Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
Indarberritzeko oporraldia Saharatik eta Txernobilgo inguruetatik urtero etortzen dira haurrak uda pasatzera 6-7
111. zenbakia. 2014ko uztailaren 11
Goierrira uda pasatzera etorritako haur sahararren aurkezpena Zaldibian. AIMAR MAIZ
Lander Mu単agorri 3 Iritzia 4-5 Busti zaitez 8-9 Alexander Allende 10 Jon Agirre 11 Mutiloako eskolumeak 1944 12 Satelite bidezko ganaduaren jarraipena 13
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Lander Muñagorri Kazetaria
«Euskara normalizatzen ikustea albiste ona da» Eskeine Legorburu Altzaga «Bilbo eta Altzaga artean saltoka» bizi da Lander Muñagorri (Ordizia, 1986). Ordizian jaioa da, baina 13 urte daramatza Altzagan bizitzen. Diario Vascon, Argian eta Goienan aritu da kazetari, eta egun BERRIA egunkarian ari da, Bilboko erredakzioan.
GOI B ERRI
Europa ekialde ingurua.
Liburu bat? Irakurri dudan azkena, Petrogrado komikia.
Musika talde bat?
Nire ibilbide profesionala ikusita, nahiko garbi dagoela uste dut! Hala ere, irratian eta telebistan izandako esperientzietan ere gustura sentitu naiz.
Abesti bat? Egunsentian, Kuraiarena. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Albiste on bat?
«Ez dut ahaztuko Kuraia lehen aldiz ikusi nuen eguna; kolpean iritsi zitzaizkidan» Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Oporretarako leku bat?
Hainbeste! Bat esatekotan, Kuraia.
Bizitzeko Bilbo, eta bisitatzeko Goierri.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
Euskarazko hedabideentzat diru laguntza gutxiago egotea.
Prentsa, irratia, telebista edo Internet?
Goierri edo Bilbo?
ESKEINE LEGORBURU
Euskara normalizatzen ikustea.
Eta txar bat?
Kuraia lehenengoz ikusi nuen eguna, Urretxuko kilometroetan. Kolpean iritsi zitzaizkidan.
Jaso duzun oparirik bereziena? Bereziena bada, niretzat gordeko dut!
Gorroto duzuna? Elkarrizketak erantzutea!
Goierriko txoko bat? Aizkorri.
Herriko alkate bazina? Ez dut uste horretara iritsiko nintzatekeenik...
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea
Nik ere jantziko nuke batzuetan burkinia
rte sasoi honetan hondartzetan eta igerilekuetan elkartu ohi gara askotan auzokoak. Baina gurean badira jendaurrean arropa eranzteko ohitura ez duten bizilagunak: emakume musulmanek neguan zein udan ez dute zapia edo hiyab-a soinetik kentzen, ezta igerilekuan ere. EAEko hiru hiriburuetan udalek igerileku publikoetan kaleko arroparekin bainatzea debekatu dute, higiene arrazoiak direla-eta. Aginduak bereziki eragiten die emakume hauei, baina baita bainujantziaren azpian galtzontzilloak jantzita bainatzen diren gazteei ere, esate baterako. Urteak dira ez naizela Urretxuko igerilekura joan; Zumarragako kiroldegian badakit gizonezko musulmanak barruko arroparekin dutxatzen direla. Frantzian hain justu, 2011 urtean, leku publikoetan burka eta nikab-a erabiltzea debekatu zuten, segurtasun neurriak direla medio. Eta orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak arrazoia eman dio estatu frantsesari emakume pakistandar batek aurkako helegitea aurkeztu ondoren. Emaku-
U
meak dio sinesmenak, kulturak eta tradizioak bultzatuta janzten duela burka , askatasun osoz. Emakume musulman askori zapiaren erabileraz galdetuta, argudio berberak emango dizkizue; are gehiago, askok esango dizute Mendebaldeko gizarteak inposatutako kulturarekiko erresistentziaren ikurra ere badela zapia. Horrenbestez, igerilekuetako neurriak gurean ere sortu du eztabaida eta zenbait taldek emakume hauek bertan bainatzeko duten eskubidea azpimarratu dute: «Oinak garbitu gabe uretara sartzea bezain higienearen aurkakoa da kaleko arroparekin bainatzea» esan dute, adibidez. Ez dakit gurean gaia eztabaidagai den, edozein modutan, ezer arautu aurretik, udalei eskatuko nieke emakume zapidunei galdetzeko zergatik daramaten zapia, gogoko al duten, erosoa den, eder ikusten al duten euren burua, igerilekura joatea gustuko duten... Nik behintzat jakin nahiko nuke. Edozein modutan, Donostian emakume musulman bat, legeari aurka egin gabe eta bere sinesmenari eta tradizioari eutsiz, bainatu izan da igerileku publiko batean. Burkini-a jantzita sartu da uretan. Burki-
«Gure tirania propioak oharkabean bizi ditugu»
ni-a emakume musulmanentzat bereziki diseinaturiko bainujantzia da: aurpegi zati bat, eskuak eta oinak bakarrik uzten dizkie agerian. Behingoagatik eskubideak eta tradizioak bat egin dute. Honek guztiak gogorarazi dit tankerako auzi propioak baditugula konpontzeke. Irun eta Hondarribiko alardeetan eskubideak eta tradizioak etengabeko talkan daude, auzo-lotsa sortzen duten portaerak agerian utziz. Bururatzen zait Euskal Herrian fedeak eta sinesmenak garai batean betetzen zuten lekua betetzen dituztela gaur egun tradizioaren indarrak eta eskubideen zuzentasunak. Nire ustez biak ala biak egiten gaituzte gatibu, muturrera eramanez gero. Bukatzeko aitortuko dut, depilatzeko lana hartu behar dudanean, gustura jantziko nukeela burkini-a igerilekura joateko; eta buruan zapia, ile zuriak nabarmentzen hasi eta ileapaindegira joan behar dudala gogorarazten didatenean. Gure artean bizitzea tokatzen zaizkigun tiraniak, batzuetan burka bat bezain presondegi zurrunak dira eta ez gara ohartzen. Zorionak burkini-aren asmatzaileari.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Busti zaitez Igerilekuan dela, edo euripean dela. Busti zaitez!
Ze polita, ze aberatsa den lagun asko izatea, kuadrilla desberdinetako partaide izatea. Bizitza aurrera doan eran, bizimodua aldatu egiten zaiguk eta, noski, baita lagunak, kuadrillak eta planak ere. Umetan eta gaztetxotan eskolak garrantzi handia dik, baina baita eskola orduz kanpoko beste ekintzek ere. Lagun talde desberdinak osatu eta planak egiten ditiztek haurrek eta gazteek: partiduak, emanaldiak, txangoak, meriendak, aurkezpenak... Gaztetan kuadrillak berebiziko garrantzia izaten dik: umetakoak mantentzen dizkiagu, batzuetan, eta berriak sortu. Eta helduaroan zer? Ba… seme-alabak ditugunok, haien lagunen gurasoekin kuadrilla osatzen diagu; seme-alabek egiten duten ekintzaren arabera, lagun berriak egiten dizkiagu. Halaxe, sare zabaleko lagunartea osatzen diagu eta, planak egiten iaioak garenez, zereginik ez zaiguk falta izaten inoiz: umetan ikastolan elkarrekin ikasten ibilitakoekin, asteburu-pasa gurasoelkartetik antolatutako mendi-irteera, eskola kirolari bukaera
emateko haurren eta gurasoen arteko partidua eta hamaiketakoa, haurren gelako familien arteko bazkaria, musika taldekoekin halako festetara irteera, kirol jarduerak han eta hemen. Etenik gabeko katea. Egutegiak zenbat egun, gure bizitzak hainbat ekintza . Harrigarria duk, harrigarriak gaituk. Puzzlea osatzea ez duk beti erraza izaten, pieza guztiak ezin ondo ezkondu, egun beretan plan bat baino gehiago ezin txertatu izaten baitizkiagu. Saltsan, pozik bizi gaituk, ordea.
Joxepa Madariaga
bat eta
Beti pentsatu izan dinat, etxekoekin batean, lagunena dela zutabe ezinbestekoa gure bizitzan. Hain zuzen ere, horiek omen ditun aukeran ditugun zera bakanetakoak, lagunak. Izan ere, non jaio, gurasoak nor izango diren... ezin dinagu hautatu. «Lagunak, ordea, bai!» entzungo dun ozen baino ozenago. Baina, hala ote dun? Honek bi ariketa egiteko abagunea ematen zigun: lehena, gure lagunartea osatzen hasi gineneko oroitzapenekin jolas egin eta, bigarrengoa, gure seme-alabak lagunartean murgiltzen hasi zirenean guraso gisa nola jokatu genuen hausnartzea. Aurrenekoari dagokionez, dena oso zirkunstantziala izan den irudipena dinat. Herri-gunetik aparteko baserri batekoa nintzelako, nire txikitako lagunak ez zitunan gelakoak, baizik herriko adinkideak hainbat jardueratan bat egiten genuenak baizik. Hor erreka desberdinetako urak bat eginda osatu zunan gure lagun kuadrilla. Gero Donostiara ikastera joateak beste lagun batzuk egiteko parada eman zidanan; unibertsitatean beste ale batzuk eta UEUri es-
bat
Inazio Usarralde
ker ezagutu gintunan gu biok Iruñean beste batzuekin batean. Lan aukera bakoitza lagun gehiago egiteko aukera berri bat izan dun niretzat. Lagun artekoa naun eta ahalik eta ondoen zaintzen saiatzen naun lagun zaituztedanak. Bigarren ideia jorratzeko tarterik gabe geratu naun… Hala ere, galdera soil bat, nahi duenak erantzun dezan: nork ez du parkez aldatu, halako gurasoen semea edo alaba han egongo delakoan?
06 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Oporretan, indarra hartzen Aurten ere Saharatik eta Txernobildik hainbat haur etorri dira Goierrira, oporralditik indarberrituta itzultzeko. Ane Arrieta Mota askotako miseriak jasaten dituzte mundu osoko biztanleek. Askok, jaiotzen diren unetik gosea eta gaixotasunak izaten dituzte bidelagun. Horrelako egoerak bizi dituzten haurretako batzuk, ordea, badute irtenbide edo ihesbidetxo bat, urtean bi hilabetez bada ere. Saharatik eta Txernobilgo (Ukraina) inguruetatik Euskal Herrira urtero etortzen diren haurrak dira horren adibide. Hemengo familiek bizi baldintza duinagoetan bizitzea ahalbidetzen diete dozenaka haurrei uda-partean, bertan indarberritzeko, etxera itzuli baino lehen. Haur horietako askok lehen aldia izango dute aurtengoa, baina, askok ondo ezagutzen
dituzte hemengo familiak. Desiratzen egoten dira hondartzetako eta igerilekuetako uretan sartzeko, hemengo lagunekin jolasteko, jaki gozoak jateko... Baina, batez ere, hainbeste maitasun ematen dieten familiekin elkartzeko.
Desertu berotik, epelera Saharako bizilagunek desertuko errefuxiatu kanpamenduetan dituzte baldintza gogorrak arintzen laguntzeko eta dituzten ezintasunei edo beharrei aurre egiteko etortzen dira udapasa haur sahararrak. Basamortuko tenperatura altuak saihesten dituzte, eta mediku azterketak ere egiten dizkiete, inolako arazorik izanez gero, horiei erantzuna ematen saiatuz. Izan ere, hemen txikikeria diren gaitz asko, kalte handiak
sor dakieke errefuxiatu kanpamendutan. Saharatik etortzen diren haurrak zortzi eta hamabi urte bitartekoak izaten dira, eta uztaila eta abuztua igarotzen dituzte hemen. Bertako familiek haurrak beste seme-alaba bat bezala hartzen dituzte haurrak. Mota askotako familiek jaso ditzakete: guraso bakarrek, aurrez seme-alabak dituztenek, helduek, gazteek‌ Hemen dauden denboran, beharrezko mediku azterketak egiten dizkiete haurrei, elikadura orekatu bat eskaintzen diete, herrian edo eskualdean haurrentzat egiten diren ekintzetara eraman eta bestelako ekintzak antolatzen dituzte. Aurten bost haur etorri dira Goierri behera: bat Beasaina, bi Ordiziara eta beste bi Atauna,
Saada Sahara elkartearen bidez. Goierri garaian, berriz, zortzi haur hartuko dituzte familietan, Hare Haize elkartearen bidez.
Erradiaktibitateari ihes Txernobilgo zentral nuklearreko istripuaren ondorioen ihesi ere etortzen dira haurrak gurera. Axun Mendizabal zegamarrak 2000 urtetik, urtero-urtero ekarri ditu haurrak etxera, Izaki GKEren bidez. Hemezortzi urte bete arte ekar daitezke haurrak eta lehena ekarri zuten haurra bederatzi urtetatik hasi eta hamabost urtera arte ekarri zuten. Geroztik beste hiru haur ere ekarri dituzte. Txernobil Ukrainan egon arren, Bielorrusiatik ekarri izan dituzte beti, handik oso gertu geratzen delako eta bertako kutsadura mailak ere oso-oso altuak direlako. Hona etortzeko baldintza, kurtsoa gainditzea izaten dute haur hauek, eta Mendizabalek aurten bi haur ekarri nahi bazi-
GOIBERRI 07
ERREPORTAJEA
tuen ere, batek ez du ikasturtea gainditu, eta ez du etortzerik izan. Haurrekin harremanetan jarraitzen dute urtean zehar; Internetek asko erraztu die komunikazioa: «Lehen urtean ekarri genuen neska jada ama da eta bere alabaren argazkiak bidaltzen dizkigu», dio Mendizabalek. Lehena etorri zen neskarekin euskaraz komunikatzen dira, batzuetan gauzak errepikatu beharra badago ere». «Erradioaktibitatetik kanpo egotea, hemengo janak jatea, hemengo airea arnastea oso
garrantzitsua da beraientzat. Izan ere, denak du han erradioaktibitatearen eragina. Esnea, adibidez: behiek kutsatutako belarra jaten badute, esnea ere kutsatuta dago... Dena dago kutsatuta». Txernobilgo zentral nuklearra itxi bazuten ere «gaizki itxita» dagoela baieztatzen du Mendizabalek. Urtean zehar ere hainbat ekintza antolatzen dituzte Lezako (Araba) aterpera doazenentzat dirua lortzeko: handik ekarritako produktuak saltzen dituzte Goierriko azoka ezberdinetan, loteriak ateratzen dituzte...
Ezkerrean, Txernobilgo haurrak Idiazabalen. Eskuinean, haur saharren aurkezpena, Zaldibian. ANE ARRIETA-AIMAR MAIZ
Haurrekin batera begirale bat ere etortzen da, eta Idiazabalgo mojekin egoten da hemengo egonaldian: «Aterpea, jana eta mimo asko ematen dizkiote. Oso ondo portatzen dira mojak ere», dio Mendizabalek.
Aterpeak
Harrera familiak gutxitzen ari dira. Hiru erakundeetako kideek jendea animatu nahi dute.
Saharatik Goierrira etortzen diren haur batzuk Amasako aterpean daude aurten. Aurreko urteetan Brinkolan eta Ibarran egon badira ere, aurten hamaika lagun etorri dira eta Amasan egongo dira. Hauek gainerakoekin ere batuko dira, hainbat ekintza egiteko. Txernobil inguruetatik datozenek berriz Lezan (Araba) dute aterpea, baina, Txernobilgo haur gor-mutuak joaten dira, horretarako berezi ekartzen duten begiralearekin.
Familia gehiago behar Bai haur sahararren zein txernobildarren kasuan, harrera familiak gutxitzen ari dira. Horren aurrean, hiru erakundeetako kideek jendea animatu nahi dute, «elkarbanatzen eta gauza gutxirekin pozik bizitzen irakasten» dutelako, besteak beste.
Haur txernobildarrak autobusez iritsi ziren Idiazabala, bidaia luze baten ondoren. ANE ARRIETA
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Bustitzeko eguna Goierrin zazpi dira esklerosi anizkoitza duten pertsonak Ademgi Gipuzkoako elkartearen arabera. Asteburuan ‘Busti zaitez’ kanpaina egingo dute Urretxun eta Ordizian; Legazpin ere lehen urtez aterako dira boluntarioak. Miriam Luki Urretxu Esklerosi anizkoitzak nerbiosistema zentralari eragiten dio. Garuna eta muina hazi egiten dira espontaneoki, arrazoi jakinik gabe, alegia. Nerbioak galdu eta babesten dituen mielina gantza ere galdu egiten da. Nerbio-sistema orbanez betetzen da. Asier de la Iglesia zumarragarrari orain urte eta erdi diagnostikatu zioten. Gaixotasunaren aurreko azalpen medikuari bestelako azalpena gehitu dio De la Iglesiak: «Buruan kable elektriko sistema bat daukagu.
Garunak seinale elektrikoa bidaltzen die mihiari edo zangoari mugitu daitezen. Esklerosi anizkoitza duzunean zeure gorputza sistema horren kontra doa, eta kableari eraso egiten dio. Seinalea ez bada iristen errenka ibiliko zara eta kablea puskatzen bada ezingo duzu aurrerantzean zangoa mugitu». Azalpena zeharo argia da. Esklerosi anizkoitza endekapenezko gaixotasuna dela ere agerian uzten du. Izan ere, hautsitako kableak konpontzeko modurik ez dute orain artean
aurkitu. De la Iglesiak agertu duenez, «indartsuena izan zaitezke, eta akitu arte saiatu, baina kablea apurtzen bada, ez duzu berregingo».
Agerraldiak Esklerosi anizkoitza agerraldien bidez azaltzen da gehienetan. Agerraldiek ondorioak utzi ditzakete edo ez. Gazte jendearen artean zirkulazio istripuen ondotik minusbaliotasun gehien sortzen dituen eria da. Gaixotasun kronikoa da, hau da, ez da sendatzen, eta bizitza baldintzatu dezake agerraldien
ondorioen arabera. Edozein kasutan, gaixo beste esklerosi anizkoitza dago eta ez dago errezeta unibertsalik. Goierrin zazpi gaixo zenbatu ditu Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkarteak, Gipuzkoan 600 pertsonek daukate eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.000 lagunek. Esklerosi anizkoitza ez da kutsakorra, ez dute hereditarioa denik frogatu eta ez da hilkorra. Telebista ikusten ari zen gau batean urrutiko agintea sakatzen saiatu zen Asier de la Iglesia, eta hatz lodia lokartuta
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
zuen. Hiru ordu igaro eta hatza esnatu gabe zegoen. De la Iglesia saskibaloi jokalari profesionala izan da 19 urte zituenetik eta fisioterapeutara nahiz osteopatara jo zuen, baina hatza ez zen lozorrotik atera. Gau batez esnatu zen eta zutik jartzerakoan hanka batek ez zion erantzun, hura ere lokartu egin zitzaion. Famili medikuak neurologoarengana bidali zuen eta hark eman zion albistea. Azkar asko onartu zuela dio, «neurologoa haserretu egin zen; ez zuen sinesten onartzen ari nintzela gaixotasuna, baina onartu nuen eta ez dut irria ezpainetatik ezabatu». Agerraldi bat baino gehiago izan du, doble ikusten eman zuen hilabete bat eta bestelako arazoak ere izan ditu. Hala ere, bere bi metroko altuerako gorputzean ez da esklerosi anizkoitzaren ondoriorik antzematen. Gaixotasuna kontatzerakoan behin eta berriro errepikatzen duen hitza bat da: ziurgabetasuna, zalantza, duda, ezbaia. Noiz azaleratuko da
agerraldia? Zein ondorio izango ditu? Betirako izango al dira? De la Iglesiasek dioenez, «zurekin hitz egiten ari naiz orain, altxatu eta akaso agerraldi batek zangoa geldiaraziko dit eta erori egingo naiz...». Ez jakite horrek egonezina sortzen die. Medikuarengana joan eta zalantzak erantzunik gabe geratzen dira: «Bost urte barru umea altxatu ahal izango dut?».
Norberaren errezeta Gaixotasuna drama bihurtzeko arrazoi bat baino gehiago dago. Ez da, halere, De la Iglesiak duela urte eta erdi «diagnosi-oparia» jaso zuenean hartu zuen bidea. De la Iglesiak kirol profesionala utzi du, baina ez du kirola utzi. Hori da, hain zuzen, bere sendabidea. «Medikazio bat daukagu agerraldiak saihesteko. Agerraldiak azalduz gero, ondorioak minimizatzeko kortisona jartzen digute. Egunerokoan gehiago zaintzen gara. Batzuek makrobiotikara jotzen dute, beste batzuek kirola egi-
Esklerosi anizkoitzaren berri emateko Busti Zaitez kanpaina Ordizian eta Urretxun; aurten Legazpiko Laubide auzoan eta Euskal Herria plazan ere egingo dute. HITZA
«Esklerosi anizkoitza nuela jakitean irria ez zitzaidan ezabatu ezpainetatik» «Norberak on egiten dion bidea hartu behar du, eta sinistu. Garunak erantzungo du» Asier de la Iglesia Gaixoa
ten dugu. Norberak sinestea da inportanteena». Gaixo daudenei eta gaixo ez daudenei balio dien zerbait gehitu du De la Iglesiak: «Norberak on egiten dion bidea hartu behar du, eta sinistu. Garunak erantzun egingo du». Ademgi elkarteak bi adar ditu, batak gaixoekin zuzenean egiten du lan hala errehabilitazioan nola esparru sozialean, bestea gaixotasunaren gizarteratzean datza. Urretxun Aterpe jubilatu etxekoek boluntario lanak egiten dituzte. Ordizian ere badute nork lagundu eta Legazpin lehenengo urtez egingo dute Busti zaitez kanpaina. Kanpainak esklerosi anizkoitza gizarteratu nahi du. Asteburuan informazioa banatzeko mahaiak jarriko dituzte hiru herrietan eta igerilekuetan gaixoak gogoan izango dituzte igerilariek. Elastikoak eta bestelako materiala salduko dute. Horrekin guztiarekin gizakion barruko kable sistema matxuratu daitekeela jakitera eman nahi dute, eta gogoratu.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤHondartzan lan egitea igerilekuan aritzea baino zailagoa daÂť Alexander Allende durangoarra soroslea da eta Urretxuko udal igerilekuan lan egiten du. Asier Zaldua Urretxu Alexander Allendek (Durango, 1984) aurten atera du sorosle titulua eta Urretxuko udal igerilekuan estreinatu du.
Zenbat sorosle zaudete Urretxuko igerilekuan?
Nolatan etorri zara Urretxura?
Lan asko al duzue?
Durangoko gimnasioan lan egiten nuen. Bertako kiroldegia Jaso Kirol Zerbitzuak enpresak kudeatzen du eta iazko udan Urretxuko igerilekua hartu zuen. Mantenu lanak egitera ekarri ninduten.
Gorabehera asko egoten dira. Alde batetik, eguraldiarengatik eta, bestetik, jendearen ohiturengatik. Ekainean oporrak hartu berri dituzten gaztetxoak etortzen dira batez ere. Jende gehien uztailean etortzen da. Ondoren, abuztuan, pixkanaka geroz eta jende gutxiago etortzen da. Abuztua bukaeran, poliki-poliki kanpora joan direnak itzultzen dira.
Zer iruditu zaizu Urretxu? Etorri aurretik ez nuen ezagutzen eta oraindik ez dut asko ezagutzen. Kiroldegia eta igerilekua bakarrik ezagutzen ditut.
Zer iruditu zaizkizu bertako kirol instalakuntzak? Instalakuntza onak dira, baina apur bat zaharkituta daude.
Nolatan sorosle?
ASIER ZALDUA
Babeslea
Titulua aurten atera dut, nagusiak eskatuta. Egia esan, mesede egingo dit. Izan ere, hala lan ordu gehiago edukiko ditut. Gimnasia entrenatzaile profesional titulua ere badut.
Sorosle ikasketak gustatu al zaizkizu? Asko gustatu zaizkit. Gainera, ondo igeri egiten ikasi dut. Aspaldi ez nuen igeri egiten. Desfibriladorea erabiltzen ere ikasi dut. Lehen laguntzak egiten lehendik ere banekien.
Egunero bi sorosle egoten gara, baina udan zehar lauzpabost lagunek egingo dute lan hori.
Urretxuarrak eta zumarragarrak ondo portatzen al dira? Bai. Arazo gehien ematen dutenak gaztetxoak dira. Batzuk elkarri bultzatzen ibiltzen dira, beste batzuek ez dute txanoa jarri nahi... Neskek, adibidez, ez dute txanoa jarri nahi orrazkera ez hondatzeko.
Ez al da lan aspergarria? Jende asko dagoenean ez gara aspertzen. Inor ez dagoenean bakarrik aspertzen gara.
Hondartzan lan egitea gustatuko al litzaizuke? Bai, zergatik ez? Igerilekuan aritzea baino zailagoa da: eremua zabalagoa da, itotzen ari dena urrutiago egon daiteke, harriekin kolpeak har daitezke....
GOIBERRI 11
MOTZEAN
Neskarik ba al duzue? Adin batetik aurrera, bakarrik sentitzen dira eta utzi egiten dute. Nire alabak, adibidez. Semeak ere utzi zuen.
Zuk, berriz, erremontean jokatu zenuen. Nolatan erremonte jokalari bat Idiazabalen? Idiazabalen erremonte jokalari onak zeuden. Aseginolaza anaiak oso onak ziren eta haien bitartez hasi nintzen.
Urte askotan jokatu al zenuen profesionaletan? 1990ean utzi nuen, lesio bat medio. 23 urte bakarrik nituen, baina medikuak uztea gomendatu zidan. Bi urte eman nituen profesional mailan.
Nor zebilen punta-puntan garai hartan?
Jon Agirre, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, pilota eskolako gazte batzuekin. ASIER ZALDUA
Jon Agirre Legazpiko Gazteak pilota eskolako kidea
Dagoeneko punta-puntakoa izango zela ikusten al zen?
ÂŤBizpahiru urte barru herriarteko pilota txapelketan parte hartzea espero duguÂť Asier Zaldua Legazpi Jon Agirrek (Idiazabal, 1967) erremontean jokatu zuen eta egun Legazpiko Gazteak pilota eskolako kidea da.
Nolatan sortu zenuten pilota eskola? Duela 11 urte gaztetxean futbol taldea sortu zuten, baina pilota talderik ez zegoela konturatu ziren. Pilotaleku berria orduantxe inauguratu zen eta gazteek pilota elkartea sortzea erabaki zuten. Duela zazpi bat urte harrobia landu beharra zegoela ikusi zuten eta gurasookin lanean hasi ziren. Zuzendaritza hiruzpalau gaztek eta sei bat gurasok osatu genuen.
Gustura al zaudete orain arte egindako lanarekin? Poliki-poliki gero eta jende
gehiago inguratu da. Gainera, txapelketak antolatzen ditugu. Binakako eta banakako txapelketak antolatzen ditugu eta gure pilotariek inguruko herrietako txapelketetan eta federazioak antolatzen dituenetan parte hartzen dute. Gainera, herri mailako txapelketak Legazpin pilota zaletasuna suspertzea lortu du. Urtero pilotalekua bete egiten da.
Pilotalekua oso toki onean dago. Hala da. Beste herri batzuetan, Zumarragan adibidez, bertara joan beharra dago. Hemen, berriz, jendea nahi gabe ere sartzen da. Ostiraleko poteoan jende asko egoten denez, partidak ostiraletan jokatzen ditugu. Hala, jende askok pilotale-
Koteto Ezkurra garai hartan hasi zen. Segurako Auzmendirekin eta Idiazabalgo Egialderekin ere jokatu nuen. Koteto bezala, aurrelaria nintzen. Bere aurka partidaren bat jokatu nuen. Ez dut emaitza gogoratzen, baina seguru aski galdu egingo nuen.
Bai, nahiz eta 17 bat urte bakarrik zituen, berehala egin zuen gora.
Nolako jokalaria zinen?
6 eta 13 urte arteko 50 bat mutiko eta 13tik gorako 24 gazte ditugu.
Saiatua. Gustura aritzen nintzen eta uzteak pena eman zidan. Dena den, beste gauza batzuk egiteko aukera izan nuen. Beranduago uztea okerragoa izango zen.
Herriarteko txapelketa jokatu al duzue inoiz?
Erremonte partidak ikusten al dituzu?
Ez, baina asmo hori dugu. Jokatzekotan, irabazteko jokatuko dugu! Bizpahiru urte barru parte hartzea espero dugu.
Bai. Tarteka Galarretara joaten naiz. Finalak ikustera, batez ere. Gure garaiko gehienak dagoeneko erretiratu dira, baina gutxi batzuek jarraitzen dute.
kura sartu-irtena egiten du.
Zenbat gazte dituzue?
Etorkizun oparoa duzue, beraz. Bai, nahiz eta urtetik urtera gauzak asko aldatzen diren. Izan ere, 12-13 urterekin batzuek pilota uzten duten futbolean buru-belarri aritzeko. Dena den, beste askok jarraitu egiten dute eta kadete eta gazte mailako pilotariak oso gustura daude eta jarraitzeko asmoa dute.
Zein duzu gustuko jokalaria? Ezkurra, Zeberio eta hauek bidaliko dituenik ez da heldu oraindik. Nik utzi nuenetik asko aldatu da erremontea. Egun saskiak zuntzezkoak dira eta azkarrago jokatzen dute. Gainera, krisiak kalte handia egin du. Nire garaian, ikusle asko joaten zen partidetara.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
1943-1944 ikasturtean ateratako argazkia. Mutiloako eskolako mutikoak irakaslearekin. ANDER YURRITA/GUREGIPUZKOA.NET
Mutiloako eskolako mutikoak
Irati Badiola Mutiloa Argazkian 1943-1944 ikasturteko Mutiloako eskolako mutikoak ageri dira . Goiko ilaran: Patxi Arruabarrena (Liernigarakoa), Joxe Telleria (Odio), Pedro (Dototegi), Juan Intxausti (Iturrioz), Esperantza Ega単a, Gonzalo Olaetxea (Eskribauenea), Juan Olaetxea (Eskribauenea) eta Juan Alustiza (Errotatxo).
Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera: Luis Arruabarrena (Liernigarakoa), Jesus Telleria (Atiberhaundi), Antonio Iparragirre (Ugalde), Antonio Telleria (Enatarriaga), Migel Murgiondo (Murgiondo), Joxe Intxausti (Urbieta), Fernando Murgiondo (Agerre), Genaro Oiarbide (Gerrikogoitiberri), Joxe Goia (Sutegi) eta Felipe Telleria (Mendizabalgoikoa).
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Mendian dabilen ganaduari jarraipena egiteko gailua da Geopos. MIKEL ALBISU
Ganaduaren jarraipena Satelite bidezko komunikabideetan oinarrituta, mendian dauden abereei jarraipena egiteko lana erraztuko duen Geopos sistema berria aurkeztu du Hazi Fundazioak. Oraingoz, abere handiekin erabiliko da sistema. Erredakzioa Mendian dabiltzan abere taldeak gainbegiratzeko lanak erraztuko ditu Hazi Fundazioak aurkeztutako Geopos sistemak. Teknologia berriei esker, satelite bidezko komunikabideetan oinarrituta, aberearen kokapenari buruzko etengabeko informazioa jasoko du abeltzainak. Ganadua mendian dagoe-
nean, Geoposarekin abeltzainek ganadua zehatz-mehatz non dagoen jakin ahal izango dute momentuoro. Aberearen bila joan behar dutenean, denbora gutxiago emango dute iristen eta zailak diren zonaldeetan dauden abereak bilatzen. Era berean, abereen ohiturak ezagutzeko aukera emango du Geoposak. Abeltzainek sms edo email
bidez jasoko dituzte abisua, abeltzainak aukeratzen duen maiztasunaren arabera.
Lepokoa Abere taldeko gidari den animaliari jartzen zaio Geopos gailu elektronikoa. Satelite bidez, sistema informatiko bati informazioa igortzen dio. Panel fotovoltaikoak eta errendimendu handiko bate-
riak ditu. Lepokoa handi samarra da, eta batez ere abere handientzat da egokia. Geopos gailuak erosi edo alokatu egin daitezke. 290 euro balio du Geopos bakoitzak (hilean 16 euro). Hileko 22 euroan ere alokatu daiteke. Informazio gehiago jakin nahi duenak edo eskaerak egin nahi dituenak www.hazi.es webgunera jo dezake.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik goierri.hitza.eus
Sarean ikusia
Klik
Atzerrian sarera sartzea merkeago
Ehunmiliak probaren jarraipena webgunean tzera kontua bukatu da. Hilabete luzez entrenatzen eta prestaketa lanetan aritu eta gero, gaur hasiko da Ehunmiliak ultratrail proba. Guztira 657 lagunek parte hartuko dute EHM eta G2H lasterketetan. Eta nola ez, horren guztiaren berri emango du Goierriko Hitzak, bere webgunearen bidez. Probaren inguruko informazio guztia (ibilbidea, zerbitzuak, autobusak...) webgunean sortutako atal berezian aurki daiteke. Horrez gain, lehen laster-
A
kariak irteten diren unetik hasi eta helmugara iritsi bitartean, informazio guztia eskainiko du Hitzak, argazkiak, bideoak eta lasterketako informazio guztia emanez. Sare sozialetan ere jarraitu ahal izango da proba. Twitterren, #ehm14 eta #g2h14 hashtag-ak erabiliko dira; facebook bidez ere zabalduko da informazioa. Unean uneko informazioaz gain, astelehenean probaren laburpen bideoa eta argazki galeria guztiak ikusi ahal izango dira. Asteartean berriz, papereko edizio berezia izango da, informazio guztiarekin.
JaiApp: Udan festarik festa ibiltzeko Udarekin batera festaz eta jai giroko ekitaldiz betetzen da Euskal Herria, eta horien berri telefono mugikorrean izan nahi duenak, badu horretarako erreminta bat: JaiApp. Telefonorako aplikazio honen bidez, asteburuan festak non diren, zein taldek jotzen duen edo herri horretara garraio publikoa erabiliz nola iritsi gaitezkeen azaltzen du, besteak beste. Android eta Apple sistemetarako egokitu dute, doakoa da eta euskaraz erabili daiteke. Norbere herriko festen informazioa bidaltzeko aukera ere badago. jaiapp.eu
Europako Batasunak roaminga desagertarazteko asmoa agertu zuen, eta hasi da lehen pausoak ematen. Hil honen hasieratik, batasuneko beste estatu batetik Internetera konektatzea %55 merkeagoa da; mega bakoitzeko 45 zentimo ordaintzen baziren, hemendik aurrera 20 zentimo ordaindu beharko da. Deiak ere, %21 merketuko dira. eitb.com
Tourreko 16.000 kiniela Tropelean Tropela txirrundularitzaren inguruko webguneak 10 urte betetzen ditu aurten. Hiru itzuli handietako (Tourra, Giroa eta Vuelta) kinielak egiten hasi ziren, eta egun, dozenaka proba hartzen dituzte. Aurtengo Tourrean, esaterako, 16.934 lagunek egin dute kiniela. tropela.net