3 minute read

Garapena

Next Article
Elkarrizketa

Elkarrizketa

KRISIA AUKERA BIHURTUZ

Advertisement

Beasaingo Udalak balorazio «oso positiboa» egiten du herriko eragile ekonomikoak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. Formakuntzan eta digitalizazioan inbertitu behar dela argi du udalak, eta aukeraz baliatzeko deia egin die sektore ezberdinei.

Testua eta argazkiak:

Iñaki Gurrutxaga

Krisi hau aukera baliatzea izan da ekimen honen nahia. Horregatik eman genuen pausua. Horretarako diagnosia egin eta zailtasun handienak dituzten enpresei,txikieneialegia,etorkizunaribegira jartzeko apustuan laguntzeko sortu zen proiektua». Leire Artola Beasaingo alkateak hitz horiekin laburbildu du Berrabiarazi proiektuaren izatea. Are gehiago, ernaimuina zein izan zen ere gogoratu du. «Pandemia gure udalerriko ehun industriala gogor kolpatzen ari zelaohartu,etaBeasaingoudalgobernu bezala Goiekiri proposamena egin genion, udal bezala gure enpresak etorkizunari begira jartzeko dirua jarriko genuela. Ondoren, eskualdeko beste udalerri batzuk batu ziren proiektura».

Artolak balorazio «oso positiboa» egiten du Beasaingo enpresak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. «Ez da ahaztu behar udalerriaren eta bere biztanleriaren euskarri ekonomiko garrantzitsuena direla tokikoenpresak,aregehiagojakiniknagusiki industriatik bizi den herri eta eskualde bat garela». Eta inbertsioak non eginbehardirenargidu.«Nagusikipertsonen formazioan eta digitalizazioan. Hala erakutsi digu diagnostikoak. Enpresa txikiak dira laguntza eta behar gehiena dutenak, eta horretara zuzendu ditu udalak bere baliabideak».

Erakundeak eragileen bidelagun

Beasaingo alkatearen iritziz, enpresek egunerokoa dute eraldaketa, eta gutxi dira orain hamar urte egiten zuten gauzaberberamodubereanegitenaridiren enpresak. Krisi garaietan, ordea, «erakundeak ondoan» egon behar dutela uste du, «indar eta baliabideak jarriz etorkizunerako pausuak» eman ditzaten. «Eta are gehiago prezioen etengabeko igoera batzen badiogu, oso zaila suertatzen ari baitzaie enpresei konpetitibitateari eustea».

Industriaezezik,merkataritza,ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak «funtsezko elementutzat» ditu Artolak, bai gizarte egitura aldetik bai tokiko ekonomiaren eragile diren aldetik. «Herriaren eta auzoen nortasuna eraikitzeko ardatza dira. Udal gobernuak tokiko

155

Ekintzetan parte hartzen ari den Beasaingo enpresa kopurua.

Elektromugikortasuna (13), Nazioartekotzea (16), Enpresak eraldatuz (2), Digitalizazioa industrian (41), Enpresen dibertsifikazioa (13), ETEen formakuntza saioak (49), Indargune ekimena (1), Goierriko Azoka (20) eta Goierriko merkataritza mahaia (3).

Irudietan, Salbatoreko industrialdeko pabiloiak eta Beasaingo Kale Nagusia. Askotariko eragile ekonomikoak ari dira parte hartzen proiektuan.

enpleguetaekonomiarensustapenaren ardatz estrategikotzat du sektore hau, eta ugariak izan dira horiei laguntzeko sortutako ekimenak».

Osasun krisiak «gogor astindu» duen sektorea izan da, eta udal gobernuak azken bi urteotan abiatutako hainbat neurri aringarri zerrendatu ditu: zuzeneko diru-laguntzak behartutako itxierengatik, zabor eta ur tasetan hobariak, higiene eta desinfekzio gailuak erosteko diru-laguntzak, mahaien tasetan hobariak, eta salbuespen gisa, mahaien kopurua handitzeko aukera. «Laguntza guztiak ez dira nahi adinakoak izango, baina guztion ahaleginari esker egoera hobetuz doala nabari da».

Aholkulariekin orpoz orpo lanean

Salbatore auzoko Otaizabal Aroztegiak Berrabiaraziko Indargune proiektuan parte hartu du. «Dena ondo doanean eta arazorik ez dagoenean laguntzarik ez da behar izaten, baina osasun krisiak denoi eragin digu, eta konfinamenduaren ondoren gure egoera berezia zen, delikatua», gogoratu du Uxua Barandiaran kudeatzaileak.

Goieki jarri zen harekin harremanetan, eta enpresaren diagnostikoa egin ondoren, eta zituzten indargune eta ahulguneak atzeman ondoren, aurrera begirajarrietaplanestrategikodiseinatu dute. «Lanketa prozesua aholkularitza enpresa batekin bideratu behar zela esan zigun Goiekik, eta orain horretan ari gara, hilean behin bilerak eginez, astean bitan harremana mantenduz...».

Berrabiarazi «oso lagungarri» suertatu zaie, eta «oso eskertuta» daude jasotako laguntzarekin. «Enpresaren ardura gehiena nire kargu geldituko da aurki osabaren jubilazioa dela-eta, eta hori oinarri hartuta, enpresaren etorkizuna ondo-ondo finkatzen ari gara. Niretzat inflexio puntu bat izan da».

Formakuntza saio baliagarriak

Amatasun baja bete-betean harrapatu zuen pandemiak Garbiñe Irizar argazkilaria(meetmeinthenorth.com). Orain zazpi urte jarri zuen martxan bere ekintzailetza proiektua, Goiekirekin inkubategitik pasa ondoren. «Goieki jarri zen nirekin harremanetan, eta deitu ondoren barne hausnarketa bat egin nuen, jakiteko ekonomikoki zer kalte izan nuen. Nire diru-sarreren %50 ekitaldiak ziren, dena bertan behera geldituzen,etakolpegogorraizanzen,baina okerragoa ere izan zitekeen».

Berrabiaraziren harira sortu diren formakuntza saio hainbatetan parte hartu du (branding-a, TicketBai, finantzak...), eta baliagarriak izaten ari zaizkio. «Oso aberasgarriak dira, eta oso erakargarriak. Zure ogibidea ez diren beste arlo guztiez jakiteko asko laguntzen dizute, eta beste ekintzaile batzuekin sinergiak lortzeko ere balio dute».

«Proiektua enpresa txikiei laguntzeko sortu zen, etorkizuneko erronkei aurre egiteko»

Leire Artola

Beasaingo Udala

«Enpresaren etorkizuna ondo-ondo finkatzen ari gara. Inflexio puntu bat izan da niretzat prozesua»

Uxua Barandiaran Otaizabal aroztegia

«Zure ogibidea ez diren beste arlo guztiez jakiteko asko laguntzen dizute formakuntza saioek»

Garbiñe Irizar

Meet me in the North

This article is from: