GoiBerri 33. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

33. zenbakia. 2012ko urriaren 26a

GOI B ERRI Patxi Lazkano Urretxuko hilerrian.

Patxi Lazkano

ASIER ZALDUA

Urretxuko lurperatzailea

ÂŤSantu Guztien egunean itxurakeria handia izaten daÂť 8-9

Pili Sukia 3 Iritzia 4-5 Euskal Herrian Euskaraz 8-9 Zukgua 10 Ainhoa Aierbe 11 Itsasondo 1915 12 Irimoren puntak 13 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Pili Sukia Zaldibiako harakina

«Balsak eta halakoak gogoko ditut, dantza egitea asko gustatzen baitzait» Asier Zaldua Zaldibia Pili Sukiak (Zaldibia, 1962) lau urte daramatza bere izena duen harategian lanean. Lehenago, jostun eta etxeak garbitzen aritu zen. Egunotan lan asko du, mondeju eta odolki garaia baita. Gainera, hilaren 28an Ardiki Eguna ospatuko dute Zaldibian. Bere lana gustuko du, eta mondeju eta odolkiekin hainbat sari irabazi ditu.

nuelako eta orain denborarik ez dudalako... Edozein. Oporretan, beti ondo. Aurten Kantabrian izan naiz.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Liburu bat.

Lore batzuk.

Ez dut asko irakurtzen.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Musika talde bat.

Ez dut egun bereziki gogoangarririk.

Balsak eta halakoak ditut gogoko. Dantza egitea asko gustatzen zait.

Abesti bat. Beatles taldearenak.

Bidaiatzea asko gustatzen zait, baina ez dut aukerarik. Izan ere, lanbide honetan denbora libre oso gutxi dugu. Lehen dirurik ez

Amets bat.

GOI B ERRI

Ardoa eta garagardoa. Konpainia onean nagoenean, gin-tonica ere bai.

Oporretarako leku bat.

Zaletasun bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

Edari bat.

Orain arte bezala jarraitzea.

Janari bat. Guztiak.

Gorroto duzuna.

«Bidaiatzea gogoko dut, baina lehen dirurik ez nuelako eta orain denborarik ez dudalako...»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorrotoa ez, baina amorrazioa gauza askok eragiten didate.

Goierriko txoko bat. Mendia atsegin dut. Gehienetan Arkaka aldera jotzen dut.

Herriko alkate bazina... Ene...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Ertzainak astoa atxilotu zutenekoa ukeratutako titularrari erreparatuta, baten batek pentsa dezake bertso paper berriren batekin gatozela. Tamalez, ordea, ez gara hemen errima eta neurri kontuetan hasiko. Kontatzera noanak horretarako haina kategoria badu, baina bertsoak jartzeko beharrezko abileziarik ez du testua sinatzen duen honek. Batek daki hala ere. Igual GoiBerri aldizkarian bertan, aldameneko orrian, ideiak trukatu ohi dituzten bertsolarietakoren bati gaia jartzeko balioko du artikulu honek. Orain dela bi aste inguru gure etxean ikusitakoak ematen baitu, eman ere, kopla batzuetarako argumentua. Astoa zen, bai. Astarra, hobe esanda, eta lau hankakoa gainera. Ez bikoa. Kazetariok gauzak modu xelebre samarrean kontatzen omen ditugu, eta batzuetan errealitatea puztu antzean deskribatzeko ohitura dugu. Hori leporatzen digute behintzat sarri askotan. Baina oraingo honetan gertatutakoa bere horretan kontatzera noa. Izan ere, pentsamendu serio eta gogoeta sakon franko entzun ditugu aurreko asteetan, hauteskunde kanpaina tarteko. Egunotan tentsio ugari pilatu da eta, ea ba, istoriotxo honek une batez bada ere gai handiak alde batera uzten lagun dezakeen. Gurasoen etxera joana nintzen igande hartan. Amonari

A

hainbeste gustatzen zaizkion familia bazkari horietako batera, hain justu. Otordu aurreko lanetan, mahaia jartzen eta entsalada prestatzen lagundu nien etxekoei. Azeituna batzuk pareko plateretik lapurtu eta atarira ateratzea okurritu zitzaidan arte. Orduan ikusitako argazkia ez dut berehalako batean ahaztuko. Etxaurreko belardian zer ikusiko, eta ertzaina bat, borra beltza eskuetan zuela, asto sinpatiko bat zaintzen. Astoa patxada ederrean zegoen, muturra belar berde eta heze artean sartuta. Gozo-gozo, larrean. Ertzain gaztearen aldartea, berriz, ez zen hain maitekorra. «Ihes egin du bere terrenotik eta errepidera irten da. Arriskurik sor ez dezan, hona ekarri dugu», azaldu zuen poliziak. Imajina dezakezue egoera hori parean tokatu zitzaigunon irribarrea. Ertzainari ez zion – patruilako kidea ere han gertu zuen, astoaren jabea telefonoz lokalizatu nahian– egoerak grazia handirik egiten ,eta kopetilun ageri zen. Txantxetarako gogo gutxi, badakizue, emergentzia egoeretan. Atmosferan nabari zen larritasunaz jabeturik, ertzainei galdera bat egitea okurritu zitzaidan. Giroa lasaitzeko, esan nahi dut. Ea astoak kasorik egiten zien. «Ez pentsa, nahiko tematia da», erantzun zidan gizaseme altu hark. «Amonak igual jakingo du dominatzen eta lagunduko dizue», bota nion

«Egunotan tentsio ugari pilatu da eta, ea istoriotxo honek une batez bada ere gai handiak alde batera uzten lagun dezakeen»

urrena. Ordainetan jasotako begirada ez zen oso abegikorra izan eta, isilik geratzea hobe zela pentsatu nuen. Astoarekin batera atxilotuko ninduten beldur! Ertzainen deiari erantzun eta laster zen astoaren arduraduna gertakariaren eszenan. Kargu hartu zioten segurtasun indarrek, animaliari bere esparrutik ihes egiten nola utzi ote zion, arriskutsuak direla horrelako egoerak, eta abar. Gure bizilagunak ezetz, asto hura zintzoa dela eta ez duela arazorik ematen, itxitura ongi dagoela eta, behin ihes egin zuelako, ezin ziola ezer leporatu. Ez berari eta ezta astoari ere. Egia esateko, gure bizilagunak ederki zaintzen ditu astoak. Behar adina jan ematen die eta txukun mantentzen ditu beren inguruak. Auzoan ere jendeak asko maite ditu animalia horiek, batez ere familian haur txikiak dituztenek. Makina bat jende hurbiltzen da itxiturara, gertutik ikusteko asmoz. Baina astoa… astoa kuanto! Kontua da, azkenerako, astar bihurria eta jabea kargurik –eta fidantzarik gabe– libre geratu zirela. Gure bazkariari dagokionez, imajinatuko duzuen bezala, nahiko kontu izan genuen, astoen oraingo eta aspaldiko balentriak gora eta behera. Inguruan istorio asko dituen animalia baita astoa, tematia izanagatik ere, baserritarrek asko maitatua. Bazkariaren amaieran, postre garairako, gozo zaporeko pentsamendu eder bat etorri zitzaidan burura, astoaren eszena ikusi ondoren. Hainbeste urtetan gertakari tamalgarri asko, gehiegi, ikusi izan ditugu gure herrian. Biolentziaren inguruan eztabaidatu izan dugu askotan. Orain, berriz, baketzearen bidean gauden honetan, horrelako gauza txikiei eta egunerokoei beste modu batean begiratzen die batek. Zein ederra den ertzainak astoak atxilotzen ikustea.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Podiuma Hau da urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeek utzitako marrazkia.

Azkarate, nola da Igor Elortzak Metaforen gerratea kantuan kantatzen duena? ÂŤZer da adibidez gehiengoaren nahia ta borondatea?Âť... Bukatu da hauteskunde kanpaina. Politikariek (errealitatea ikusita, beharbada egokiagoa zatekeen alderdi politikoetako ordezkariek esatea) kanpainan zehar behin eta berriz aipatu duten herriak adierazi du bere nahia. Ez dakigu hamarretik lauk zer nahi duen, baina hamarretik seik egin duten hautua ikusita, abertzaletasunaren garaipena eta horrek ekar dezakeen salbazioa edo apokalipsiaren inguruko iruzkinak ziento bat aldiz entzun, ikusi, irakurri eta aipatuko genituen ziurrenik lerro hauek argitaratzerako. Jeltzaleekiko alde handirik gabe, baina EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Goierrin. Zuena ez beste herri guztietan, alderdi abertzaleak izan dira nagusi. Ikusi dugu alderdiko koordinatzaile kargua utzi duen goierritarrik ere, baina badakizu sei goierritar ariko direla Eusko Legebiltzarrean datorren legealdian? Eta badakizu

bost horietatik hiru legazpiarrak direla? Beharbada, legazpiarrok ez gara zuek pintatzen gaituzuen bezain hilak‌

Nerea Elustondo

bat eta

Letra polita zuen Gu ta Gutarren kanta hark, "objektibitankea" eta abar... Hauteskundeei buruz hitz egiteko hautua egin duzu, Nerea; pentsatzekoa zen, bai, Gasteizko legebiltzarraren banaketa berria eta hartu duen kolorea guztion ahotan dauden honetan. Gustura asko erantzungo niokeen, hala ere, Unai Kerejeta handiari, orain zenbait aste txoko honetan muturreko kirol jardueraren gainean egin zuen hitz aspertua eta gero. Iritsiko dek hire txanda. Gorde hadi ezkutuan bitartean, Kerebechkam arratoi alena! Gatozen politika kontuetara. Ez nekien Legazpin goi-mailako politikarien horrelako harrobia zenutenik, baina ikusten da ez zaudetela geldirik, ez. Beti izan zarete gauza bat esan eta beste bat egiten iaioak, ezta Nerea? Politika horixe da, azken finean, karkar... Behin ilegalizazioen sasoi iluna atzean utzirik, legebiltzarrak gehiengo abertzalea izango zuela zioten aurrez inkesta guztiek, baita lehen postua porrokatua izango zela ere, inkesta horietako gehienen esanetan. Lehenengo aurreikuspena bete da, baina bi-

bat Gorka Azkarate

garrena, ez hainbeste. Horren harira, ikusi besterik ez dago Argia aldizkariak Twitter bidez martxan jarri zuen #hautesporra lehiaketa, zeinetan parte-hartzaileek parlamentuaren osaketa berria asmatu behar zuten. Ez dakit asmatzailerik izan den ere... Izan ere, politikan eta futbolean, epaileak txistua jo arte ez da amaitzen partida, eta badakigu ez dagoela arerio txikirik, eta aukerak barkatzen dituenak amaieran ordaindu egiten du, eta...


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Patxi Lazkano Urretxuko Udaleko lurperatzailea

«Jende ezaguna lurperatu beharra oso gogorra da» Asier Zaldua Urretxu Datorren ostegunean Santu Guztien eguna izango da, eta hilerriak sekula baino txukunago egongo dira, jendez gainezka. Lurperatzaileak arduratzen dira hildako senitartekoen eta lagunen hilobiak garbi mantentzeaz. Inork egin nahi ez duen lana egiten dute, baina gizarteak sekula ez die euren ekarpena nahikoa eskertu: askotan baztertuak izan dira eta egun, oraindik, ez da naturaltasunez hitz egiten euren lanbideaz. Patxi Lazkano (Usurbil, 1963) Urretxuko lurperatzailea da.

Nolatan hasi zinen lurperatzaile lanean? Duela 12 urte Urretxura etorri nintzen orduko brigada-burua ordezkatzera, eta baldintzetako bat hilerriko lanez arduratzea zen. Ez zen nire gustuko lana, baina... Hasieran gaizki pasatu nuen, amesgaiztoak izan nituen: ametsetan, hilkutxak galtzen nituen. Psikologikoki lan gogorra da. Gainera, hilkutxa senitartekoen eta lagunen aurrean sartu behar da hilobian, ondo egin nahi duzu... Hori gutxi balitz, On Santiagorekin hilerriko ekitaldia oso luzea izaten zen.

Ezagunak lurperatu beharra ere ez da gozoa izango. Ni kanpokoa naiz, baina dagoe-

neko herriko jende gehiena ezagutzen dut, eta jende ezaguna lurperatu beharra oso gogorra da. Batez ere, hildakoa gaztea denean, eta umea bada, zer esanik ez. Gainera, gorpuek urte zehatz batzuk ematen dituzte hilerrian eta ondoren atera egin behar izaten dira. Baina askotan ez dira usteltzen: batzuk momifikatuta ateratzen ditugu, beste batzuk likidoa botatzen dute... Ni lan honetan hasi nintzenean, hilerrian zulo bat egin, gorpuak bertara bota eta gasolinarekin su ematen genien; baina ez zen batere ekologikoa. Egun, Zumarragako errauste-labera eramaten ditugu.

Une oro hildakoen familiekin egotea ere egokitzen zaizue. Lurperatzaileak psikologo dohainak behar ditu. Sinestunei bizitzaren ondoren beste zer edo zer egongo dela esaten diet: sinesten ez dutenei denok halaxe bukatuko dugula... Hainbat erlijiotako jendea tokatu zait: Jehovaren lekukoak, judutarrak... Gehienek asko sufritzen dute, eta hemen ezin da barre batean ibili. Jendearekin ondo konpontzen naiz, baina noizean behin eskakizun bereziak egiten dizkidate: bere senitartekoaren hilkutxa toki zehatz batean sar-

tzea nahi duena, adibidez. Guk zerrenda bat jarraitzen dugu, ordea, eta bakoitza dagokion tokian sartu behar izaten dugu.

Zuena lan gogorra da, baina pasadizoetarako aproposa ere bai. Jose Ramon Etxaniz Pitxi zenak lan samurra zela esaten zuen, baina hilerrira etortzen zen bakoitzean izaera aldatzen zitzaion. Harrotu egiten zen, baina beldur zelako izaten zen. Bestalde, norbaitek Iparragirre-

«Hasieran gaizki pasatu nuen: ametsetan hilkutxak galtzen nituen» «Jendeak errautsak mendian botatzeko ohitura du, baina ez zait gauza batere txukuna iruditzen» «Lurperatzaile asko zurruteroak ziren; ez dut esaterik krisi psikologikorik izango ez dudanik»

ren mausoleoan arrautzak utzi zituela gogoratzen dut. Beste behin, zulo bat aurkitu nuen. Zizare bila zebilen arrantzaleren bat ote zen?

Lan egiteko modua asko aldatu al da hasi zinenetik gaur egunera? Zenbait gauza aldatu ditut. Garai batean hilobia hurrengo egunean ixten zen, baina nik egunean bertan ixten dut. Ilunpetan eta eguraldi txarrarekin ibiltzea ez da batere gozoa, baina nahiago dut lehenbailehen bukatu. Dena den, panteoietan gauez ibiltzea arriskutsua da. Urretxuko panteoiak zaharrak dira eta ez da erraza hilkutxak sartzea. Argiak jartzen ditugu hobeto ikusteko. Bestalde, garai batean gu geu joaten ginen hilerriko atea irekitzera eta ixtera, eta orain programatuta dago.

Ez al da inor barruan gelditu noizbait? Atea itxi aurretik txirrina jotzen dugu eta, gainera, barrutik irekitzeko aukera dago. Dena den, jendeari ordutegia errespetatzeko esaten diot. Argia joaten bada, ezin da atea ireki eta salto egin beharra dago!

Urretxuko hilerria lan egiteko erosoa al da? Zaharra dela kontuan izanez gero, nahiko ondo dago. Geroz


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

eta jende gehiagok gorpua erretzea erabakitzen du, baina uda honetan sekula baino hilobiratze gehiago izan dugu. Kolunbarioa jarri genuen, errautsentzako, baina jende gutxik eskatzen du. Jendeak errautsak mendian botatzeko ohitura du, baina ez zait batere txukuna iruditzen. Bestalde, panteoia dutenek ez dute senitartekoen gorpua erretzeko ohiturarik.

Zer edo zer aldatuko al zenuke? Hileten ordua aurreratuko nuke. Izan ere, gauez lan egitea tokatzen zaigu eta hori arriskutsua da. Asteko zazpi egunetan lan egiten dut.

Jende asko etortzen al da hilerrira? Hona etortzen denak plaka bat besterik ez du ikusten. Batzuk askotan etortzen dira, eta besteak Santu Guztien egunean bakarrik. Egun horretan itxurakeria handia izaten da. Bat edo beste, bati loreak kendu eta besteari jartzen ere harrapatu dut.

Lehen baino gehiago pentsatzen al duzu heriotzan? Bai, eta beldur gutxiago diot. Lehen, hilerrira gauez etorri beharra nuela esan izan balidate... Oraingoz ondo moldatzen naiz nire lanean. Bestalde, ez naiz fededuna, baina izpiritualtasuna dut. Ez dut uste dena hemen bukatzen denik. Bestela, zertarako ari gara horrenbeste gorpu sartu eta atera?

Lurperatzaileek ospe txarra dute gizartearen begietara. Asko zurruteroak ziren, baina nik ere ez dut esaterik krisi psikologikorik izango ez dudanik. Herriko autobus batek istripua izan eta jende asko hilko balitz? Gasteizen lurperatzaileek urte jakin batzuetan lan egiten dutela, eta ondoren ordezkatu egiten dituztela entzun dut, neke psikologikoa dela eta.

Ingurukoek zure lanbideari buruz galdetzen al dizute?

ASIER ZALDUA

Batzuek bai, baina beste batzuentzat tabu da. Hori da okerrena. Heriotzaz beste edozein gaiez bezala hitz egin daiteke.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Goierrin euskaraz Euskararen egoerak kezkatuta eta Euskal Herri euskalduna lortzeko helburuarekin, Euskal Herrian Euskaraz taldea berrindartzen saiatzen ari dira Goierrin. Euskararen legeaz mahai ingurua antolatu dute azaroaren 6rako. Asier Zaldua Beasain Duela 33 urte sortu zen Euskal Herrian Euskaraz taldea, Euskal Herri euskalduna lortzeko helburuarekin. Euskararik gabe, Euskal Herririk ez leloa ezaguna egin zen 80ko hamarkadan. Urte guztiotan, taldeak gorabeherak izan baditu ere, Goierrin berriz ere indarra hartzen ari da EHE. Beasainen piztu zen berriz ere EHEren sua. Beasaingo hiru gaztek, tartean zen Mikel Urdangarin, iazko Azpeitiko Kilometroak jaian izan zuen Euskal Herrian Euskaraz taldearen berri. Euskara-

ren aldeko kontzientzia oso barneratuta du beasaindarrak, eta Beasainen EHE taldea sortzea erabaki zuen beste bi lagunekin batera. Beasainen hasitako bidea frutuak ematen hasi da dagoeneko, Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldea sortu baitute. Beasinen hiru lagun hasi ziren eta, dagoeneko, Goierri beheko 20 bat ari dira euskararen aldeko lanean.ÂŤBeasaindik zabaldu eta Goierri behean talde sendo samarra sortzeko aukera ikusi genuen. Ahalik eta herri gehienetan gutxienez

20 bat gazte elkartu dira Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldean Eskualdean ere badaudela kezkatzeko arrazoiak uste dute EHEko kideek

ordezkari bat edo bi izaten saiatu gara. Herri nagusi guztietan ditugu ordezkariak, Legorretan izan ezikÂť, argitu du Urdangarinek.

Euskararen Legea EHEren aurtengo helburu nagusia EAEko Euskararen Legearekin lotua dago. Euskararen Legeak 30 urte bete ditu eta, EHEko kideen ustez, euskarak bultzada berria behar du, hizkuntza gutxitu orok behar baitu lege bidezko babesa. Ildo horretatik, Euskararen Legeari buruzko mahai-ingurua


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

euskarari benetako lehentasuna aitortu eta hizkuntza politika ausartak gauzatzeko garaia da. Ezagutu beharrekoa hizkuntza eta funtzio guztietarako hizkuntza izendatu behar da euskara». Unescok, herrialdearen herenak hitz egin ezean, hizkuntza arriskuan dagoela dio. Euskararen kasuan, populazioaren %13-14ak bakarrik erabiltzen du. Gainera, azken hamarkadan erabilerak ez du gora egin. Aurrera ez egitea, atzera egitea da».

Goierriko egoera

antolatu du EHEk azaroaren 6rako, Beasaingo Igartza jauregian. PSE-EE, EAJ eta EH Bildu alderdietako lagunek parte hartuko dute, Urdangarinekin batera. Beste ekimen batzuk ere antolatzekoak dira, jendeak Euskararen Lege hori aldatu egin behar dela uler dezan. Izen ere, EHEren ustez, «euskararen normalizazioa zeregin politiko eta soziala da, eta politikoek urrats bat eman behar dute: euskarari lehentasuna eman behar diote. Jakin beharreko hizkuntza bihurtu behar da». Euskararen erabilerak gora egiteko, ezagutza areagotzea beharrezkoa dela uste du EHEk: «Txillardegik eta Isasik agerian utzi zuten moduan, erabilerak gora egiteko ezinbestekoa da ezagutzak gora egitea. Ez dago beste irtenbiderik». Adibide bezala, beste hizkuntza batzuen arrakasta aipatzen du EHEk. «Gero eta jende gehiago da ingelesa edo alemana ikastea erabakitzen duena.

Zergatik gertatzen da hori? Lan egiteko beharrezkoak direlako. Euskara ere beharrezko izan behar da Euskal Herrian lan egiteko». Eusko Jaurlaritzak ez ezik, udalek ere badutela euskararen alde zer egin diote. «Gehienetan euskarak ez du bere batzorde propioa, kulturarekin batera lantzen da. Baina, hizkuntzak bizi duen egoera dela eta, bere batzorde propioa behar du. Hori ezinbestekoa da hizkuntzaren normalizazioa lortzeko». Bestalde, datorren urteko Korrika erabilera bultzatzeko baliatu nahi dute. «Jendearen kontraesanak agerian utzi nahi ditugu akuilu lana egiteko», azaldu du.

Egoera kezkagarria Euskararen ezagutza datuak goranzko bidean badira ere, egoera «kezkagarria» dela uste du EHEk. «Azken inkesta soziolinguistikoaren datuak irakurrita, euskararen egoera agerian utzi dute eta, honenbestez,

Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideetako batzuk eta duela urte batzuk Idiazabalen egindako ezabaketa. ASIER ZALDUA/GAZTESAREA.NET

Euskal Herrian Euskaraz elkarteko ateak, zabalik rdangarinek euskarari bultzadatxoa emateko gogoa duen jendea Euskal Herrian Euskaraz taldean ongi etorria dela aipatu du. «Lan polita da eta, euskarak bizi duen egoeran, guztiz beharrezkoa da herritarrek parte hartzea». Elkarteak blog bat du bere burua ezagutzera emateko: goierrineuskarazbizi.wordpress.com. Bertan, euskararen inguruko berriak ematen dituzte eta herritarrei salaketak aurkezteko aukera eskaintzen diete. «Blog polita da eta bisita guztiak eskertzekoak dira», amaitu du beasaindarrak.

U

Goierri inguru euskalduna da, baina euskararen egoera ez da EHEk nahi bezain ona. «Parke batera joan eta makina bat umek, zoritxarrez, gazteleraz egiten du», jarri du adibidetzat. Hizkuntza paisaian ere asko dago hobetzeko. «Hizkuntza paisaia ez dator bat Goierriko errealitatearekin: eskualdea uste baino askoz ere erdaldunagoa da. Arrotza zaigu». Bestalde, osasun etxean eta administrazioaren gainontzeko egoitzetan sarritan gaztelera erabili beharra dagoela salatu du. Gazteleraz mintzatzeko duten lagun taldeetako euskaltzaleentzat aholku bat du beasaindarrak. «Bizpahiruk kuadrilla bat hizkuntza bat edo bestea erabiltzera eraman dezakete. Kuadrilla bakoitzean gutxi batzuk kontzientziatuz gero, kuadrilla hori euskalduntzea lortu dezakegu». Beasaingo gazteen artean denetik dagoela dio, «alde handia dago kuadrilla batetik bestera». Euskaldunok erdarara jotzeko dugun joera ez du atsegin. «Gazteleraz hitz egiteko ohitura duen norbaitekin elkartu bezain pronto, erdarara jotzen dugu. Euskaraz egiten saiatu behar gara, baita ez dakitenekin ere. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin behar dugu eta horri eutsi behar diogu».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Jazpana festa easaingo gaztetxeak eta Jazpana!fest jaialdiak ekintza ugari antolatu dituzte asteburuan

B

Zarautzen egin zen Zukguaren aurkezpenean hainbat gazte goierritar izan ziren. ZUKGUA

Gazte erakunde berria sortzeko Zukgua martxan Ane Arrieta Euskal Herri osoan herriz herri abiatu den gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortzea da asmoa, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena. Gazte antolakunde baten beharra dagoela ikusi zen udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamiketan. Orain, zer nolako antolakundea nahi duten zehaztu behar dute denen artean. Hortik izena bera ere. Norbana-

kotik kolektibora: zuk-etik gura. «Gazte guztien ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina», diote antolatzaileek. Mugimendu horren barruan, Goierrin ere hasi dira antolakunde berria nolakoa izatea gustatuko litzatekeen aztertzeko bilerak egiten. Dagoeneko Goierriko herri gehienetan egin dituzte lehen bilerak, eta antolatzaileek «oso balorazio ona» egin dute. Ordizian, esaterako, urriaren 12an egin zuten aurkez-

penera 40-50 lagun joan ziren, eta igandean egin zuten bileran 30 lagun inguru bildu ziren. Ostiralean festa giroan egin zuten aurkezpena, fruta mokadutxo eta guzti; eta igandekoan egungo krisialdi egoeraz, gazteez eta bizi eredu ezberdinez jardun zuten. Lehen bilera horiekin gazteen artean eztabaida sortzea da helburua. Nolako erakundea sortu pentsatzeko eta behin bilerak egindakoan, herri ezberdinetako kideak bilduko dira jasotako ekarpenak elkartrukatzeko.

Urriak 25, osteguna.Igartza jauregian, 19:00etan, hitzaldia: Nahita edo nahigabe. Dena dago ondo, Usoa Fullaondoren eskutik. Urriak 26, ostirala. 16:00etan, argazki rallyaren hasiera eta skate txapelketa Gernika pasealekuko frontoian. Bernedoeneko karpan, 22:00etan hasita, kontzertuak: Erroma,Lisabö, Mutürbeltz, No More Lies eta Dj Busbu.

Urriak 27, larunbata. 16:00etan saskibaloi txapelketa Ezkiaga auzoko frontoian. Karpan, kontzertuak 19:00etatik aurrera: Cuarto de Hora,Sumision City Blues, Bigott, Aliment, Belako, Obits, Wilhelm and the dancing animals, Estereotypo eta Deckart DJ.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ainhoa Aierbe

Euskara irakasle beasaindarra Moskun

«Maite edo gorrotatu daitekeen hiria da Mosku, baina,ez du inor epel uzten» Ane Arrieta Beasain Ainhoa Aierbe (Beasain, 1988) Errusiako hiriburuan, Moskun, bizi da gaur egun. Aurrez ere bi hilabetez egon zen Errusian, baina oraingoan denboraldi luzexeagorako joan da errusiarrei euskaraz irakastera.

Nolakoa da Mosku? Harrigarria. Kontraste handiak ditu, bai gizarteari dagokionez, baitai hiriaren itxurari dagokienez ere. Hiri handi batek dituen alde onak eta txarrak ditu, noski. Jende mota ugari topa dezakezu, nahi duzun giroan mugitu zaitezke, baina, askotan nekagarria ere izan daiteke. Harremanak ez dira horren estuak, bizi erritmoak ez dauka Goierrin dugunarekin zerikusirik… Maite edo gorrotatu daitekeen hiria dela iruditzen zait, baina, ez du inor epel uzten.

Zer egiten duzu Errusian? Euskara irakasten dut Moskuko Lomonosov unibertsitatean. 2011an Etxepare Euskal Institituak deialdi publikoa egin zuen atzerriko hainbat unibertsitatetan euskara irakasteko irakasle bila. Nik Errusiara etorri nahi nuenez, nire proiektu pedagokikoa prestatu eta proba egitea pentsatu nuen. Institutuak berak hiru hautagai aukeratu zituen eta ondoren, unibertsitateak ni aukeratu ninduen. Eta horretan nabil orain!

Zenbat denborarako joan zara? Hiru urtarako kontratua dut, baina iaz etorri nintzen lehen aldiz, beraz bi urte baino ez zaizkit geratzen.

Erraza egiten al zaie ikasleei

euskaraz ikastea? Eta, zer dela eta hasten da errusiar bat euskaraz ikasten? Ikasle asko filologia edo linguistika ikasketetatik datoz, beraz, erraz ulertzen dituzte hizkuntzari dagozkion ezaugarriak. Gainera, errusieraz gain bigarren hizkuntza bat ikasten dute normalean, beraz, beste hizkuntza sistema batzuk ere ezagutzen dituzte. Dena den, badira Euskal Herrian egon ondoren euskara ikastea erabaki duten ikasleak edo, besterik gabe, hizkuntza bitxi eta desberdin bat ikasteko asmoz izena ematen dutenak. Unibertsitatetik kanpo, euskara ikasteko arrazoi nagusiena lana izan ohi da, Euskal Herriko enpresaren batekin harremana dutelako edo beraientzat lan egiten dutelako.

Zer antzekotasun eta desberdintasun ikusi duzu Errusiako eta Goierriko jendearen artean? Errusiarrak, ezagutzen dituzun unean, nahiko hotzak direla iruditzen zait eta euskaldunok,

Ainhoa, Moskuko San Basilio katedralaren aurrean. A. AIERBE neurri batean, antzekoak garela uste dut. Errusiar bat adiskidetzat baduzu, benetako laguna izango da, baina, lehen kontaktuan nahiko itxiak izan ohi dira. Hori da behintzat nik bizi izan dudana. Desberdintasunen artean, bi gizarteek duten bizimodua nabarmenduko nuke. Moskun, denak dabiltza alde batetik bestera, metroan gora eta behera, beti orduaren menpe. Nik uste, Euskal Herrian bizimodu lasaiagoa daramagula, estres gutxiago, aisialdi gehiago…

Hotza ez da halanolakoa izaten. Oso gogorra al da negua Moskun? Okerrena iluntasuna da. Arropa

Babeslea

egokia jantziz gero, hotza jasangarria dela iruditzen zait. Baina, iluntasunarena beste kontu bat da.

Goierriko zer somatzen duzu faltan? Lagun arteko giroa,Euskal Herriko jaiak eta gertutasuna. Ordu erdi libre izan, lagun bati deitu eta berarekin gelditzeko aukera hori ikaragarri ematen dut faltan. Hemen distantziak izugarriak dira, beraz, ez duzu horrelakorik egiteko aukerarik.

Zer ekarriko zenuke Goierrira? Moskuk, edozein hiri handik bezala, eskaintzen dituen aukerak, dela aisialdirako, dela lanerako… Eta jendeak atzerriko hizkuntzak ikasteko duen grina.


12 GOIBERRI

LEHEN ETA ORAIN

Itsasondoko herriguneak aldaketa handiak izan ditu ehun urtean; argazkia, 1915. urtekoa da. INDALECIO OJANGUREN/GURE GIPUZKOA

Itsasondo (1915) A. Apalategi Itsasondo Itsasondo, errepideari eta trenbideari lotutako herria da; hala izan da behintzat azken ehun urteetan. Horrek ez du esan nahi, ordea, azken mendean aldaketarik izan ez duenik. Meategien ustiapenak, industrializazioak eta garraiobi-

de berrien sorrerak eragin dituzte aldaketarik handienak. 1915. urteko argazki hau ikusi besterik ez dago, herriak izandako aldaketez ohartzeko. N-1 errepide berria, errepide zaharraren ondoko lantegiak, frontoia eta makina bat etxe berri egin dituzte ehun urtean.

Itsasondoko herrigunearen egungo argazkia. A. APALATEGI


GOIBERRI 13

IBILALDIA

Irimo

Irteera Helmuga

Irimo Irimoko gurutzea atzean utzita, puntarik-punta joateko aukera ematen du bideak. MIRIAM LUKI

Irimoren puntak Urretxu eta Zumarraga zaintzen ditu Irimok; gurutzetik abiatuta, zazpi tontorrek osatzen dute mendilerroa. Miriam Luki Urretxu Urretxuko Santa Barbara baselizatik abiatuz, Irimo eta bere zazpi puntetarako igoerari ekingo diogu, aterpetxearen atzealdean hasten den pista jarraituz. Aurkituko dugun lehenengo mugarriak, Arkaitzaldekoak, bi bide emango dizkigu aukeran: Irimo edo Nebera. Hasieran pinu artean, eta laster alertze artean, Irimorako bide-

an gora egingo dugu. Lizartxoetako etxola eskuinean utzita, Iturrandiko hegiko mugarrira helduko gara. Igoera egiteko bi aukera ematen dizkigu bideak: luzea edo motza. Motza hautatuko dugu eskuinera eginda, eta aurki Lizarriturri izango dugu aurrean. Ederrak dira iturria zaintzen duten lizarrak, ezin goxoagoa da bere ura, eta apartekoa to-

kian dagoen bakea. Segidan, bi etxola artean igarotzen den zidorra jarraituko dugu. Aldapa gogorragoa egiten da hemendik eta gurutzera. Izan ere, Irimok duen zailtasun bakarra desnibela da. Irimoko gurutzetik Urretxu eta Zumarraga herriak gure azpian ditugu; albo batera dugu Legazpi. Samiño, Izazpi, Txindoki, Aizkorri… Guztiak bilduko dira gure begietara. Oraindik, hala ere, ez gara Irimoko tontorrera iritsi. Gurutzetik, puntarik-punta mendilerroan barneratuko gara. Arbeletatik Irimora eramango gaitu

Luzera: 4,7 kilometro Denbora: 40 min. Altitud max: 896 metro. Desnibela: 531 metro. Zailtasuna: Ertaina

zidorrak, alertze eta pago artean. Irimotik, aurrera egingo dugu mendilerroan Trintxulekurantz. Egun argietan, bidean mugarik ez dago begientzat: Aratz-Aizkorri-Aloña mendikatea ezkerraldean; Gorbea, Udalaitz, Anboto, Mugarra, Oiz, Urko, Karakate, Hirukurutzeta… parez-pare; itsasoa, Izarraitz, Samiño… eskuinaldean; Izazpi, Ernio, Txindoki… atzealdean. Tontor artean, badira zenbait txoko infinitura zabaldu baino, pagoen itzaletan barrura biltzen direnak. Mugarrisakon da horietako bat. Azkeneko gailurtxoa da Meaka. Jaisteko, merezi du Meakako atseden-lekura iritsi, eta handik Santa Barbara doan pista hartzeak.


14 GOIBERRI

ASTEBURURA BEGIRA

Goierriko txistularien alardea bihar Beasainen

Urriko azkeneko asteburuan Ardiki Eguna izaten dute Zaldibian eta bihar, hilak 27, hasiko da festa. Arratsaldeko 16:00etan euskal artzain txakurren erakustaldia egingo dute. Igandean, mondeju eta gazta lehiaketak, artisautza eta ganadu erakusketak, eta herri bazkaria egingo dituzte. Etzi, hilak 28, 10:30etatik 21:30etara, Zaldibian.

JUAN MARI IZTUETA

Zeraingo kultur astearen azken txanpa Kultur astearen azkeneko festa eguna izango dute bihar, hilak 27, Zerainen, goizeko 11:00etan hasita: herriko haurrentzat marrazki rallya eta jolasak, herri bazkaria, Arrabots taldearekin dantzaldia eta iluntzean, patata-tortilla lehiaketa izango dira. Bihar, hilak 27, egun osoan.

ENEKO ZABALLOS

Ardiki Eguna ospatuko dute Zaldibian

Perretxikuak protagonista asteburuan Urretxun Lekaio Kultur Elkarteak, XXII. Mikologi Asteburua antolatu du astebururako. Bihar goizean perretxikuak biltzera joango dira mendira. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, sailkatu egingo dituzte Lizeoan. Etzi, erakusketa egingo dute 11:00etatik aurrera, Areizaga plazan. Etzi, hilak 28, 11:00etatik aurrera, Urretxuko Areizaga plazan.

ALEX AREIZAGA

AIMAR MAIZ

Goierriko txistulariak bihar elkartuko dira Beasainen XXX. Txistulari Alardean. Arratsaldeko 19:00etan, (eguraldia lagun bada) kalejira egingo dute Loinaz San Martin plazatik Gernikako pasealekura. Ondoren, 19:30ean, Gernika pasealekuko pilotalekuan, alardea egingo dute. Ekitaldiaren amaieran, Jose Agustin Olanori, Beasaingo Udal bandako zuzendari ohiari, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak zilarrezko domina emango dio. Bihar, hilak 27, 19:30ean, Beasaingo Gernika pasealekuan.


15 GOIBERRI

GIDA

Aholkua

Komunitateko zordunak oritxarrez puri-purian dagoen gaia da zordunena. Krisi ekonomikoak zordunen arazoak areagotu egin ditu alor guztietan, eta baita jabekideen komunitateetan ere. Ez da konponbide erraza duen arazoa. Gehienetan oso luze joaten da, eta batzuetan ez dira emaitza onak lortzen. Baina legeak baditu zordunak estutzeko hainbat mekanismo. Komunitateak zein jokabide jarraitu behar duen erabaki baino lehen, zordunaren jarrera eta egoera zein den aztertzea gomendagarria da. Alde batetik behin-behineko zordunak daude: hau da, beti ondo ordaindu dutenak eta ordaintzeko nahia dutenak, baina une horretan duten egoera ekonomikoagatik ezinezkoa dutenak. Horrelako kasuetan zorra kitatzeko erraztasunak ematen dira batzuetan, beranduago ordaintzeko aukera emanez edo epeka dirua itzultzeko plan bat eratuz. Hori bai, onartutakoa aktan ondo zehaztu eta jaso behar da, gaizki

Z

Auzoki aholkularitza Ordizia

ulerturik egon ez dadin. Beste alde batetik, epe luzeko zordunak daude. Kasu honetan prozedura judiziala jarri behar izaten da martxan, eta hala ere, diru guztia berreskuratzeko bermerik ez da izaten. Modu batekoa ala bestekoa, zordunari erreklamazio judizial bat egiteko batzar bat egin behar da. Batzar horretako deialdiaren gai zerrendan puntu hori sartu eta ondoren aktan datu guztiak garbi jaso behar dira: jabekidearen izena, bere jabetza zein den, zenbateko zorra duen, zein kontzeptuengatik eta zein jokabide jarraitu behar duen komunitateak. Presidenteari prozedurak egiteko ahalmena ematen zaiola ere jarri behar da. Erreklamazio judizial bat martxan jartzeko erabakia onartzeko nahikoa da gehiengo sinplearekin. Aipatzekoa da batzarraren egunean zorrak dituzten jabekideek ezin izango

dutela bozketetan botorik eman, beti ere deialdian zehaztuta dagoen bitartean. Prozedura martxan jartzeko erabakia hartuz gero, zordunari jakinarazi eta ordainketa egiteko epe bat eman behar zaio. Burofax bidez egin dezakegu, jakinarazpena egin diogula epailearen aurrean frogatu ahal izateko. Puntu honetan arazoak sortzen dira batzuetan. Posible da etxebizitza baten jabea ziur nor den ez jakitea edo bere helbidea ez ezagutzea‌ Lehenengo kasuan, Jabetzaren Erregistrora joan eta ondasun bateko nota sinple bat eskatu dezakegu. Modu horretara jabea nor den jakingo dugu eta baita jabetza horrek dituen kargak ere. Jabeak helbiderik eman ez badu eta non dagoen ez badakigu, jakinarazpena atarian jarriko dugu eta hiru egunez mantenduko dugu bertan. Neurri honekin nahikoa izango da.

Behin jakinarazpena egin eta emandako epean zorra kitatzen ez bada, erreklamazio judiziala egiteko aukera egongo da. Puntu honetan abokatu baten laguntza eskatzea gomendatzen dugu. Berak azalduko dizkizue eman beharreko pausoak eta kasu bakoitzean dirua berreskuratzeko dauden aukerak. Kontutan hartu behar da erreklamazio judiziala egiteko komunitateak aurreratu beharko duela gastu horretarako dirua. Hori bai, dena ongi bukatuez gero, amaieran berreskuratu egingo da.

Erreserba-fondoa Bukatzeko, guztiontzat desatseginak diren egoera hauetara ez iristeko, bi aholku emango genituzke. Lehenik eta behin, komunitatean edozein obra egin behar denean, lanak hasi baino lehen dirua jasotzea gomendatzen dugu. Horrela, zordunak badaude, aurretik jakingo dugu, eta obra egin ala ez erabaki ahal izango dugu. Izan ere faktura iristen denean ordaintzeko diru nahikorik ez badago, komunitate osoarena izango da ardura. Bigarrengo aholkua, ohiko kuotaren barnean erreserba-fondoa egiteko kopuru garrantzitsu bat sartzea da. Modu honetara jabekideren batek kuotak ordaintzeari utziz gero, gutxienez oinarrizko gastuei aurre egiteko diru nahikoa egongo da.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.