Goiberri 121. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Postu ona, ehiztarien loteria

121. zenbakia. 2014ko urriaren 24a

Nerea Magallanes 3 Iritzia 4-5 Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia 8-9 Ane Irisarri 10 I単aki Azurmendi 11 Eitzagako argazki zaharra 12

Goierriko hamar herritan egiten da ehiza postuen zozketa 6-7

GOI B ERRI Goierrin ehunka ehiztari joaten da egunero, ehiza postuen zozketak egiten diren hamar herrietara. IONE BERASATEGI


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

Nerea Magallanes Dendaria

«Nire lehen argazki lehiaketa izan da, baina ez azkena» Maialen Igartua Ormaiztegi Ormaiztegiko Iris dendan lan egiten du Nerea Magallanesek (Ormaiztegi, 1982), eta orain gutxi tren zubiaren 150. urteurreneko argazki lehiaketa irabazi du. Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duen lehen aldia izan da, lagun kutuna eta familia arteko lehia medio. Espero ez arren, gustora jaso du lehen saria.

Argazkiak ateratzeko txoko kutuna. Basoa.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Dan Brown-en edozein.

Musika talde bat. Skunk D.F.

Abesti bat. Icaro. Janari bat. Patata tortilla.

Edari bat. Ardo beltza.

Oporretarako leku bat. Cañada Rosal (Sevilla, Espainia).

Amets bat.

Biak, bakoitzak bere abantailak ditu.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Zaletasun bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Bizi osoan zoriontsua izatea. Alabaren jaiotza.

Eskulanak.

Argazki kamera.

Pelikula bat.

Gorroto duzuna.

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Liburu bat.

Argazki digitala ala analogikoa?

«Ormaiztegin biziko ez banintz, uste dut Finlandian biziko nintzatekela gustura»

M. IGARTUA

El día de la bestia, Alex de la Iglesiarena.

Gezurrak.

Goierriko txoko bat. Larraitz.

Herriko alkate bazina... Komentariorik gabe.

Ormaiztegin biziko ez bazina. Finlandian.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

Mendiak, amets egiteko iruok elkar besarkatu ginen unea oso berezia izan zen». Hitzok entzutean, errepidetik begiak kendu gabe banoa ere, autoaren bolanteari ongi helduta, imajinazioak beste bide batetik ihes egin dit. Irrati uhinek nire belarrietaraino dakarten elkarrizketak du errua. Himalayan izan berri diren hiru goierritar mendigoizalerekin solasean ari da kazetaria. Eta zera galdetu die: ea zer sentitu zuten tontorra zapaldu zuten momentuan. Irribarre alai batekin erantzun diote kirolariek, mikrofonoaren beste muturretik. Gailurreko ailegaeraren deskribapen zehatza egin eta bereziki azpimarratu dute elkarri emandako besarkada hunkigarria. «Oso berezia izan zen», bat etorri dira. Oier Plazaola eta Xabier Urrate urretxuarrez gain, Pedro Garcia ordiziarra dira irratian elkarrizketatuak. Urriaren 2an zapaldu zuten Himalayako Cho Oyuko tontorra (8.201 metro),

H

munduko gailurrik altuenen zerrendako seigarrena. Ez da makala lortu dutena, inondik ere (Zorionak!). Gainera, igoerarekin nahiz elkarrekin egindako lanarekin gozatu ederra hartu omen dute hiru mendigoizaleek. Hiru lagunek Nepalen izandako bizipenei adi nagoen bitartean, hainbatetan nire buruari egindako itauna berritu du irratiko esatariak. Zer sentitzen du mendigoizaleak halako tontor batera iristen denean? Solasaldiarekin bat egin eta galdera bota diet nik ere, nire kolkorako. Zerk bultzatzen gaitu gizonemakumeok mendira, kasu batzuetan gure buruaren eta naturaren mugetaraino? Baliteke erantzun argirik ez izatea, edota, zergatik ez, mendizale haina arrazoi existitzea. Distantzia handia da, ez baita gauza bera Himalayako tontor bat egitera doan goi-mailako kirolariaren jarduna eta igandeak Aralarreko zelaietan gora eta behera pasatzen dituen ibiltari nekaezinaren afizioa. Baina gauza bat gutxienez partekatzen dute biek; mendian senti-

tzen duten plazera, arnasa, libertatea. Agian sentipen horien egarriz joaten garelako mendira, naturaren erdian egindako jarduera fisikoak areagotzen dituen sentsazioen bila, alegia. Arriskuak ere hartzen ditu kirol zaletasun hori goi mailaraino eramaten duen horrek. Batzuetan zauriak jasateraino eta, beste batzuetan, tamalez, bizia galtzeraino. Pedro Garcia berari galde diezaiotela bestela. Zaragozako ospitalean aste batzuk pasa beharko baititu Pedrok, jada Nepaletik bueltan, oinetako behatzetan koska egin baitio izotzak, Cho Oyuko maldetan behera zetozela. Irratiak eman dit, baita ere, Nepalen jazo den gertaera triste baten berri. Herrialdeko trekking zirkuitu ezagun eta ederrenetako batean –ibilbide jendetsuenetako bat ere bada–, elur-jasak bete-betean harra-

patu ditu makina bat ibiltari. Datu zehatzak jakitea zaila den arren, badirudi 40 lagunetik gora hil direla. 400 lagun inguru jaitsi dituzte menditik, batzuk zauri larriekin. Gehienak mendizale edo senderista arruntak, Himalayako mendien artean ibilaldi bat egiteko ametsa betetzen ari zirenak. Beste asko, berriz, turistekin zihoazen gida eta zamaketari nepaldarrak. Halakoren bat gertatzeko arriskuaz jabetuta ere, mendizaleak ibiltzea du maite, bide berriak zapaldu eta zeharkatzea. Paraje eta kultura berriak ezagutzea. Hala dio Himalayan izan den orok: halako menditzarrak parean izateak bihotza geratu egiten du, ahoa zabalik orduak eta orduak pasatzera iristeraino, tontor zuriei so. Hori ere gertatzen zaigu, sarritan, Pirinioetan gabiltzala. Eta, baita ere, Murumendira igo eta inguruan dugun lurralde ederrari begira geratzen garenean. Norbere mugak esploratzea, kirola egitearen beraren plazera, izarretatik gertuago sentitzea, mendiko kideen arteko giro ederra, askatasuna... Arrazoiak arrazoi, gizon-emakumeok mendi tontorrei begira jarraituko dugu etorkizunean ere. Eta Pedro, Oier eta Xabier bezalako mendigoizaleek, beren balentriekin, gainontzeko mendizale apaloi amets egiten jarraitzeko parada eskainiko digute. Amets egitea bera gauza ederra baita.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Japoniatik VI Hiroshima bisitatzeko aukera izan dugu Japoniako egonaldi honetan. Benetan leku hunkigarria. Oiloazala jartzeko modukoa!

Exkalibur. Arturo Erregearen ezpata gotor, zorrotz eta dizdiratsua. Britainiar nahiz frantziar literaturako heroi guztiahaldunak justizia banatzeko erabilitako herraminta. Horixka koloreko liburu zaharretatik baino lehenago ezagutu genituen guk ETB-ko marrazki bizidun mitiko haietatik Arturo, Exkalibur bere ezpata eta mahai borobileko zaldun leialak. Exkalibur ezpata harkaitz batetik atera omen zuen Arturok. Eta horrek gauza bat baino ez zuen esan nahi. Ezpata hura harkaitzetik ateratzen zuenak guztiz garbi, guztiz puru baino ez zezakeen izan eta hura eskuetan zuela gerratean nahiz bake garaian gobernatzeko gai den errege, heroi bihurtuko zen. Heroiak, erregeak, zaldunak eta Exkalibur. Ez nuen pentsatuko izen sonatu hori bera zuen hurrengo gauzarik famatuena txakur bat izango zenik. Eta Exkalibur txakurra bihurtu da, bere jabe Teresarekin batera, azken egunetan bizi izan dugun egoera erridikuluaren protagonista, nahi gabe.

Baina Exkalibur hau ez dute harkaitz batetik atera. Bere jabea eta bera kakatan sartu dituzte, orain denok hain gertu ikusten dugun Ebola gaitz beldurgarriaren kakatan. Eta hor sartu dituzte inork hortik aterako ez dituzten esperantzan. Gaur egun ez baitago hortik aterako dituen agintari, Arturoren moduan monarka edo ez, puru edo guztiz garbirik. Denak daude kutsatuta. Denak kakaztuta.

Jon Plazaola

bat eta

Arrazoia duzu Araquistain gaztetu horrek; Exkalibur eta Arturo Mas-en kapituloak berrargitaratzen dituzte eta Ebroz bestaldeko egunkariak gutaz ahazten dira. Ez dago eskubiderik. Literatur iturri garrantzitsu bat galtzen ari gara, eta norbaitek kanpaina egin beharko luke Facebooken horren kontra. Protesta, klik bakarrarekin. Aklikatu zaitez zu ere! Afrikan milaka batzuk hil dira gaixo; hainbat gerra piztuta munduan, eta Espainia alde horretan jendea elkar joka dabil txakur bat akaba ez dezaten. Haragitarako balitz sikira. Emile izeneko ume bat izan omen da gaixotasunaren berpizkundeko lehen hildakoa (ezin ahaztu farmazeutiken lan oparoa gure mixerian), baina guztiok txakur baten izena ikasi dugu, ez Emilena. Bi urte omen zituen, eta bere atzetik, bere familia osoa hil zen, gaixotasuna zabaltzen hasi aurretik. Teresa Romero, edo Euskal Herrira ekarrita, Teresa Erromero: goierritarrez, enfermerea. Ikusi nahiko nuke orain, edonora joaten denean eta izena eman behar duenean parekoak jarriko dion aurpegia. Terrorista izan edo enfermerea, Hispaniak errudunak behar

bat Alex Areizaga

ditu; seinalatuak; plaza publikoan ejekutatu beharrekoak. Ezin diete lepoa moztu gaiztoei, eta guztien aurrean seinalatzen dituzte, norbait animatuko ahal bada. Demia honek zerbait erakutsi badigu, hori Ebola ibai baten izena dela da, eta ziurrenik Urola baino garbiagoa egongo da. PD: Aurkitu zazpi desberdintasunak Ibarretxe planaren eta Arturo Masen ezpata zorroztu gabeen artean. Penaz gelditu naiz gai honetaz ez hitz egitean. PD2: Eta gogoratu, ez gaude denok!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Lazkaomendiko Lartxai elkartean egunero egiten du zozketa Esparru elkarteak. MIKEL ALBISU

Ehiza postuen ehiza Goierriko ehiztariek egunotan begi bat zerura begira jarria dute eta beste bat, ehiza postuen zozketei begira.

Loinaz Agirre Udazkena eta hego haizea eskutik lotuta doaz, baita hego haizea eta hegaztien migrazioa ere. Iparraldeko herrialdeetatik hegoaldeko herrialdeetara negua pasatzeko janari bila joaten diren hegaztiek eskaintzen duten hegaldien ikuskizunaz gozatzeko aukera dago egunotan. Aste honetan milaka eta milaka hegazti ari da pasatzen Goierriko zerutik. Dena den, hegazti guztiek ezin izango dute bizileku berrira iritsi, Goierriko ehiztariek prest baitituzte eskopetak eta kartutxoak. Gipuzkoan ehiza xehe denboraldia urriaren 12an ireki zen eta oilagorrak, birigarroak, eperrak eta pagausoak ehiztarien helburu dira. Pagausoen ehizak arrakasta handia du Goierrin; horren leku-

ko dira Goierriko mendilerroetan eta mendixketan dagoen ehiza postu kopuru handia. Aizkorri aldeko Partzuergo Orokorra eta herrietako ehiza elkarteak arduratzen dira postu horiek kudeatzeaz.

Mugimendu handia Gaintzan eta Altzagan, adibidez, mugimendu handia izaten da ehiza garaian, iluntzero, 20:00ak aldera, ehiza postuen zozketak egiten baitira. Gaintzan Basati elkarteko kideak eta Altzagan Altzamendi elkartekoak arduratzen dira zozketez eta herriko postuak egoki mantentzeaz. Partzuergo herrietan izan ezik, gainerako herrietan, berezitasunak berezitasun, antzekoa da zozketaren mekanismoa. Gaintzan, adibidez, ehiz-


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Ehiza postuen zozketak herriz herri Herria Altzaga Ataun Etxegarate Ezkio-Itsaso Gaintza Itsasondo Lazkao Legazpi Zegama Zumarraga

Antolatzailea

Zozketa lekua

Ordua

Altzamendi elkartea Erbia elkartea Federazioa Oreiña elkartea Basati elkartea Hermintza elkartea Esparru elkartea Katagorri Karraztarro elkartea Galeperra elkartea

Udaletxeko etxabean San Gregorio plazan Xume taberna (Idiazabal) Santa Lutziko Anduaga elkartean Pilotalekuan Ibaiondo industrialdean Lazkaomendiko elkartean Herriko plazan Mordoxka tabernan Legazpi kalea 14an

20:00-20:30 20:00 20:00 20:30 20:00-20:30 06:30-07:00 20:00 19:00-19:30 19:00 20:00-21:00

tari bakoitzak zenbaki bat erosten du, lau euroan (postua egokituz gero euro bat gehiago). Bi zenbaki ateratzen dituzte; lehenengo unitatea eta gero hamarrekoa. «25 zenbakia ateratzen bada, adibidez, 25 zenbakia duenari lehenengo postua egokitzen zaio, 26 zenbakia duenari bigarrena... horrela bukatu arte», dio Xanti Garmendiak. Postu bakoitzean bi ehiztari egon daitezke. Altzagan, bost euro balio du zozketak. «Lehenengo ateratzen den zenbakiak berak nahi duen postua aukeratzen du; bigarren zenbakiak berak nahi duena, bukatu arte», argitu du Joseba Garmendiak. Guztira, 40 ehiza postu daude Gaintzan «%20 jabetza pribatukoak dira eta bat Basati elkartearentzat uzten du Federazioak, elkarteko kideek txandaka erabiltzeko». Garmendiak dioenez, «usotarako ez dira oso postu onak, baina birigarroetarako bai». Batez ere jende «helduxeagoa» joaten da Gaintzara, «gazte gutxi». Altzagan 23 postu daude, eta «postu altuak direnez», jende «gaztexeagoa» hurbiltzen da Altzagara. Normalean, denboraldiaren hasieran eta bukaeran postu adina ehiztari azaltzen da, baina «urriaren 20tik azaroaren 9 tartean, postu halako bi ere bai», diote. Postuak txukun egokitzearen ardura da ehiztariena, bai-

na baita ehiza elkarteena ere. «Postuak ahal den hobetoen jartzen saiatzen gara. Andamioetan daude postuak, pinudian, eta eskilarak jartzen saiatzen gara zozketan lortzen dugun diruarekin». Denboraldi amaieran, ehiztariek bildu ez dituzten kartutxo azalak ere bildu behar izaten dituzte: «Gero eta kontzientzia gehiago dago, baina oraindik ere batzuek ez dituzte kartutxo azalak biltzen, nahiz eta derrigorrezkoa den. Denboraldi amaieran, federaziotik postuak eta inguruak ikuskatzera etortzen dira».

Partzuergo Orokorra Goierrin famarik handieneko postuak Aizkorri inguruko Partzuergo Orokorrekoak (Zerain, Zegama, Idiazabal, Segura, Donemiliaga eta Asparrena he-

rriek osatua) dira. Guztira 99 ehiza postu daude Aizkorri inguruko mendixketan. Horietatik 50 enkantera ateratzen dituzte. Segurako udaletxean egiten dute enkantea, irail erdi aldean. Diru gehiena ordaintzen duenak denboraldi osorako ehiza postua izaten du. Enkantean parte hartzeko ez dago Partzuergo Orokorreko herrietako bizilaguna izan beharrik. Aurten diru gehien ordaindu duten postua Apota 8 izan da (lehengo Apota 10): 7.901 euro ordaindu dituzte. «Aurten jendeak diru gutxiago ordaindu du», dio Aratz Urkia Partzuergoko Orokorreko ehiza batzordeko kideak. Aurten, gainera, bederatzi postu saldu gabe geratu dira eta «horiek Partzuergoko herrien artean banatu dira». Krisialdi ekonomikoaz gain, beste faktore batek ere

Ehiz postuaren ingurua garbi eta munizioa mugatuta Partzuergoan hizarekin lotuta beste bi berrikuntza ere badira aurten Partzuergo Orokorrean. Batetik, mendia garbi izatearen mezua zabaldu nahi dute ehiztarien artean. Foru aldundiko basozainak eta Partzuergoak berak kontratatu duen beste bat, postuz postu ibiliko dira zein egoeratan dauden ikuskatzen, «botilak, latak, paperak edo kartutxo azalak biltzen ez dituenari isunak jartzeko». Urkiak ohartarazi duenez, «lehenengo abixua jasoko du ehiztariak». Munizioaren neurrian ere arau berriak finkatu dituzte Partzuergo Orokorrean. Batetik, erabili ahal izango den «perdigoirik handiena 6koa» da; «hau da, 5,4, 3, 2 eta 1ekorik ezingo da erabili». Gramoei dagokienean, berriz, gehienez, 36koa.

E

Noiz arte Azaroaren 11ra arte Azaroaren 9ra arte Azaroaren 9ra arte Azaroaren 16ra arte Azaroaren 15era arte Azaroaren 16ra arte Azaroaren 16ra arte Azaroaren 23ra arte Azaroaren 16ra arte Azaroaren 23ra arte

eragin du jaitsiera horretan: «Azken 3-4 urteak txarrak izan dira usotarako». Ehiza postuekin enkantean lortzen den dirua, Partzuergo Orokorreko aprobetxamendurako erabiltzen da: «Urbiko txabolak berritzeko, hesiak jartzeko, askaren bat egiteko, aska egiteko...». Gainerako postuak Partzuergo Orokorra osatzen duten herrien artean banatzen dira etaherri bakoitzeko elkarteak egiten ditu zozketak herriko ehiztarien artean. Zeraingo, Zegamako, Idiazabalgo eta Segurako ehiztariek «pribilegiotxoa» daukate Partzuergo Orokorreko herriak izateagatik. Dena den, Zegaman egunero 19:00etan postuak zozkatzen ditu Karraztorre elkarteak, Mordoxka tabernan. Bertan parte hartzeko ez dago Partzuergo Orokorra osatzen duten herrietakoa izan beharrik.

Postu gutxiago «Partzuergoko ehizaren kalitatea hobetzeko» 23 ehiza postu kendu edo lekuz aldatu dituzte aurten. «Postu batzuk elkarrengandik oso gertu zeuden eta askotan haserreak ere sortzen ziren usoa nork bota eta nork jaso zuen erabakitzerakoan». Partzuergo Orokorreko postuetan, Gipuzkoako gainerako postuetan ez bezala, postu bakoitzean hiru eskopeta egon daitezke, «besteetan bi da muga».


08 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Ataun 35 urte korrika Hiru Auzoetako Korrikaldiak 34. aldia du, igandean. 1979an hasi zen, lehen hiru urteetan maratoi erdiko neurrian. Aimar Maiz Ataun Gutxik irudikatuko zuen, 1979an, praka motzak jantzita errepidean korrika egiteko ohitura zer nolako arrakasta izango zuen 35 urte geroago. Ataunen zenbaitzuk ikusi zuten zerbait, eta Oargi-Troskaeta elkarteak Hiru Auzoetako Korrikaldia antolatzeari ekin zion. Urte batean huts egin ondoren, igandean 34. ekitaldia du. Lasterketa berezia da Korrikaldia. Batetik, ibilbideagatik: Gipuzkoako herri luzeenaren fama baliatuz, Ataungo hiru auzoak lotzen ditu, joan-etorrian. Bestetik, gogortasuna: San Martingo plazako 198 metroetatik 400era.

Gaur egun 17,8 kilometroko ibilbidea osatzen du. Baina ez da beti hala izan. Aurreneko hiru urteetan maratoi erdiko distantzia (21 kilometro) zuen Korrikaldiak. Kurioski, hiru lasterketa haiek Agustin Zabaleta leitzarrak irabazi zituen, 1979koa, 1980koa eta 1981ekoa. Neurri horretako denbora marka 1:07:47 orduan geratu zen. Ondoren, 1982tik aurrera, beste urte mordoxka batean 17 kilometro pasakoa izan da, maratoi erdia ÂŤgogorregiaÂť zela eta. Hor bada aldagai bat, hain justu denbora-markak puskatzea zailtzen duena. Zenbait antolatzailek dioenez, gaur

Igandean 11:00etan jokatuko da Korrikaldia, hiru auzoak zeharkatuz ldaketa gutxi dakar Hiru Auzoetako Korrikaldiak aurtengo ekitaldirako. Igandean 11:00etan hasiko da lasterketa, San Martingo plazan. San Gregorio eta Ergoiena pasatu, eta Kaxetatik Aia auzoko plazaraino igoko dira atletak. Han itzuli, eta bide beretik San Martinera iritsiko dira, 17,3 kilometroa. Muga bi ordu da. Haurren lasterketak ere egingo dituzte, larriena abiatu ondoren. Izena emateko, aurrez ataun.net edo kirolprobak.com webguneak daude aukeran (10 euro). Bestela, igandean berean 10:00etatik aurrera (15 euro). Herriko produktu sorta jasoko dute partaide denek. Sariak lehen hiru sailkatuentzat daude, gizon zein emakume. Lehen beteranoak (emakumeak 40 urtetik gora, gizonak 45etik gora), lehen ataundarrak eta lehen ataundar beteranoak ere jasoko dute. Marka puskatzen duenak 300 euroko gain saria irabaziko du.

A

egungo ibibildeak 300-400 bat metro gehiago du, hasieran bi itzuli egin eta atzeko bidetik joaten direlako korrikalariak. Hala, gizonezkoetan indarrrean dagoen marka Pello Garinek 1990eko hamarkadan jarritakoa hartzen dute: 56:12. Emakumezkoetan, 2010ean Maite Maiora elgoibartarrak hautsi zuen lehenik, eta 2011n Leire Elosegik ondu zuen, orain indarrean dagoen 1:07:13. Hasieran ekainean jokatzen zen, San Martin auzoko jaiak orduan egiten zirelako. Festekin batera aldatu zuten urri-azarora, Behobiaren aurrean jarriz.

Gain saria markarentzat Eginahalak egiten dituzte Garinen marka hobetzen. Diru sari gehigarriak ere ipintzen dituzte, korrikalarien pizgarri edo. 1995ean, adibidez, 25.000 pezeta jarri zituzten; aurten, 300 euro daude, bai mutilentzat, bai neskentzat, errekorra jarriz gero. Korrikalari kopuruak ere gora-beherak izan ditu, urte hauetan guztietan. Jendetsuena lehen edizioa izan zen, 167 korrikalarirekin. Harrezkero, 100-120 inguruan ibili ohi da. Goierriko korrika proba beteranoenetakoa da Korrikaldia. Bere historian antolakuntza arloan ere izan dira aldaketak. Oargi kultur elkarteak eutsi zion, urte askoan. Zuzendaritzako kideek hartzen zuten ardura, jende gehiago edo gutxiago. Oargik utzi zionean, duela hamar bat urte, Pako Urrestarazuk heldu zion. Haren txanda,


GOIBERRI 09

ERREPORTAJEA

Ezkerrean, korrikalariak helmugara iristen, 2008an. Goian, irteera; beherantz abiatzen dira. ARKAITZ APALATEGI

Aurreneko hiru urteetan maratoi erdia izan zen; Zabaleta leitzarrak irabazi zituen haiek Luzeraz gain (17,8 kilometro), ibilbidea gogorra da, 200 metroko desnibela gainditu behar baita Gizonezkoetan denbora marka hausten kostatzen ari da; emakumeek 2011n hobetu zuten

orain hiru urte, Ataungo Korrikalari Taldeak hartu zuen. Igor Aierbe alkatea da taldeko kideetako bat. «Sei-bat lagun ari gara Korrikaldia antolatzen, azkeneko hiru urteotan. Pakok uzteko erabaki zuenean, lagun talde bat elkartu ginen eta geuk hartu genuen konpromiso hori, ez genuelako Korrikaldia bertan behera utzi nahi, hainbeste urte eta gero», dio Aierbek. Hain zuzen, eta zenbaitetan antolatzen kosta den arren — egin ez den urtean antolatzaile faltagatik ez zen izan—, maitea dute ataundarrek beren lasterketa. Ospea herriz kanpora ere zabaldu zaio. Lehenengo urteetan korrikalari gehienak ataundarrak baziren, Goierri osokoak eta handik harandikoak joaten dira gaur egun. Korrika zaletasunaren loraldiak, ordea, paradoxikoki kemena ere kentzen dio partaidetzari. «Ataungoaren egunean Donibanen beste karrera bat egokitzen da. Azkeneko urteetan 100 parte-hartzaile inguruan gabiltza», dio Aierbek. Aniztasunaz gain, kirol eskakizun maila ere dezentekoa du Korrikaldiak. «Proba gogorra da, Behobia baino distantzia txikiagoa da, baina gogorragoa. Batzuek prestakuntzarako sartzen dute, baina Ataungoa ez da erraz-erraz horietakoa».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Ane Irisarri Alemaniako arte galeria batean egin zuen aurkezpenean, bere mutilagunarekin batera. GOIBERRI

Denborapasa erakusgai Ane Arrieta Denborapasa bezala collageak egiten hasi zen Ane Irisarri beasaindar seguratuak (1989). Taberna batean ikusgai jarri zituen soberan zituen lanak eta arte galeria bateko jabeak erakusketa bat jartzea proposatu zion. Urriaren 4an egin zuen aurkezpena. Ane Irisarrik Publizitatea eta Harremanak ikasketak egin zituen eta marketing laguntzaile lanean ari da Böblingen, Stuttgarten bizi bada ere (Alemania). Lanpostu berria lortu zuene-

Babeslea

an, hiriz aldatu zen eta pisu berria «oso hutsik» ikusten zuen. Paretak «biziz betetzeko» zerbait egin nahi zuen.

Egurrezko taulak Bizilagunek egurrezko taula batzuk utzi zituzten zaborren gelan eta horiek ikustean, ideia bat izan zuen Irisarrik: egurrak etxera eraman zituen eta collageak egiteko mihise bezala erabili zituen. Koadro asko egin zituen aste gutxian, eta gelako bazter batean pilatzen joan zen lanak. Orduan, bere lagunekin sarri

egoten zen taberna bateko jabeari galdetu zion, bere tabernan erakusketa bat jarri nahiko lukeen. Irisarriren koadroen argazki pare bat ikusi, eta baiezkoa eman zion tabernako jabeak. Hilabete baten bueltan, koadro guztiak tabernan zintzilikatuta zeuden. Tabernara joan zen arte galeria batetako jabeak, koadroen egileengatik galdetu zuen, eta Irisarrirekin harremanetan jarri zen, bere galerian erakusketa bat jartzeko proposatuz. «Denborapasa bezela hasi zena enpresa txiki batean bihurtu nuen: altan eman, webgune bat sortu (aneirisarri.com), online denda ireki, publizitate pixka bat egin sare sozialetan, eta abar».

Webgunea, erakusketa Bere webgunean, bere lanak ikusteko aukera izateaz gain, denda bat ere badu, eta bertan

berak diseinatutako poltsak, kuxinak, mugikorren babesgarriak, erlojuak, elastikoak eta koadroak ere badaude salgai. Urriaren 4an jarri zuen erakusketa arte galerian. 19:00etan hasi zen ekitaldia. «Betidanik mirestu izan ditut artistak eta beraien lanak. Eta bat-batean ni neu izatea artistaren rolean dagoena, jendeari nire lanak erakusten, beraien txaloak jasotzen... oso sentsazio arraroa izan zen, baina polita ere bai, aldi berean», dio Irisarrik. Aurkezpenaren ostean, bere mutilagunak abesti batzuk jo zituen gitarrarekin eta Anek erakusketako lanak lasaiago eta modu zuzenagoan erakutsi zizkien bertaratuei. Erakusketara gerturatu zirenen artean, beste arte galeria batzuetako arduradunak ere bazeudela dio Irisarrik.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Iñaki Azurmendi

presioa beti izaten da. Momentuz, uste baino hobeto ari naiz eramaten, baina azken egunetan sentituko dut presio berezi bat. Eramaten jakinez gero, ona izango da. Baina ea egunean nola ateratzen den.

Aizkolaria

«Aurreneko txapelak besteko ilusioa egingo lidake Beasainen irabazteak»

Zeure buruari jarri diozun presioa da, ala herritarrek emana? Herritarrek ere bai. Lana harategian eginda, gainera, jende guztiak komentatzen dizu, aizkora asko segitzen ez duenak ere bai. Ea ostiralean [gaur] ezkutatzen garen eta ondo eramaten dugun.

Aimar Maiz Beasain Gaurko eguna «ezkutatzeko» hartuko du Iñaki Azurmendi aizkolariak (Arriaran, Beasain, 1972). Igandean Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du, Beasainen bertan. 13. finala du maila nagusian, eta hirugarren txapela lortzen saiatuko da. Antzizarren da finala, etzi 12:00etan. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, 10:30etik aurrera. 800entzat tokia dago.

Sabelean kilimak hasita? Kilimak baino gehiago, sentsazio politak dira. Lehengoan erakustaldi bat egin nuen Bizkaian. Test bezala jarri ziguten. Nahiko gustura aritu nintzen. Kilimak baino gehiago, ailegatzeko gogoa da gehiago.

Igandeko finalaren aurreko egunotan, zer moduz zaude?

Kirolari bezala, zuretzat polita izango da aizkorako txapelketa gorena herrira etortzea, ala?

Momentuz, nahiko gustura. Egindako lanarekin gustura, eta eguna ailegatzeko gogoarekin. Kexatzeko motiborik ez daukat. Entrenamendua aurreikusta bezala joan da; lesiorik eta ezustekorik ez dut izan.

Zer entrenamendu mota egin duzu? Sailkatze saioa pasatu eta gero, sei asteotan entrenamendu gogorrak egin ditugu. Nahiko ondo bete ditugu, batzuetan hobeto, besteetan gaizkiago, normala den bezala. Baina helburua bete dugu.

Lan luzea izaten da finalekoa: lau enbor kanaerdikoak, lau 60 ontzakoak, eta lau oinbikoak. Iraupena behar da lan horietarako, noski. Indarra eta teknika ere bai; eta, gero, burua. Burua prestatzeko ere entrenatu beharra daukazu. Etxean daukazu entrenamendu gogorrak egin beharra, gero plazan egiteko. Bestela, etxean egin gabe plazan egitea zaila da.

Nola prestatu zara? Aizkoran aste batean batzuetan bi saio, besteetan hiru egin ditut: bi astean bost saio. Saio luzeak eta serieak txandatu di-

AIMAR MAIZ

tut. Gero, mendia eta gimnasioa tartekatu ditut, denetik pixka bat eginez.

Finalisten karteletik Nazabal erori da, arazo fisikoengatik (Irazu da ordezkoa). Olasagasti dago beteranoa, eta gero zeu. Beteranoena Olasagasti, bai; aspaldikoa. Ni naiz bigarren zaharrena, Nazabal izan balitz hirugarrena. Zahartzen ari garen seinalea. Aurten 13. finala dut, eta esperientzia horrek ere balioko ahal digu, gazteei pixka bat eusteko.

Nola ikusten dituzu aurkariak? Sailkapenekoan Aitzol Atutxak maila oso ona eman zuen, egun hartan ondo aritu zen. Hori bai, ez dauka zerikusirik lana erdia ala osoa izan, aldatzen da. Baina Atutxa gorantz dator, eta faboritoetakoa bera joko nuke. Olasagastik bere lana ondo egingo du, eta deskuidatzen

bagara hor sartuko da. Unai Otaño lesioekin ibili da, eta errekuperatu da; ondo etortzen bada, arriskutsua izango da. Irazuk prestatzeko aukera handirik ez zuen izango. Otaegi ere badakigu zer aizkolaria den.

Aurretik bi txapela edukitzeak balio al du zerbaiterako halako finalen aurrean? Beno, balio-balio, balioa badaukate. Baina eguna desberdina da, beste urte bat da. Bi txapela edukitzeak lasaitasuna ematen dizu, igual. Baina, orain, hirugarrena lortzea polita izango litzateke, eta herrian izanda, aurrenekoak besteko ilusioa egingo lidake Beasainen irabazteak.

Finala Beasainen izatea zer da zuretzat, presio gehigarria ala pizgarria? Pizgarria bada, baina arriskutsua ere bai. Herrian izanda,

Niretzat oso positiboa da Beasain batean Euskal Herri mailako final bat hartzea; bai txapelketarentzat eta bai Beasainentzat. Herriari bere izentxoa ematen dio. Udalak ikastolarekin egin duen elkarlana ere polita da. Bestela ere antolatuko zuten, baina ni tartean egonda, eskertzekoa da. Nik ez daukat eskertu besterik. Ea nik orain ondo borobiltzen dudan.

Arloko lehiaketa garrantzitsuena Euskal Herrikoa da, eta zu onenen sailean zaude jadanik. Txapelketa inportanteena hau da, txirrindularitzan Tourra edo pilotan buruz burukoa bezala. Beste izen bat dauka beti Euskal Herrikoak. Lehenengo txapela irabazi nuenean, Gipuzkoako bosgarrena nintzen lortzen zuena. Orain, bi txapelarekin, gutxik lortu dutena da. Olasagasti eta Arrospide daude seina txapelarekin; Arria hirurekin; eta Polipaso eta ni birekin. Aurreneko lauren artean egongo naiz. Jendeari ahaztu egingo zaio gero agian, baina hor gabiltzanontzat inportanteenetakoa da.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Zumarragako Eitzaga auzoko bizilagunak baserritar janzita auzoko muino batean. EITZAGAKO BIZILAGUNAK

Eitzagako baserritar txikiak

Miriam Luki Zumarraga Zumarragako Eitzaga auzoan jaiotakoek bazkari handia egin zuten udaberrian. Bazkariaz gain, bilkuraren bueltan hainbat egitasmo egin zituzten, hala nola, argazki zaharren erakusketa. Goiko argazkia erakusketarako bildutako argazkietako bat da: auzoko bizilagunak baserritar jantzita. Goian ezkerre-

tik eskuinera, (?), Lurdes Ormazabal, Mila Urbina, Bixi Garciandia, Arantxa Izagirre ageri dira. Behean, Joaquin, Luis eta Imanol Ormazabal. Eitzagako bizilagun talde bat auzoari buruzko informazioa jasotzen ari da. Esate baterako, Eitzagako zaharrenen testigantzak bildu, garai bateko eraikinak kokatu eta haien historia batzen ari dira.



14 GOIBERRI

INTERNET

saretik goierri.hitza.eus

Sarean ikusia

Hitza, itxuraz berrituta Aurten 10 urte bete ditu Goierriko Hitza egunkariak, eta 2005. urteaz geroztik, webgunea ere martxan du. Urte hauetan guztietan, hainbat aldaketa izan ditu atariak; izenetik hasita (goierrikohitza.info zen hasieran), edukietaraino. Datorren hastetik aurrera, azalez eta mamiz berrituta etorriko da. Webgunea sortu zenetik, laugarren aldaketa handia biziko du hala Hitzak. Atari berrian, irudiak garrantzia handiagoa hartuko du, eta atalen egituraketa ere aldatu egingo da; albiste jarioa izateari utzi, eta

gaien arabera atalka banatuko dira. Atal horietako batzuk, kirolarena esaterako, osatuago etorriko dira aro berrian. Beste berrikuntzetako bat, agendarena izango da, egungo hutsuneari erantzunez, Goierri osoko kultur agendarik osatuena eskainiko baitu.

Teknologia

Android 5.0 euskaraz

Nola sortu liburu elektronikoak

Google erraldoiak Android sistema beste 15 hizkuntzatara (guztira 68 dira) itzultzea erabaki du, eta tartean da euskara ere. Sareko erabiltzaile askok sistema hau itzultzeko ahaleginak egin arren, urtetan ez dute erantzunik jaso, eta askorentzat, ezustean etorri da orain erabakia. Hala ere, sareko euskal komunitateak pozez hartu du erabakia. Oraindik ez dute argitu noiz izango den erabilgarri.

UEUk eta Elhuyarrek Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak izeneko on-line ikastaroa antolatu dute. Justyna Pietrzak informazio eta hizkuntzalaritza adituak izango da irakaslea, eta parte hartzen dutenek liburu elektroniko bat sortzeko prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago eta matrikula egiteko orria ueu.eus helbidean aurki daitezke.


GOIBERRI 15

ERREZETA

XXL tortilla Lehenengo tipula eta piperrak irabiagailuan birrindu behar dira. Ondoren, patatak zuritu eta txikitu. Tipula eta piperraa eta patatak kazola batean oliotan egos-

ten jarri. Ondo eginda daudenean olioa xukatu eta irabiatutako 30 arrautza gehitu. 45cm inguruko diametroa duen zartagi bat olioarekin busti eta arrautza eta patata

nahasia bertan jarri. Tortilla oraindik guri-guri dagoela buelta eman behar zaio lehorra geratu ez dadin. Bi aldeetatik eginda dagoenean jateko prest dago.

Axier Zubillaga Apain jatetxea

Osagaiak 30 arrautza 6 patata handi Tipula 1 2 piper berde Olioa Gatza

MIKEL ALBISU



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.