4 minute read

Elkarrizketa

Next Article
Garapena

Garapena

Liga amaitzeko gutxi falta zela utzi du futbola Miren Arrondo (Idiazabal 1994) Goierri Gorri talde nagusiko kapitainak eta kadeteen mailako entrenatzaileak. Kluba sortu zenean emakumeen futbolaren alde jarritako indarrak ez duela aurrera egin dio, eta atsekabetuta sentitu da. Entrenatzaile profesionalen ikasketekin jarraitu du.

Miren Arrondo

Advertisement

Futbol jokalari eta entrenatzaile ohia

«EMAKUMEEN KIROLAREN ALDE LAN GEHIAGO EGIN BEHAR DA»

Testua eta argazkia: Tere Madinabeitia

Futbola utzi al duzu?

Bai,horidaegindudana,bainaentrenatzaile ikasketak ez. Profesional mailako entrenatzaile titulua ateratzen ari naiz eta aurten amaituko dut. Baina futbola erabat utzi dut, eta orain datorren urteari begira ari naiz, zer egin nahi dudan erabakitzen.

Sare sozialetan iragarri zenuen agurra, eta berdintasun kontuak aipatzen zenituen bertan. Zer gertatu da?

Garbidagoklubhonensorreraemanzela Goierrin nesken kirola bultzatzeko, eta behar bat ikusten zelako, futbolean batez ere, elkarrekin lan egiteko. Hainbat herritako taldeak elkartu eta bapatean 200 neskako kluba sortu zen. Horrek emakumeen kirolaren alde borroka egitea eragin zuen, eta lan asko egin zen, baina oraindik lan gehiago egin behar da lortutako hori mantentzeko. Atzera begirada bat botatzean, hasierako egoera zein zen eta oraingoa ikusita, nire ustez atzerapauso batzuk eman dira. Zentzu horretan hitz egin nuen berdintasunaz.

Progresio guztia bizi izan dut, badakit nola hasi zen guztia, badakik nik neuk 10 urterekin hasita zer jasan nuen eta zer ez kirol kontuekin, badakit zailtasunak zeudela Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako klubetan taldeak osatzeko... Goierri Gorri horregatik sortu zen, eta hoberako izan zen, baina orain be-

herakada bat ikusten dut, eta hartu diren erabaki batzuekin ez nago ados. Dezepzionatuta nago pixka bat. Argi daukat egiten ari diren indar hori baino askozeregehiagoeginbehardutela.Indar horrekkostebatdu,etakostehorisufritzeko gai izan behar da erabakiak hartzen dituen jende hori.

Zein unetan utzi duzu futbola?

Euskal Ligako taldean jokalari eta kapitaina nintzen, eta ohorezko kadete taldeko entrenaitzalea nintzen.

Liga bukatu aurretik utzi duzu guztia.

Bi ligak bukatzeko gutxi falta zela. Dimisioa apirilaren 25ean aurkeztu nuen.

Orain zer egin nahi duzun ez dakizula diozu. Profesionalki zertan ari zara?

Ingeniaria naiz enpresa batean. Horrek ez du zerikusirik futbolarekin.

Hala ere, momentuz futbolarekin lotuta jarraituko duzu.

Bai, entrenatzaile titulua ateratzen dudan bitartean behintzat bai. Gero, denborak esango du. Ikasketak ez ditut helburu profesional batekin egin, inguruan izan ditudan entrenatzaileek ni futbolera gehiago lotzea lortu dute, eta ni ere horretara iristeko itxaropen edo griñarekinhasinintzenikasten.Titulua aterata aukerak sortzen badira, entzuteko prest nago. Baina hobby bat bezala hartzen dut, asko disfrutatzen dut eta horregatik erabaki dut jarraitzea.

Zein izan da zure ibilbidea futbolean?

Beti hemen ibili naiz. Idiazabalen ez zegoen aukerarik nesken futbolerako, eta Loinazpera etorri nintzenean, futbol8nizenaematekoaukerazegoen,etaorduanhasinintzenBeasainen,11-12urterekin. Infantileko bi urteak egin nituen. Hasieran arraro zegoen antolatuta, eskola kirolaren antzekoa zen baina gero sartu zuten klubaren egituran. Beasain klubeko kadeteetan bi urte egin nituen, ordurako futbol 11n, eta ondoren senior mailako taldera pasa nintzen.

Seniorretan gazte hasi zinen.

Bai, 15 urterekin. Lehen bi urteak erregional mailan egin genituen, eta justu azken denboraldi haren amaieran Euskal Ligaren proiektua atera zen. Gipuzkorako hainbat plaza zeuden, eta Beasainiegokituzitzaionbat.Klubakbaiezkoaemanzuen,etaduela10urtetikEuskal Ligan ari gara. 18 urte nituen.

Goierri Gorrin egin dituzu azken denboraldiak.

Hasieran Beasain klubarekin, eta Goierri Gorri sortu zenean, klub berriarekin.

Zu izango zinen proiektu horren sortzaileetako bat.

Nik beti ikusi dut horrelako klub baten beharra. Ez zegon nahiko jende taldeak osatzeko, udan beti jokalarien atzetik ibilibeharizatengenuendenboraldiberriari aurre egiteko. Garai hartan jokalari gehienak 18-20 urte bueltakoak ginen, eta ikasketak eta unibertsitatea zirela, batzuk kanpoan zeuden…

Goierri Gorriren sorreraren arrazoietako bat egitura finko bat izatea zen,horreklasaitasunaematenduelako lan egiteko. Jokalari batek maila badauka,betidaukaaukeraeskaileraosoaegiteko, denentzako dago aukera gehiago jokatzeko…

Kapitain izan zara urte batzuk.

Lau-bost urte... pandemia tartean, ez dakit zehazki zenbat izan diren. Beste batzuek erabaki zuten ni kapitain izatea, taldean denbora gehien neramana ni nintzelako, eta gustura ibili naiz.

Eta entrenatzailea, noiztik?

Titulua atera nuenean, urte bete egin nuenGoierriGorrireninfantiltaldearekin, eta azken hau, kadeteekin.

Zein postutan egon zara hobeto?

Oso ezberdinak dira biak. Jokalari gisa asko ematen duen persona bat naiz. Jokalari bezala ikaragarri disfrutatu dut, ondoko jendearekin bizi izan ditut une pila bat betirako gordeko ditudanak. Baina azken urte hau oso gogorra izan da Euskal Ligako taldean, aldaketa askoko urtea izan da, eta nik kadeteak entrenatzean konturatu nintzen beste paper bat jokatuta eta beste ikuspegi horretatik ere asko disfrutatu nezakeela kirolaz, asko ematen zidala ordainetan. Bi paper oso desberdin dira, asko gustatu zaizkit biak, eta biekin geratzen naiz.

Ibilbide luzea egin duzu futbolean, ia 16 urte. Zer gordeko duzu?

Futbolean momentu asko izan dira, batzuk gogorrak eta beste batzuk oso onak. Lesio luzeak izan ditut, baina alboan jende asko ere bai. Futbolean askok esaten dute gutxien axola duten gauzak direla azkenean garrantzitsuenak,eta,halada.Hobbybatda,etaorain entrenatzailearen paperan jarrita, futbolak ematen dizuna erakusteko aukera duzu, batez ere talde lanaren garrantzia eta ondokoa errespetatzearen garrantzia. Futbolak gauza pila bat erakusten dizkizu: talde lana egiten, norberak hartzen dituen erabakiek zein inplikazio dituzten erakusten dizu, akatsetatik ikasten ere bai…Eta horrez gain, ematen dizkizun lagun guztiak!

Jendea, ondo pasatu arazi didan hobby bat izatea, eta entrenatzaile izateak hainbeste gauza erakusteko ematendizunaukera.Horiekdirafutboletik gordeko ditudanak

Jende askoren ondoan jokatuko zenuen denbora honetan.

Bai, askorekin. Aldageletarako bidean taldeetako argazki pila bat daude, ia urte guztietakoak, eta begiratzen jarrita, konturatunintzenurtero-urteroniateratzen nintzela. Beraz, bai, neska askorekin jokatu dut. Gainera, beteranoena nintzen.Nikaurten28urteegingoditut eta hurrengoak 21-22 ditu, haren ondorengoak 19… Gustura geratu naiz egindako guztiarekin, eta konturatu naizenean zenbat lagun egin ditudan, horrekin harrituta nago. Zentzu honetan, herri mailako taldeetan, futbola tresna oso indartsua da disfrutatzeko, gauza asko ikasteko eta erakusteko, eta lagun taldea osatzeko.

Orain asteburuak libre izango dituzu. Nola beteko dituzu?

Libreizannuenlehenasteburuaneznekienzeregin,etafutbolzelairajoannintzela aitortu behar dut, partida pare bat ikustera. Bestela, kuadrilla hor dago.

Zer esan dizu jendeak?

Erabaki hori nik hartu izanak asko harritu du jendea, badakitelako futbola zer den niretzat. Baina animo asko jaso ditut, eta horrekin pozik nago. Orain, aurrera, bizitza halakoa da, eta hartu dudan erabakiaren ondoren, denborak esango du.

«Jokalariarena eta entrenatzailearena, bi paper oso desberdin dira, asko gustatu zaizkit biak, eta biekin geratzen naiz»

«Futbola uzteko erabaki hori nik hartu izanak asko harritu du jendea, badakitelako zer den niretzat»

This article is from: