Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
71. zenbakia. 2013ko irailaren 13a
GOI B ERRI Txirrindua eguneroko bidelagun Goierriko bidegorri sarean 28 kilometro daude erabilgarri 6-7
Beasainen, Goierrin osoan bezala, bidegorriaren hainbat zati daude eginda. MIKEL ALBISU
Urki Balerdi 3 Iritzia 4-5 Jokin Lasa 8-9 Igor Larrea 10 Itsaso 1915 12 Zeraingo azoka ekologikoa 13 Saretik 14
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAN
Urki Balerdi Sukaldaria
«Txirrinduan ibiltzea gustoko dut, eguraldi ona edo txarra egin» Mikel Albisu Zerain Sukaldaria da Urki Balerdi (Zerain, 1986), eta urte bete pasatxo darama bere herriko ostatuan lanean.
Zoritxarrez liburuak eta ni aspaldi haserretu ginen.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Pelikula bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Stelvio igo nuenekoa.
Espartaco.
La Polla Recordsen jertsea.
Musika talde bat.
Gorroto duzuna.
Bon Jovi.
Norentzat prestatuko zenuke otordu bat?
Abesti bat.
Agintean dagoen edozein artabururentzat.
Air Supply-ren Come what may.
Jendearen faltsukeria, handikeria eta ustea. Denok oinak lurrean dauzkagu!
Janari bat.
Goierriko txoko bat.
Eta zein menu jarriko zenioke?
Arroz, tofu eta barazki bolak.
Edozein mendi punta.
Bere ahotik irtetzen den ustelkeria isladatzen duen edozein plater zikin.
Edari bat.
Herriko alkate bazina...
Zaletasun bat.
Oporretarako leku bat.
Txirrinduan ibiltzea, eguraldi ona edo txarra egin.
Amets bat.
Liburu bat.
Amets egiteari ez uztea.
Ama lurrak ematen digun ur ederra. Canazei ingurua, Dolomitetan.
«Gorroto dut jendearen faltsukeria, handikeria eta ustea»
Uff… herri hau erabat aldatuko nuke, batzuen gusturako eta askoren nahigaberako, je, je.
Zerainen biziko ez bazina... Italiako Dolomitetako edozein txokotan.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Iban Arregi
BERRIA Taldeko kontseilari ordezkaria
Marra gorria jarri da; orain aurrera egitea dagokigu rgitaratu da Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailak (HPS) euskal hedabideei ematen dien laguntzen berri ematen duen ebazpena (ez osorik, toki telebistak eta online argitalpenak falta direlako). Aurrekontuetan jasotako diru kopurua ezaguna zenez, eta gorabehera txiki batzuk tarteko, esperotako bidetik joan da ebazpena. Hedabideen laguntza deialdian iazko diru kopuru berari eustea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak eta, Hekimen euskal hedabideen elkarteak bere garaian esan bezala, eta egoera ekonomiko zail honetan, errekonozitu behar da hedabideen arloan marra gorria jarri izana garrantzitsua dela, sektore honek ezin duelako gehiago atzera egin. Areago: beti defendatu izan dugun moduan, sektore honek erakundeen aldetik laguntza handiagoak behar ditu, inbertsio handiagoak, oraindik eta gehiago krisi garaian, bestela nekez garatuko delako. Gaine-
A
ra, ez dugu ahaztu behar datu hau: 2010ean baino ia milioi bat euro gutxiago dago euskal hedabideentzat aurtengo (eta iazko) Jaurlaritzaren aurrekontuetan; eta portzentualki ere berdintsu gertatzen da: hedabideen deialdiak Jaurlaritzaren aurrekontu orokorrekiko daukan pisua duela urte batzuk baino txikiagoa da, nahiz eta iaztik hona proportzio hori hedabideen aldekoagoa izan (aurrekontu orokorrak jaitsi egin direlako eta hedabideena mantendu). BERRIAren kasuan ere antzeko zerbait geratzen da: iaz baino 60.000 euro gehiago jasoko ditu BERRIA paperekoak, baina 2010ean aurten baino 115.000 euro gehiago jasotzen zituen. Hamaika aldiz aritu gara hemen euskal hedabideen sektorearen ezinaz, egoera larriaz, etorkizun beltzaz; baina gaur ere ezinbestean dagokigu horretaz aritzea, biziraun ezinean dagoelako, arnas estuan, krisi ekonomikoaren eta hedabide tradizionalen negozio eredu aldaketaren zurrunbiloan sartu-
ta, atera ezinik. Sektore estrategiko bat estu eta larri; herri honek eta beste edozeinek herri izateko, bere hiztun komunitatea sendotzeko eta kultura propioa eta hizkuntza propioa garatzeko ezinbesteko duen sektore bat, hedabideena, ataka larrian. Euskal hedabideen euren geroa baino gehiago dago jokoan; hizkuntza komunitate osoaren geroa, neurri batean. Horregatik dagokigu behin eta berriz sektorearen egoera larriaz aritzea. Baina horrekin bakarrik ez dugu aurrera egingo, elkarri penak kontatzen aritzearekin bakarrik jai dugu. Guzti-guztiok egin behar dugu egoeraren jabe eta, bakoitzak bere neurrian, erantzun. Hasteko, guk geuk, inplikatu nagusiok, hedabidee-
Guzti-guztiok egin behar dugu egoeraren jabe eta, bakoitzak bere neurrian, erantzun.
tako kudeatzaileok, langileok, sortzaileok; egokitu egin behar dugu egoera berrira, egokitu gu geu eta egokitu hedabideak. Elkarlanean. Bestetik, hedabideen ingurua edo ekosistema osatzen duen komunitate zabal horrek erantzun behar du; orain arte beti erantzun izan du, jakitun gara, baina inplikazioa areagotzea dagokigu, herritarrari ikusi araztea gorago genioena: ezinbestekoak direla hedabideok herri honen garapenerako, hizkuntza hau bizkortzeko. Eta hirugarrenik, Administrazioa: aurtengo aurrekontuetan marra gorria jarri du hedabideen arloan Jaurlaritzak (eta baita Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek ere), eta baloratzekoa dela esan dut lehen ere, baina ez da nahikoa, hortik harantzago joan behar du Administrazioak. Egoera honetan, sektorea estrategikoa eta ezinbestekoa dela pentsatzen badute eta benetan sinisten badute horretan, administrazio ezberdinek benetako apustu estrategikoa egin behar dute sektorearen alde, epe luzera begirakoa, dotazio ekonomikoen handitzea ekarriko duena baina batik bat sektorearen berrikuntza eta garapena sustatuko duena. Apustu horretan eragiteko eta elkarlanerako prest dago BERRIA eta sektore osoa, egoeraren larritasunari eta erronkaren tamainari behar bezala eusteko prest.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Bidegorriak Bizikletak iadanik ez dira udan ibiltzeko bakarrik! Goierrin 28 kilometro bidegorri daude erabilgarri.
Azken idatzian neure burua goierritartzat hartzen ote nuen galdetu zenidan, eta esango dizut abuztuan, Gabiriako festetan, baietz, baina irailean, Urretxukotan ezetz. Kar, kar, kar... Pena da Susaeta jauna, baina uda amaitu da. Akabo goizean berandu jaikitze hori, zenbait herriko festa, hondartzara joatea, eguzkia... Oporretan izan al zara? Ni lau egun Asturiasen; Picos de Europa eta Lagos de Covadonga ikusi ditugu, toki politak dira, eta baita hango sagardotegi batean afaldu ere. Ze serio demonio jartzen diren sagardoa ateratzen dizuen momentu horretan! Gainera sekulako beroa eta sagardoa «fresquina» ateratzen dizute. Nik hotza nahiago! Egun gutxi, baina tira, bueltatxo bat eman dugu behintzat. Hori bai, zure ustez derrigorrezkoa al da oporretara joatea? Hala ematen du, ezta? Abuztuan ere Donostiako festak izan dira eta entzun dudanez milioi bat pertsona ibili omen ginen eta hotelak ia 100% beteta egon ziren... gero krisia dagoela esango dute! Abuztuak ere eman digu beste albiste pozgarriren bat: Reala,
berriro ere, Champions League-n dela, Olympique Lyon-i egurra eman eta gero! Orain hor dabil jendea bidaiak antolatu nahian Manchesterrera, Leverkusenera edota Donestera. Ez dago bromarik, entzun dudanez, oso garestiak omen daude bidaia hauek; zu joango al zinateke? Ni, egia esan, joanda nago Greziara, Pragara... hori bai, Baskonia ikustera. Joatekotan, gutxienez, 4-5 egunetarako beharko luke, zeren 600 euro ordaintzea bi egunengatik...
Unai Kerejeta
bat eta
Kasualitatea izango da Unai, baina ni ere Asturias aldean ibili nintzen aste betez. Gustura. Eta ez dakit gustura ibili nintzen herritik urrun nengoelako, edo egiten nuenaz edo ez nuenaz inori azalpenik eman behar ez niolako. Kontua da bake ederrean sentitu nituela gorputz eta arima Picos, Ribadesella, Careseko ibilbidea eta Pezoneko hondartzatxoko olatuen kulunkatik harago. Badakizu: oporretatik bueltatu eta zer moduz ibili zaren galdetzean seko aspertu zarela erantzuten baduzu, tipo arrarotzat hartuko zaituzte bizi osorako. Hortaz, adi. «Zer moduz oporretan?», galdera erretorikoa. «Oso ondo, erabat deskonektatu dut». Oso inportantea da deskonektatu duzula esatea. Auskalo, ordea, zer esan nahi duen aditz horrek. Aprobetxatuk bezala. Eguraldi hona egiten duenean, Andoni Aizpuruk beti esaten du: «Aprobetxatu eguraldia» Zer esan nahi duzu, Andoni? Gaizkile bat naizela, morroi arraro bat, etxeko salan gelditzen baldin banaiz paretari begira, edo Diez Minutos irakurtzen, edo La Sexta 3-n Rocky II-rekin emozionatzen?
bat Igor Susaeta
Tira, ez du Aizpuruk bakarrik esaten aprobetxatu; gehienetan, gainera, enfasia ematen zaio… «Aprobetxatu!» Champions-a? Orain bederatzi urte Lyonera joan behar izan nuen, lanera. Sekula ez dut ahaztuko joaneko bidaia, pertsona desorekatu samarrez betetako autobus batean. Orain? Nik Donetskera bidaiatuko nuen. Manchesterrera joateak, lagun, ez dauka xarmarik; errazegia da.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Txirrindu bideak Mugikortasun Astea da datorrena, garraio jasangarria sustatzeko eta autoari alternatibak topatzeko Europak 2002an martxan jarritako ekimena; Goierrin erakundeak zein enpresa pribatuak beren aletxoa jartzen ari dira. Miriam Luki Goierri Datorren astelehenean hasi eta igandera arte Mugikortasun Astea da. Europak 2002an abiarazitako egitasmoa da. Herri erakundeen bitartez garraio jasangarria bultzatzea da kanpaina honen helburua; autoei alternatibak bilatzea, alegia. Alternatiba horien ardatza da garraio publikoaren, txirrinduen erabileraren eta oinezko guneen sustapena. Txirrinduen erabilerari erreparatuz gero, ezinbestekoa da bidegorriei begiratu bat ematea. Goierrin 28 kilometrotik gorakoa da bidegorriek hartzen duten luzera. Herri guztiak ez daude elkarren artean lotuta, baina bidegorri sarea egunetik egunera luzatzen ari da. Ordizian abuztuan hasi dituzte tren geltokitik Bonberia pareraino joango den bidegorriaren lanak, 280 metro egingo dituzte, eta iraila amaierarako lanak amaituko dituztela aurreikusten du Ordiziako Udalak. Lanen amaieran CAF enpresarekin lotura zuzena egongo da. Ordiziaren eta Beasainen arteko loturak ere hobera egingo du datozen hilabeteetan. Izan ere, aste honetan bertan Beasaingo Udalak bidegorriaren lanen esleipenari oniritzia eman dio, eta behin izapideak amaituta, lauzpabost hilabeteetan bidegorria erabilgarri izango dela adierazi dute. Aurreko biak herri erakundeek mugikortasun jasangarriari bultzada emateko egiten ari diren lanaren isla dira. Goierri ga-
raian Legazpin eta Urretxun orain gutxi garraio publikoaren aldeko apustua egin dute, eta herri barruko autobus zerbitzuak jarri dituzte martxan.
Txirrinduan lanera Aurrekoak erakundeetatik egiten den lanaren erakusle badira, datorren adibidearen eragilea Goierriko enpresa pribatu bat da. Langileak lanera txirrinduan joan daitezen, Idiazabalgo Ampon abian jarritako proiektua da. Aurreko urtean txirrindu elektrikoekin lotuta egitasmoa burutu zuten. Xabier Berasategik hau guztia «ideia soil batetik» sortu zela dio: «Solasaldi batean gaia atera zen, eta halako batean, egingarria izan zitekeela pentsatu, eta kontseilu sozialera eraman genuen». Dioenez, «gogoeta sakonik ez dago» egitasmoaren atzean, «txirrinduan lanera joateko aukera mahai gainean jarri genuen, beharbada aparkalekua autoz beteta ikusten dugulako eta kutsadura ekiditeko modua ere badelako». Ampoko langile talde bat txirrindu elektrikoen merkatua aztertzen hasi zen, eta «nahikoa garestiak» direla ikusita, Euskal Energia Erakundeari diru laguntza eskatu zioten. «Laguntza horiek lortzeko modelo ja-
Gero eta goierritar gehiagok erabiltzen du txirrindua eguneroko bizitzan. MIRIAM LUKI
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Datua
28
Kilometro. Goierriko herrietan 28 kilometro eta 400 metro egin daitezke bidegorriei jarraituz. Kilometro horietan zenbatuta daude Urretxutik Azkoitira doan bidegorriaren hamar kilometroak. Goierrin bidegorri sareak etenak ditu, eta hainbat herriren arteko loturarik ez dago orain artean. Esate baterako, Urretxutik Legazpira doan bidegorriak bi eten ditu ErtzainEtxean lehena eta Legazpiko sarreran bigarrena. Beste adibide bat Ordizia eta Lazkao arteko lotura da, Beasaingo ibilbide labur bat lotzeko dago.
kin batzuk aukeratu behar genituen. Txirrinduaren balioaren gaineko %25eko deskontua lortu genuen azkenean, eta Ampok berak geratzen zen kopuruaren erdia ordaindu du txirrinduko». Bi modelo aukeratu zituzten, bata 1.700 eta 2.300 euro ingurukoa eta bestea 900 eta 1.200 euro ingurukoa. Guztira, 40 langilek erosi dituzte bizikletak. «Hasieran langile gehiago animatuko zela uste genuen, baina gero atzera egin zuten». Enpresak baldintza bakarra jarri zien: txirrindua lanera joateko erabiltzea. «Horren kontrola zaila da. Finean, eguraldiaren araberako erabilera egiten dute langileek». Badira egun Ampora Idiazabaldik, Ordiziatik, Ormaiztegitik, Zegamatik edo Gaintzatik lanera txirrinduan doazen langileak. «Errepideak eta bidegorriak erabiltzen dituzte, baina segurtasunagatik bidegorriak nahiago izaten dituzte». Garikoitz Aranburu langile horietako bat da. Gaintzatik Idiazabalera, Ampora, joaten da txirrindu elektrikoan eguraldiak uzten dioenean. «Ohiko txirrindu batean Gaintzatik Idiazabalera joango banintz, izerdi batean iritsiko nintzateke
«Txirrinduan lanera joateko aukera mahai gainean jarri genuen»
Xabier Berasategi Ampoko langilea
«Txirrindu elektrikoari indarra kenduz gero ohiko txirrindua da»
Garikoitz Aranburu Ampoko langilea
«Kirolaz gain, txirrinduaren beste erabilpen bat zabaltzen ari da, ludikoagoa edo» Javier Godoy Txirrindu aditua
lanera. Txirrindu elektrikoak beste era bateko bidaia baliatzen du. Ordu erdi inguruan iristen naiz. Lanera etortzeko beste modu bat da». Aranbururen arabera, bizikleta elektrikoaren erabilerak ariketa fisikora hurbildu du: «Eguraldi onarekin lanetik atera eta maiz desbideratzen naiz buelta handitzeko. Indarra kenduz gero, ohiko txirrindua bihurtzen da». Erosiko zuela ez zuen argi izan hasieran, ekarri zituztenean eta probatu zuenean animatu zen.
Txirrinduaz jakiteko Bigarren adibidea Goierri garaian Mugikortasun Astean bertan gauzatuko dute. Uggasa garapen agentziak antolatuta, Francisco Javier Godoyk bi hitzaldi egingo ditu, eta biek txirrindua izango dute hizpide nagusi. Lehenengoan txirrinduaren erabilera eta segurtasun neurriak zein arauak izango ditu mintzagai. Bigarrenean, txirrinduaren ohiko matxurak konpontzeko oinarrizko informazioa emango du. Bizikleta elektriko bat erakusteko asmoa ere badu. Hitzaldiak Legazpin eta Urretxun zein Zumarragan egingo dituzte datorren astean.
Godoyk txirrinduak ariketa fisikoarekin duen loturaz gain, mugikortasun jasangarria bultzatzeko baliabide gisa erakutsiko du: «Umeak eskolara txirrinduan joan daitezke, edota helduak lanera, eta horrek mugikortasunarekin zerikusi handia dauka». Aitzitik, eguraldia txirrinduaren erabilpen hori egiteko «traba» handiena dela dio, «eta Goierri garaiko herrietan, zehazki, maldak ere aipatzen dituzte». Txirrindu saltzailea ere bada Godoy, eta dioenez «txirrinduaren beste erabilpen bat zabaltzen ari da, ludikoagoa edo. Esate baterako, igandeetan familia osoak ikusi daitezke bidegorrietan. Neurri handi batean, egunerokoan txirrindua kirola egiteko erabiltzen ez duen jendea dela esan daiteke». Etorkizunean txirrindu elektrikoa «oso ondo kokatuta» ikusten du Godoyk, eta «fisikoki txirrinduan ibiltzeko gai ez dela uste duen jendearentzat irtenbide ezin hobea izango da». Hala ere, eragozpen bat ikusten dio: prezioa, « ez dago guztion eskura». Bizikleta elektrikoak, dena den, beste oztopo bat gainditzen du: aldapa.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
IDOIA GEREÑU
Jokin Lasa Abeslaria
«Orain musika landuagoa egiten dut, inoizko garai onenean nago horretan»
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Aimar Maiz Lazkao Iraganeko kontuak gogoratzea baino nahiago du Jokin Lasa (Lazkao, 1954) orainaldiari eta etorkizunari buruz hitz egin. Eta hori musikaren munduan historia mamitsua edukita. Aurten bete dira 40 urte Beasaingo Usurbe zineman Josu Irastortza lagunarekin lehen kantaldia egin zutenetik. Pantxoa eta Peio ere baziren saio hartan. Emaria ez zaio agortu, eta Zortziko txiki bat diskoa ondu du Lasak, Kaki Arkarazo herrikide eta lagunaren estudioan.
‘Zortziko txiki bat’ aurkeztu duzu, Ataunen. Zer nolako lana osatu duzu? Disko hau orain dela pare bat urte hasi nintzen grabatzen. Printzipioz 16 kanta grabatu genituen, eta asmoa zen 16ko bilduma bat egitea. Baina ez nintzen oso konforme geratu egindako lanarekin, eta standby-an geratu zen, gauzak argiago eduki arte. Aurten erabaki nuen beste bueltatxo bat ematea; zenbait arreglo eta letra batzuk aldatuz, azkenean zortzi kantarekin geratu naiz.
Hortik atera duzu izenburua? Alde batetik zenbakiagatik. Beste aldetik, kantak ez direlako oso luzeak. Eta hirugarren arrazoia da, hasiera batean 16 kantetako letrak zortziko txikian eginak zeudela.
Ataunen aurkezteak esanahi bereziren bat ba al du? Ataunen ezagunak ditut. San Gregorioko jaiak zirela, eta proposamena iritsi zitzaidan Joxemiel Barandiaran Museoan emanalditxo bat egiteko. Tokia ezagutzen nuen, eta oso leku polita iruditu zitzaidan; txikia, baina aldi berean oso goxoa. Beste alde batetik, diskoaren kanta guztiak grabatuta zeuden, eta diskoa inprimategira bidalita. Aukera hori baliatu genuen hor emateko.
Goierrin baduzu beste kantaldiren bat aurreikusita? Bai, oraingoz dauzkadanak Goierrin dauzkat. Ataungo horretaz aparte, irailaren 28an
Lazkaon, eta urriaren 18an Beasainen, Udazken Kulturala egitarauaren barruan joko dut.
Zer bilatu nahi izan duzu musikaltasun aldetik? Zer talde sartu duzu orkestrazioan? Ez zait gehiegi gustatzen estiloez hitz egitea. Nonbait kokatzekotan, kantautore ildoaren barruan kokatuko nintzateke. Diskoa, soinu aldetik nahiko akustikoa da, gitarra akustikoak nabarmentzen dira. Gitarra elektrikoak ere badaude, baina exajeratu gabe, beti ere soinu goxoa bilatuz. Perkusioa ere bai; batzuetan bateria, gogorra ez baina intentsitate gehixeagorekin, eta beste batzuetan apalago, eskobillekin. Horretaz aparte, beste kolore batzuk bilatzeko eta beti gitarra izan ez dadin —nahiz horiek diren nagusi—, eskusoinua sartu du Pello Ramirezek, tronpeta batzuk ere bai, diskornoa, haizezko instrumentu batzuk, eta teklatu batzuk ere badaude, kanta batzuetan.
Aurkezpenean Kaki Arkarazo herrikideak lagundu zizun. Diskoan ere tartean ibili al da? Bai. Kaki Arkarazorekin grabatu dut, Garate estudioan. Soinu tekninkaria bera izan da. Kaki aspalditik ezagutzen dut, hasieran, 70eko gure garai haietan, bera gurekin hasi zen. Kakik gero karrera luzea egin du, eta gu 80an desagertu egin ginen jada. Teknikari ona delako, alde batetik, eta egiten duen lanak konfiantza handia ematen didalako bestetik, berarekin grabatu dut. Zuzenekoetarako ere prest agertu da. Oraingoz, behintzat, biok joango gara.
Musikan ibilbide luzea duzu. Zein puntutan harrapatu zaitu disko honek? Zer ase dizu? Lehenik eta behin, nire gustua egiten dut. Musika betidanik izan dut gustukoa. Musika asko entzuten dut. Nahiz eta urte askoan egon jendearen aurrean azaldu gabe, nik beti egin izan ditut neure kasa edo neuretzako gauzak. Beste alde batetik, urte batzuk ere baditut, eta hori
nahiz eta desabantaila izan neurri batean, ikusten dut egiten ditudan gauzak askoz ere helduagoak direla, nolabait esan kontzienteagoak 20 urte genituenean baino. Orduan uholde baten barruan sartu ginen, beste garai batzuk ziren.
Askeago sentitzen zara orain sortzaile bezala? Bai, hori da. Alde batetik, musikaren merkatua gainbehera batean dago. Baina, bestetik, nik gauzak presarik gabe egiten ditut, nahi dudana egiten dut, eta alde horretatik behintzat askoz ere pentsatuago, landuagoa da nire musika. Nik uste, alde horretatik behintzat, inoizko garai onenean nagoela, neure burua nik horrela ikusten dut. Egia da ahotsa ez dudala garai batean nuen besteko in-
«Musika merkatua gainbeheran dago, baina nik gauzak presarik gabe egiten ditut» «Ez zait gustatzen estiloez hitz egitea; inon kokatzekotan, kantautore ildoan sartuko nitzateke» «Gaur, musikariak hobeak dira, jendea prestatuago dago; baina zailagoa da saioak bilatzea» «Oraingoz ditudan emanaldi guztiak Goierrin ditut; 28an Lazkaon eta urrian Beasainen»
darrekoa, neu ere konturatzen naiz. Baina, beno, bataz beste konpentsatzen da.
Iraganera begiratu zalea ez zarela esan didazu hasieran. Baina, ezinbestean gogoratu beharrekoa da 1973ko Beasaingo lehen emanaldia, aurten 40 urte dira eta. Zergatik atzera begiratzeko galga hori? Zer sumatzen duzu faltan, orduan eta orain? Orduan oso gazteak ginen. Hasi ginen, sartu ginen uholde horretan... Beno, gaur ere bai, taldeak eta kantariak asko daude. Baina orduan errazago zen. Hasi eta segituan disko bat grabatu genuen, Madrilera joanda. Jaialdietarako emanaldiak bilatzea oso erraza zen. Euskal Herri osoa zeharkatu genuen: Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Iparraldea ere bai. Gaur, alde horretatik askoz ere zailagoa dago. Garai hartatik hona ikusten dudan aldea hori da. Orduan edozeinek kantatzen zuen; gaur egun musikariak hobeak dira, jendea prestatuta dago ahots aldetik, instrumentu aldetik... Baina ez da erraza emanaldiak bilatzea.
Musika oso garaiz utzi zenuen, jende aurrekoa behintzat; 1979an, soldadutzatik itzulita. Zer bide egin duzu ordutik, pertsonalki? Irakasle jardun naiz. Deban bizi naiz, 1980tik. Ezkondu nintzen, bi seme-alaba ditut, eta hil honen 11n urtebete egin duen biloba baten aitona ere bai. Gurasoak bizi izan diren artean joan ohi nintzen Lazkaora. Beti egiten genuen hara gutxienez hilean behin edo pare bat aldiz. Anai-arrebak ere gehienak Goierrin bizi ditut. Orduan, noizbehinka joaten naiz, baina hainbeste ez. Beste aldetik, Kaki eta biok sartu ginenean proiektu honetan, ikusten genuen agian errazago zela Goierrin hastea, bai bera eta bai ni Goierri aldean ezagunagoak garelako, beste zenbait tokitan baino. Hortik atera dira bai Ataun, Lazkao eta Beasaingo emanaldiak.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤPlater-tiraketa kirol garestia da, baina, zorionez, babesleak ditutÂť Igor Larrea plater-tiratzailea munduko hirugarrena da gazte mailan eta 2014an helduekin lehiatuko da. Asier Zaldua Legorreta Igor Larrea (Legorreta, 1993) plater-tiratzaile bikaina da. Europako eta munduko txapelduna izan da taldeka eta hirugarrena bakarka. Bere familian ehiza oso gustuko dute, aitonarekin hasi zen 9 urte bakarrik zituenean, eta bere ametsa egunen batean munduko txapelketa irabaztea da.
Nolatan hasi zinen ehizan? Familian ehiza oso gustuko dugu. Aitona ehiztaria zen eta osabek eta aitak ere oso gustuko dute ehiza. Aitonarekin hasi nintzen 9 urte nituenean.
Eta plater-tiroketan? Eskopeta berria erosi eta tiroeremura joan ginen probatzera. 12 urte bakarrik nituen arren, aitari eta osabari irabazi egin nien. Harrituta utzi nituen eta plater-tiroketan aritzera animatu ninduten.
Zeintzuk dira zure erronkak? ASIER ZALDUA
Babeslea
Orain arte gazte mailan aritu naiz, baina datorren urtetik aurrera helduekin arituko naiz. Nire ametsa munduko txapelketa irabaztea da. Gainera, plater-tiroketa joko olinpikoetara eramateko lanean ari dira eta benetan bikaina izango litzateke parte hartzea.
Zuen kirola dirudien bezain garestia al da?
Kirol garestia da, baina, zorionez, babesleak ditut. Blaser F3 enpresa alemaniarrak eskopetak ematen dizkit eta J.G. enpresa espainiarrak, berriz, kartutxoak.
Nola entrenatzen duzu? Tiro-eremura joateaz gain, mendira joaten naiz txakurrekin. Ez da komeni pisua hartzea, eskopetak neurrira egiten baitizkigute. Kaxa oso garrantzitsua da. Batzuk bere neurrikoa aurkitu ezinik ibiltzen dira, baina ni egin zidatenarekin oso gustura nago.
Egunen batean plater-tiroketatik soilik bizitzea espero al duzu? Oso zaila da. Gutxi batzuk bakarrik bizi dira plater-tiroketatik. Estatu espainiarrean, inor ere ez. Enpresa ikasketak egiten ari naiz Donostian.
Ehizari dagokionez, nora joaten zarete? Burgosera, Huescara eta partzoneriara gehienbat. Nire ametsa Errusiara edo Eslovakiara joatea da. Izan ere, han hemen baino askoz ere oilagor gehiago daude. Abuztuan Burgosen izan nintzen, aitarekin, osabarekin eta Segurako lehengusu batekin. Adur Alustiza du izena eta aurki berari egin beharko diozue elkarrizketa. 16 urte bakarrik ditu, baina dagoeneko tiratzaile bikaina da.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
1965ean batzera behartu zituzten arte, Ezkiok eta Itsasok udal bana zuten. GUREGIPUZKOA.NET
Itsasoko agintariak 1915ean
Asier Zaldua Ezkio-Itsaso 1915eko argazki honetan Itsasoko udal agintariak ageri dira. Zutik, ezkerretik eskuinera: Rufino Agirre (idazkariaren laguntzailea), Franzisko Agirre (idazkaria), Esteban Mendia, Francisco Etxezarreta eta Franzisko Usabiaga (zinegotziak), Franzisko Irastortza (epailea) eta Isaac Aldanondo (aguazila). Eserita, ezkerretik eskuinera:
Joakin Lasa (sindikoa), Francisco Usabiaga (alkatea), Ignacio Maria Agirre (parrokoa), Jose Laskurain (apaiz lagunkidea) eta Juan Cruz Iraeta (zinegotzia). 1965ean Ezkio eta Itsaso elkartzera behartu zituzten eta ordutik udalerri bakarra osatzen dute. Aste gutxi barru herri izaera sendotzeko parte hartze prozesua jarri behar dute martxan.
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Ekoizleak eraingo azoka ekologikoan 26 ekoizlek hartuko dute parte; tartean izango dira sei goierritar. Ordiziako Goierriko Baratza dendakoek ere informazio mahaia jarriko dute. Mikel Lopez (Legorreta). Barazkiak Bengoetxe (Olaberria). Txakolina. Goiti baserria (Ezkio-Itsaso). Ogia Haristizabal (Ezkio-Itsaso). Ogia eta sagarrak. Aikur (Urretxu). Eztia. Joseba Baez (Idiazabal). Behi gazta.
Z
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko hartuemanak sendotzeko baliagarriak dira azokak. BIOLUR
Loinaz Agirre Zerain Hemeretzigarren urtez Gipuzkoako Nekazaritza ekologikoaren hiriburu bihurtuko da Zerain etzi, hilak 15. Produktu ekologikoen ekoizpenerako arauen arabera ekoizturik dauden produktuen erakusleihoa izango da 09:00etatik 14:00etara. Aukera zabala izango da barazkietan, frutetan, barazki kontserbetan, ogietan, eztietan eta ardoetan. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Espainiako 26 ekoizlek jarriko dute postua. Tartean sei goierritar izango dira. Azokaz gain, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte Biolur elkarteak, Zerain Dezagun Fundazioak eta Goierriko Baratzak. Goizean, sagar muztioa egingo dute zeraindarrek
Azoka baino gehiago antzinako eran. Pintxo ekologikoak dastatzeko aukera ere izango da. Urtero bezala, haurrentzako hiru tailer antolatu dituzte: gozo tailerra, landaketa baratzan eta sendabelarrekin egindako ukenduen tailerra. Goierriko artisauek ere lekua izango dute Zerainen: keramika, makilak, tailak, kandelak... Arratsaldean festak jarraituko du: herri kirolen saioa, eta 18:00etan hasita, erromeria egingo dute
Zeraingo plazan Xapre eta Furriola trikitilariekin, Aitor Furundarenarekin eta herriko txistulariekin, sagardoz lagunduta.
Hamabostaldia Zeraingo azoka, VI. Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren hamabostaldiaren lehenengo ekitaldia da. Lau hitzaldi antolatu dituzte: asteartean, hilak 17, Inausketa nola egin? hitzaldia egingo du Xabi Akizuk Zerainen,
19:00etan; ostegunean, hilak 19, Maialen Sarasolak Euskal Herriko sendabelarrak izango du gai Ataungo Batzar aretoan, 19:00etan; hilaren 24an, Zergatik produktu ekologikoak? azalduko du Biolurrek , Zaldibiako kultur etxean, 19:00etan; eta 26an, Santia Ochoa de Eribe industria ingeniariak Las elĂŠctricas: entre el dominio y la necesidad buruz hitz egingo du Ordiziako Barrenan, 19:00etan. Hitzaldiez gain, hiru ikastaro ere antolatu dituzte. Hilaren 21ean Inausketa, kurtso praktikoa egingo dute Ezkio Itsasoko Haristizabalen (10:00etan); 28an, Nola preparatu zure kontserba ekologikoak Abaltzisketan (10:00etan), eta urriko larunbatetan, sukaldaritza makrobiotikoa Zerainen.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Sarean ikusia
herriakelkarlanean.org
Herriak Elkarlanean GKEren webgune berria Zure herriko informazioa sakelekoan Norbere herriaren inguruko informazio guztia sakelekoan erakusten duen erreminta garatu du CodeSyntax etxeak; Zurean izeneko aplikazioa. Norbere herria aukeratu, eta bertako eguraldiaren iragarpena, albisteak, mapak eta garraio publikoaren konbinazioak erakusten ditu . zurean.com
Herriak Elkarlanean Gobernuz Kanpoko Erakundeak webgunea berritu du, eta aste honetan egin dituzte aurkezpen lanak. Leire Plazaola elkarteko kidearen arabera, «Interneten aurrez zerbait bazegoen ere, web orrialde osatuagoa sortu beharra ikusi genuen». Hala, diseinu berria egin dute, bisualagoa eta erakargarriagoa. Faktore etxeak izan du berrikuntza hori aurrera eramateko ardura. Unai Altolagirre diseinatzaileak «ahalik eta informazio osoena» eman nahi izan dutela azaldu du, beti ere, «ahalik eta modurik errazenean nabigatuz». Webgune berrian, elkartearen eta urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informa-
Klik
Euskal aditzak, klik bakarrean Euskara ikasleei hainbeste buruhauste sortzen dieten aditz eta aditz-laguntzaileak modu erraz eta bizkor batean jokatzen dituen erreminta sortu du Ideateca etxeak. Aditz mota, modua eta pertsona hautatu eta adizki egokia erakusten du. euskalapps.net/aditzak
zioa ematen dute. Baina horrez gain, «boluntario berriak» lortzeko erremina ere izan nahi du. Hala, bazkide egiteko edota dirulaguntza online emateko aukera ere eskaintzen du plataforma berriak. Herriak Elkarlanean GKEa, Facebook eta Twitter bidez ere jarraitu daiteke.
‘Euskarabildua’ jardunaldia Euskarak teknologia berrietan duen tokia aztertzen duen Euskarabildua jardunaldia urriaren 11n egingo dute, Donostiako Koldo Mitxelenan. Aurten, ikusentzunezkoen mundua izango dute hizpide nagusi. euskarabildua.com
GOIBERRI 15
PUBLIZITATEA