Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
84. zenbakia. 2013ko abenduaren 13a
Iñaki Murua
Bertsozale Elkartea
Arantxa Fernandez 3 Iritzia 4-5 Ganadu tratanteak 6-7 Gazteen adikzioen prebentzioa 11 Batzarra Zumarragan 1934an 12-13 Itxaro Perez 14-15 Ibilbidea Idiazabalen 16-17
«Bertsolari erreleboa oso indartsu dator»
Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria, Goierri eskolako atarian. AIMAR MAIZ
8-10
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Arantxa Fernandez Dendaria
«Pilatesera joaten naizen bakoitzean erabat erlaxatuta ateratzen naiz» Mikel Albisu Lazkao 2010eko uztailean janari denda ireki zutenetik, Gazi Gozoko erakusmahaiaren atzean aritzen da lanean, beti irrifartsu, Arantxa Fernandez (Lazkao, 1967).
Gomendatu ezazu Gabon hauetarako janari eta edari bana.
Muchas vidas, muchos maestros Brian Weiss-ena, lagungarria delako.
Krisi ziztrin hau lehen bai lehen bukatzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Musika talde bat.
1999ko abenduaren 24a.
U2.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat. U2ren I still haven’t found what i’m lookin for, oroitzpen politak
Gorroto duzuna.
ekartzen dizkit.
Goierriko txoko bat.
Bat ez, bi, gure semeak. Ez dut ezer gorroto.
Hasteko, ezkur iberiko taula on bat, ondutako errioxar ardo batekin.
Janari bat.
Lazkaomendi.
Lasagna.
Herriko alkate bazina...
Zaletasun bat.
Galiziako ardo txuri bat: Godello.
Edari bat.
Pilates. Joaten naizen bakoitzean erabat erlaxatuta ateratzen naiz.
Oporretarako leku bat.
Liburu bat.
Amets bat.
Gure kosta oso aproposa da.
«U2ren I still haven’t found what i’m lookin for-ek oroitzpen politak ekartzen dizkit»
Hori ez dut planteatu ere egiten.
Lazkaon biziko ez bazina... Ez dut nire burua beste inon imaginatzen. Oso gustura bizi naiz Lazkaon.
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Irati Goikoetxea Asurabarrena
Ordiziako Irakurle Taldearen dinamizatzailea
Sekta bat dituren bati entzun nion behin ezagutzen ez dugunak beldurra sortzen duela oharkabean, ezagutzen ez dugunak ez digula ausartak izaten uzten; ezagutzen ez dugunak jakiteko mina eragiten duela. Bai, aditu hark hori azpimarratu nahi izan zuen bereziki, ezagutzen ez dugunak jakiteko mina eragiten duela eta jakinmina beste zerbait dela, beste zerbait guztiz ezberdina. Jakiteko minak bi pauso atzera emanarazten dizkigu; jakinminak bat aurrera. Bistan da ezberdinak direla, atzera-aurrerako dantzak erdian harrapatzen bagaitu, bai behintzat. Irailaren 25ekoa kontatuko dizuet; orduan irria, gaur irria eta tartean zer pentsatua sortu didana. Asteazkenez, arratsaldeko zazpietan, Ordiziako Barrena Jauregian elkartu ginen bederatzi lagun. Asmoa: hirugarren urtez jarraian Ordiziako Irakurle Taldea martxan jartzea. Gogotsu, ikasturte berrirako liburu zerrenda poltsikoan, Juan Kruz Igerabideren «Hauts
A
bihurtu zineten» banatzeko liburuak besapean, ilusioz inguratu nintzen ni neu, ekainean zintzilik utzitako ipuinari jarraipena ematera. Elkarri udan irakurritakoak kontatzen ari ginen, elkarrekin ikasturte berrirako asmoak partekatzen ari ginen, irrika eta zirika ari ginen bertaratutako batek esan zuenean: «Hi Irati, serio demonio azaldu gaitun egunkarian argitaratutako argazkian; lagun batek esan zidan sekta baten itxura hartzen diola irakurle taldearen kontu honi». Irri egin genuen denok; zer bestela. «Eta zer gehiago esan dik?» nik. «Hura ez datorrela, beldurra ematen diola». Irri egin nuen momentuan, jakiteko mina sentitu nuen gero eta gaur jakinminez nago. Aipamen hori egin zuena datorren abenduaren 18an arratsaldeko zazpietan Ordiziako Barrena Jauregira inguratuko balitz zer moduz sentituko litzatekeen jakinminez. Horregatik ausartu naiz hitzok idaztera, pauso bat aurrera ematera, jakiteko minez nengoenean atzera egin nuen neurri berean, orain zu
gonbidatzen ausartu nahi dudalako. Sekta bat; Euskal Hiztegi Modernoak dio doktrina berbera jarraitzen duen pertsona multzoa dela sekta bat. Erakunde edo elkarte sekretu eta itxia dela dio bere hirugarren adierak. Eta nik esan nahi nizuke doktrina (filosofiko, ideolo-
giko, sentimenduzko, jakintzazko…) oso-oso ezberdinak jarraitzen dituzten pertsonez osatutako multzoa dela irakurketaren aitzakian elkartzen dena; askatasun osoz sentimendu, emozio, pasarte, anekdota, ideia, jakintza eta ilusioak besteekin partekatzeko aukera ematen duena. Esan nahi nizuke itxitik ez duela ezer, bertsoeskolara eta musika eskolara doazen gaztetxoen hizketa hotsak ez entzuteko soilik ixten dugula atea eta sekretuak elkarri kontatzen dizkiogun unera arte bakarrik izaten direla sekretu; jakinminez, eta ez jakiteko minez, hartzen ditugula liburu berriak esku artean, ausart aztarrikatzen ditugula euskal idazleek kontatu nahi eta lerro arteko isiltasunetan oihukatzen dizkigutenak, eta aldi berean biluzten eta janzten ikasi dugun sentsazioarekin itzultzen garela etxera hurrengo saiorako hitzordua jarrita. Abenduaren 18an 19:00etan elkartuko gara berriro. Fikzioaren izterrei egingo diegu haginka, eta jakinminez poltsikoratuko dugu Leire Bilbaoren azken poema liburua. Poesiari helduko diogu lehenengoz. Baina, ez digu beldurrik ematen, jakinminez jokatzen ikasi dugulako. Jakinminez, eta ez jakiteko minez. Ez dago esan beharrik, zu ere gonbidatuta zaude; ateak zabalik izango dituzu, sekretuak ere bai.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Igandeko finalaz aritu gara Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin. Maialen Lujanbio izan dugu orain arteko «bertsoaren erregina»; zeinek lortuko du oraingoan koroa preziatua?
Emozioz betetako asteburua dugu aurrean. Mundu zabalean Nelson Mandelaren agurra da hizpide. Kantu eta negar artean, sentimendu nahasketa eragin du apartheid-arekin amaitzea lortu zuenaren heriotzak. Afrikako herritar soilek agur esateaz gain, nazioarteko hainbat agintari ere hurbilduko dira azken agurreko ekitaldi jendetsuetara. Herritarrek taldean edota familiaka agurtu dute, bakoitzak bere modura. Bitxia da agintarien jarrera ere; bizi artean ez bezala, hil ondoren guztiek dituzte loreak Mandelarentzat. Baina ez dago Afrikara begiratu beharrik emozioak gainezka egiteko. Baliteke Mandelaren irudia hitzez edo kantuz gure artean agertzea, Barakaldon hamabost mila lagunen artean ere mundu bat bilduko baita. Han ere emozioa izango da nagusi, eta kolore, adin eta sorterri ezberdinetatik gerturatuko da jende andana. Zortzi protagonista, oholtza gainean, hitzekin jolas eginez, bertsoak
josiz eta sentimenduak dantzan jarriz. Erreparatzen hasita gainera, Ion, Goierriko jende asko eta asko izango da egun horretan protagonista. Oholtza gainean kantuan, gaiak jartzen, txapela jartzen, edota atzeko lanean, oholtza barrenean aulkiak jartzen, gertatzen denaren berri ematen...
Eneritz Gorrotxategi
bat eta
Emozio horien sorburuaz pentsatzean, bi hitz datozkit burura, Eneritz: sinboloa eta lehia. Bistan da heriotza berez dela emozio sortzaile, eta gutxienez ahoz gora adierazten direnen artean, sentimendu lorezaleak izaten dira nagusi Herio iristean. Ez da gaur goizekoa hil eta gero, salda bero esapidea. Baina Madibaren kasuan, gizakiok nahiko berezko dugun hipokresia (nork bere neurrian jakina!) munduko agintarien ahotan agerian geratu arren, azpimarragarriena sinbolo izaera dela iruditzen zait. Arrazionaltasunaren gizarte «modernoan», jentilak, gurutzeak eta santuak zaharkituta alboratu baditugu ere, beharrezko ditugu oraindik Mandelaren moduko sinboloak, edo konstituzioak, edo ikurrinak, edo errauste plantak, edo Olentzero, edo... Neurri handi batean, bertsolaritza ere, oro har, halako sinbolo gisa ikusten dut, eta Txapelketa Nagusia bereziki. Nola uler daiteke bestela inguruan sortzen duen guztia? BECen egoteko gogo bizi hori? Ez dut uste (askok hau eztabaidatzen didaten arren) bertsozaletasunak bakarrik mugitzen duenik hainbeste jende eta emo-
bat Ion Muñoa
zio. Eta horrez gain, ez gaitezen engaina! Txapelketan lehia ere gustagarri zaigu (nahiz eta modan ez egon ahoz gora esatea). Nik behintzat bertsolarien lehiarekin gozatzen dut. Emozionatzen nau nor baino nor mikrofono aurrean jarrita, ataka estuenean, hizkuntzaren artista horiek sortzeko gai direnak. Baina lehia ez dago modan; sinboloak bai! Beraz: Pin, pan, pun! Sarriegi txapeldun!
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Traturako feria Beti horrela izan ez bada ere, Santa Lutzi ferian ganaduaren salmenta izan da azokari entzute handiena eman diona. Traturako ohitura galtzen ari bada ere, badira, oraindik, urtez urte bizirik mantentzen saiatzen direnak. Josune Zarandona Urretxu Bertakoak eta kanpokoak urtez urte elkartu ditu abenduaren 13ak. Bada feriak Urretxuko eta Zumarragako herriek izandako gatazken gainetik iraun duela dioenik ere. Baina egiaz, Santa Lutzi azoka Ezkioko Anduaga auzoan sortu zen XVI. mendean. Gero, XVIII. mendetik aurrera, Urretxura lekualdatu zuten. Jauregi eta Iparragirre kaleetan eta aldapan egiten hasi ziren orduan azoka. Zumarraga 1868 urte inguruan batu zitzaion feriari. Garai hartan bertako enpresa-gizon
batzuk, eta batez ere Justo Artiz, euren produktuak feria egunean erakusten hasi ziren, baimenik ez bazuten ere. XX. mendearen erdirako, jada, Santa Lutzitako feria bi herrietan egiten hasi ziren. Hasiera batean, Santa Lutzi feria ez zen zaldien feria bakarrik, denborarekin ganadu salmentak eta erakusketak eman badiote ere entzute handiena. Traturako ohitura galtzen badoa ere, oraindik gutxi batzuk eusten diote azokaren motorra den salerosketarako arteari. Urretxuko Larrea baserrikoak
dira, esaterako, horren adibide. Abenduaren 13a berezia izan da beti beraientzat, LizarazuElizburu sendiarena mendiko zaldiei estuki lotutako historia baita.
Familiako tradizioa Jesus Lizarazu etxeko ugazaba Zumarragako Elizondo baserrian jaio zen, eta umetatik bizi izan da behorrez eta moxalez inguratuta. Ezkondu eta Larrea baserrira bizitzera joan zenean ere beti eduki izan dituzte etxean behorrak eta moxalak. Ahal izan duen arte, Santa Lutzitako
ganadu erakusketa eta salmenta galdu ezinezko hitzordua izan da berarentzat. Julia Elizburu emazteak ere badaki zerbait mundu horri buruz. Aita Pedro Elizburu tratantea zuen: ÂŤOso ezaguna zen Santa Lutzi azokan, orain 47 bat urte aita eta Zumarragako Inazio Zaldua Bustintza ziren inguruetako tratanterik ezagunenakÂť, dio. Gainera, Jesus eta Aitor Lizarazu semeek ere jarraipena eman diote aitonaren eta aitaren afizioari. Behorrek eta moxalek gaur egun ematen duten diruagatik baino ÂŤfami-
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
liako tradizioa delako» du oraindik Jesus semeak ganadua etxean. Gainera, etxe inguruetako «zelaiak garbi mantentzeko oso aproposak» direla ere gaineratu du. Jesus semea, Aitor anaiarekin batera, goizean goiz, 06:00etarako joana izango da feriara gaur etxeko animaliekin. Gaur egun, batez ere «animaliak erakustera» joaten dira. Dena den, saltzeko aukera sortzen bada, tratu on bat ixteari ez dio uko egingo. Julia ama eta Jesus aita-semeak bat datoz Santa Lutzi feria asko aldatu dela esaterakoan. Bere aita tratante ibiltzen zen garaian, kanpotik ganadua erostera jende asko etortzen zela oroitu du Juliak. «Batez ere Valentziatik etortzen ziren, trenez, laranjak biltzeko moxalak erostera». Feriak ordu hartan egun bat baino gehiago irauten zuen eta erositako ganadua «gaur egun kultur etxea dagoen eraikinean gordetzen zuten», bueltarako ordua iristen zen arte. Erositako
ganadu guztia hartu eta kultur etxetik tren geltokira arteko bidea egiten zuten hurrengo egunetan valentziarrek; «ikaragarrizko ikuskizuna izaten zen», dio Juliak.
Santa Lutzi egunean goizean goiz atontzen dute ganadu erakusketa eta salmenta. Lizarazu-Elizburu sendia Larrea baserriko sukaldean. GOTZON ARANBURU / JOSUNE ZARADONA
Ohitura galtzeko bidean Valentziarrak erosle onak ziren, baina bazituzten beraien baldintzak ere. Ez zuten moxal beltzik erosi nahi izaten, «seguruenik, hilotzak garraiatzeko gurdiak zaldi beltzek tiratuko zituztelako», esan du Jesus semeak. Zuri kolorekoak ere ez ziren ondo ikusiak bertakoen artean, «norbait erotzat hartzen zenean, zaldi zuridun gurdian eramaten baitzen Santa Agedara», oroitu dute. Usteak uste, Santa Lutzitako azoka traturako aparteko feria izan da beti. Valentziatik ez ezik, Gipuzkoatik, Nafarroatik edo Errioxatik ere jende asko etorri izan da, baita frantsesak ere «haragitarako moxalak erostera, batez ere». Tratuak egiteko modua oso gutxi aldatu da oraindik orain. Ganadua
«Batez ere, Valentziatik etortzen ziren, laranjak biltzeko muxalak erostera» Julia Elizburu Larrea baserria
«Oraindik iritsiko da eguna animaliak erakustera soilik joango garena feriara» Jesus Lizarazu
Larrea baserriko semea
erostera datorrenak goizean goiz ganadua ikusten du. Gustukoren bat hautatzen duenean hasiko da tratua. Jesus aitak dio garai batean tratuak errealetan egiten zirela, eta ondoren durotan. «Oraindik ere tratu asko durotan isten dira», gaineratu du semeak. Tratua isteko seinalea «eskua ematea» izaten da eta erosleak seinale bat ematen dio eskura saltzaileari. Gero, animaliaren gida erakutsi behar zaio erosleari. «Albaitariak egiten duen txosten bat da, animaliaren ezaugarriak biltzen dituena». Eta orduan egiten da ordainketa osoa, «normalean metalikoan eta eskura». Moxalak eta behorrak eramango dituzte feriara Lizarazutarrek. Aurtengoa feria hobea izatea espero du Jesus semeak. «Iazkoa barregarria izan zen, postu asko hutsik egon ziren». Tratuaren ohiturari etorkizun beltza iragartzen dio, «oraindik iritsiko da eguna animaliak erakustera soilik joango garena», amaitu du.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
AIMAR MAIZ
Iñaki Murua
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaria
«Euskaratik eta euskaraz munduari ekarpenak egin diezazkiokegu»
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Aimar Maiz Ordizia Klasean euskara irakasten adinako naturaltasuna du Iñaki Muruak (Gabiria, 1956) Goierri Eskolako kafetegian ere. Gazte artean ondo moldatzen da. Igandean da BTN Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala; eta guztiaren burua, Iñaki Murua. Txapelketatik urrutiago jarrita dauka, hala ere, begia.
Zer moduz doa Txapelketa Nagusiaren orain artekoa? Orain artekoan, bertsoen mailaren aldetik oso gustura sentitu naiz. Gaiekin ere, oro har, asko asmatu dute gai-jartzaileek. Bertsolarien maila, nire gusturako, ondo. Epaileek ere ez dute erraza, denekikoa egiten ezinezkoa, baina iruditzen zait busti direla, eta nik hori eskatzen diet. Umorea gehiago lantzea izango zen polita, baina bertso traszendentalek dute lehentasuna. Publiko aldetik, ikaragarri ondo, sarrerak ia leku denetan salduta, finalean bertan ere bai.
Umorea bultzatu nahi zenuten aurtengo BTNn. Txapelketa xumeagoa izan nahian agian? Krisiak etsita, ilun, hits, gizartea tonu grisetan murgilduta dagoen garaiotan, esperantza, ilusioa, bizi-gogoa pizteko ekarpenak egingo zituen elementu izatea nahi nuen Txapelketa. Txapelketa bera ere krisiak jota dago, diru aldetik denei erasotzen dielako. Zentzu horretan, soildu egin dugu, ez dago hainbeste girnalda. Oreka bilatzeko, gustatuko litzaidake umorea, ironia eta adarjotzea lantzea eta hazi hori ereitea. Hizkuntzaren alde, batik bat. Atxagak esaten zuen euskara mihia zegoela, mehea. Niri tristura ematen dit, Goierrin bertan, txisteak erdaraz kontatu behar jendeak graziarekin jasotzeko. Lazkao Txiki atzo hil zen, eta hark adina barre eragin diona inor gutxi izango da. Hori berreskuratu nahiko nuke: umorea, adarjotzea, ironia.
Ildo horretan, hitzartuak ziren zahatoa eta ginkasa erakustea?
Bi anekdota horiek ez dut uste aproposenak izan zirenik. Geu ari gara esaten mugikorrak itzali, alkoholik eta bestelako edaririk ez ekarri, ezin da erre... Geu ari gara erabat bete gabe uzten, eta esaten dugunari men egiten geu izan behar dugu lehenengoak. Ulertzen dut, neurri batean, sortzailea dagoen trantze-egoera horretan, behar izatea lasaigarri modura gerta dakiokeen zerbait. Baina dena mediatizatu nahian eta horren goraipamena eginez ibiltzea, ez zait iruditzen.
Bertsolaritzak helburu baino gehiago bitarteko izan behar duela esan ohi da, beste helburu batzuentzat. Txapelketak lortzen du hori? Txapelketa Nagusiak astindu bat ematen du, eta jendeari belarriak erne jarri. Horrek beti poso bat uzten du, bertso mundura jende berria eta gaztea erakarri, ilusioa piztu... Bestetik, BECeko bectekadak sinestarazten digu zerbait bagarela, indarraldi interesgarria da: hainbeste jende euskara hutsean egiten den jenero batean inguruan ikustea, beti egin den bezala a capella kasi, izugarria da. Baina gainditzeko daukagun asignatura da zeharrera eragin diezaiokeen inguruko genero desberdinekiko elkarlana, orain Mintzolatik bultzatu behar duguna: bertsolaritzarekin eskutik joan litezkeen generoen (antzerkia, kantagintza...) traktore izaten saiatu. Bakoitza bere erritmoan eta eroso, baina denoi oxigenoa emateko ahalegina egitea da helburua.
Beste urteetako maila harrapatu al du 2013ko BTNk? Zer moduz dago txapelketa indarrez? Jendearen aldetik harrapatu eta hazi, zapaldu eta azpian pasa gaitu denok. Hilabete eta astebete lehenago finaleko sarrera guztiak salduta zeuden. BECeko giroa, adorea eta bagara zerbait hori bizi nahi duen jendea ere joango da; bertsozale epelak ere joango direla esaten ari da jendea. Behin ere joa-
ten ez dena ez da bertso zaletuko, behin joaten denak arriskua dauka kutsatzeko . Beraz, ongietorria izan bedi. Joan ezinda gelditu direnekin bronkak ere izan ditugu, baina zer nahi duzu guk egitea? Ondo egindako lanaren seinale ere izango da hori. Leku askotan dira pantaila erraldoiak jartzekotan, soziedadeak eta tabernak ari dira euren martxan antolatzen. Hori ere eskertzeko ahalegina da.
Bertsolariei buruz, zer iritzi? Iruditzen zait erreleboa oso indartsu datorrela. Bat baino gehiago asko hazi dira txapelketan bertan. Garantia handia ematen duten pertsonak dira, iritzi kritikoa eta propioa daukatenak. Alde horretatik, asebeteta nago. Mintzolako ikerguneak lana berebat egiten
«Umorea gehiago lantzea izango zen polita, baina bertso traszendenteek dute lehentasuna» «Txapelketak beti poso bat uzten du, astindua eman eta jendeari belarriak erne jarrita» «Gainditzeko dugun ikasgaia da inguruko genero desberdinekiko elkarlana» «Bertsolaritzak Unescoren ondare ez material izateko aukerak badituela esan digute»
baldin badu, etorkizuneko bertsolariak are eta kritikoago, aberatsago, osatuago eta ekarpen oso-oso interesgarriak egingo dituztenak izango dira.
Txapelketak zer ondoren edo ‘poso’ uztea nahiko zenuke? Ikerkuntzatik begiratuta batik bat, gustatuko litzaidake mundu mailatik datorren jendeak nola ikusten gaituen transmititzea, zer onura eta zer gabezia dauzkagun. Ikerketan jarrai dezagun tentazioa sor diezagula etxean bertan, eta kanpokoek gehiago tira egin dezatela. Azkenean, gustatuko litzaidake bertsolaritza munduko fenomeno bezala hartzea, munduari begira jartzea. Terraza Zientifikoan, udalekuetan edo bertso-eskoletan hezitzaile dabilen gazte jende hori kanpoko jendearekin kontaktu fisiko eta berbalean jarri nahi dugu. Kontura dadila bertsoari esker munduari begira eta munduan jar litekeela, euskaldun eta euskaratik bizi izanez eta ekarpenak eginez. Hori, etorkizuneko herri bezala, herrigintzari eskain diezaiokegun alerik inportanteena dela iruditzen zait: euskaratik eta euskaraz, gure gazteriak sinistea munduari ekarpenak egin diezazkiokegula. Gazteei eta etorkizunari nortasun eta zigilu propio bat ematea da hori.
Zer da Terraza Zientifikoa? Abenduaren 13an [gaur] aurkeztuko dugu, Villabonako Mintzolan. Atzerritik ikerketan ari den jende mordo bat dator; AEBetatik, Kubatik, Kolonbiatik, Galestik, Sardiniatik... Katalanak ere bai, bertso tipoko lehiaketa batzuk-eta berpiztu nahian ari direnak. Ikertzaile horientzako espazio bat jarri dugu. Mintzolaren kide direnak eta bidelagun ditugunak ere gonbidatu dugu. Guztira 60 bat lagun izango dira.
Bertsolaritza Unescoren ondare ez material izendatzeko ere lanean ari zarete. Madrilen izan gara Unescoren ekitaldi batean. Ondare ez ma-
10 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
terial izendatzeko asmotan gabiltza. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio izan dira, eta saio mundial bat egin dute. Han gailegoak, alpujarreñoak eta Almeriakoak ziren; eta Almerian Alpujarretan baino negutegi gehiago zeudela, Alpujarretan Almerian baino urdaiazpiko gehiago, horrela jardun ziren. Egaña eta Lujanbio joan zirenean, aurrena ume desagertuen inguruan aritu ziren; kezka duen emakumea bat, eta moja bestea. Gero, bakarka, gaiak jarri zizkieten. Uste dut flipatu egin zutela hango gainerakoek, itzulpena aditu zutenean. Espainiako Kultura Ministerioko funtzionario batek zuzenean sarrera hartu zuen Internetetik, ez duela ezer ulertuko baina etorri beharra daukala eta, «hori ezin dut galdu» esanez.
Beraz, aukerak badira? Hori esaten digute Unescotik bertatik. Eskarmentua daukatenek esaten digute praktika onak deritzenekin bete-betean parean jotzen dugula; Xenpelar dokumentazio zentroa ikaragarri ondo eginda daukagula eta finaleko irudiak harrigarriak eta eredugarriak direla. Baina denborak erakutsiko du, zeren Espainiaren babesean gaude joan beharrean; Frantziaren babesean oraindik zailago da. Bestela, Hego Amerikako edo Ertamerikako estatuekin. Oso konplikatu dugu. Izendapenarekin onuradun euskara irtetea nahi dugu, ez bertsoa bakarrik.
Txapelketan hainbat gairi eta punturi erantzun beharko diezu oraindik, lehendakari kargutik.
Iñaki Murua Goierri Eskolan, hutsarte batean. AIMAR MAIZ
Bai. Dena dela, nire zeregina erraza da: aurpegia edo irudia jartzea. Saioetan gozatzea, entzutea, han egotea. Benetan lan egiten duena elkarteko ekipoa da, lanean buru-belarri dabil. Gustura, harro eta umil, hanka-sartzeak egiten ditugula aitortuz. Ondo egindakoa ere eskertzen digu jendeak. Ni oso gustura nabil, nik loreak besterik ez ditut jasotzen, kasi-kasi ehuneko ehunean.
Finaleko egunean, etzi, zer lan egitea tokatuko zaizu?
Joanito Dorronsoro ataundarrak jarriko dio txapela irabazleari ertsolari Txapelketa Nagusiaren 2013ko irabazleari goierritar batek jantziko dio txapela, igandean, Barakaldon. Jartzaile Joanito Dorronsoro ataundarra izatea erabaki du Bertsozale Elkarteak. Ataunen jaioa, Zumaian (Gipuzkoa) bizi da. «Bertso doinutegian egin duen eta egiten ari den ekarpena, behintzat, aparta izan da. Mila esker Joanitori egin duen guztiagatik, eta zorionak aukera polit honengatik», esan zuen, igandean, Iñaki Muruak ETBko Hitzetik Hortzera programan. Apaiz eta fundizioko langile izana, ikastolen mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan zen Dorronsoro. Zumaiako Aita Mari ikastolan eskolak eman zituen. Bertsolaritza irakastea pentsatu, eta horretarako metodologia sortu zuen. Lan oparoena, berriz, Bertso doinutegia da. Bertsozale Elkarteak 1995ean argitaratu zuen, lau liburukitan. Bertsolaritzako doinuak bildu, sailkatu eta musika-pentagrametan ipini zituen. Une honetan 2.775 doinu ditu bildumak. Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen 1999an, eta Imanol Urbietak Joanito dugu iturri eta doinua sortu zion. «Txapeldunarentzat ohore izugarria da txapela, baina baita ematen dionarentzat ere zerbait», esan du Dorronsorok.
B
Hasteko, bezperan joan. Finalistak eta antolatzen ibiliko diren lankideak aurten ere batera joango gara, larunbatean. Andoni Egaña ere bai, azkeneko finaletan elkarrekin ibili gara, eta oso pozik gainera. Bera ere lankide izango dugu, zertan-hartan, eskatzen zaionerako. Gero, palkora etorriko den jende mordoarekiko hartuemanean ibili beharko dut. Gustatuko litzaidake haiek ere beste zaleek bezain ondo pasatzea, tratu duin bat hartu duen sentsazioarekin etxeratzea: ondo pasata, aberastuta, gustura, aseta. Euskaldun bezala horixe eskatzen diet neure buruari, antolaketari eta han bilduko garen guztiei. Elkar animatzeko eta indartzeko erabil dezagula aukera, eta ahaztu, ahal den neurrian, gure arteko eraman ezinak eta ikusi ezinak.
GOIBERRI 11
GAZTEAK
Helburuak Gazteen adikzioen prebentzio planaren hainbat helburu lortu nahi ditu Beasaingo Udalak. babes faktoreak indartu. Adin txikikoengan, nerabeengana eta gazteengan droga kontsumoaren aurrean babes faktoreak indartzea. arrisku faktoreak murriztu eta jokabide eta jarrera osasungarriak bultzatzea. gatazka sozialak gutxitzea eta bizitzan sortzen zaizkien arazoei arreta eskaintzea. teknologia berriak. Teknologia berriekin eta jokoarekin zerikusia duten adikzioei arreta eskaintzea.
tzen dugu, gainontzeko herrietan zenbait gazteen artean gertatzen den bezala».
Droga kontsumoa gazteen adikzioetako bat da. HITZA
Bilerak
Gazteen adikzioen prebentzio plan berria, Beasainen Loinaz Agirre Beasain Beasaingo Udala gazteen adikzioen prebentzio plana egiten ari da. Beasaingo 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzako plana da, eta helburu nagusia gazteen artean ohitura eta jokabide osasuntsuak bultzatzea da. «Plan horretan gazteek drogen kontsumoan, jokoaren eta teknologia berrien erabilera desegokiaren inguruan izan ditzaketen jokabideen prebentzioa egitea da helburu nagusia», zehaztu du Moira Zeberio Bea-
saingo Udaleko Prebentzio teknikariak. Adikzioa aipatzen denean, «droga adikzioez (alkohola eta tabakoa barne), on-line jokoen eta apustuen adikzioez eta teknologia berrien adikzioez (Interneta, mugikorra, sare-sozialak,...) hitz egiten ari gara», azpimarratu du Zeberiok. Beasaingo gazteen artean arazo berezirik atzeman duten galdetuta, boteiloiak eta kannabisaren kontsumoa nabarmendu ditu Prebentzio tekni-
kariak. «Ez da detekzio zuzen eta zehatzik egin, baina badakigu, adibidez, boteloia egiten dutela gazteek herrian, baita kannabis kontsumoa badagoela ere. Bestelako drogen kontsumoa gertatzen dela pentsa-
Babeslea
Plana bera ezagutzera emateko eta ekarpenak jasotzeko bilerak egiten ari da bai gazteekin, eta bai gazteekin lotura zuzena duten herriko eragileekin. Izan ere, Zeberiok dioenez, «adikzioen prebentzioaren gaiak herri osoaren inplikazioa behar duela uste dugu eta guztiek elkarrekin lan egitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Arazoa ez da bakarrik gazteena, gizarte osoarena baizik». Era horretan, gazteen eta eragile desberdinen ekarpenak jaso nahi dituzte.«Iritziak eta zalantzak ezagutzea eta jasotzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Gero ekarpen horiek adikzioen prebentzio planean txertatu nahi ditugu plana ahalik eta errealistena izan dadin», gaineratu du Zeberiok.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Zumarragako udaletxeko areto nagusian, 1934ko irailean, Euskal Herriko zein beste lurralde batzuetako alkateak eta legebiltzarkideak elkartu ziren. Asanblada aldez aurretik geldiarazi zuen Madrileko gobernuak, eta hasteaz batera desegin zuten. MARIN PASCUAL/KUTXATEKA
GOIBERRI 13
GARAI BATEAN
1934ko asanblada Euskal Estatutoaren eskakizuna zabalduz zihoan garaian Zumarragako udaletxean asanblada egin zuten. Miriam Luki Zumarraga 1934 urtean begirada jarriz gero, ezinbestean dator burura urte gutxiren buruan sortuko zen sarraskia. 36ko gerraren atarikoen berri ematen du alboko orriko argazkiak. Euskal Herrian estatutoaren eskaera zabalduz zihoan, Katalunian Lluis Companys Esquerra Republicana alderdiko buruak Estatu Katalana aldarrikatu zuen eta Asturiasen Urriko Iraultza
egin zuen Alderdi Sozialistak. Ezinegona zen nagusi. 1934an Alejandro Lerroux zen Espainiako gobernu burua Alderdi Erradikal Errepublikanoaren izenean. Alderdi hau zentrokoa bazen ere, praktikan eskuineko politikak zein aliantzak egin zituen. Eskuineko politika haien erakusle da, esate baterako, herritarrek hautatutako estatutuaren aldeko udal ordezkariak beraien kargutik
kendu zituztela. Kargutik kentzeko arrazoia kontzertu ekonomikoarekin lotuta egon zen. Lerrouxen gobernuak Euskal Herrian ardoaren merkataritzak zuen kontzertu berezia aldatzeko asmoa agertu zuen. Asmo horrek udaletan matxinada bat eragin zuen. Mugimendu haren izenean, Zumarragan alkateen eta legebiltzarkideen asanblada deitu zuten.
Ongi etorri baino ez Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek hasieran mugimendua babestu bazuten ere, sozialistetatik bereizi ziren. Bi alderdiek bide ezberdinetatik erdietsi nahi zuten euskal estatutoa.
1934ko irailaren hasieran, Indalecio Prieto sozialista barne, ordezkari ugari bildu ziren Zumarragako udaletxeko areto nagusian. Espainiako gobernadorearen esanetara zeuden karabineroek ez zioten jendeari udaletxera hurbiltzen utzi eta liskarrak sortu ziren. Asanblada hasi zen. Hala eta guztiz ere, Espainiako gobernadorearen aginduz batzarra debekatuta zegoenez, Donostiako alkate eta mugimenduaren buruzagi Fernando Sasiainek aretoan bildutakoei ongi etorria emateaz batera, asanblada desegin zuen. Egun gutxira Zumarragako alkatea eta beste alkate asko atxilotu zituzten.
14 GOIBERRI
MOTZEAN
#txiotesirik originalena Itxaro Perez beasaindarrak #txiotesia lehiaketa irabazi du. UEUk antolatutako lehiaketan, Perezek bere tesia sei txiotan laburtu du Twitterren, eta beste 86 #txiotesiren artean originalena izan dela erabaki du epaimahaiak. Ane Arrieta Beasain Itxaro Perez biokimikari beasaindarrak (Beasain, 1981) heste lodiko minbiziaren inguruan tesia egin zuen 2011n, eta orain, bere tesia sei txiotan laburbildu duten 86 lagunen artean orijinalena bezala aukeratu dute Estitxu Garairekin batera (azken honena, #txiotesi ulergarriena bezala). #txiotesia lehiaketa Udako Euskal Unibertsitateak aurten lehen aldiz antolatutako lehiaketa da, eta bertan 2011 eta 2013 bitartean egindako tesiak laburbildu behar ziren sei txiotan. Txio bakoitzean 140 karaktere idatz daitezke gehienez, eta hori ikusita, Perezek ipuin moduko zerbait egitea erabaki zuen. Azaroaren 19an egin zen lehiaketa eta 09:00etatik 21:00etarako epea zegoen sei txioak idazteko. Tesia 2011. urtean egin zuen Perezek, heste lodiak minbiziaren bilakaeraren tarteko fasea
aztertzeko aukera ematen zuelako. «19 goizean, lankide batek parte hartzea proposatu zidan, baina, 150 orritako tesia sei txiotan laburbiltzea ia ezinezkoa iruditu zitzaidan. Goizean liatuta xamar ibili nintzen, baina, arratsaldean lankide bekadun batzuei proposatu eta halaxe egin genuen», dio Perezek. «Txiotan laburbildu behar genuenez, txita bati bere amak azalduko balio bezala kontatzea okurritu zitzaidan, eta halaxe egin genuen». Egin, eta baita txiotesirik originalenaren saria lortu ere. «Eznuen batere espero irabaz-
Itxaro Perez biokimikari beasaindarrak heste lodiko minbiziaren inguruan tesia egin zuen. GOIBERRI
GOIBERRI 15
MOTZEAN
tea, eta ilusio handia egin zidan sariak» dio beasaindarrak. Txiotesia lehiaketako sariak azaroaren 25ean jaso zituzten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Perezek eta Garaik. Perezek lortu zituen 300 euroak txiotesia egiten lagun izan zituen lankideekin banatu zituen. Sariak banatu zituzten egun hura pozez gogoratzen du Perezek: «Twitter bidez euren ezizenez jarraitzen dudan jendea aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan nuen eta normalean erdi-ezkutuan gelditzen garen ikerlariez Twiterren hitz egiteak poz handia eman zidan».
Txiotesia Hau da Itxaro Perezek egindako txiotesia: 1.- Ama,irakurriko ipuin hau?-Bai maitia:peptidasen aktibitatearen aldaketak heste lodiko minbizietan2011.-Eta zer dira peptidasak?#txiotesia 2.- Gorputzean ugariak diren entzimak.-Eta zergatik ikertu heste lodiko minbizian? -Gizartean oso ohikoa eta eredu aproposa delako. #txiotesia 3.- Nola ikertzen da hori?Peptidasen aktibitatea neurtuz kasu hauetan:odolean eta ehun osasuntsu-adenomaminbizi sekuentzian.#txiotesia 4.- Eta emaitzak,amatxo?Aldaketak daude lagin osasuntsu eta kaltetutakoak konparatzean eta selektiboak dira pep-
Itxaro Perezek egindako #txiotesiaren amaieran honako irudia jarri zuen, bere #txiotesi osoa marrazki bidez laburbilduz. GOIBERRI
150 orritako tesia sei txiotan laburbiltzea ia ezinezkoa iruditu zitzaion Perezi Sari-banaketa eguna «pozez» gogoratzen du, hainbat ikerlari ezagutu zituelako
tidasaren arabera.#txiotesia 5.- Eta hau dena zertarako?Minbizia ahalik eta azkarren detektatzeko eta pronostikoan laguntzeko, minbiziari aurre egiteko.#txiotesia 6.- Alaa!! Zeinen ondo! Ama, handitan ikerlari izango naiz.-
Ziur?Ikusiko dugu handitzean… Eta hala bazan… Azken txio horren amaieran, testu horren goikaldean dagoen argazki hau jarri zuen Perezek. Bertan, bere #txiotesia dago laburbilduta, marrazki bidez.
16 GOIBERRI
IBILBIDEA
Idizabalgo baserri eremua ezagutzeko aukera ematen du 4,6 kilometroko ibilbideak. LOINAZ AGIRRE
Idiazabal gainez gain Idizabalgo San Migel elizatik abiatuta, Gurutzetako ermitaraino, gainez gain eta baserriz baserri egingo dugu ibilbidea, historiaz, naturaz eta paisaiaz gozatuz. Artzantza eta nekazaritza izango ditugu lagun ibilbide osoan. Loinaz Agirre Idiazabal Idiazabalgo San Migel elizatik hasiko dugu ibilbidea. Kanpotik zein barrutik, eraikin ederra da XII-XIII. mende artean eraikitako eliza. Adituen esanetan,
Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa du. Bataio pontea, Gurutzetako ermitatik ekarritakoa dela diote, ibilbide honetan bertan ikusiko dugun Gurutzetako ermi-
tatik alegia. Barruan, Migel Irazustak diseinatu eta Jose Antonio Iparragirrek egindako erretaula barroko ikusgarriak ikus daitezke. Ibilbidea hasteko, elizaren
atzealdetik hilerrira joateko bidetik gora egingo dugu. 4,6 kilometroko ibilbide atsegina da, paisaia ederraz, naturaz eta abereez gozatzeko aukera ematen baitu.
GOIBERRI 17
IBILBIDEA
Gurutzetako ermita, Idiazabalgo lehenengo eliza bilbidearen puntu gorenean dago Gurutzetako ermita. Ondoan, berari erantsita, serora etxea du, Serotegi deitua. Andre Mariari eskainitako ermita da Gurutzetakoa. Pablo Gorosabelek idatzia duenez, tradizioaren arabera, Gurutzetako ermita izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza. Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa). 1972. urtean berritu egin zuten Gurutzetako ermita. Ermitaren ezkerrera, garai batean taberna izan zen Albitxu baserria dago.
I
Gurutzetako ermita
Irteera helmuga
Idiazabal-Idiazabal Luzera: 4,6 km Denbora: 1h 15 min Altuera gehiena: 313 m. Altuera gutxiena: 213 m. Desnibela: 100 m. Zailtasuna: Erraza
Lehenengo kilometroan aldapa handi samarra igo beharko dugu, eta aldaparen bukaeran, Gorrotxategi oilategiak ezker-eskubi ikusiko ditugu. Seinaleari jarraituz, Gurutzetako ermita aldera hartuko dugu. 400 bat metroko tarte laua da honokoa, eta Beasain aldeko ikuspegia ikusiko dugu. Gurutzetako ermita dagoen gaina historia handiko lekua da ondoko koadroan ikus daitekeen bezala.
Baserriz baserri Bideari segiz, ezkerrera, aldapa behera hartuko dugu, Idiazabal eta Aizkorri parez pare ditugula. 400 bat metro aldapa behera eginda, Aranburu gaztandegira
iritsiko gara. Errepideari jarraituz, Toki Eder etxearen ondoan, eskuinera egingo dugu. Berriz ere ibilbide laua izango dugu metro batzuetan, baserrien eta zelaien artean. Bideari segika, tarte batean ezkerrean Ampo kooperatiba ikusiz, San Inazio auzoraino iritsiko gara. Errepide nagusiari jarraituz, ezker-eskuin dauden espaloietik egingo dugu ibilbidearen azkeneko zatia, berriz ere elizaraino iritsi arte. Ibilbide motzagoa egin nahi duenak badu aukera. Horretarako, Toki Eder etxean eskuinera hartu beharrean, ezker aldeera hartuko dugu eta, berehala, berriro Idiazabalgo herrigunera, Kale Nagusira, iritsiko da.
Gurutzetako ermita eta Serotegi. LOINAZ AGIRRE
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik
geobeasain.net
Beasaingo gidarik zabalena mugikorrean easaingo Udalak herriko informazio guztia bildu eta denen eskura jarri nahi izan du, bai sarean eta baita telefono mugikorretan ere. Geobeasain.net gunean, herriko mapa interaktiboa aurkituko duzu. Eta mapa horretatik abiatuta, herriko merkataritza gida, elkarteen zerrenda, ondare historikoa, ibilbideak edota hirigintza eta zerbitzuen atalak aurkituko ditu erabiltzaileak, modu erraz eta erabilgarrian.
B
Webgune hau etengabe eguneratzea da udalaren asmoa, eta horretarako, eragile guztien «parte hartze aktiboa» eskatu dute. Ane Egurtza teknikariak azaldu duenez, «plataforma honetan sartu eta komertzioari edo elkarteari buruzko informazioa eguneratuta izatea nahi dugu». Herriaren inguruko informazioa ere «pixkanaka zabaltzen joatea» da helburua, ahalik eta gidarik osatuena izateko. Dagoeneko martxan dago webgunea eta mugikorrerako APPa ere jaitsi daiteke.
Sarean ikusia
Teknologia
Lasterketen webak 5 urte
10 milioi Galaxy Note
Webgune batek 5 urte betetzea, funtzionatzen duenaren seinale da, eta hori lortu du Alberto Mella beasaindarrak 2008an sortutako lasterketak.com webguneak. Epe horretan, 2.000 lasterketa publikatu eta milioi bat bisitari baino gehiago izan dituzte.
Samsung-ek aurten salgai jarri duen Galaxy Note 3 aparailuak sekulako salmentak lortu ditu; irailaren 25ean jarri zuten salgai, eta apenas 3 hilabetean, 10 milioi unitate saldu dituzte mundu osoan. Hala, bere aurrekarien (Galaxy Note I eta II) emaitzak hobetzen ari da.
lasterketak.com
samsung.com
Bideoa
Konstituzioaren aurka protesta Joan den abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren Eguna ospatzen zela eta, Ernai gazte erakundeko kideek protesta egin zuten, Ordizian kartelak eta bandera espainiarrak jarriz. Protestak oihartzun handia izan du sare sozialetan; orain, bideoa ere zabaldu dute.
Ernairen protestaren bideoa hemen dago ikusgai: