Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
123. zenbakia. 2014ko azaroaren 7a
GOI B ERRI
Erabakitzeko eskubidea Goierrin ibzi diren kataluniarren eta Katalunian bizi diren goierritarren ikuspuntutik 4-5
Urretxun Gure Esku Dagok antolatutako mosaikoa, Kataluniako galdeketarekin elkartasunean. GOTZON ARANBURU
Andoni Munduate 3 Iritzia 4-5 Sarah Ugarte 10-11 Ospitalea eraiki aurreko orubea 12 Elikadura ikastaroak 14 Aramako festak 15 Ataungo San Martin festak 16-18
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE moTZEAn
Andoni munduate Saltsero ataundarra
«Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta okindegi bat ireki dugu» Asier Zaldua Ataun Andoni Munduatek (Ataun, 1980) ingeniaritza eta enpresa ikasketak hasi zituen, baina ez zituen bukatu. Aitaren aseguru bulegoan eta marketing munduan lan egin ondoren, La Salsera enpresa sortu zuen bi lagunekin. Enpresei produktuak merkaturatzen laguntzen diete.
Zure azken egitasmoa? Ogiaren mundua interesatzen zitzaigun eta Donostiako Zurriola etorbidean okindegi bat ireki dugu: The Loaf.
Zaletasun bat.
Konpositore bat.
Musika klasikoa.
Berlin. Urtero joaten naiz musika klasikoa entzutera.
Gustav Mahler.
Amets bat.
Bere obra bat.
Sekula ez gogobetetzea.
4. sinfonia.
Gorroto duzuna.
Pelikula bat. 2001: espazioko odisea. Liburu bat. Tanizakiren El elogio de la sombra. Janari bat.
Injustizia. Egin ez duzun zerbaitegatik zigorra jasotzea eta egin duzuna ez onartzea.
Uf... Gure azken egitasmoa okindegi bat irekitzea izan denez, ogia.
Edari bat. Tea.
oporretarako leku bat.
Goierriko txoko bat.
«Berlin asko gustatzen zait: urtero joaten naiz musika klasikoa entzutera»
San Martinetik San Gregoriora, erreka ondotik doan bidea.
Herriko alkate bazina... Dimititu egingo nuke! Ataungo herriak ni baino hobea den norbait merezi du.
Ataunen biziko ez bazina... Londresen.
ASIER ZALDUA Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.eus
Urretxu:
goiberri@hitza.eus
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus
04 GOIBERRI
IRITZIA
Itxaro Mendizabal Amundarain Ttiklik! Elkargunea
Ciberbullying-a ullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, [‌] eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean. Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduraduna. (HikHasi, 2004) Ciberbullying-a, berriz, IKT ingurune batean ematen den berdinen arteko jazarpena bezala definitzen da, mehatxuak, makurkeriak eta haur batzuetatik besteetara doazen irainak izaten dituzte. (INTECO 2009) Bi kasuetan antzekotasun bakarra, berdinen arteko abusua ematen dela da; modu oso desberdinean ematen dira eta jatorria, abordatzeko estrategia eta ondorioak oso desberdinak dira. Anonimatuak, egindako mina zuzenean eta berehala ez sumatzeak eta sarean existitzen ez diren rolak erabiltzeak ciberbullying-a benetako arazo bihurtu dute. Ciberbullying-ak hartzen dituen formak eta moduak oso
B
aldakorrak izaten dira. Batez ere, erasotzailearen ezagutza informatikoen araberakoak izaten dira. Biktimari mina edo lotsa arazten dioten argazkiak, datuak Interneten argitaratu eta bere ingurukoei zabaltzetik hasita, haurraren posta kontuko pasahitza lortuz bere identitatea erabili, edo mehatxu mezuak bidaliz, honela biktimari estutasun maila handia sortuz. Ciberbullying-aren ondorioak larriak izan daitezke: estresa, antsietatea, apalkuntza, haserrea, nekea, ezintasuna, bere buruan konfiantza galera, errendimendu jaitsiera, erabat mindutako auto-estimua. Epe luzera, berriz: izaera aldaketak, erlazioetarako arazoak, bakardade sentimendu sakona, etsipena, arazo obsesiboak, depresio-arazoak. Oso zaila izaten da ume bati ciberbullying-a jasaten ari dela antzematea. Egunero 15 minutuko tartea izan beharko genuke gure umeekin hitz egiteko. Zer moduz dagoen jakin eta berarekin komunikatzeko. Komunikazio jarraitua izatea lortuko bagenu, gauza onak zein txarrak kontatu ahal izango dizki-
gu eta gurekin kontatu dezakeela jakingo du. Irakasleekin ere harreman zuzena izatea ezinbestekoa da. Ciber-jazarleak eskola ingurukoak izaten dira normalean. Bere ohituretan eta portaeretan aldaketak dauden behatzea garrantzitsua da, erasoak jasaten ari den haur bat tristeago egongo da, gauzak egiteko gogo gabe. Posible da baita kritiken aurrean errazago haserretzea edo jateari uztea. Internet edo mugikorren bidez ematen den erasoa denez, gailu hauek uzten zaizkienean zein programa edo orritatik dabiltzan jakitea beharrezkoa da.
Kontrol handiegia ezarri gabe; jakin behar dute ez dutela erabateko askatasuna horretarako. Garrantzitsua da, baita ere, ordenagailuaren aurrean dituen portaera aldaketak aztertzea. Seme-alabaren gogo-aldartea ikustea besterik ez daukagu. Haurra ezagutzen badugu berehala sumatuko dugu zerbait pasatzen zaiola. Bat-batean nota txarrak ateratzen hasten bada, horren atzetik dagoen arrazoia zein den jakin beharko genuke, alfertzen ari dela pentsatu ordez. Gogoan izatekoa: pertsonak gara dagoen birus informatikorik okerrena.Gurasoek eta hezitzaileek adin txikikoei Interneteko atzipena errazten diegu askotan nekea edo moda dela medio. Denek ez ditugu ordenagailuan haurren ekintzak monitorizatzen. Haurrekin hitz egitea ezinbestekoa da. Ordenagailua etxean denen aurrean izan behar da. Denuntzia aukera badagoela argi izan. Eta garrantzitsuena: jazarpena jasatearen kulpa ez da zurea. Ez diozu egoera honi zuk bakarrik aurre egin behar. Gogoratu arazoa ez zarela zu. Erasotzaileak duela arazoa. Ingurukoak zurekin izatea nahi duzun bezala izan zaitez ingurukoekin. Laguntza behar duenari lagundu eta zuk laguntza behar duzunean norbaitek lagunduko zaitu.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
San Martin Zerri guztiari iristen zaio bere San Martin! Eta, bide batez, Japoniako bidaiaren oroimenei eutsiz, Miyazaki handiari omenalditxo bat.
Zoologikoak toki tristeak iruditu zaizkit betidanik. Urruneko klimaren batean aske behar luketen animaliak gela batean sartu eta jendearen ikuskizun, beraien borondatearen kontra noski. Ez naiz, ordea, animaliekin horren arduratsua nire platerean egunero agertzen diren xerra, solomo eta arrain puskei dagokienean. Ez zait axola handirik izaten nola tratatu dituzten edo zein baldintzetan hil dituzten ere. Orojale gehienon kontua suposatzen dut, gure garaiko kontraesanetako bat, eta abar. Halere, garbi dut arazoaren soluzioa bertako baserritarretan eta animaliei bizi baldintza duinak ematean dagoela, horrekin zer esan nahi dudan neronek ere garbi ez dudan arren. Baina ez nator zehazki hortaz hitz egitera Mikel, nire lagun batek aurrekoan bota zidan ÂŤmuseoak artearen zoologikoak diraÂť baieztapenera baizik. Baita estilo erabat oteiziarrean bota ere, halajaina! Bere ideia, nik horren gustuko ditudan museoetan artela-
nak animaliak zooetan lez pilatzen direla zen, eta gaur egungo artista biziak galerietan leudekela, libre, basati, beraien habitatean. Musikariak zuzenekoetan diren bezalaxe. Horrela bada, animalien duintasuna bertako produktoreekin konpontzen den bezala, ez al genuke antzeko neurririk hartu behar kultur arloan ere?
Jon Artola
bat eta
Azkenaldian eztabaida asko izan ditut hainbat barazki-jaleekin (badirudi ugaldu egin direla azken urteetan); Erabat errespetatzen dut beraien erabakia, baina onartu beharrean naiz, gorroto ditudala elkartean afaltzeko lau kilo saihets erosi ditugula esatean jartzen duten nazka aurpegia, eta botatzen duten nagusitasun begirada. Musikarekin antzeko zerbait gertatzen da. ÂŤBon Iver entzuten jarraitzen duzu? Lehen diskoaren ondoren ez du ezertarako balio... Ni orain Belle & Sebastianeko biolontxelo jolearen bakarkako diskarekin nago. Ze sentsibilitateaÂť. PUAG! Artearekin antzeko zerbait gertatzen delakoan naiz, nahiz eta mundu arrotza zaidan erabat. Museo komertzialak egongo dira artea merkantzia moduan tratatzen dutenak, baina ziur badirela merezi dutenak ere. Galeriak galeriak dira, eta museoak museoak, jaialdi handiak jaialdi handi, kontzertu txikiak txiki diren moduan. Guztiek dute beraien xarma. Bertako baserriak edo artistak babestearen inguruan... Kontu erabat ezberdinak direlakoan naiz ordea. Hala ere, zure metafora
bat Mikel Alvarez
horrek badu zerbait burua martxan jarri didana. Jaten duguna etxekoa izatea garrantzitsua delakoan naiz, nahiz eta lanerako tresnak edo teknikak edozein lekutatik hartu ditzakegun. Artearekin gauza berbera egin behar genuke. Joerak eta abanguardiak hartu eta gurera egokitu. Ez dakit barazki-jaleek ongi begiratuko gaituzten orduan, baina gure kultura indartsuagoa izango da, ziur.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Andoni Santoyo ordiziarrak 22 urte daramatza Bartzelonan bizitzen eta telebistako errelizadorea da han. ANDONI SANTOYO
Goierri, A-9ari begira Kataluiniako independentzia prozesua nola bizi eta ikusten duten kontatu dute han bizi diren bi goierritarrek.
Maialen Igartua Gerturatzen ari da azkenaldian ahoz aho, egunkariz egunkari eta auzitegiz auzitegi ibili den eguna. Etzi bertan da A-9a, azken urteetan data garrantzitsu guztiek bezala dagoeneko laburdura duen eguna. Ezustekorik ezean, kataluniarrek euren burua estatu espainiarretik kanpo nahi duten ala ez esateko aukera izango dute etzi, Artur Mas presidenteak deitutako kontsulta alternatiboan. Alternatiboa, hasierako galdeketa bertan behera uzteko agindua eman baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. «Ez dakigu azkenean zein egitura izango duen galdeketak, baina, nire ustez, parte hartze handia izango da, eta esta-
tu berri bat sortzearen aldeko jarrera nagusituko da», adierazi du Andoni Santoyo ordiziarrak. 22 urte daramatza Bartzelonan bizitzen; soinu teknikari ikastaro bat egitera joan zen, Goierrira itzultzeko asmotan, baina han geratu da lana eta bikotea aurkituta. Etziko galdeketan parte hartuko du Santoyok. «‘Si i si per canviar-ho tot’ izango da nire aukera: bai eta bai, dena aldatzeko». Eta gehiengoaren aukera ere horixe izango dela uste du. «Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin», adierazi du. Bartzelonan daramatzan 22 urteetan aldaketa handiak nabaritu ditu Santoyok. Hasieran,
GOIBERRI 07
ATEKO GAIA
rako, independentzia prozesuaren gaiaz aritzea». Santoyoren ustez 2010ean egon zen inflexio puntua, Auzitegi Konstituzionalak Estatut berria atzera bota zuenean. «Mespretxatuta sentitzen hasi zen jendea; beren izaera ukatzen ari zitzaizkiela sentitzen zuten kataluiniarrek».
Behetik gorako prozesua
Eli Zunzunegi legorretarrak 11 urte daramatza Kataluinian. ELI ZUNZUNEGI
hara joan zenean, konturatu zen sentimendu kataluniarra Diada edo Sant Jordi egunetan baino ez zutela aldarrikatzen. «Euskal Herrian eguneroko kontua zen, kalean zegoen zerbait; Bartzelonan, ordea, ez zen horrelakorik somatzen kaleetan».
Inflexio puntua 2010ean Azken urteetan, hala ere, gaia kalera atera dela ikusten du Santoyok. «Ikusi besterik ez dago zenbat estelada dauden balkoietatik zintzilik urte guztian zehar», esan du. Eta jendearekin hitz egiteko garaian ere nabari du desberdintasuna. «Lehen nik atera behar nuen gaia, baina orain eguneroko kontua da lankideekin, esate-
«Jendea aspertuta eta nazkatuta dago Espainiatik jasotako mespretxuarekin» Andoni Santoyo
Bartzelonan bizi den ordiziarra
«Kataluiniarrek asko zaindu dute nazioarteko komunikazioa, lehen momentutik» Eli Zunzunegi
EITBko berriemalea Katalunian
Azaroaren 9a gainean duten honetan, urduritasuna nabari du Santoyok kalean. «Jendeak barneratuta dauka une historikoak direla, eta Kataluniaren etorkizuna jokoan dagoela». Halaxe uste du Eli Zunzunegi (Legorreta, 1966) kazetariak ere, egun historikoa izango dela etzikoa. «Ez dut zalantzarik egun arrakastatsua izango dela, galdeketa egon ala ez», adierazi du. 1993az geroztik bizi da Zunzunegi Katalunian, eta EITBko berriemale modura egiten du lan. Azken urteetan Euskal Herrian eman diren mugimendu politikoak eta sozialak gertutik jarraitu ez baditu ere, Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuak oso ezberdinak direla uste du Zunzunegik. «Katalunian behetik gora eman da mugimendua; urtetako mugimendu soziala egon da, oso indartsua, eta horrek erantzun politiko bat izan du». Euskal Herrian, berriz, mugimendua alderantzizkoa izan den irudipena du Zunzunegik. «Adibidez, Lizarra Garaziko prozesuan edota Ibarretxek bere plana aurkeztu zuenean, iruditzen zait politikoek eman zutela lehen pausoa, eta ez gizarteak».
Geratu ezin den olatua Hala, Kataluniako prozesuaren gakoa jendearen ekimena izatea da, Zunzunegiren hitzetan. «Horrelako olatu bat geratzea oso zaila da». Euskal Herrian, ordea, denok ados jarri eta helburu bateratu batengatik lan egitea falta dela uste du. «Jen-
dearen mobilizazioa behar da lehenik, eta gero etorri beharko du erantzun politikoak». Prozesu horrek, dena den, denbora behar du Zunzunegiren esanetan. «Ezin da inposatutako zerbait izan». Azken urteetan, Euskal Herria Kataluniari begira jarri dela ere ikusi du Zunzunegik, eredua kopiatuz-edo. Kataluniakoaren ostean Euskal Herrian egindako giza katea da horren adibide garbiena. «Eta ez dut esan nahi hori txarra denik; eredu ona bada, zergatik ez kopiatu». Alderantzizko jarrera, ordea, ez du ikusten. «Kataluniak ez du Euskal Herriko eredua kopiatzen, baina egia da hango akatsetatik ikasi dutela».
Nazioarteko oihartzuna Nazioarteko komunikazioari dagokionez, esaterako, Kataluniak lan handia egin duela iritzio dio legorretarrak. «Lehenengo momentutik ulertu zuten oso garrantzitsua zela nazioarteko komunikazioa lantzea, Espainiaren gainetik badaudelako erabaki handiagoak har ditzaketen instituizoak». Zunzunegiren ustez, Kataluniak urtetan egin duen inurri lanaren ondorio da, esaterako, azken urteetako Diadek nazioartean izan duten oihartzuna. Zunzunegik ez du zalantzarik azaroaren 9ak ere lortuko duela oihartzuna nazioartean, baita azken momentuan galdeketarik egiten ez bada ere, kalean mugimendu handia izango baita. «Estatuak gero eta debeku gehiago ezarri, orduan eta gehiago piztuko da herria», esan du. Etziko kontsultak balio juridiko «eskasa» izango du Zunzunegiren ustez, baina balio politiko handia, kataluniarrek erakutsiko dutelako beren etorkizunari buruz erabaki nahi dutela. «Inkestek esaten dute %56 inguru dagoela independentziaren alde, baina kalean baiezko jarrera handiagoa dela somatzen da».
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
AIMAR MAIZ
Jordi Tripiana Beasainen bizi den kataluniarra
«Kataluniara joaten naizenean orain, beste unibertso bat dirudi» Aimar Maiz Beasain Hamar urte darama Beasainen bizitzen Jordi Tripianak (Torrelló, Katalunia, 1980). Berak ezagutu zuen Katalunia jada ez dela existitzen dio. Independentzia zalea beti izan dela dio. Azkeneko lau urteotan, «batbatean» jende uholde handia batu zaio korronte horri.
Zer sentimendu izan duzu zuk Kataluniaren estatusarekiko? Ni beti independentista izan
naiz. Han bizi nintzenean gutxiengoa ginen, ezkerrekoak. Convergenciak, nire ustez, independentista izan gabe jarraitzen du, baina behartu egin zuen gizarte ia osoak.
Kataluniako prozesuaren ezaugarria hori izan da, ezta? Herriak piztu duela txinparta. Duela lau urte, Vignemal mendira joan ginen lagun batzuk. 3.000 metroko bat igotako bakoitzean bandera estelada
(izarduna) ateratzen nuen, eta lagunei sinatzeko ematen nien. Jendeak harrituta galdetzen zidan ea independentzia zalea nintzen. Mendi horietan bakarrik adierazten nuen. «Nolakoak zareten independentistak», esaten zidaten. Handik bi urtera, Bartzelonako Diada ospetsu hartan denak manifestazioan zeudeneko argazkiak bidaltzen ari ziren. Talka izan da, bat-batean hainbeste jende indepen-
dentziazale izatea; baina, bestetik, harrotasuna ere bai.
Independentziaren aukera ez zen aintzat hartzen orain arte? Ez genuen hitz egiten. Utopikotzat jotzen genuen. Aldiz, Diada haren aurretik zurrumurrua bazebilen. Krisi ekonomikoa izan da eragilea. Nire osaba batzuk, independentziaren justu kontrakoak zirenak, manifestazioetara joaten hasi ziren. Nire aita Granadakoa (Espainia) da,
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
nahiz eta sei hilabeterekin joan Kataluniara. Haiekin katalanez hitz egin dut beti, baina haiek haien artean gaztelaniaz.
Hizkuntza hain bereizgarria izan da? Bai. Independentziaren aldeko ekitaldietan katalanez hitz egiten ez duen bat ikustea harrigarria da. Kulturalki ere desberdinak sentitzen gara. Orain, gainera, espainiar gehienek duten Espainiak estandarraren barruan ez dut tokirik nik. Beraz, ez banaiz egokitzen, ez dut ezer egiten barruan. Egokitu banaiteke, ez daukat arazorik ere.
Zure gurasoek eta aitona-amonek, jatorriz espainiarrak diren aldetik, zer pentsatzen dute? Gurasoak ez dira inoiz independentista izan. Orain aldekoago dira. Aitona granadarra da, eta Real Madrilekoa... Baina azken Diadetan, bandera errepublikarra eta estelada balkoian jartzen dituenean, beste unibertso batera joan naizela pentsatzen dut. Etxean, hala ere, ez dugu politikaz sekula hitz egin.
Lagunek-eta zer diote? Nire lagun artea gehien bat katalanista da, independentziaren gaian sartu gabe ere. Kataluniako gizartearen eta Euskal Herrikoaren arteko desberdintasuna da, euskal herritarra nahastuagoa dela, batik bat gizarte-klase desberdinen artean. Katalunian klaseak gehiago bereizten dira. Orduan, toki ba-
«Mendian bandera ‘estelada’ atera eta ea independentista nintzen harrituta galdetzen zidaten» «Hauteskundeena era okerrena da; %80 alde aterata ere utopikoa eta egin ezina dateke»
tzuetan —ikastetxe kontzertatuetan, adibidez— sentimendu nazionalista gehiago dago; eskola nazionaletan espainola edo katalanista lausoagoa; igeriketan jendea abertzalea zen... Baina, azken urteetan, denak frente baten alde ibili dira.
Kataluniako kaleetan ikusten denagatik, hura irauli da. Inoiz abertzaletzat eduki ez dudan jendea, nahiz eta «zortzi abizen katalanekoak» izan, independentziaren alde atera da.
Zer da; independentzia nahia, ala erabakitzeko edo bozkatzeko eskubidea gauzatu nahia? Asko erabakitzeko eskubidearen alde daude. Izan ere, nik ez dakit independentzia aterako litzatekeen. Inkestek hala diote. Kontsulta, gainera, ez zen loteslea. Hori PPren hankasartzea izan da; Aznarren garaitik kaka egiten ari da, 1993tik. Ordutik independentziazaleak ugaldu dira.
Mosaikoa hasteko
Igandean, kontsulta bai?
A. Maiz Gure Esku Dago egitasmoak bihar egingo du ikasturteko lehenengo ekitaldi irekia, Donostian. Bost mila lagun elkartu, eta giza-irudi edo mosaiko erraldoia sortu nahi du. Zurriola hondartzan izango da, bihar 11:00etan. Kurtsoari irailaren hasieran ekin zion Gure Esku Dagok (GED), Irungo Ficoba erakustazokan batzar nagusia eginda. Publikoki, biharkoa izango da urteko egitarauaren abiaburua. «Kataluniako galdeketaren bezperan, eta Eskoziako erreferenduma pasatuta, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko da mosaikoa. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko», azaldu du GEDk. Mosaikoan parte hartzeko, aurrez izena emanda egotea ezinbestekoa da. Txartel bat norbere datuekin bete, eta 5 euro ordaindu behar zen (ordaindu ezin duenarentzat ez da muga parte hartu gabe geratzeko). Herrika antolatu
Azken urteetan ilusio handia piztu da, bozketa egingo zelako. Azken hilabeteetan erabateko konfrontazioa izan da Espainiako Gobernuarekin. Kataluniako taldean ere errealitate anitzegiak daude, eta zatitzen ari da... Ez dakit egingo den.
Bestela, hauteskunde plebiszitarioez ari dira. Zer iritzi? Hori egin dezaketen okerrena da. Independentziaren alde %80 aterata ere, utopikoa izango litzateke, eta gertatuko ez den zerbait. Alde bakartasunez independentzia aldarrikatuz gero, horrek zuzenean Europatik kanpo utziko luke. Baina politika, azkenean, ez dira legeak, borondatea baizik.
Edonola ere, bide guztiek ez daramate haustura egoera batera? Herriak, modu batera edo bestera, independentzia babesten badu, biharamunean zirt edo zart egin beharko da. Kontsulta egiten bada, esaten den bakarra da hainbeste herritar independentziaren alde dagoela, eta Espainiak hitz egitera eseri besterik ez du edukiko.
Gure Esku Dagok 5.000 lagunekin irudia sortuko du bihar, Donostian, erabakitzeko eskubidearen alde dute izen-ematea, udalerri bakoitzerako gutxieneko kopurua izendatuta. Goierriri dagokionez, guztira 500 lagun joateko beharra dago, gutxienez. Bakoitzak ordaindutako 5 euroak ekitaldiaren gastuen zati bat finantzatzeko erabiliko da, GEDk aurreratu duenez. «Gure Esku Dago dinamika herritarra izaki, egiten ditugun egitasmoak finantzatu beharra daukagu». Zurriolara izenemate txartela eramatea nahitaezkoa izango da.
Petoa eta aterkia Bi materialekin egingo dituzte mosaikoko irudiak: koloretako petoa eta aterkia. «Eta, noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara, herritarrak». Gauzak norberarentzat dira. Aurrez diseinatutako irudi batzuk sortuko dituzte, mosaikoaren garaian. «Horrela ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen», diote antolatzaileek. Edonork parte har dezake, eta dantza egin beharrik ez dela izango aurreratu dute.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Baloiaren atzetik, Donostiatik Ordiziara Maialen Igartua Ordizia Haurra zenetik izan du Sarah Ugartek (Donostia, 1986) baloiarekiko afizioa. Ahizpa bikiarekin batera, 13 urterekin hasi zen areto futbolean jokatzen, eta hainbat talde pasa ditu ordutik. «Amak kontatzen digu txikitan aitak soinekoak kendu eta baloia ematen zigula». Ordiziako Estanda taldean jokatzen du orain, eta urriaren 25eko jardunaldian bosteko idealerako aukeratu zuten. Izan ere, Ugartek hiru gol sartu zituen Gironella FS talde kataluiniarraren aurkako partidan.
Jardunaldiro argitaratzen dira www.futbol5sala.wiz.com webgunean ongien aritu diren bost jokalariak, eta Twitterreko kontura ere igotzen dute aukeratutako boskotea. «Lagun batek esan zidan aukeratu nindutela, Twitterren ikusi zuelako, baina zuzenean ez zidan inork jakinarazi», esan du Ugartek. Izendapenak ez du balio sinbolikoa besterik, baina Ugartek poz handiz jaso zuen berria. «Oso zaila da aukeratua izatea, eta oso urrun ikusten nuen; ez nuen espero», adierazi du. Bosteko idealerako aukeratutako
jokalari bakarra da Estanda Ordizian.
Talde askotan jokatua Iazko denboraldian hasi zen Ugarte Estandan. Lehendik, ordea, talde askotan jokatua da. Ahizpa bikiarekin batera, Altzakoak taldean hasi zen haurra zela. Geroztik, Gipuzkoako UPV taldean, Goierrin, Tolosako Hegoalden eta Iruñan ere jokatu du, ohorezko mailan. Sei urte egin zituen Iruñako taldean, baina haraino joateaz nekatuta, taldea uztea erabaki
«Ez nuen espero bosteko idealerako aukeratzea; oso zaila da eta urrun ikusten nuen» «Gure maila berean jokatzen duten gizonezkoek kobratu egiten dute, baina guk ez» Sarah Ugarte Areto futbolaria
zuen 2012an. «Urtebetez egon nintzen jokatu gabe, nekatuta nengoen». Estandako jokalariek, ordea, jokatzeari utzi ziola jakin bezain laster deitu zioten. «Selekziotik ezagutzen nituen Ordiziakoak, eta eurekin jokatzeko deitu zidaten». Baiezkoa eman zuen Ugartek, eta iazko denboraldian hasi zen Estandan. Horrela, ohorezko mailara igo zen taldearen parte izan da. «Oso hunkigarria izan zen, taldekide askok urteak baitzeramatzaten igotzeko ahaleginetan». Gustura dago Ugarte Ordizian. «Taldeko giroa oso ona da». Dena den, ohorezko mailara igo zirenetik exigentzia maila ere igo egin dela nabaritu du. «Ea mailari eustea lortzen dugun, oso zaila baita».
Emakumeak baztertuta Duela bi hilabetetik, Ordizian bertan bizi da Ugarte, bertan aurkitu baitu lana. Izan ere, Estanda Ordiziako jokalariek ez dute kobratzen, eta beste nolabait atera behar dute bizimodua aurrera. Ugarteren esanetan, handia da gizonezkoekiko aldea: «Gure maila berean dauden gizonezkoek kobratu
GOIBERRI 11
GAZTEAK
Sarah Ugarte, Estanda Ordizia areto futbol taldeko jokalaria. M. IGARTUA.
egiten dute, eta asko gainera». Emakumezkoetan, ordea, Espainiako bizpahiru taldek baino ez dute kobratzen, eta gizonezkoek baino dezente gutxiago. «Areto futbola ez da kirol ezaguna, eta emakumezkoena are gutxiago; apur bat baztertuta gaude», esan du Ugartek. «Dena den, hori dagoeneko barneratuta eta nolabait onartuta dugu». Hortaz, afizioa da astero partidak jokatzera bultzatzen dituztena, ez besterik. Astean sei orduz entrenatzen dute Ordiziako Majori kiroldegian Estandako neskek. Astebururo, berriz, partidak izaten dituzte. Asteburu honetan Majorin bertan jokatuko dute. «Ea jendea ikustera etortzen den!».
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Egun Zumarragako Ospitalea dagoen orubea 1980ko hamarraldiaren hasieran. ZUMARRAGAKO OSPITALEA
Ospitale aurreko orubea URRETXUN
PLAZA BETE
Miriam Luki Zumarraga Zumarragako Ospitalea 1984ko ekainean ireki zuten. Dagoeneko 30 urte baino gehiago igaro dira, eta, ordutik, ahal izan duen neurrian, hazi baino ez da egin. Ospitalea sei bat langilerekin ireki zuten. Larrialdi zerbitzua, laborategia eta ixa izpien zerbitzua baino ez zegoen. Egun 700 langiletik gora ari dira Zumarra-
azaroak 15 larunbata gernikako arbola plazan 11:30-13:00
(AURRE)
KONTU
Zatoz 2015eko aurrekontuak denon artean lantzera
Foroan parte hartzen ari zaren bitartean, haurrentzako Ludoteka zerbitzua egongo da.
gako Ospitalean, kanpo kontsultak hartuko dituen eraikin berria egiten ari dira eta erresonantzia magnetiko ekipo berria instalatu bidean daude. Egiturari dagokionez, Zumarragako Ospitalea Goierriko eta Urola Erdiko Osasun Erakunde Integratuaren bihotza da gaurgaurkoz; herrietako osasun baliabide guztiak bertatik koordinatzea da azken erronka.
14 GOIBERRI
MOTZEAN
Elikadura oinarri Elikadura osasuntsuaren aldeko ohiturak jatetxeko sukaldetik kanpora ere zabaldu nahi ditu Anne Otegik; ikastaroak egingo ditu azaroan. Kalitatez, zerbitzu xumea eta gertukoa eskaintzen du sukaldariak Aramako Ostatuan.
Janire Arrondo Arama Herri txikiek aspaldidanik bere berea duten ostatua badu Aramak ere. Egunerokotik ihes egin eta atsedenerako tartetxoa hartzeko txokoa, ezagunekin elkartzeko edo kontutan galtzeko modukoa. Betikoari ukitu berezia eman dio Anne Otegik Aramako Toki Alai ostatuari; sei urte daramatza dagoeneko bertan. Egiten duten horretan sinesten duten eta eguneroko lanaz gozatzen duen lantaldea da. Gertukoa eta xumea da zerbitzua; «naturala» ere bai Otegiren arabera,
Astean zehar eta asteburuetan menuak ematen dituzte Aramako ostatuan. ARAMAKO OSTATUA
«Ez diogu behar besteko arreta jartzen elikadurari, gehiago arduratu beharko ginateke» Anne Otegi
Ostatuko kudeatzailea
bai janaria eta baita bertakoen izaera ere. Otegi arduratzen da sukaldeaz eta Haritz Urretabizkaia tabernaz. Kolaboratzaile finak dituzte, eta lantaldea ere gero eta gehiago handitzen ari da. Jatetxeaz harago, elikadura ikastaroak ematen aritzen da Anne Otegi. Orokorrean, jakiak prestatzeari ez zaiola behar besteko garrantzia ematen uste du berak. «Harritu egiten naute ikusten ditudan gauza askok. Barazkiak eta fruta jatearena, esate baterako, ez dugu betetzen. Haurrek jatea nahi
dugu, baina ereduarekin erakutsi behar diegu. Guk jaten ez baditugu, beraiek ere ez». Azaroan zehar, larunbat goizero egingo ditu ikastaroak; errezeta osasungarriak, merkeak eta errazak erakutsiko ditu. Produktuen kalitatea oinarrizko dute Aramako ostatuan. Bertan ekoiztua izan dadila ahalegintzen dira, gertukoa, ahal bada ekologikoa. «Guk lehengai xumeak erabiltzen ditugu eta horiekin menu landuak prestatu. Hala, gehiegi gastatu gabe otordu goxoa egin daiteke gure jatetxean», dio Otegik.
GOIBERRI 15
ARAMAKO JAIAK
Aramako festak Azaroak 7, ostirala:
Azaroak 9, igandea:
18:00: Ume jokoak plazan. 19:00: Jaien hasierako txupinazoa. 20:30: Afari herrikoia. 18:00: Futbolin erraldoia. Ondoren: Erromeria Ezten Giro taldearekin.
11:30: Neska-mutilen arteko pala txapelketako finala. 13:00: Pilota partida: AzketaSantxez Irribarria-Elustondo. 15:30: Puzgarriak. 19:00: Sagardo dastaketa.
Azaroak 10, astelehena: Azaroak 8, larunbata: 11:00: Altxorraren bila. 14:00: Haur bazkaria. 16:00: Gorriti eta bere animaliak. 19:00: Eriz magoa plazan. 21:00: Gazte afaria. Ondoren: Goierriko erromeri bira Obenauke taldearekin.
20:30: Gaztaina jana, Gari eta I単aki trikitilariekin.
Azaroak 11, asteartea: 11:00: Meza Nagusia. 12:00: Hamaiketakoa. 13:00: Toka txapelketa herrikoia. 16:30: Mus txapelketa herrikoia. 17:00: Seiko urre txapelketa. 19:00: Patata tortilla lehiaketa herriko trikitilarien laguntzaz.
16 GOIBERRI
ATAUNGO SAN MARTIN JAIAK
Ataungo San Martin Azaroak 7, ostirala: 13:00: Juntadizoa eta txupinazoa. Ondoren: Poteo musikatua. 14:30: Kuadrillen arteko bazkaria. Bazkalondoren: Oparien zozketa egingo da. 17:00: Umeen juntadizoa, Plazan. Ondoren: Buruhandiak kalejiran. 18:00: Futbolin erraldoia. 19:00: Erromeria Guri 5 taldearekin. 00:00: Kontzertuak: Bi Bala eta Guri 5.
GOIBERRI 17
ATAUNGO SAN MARTIN JAIAK
Azaroak 8, larunbata: Goizean goiz: Herriko txistulariak, auzoan zehar. 11:00: Umeen txupinazoa udaletxetik. Ondoren: Buruhandiak eta haur parkearen irekiera: puzgarriak, aurpegi margotzea, jolasak. Goizean zehar: Maite eta bere trikitilariak herriko kaleetan ibiliko dira. 12:00: Toka txapelketa Aizkoate elkartean. 14:00: Haurren bazkaria. 15:00: Pi単ata jolasa. 16:00: Mus txapelketa Aizkoate elkartean. 16:30: Molto eta patinete lasterketa. 17:30: Txokolate beroa. 18:00: Mozorrotuen kalejira, Egi Alai txarangarekin. 19:00: Sagardo dastaketa. 21:00: Herri afaria: Txominen parrilla. Ondoren: Maddi Noguera kantaria.
00:00: Kontzertuak eta mozorro gaua: Inpernuko zulotik eta NonNahi taldeak.
Azaroak 9, igandea: Goizean goiz: Herriko txistulariak, auzoan zehar.
12:00: Artzain txakur erakustaldia, Bikoitz ondoko zelaian. 12:30: Kantu poteoa. 13:00: Mondeju pintxo banaketa. 17:30: Otsoak dantza taldeen emankizuna.
18:30: Pilota partida. 19:30: Patata tortilla lehiaketa. 21:15: Afaria karpan: patata tortilla lehiaketako tortillekin eta norberak ekarritakoarekin. 22:00: Hator Magiara ikuskizuna.
18 GOIBERRI
ATAUNGO SAN MARTIN JAIAK
Azaroak 11, asteartea: San Martin eguna: 11:00: Meza Nagusia. Ondoren, salda beroa eta bertsolariak karpan. 14:00: Jubilatuen bazkaria Bittor jatetxean. Bazkalondoa trikitilariek eta bertsolariek alaituko dute. 16:30: Gymkhana eta zinta karrerra. 17:30: Buruhandiak eta trikitilariak. 19:00: Pintxo banaketa festei amaiera emateko.