GoiBerri 119. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

119. zenbakia. 2014ko urriaren 10a

GOI B ERRI

Kantuz kantu Beasaini jira Igande honetan Goierriko Kantuzaleen I. Topaketa egingo dute Beasainen, Igartzan hasita 6-7

Beasaingo Kantujira taldea Igartzako jauregi aurrean. A. MAKAZAGA

Auritz Aurtenetxe 3 Iritzia 4-5 Herrien antolaketan alternatibak 8-9 I単igo de la Hera eta Be単at Garmendia 10 Antonio Garmendia Otaola 11 Jabier Arratibel 12-13



GOIBERRI 03

KATE moTZEAn

MIKEL ALBISU

Auritz Aurtenetxe Gaintzan bizi den bilbotarra

«Lasaitasunaz eta parajeaz gain, bilbotarrak ondo tratatzen gaituzte» Mikel Albisu Gaintza Ordiziako Oianguren institutuko irakaslea da, eta azken hiru urteetan Gaintzan bizi da Auritz Aurtenetxe (Bilbo, 1978). Gaintzako festa batzordean aritu da. «Aldaketa ugari izan badira ere, parte hartzea ezin hobea izan da, bereziki herriko gazteena», dio herriko festei buruz.

mendekotasuna.

Korsika.

Zaletasun bat.

Amets bat.

Musika.

Herri honen askatasuna, eta gurekin ez daudenen etxeratzea.

Herri txiki batean bizitzearen abantaila?

Abesti bat. Lili bat. Janari bat.

Lasaitasuna, parajea eta jendearekiko tratua. Bilbotarrak ondo tratatzen gaituzte!

Pelikula bat. El jardín de la alegría. Liburu bat. Isabel Allenderen De amor y de sombra. musikari bat.

Piper berdeak, frijituak.

Edari bat. Garagardo freskoa.

Zerbitzuetan beste herriekiko

oporretarako leku bat.

GOI B ERRI

Faltsukeria eta hipokrisia.

Goierriko txoko bat. 21.00ak, txikia lo dagoela, baratzan, garagardoa eskuan, bikotearekin Txindokira begira.

Mikel Laboa.

Eta desabantaila?

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Gorroto duzuna.

«Herriko alkate banitza? Josebak oso ondo egiten du, eta gainera Athleticekoa da»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Herriko alkate bazina... Josebak oso ondo egiten du, eta gainera Athleticekoa da.

Gaintzan biziko ez bazina... Gabirian edo Zerainen. Bilbotik urrun eta gertu, Marijaiari bisita egiteko. Gora Marijaia!

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Zorionak, Hitza! enbaki borobila da 10. Hamarkada bete. Eta iraupen horretakoxea da, hain justu, GOIERRIKO HITZAk egindako ibilbidea ere. Gorabeherak izan dira urte hauetan guztietan; tartean, gizarte osoa gogor zapaldu duen krisialdia. Baina kolpeak kolpe, geure berri jaso eta ematen duen berripapera irakurri ahal izan dugu goierritarrok egunero. Gure inguruan gertatutakoaren berri izan dugu, bertatik bertara, eta garrantzizkoena dena, euskaraz. Zortekoak gara horregatik, baina esango nuke ez dela ustekabeko zerbait izan. Ustekabekoa ez dela diot, batetik, horren premia handia zegoelako gurean. Berria egunkariak nazio mailakoak ederki jasotzen badizkigu ere, etxekonean, auzoan zer gertatu den jakitea beharrezkoa genuen. Eta horixe eskaini digu Hitzak. Ez da ustekabekoa, bestetik, ez delako ezerezetik eta zentzurik zein helbururik gabe sortua. Lan talde handia dago atzetik, zeregin eskerga egin duena.

Z

Goierri osoko udalerrietako gizarte eragileok ere jarri genuen geure aletxoa hasiera hartan, baina eguna joan eguna etorri orri zuriak albistez jantzi dituzten kazetari, argazkilari eta zuzentzaileek egin dute funtsezko lana. Horiek eman diote forma egunkariari eta horiek egin dute, ahal moduan, Goierriko bi eremu geografikoak, tamalez tartean arraila bat daukatenak, batzeko saialdia. Egongo da, ziur asko, zer aldatua eta zer hobetua. Izango baita, ziur asko, alderdi positiboei baino gehiago, hutsuneei begiratzen dien begi zorrotzik. Baina onar dezagun, horixe da geure-geureak ditugun kontuez euskara idatzi jantzian hitz egiten digun hedabide bakarra (euskaraz, moldaera idatzian zein ahozkoan, diharduten gainerako hedabide guztiei diedan begirunea bazter utzi gabe). Joan den igandean, urriak 5, bete ziren 10 urte GOIERRIKO HITZAk lehen alea argitaratu zuenetik, eta zapatuan jai giro paregabean izan genuen ospakizuna, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Goierri osoko 28 eragileetako kideok Ane Pirata-

«Geure berri jaso eta ematen duen berripapera irakurri ahal izan dugu egunero»

rekin eta Irrien Lagunekin elkartu ginen. Hura zen dantza giroa! Hura festa! Hura umore ona! Pilotalekua pirataz ez ezik, euskaltzalez, hitzazalez ere josi zen, eta hantxe sortu zen euskaraz idatzi eta irakurri nahi dugun guztion mundutxoa, puxika urdinek osatutako zeru azpian. 10 urte, hamaika kontu dio gure adiskide Mattinek egindako logotipoak. Ezin hobeto deskribatzen ditu, nire ustez, ibilbide honen nondik norakoak. 10 urtean historiaren zati bat osatu baitaiteke. 10 urtek askorako ematen baitute. Euskal kazetaritzan 10 urte betetzea ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ez baita erraza gutxienen hizkuntza bat ardatz hartuta aurrera egitea. Eta are gutxiago, garaiotan. Eta horregatik, pozik gaude euskaltzale goierritarrok. Hamarkada hau izan dadila abiaburu egonkor, atzetik etorriko diren belaunaldiek ere euskaraz irakurtzen eta euskaraz bizitzen jarrai dezaten. Honela zioen Bittoriano Gandiaga handiak: «Hemen, euskaldun izatea bezalako gudaririk ez dago. Hemen, euskaraz irakurri eta euskaraz idaztea bezalako iraultzailerik ez dago». Izan gaitezen iraultzaile, izan gaitezen gudari, izan gaitezen euskaldun. Bete ditzala GOIERRIKO HITZAk beste hainbeste urte. Edo gehiago.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Japoniatik IV Umeekin bidaiatzea gauza berezia da, eta beraientzako dibertigarriak diren gauzak topatzea erraza da Tokion. Ueno auzoko zooa bisitatu genuen lehengoan eta panda hartza ikusi ahal izan genuen.

Joxepa, topa eta topa gabiltzan aste hauetan. Hau dun martxa! Hasteko, eskoziar whiskiarekin topa egin geninan, askok nahi bezain pozik izan ez bazen ere. Nolanahi ere, oraingoz ezezkoa atera dun, baina, ia denek diotenez, ate asko zabalduko omen zizkien eskoziarrei prozesu honek. Ezer ez omen dun lehengoa izango. Hala bedi. Guri behinik behin ikasgai eder askoak utzi zizkigun hangoak: kanpainako giro lasaia, aurkakoen eta aldekoen eztabaidarako patxada hori, emaitza onartzeko modu dotorea... Kataluniar cava ere freskatzen jarrita zeukanat azaroaren 9rako. Ez zekinat zer gertatuko den, baina han ere ez dun lehengoa izango aste hauetan biziko dutenaren ondoren. Lerro hauek idazten ari naizenean Auzitegi Konstituzional espainolak lortu din galdeketaren kanpaina bertan behera uztea, oraingoz, eta herritarrak ari ditun horren gidaritza hartzen. Ikusiko dinagu noraino iristen diren. Hauek horrela, hemen oso sostengu eskasa erakusten ari gatzaizkiela iruditzen zaidan. Euren beroa behar izan dugunean beti

hor sentitu ditinagu (Egunkariaren auzian, esaterako) eta eurak beharrean daudenean, zer? Gainera, erabakitzeko eskubidearen edo independentziaren bidean eurek lortzen dutena guretzat ere baliagarri izan dakiguke. Halere, gu lasai. Adierazpenen bat egin, geure burua zuritu eta bapo! Eta guri zer? Noiz helduko ote zaigun sagardoarekin edo ardoarekin topa egiteko eguna? Gure esku ote zegon?

Inazio Usarralde

bat eta

Mama goxo ugari eta onak, kategorikoak! dizkiagu Euskal Herrian, herri txiki baina zabal honetan: ardoa, sagardoa, txakolina. Baina topa egiteko unea, etorkizuna baino gehiago landu beharrekoa diagu oraina, bidea, prozesua, estrategia. Sinetsi beharra diagu euskaldunak garela, espainiar eta frantziarretatik desberdinak; gure hizkuntza euskara dela, gazteleraz eta frantsesez (eta hizkuntza gehiagotan) hizketan jakin arren; guk ezagutu ez dugun baina hain urruti ez dagoen garai batean independente izan eta konkistatuak izan ginela; herri armaz okupatua, konkistatua, zapaldua, dela gurea. Beraz, ez gaituk gauza berriak eskatzen ari, ez diagu orain arte existitu ez dena buruan, gogoan, ez gabiltzak ametsetan. Geure geurea dena, izan garena berreskuratu nahi diagu. Gure lehena ezagutu, benetako historia, izan ginena sinetsi eta indarrez kendu zigutena berreskuratzeko aukera nahi diagu eta horretarako oinarrizko tresna duk erabakitzeko eskubidea. Gure esku dagoen? Noski, egongo ez duk, bada! Elkarrizketa bitartez, politika erabiliz, inurri lana eginez, festa gi-

bat

Joxepa Madariaga

roan eta umorez ari gaituk saiatzen; iraultza egin, gerra deklaratu, armak hartuta ere saia gaitezkek, dagokiguna lortzen, baina... ez duk garaia, ez duk momentua, ez diagu indarrik, ez gaudek prest. Dagokiguna, lortzeko eskubidea diagu eta horretan ari gaituk saiatzen. Segi dezagun bada, etsi gabe, lanean, geure gazte eta haurrak janzten eta lanerako prestatzen. Bizimodu erosoak ez gaitzala irentsi; horixe izango geniake arriskurik handiena. Gora gu ta gutarrak! kataluniarrak eta eskoziarrak!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Beasaingo Kantujira taldea hileko azken ostiraletan ateratzen da kalera, Igartza Jauregitik abiatuta. A. MAKAZAGA

dute. «Kafea eta pasta batzuk, eguna pozik hasteko», esan du Karmelo Ezeizak, Beasaingo Kantujira taldeko musika zuzendariak. Liburuxkak ere banatuko dituzte denak elkartutakoan, abestien letrekin. Eta giroa berotzen joateko, Ekaitz Goikoetxea bertsolariak bertso batzuk botako ditu. «Guk prestatu diogu doinua, baita denon artean abestuko ditugun estrofa batzuk ere», adierazi du Ezeizak.

Edonork parte har dezake

Goierritarrak kantuz lotuta Goierriko Kantuzaleen I. Topaketa egingo dute Beasainen etzi, eta jaialdi handi bat antolatu dute arratsalderako. Maialen Igartua Beasain 300 lagun kantari, Beasaingo kaleetan barrena. 300 lagun, euskara hutsean, Baratze bat nahi dizut egin, Xabier Leteren Habanera edota Oi Pello Pello kanta herrikoiak abesten. Ez da ohiko irudia; ez da ohiko egun batean edonork kalean ikus dezakeena. Etzi, ordea, itxura hori izango dute Beasaingo kaleek.

Are gehiago, bertan parte hartzeko aukera ere izango da, Goierri Kantuz Eguna antolatu baitu Beasaingo Kantujira taldeak. Goierriko Kantuzaleen I. Topaketa izango da. Dena den, Goierriko taldeez gain, Tolosako kantu taldea ere gonbidatu dute, ahalik eta jende kopuru handiena biltzeko asmoz.

«Kantujirak alaitasuna ematen dio herriari; gero eta jende gehiago elkartu, gero eta giro alaiagoa izango dugu», adierazi du Maria Luisa Urdangarinek, Beasaingo Kantujirako taldekideak. Goizeko hamaiketan hasiko dute eguna, Igartza Jauregian. Han bilduko dira kantuzale guztiak, eta hamaiketakoa egingo

Topaketaren mamia, hala ere, denek batera kantujira egitea da. Hortaz, behin Igartzan indarrak hartu eta motorrak berotuta, kalez kale kantatzeari ekingo diote 12:00etan. Igartzan hasi eta plazara bitartean, sei geldiune egingo dituzte guztira. Besteak beste, Fremap aurrean, Kale Nagusiaren hasieran eta Bideluzen geratuko dira. Besaingo Musika Eskolako trikitilariak lagun izango dituzte ibilbidean. «Bidea alaituko digute, eta taldeari tira egiteko ere ongi etorriko dira», esan du Ezeizak. Gainera, nahi duen guztia elkartu daiteke taldera. Ekintza irekia da, eta parte hartu nahi duenak musika hotsari jarraitzea baino ez du. Alboan jarri, eta kantuan ekiteko modua du edonork, bakoitzak ahal duen bezala. Hain justu, horixe nahi dute antolatzaileek: jendea erakartzea, eta parte hartzea. Beasaingo Kantujira taldeko Luis Mari Jauregiren esanetan, 50 urtetik gorakoak dira taldekide gehienak. «Gazteak ez zaizkigu batzen, eta ez dakigu zergatik; lotsagatik izango da akaso...». Etziko topaketarekin, Goierriko kantuzaletasuna indartu nahi dute. Bi orduz ariko dira kantujiran.


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

14:00etan, Gernika pasealekuko frontoian batuko dira denak, eta kantu bazkariari emango diote hasiera. Bazkarian 300 lagunentzako lekua dute –izena emateko epea amaituta dago–, baina gune irekia denez, nahi duen guztia hurbil daiteke haiekin batera abestera.

Bazkalondoan jaialdia Kantujira eta bazkaria gutxi balira, arratsalderako antolatu dute ekitaldi nagusia. Eszenatoki bat jarriko dute frontoian, eta abeslari ezagunak gonbidatuko dituzte bertan abestera. «Abeslariak taula gainera igoko dira betiko kantuak abestera, baina mahaietan gaudenok ere abestuko dugu», azaldu du Ezeizak. Helburua denek batera abestea da, baina abeslariak erabili nahi dituzte jendea erakartzeko amu gisa. Batetik, «betiko abeslariak» gonbidatu dituzte: Xabier Barriola, Santos Ormaetxea eta Ezeiza anaiak. Berriagoak ere izango dira, ordea: Sugan taldeko Maria Amolategi eta Eli Bujanda. Aurkezlea, berriz, Maitena Salinas izango da. Izan ere, Eitb Euskal Irrati Telebistak ekitaldia grabatuko du. Are antolaketa zorrotzagoa eskatzen du horrek Ezeizaren esanetan: «Grabatu egingo dutenez, abestuko ditugun kantak eta ekitaldiak iraungo duen denbora tartea oso zehaztuta

izan behar ditugu aurretik». Hori dela eta, zehaztuta daukate dagoeneko kanta zerrenda. Hogei bat abesti izango dira guztira, denak nahiko ezagunak. Igartzako ekitaldian banatuko dituzte liburuxkak, letrekin. «Liburuxka ez duena, dena den, gure alboan jar daiteke, eta kitto; hori ez dadila arazoa izan», esan du Urdangarinek. Dagoeneko ongi gorpuztutako taldea da Beasaingo Kantujira taldea. Hilero ateratzen dira kalera, hileko azken ostiralean. Ezeizaren hitzetan, 60 lagun inguru biltzen dira, eta giro ederra izaten dute. Hileroko zita horretarako, ordea, astero-astero egiten dute entsegua. Astearteetan biltzen dira, 19:00etan. Horrez gain, noizbehinka zaharren egoitzara eta eguneko zentrora ere joaten dira abestera. Eta eguberrietan eta Santa Ageda egunean ere ateratzen dira.

Lau urtez, hobetzen Urdangarinen esanetan, taldearen antolaketa oso ona da. Karmelo Ezeizak egiten ditu zuzendari lanak entseguetan. Eta instrumentuak ere badituzte: Jon Zubeldiak gitarra jotzen du, Juanjo Iturriozek soinua, eta Eneko Dorronsorok bateria. «Dorronsoro fitxaje berria da, eta, gaztea izan arren, oso gogotsu ari da lanean», adierazi du Jauregik. Oraingo antolakuntza maila-

«Kantujirak alaitasuna ematen dio herriari, gero eta jende gehiago, giro alaiagoa» M. Luisa Urdangarin Kantujira taldeko kidea

«Abeslariak taula gainera igoko dira, baina mahaietan gaudenok ere abestuko dugu» Karmelo Ezeiza

Taldeko musika zuzendaria

«Hiru arau baino ez ditugu: euskaraz abestea, tabernan ez sartzea eta politikaz ahaztea» Luis Mari Jauregi

Kantujira taldeko kidea

ra iritsi aurretik, ordea, lau urte pasa dira, gutxika lanean. Izan ere, 2010eko apirilean sortu zuten taldea. «Ordura arte Tolosara edo Donostiara joaten ginen kantatzera, eta herrian taldea osatzea pentsatu genuen», esan du Jauregik. Lau urte hauetan, taldea sendotzeaz gain, kantatzeko modua ere asko hobetu dute. Hori esaten diete, behintzat. «Hasi ginenetik %99,9 hobetu dugula esan zigun Tolosako taldeak», adierazi du Urdangarinek, pozik. Garrantzitsuena, ordea, ez da ongi abestea. Lotsa galdu, animatu, eta kalera irtetea da helburua. Jauregiren hitzetan, hiru arau baino ez dituzte Kantujira taldean: «euskaraz kantatzea, politika alde batera uztea, eta tabernetan ez sartzea». Hori bai, kantujira amaitutakoan denek batera afaltzen dute. «Eta orduan bai, tabernetara sartzen gara».

Urriak 12, igandea 11:00. Talde guztiak Igartza Jauregian elkartuko dira, eta hamaiketakoa egingo dute. 12:00-14:00. Kantujira Beasaingo kaleetan. 14:30. Kantu bazkaria Gernika pasealekuko frontoian. 17:00. Jaialdia Gernika pasealekuko frontoian.


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Denontzako herri bat Noren beharretara egokitutako herriak dira Goierrikoak? Koldo Telleria segurar arkitektoak ditu gakoak. Janire Arrondo Herri erdigunetik urrun, komertziorik edo bilgunerik gabe bizitzea oztopo nabarmena izan daiteke adineko batentzat. Egunez kirola egiteko egokiak diren parke eremu zabalak, berriz, tranpa arriskutsu bihur daitezke gauez etxera bueltan doan neska nerabearentzat. Jarduera ekonomikoa ardatz hartuta diseinatu izan dira herriak, herritar eredu zehatz baten beharrei erantzunez. Gizonezkoa, 18 eta 65 urte bitartekoa, ezintasunik gabea, seme-alaben zaintzaz arduratzen ez dena, eta etxetik lanera kilometroak autoz egiteko zailtasunik ez duena. Errealitatea, ordea, bestelakoa da; eredu horrez gain, gizartea kolektibo ugariz osatua baitago: haurrak, emakumeak, nerabeak, etorkinak nahiz adinekoak, besteak beste. Beraz, biztanleen %85 ezegokia duen herri batean bizi da.

Konplexutasunaren lupa Hirigintza egunerokotasunaren konplexutasunetik aztertzen eta lantzen aditua da Koldo Telleria (Segura, 1972). Hamabi urte daramatza hiri antolaketarako alternatibak lantzen; denen beharretara egokitutako herriak posible egiten. Eraikuntza eta hirigintza proiektuetan lanean aritzen da administra-

zio publikoarentzat nahiz partikularrentzat. Hita taldearen eta Hiria Kolektiboaren sortzaile eta parte izan da beste lau arkitektorekin batera. EHUn irakasle ere bada; eta bere kabuz hainbat proiektu garatu du. Hain justu ere, Eguneroko herriak nola pentsatu hitzaldia eskaini zuen asteartean Legazpin. Gaur egungo antolamendua ulertzeko herriak nola sortu ziren ulertzea beharrezkoa dela uste du berak. Lehenengo fabrikak erakitzen hasi zirenean, erreka alboetan egin zituzten herriak, lautadetan, lurrik onenetan. Ondoren, bertako langileentzako auzoak eraiki ziren lantegien ondoan. Lanera azkar joateko gizonezkoentzako auzoak ziren; etxean haurrak edo helduak zaindu behar zituzten emakumeen beharretan pentsatu gabe eraikitakoak. Trenak ere aldaketa handia ekarri zuen; baita errepideek edo gerora industria batu zuten industrialdeek ere. Azken hamarkadetan herriak asko zabaldu dira, baina ez modu organikoan. Milaka etxebizitzako zabalgune berriak eraiki izan dira, era desorekatuan. Oinarri horietan eraikitako herriak dira Goierrikoak. Ekonomiak edo jarduera produktiboak gidatu du antolaketa hori;

lan erreproduktiboak edo zaintza lanak kontuan hartu gabe. Lehenbizikoa historikoki gizonen zeregina izan bada; erreproduktiboa, emakumeen ardura izan da eta hala da benetako berdintasuna lortu bitartean. Gauzak horrela, egunerokotasunaren konplexutasun hori kontuan hartzea da gakoa Telleriaren ustez. Lan tresnak aldatuta, ekonomiaz gain, soziologiatik nahiz antropologiatik hartutako teknikak erabiltzen dituzte hirigintzan.

Parte hartzeen bidetik Errepide, eraikin, kale eta espazio publikoen erabiltzaile nagusi diren partetik, herritarrak bihurtu dituzte hirigintza proiektuen protagonista. ÂŤEguneroko adituak herritarrak dira; ezin dira hirigintza erabakiak udaletxe bateko bulegoan hartuÂť, dio Telleriak. Duela hamabi urte ekin zioten parte-hartze prozesuak

Ekonomiak gidatu du herrien antolaketa, lan erreproduktiboak kontuan hartu gabe Erdiguneetatik autoak ateratzeko erabakia egoki ikusten du Koldo Telleria arkitektoak


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Beasain izan da Goierrin ekonomiaren garapenak zuzenean eragin dion herrietako bat. GOTZON ARANBURU

martxan jartzeari Hiria Kolektiboa egitasmoaren barruan: «Orduan arraroak ginen gu herritarrengana galdetzen joaten ginelako; gaur egun, ordea, gero eta ohikoagoak dira». Genero ikuspegia oinarri izan dute arkitektoek lan horretarako. Azpimarratzekoa da Koldo Telleriaren ustez emakumeek duten ezagutza: «Gizonezkoak lantegietan sartuta egon diren bitartean emakumeak izan dira kalean ibili direnak; erosketak egiteko, umeak eskolara eraman eta ekartzen nahiz adinekoak zaintzen. Inork baino hobeto ezagutzen dute». Gaur egun lan merkatura sartzearearekin ezberdintasunak ez dira desagertu. Orain emakumeek lanaldi bikoitzari egiten diote aurre, lan produktiboarena eta erreproduktiboarena, beraz beharrek ezberdinak izaten jarraitzen dute. Hirigintza gaiak erabakitzen diren eremuetan, ordea, emakumeen presentzia urria da. Horregatik, ezinbesteko da arkitektoaren ustez emakumeek esateko dutena entzutea eta kontuan hartzea. Erabiltzaileengandik jasotako ezagutzari jakintza teknikoa gehitzen diote herritar guztien beharretara egokitutako eremuak diseinatzeko.

Herri txikien sarea Aldundiarentzat edo tokian tokiko administrazioentzat, auzo elkarteentzat nahiz partikularrentzat egin izan du lan Telleriak. Urretxun eta Zumarragan, esate baterako, Herri Debekatuaren Mapa landu zuten emakumeentzat arriskutsu edo deseroso ziren guneak identifikatu eta egokitzeko asmoarekin. Herri txiki asko dituen bailara da Goierri, egunerokoan batetik bestera mugitzea beharrezko

duena. Azken 30 urteetako joera herrien zabaltzea izan da: «Lur asko erabili da, baina gaizki. Kalitaterik gabeko espazio publikoa sortu da». Hain justu ere, etxe bakar edo txalet ugari egin dira. «Estatu Batuetatik eredua hartu eta hausnartu ere egin gabe kopiatu da hemen. Etxe bakarrak elkarren ondoan. Bakoitza bere zelaiarekin, inork ez ikusteko hesi handiekin, bizilagunekin harremanik gabe». Etxebizitza eredu horrek indibidualismora jotzen duela uste du: «Bakoitza berera, harremanik gabe». Topatzeko eta biltzeko lekuak behar dira arkitektoaren ustez, bizilagunak elkarrekin erlazionatu ahal izango dutenak. Egokitasun fisikoaz gain, kulturalki eta identitate mailan nola funtzionatzen duten zaindu beharko da. Gertuko duelako Segurako kasua aipatzen du: «Erdi Aroko egitura du erdiguneak, komertzioak, bizitzak eta topatzeko lekuak konbinatzen ditu. Azken 30 urteetan, ordea, etxe indibidualizatu asko egin dira. Askoz hobeto egiten ziren lehen gauzak, orain baino».

Herri jasangarriak Hirigintza egiteko orduan jasangarritasuna kontuan hartzea funtsezkoa dela dio arkitektoak; mugikortasun egokia diseinatuz nahiz naturaren presentzia bermatuz. Azken urteetan, adibidez, Goierrin hainbat herritan erdigunetik autoak ateratzeko hartutako erabakia egoki ikusten du. «Oinezkoentzat pentsaezinak liratekeen guneak ere autoak hartu ditu». Hirigintza beste ikuspegi batzuetatik lantzea, beraz, beharrezkoa da denon neurrira egokituko bada. Gaiari ematen zaion garrantziak zerikusia izango du. «Hemen kostatzen ari da. Guk hamarkada bat daramagu honetan eta orain ari gara aldaketak ikusten», dio Telleriak. Poliki bada ere teoria hori errealitate bihurtzeko pausoak egiten ari dira.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Bi saskibaloi jokalari Gipuzkoako selekziora Asier Zaldua Beasain Beasaingo BKL saskibaloi taldea sekulako lana egiten ari da. Inoiz baino talde eta jokalari gehiago ditu eta, gainera, hauetako batzuk Gipuzkoako selekzioarekin jokatzen ari dira. Iñigo De la Hera eta Beñat Garmendia, adibidez. Biek base eta eskolta postuetan jokatzen dute. De la Herak gazte mailako lehen taldearekin eta Garmendiak gazte mailako bigarren taldearekin. Biek postu berean jokatzen dute, baina lagun onak dira. Are gehiago, kuadrilla berekoak dira. Bi gazte hauek 1999an jaio ziren. De la Hera duela sei urte hasi zen saskibaloian. «Eskola kirolean kirol asko ezagutu nituen eta dibertigarriena saskibaloia iruditu zitzaidan. Futbolean baino askoz ere hobeto pasatzen dut». Baloia mugitzen ondo moldatzen dela eta jaurtiketa ona duela dio, baina aginduak ematen ikasi behar duela uste du. Ez da selekzioarekin doan lehen aldia. «Entrenatzaileak sistemak irakatsiko dizkigu eta norberaren abileziak zeintzuk diren ikusiko du. Ondoren, Euskadiko txapelketa jokatuko dugu. Gipuzkoako selekzioan maila altua dago eta jokalari onekin jokatzen asko ikasten da», aipatu du.

Babeslea

Iñigo de la Hera eta Beñat Garmendia, Beasaingo plazan, BKLren taldeen aurkezpen ekitaldian. A. ZALDUA

De la Heraren gustuko jokalaria Sergio Rodriguez da. «Nire talde kutuna Real Madrid da. Lehen Baskonia zalea nintzen, baina Rodriguezek Real Madrilen jokatzen duenez...». Garmendiari dagokionez, Jose Mari Garmendia BKLko jokalari ohiaren semea da. «Futbola ere probatu nuen, baina saskibaloia gehiago gustatzen zait. Gainera, nire aitak ere

BKLn jokatu zuen. Ilusio handia egiten dio nik saskibaloian jokatzeak eta partida guztietara

Iñigo De la Hera eta Beñat Garmendia Gipuzkoako selekzioarekin jokatzen ari dira

etortzen da. Defentsan gogo gehiago jartzeko eta erasoan lasaiago ibiltzeko esaten dit». Aitaren aholkua jarraituz, defentsan erasoan baino kemen gehiago jartzen duela dio. «Erasoan pase onak ematea jaurtitzea baino gehiago gustatzen zait. Jaurtiketa hobetu beharra dut». Bere gustuko jokalaria Rudy Fernandez da eta gustuko taldea Baskonia.


GOIBERRI 11

GARAI BATEAN

Bustoari agur esan diote Ane Arrieta Beasain Beasaingo tren geltoki parean zegoen bustoa kendu egin dute. Udaltzaingoaren ustez ikuspena oztopatzen zuelako, gobernu-batzordean busto hau kentzea onartu zen. Erabakiak aldeko eta kontrako erreakzioak sortu baditu ere, gutxik zekiten orain arte nor zen edo zergatik zegoen. Bustokoa Antonio Garmendia Otaola (Beasain, 1905) zen. Jesusen Lagundian sartu eta filosofia, pedagogia eta psikologia ikasketak egin zituen Europan zehar. Gero, irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan, eta hainbat laborategi-bulego sortu zituen psikologo bezala. Zenbait kultur elkartetako kide izan zen eta baita zine kritikari ere. Hainbat libururen artean, Beasain, patria de San Martin de Loinaz. BiografĂ­a de un Pueblo y un Santo idatzi zuen 1962an. ÂŤHemen kokatuta egon zen Barrendain etxea 1857-1972Âť zioen plaka bat ere bazegoen bustoaren azpian, posta leku garrantzitsua izan zen Barrendain baserria gogoraziz.

Garmendiaren argazkia eta bustoa. BEASAINGO PAPERAK/ A.A.


12 GOIBERRI

MOTZEAN

Jabier Arratibel Optikari zumarragarra

«Askotan, ikusmenari kalte egiten dioten gauzak egiten ditugu» Asier Zaldua Zumarraga Jabier Arratibelek (Zumarraga, 1969) optika ikasi zuen. Santanderren hasi zen lanean, bere ikaskide batek ireki zuen dendan, eta ondoren Hernanin eta Urretxun aritu da. Duela 10 urte bere denda ireki zuen.

Nolatan optikari? Osasunarekin zerikusia duen zer edo zer ikasi nahi nuen, eta optika aukera ona iruditu zitzaidan. Estatuko bi tokitan bakarrik ikas zitekeen lanbide hau (Madrilen eta Terrassan) eta bietan hartu ninduten. Madrilera joan nintzen.

Lan polita al da? Bai. Ikusmena ebaluatzen dugu, pertsona bakoitzaren gaitasuna ikusteko. Ondoren,

gaitasun hori bere beharretara egokitzen dugu. Horretaz gain, betaurrekoak saltzen eta egiten ditugu. Izan ere, tailerra daukagu: kKristalak moztu eta armazoietan jartzen ditugu.

Jendeak ondo zaintzen al ditu begiak? Gero eta gehiago. Osasunarekin sentsibilitatea hazi egin da. Dena den, oraindik badugu zer hobetu. Jendeak ikusmena zaindu beharra du. Askotan, gure ikusmenari kalte egiten dioten gauzak egiten ditugu: kalitate txarreko eguzkitako betaurrekoak eta lupak erabili, adibidez. Momentu baterako ez daude gaizki, baina ezin dira une oro erabili. Ikusmena oso garrantzitsua da eta zaindu

egin behar da. Noizean behin, azterketa egin behar da. Eta arazoren bat nabarituz gero, berehala optikara joan behar

da. Askotan jendea berandu etortzen da, ordurako, arazoa larria bihurtu da.

Haurrekin kontu berezia eduki behar al da? Bai, begien garapenak haurren garapena baldintzatzen baitu. Ikusmen arazoak dituen haurrak, irakurtzen ikasteko eta komunikatzeko orduan arazoak izan ditzake.

«Osasunarekin sentsibilitatea hazi egin da. Dena den, oraindik badugu zer hobetu»

Gizartea asko aldatu da. Ikusmen arazoak ere bai?

«Irakurtzeko orduan, argi ona behar dugu eta bizkarra tente mantendu»

Bai. Gaur egun, garai batean baino askoz ere miope gehiago daude. Izan ere, ia dena gertutik ikusten dugu. Garai batean aisialdian jolastu egiten genuen edo mendira joaten ginen, baina egun pantailen aurrean jarraitzen dugu. Miopia oso he-


GOIBERRI 13

MOTZEAN

ASIER ZALDUA

datua dago gazteen artean. Gainera, bizitza lehen baino luzeagoa denez, adinak eragindako gaixotasunak arruntagoak dira. Kataratak, adibidez, lehen baino arruntagoak dira .

Garai batean betaurrekoak eramatea ez zen estetikotzat jotzen, baina egun bai. Aukera oso zabala dago. Hala da. Aukeraketa ez da erraza. Inguruko jendearen estiloa kontuan hartzen saiatzen naiz. Enpresek euren saltzaileak bidaltzen dituzte dendetara eu-

ren eskaintzaren berri emateko, eta hiriburu garrantzitsuenetan azokak antolatzen dituzte. Gainera, enpresek erakustaldiak antolatzen dituzte. Denetik ekartzen saiatzen naiz, jendeak herrian bertan denetik eros daitekeela ikus dezan.

Nolakoak dira egun modan dauden betaurrekoak?

dira gehiago, betaurrekoak ala lentillak? Lentillak estetika arrazoiengatik eta zenbait gauzetarako erosoagoak direlako erabiltzen dira. Gazteek betaurrekoak eta lentillak beharren arabera erabiltzen dituzte. Lentillak kirola egiteko erabiltzen dituzte. Edo neguan. Dena den, lentillak ez dira egun guztian erabili behar. Etxean betaurrekoak jarri behar dira.

Geroz eta betaurreko handiagoak saltzen dira. Eguzkitako betaurrekoak, ordea, txikitzen ari dira.

Aholkuren bat?

Goierritarrok zer erabiltzen

Irakurtzeko orduan, adibidez,

argi ona behar dugu eta bizkarra tente mantendu behar da. Bestalde, noizean behin urrutira begiratu behar da, begia gertura begiratzera ohitu ez dadin. Urrutira ondo ikusten dugula ziurtatu ondoren, irakurgaira itzul gaitezke. Bestalde, ordenadore aurrean behar baino gutxiago kliskatzen ditugu begiak. Hori jakinik, nahita kliskatu behar da, begiak atseden har dezaten eta malkoek begiak hidratatu ditzaten.


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Klik

Euskal blogarien jaia, Eibarren

Euskal diseinu ‘frikiak’ Gero eta gehiago dira euskarazko mezuak oinarri hartuta kamisetak egiten hasten direnak. Umorea, musika edo filmeak erreferentzia hartuta, marrazki eta lelo xelebreak bilatzen dituzte. Egitasmo horietako bat da Xabi Eskisabel beasaindarrak bultzatutako zepolitte.com webgunea. 36ko gerra edo herri kiroletako argazki zaharrak oinarri dituzten kamisetak egiten

dituzte; horien artean, Gabiriako Amaiur batailoiarena. Bere kamisetetan telebista zein musika munduko ikonoak umorez lantzen dituen gunea da martinjulian.net. Hala dio beraien leloak, «izan zaitez frikia, baina euskaraz». Internet, zinea eta telesailak dira haien inspirazio iturri. Bide beretik, latostadora.net webgunean euskal egileen diseinu ugari ere aurkitu daitezke.

Eibar.org elkarteko blog komunitateak 10 urte bete ditu aurten, eta urtemuga borobil hori ospatzeko, jaia antolatu dute. Urriaren 18an izango da, Eibarko Arma Museoan. Hitzaldiak, blogen irakurketa musikatua, bideo aurkezpena, taldeko argazkia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. eibar.org

Inkesta goierri. hitza.info Zer iruditzen zaizu dendek eta merkatalguneek igande eta jai egunetan zabaltzeko aukera izatea?

✞ Gaizki............................%86 ✞ Ondo ..............................%10 ✞ Berdin ..............................%4 Hurrengo galdera: Non egiten dituzu erosketak, herriko dendetan edo merkatalguneetan?

Teknologia

Ello, Facebook-en arerioa? Azken hamarkadan gehien zabaldu den sare soziala da Facebook, baina gero eta aurkari gehiago ditu. Hala, artista eta programatzaile talde batek Ello sortu du, Facebooki aurre egiteko. Ez du publizitaterik erabiltzen eta pribatutasuna gehiago errespetatzen du. ello.co




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.