sentsibilizatu behar delako lehenik, alderdikeriak alde batera utziz. Eta ez, lehenik egin eta gero, kasurik hoberenean, egindakoa zuritzen saiatu. Baina natorren hasierara. Ez nuke nahi alderdi politiko bakar batek ere gehiengo osoa lor lezan. Gainerako neure iritzien kontra joan behar banu ere, horrelakorik haustera joko nuke neure botoa ematean, beharrezkoa ikusiz gero. Geure demokrazia formal honetan, beste baliabiderik ez dugularik, bi edo hiru edo lau alderdi izatean, aukera txiki bat izango genuke alderdi baten apetari edo kapritxoari aurka egiteko. Zorionez. Bukatzeko, bizitzako neure ibilbidean izan dudan xedea aipatu gabe ezin utzi. Aspaldi honetan aski bazter utzia eta gaitzetsia dakusat geure hizkuntza: euskara. Segur naiz, alderdi politikoak, guztiak, diren bezalakoak diren bitartean, jai dugula. Herriak eusten ez badio, akabo. Herriak beharko lieke eragin alderdiei, eta eskatu, eskatu eta eskatu. Alderdi horietako batzuei eskatzea lan alferra dela badakigu. Besteei eskatzea, exijitzea, pankartak jarriz aldarrikatzea, manifestazioak eginez behartzeraino behartzea?
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Dantza zati bat Gaur, hilak 12, Dantza zati bat ekimena egingo dute Idiazabalen, Nazioen Munduaren filosofia oinak arin mugituz zabaltzeko.
Ondoko herriko festak pasa berri dira, eta ziurrenik zuk eta nik, Tere, uste baina ordu gehiago pasa ditugu Lizeoko patioan, barraken inguruan, alegia. Hor ez dago berritasun handirik, prezioak inoiz ez helduen gustura, eta bertan igarotako denbora inoiz ez haurrentzako nahikoa. Baina gure haurrek baino urte gutxi batzuk gehiago dituztenek, beste denbora-pasa batzuk izaten dituzte. Hemen ere ezer berririk ez, alkohola gora eta bera. Baina horretara ez noa. Izan ere, gazteek alkohol asko edo gutxi edaten duten ala ez, ez da niri, orain eta hemen, dagokidan zerbait. Festatako egun horietako gau batean etxera gindoazela, gazte kuadrilla ugari zegoen bidean, kalean alkohola edaten. Pasatzen ari ginela haien itxura bikainean erreparatu nuen. Ondo orraztuta, ederki jantzita, itxura modernoa eta zaindua. Hurrengo goizean handik berriro pasa nintzanean ÂŤzerriÂť batzuen hondarra zegoen han. Eta sekulako kontraesana iruditu zitzaidan. Norberaren buruaren itxura hainbeste zaintzen duenak gero ingurukoa ez zaintzea.
Zaindu esaten dudanean gainera, ez nago aparteko ezer esaten; soilik erabilitakoa poltsa batean sartu eta hiru pauso harago dagoen zabor-ontzian botatzeaz ari naiz. Ulergaitza egiten zait arlo batzuetan hain garaikide eta aurrerakoi agertzen den jendea beste batzuetan erdi aroan bezala jardutea. Maila horretan ari bagara, ez noa pentsatzea zaborren kudeaketa ereduetan. Baina hori beste gai bat da.
Idoia Luzuriaga
bat eta
Ibili naiz, bai, jai horietan, Urretxuko jaietan, Lizeoko patioan. Egundoko klaustrofobia sentsazioarekin gainera, hainbeste jende zegoen eta barrakak bata bestetik hain gertu‌ (tira, esateko gogoa nuen, saltamonteak autotxokeen teilatua joko ote zuen beldurrez egon nintzen eta). Eta beste fenomeno horretaz ere konturatu nintzen iluntze aldera, kuadrilla bat, bi eta gehiago ere ikusi nituen eta plastikozko poltsak hartuta. Asko zabaldu den fenomenoa da, dudarik gabe. Guk lehen ez genuen horrelakorik egiten, imajinazio faltagatik, beharrik ez genuelako edo auskalo. Bestea, hurrengo eguneko zaborrarena, berriz, aspaldiko kontua da. Jaiak beti daude lotuta plastikozko edalontziz eta garagardo botilaz beteriko zaborrarekin. Urteak pasa eta urteak pasa, egunak beti esnatzen dira horrela jaietan. Aldatu dena da lehen taberna inguruak bakarrik zikintzen zirela, baina orain, gazteen beste mugimendu berri honekin zikinkeria leku guztietara zabaltzen dela. Baina gaurko garaietan niri ere ulergaitza egiten zait hori guztia. Paradoxikoa da gure etorkizunaz kezkatuta zaborraren kudeaketari buruz hain-
bat
Tere Madinabeitia
beste hitz egiten ari garen honetan, gure etorkizuna osatzen dutenek batere ardurarik ez izatea gai horretaz, ez behintzat praktikan. Etxean ere zer egingo ote dute? Gure lagun batek esaten digu bere alaba gaztetxoak, kalera irten behar duenean, komunean ia ordu bete igarotzen duela bere burua apaintzen, baina gela hankaz gora izaten duela. Eta ez da kasu bakarra. Zer espero dezakegu horrelako jokaera duen belaunaldiaz?
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
Sara Cozar Aktorea
«Zinearen eta euskararen alde apustu egin beharra daukagu» Asier Zaldua Donostia Sara Cozar (Ordizia, 1980) aktorea lehenengo aldiz pelikula bateko protagonista izan da: Aitor Mazoren eta Patxo Telleriaren Bypass komedian. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta oso gustura daude jendearen harrerarekin. Asteburu honetan Ordizian ikusi ahal izango da filma eta Cozar bertan izango da.
pentsatu zuen. Goenkalen lan egiteko deitu zidan.
Zer moduzko esperientzia izan zen?
Denborarekin, umetatik dudan zaletasuna dela konturatu naiz: Urdaneta ikastetxean, adibidez, antzerkia zegoen bakoitzean, han nengoen. Ahal banuen, protagonistaren rolean. Ondoren, institutuko antzerki taldean, Ordiziakoan... aritu nintzen. Gainontzeko gauzak ez nituen hain gogotsu egiten.
2001ean izan zen, 21 urte nituen. Publizitatea ikasten ari nintzen eta ustekabean iritsi zen, Atxilipu abestiari esker. Ostiralean deitu zidaten eta astelehenean bertan hasteko. Ama eta biok sofan eserita geunden eta oso harrituta gelditu ginen. Goenkale nire eskola izanda, erritmo oso bizian lan egiten baita. Telesail horri esker, azkar lan egiteko ahalmena garatu nuen. Hasieran denbora asko behar nuen testuak ikasteko, baina handik gutxira berehala ikasten nituen. Bestalde, Goenkalen ikasi nuen une oro kamaren kokapena kontrolpean izaten. Zortzi denboraldi egin nituen bertan.
Noiz egin zenuen lan lehenengo aldiz profesional moduan?
Mimi, zure pertsonaia, oso ezaguna zen.
Kasualitate edo zorte kontua izan zen. Ordiziako lagun bat eta biok casting batera joan ginen, aitzakia horrekin eguna Donostian pasatzeko. Abesteko eskatu zidaten eta burura etorri zitzaidan abesti bakarra Atxilipu izan zen. Inongo lotsarik gabe abestu eta dantzatu nuen. Goenkaleko zuzendariak bideoa ikusi zuen eta, berak niri esana, «nor ote da ero hau?»
Kalera irteten nintzenean jendeak Mimi deitzen zidan, eta oraindik ere deitzen didate. 7.000 lan egingo ditut, 20 urteko pasatuko dira, eta Mimi izaten jarraituko dut. Hasieran oso gaizki neraman. Lotsa handia ematen zidan, batez ere Ordizian nengoenean: lagunekin nengoela haur bat autografo baten eske etortzen bazen, lurrak irentsia izateko
Umetatik atsegin al duzu antzeztea?
gogoa sentitzen nuen. Baina ez naiz Mimitaz nazkatu, asko eman dit-eta.
Zeintzuk dituzu zure lanik gustukoenak? Semearen eta alabaren artean hautatu beharra bezala da egindako lan bat aukeratzea. Telebistan Goenkale, Mugaldekoak , Qué vida mas triste , Mi querido Klikowsky... telesailetan lan egin dut. Kuttunenak Goenkale eta Mugaldekoak di-
«7.000 lan egingo ditut, 20 urte pasatuko dira, eta Mimi izaten jarraituko dut» «‘El hijo de la novia’ pelikularen antzerkirako bertsioa prestatzen ari gara» «‘Bypass’ eman behar dute Ordizian: ikustera joaten direnak ez dira damutuko»
tut. Azken hau oso esperientzia polita izan zen: arropa, beste garai bateko pertsonaiak eta hizkera... Dena den, Mimi dut pertsonaiarik maiteena. Ni Mimi naiz eta Mimi ni da. Antzerkiari dagokionez, nire antzezlan kuttunak Emakumeak izarapean eta Las mujeres de verdad tienen curvas dira. Zineari dagokionez, Bypass hautatuko dut, lehenengoz pelikula batean protagonista izateko aukera eskaini baitit. Dena den, Izarren argia ere berezia izan zen.
‘Bypass’ Donostiako Zinemaldian aurkeztu duzue. Zer nolako esperientzia izan da? Oso esperientzia polita izan da. Nire kezka nagusia urduri jartzea zen, baina oso lasai egon nintzen. Elkarrizketa asko eman ditugu eta estreinaldia sekulakoa izan zen: zinema aretoa beteta zegoen, harrera oso ona izan du, kritikak oso onak izan dira...
Mundu osoan ezagunak diren aktoreekin hitz egiteko aukera izan al duzu? Ez naiz batere mitomanoa. Sekula ez dut autograforik eskatu. Benicio del Tororengandik gertu egon nintzen, baina ez nintzen hurbildu. Ricardo Darin asko gustatzen zait eta, gertu suertatuz gero, berarengana
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
joan eta gustatzen zaidala esatea pentsatu nuen. Azkenean, gertu izan nuen, baina ez nintzen ausartu.
Zein da zure ametsetako pertsonaia? Aurreko mendeetako pertsonaiaren bat egin nahi dut. Bestalde, izaera gogorreko emakumeak gustatzen zaizkit. Mata Hari, adibidez. Ni neu ere izaera gogorrekoa naiz.
Zertan zabiltza egun? Hil arte bizi antzezlanaren emanaldi asko ditugu urrian eta azaroan. Abenduan, berriz, Emaztegaiaren semea estreinatuko dugu. El hijo de la novia pelikula ospetsuaren antzerkirako bertsioa da. Iker Galartza, Kandido Uranga, I単ake Irastortza, Mikel Laskurain eta bostok gara aktoreak.
Ordizian egingo al duzu emanaldirik? Hil arte bizi antzezlanarekin otsailean izan ginen eta Emaztegaiaren semea ere bertara eramatea espero dugu. Bestalde, asteburu honetan Bypass pelikula emango dute Ordizian. Asko eskertzen diet estreinatu eta berehala Ordiziara eramatea, eta ordiziarrei filma ikustera joatea gomendatzen diet. Ez dira damutuko. Bestela, dirua itzuliko diet. Komedia oso ona da eta, gainera, euskaraz. Orain arte Euskal Herrian ez da halakorik egin, eta ondo pasatzeko aukera paregabea da. Zinearen eta euskararen alde apustu egin beharra daukagu.
Krisirik nabaritzen al duzu?
GOIBERRI
Krisia sekulakoa da. Gure lanbidea beti krisian dago. Asko nabaritzen da, sekula baino gehiago, udalek ez baitute dirurik. Telebistan ere ez dago dirurik. Beste batzuetan aukerak egon badaude, baina ez dizute deitzen. Egun, berriz, apenas dago aukerarik. Itxaropenari eustea besterik ez zaigu gelditzen. Une txarra bizi dugu eta murrizketen aurka nago. Kulturak izaera ematen dio herri bati, eta ezin gara kulturaren aurka joan. Bestela, artaburuak izango gara. Ea gauzak hobetzen diren.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Ertzeetako ahotsak Krisi ekonomikoaren ondorioz, gero eta gehiago dira egunerokotasunean zailtasunak dituzten familiak. Miriam Luki Zumarraga Ertzeetako biztanleak ugaritzen ari dira. Krisiaren ondorioz, gero eta gehiago dira gizartearen ertzak populatzen dituztenak. Baina, zer gertatzen ari da aurretik ere baztertze arriskuan zeuden familiekin? Gizarte ereduaren krisiak ustezko pobrearen estereotipoa aldatu du. Kinka larrian daudenen ahotsak urrunetik helduko balira bezala entzun ohi dira. Gero eta hurbilago daude, ordea, gero eta gehiago baitira. Errefusa, beldurra, epaiak eta aurreiritziak alboratzea ezinbestekoa da beren ahotsak entzuteko. Ez da lerro hauetan benetako izenik agertuko, ahotsek anonimotasuna gorde nahi dutelako, gizarteak ez baititu bere ertzak begi onez ikusten. Hainbat ezaugarri komun dituzte datozen hiru testigantzek. Guztiek diote erakundeetatik jasotako laguntzak eskasak izan direla. Denek familiaren eta lagunen babesa azpimarratu dute. Hiruek dituzten lan aukerak ekonomia ezkutuan baino ez dira sortzen. Josu pentsioduna da 35 urte inguru zituenetik. Berea minbiziari estuki lotutako istorioa da. Berak nahiz bere bikoteak nozitu duten gaixotasunak euren bizimodua erabat baldintzatu du.
Aspaldi onartu zuen osasunarekin «zorte txarra» izan duela. Minbiziaren eraginez lanerako ezgaitasun iraunkorra eman, eta 1.000 euro inguruko pentsioa ezarri zioten. Medikuetara joateko mailegua eskatu zion bankuari. «Garai hartan emaztea lanean ari zen, eta aurre egingo geniola uste genuen». Hilero 700 euro ordaindu behar dizkiote bankuari. Ordainketa amaitzeko hamar urte luze geratzen zaizkie. Pentsioaren zenbatekoa ikusita bankuak dirua erraz aurreratu ote zion galdetuta, ezbairik gabe erantzun du baietz, «inolako erreparorik ez ziguten ipini». Bikotekideak etxeak garbitzen zituen, eta denborarekin sektore bereko enpresa batean hasi zen lanean. Urtebete baino ez zuen egin lan horretan, krisiak «agerraldi bortitza» egin eta kaleratu egin zuten. «Ordutik aurrera, gure egoerak okerrera egin du etengabean, eta gure semeen oinarrizko beharrei ezin diegu jada erantzun». Tarteka, bikotekideari lantxoren bat ateratzen zaio. «Nik ezin dut lanik egin, ezintasun iraunkor partziala eskatu nuen, baina ez zidaten eman». Egun, Josuri loa kentzen dio semeei unibertsitatera joateko aukera bermatu ezin izanak. «Ikasketak jarraitu nahi dituzte, oso
ikasle onak dira, baina ez dugu aterabiderik ikusten». Iñaki familia gurasobakarreko burua da. Sendia bereizi aurretik, haurren ama familia negozioaren kargu egin zen, eta Iñaki haurren zaintzarena. Bi dira bere istorioaren mugarriak: negozioaren porrota eta bikotearen banaketa. Langabezian dago eta haurren gastu guztiak bere gain daude. Diru-sarrerak bermatzeko laguntza eskatu zuen, «onartu zidaten, baina urtarrilean Lanbideko aldaketak gauzatu zirenean ordaintzeari utzi zioten». Erreklamazioak egin ditu eta laguntza aurki emango omen diote. Lantxoak egiten ditu han eta hemen; aitzitik, beti merkatu beltzean aritzen da. Orain alokairurako laguntza bat jasotzen du. Bestela, etxeko alokairua ordainduta, 60 euro geratzen zaizkio hilabetea gainditzeko.
Tourrean bezala Gertuen dituen erakundeak bere egoerarekin kezkatu direla dio, «gizarte zerbitzuen laguntza jaso dut». Baina diru-laguntzak eskatzerakoan «ezinezko eskakizunak» egin dizkiote: «Abuztuan haurren eskola matrikularen kopia eskatu didate». Frantziako Tourrarekin alderatzen du bere egoera. «Ba-
Zumarragako gizarte zerbitzuetan, iaz, diru-sarrerak bermatzeko errentarako 163 eskaera egin zituzten. MIRIAM LUKI
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
tzuetan lautadan noa eta guztia errazagoa dela dirudi. Badakit, halere, Tourmalet mendiaren gaina zain dudala». Elikagai bankuaren laguntza azpimarratu du. Izan ere, izozkailua beteta ikusteak «sekulako poza» ematen dio. Hurrengo egunean iraungitzen den arraina merke saltzen duen supermerkatuaren berri du. «Bestela, ezingo genuke arrainik jan». Iñaki eta bere semeak gutxirekin bizitzera moldatu dira eta «haurrak, agian, behar baino helduagoak dira». Semeei beharrezkoa ez denean argiak itzaltzen erakutsi die. «Gure aitak gauza bera egiten zuen baliabide gehiago izanda ere». Iñakik familiaren laguntza jasotzen duen arren, senitartekoak urrun dauzka eta laguntza hori ekonomikoa da, batik bat. Adibidez, eskola liburuak erosteko sasoian, «ezin baitira liburuak berrerabili». Haurren zaintza eta lanaldi osoaren arteko kontziliazioa ez du bideragarria ikusten, «soldata duina lortu ezean, nork zainduko ditu nire umeak ni lanean nagoen bitartean?».
«Loa kentzen dit unibertsitatera joateko aukera semeei bermatu ezin izanak» «Soldata duina lortu ezean, nork zainduko ditu nire umeak ni lanean nagoen bitartean?» «Urtebetez aritu nintzen lan bila, eta garbitzeko atari bat ere ez nuen aurkitu»
Itxaroren bizitzan tragedia izan daiteke, esate baterako, etxeko galdara matxuratzea. Bi hilabetez bere haurren bainurako ura sutan berotu du. Itxarorena ere guraso bakarreko familia da. Banatu zenera arte ez zuen etxetik kanpo lanik egin. «Banaketaren ondoren urtebetez aritu nintzen lan bila, eta garbitzeko atari bat ere ez nuen aurkitu». Ikastaroak egin zituen eta amaitzean 50 curriculum bidali zituen. Nagusien zaintza da bere alorra, baina lanbide hori ez du «haurren zaintzarekin bateragarri ikusten». Lana aurkitu zuen etxeak garbitzen. Egunero garbitzen duen etxean kontratua egiteko eskaera egin die nagusiei, kaleratuko dutenaren beldurrez. Pentsatuko dutela esan diote. Bere kezkarik handiena merkatu beltzaren segurtasun eza da. Nolanahi ere, «haurrak behar baino denbora gehiago bakarrik geratzen diren arren, lan mota honek baino ez dit semeak zaintzeko aukera ematen». Semeetako batek elbarritasuna du, eta botikak hartu behar ditu derrigor. «Sendagaien prezioaren igoerak nabarmen eragin dio gure ekonomiari», dio. Itxaro bere etxebizitzaren jabea da, eta horrek diru laguntzen ateak itxi dizkio. Bikote ohiak hilero 400 euroko pentsioa ematen dio, eta lana erruz eginda doa aurrera poliki-poliki. Itxaro gertuko senitarteko baten zaintzaren kargu ere egin da halabeharrez, buruko gaixotasuna duen senitartekoarena. Egokitu zaiona onartzea izan da bere giltza. «Onartu nuenean hasi nintzen aurrera egiten». Ertzeetako bizilagunek eredu kapitalista, global, indibidualista eta likidoak ezinbesteko dituen kontsumitzaile izateari utzi diote. Ez dute jada perfil jakinik betetzen, edonor izan daiteke. Ertzeetatik ateratzen dira ustezko gizarte aurreratuetan erdoiltzen utzitako elkartasuna, borroka eta bizitzeko behar denaren neurri doi-doia.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Ordiziarock rdizian musika izango da protagonista datozen egunetan, Ordiziarock jaialdiarekin. Urriaren 19ra arte. Emarock argazki erakusketa. Barrena kultur etxean. Urriak 17, asteazkena. Emarock dokumentala, 18:00etan, Barrena kultur etxean. Ondoren, pintxo poteoa. Urriak 18, osteguna. Combo Jazz eta Barikuan musika taldeak, D’Elikatuz zentroan. Urriak 19, ostirala. 19:00etan, De Jamaica al Mundo taldea; 23:00etan, Big Band, Starblues eta Limando. Pilotalekuan.
O
Azpila dantza taldeko gazteak, Herriraren ekitaldi baterako sortu zuten koreografia dantzatzen. A.ARRIETA
Lapurdin erakutsiko dituzte Segurako dantzak Ane Arrieta Segura Segurak betidanik izan du euskal dantzekiko lotura; Euskal Herriko Dantza Txapelketa bertan egitea ere ez da kasualitate hutsa. Dantza taldeak ere beti egon izan dira, gaztetxoenak batez ere. Egun, helduen, gazteen eta haurren dantza taldeak daude. Duela hamar urte inguru, taldeari izena jarri behar eta Azpila izena jartzea erabaki zuten. Herriko gazteek osatzen duten dantza taldeak herriko ekintza ugaritan parte hartzen du, eta herritik kanpo ere dantza egi-
ten dute. Ohiko dantza tradizionalez gain, musika modernoagoekin koreografia berriak ere sortzen dituzte. Sarri, ekitaldi jakinetarako ere moldatzen dituzte, gainera, dantzak. Bertako dantzariez gain, Ipar Euskal Herriko dantzariek ere sarri alaitu dituzte Segurako kaleak Mutxiko eta gainerako dantzekin, Iparra-Hegoa festan, batez ere. Orain, ordea, hegoaldeko dantzariak izango dira iparraldera joango direnak. Lierni Elortza segurarra Azkainen (Lapurdi) bizi da, eta bertako alkate-
ak, Iparra-Hegoako harremanaren jakitun, Segurako dantzariak gonbidatu zituen etzi, hilak 14, Azkainen ospatuko duten Pottoka Egunerako. Elortzak, Azpilakoei galdetu orduko jaso zuen baiezkoa, eta hala, koreografia berriak prestatzen hasi ziren. Egunak argitzen duenerako Pottoka Eguneko festa hasita egongo da Azkainen. Pottokak menditik herrira jaistearekin, eta bazkalosteko kantaldiarekin amaituko da. Segurarrek joaldunekin batera egingo dute ikuskizuna, 10:00ak aldera.
Urriak 20, larunbata. 19:00etan, Bolkete, herriko tabernen aurrean; 20:00etan, Kail, Barrenako plazan eta Orangutan Swimming Txindoki taberna alboan; 21:00etan, Zutik Dirau, Herriko tabernaren aurrean; 22:30ean, The Glasses Crew, Eraso!, Governors eta Anai Arrebak, pilotalekuan.
GOIBERRI 11
GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN
‘Xarro’ Alemaniako Reutling hirian bizi da egun. Ezkerreko irudian Munichen dago. GOIBERRI
Ane Irisarri, ‘Xarro’ Beasaindar segurartua Alemanian
«Kulturen eta koloreen aniztasuna asko gustatzen zait, eta horrek asko aberasten nauela iruditzen zait» Ane Arrieta Reutling Ane Irisarri (Beasain, 1987)Beasainen eta Seguran bizi ondoren, Alemaniako Reutling hirian bizi da gaur egun.
Nolakoa da bizi zaren hiria? 100.000 biztanleko hiri handia den arren, hirigunea, herri txiki baten antzekoa da, bertan denek ezagutzen dute elkar eta merkatua dagoen egunetan plaza bizitzaz beterik dago. Leku ederra da bizitzeko.
Ikasten ala lanean ari zara bertan? Iritsi bezain laster hizkuntza ikasteari ekin nion, hitz bakar bat ere jakin gabe etorri nintzen eta. Orain hizkuntza menperatzen dudanez, lanean ari naiz, baina, hala ere, etengabe ikasten. Hemen nagoenetik gauza ugari ikasi dut, ez alemaniarrez hitz egiten bakarrik; bizitzari eta beste kultura batzuei buruz ere bai.
Zer da Alemaniatik gehien erakartzen zaituena? Gehien erakartzen nauena ez da kultura alemaniarra, Alemanian dagoen kulturen nahasketa baizik. Alemanian oso azpimarragarria da kultur aniztasuna, atzerritar asko dago, eta bertakoek ez dute inolako arazorik horrekin. Tolerantzia erabatekoa da. Kulturen eta koloreen aniztasun hau asko gustatzen zait, eta asko aberasten nauela iruditzen zait.
nire iritziz. Behin, trenaren zain nengoela, trena bi minutuko atzerapenarekin etorriko zela jakinarazi zuten, eta nire alboan zegoen andreak esan zuen: «Harritzekoa! Igandea eta berriro ere atzerapenak! Horrelakorik ezin da onartu!». Bi minutu horiek munduaren amaiera zirela zirudien. Nik ezin nion barreari eutsi, andre hura Segurako plazan autobusaren zain itxaroten imaginatzean! Planak ere astebete lehenago egiten dituzte.
Zertara ohitzea kostatu zaizu gehien?
Badute goierritarren antzik?
Puntualitate alemaniera: ikaragarri puntualak dira; gehiegi
Hasieran oso hotzak dirudite, baina denborarekin, ezagutu
«Ikaragarri puntualak dira; planak ere astebete lehenago egiten dituzte»
Babeslea
ahala, ez dira gugandik oso ezberdinak; apur bat langileagoak akaso!
Zeren falta nabari duzu? Poteo garaiko giroa plazan eta euskararen soinua belarrietan. Eta noski, nola ez, familia eta lagunak ere bai.
Noiz arte geratuko zara Alemanian? Momentuz hemen geratu nahi dut, Alemaniak oraindik asko eman diezakedala sentitzen dut, eta hala den bitartean hemen geratuko naiz. Etorkizunean beste herrialde batzuk ezagutu nahiko nituzke; Argentina eta India gehienbat.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Emakume abertzaleak Ataunen Emakume Abertzaleen Batza, legez kanpo egon eta gero, 1931n berpiztu eta Euskal Herrian zabaltzen hasi zen; 1934an, festa egin zuten Ataunen. Arkaitz Apalategi Ataun Gerra aurreko garaietan, EAJren inguruko emakume talde bat elkartu eta Emakume Abertzaleen Batza (EAB) sortu zuten, Irlandan zegoen Cumann na nban emakume elkartea oinarri hartuta. 1922an eratu zuten taldea, Bilbon, Karmele Errazti lehendakari zela. Primo de Riveraren diktaduraren garaiak ziren, ordea, eta EAB legez kanpo utzi zuten. Urte batzutako etenaldiaren ondoren, 1931n berragertu zen elkartea, eta Hego Euskal Herrian zabaltzen saiatu ziren. Jaungoikoa eta Lagi-Zarra (JEL) lema mantentzen zuten, eta euskara indartzea zuen helburu nagusietako bat. Emaku-
me elkartea izanagatik, gizonezkoek gidatutako lanaren menpeko ikusten zuten beraien egitekoa. Batez ere, irakaskuntza eta heziketa alorrean lan egin zuten, ikastoletan edota haurtzaindegietan. Gizarte arloko arazoak arintzen ere saiatzen ziren. Saiakera horietatik sortu ziren Euzko Irakasle Batza eta Euzko Ikastola Batza.
Ataungo San Martin auzoan izan zuen egoitza Emakume Abertzaleen Batzak; bertan egin zuten festa 1934ko uztailean. GUREGIPUZKOA.NET
EABren festa Ataunen Hego Euskal Herri osora zabaltzeko ahaleginean, Emakume Abertzaleen Batzak hainbat jaialdi eta festa egin zituen herriz herri. 1934ko uztailaren 21ean, Ataunen izan ziren, EABren egoitza zabaltzeko ekitaldian. Egun osoko egitaraua an-
tolatu zuten, garaiko Euzkadi egunkariak jasotzen duenez. Meza nagusia eta txistularien biribilketa izan zituzten goizean. Eguerdian, ezpata dantzak eta aurreskua egin zituzten; baita bazkalondoan ere. Arratsaldean, Julene Urzelai eta
Karla Linazasoro EABko kideek hitzaldia egin zuten; Imanol Irujo Gipuzkoako ahaldun jaunak ere hitz egin zuen. Iluntzean, Lazkaoko antzerki taldeak Neska-Zarra antzezlana eskaini zuen. Afari batekin bukatu zuten eguna.
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Burdinaren bideetatik Zeraingo burdinaren bideak Aizpeako meategiaren eta garaiko bizimoduaren aztarnak bizi-bizirik gordetzen ditu. Arkaitz Apalategi Zerain Garai bateko meategien eta burdin bideen xarma gordetzen du oraindik Zeraingo Aizpea haranak. Hain zuzen ere, monumentu multzo izendatutako burdinaren mendian barrena eramango gaitu hurrengo ibilbideak. Zeraingo plazatik abiatuko gara, elizaren ondoan hasten den oinezko bidea hartuta. Segituan iritsiko gara Antxaputzuko biribilgunera. Handik hasita, ondo seinaleztatuta dago bidea Aizpeako meatze guneraino. Errepidearen bazter batean hasten den oinezko pista hartu eta aldapa behera abiatuko gara. Bidean, Arane, I単urrategi eta Etxeaundi baserriak pasa, eta Presagainera iritsiko gara. Han zubia zeharkatu eta errepidearekin egingo dugu topo. Errepidea eta zubia pasa eta eskubirantza, Aizperreka-
Azpitta
Irteera Helmuga
Burdinaren bidea Luzera: 7,2 kilometro Denbora: 1 h, 45 min. Altitud max: 504 metro. Desnibela: 266 metro. Zailtasuna: Erraza
ren ondotik doan oinezko bideari helduko diogu. Aldapan gora joan behar bada ere, erraz egiten da bidea. 40 bat minuturen buruan iritsiko gara Aizpittako adieraztegi-
Aizpittako adieraztegia ikusteko aukera ematen du bideak. A. A.
ra. Bertan daude garai bateko meak urtzeko labe ikusgarriak, eta burdinaren mendiaren inguruko interpretazio zentroa. Haiek ikusteko atseden txiki bat hartu eta gero, berriz ere bideari ekingo diogu, labeak atzean utzi eta oinezko bidea jarraituz. Troskaiturrin erreka gurutzatu eta Tontortxikitik aurrera, garai batean gurdi bide
izan zena jarraituko dugu, Aizpea inguruko baserrietatik. Ordu eta erdiren bueltan, Gorostolara iritsiko gara. Han, Legazpitik datorren bide zaharra hartu eta ibilbidearen hasieran pasa dugun Presagainera iritsiko gara berriz. Atzera baserri artetik doan bidea hartuz, azken aldapa igo eta Zeraingo herrigunera iritsiko gara.
14 GOIBERRI
GOIERRI IRUDITAN
Udazkena Goierrin (I)
Indiagaztainak erortzen hasi dira. GOIBERRI
Zuhaitzen hostoak gorritzen hasiak dira dagoeneko. GOIBERRI
Gai berria: udazkena rakurleen parte hartzeari esker, Goierriko hainbat ÂŤharribitxiÂť ezagutzen ari gara pixkanaka. Iturriak izan ziren lehenengoak; armarriak ondoren. Udazkenak argazki polit ugari ateratzeko aukera ematen duela aprobetxatuz, urriko gaia, udazkena da. Beraz, goiberri@hitza.info helbidera bidali udazkenarekin lotutako argazkiak, argazkilariaren datuak zehaztuz. Argazkia bidaltzen dutenen artean kamiseta zozkatuko da.
I
Gorostia loretan. GOIBERRI
GOIBERRI 15
ASTEBURURA BEGIRA
Etzi, hilak 14, XXXVI. Euskal Herriko dantza txapelketa jokatuko dute Seguran, arratsaldeko 18:00etan. Arin-arina eta fandangoa dantzatu beharko dituzte dantzariek. Atsedenaldian, Kukai dantza taldearen ikuskizuna izango da. Etzi, hilak 14, 18:00etan, Segurako Baratze pilotalekuan.
Idiazabal Gaztaren festa Idiazabalen
Gazta eta ardoen azoka Ordizian ANE ARRIETA
‘Gaztaren Mamia’ lelopean, Idiazabal Gazta protagonista izango da asteburuan Idiazabalen. Gaur, hilak 12, goizean, 09:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Artzain Gazta lehiaketa jokatuko dute. Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazta txapelketak irabazi dituztenek hartuko dute parte. Bihar, berriz, eguerdian, 14:50ean hasita, herri bazkaria eta Erramun Martikorena abeslariaren kantaldia antolatu dituzte Igarondo pilotalekuan. Bihar, hilak 12, 14:50ean, Idiazabalgo pilotalekuan. 21€
SEGURAKO UDALA
Dantza txapelketa Seguran
Bihar, hilak 13, 12:00etan, XXV. Ordizia txapeldun gazta jokatuko da Plaza Nagusian. Txapelketaren aitzakian, ardo, gazta eta artisautza azoka ere egingo dute Ordizian. Bihar, hilak 13, Ordizian.