GoiBerri 104. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

104. zenbakia. 2014ko maiatzaren 23a

Korrikalari urretxuarra iazko Zegama-Aizkorri maratoian, Sancti Spirituko aldapan. ARKAITZ APALATEGI

Aritz Egea Korrikalaria

ÂŤZegama-Aizkorrin hasieratik arriskatzeko asmoa dutÂť 6-7

Mari Jose Olazabal 3 Iritzia 4-5 Orkli 8-9 Zumarragako eta Urretxuko gaztetxea 10 Ekaitz konpartsa 12 Ordiziako nesken areto futbol taldea 14 Natur ondarea ezagutuz 18



GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Mari Jose Olazabal Aramako alketa ohia

«Jendeari ezezkoa ematea ez da batere atsegina» Mikel Albisu Arama 12 urtez izan zen Aramako alkate Mari Jose Olazabal (Arama, 1969). Lanbidez irakaslea da Legazpiko Haztegi Ikastolan.

12 urtean alkate, zerekin geratu zinen gustura? Herriaren hitza entzun eta herriarentzako garrantzitsuak ziren proiektuak egiten saiatu ginen beti.

Eta disgustura?

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

kin irakurtzeko eskatu zidan, eta sortzen zizkigun sentimenduak konpartitu genituen.

Musika talde bat. Imanol abeslariak miresteko ahotsa zuen.

Abesti bat. Bazkal osteko kafea, Mikel Ur-

Herri txiki bateko alkatearentzat zein da buruhauste nagusia?

Bi arrautza frijitu pikilo piperrekin.

Herritarrak herri proiektu baten parte hartzaile aktiboak bihurtzea. Beraiek direla herriaren sorburu, helburu eta bidea senti araztea.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Seme-alabak pertsona zoriontsuak direla ikustea.

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Pelikula bat. Slumdog Millionaire. Liburu bat. Hitz Pozoituak. Alabak elkarre-

Lehentasunak markatzean zenbait eskaera baztertu behar dira. Eta jendeari ezezkoa ematea ez da batere atsegina.

«Herriarentzako garrantzitsuak ziren proiektuak egiten saiatu ginen beti»

MIKEL ALBISU

Mendian ibiltzea eta haize freskoa aurpegian sentitzea.

dangarinena.

Janari bat.

Sagardoa.

Oporretarako leku bat. Pirinioak.

Amets bat.

Gorroto duzuna. Alferkeria.

Goierriko txoko bat. Arama, noski!

Araman biziko ez bazina... Ez dakit «biziko» ote nitzakeen!

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Goierrik badu gran colegio bat ein amets ederra, langileen semeek Oinarrizko Batxile rgoa ikastea, industria ikasketak egitea peritutza helmuga izanda, edo administrazio buru izateko prestatzea hizkuntzak eta kontabilitatea ikasiz, hori guztia garraiobide garestietan dirurik gastatu gabe eta etxeko ekonomiaren kalterako gasturik sortu gabeÂť. 1957an idatzi zituen hitzok Eustasio Lopezek, Beasain Festivo urtekarian. Bailarako gazteei ofizio bat irakatsiko zien gran colegio bat eskatzen zuen Lopezek, ÂŤdorre altuekin, ikasgela garbi eta zabalekin, jolaserako patio handiekin eta aisialdirako gune eroso eta atseginekinÂť. Kronista beasaindarraren testuaz oroitu naiz egunotan, Goierri Eskolaren 50. urteurrenari buruzko azken berriak irakurtzen ari nintzen bitartean. Omenaldiren bat eta bilkura esanguratsu batzuk salbu, nahiko modu xuabean, ari dira

Z

ospatzen urtemuga. Apaltasun horrek, baina, ez gintuzke eraman behar mende erdiko ibilbidean pilatutako balioak ahaztera. Aitzitik, irakaspen horiek identifikatzeko momentu egokia da honako hau. Harrigarria da Goierriko Eskola Profesionala 1963. urtean jaio izana. Gerra ondoreneko lozorrotik esnatzen ari zen garai hartan eskualdeko gizartea, frankismoak ezarritako egitura hertsien artean. Testuinguru gris eta zail horretan loratu zen Lanbide Eskola. Ordurako jendartean nabariak ziren zenbait aldaketa. Ekonomia ziztu bizian ari zen hazten eta goierritarrek tailer eta enpresa ugari zabaldu zituzten. Espainiatik eta gainontzeko euskal herrietatik langile asko iritsi zen. Eta horrek guztiak behar berriak sortu zituen bailaran. Begibistakoena, etxebizitzen beharra. Etorkizuneko langileak arlo teknikoan heziko zituen erakunderik ere apenas zegoen eta, gainera, oinarrizko eskolak amaitu ondoren ikasten jarrai-

tzeko aukerak oso urriak ziren. Gabezia horrek esnarazi zuen Goierriko gizartean bertan, Lanbide Eskola bat sortzeko bultzada. Frankismoaren ordezkariek garaiko arazoei aurre egiteko zuten gaitasun eta ardura falta ikusita, eskualdearen aldeko lanari ekin zion herritar talde batek. Horretarako, gainera, erregimen frankistak hobetsitako egitura bat baliatu zuten: tokian tokiko familiaburuen elkarteak. Bultzagile horiek enpresekin elkarlan estua saretzeko gai izan ziren. Eta elkarren artean, enpresariak eta herritarrak, eskola profesionala sortzeko adinako adostasunetara iritsi ziren 1960ko hamarkadaren hasieran. Gaur egun zail ikusten dugun kontua da, enpresarien eta langileen arteko kolaborazioa. Baina orduan ez ziren orain baino errazagoak harreman horiek. Sorrera hartatik, ikastetxe-

aren beraren DNAn egon da bailarako indar ezberdinen arteko kolaborazioa. Gaur egun, Goierriko udalek eta enpresek osatzen dute Goierri Eskolaren oinarrian dagoen fundazioa. 1963tik hona, ehunka eta ehunka ikasle pasa dira Goierri Eskolatik. Gazteen hezkuntzan, ezagutza teknikoen transferentzian, ikerkuntzan eta inguruko enpresen maila teknologikoaren mesedetan egindako lana aipatzekoa da. Beste hiru puntutan jarri nahi nuke arreta, ordea. Eskola profesionalak, hasieratik, ikasle orori formazioa eskaintzeko konpromisoa erakutsi izan du; nabarmentzekoa da, historia osoan zehar, ikasketetan aurrera egiteko arazoak zituztenei eskainitako arreta. Emakumea Lanbide Heziketan txertatzeko ideia ere hor egon da beti. Euskara Hezkuntza profesionalera eramaten, berriz, aitzindaria izan da Goierri Eskola. Atzera begiratu eta Eustasio Lopezen artikulua errepasatuz gero, bistakoa da garai hartan imajinatutako zentroa eta gaur egungoa ez direla antzekoak. Hala ere, gizartearen beharrak asetzen eta inguruko baldintzetara egokitzen jarraitzen du ikastetxeak, herritarren, enpresen eta erakunde publikoen arteko kolaborazioa bultzatuz. Bazuen arrazoirik Lopezen ametsak, badu Goierrik merezitako gran colegio hori.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Alien Hilaren 13an zendu zen Hans Ruedi Giger, Alien-en sortzailea, eta igande honetan izango ditugu Europar Batasuneko hauteskundeak. Zein puntutaraino sentitzen ditugu arrotz hauteskunde hauek?

Berriro ere berandu gabiltzak elkarrizketa osatzeko... emailean gure txanda dela jaso orduko, buruari idazteko gai posibleen inguruan buelta batzuk eragin, bakar bat ere emanez, beste tarte batetarako utzi... eta egunak pasa eta pasa, halaxe gertatzen zaidak azkenaldian. Hire elkarrizketa hasierarik ere ez zaidak iristen, eta hala ere egunak pasa eta pasa; hiri ere antzera pasako zaik ziur aski. Ez zekiat ziur, baina 15 bat urterekin idatziko nian nire lehendabiziko Goierritarrarako bertsoa, Beasaingo festei, langabeziari, edo tokatzen zen gaiari eskainia, nolako ilusioarekin idatzi ere! Astea pasako nian buruan ideiak bildu eta tolestu, zer eta nola esan... eta Beasaingo Bideluze plazan zegoan kioskoan entregatu, «Goierritarrarako bertsoak dira hauek» esanez. Argitaratutakoan ere, buruz nekizkian bertso horiek irakurtzen nizkian, eta a zer ilusioa ezagunek irakurri zituztela entzutean! Eta zer esanik ez, hireak eta besteenak ere gustora irakurtzen nizkian, «bertsolari onek» idatzitako bertsoak.

Ez nagok ziur Goierritarra izateari utzi zionean ala lehenago, gai bati jarritako bi bertso haietatik elkarrizketa bidezko artikulura pasa gintuan, eta han ere gustora, okurritutako gaiei buruz hizketan edo gaizki esaka, baina orain... orain berriro ere epea lepoa estutzen. Konturatzerako, bizitza erdia baino gehiago zeramaat Goierritarra/GoiBerrirako idazten, eta pentsatzen diat orain 16 urte nian grin hori orain ere izan behar duela besteren batek, eta gustora asko hartuko lukeela tartetxo hau nahi duena esateko, ezta?

Iñaki Apalategi

bat eta

Ez nauk ni ere errepasoa egiten hasiko. Pentsa, urte batzuk gehixeago dauzkagunok Goardia Zibilak itxi zuen Euskaldunon Egunkariaren hasierako urteetan ere idatzi genizkian bertsoak; artean ume mokoa izango hintzen! Arrazoi dek gauza batean hala ere. Hilean behingo konpromisoa hartzen denean, edo lau astean behingoa, gaiari bueltak emateko hilabete osoa duala iruditzen zaik. Eguneroko martxak, ordea, bezperan (edo dataz kanpo), presaka eta nola-hala funtzionatzera eramaten hau azkenean askotan, eta ez dik hori merezi eskuetan aldizkaria hartzen duenak. Utzi izan dizkiat lehen ere horrelako enkarguak iritsi ezinda; bereziki gogoan diat Argiako bertso jarriena, hamabi sorta osatzeko konpromisoa hartu eta hamaika eginda utzi nuena, hara ere estu iritsi eta hamabigarrenak ezer berririk ekar zezakeenik sinetsi ezinda. Atsedena behar diat nik ere. Hik esan bezala, izango dek espazio

bat Aitor Sarriegi

hau guk baino hobeto beteko duenik, eta tartean behin behintzat gustura irakurri gaituenik bada, gero arte esatea geratzen zaiguk. Orriotan ez bada afalosteren batean edo oholtzaren batean segiko diagu gure burutazioak botatzen. Eskerrik asko eta laster arte!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Aritz Egea Mendi lasterketetako korrikalaria

«Azkenean, helburua kirolarekin gozatzea da niretzat, besterik ez» Aimar Maiz Urretxu Aritz Egea korrikalariak (Urretxu, 1984) iaz utzi zuen maila berean ekin dio mendi lasterketen urteari: goi-goian. Etzi Zegama-Aizkorri maratoian irtengo da, aitortu ez duen helburu bat buruan duela. Hasieratik dena ematera irtengo da; «edo lasterketa oso ona, edo oso txarra» atera dakiokeen arren.

Hasi duzu mendiko lasterketen denboraldia. Zer moduz? Igandean denboraldiko bosgarren lasterketa izan zen, orain arte nahiko motzak. Aurreko laurak bigarren egin eta azkenekoa lehenengo bukatu dut. Beraz, pozik. Orain arte sentsazio txar samarrekin ibili naiz, baina etorri dira onak. Jokin Lizeagak jarritako entrenamenduak jarraitzen ditut, eta banekien ondo ari nintzela. Mendian ez nuen solturarik nabaritzen. Baina puntua aurkitu dugu; orain mantendu, eta kito.

Lasterketa «motz samarrak», zuretzat zer dira? Egia esan, motz samarrak ere ez, maratoi bat ere egin dudalako. Aizkorrira begira egin nuen. Besteak maratoi erdiak izan dira, eta bat 10 kilometrokoa ere bai. Zegama-Aizkorrirekin alderatuta, motzak.

Gaur egun mendi lasterketetara bakarrik dedikatzen zara?

Bai. Nire ibilbidea nahiko luzea da. Afizionatuak arte txirrindularitzan ibili nintzen. Unibertsitatera iritsi eta pixka bat bete nintzen; entrenatzeko denbora gutxi, eta utzi egin nuen. Urtebetera, triatloian hasi nintzen, eta oraindik denbora gehiago behar nuen entrenatzeko. 2010ean Hawaiin izan nintzen, eta handik etorritakoan helbururik gabe bezala sentitu nintzen. 2011ko denboraldia hasi nuen triatloian, baina erdirako esan nuen emateko guztiak emanda nituela. 2012an mendi lasterketetan hasi nintzen.

Iazko urtea, zer moduzkoa? Oso ona. 2012an, hasitakoan, lesio dezente izan nituen, hankak mendirako ohitu gabe neuzkalako. Iaz Aizkorri oso ona egin nuen, niretzat ere sorpresaz. Denboraldi bukaerako Munduko Kopako probatean 3. egin nuen, eta hori izan zen onena. Munduko Kopan sailkapen orokorrean 4. eta Espainiako Kopan ere 4. geratu nintzen.

Bigarren urtea izateko ez dago batere gaizki. Ez, ez. Egia esan, oso-oso gustura geratu nintzen. Banekien ondo ibiliko nintzela, baina hain ondo ere ez nuen uste.

Horrenbeste kiroletan arituta, zer ezinegon izaten duzu? Beti gauza bera egiten asetu agian?

Bizitza kirolik gabe ez nuke ulertuko. Beste gauza asko ken ditzaket, baina kirola ez. Baina beti helburu batzuekin egiten dut. Txirrindularitzan gaztea nintzen, eta gozatzea zen. Triatloian Hawaii zen helburua; egin nuen. Mendi lasterketetan, Aizkorri; egin nuen. Aurten, berriz, Aizkorri hobetu eta Munduko Kopan lan txukuna egin nahi dut. Etorkizunean beste helburu batzuk topatuko ditugu.

«Aitak aspaldi esan zidan erronka zalea naizela. Lehiakorra naiz, baina neurekiko» «Aizkorrin faborito bakarra dago. Ia-ia %100ean nago Kilian Jornetek irabaziko duela» «Kirola profesional baldin bada bere kabuz eutsi behar dio, ez erakunde publikoen diruz»

Zeuk aurretik jarritako maila gainditzea duzu erronka? Aitak aspaldi esan zidan ni erronka zalea naizela. Erronkak jarri beharra dauzkat, eguneroko entrenamenduak egin ahal izateko. Ikaragarri gozatzen dut entrenatzen. Lehiakorra naiz, baina neure buruarekiko.

Kirolak bizitza mota bat markatzen dizu? Ikuspuntu batetik, bai. Entrenamenduak bete nahi ditut, eta orduan, bizitzako beste gauza guztiak horren inguruan jartzen ditut. Lana, entrenamenduak eta beste denbora guztia — gehiegi ez da geratzen— ahal dena egiteko. Jan aldetik ez naiz zaintzen, esateko. Askotan esan didate gimnasiora joateko, indarra hartzeko; baina ez naiz joaten, ez zaidalako gustatzen. Azkenean, nire helburua kirolarekin gozatzea da, besterik gabe. Nire bizitzaren zati handi bat da, baina gozatzeari uzten diodanean, utziko dut.

Zegama-Aizkorri igandean da. Faboritoen artean ikusten duzu zuk zeure burua? Faboritoa, ez. Faborito bakarra dago, eta ia-ia %100ean nago berak irabaziko duela: Kilian Jornetek. Beste batzuk podiumerako edo lau ordutik jaitsi ala ez, saltsa horretan ibiliko dira. Gu hortik urruti gaude. Nire


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

go eginik gehiago gozatzen ari naiz. Mendian entrenatzen duzu, eta denbora konturatu gabe pasatzen da. Faktore psikologiko hori positiboagoa da mendian. Bestetik, urtez urte maila handitzen ari da mendi lasterketetan, errekorrak hausten ari gara edozein probatan. Baita ere egia da aurrean ibiltzen den jendearen eta bigarren mailakoen artean aldea gero eta handiagoa dela. Podiumeko jendetik 4-5.era denbora-tartea asko hazi da; maratoi erdi batean 10 minutu agian. Duela urte batzuk hori ez zen gertatzen Euskal Herrian.

Horrek zer esan nahi du, euskal eliteko korrikalariak munduko elitera inguratzen ari zaretela?

AIMAR MAIZ

asmoa iazko marka (4:17 ordu) hobetzea da. Dezente jaisteko asmoa daukat, eta horretara aterako naiz. Edo lasterketa oso ona aterako zait, edo oso txarra, baina hasieratik arriskatuko dut.

Beraz, lau orduren azpitik? Ez, ez. Lau orduren azpitik ezinezkoa da. Hori oso gutxiren esku dago.

Jornet aipatu duzu, eta aurreko astean Kanarietan ikusi zen gizakia dela. Bigarren egin zuen. Niretzat, jendeak irakurketa okerra egin du: berriz erakutsi du ez dela gizakia. Bi aste ere ez zeraman korrika. Orain arte Norvegian eskiatzen aritu da, zero graduan edo hotzago. La Palmara joan, 30 gradu, 70 kilometro korrika, eta bigarren egin du. Beraz, gizakia den hori, ez dakit bada nik... [barreak]

Zer egutegi eta helburu dituzu 2014rako buruan? Lehenengoa Zegama-Aizkorri da. Presio bat sorrarazten dit karrera horrek, nire buruari jartzen diodana, helburu bat delako. Ondoren dena lasaitzen da. Helburu pertsonala Munduko Kopan aurrera ibiltzen saiatzea da. Nire esku baino gehiago lehiakideen esku egongo da, korrikalari profesionalak edo erdi profesionalak azaltzen direnean, haiei kontra egitea oso zaila delako. Munduko Txapelketa Chamonixen izango da, sanjoanetan, eta hori ere helburu garrantzitsutzat daukat.

Zegama-Aizkorrik zer dauka berezia? Horren ona da? Nik urte bakarra daramat kanpoan lehiatzen, eta antzeko zerbait Italian bakarrik ikusi dut. Gainera, logikoa izan daite-

ke, han sortu zelako skyrunning modalitatea, eta kultura nahiko sendoa daukate horren inguruan. Baina hemengoa zorakeria bat da. Eguraldi txarrarekin ere beste karreretan normaletan baino jende gehiago egoten da. Datak ere eragina dauka, Munduko Kopako lehenengoa izanda jendea gogoz etortzen delako, eta munduko onenak izaten direlako. Iaz denboraldiko lasterketa onena kontsideratu zuten. Zer edo zer berezia badauka. Zegama, Zegama da, ez dauka besterik.

Triatloia kirol gogorra da. Mendi lasterketak ere ez dira atzera geldituko, ala? Niri triatloiak baino askoz esfortzu gutxiago suposatzen dit, entrenamendu aldetik batez ere. Eta gozamen gehiago, momentu honetan. Beraz, gutxia-

Niri grazia egiten dit elite deitzen didatenean. Ni langile bat naiz, hau hobbytzat daukat. Serioago hartzen dugula, ez da beste ezer. Baina aurrean geroz eta maila handiagoa dago, baina hala ere, oraindik kirol oso berria denez, munduan ere ez da maila ikaragarria, historia gehiagoko kiroletako elitekoek duten bezala, txirrindularitzak, atletismoak edo errepideko atletismoak.

Profesionaltaunarekin inoiz egin duzu amets? Ez, sekula ez. Gainera, horrekin nahiko kritiko naiz. Askotan bilatzen da kiroletik bizitzea, baina diru laguntza publikoetatik, eta ez zait gustatzen. Nire ustez, kirol profesionala baldin bada, kirolak bere kabuz eutsi beharko lioke, babesle bidez edo dena delakoa. Baina ez erakunde publikoek emandako diruaren bitartez.

Goierriko Bi Handiak, Ehunmiliak... Ultratrailek tentatzen zaituzte? Egunen batean egingo dut. Ehunmilietara ez dakit ailegatuko naizen, baina G2H posible ikusten dut. Orain egiten ari naizenarekin ez da bateragarria, entrenamendu aldetik eta. Gainera, uztailean harrapatzen zaitu. Baina hemendik urte batzuetara egingo dut, ziur.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Arrakastaren eredu Orkli Kooperatibak Gipuzkoako Enpresa Onena izendapena jaso du Merkataritza Bazkundearen eskutik. Janire Arrondo Ordizia 70eko hamarkadan Goierrin zegoen langabeziari irtenbidea emateko jaio zen gaur egungo Orkli duela 40 urte. Altua zen, batez ere, emakumeen langabezia tasa horduko hartan. Herritarrak irtenbide bila hasi eta Aretxabaletako Copreci kooperatibak Ordizian lantegia irekitzea lortu zuten. Hasierako asmoa argia zen, urte batzuen bueltan lantegia goierritar langileen eskuetara pasatzea, kooperatiba bat sortu eta eskualdean aberastasuna sortzea. 1974an eratu ondoren, 1982an egin zen kooperatiba. Bailaran lana eta aberastasuna sortzen jarraitzeko konpromisoa gaurdaino mantendu dutela diote empresako ordezkariek. Zentzu horretan, egin duten lanaren aitortza gisa jaso zuten joan den martxoaren 21ean Urteko Gipuzkoako Enpresa Onenaren Saria Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen eskutik; «eskualdearekin eta enpleguarekin duten konpromisoagatik». Patxi Lopez Urkiola kooperatibako zuzendari nagusiak jaso zuen oroigarria, eta ekitaldian azaldu zuen saria «bazkide guztien konpromisoarekin egindako lanari esker» lortu zela. Gurean krisiak gogor kolpatu duen eraikuntzaren sektorean

ari badira ere, Orkli punta puntan dabil mundu mailan. «Espainia krisian dago, Europa ere bai, baina mundua ez», dio Joaquin Garcia Orkliko Berrikuntza eta Kudeaketa Sistemen zuzendariak.

Epe luzera begira Bere sorreratik klimatizazioko, ur beroketako eta etxetresnentzako segurtasun termoelektrikoko sistemen diseinuan, garapenean, fabrikazioan eta osagaien salmentan aritu da Orkli. 80ko hamarkadan egindako hainbat aldaketa funtsezkoak izan dira lantegiaren geroan. Ekoizpen produkzioen automatizazioari ekin zioten lehenbizi, horretarako hornitzaile bakarrera egokituz. Era berean, 80ko hamarkada amaieran kudeaketa prozesuak sistematizatu zituzten. 90eko hamarkada erdialdean, berriz, empresaren antolaketa guztiz aldatu zuten, negozio bakarra izatetik hiru independiente izatera pasaz: gas segurtasunarena, ur beroketarena eta berogailu zein ur bero sanitarioarena. Merkatu bakar baten menpekotasuna izan beharrean, nazioartekotzeari ere ekin zioten hamarkada horretan bertan. Gaur egun, ekoizpenaren %80 exportatzen dute. Jarduna dibertsifikatuta eta munduko hainbat puntutan

barreiatua dute enpresa. Hala, Ordiziako lantegi nagusiaz gain, Kushanen (Txina) eta Sao Paulon (Brasil) lantegi bana dituzte; salmeta-komertzialak eta ordezkaritzak ere beste hamaika lekutan. Garciaren hitzetan epe motzera begiratzeaz gain, garrantzitsuagoa izan da Orklin epe luzera begirako erabakiak hartu izan direla. «Ez dugu bat bateko golperik eman nahi, egunero egin behar dugu lana hemendik 10, 15 edo 20 urtera Goierriko jendeak Orklin lana izaten jarrai dezan, eta enpresak lehiakorra izaten jarraitu dezan».

Kooperatiben arrakasta Gipuzkoako Bazkundearen eskutik jasotako sariaz gain, abenduan IESA negozio eskolak, CELSA Competitiveness in Manufacturing Katedraren bitartez, 2013ko Industria Bikaintasunaren Saria eman zion Orkli enpresari; Espainiako urteko fabrikarik onenaren aitortza lortu zuen horrela. Orkliren arrakastak kooperatiba izaerarekin «zerikusi estua» duela uste du Garciak. «Kooperatiba izatean, langileek enpresa eurena dela sentitzen dute, eta hala da, eta dena ematen dute hartzen den erabaki bakoitzeko», dio. Mondragon taldeko kooperatiba ezagunenaren, Fagorren, porrotaren ondoren, asko hitz egin da kooperatiba ereduari buruz. Garciak argi du, baina, ez duela loturarik: «Espainian 9.000 enpresa itxi ziren 2013an, horietatik zenbat ziren


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Orkliko zuzendari nagusi Patxi Lopez Urkiola (eskuinean) saria jasotzen Pedro Esnaolaren eskutik. TULANKIDE

kooperatiba?». Bestalde, Mondragon taldean egoteak hainbat onura dakartzala dio berak. Langileak beste enpresetan birkolokatzeko akordioak dituzte, irabazi bankuak edo elkar laguntzeko beste hainbat erreminta. «Argi dagoena da krisiak bete betean jotzen bagaitu, Fagorrekin gertatu dena gertatuko dela. Baina horrek ez du kooperatiba ereduarekin zerikusirik», dio.

Gerora begira

«Saria gure lanari aitortza da; bazkide guztien konpromisioari esker lortu da» «Krisiak denoi eragiten digu, ez du kooperatiba izatearekin zerikurisik» Joaquin Garcia

Berrikuntza eta Kudeaketa sistemen Zuzendaria

Zenbakiei begiratuta, 825 langile ditu Orklik; horietatik 503 bazkide. Azken urteko salmentak, berriz, 135 milioi eurokoak izan dira. 2008an izan zen beherakadaren ondoren, salmentak berreskuratzea lortu dute. 2013an %3 gainditu zituzten 2012koak eta aurten ere iazkoak gainditzea espero dute. Orkliren etorkizunaz galdetuta etorkizunari «baikor, baina zuhurtziaz» begiratzen diola dio Garciak.

Irizar Forge, nazioartean Lazkaoko Irizar Forge enpresa ere saritu zuen Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak ekitaldi berean, nazioartekotze preozesuan izandako arrakastagatik. Krisia baino lehenagoko fakturazio maila berreskuratu dute, ekoizpenaren %88 exportatuta.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Urretxu eta Zumarragako gaztetxea. ASIER ZALDUA

Iraultza Zumarraga eta Urretxuko gaztetxean! Asier Zaldua Urretxu Urretxuko eta Zumarragako gazte asanbladak gaztetxearen inguruko hausnarketa antolatu du, bi herrietako gazteei proiektuak aurkeztea proposatu die. Egitasmoak maiatzaren 7an aurkeztuko dituzte. Ideia guztiak jaso eta kontuan hartuko dira. Helburua parte hartzaile guztien artean eredu bat zehaztea eta praktikan jartzea da.

Babeslea

Proposamenak aurkeztu nahi dituztenak oraindik garaiz dabiltza. Idatziek zazpi puntu hauek izan behar dituzte oinarri: gaur egungo egoeraren analisia, ekonomia (barrako langileak, garbitzaileak, sarrerak, diru-laguntzak...), espazioaren erabilera, ordutegia, herriko elkarteekin harremana, garbiketa eta asanbladaren papera. Gazte asanbladaren helburu

nagusietako bat belaunaldi berriak erakartzea da. Bestalde, ez dute gauzak inertziaz egiten bukatu nahi eta, horretarako, noizean behin helburuei eta metodologiari buruz hausnartzea komeni dela uste dute.

Ekintzak Baina hausnarketa eta ekintza bateragarriak dira. Hala, datozen asteetarako hainbat ekitaldi antolatu dute. Aurreko asteetan, kontzertuak, bilerak eta Barazki Culinary Center sukaldaritza begetariano tailerra egin dituzte. Hilaren 17an, berriz, Mirentxin Eguna ospatu zuten. Gaur bertan, 23an Pista talde portugaldarrak kontzertua

egingo du eta 31n sukaldaritza begetariano tailerreko bigarren saioa egingo dute.

Proposamenak aurkeztu nahi dituztenak oraindik garaiz dabiltza Asteartero (19:00etan) langile borrokari buruzko dokumentalak proiektatu dituzte eta asteazkenero (ordu berean) asanbladak egiten dituzte. Ekainean, urtero bezala, gaztetxearen urteurrena ospatuko dute.



12 GOIBERRI

MOTZEAN

Ekaitz konpartsako zenbait kide. Irudikoak erraldoiak zaintzeaz, gainean eramateaz eta dantzan jartzeaz arduratzen dira. ANE ARRIETA

Ekaitz: konpartsa berria 2007 urtetik aurrera Beasainen erraldoi eta bruuhandi konpartsarik gabe egon ostean, gazte talde bat elkartu eta Ekaitz konpartsa berria osatu dute. Festetan egingo dituzte lehen erakustaldiak eta entseguak egiten ari dira. Ane Arrieta Beasain Beasaingo festen hasieran, maiatzaren 30eko 18:00etan egingo dute debuta Beasaingo Ekaitz konpartsakoek, eta lehen aldiz, Mariren Jaitsieran ere izango dira, 25. urteurrenaren harira. Aurrez taldekide batzuk erraldoiak eramaten aritzen baziren ere, taldea formalki sortzea erabaki eta 18 lagun inguruk osatzen dute orain konpartsa. Paper batzuk betetzea soilik falta zaizkie elkarte gisa erregistratzeko, ondoren udaletxekoekin hitzarmena lotzeko. Lau erraldoi eta zortzi buruhandi daude egun Beasai-

nen. Buruhandiak 14-16 urte inguruko gaztetxoek janzten dituzte eta erraldoiez irudian ageri diren kideak arduratzen dira. Neska bat ibiltzen da laguntzen eta «gehiago ere ongietorriak» izango liratekeela diote taldekideek. Beasaingo erraldoiak, orain arte, eraman bakarrik egiten bazituzten, orain baltsa, fandangoa eta arin-arina egiten ikasten ari dira. Bi erraldoi berri egongo dira aurten, gainera. Konpartsakideek erraldoi berriak nolakoak izango diren sekretuan gorde nahi badute ere, Beasaingo ohiturei lotutako bi pertsonaia izango direla

aurreratu dute. Xabier Garatek egin ditu Irunen (Gipuzkoa) eta ohi bezala, neska eta besteak mutil itxura izango dute.

Urte osoa dantzan Beasaingo erraldoiak ez dira, ordea, Loinatz jaietan bakarrik ateratzen: San Joan bezperan, Udazken Kulturaleko ekintzen barruan, Inauterietan... ere dantza eta dantza aritzeko prestatzen ari dira Ekaitz konpartsakoak. Nafarroako alarde batzuetara ere joatekoak dira. Festetara Legazpiko erraldoiak ere etorriko dira, beasaindarrak pasa den urteko irailean hara joan zirelako, bueltan.

Horretarako, Arana kalean dagoen Bonberia zenean gordetzen dituzte erraldoiak, eta kale berean egiten dituzte entseguak. Dantzak entseatzeaz gain, erraldoiak txukuntzeko ere erabiltzen dituzte entsegu egunak, 20 eta 30 urte baitutuzte jada. 30 urtedunak iaz berritu zituzten eta faktorea eta kantinera konpontzeko daude: «Erraldoien pisua eramatea baino, oreka mantentzea zailagoa» dela diote taldekoek. Festetarako entseatzen ari dira azken asteetan, eta festak hasi aurretik, musikariekin ere egingo dituzte entseguak.


Publierreportajea

13

Mendia ere Beasaindik gertuago dago orain Beasaingo Udalak egindako aurrekontuen parte hartze prozesuaren barruan, landa eremuko auzoetako herritarrek egindako eskarietako bati erantzuna eman dio udalak. Hala, landa eremuko auzoak eta herrigunea uztartzeko autobus zerbitzua jarri du martxan. Astean bi egunetan, astearteetan eta ostiraletan, izaten da autobus zerbitzua auzoetara, erdiguneko tren geltokitik abiatu eta Mandubiako gaineraino. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egiten ditu geldialdiak autobusak. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, auzoetako bizilagunentzat ez ezik, gainerako beasaindarrentzat eta goierritarrentzat ere oso erabilgarria da auzoetara doan autobus zerbitzua: «Plan polita izan daiteke, esaterako, 09:05ean geltokian autobusa hartu, Mandubiaraino joan, bertan buelta bat eman eta 13:00etan itzultzea». Izan ere, Beasainen inguru horretan dauden natur baliabideetara gerturatzen du autobusak, adibidez, Mandubia-Mandubia GR55 mendi bueltara. Mandubian hasten eta amaitzen den ibilbide biribila da, Larrarte, Garin eta

Astigarretan barrena egiten dena. «Autobusak ibilbidearen hasieran uzten zaitu, eta itzuleran —oinez itzuli nahi ez duenak— autobusa erabili lezake berriz herrigunera jaisteko. Oso zerbitzu erosoa da, eta herrian ditugun bi GR ibilbideetara gerturatzen du mendiaz gozatu nahi duen edozein». Gipuzkoako Mendi Federazioak katalogatutako ibilbidea da GR55 Mandubia-Mandubia itzulia. Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, momentuz, dohainik da auzoen eta herri erdigune arteko autobus zerbitzua. Martxotik dago martxan auzoetara doan autobus zerbitzua, eta sei hilabeteko proba ari da egiten Beasaingo Udala. Autobus zerbitzua astearteetan eta ostiraletan eskainiko da, goizeko ordutegian. Bi egunetan lehen autobusa 09:05ean aterako da auzoetara bidean, tren geltokitik, eta hurrengoa 12:30ean. Mandubiatik erdigunera joateko lehen zerbitzua 09:30ean izango da eta hurrengoa 13:00etan. Salbatoren, Arriaranen, Garinen eta Astigarretan egingo ditu geldialdiak.

Autobus zerbitzuaren ordutegiak. UDALA

Auzoetara joateko autobusa Mandubiako gainean. L.A

943 02 80 50

www.beasain.org

udala@beasain.net


14 GOIBERRI

ELKARTE LAGUNAK

Talde bat, familia eginda 1988 urtean sortu zuten Ordiziako emakumeen areto futbol taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean, taldea indartsu dabil bigarren mailan. Diruz eta jokalariz soberan ez badabiltza ere, konpromisoz eta gogoz eusten diote euren familiari. Ane Arrieta Ordizia Gauza gutxirekin asko egin daitekeenaren adibide da Ordiziako nesken areto futbol taldea. Bigarren mailan ari dira jokatzen, oso maila ona emanez, eta Gipuzkoako erreferente dira euren modalitatean. 1988an sortu zen taldea, eta sorreratik, gertu-gertutik jarraitu du Emilio Ortiz lehendakariak. Hasierako urte haietan bezala, gaur egun ere 20tik 30 urte arteko 12 neskak osatzen dute taldea. Bigarren mailarako igoera ez zaie zerutik erori. «Sekulako aldaketa eman du taldeak azken urteetan», dio Iñaki Heras entrenatzaileak. Herasek entrenatzaile gisa aritzeko prestakuntza jaso zuenetik dinamika, estrategia eta jokatzeko modua asko aldatu dela diote. «Zehatzago entrenatzen dugu orain, denbora, gauzak lantzeko modua... Asko hobetu dugula uste dut. Garrantzia gehiago ematen diogu orain teknikari eta taktikari» dio Herasek.

Afizioa goraka Kirolak «harrapatu» egiten duela diote Herasek eta Ortizek. «Ez da ia batere hitz egiten emakumezkoen areto futbolaz, baina, norbaitek zerbait entzun eta partidaren bat ikustera etortzen bada, harrapatuta geratzen da, eta asko eta asko itzuli egiten dira». Emakumeek jokatzeak jendea ez duela erakartzen uste dute eta, gainera, «hamaikako futbolak kalte asko» egiten diela, «batez ere, Realak taldea atera zuenetik». Horren aurrean, areto futbola «askoz ere

Aurrera jarraitzeko indarra «taldeko giro onak» ematen dietela diote: «Familia bat gara: oso giro ona dugu»

erakargarriagoa» dela diote, «hamaikaren ordez bost lagunek jokatzeak jokoa asko azkartzen duelako». Horregatik, areto futbola probatzeko eta taldean sartzeko gonbidapena luzatu nahi dute.

Lehen maila eskura dute

Iñaki Heras eta Emilio Ortiz goran. Talde osoa beheko argazkian. ANE ARRIETA

Aurtengo urtean dena ematera doaz, eta lehen mailara igotzeko ametsa gero eta gertuago dute. Asteburu honetan Bartzelonan jokatuko duten partida irabazita egingo dute saltoa. Lehen mailara igotzeak, ordea, «egoera asko aldatuko luke:

ekonomikoki egun behar dugunaren hirukoitza beharko genuke. Egun, Beasaingo Estanda enpresak babesten gaitu, baina egoera aldatuko balitz, laguntza gehiago beharko genuke», dio Ortizek. Beraiek bezala bigarren mailan dauden beste talde gehienek «masaje-emaileak, botileroak eta halako beste zenbait luxu» badituzte ere, gutxiagorekin asko lortu du Ordiziako taldeak. «Meritu handia dute gure neskek ere, ez dute ezer kobratzen, eta borondatez etortzen dira», dio Herasek. Taldean, hamabitik lau goierritarrak dira, baina gainerakoak kanpotik etortzen dira: Tolosaldetik, Donostitik eta Gasteiztik, besteak beste. Urte bukaeran diru pixka bat sobratzen bada beraiei ematen diete, erregaietan bakarrik ere asko gasatzen dutelako, trukean ezer jaso gabe. Jarraitzeko indarra «taldeko giro onak» ematen dietela diote: «Familia bat gara eta oso giro ona dugu. Inork taldearen erritmoa oztopatzen badu edo gatazkak sortzen baditu, abisu bat ematen diogu, eta jarrera hobetu ezean, ez diogu taldean jarraitzen uzten».

Maite Gonzalez kapitain Herasek eta Ortizek taldeko Maite Gonzalez jokalari ordiziarraren lana azpimarratu nahi izan dute. Taldeko ordiziar bakarra da Gonzalez kapitaina. «Beste talde batzuetara joateko proposamenak jaso ditu, baina, berak hemen jarraitzeko erabakia hartu du beti», diote; «oso pozik gaude berarekin».


GOIBERRI 15

ARGAZKI ZAHARRA

Gabiriako ikasleak 1997n Gabiriako Balantzategi eskolako ikasleak dira argazkian ageri direnak. 1984 eta 1994 urte bitartean jaiotako gabiriarrak dira. 1997an ateratako argazkia da. Behetik hasita lehenengo ilaran, ezkerretik eskuinera: Eñaut Asurabarrena, Nerea Murua, Maddi Murua, Endika Igartzabal, Jon Ander Larrañaga, Iban Maiz eta Jokin Sudupe. Bigarren ilaran: Beñat Maiz, Iñigo Igartzabal, Mikel Asura-

barrena, Leire Murua, Iñigo Murua, Andoni Larrañaga eta Arantzazu Baztarrika. Hirugarren ilaran: Josu Baztarrika, Maialen Igartzabal, Jon Murua, Jokin Murua eta Gorka Maiz. Laugarren ilaran: Aitor Murua, Eneritz Gorrotxategi, Maialen Murua, Jon Maiz eta Ane Miren Aizpuru andereñoa. Bosgarren lerroa: ezezaguna, ezezaguna eta Rafa andereñoa.

1984 eta 1994 urte bitartean jaiotako gabiriarrak. MIKEL ALBISU


16 GOIBERRI

INTERNET

saretik youtube.com/user/torrothorsen

Sarean ikusia

Euskal taldeen 80-90. hamarkadetako maketak

Sarean ahaztua izateko eskubidea

Hizkuntzaren kalitatea neurtzen

uskal musikarentzako oso garai emankorra izan ziren 80ko eta 90eko hamarkadak. Bazter guztietan sortzen ziren musika taldeak, eta askok grabatzen zuten maketaren bat. Horietako askok aurrera egin eta ibilbide bat osatu zuten; bidean gelditu ziren beste asko. Baina garai batean K7etan grabatu eta eskuz esku ibiltzen ziren maketa haiek galtzeko bidean zeuden. Hala, bada zinta zahar haiek hartu eta digitali-

E

zatzeko lana hartu duenik, eta ordain, maketa haiek bilgune berri bat dute sarean: Youtubeko Euskal Maketak kanala. Egileak bere lana modu anonimoan egiten badu ere, bere asmoa «gazte garaian entzuten nuen musika hura ahaztuta ez gelditzea» dela dio. Bilduma horretan, badira Anestesia, Discipulos de Dionisos, Habeas Corpus edota Zea Mays bezalako talde ezagunak; baita bidean gelditutako asko ere; bitxikeria moduan, bada Goierriko talderen bat edo beste ere (Amen eta Leher, esaterako).

Klik

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015. urterako «bere zerbitzu guztiak euskaraz» eskaintzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, egun eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea neurtu nahi du. Horretarako, herritarren eta eragile sozialen parte-hartzea bilatu nahi du. Webgune bat prestatu du horretarako (gi-

puzkoaeuskara.net). Bertan, nahi duten erabiltzaileek galdetegi bat aurkituko dute. Tabletetik edo telefono mugikorretik ere egin daiteke. Parte-hartzaileen artean, kultur produktuak erosteko bonoak zozkatuko ditu.

Ba al dago Google bilatzailetik norbere arrastoa ezabatzerik? Erraldoi estatubatuarrak ukatu egiten zuen ahaztua izateko eskubide hori, baina Datuen Babeserako Espainiako Agentziak auzitara eraman zuen Google, eta epaitegiek arrazoia eman diote agentziari. Hala, daturen batek hiritarren bati kalte egiten diola frogatzen bada, Googleek ezabatu egin beharko du. berria.info

Udako ikastaroak ‘#saretu’ nahian UEU Udako Euskal Unibertsitateak udako ikastaroen 42. aldia aurkeztu du. Edizioaren zenbakiari jarraiki, guztira 42 ikastaro antolatu dituzte; horietatik 26 Eibarren izango dira, 8 Baionan eta beste 8 Iruñean. UEUren webgunean ikus daiteke ikastaroen eskaintza osoa: ueu.org


GOIBERRI 17

ERREZETA

Txahal-masailak saltsan ardo beltzarekin Barazkiak txikitu eta frijitu, kolore pixka bat hartzeko. Txahalmasailak, osorik, irinetan pasatu eta zartagi batean frijitu behar dira. Gorritutako barazkien

gainean jarri, dezente ardo eta ur pixka bat gehitu, eta egosten utzi bigundu arte (gutxienez bi ordu). Txahal-masailak atera, eta xerratan ebaki.

Barazkiak irabiatu eta iragazi ondoren, txahal-masailak saltsan sartu. Sagar purearekin edo patata frijituekin aurkeztu platera.

Maite Garmendia Maitte janari prestatuak

Osagaiak Txahal-masailak (karrillerak) Tipula Azenarioa Porrua Baratzuria Sagarra Ardo beltza Irina Olioa Gatza


18 GOIBERRI

GURE LURRA

Agauntza errekaren inguruan egingo dute 4-5 orduko ibilaldia. ARKAITZ APALATEGI

Natur ondarea ezagutuz Ataungo natur ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du Atauniker kultur elkarteak, biharko, Agauntzaren inguruan. Ataunen azaleraren %76 eremu babestua da; Europar Batasunaren Natura 2000 sarean sartuta dago. Loinaz Agirre Ataun Bihar, hilak 24, 09:00etan, Ataungo San Martin plazatik abiatuko da natura ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua. Agauntza ibaiaren ondoan, Astigarraga, Musasaga, Olaluzeaga, Zubiondo, Urezandi, Aldakotxo, Auzmendi eta Arbotonetatik joan etorria egingo dute,

inguruko landareak eta animaliak ezagutuz. Yoana Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak emango ditu azalpenak. Ibilbidean parte harte nahi duenak aurrez izena eman behar du, www.atauniker.org webgunearen bidez edo 649 835 661 edo 645 738 858 telefonoetara deituta.

Landare eta animalia aldetik oso baliotsua den eremua da Ataungoa. ÂŤAtaunen azaleraren % 76 eremu babestua da, Aralarko Parke Naturalean sartuta dagoelako eta Agauntza ibaia Oria Garaiko Babes Bereziko Eremuko parte delako. Arrazoi honengatik biak Europar Batasunaren Natura 2000

sarean sartuta daude. Toki bat Natura 2000 sarean egoteko baliotsua izan behar du landare eta animalia aldetik. Jatetxeentzako dagoen Michelin Gida antzeko zerbait litzateke Natura 2000 sarea Europa Batasuneko natur ondarearentzakoÂť, argitu dute Atauniker elkartekoek.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.