10 Elkarrizketa Miren Arrondo • Futbol jokalari ohia
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Liga amaitzeko gutxi falta zela utzi du futbola Miren Arrondo (Idiazabal 1994) Goierri Gorri talde nagusiko kapitainak eta kadeteen mailako entrenatzaileak. Kluba sortu zenean emakumeen futbolaren alde jarritako indarrak ez duela aurrera egin dio, eta atsekabetuta sentitu da. Entrenatzaile profesionalen ikasketekin jarraitu du.
Testua eta argazkia: Tere Madinabeitia
Futbola utzi al duzu? Bai, hori da egin dudana, baina entrenatzaile ikasketak ez. Profesional mailako entrenatzaile titulua ateratzen ari naiz eta aurten amaituko dut. Baina futbola erabat utzi dut, eta orain datorren urteari begira ari naiz, zer egin nahi dudan erabakitzen.
Sare sozialetan iragarri zenuen agurra, eta berdintasun kontuak aipatzen zenituen bertan. Zer gertatu da?
Elkarrizketa Miren Arrondo Futbol jokalari eta entrenatzaile ohia
«EMAKUMEEN KIROLAREN ALDE LAN GEHIAGO EGIN BEHAR DA»
Garbi dago klub honen sorrera eman zela Goierrin nesken kirola bultzatzeko, eta behar bat ikusten zelako, futbolean batez ere, elkarrekin lan egiteko. Hainbat herritako taldeak elkartu eta bapatean 200 neskako kluba sortu zen. Horrek emakumeen kirolaren alde borroka egitea eragin zuen, eta lan asko egin zen, baina oraindik lan gehiago egin behar da lortutako hori mantentzeko. Atzera begirada bat botatzean, hasierako egoera zein zen eta oraingoa ikusita, nire ustez atzerapauso batzuk eman dira. Zentzu horretan hitz egin nuen berdintasunaz. Progresio guztia bizi izan dut, badakit nola hasi zen guztia, badakik nik neuk 10 urterekin hasita zer jasan nuen eta zer ez kirol kontuekin, badakit zailtasunak zeudela Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako klubetan taldeak osatzeko... Goierri Gorri horregatik sortu zen, eta hoberako izan zen, baina orain be-