zk. 468 2022ko maiatzaren 27a www.goiberri.eus
Iritzia Aitor Sarriegi Galparsoro. Eskubideak eta hitzarmenak
03
Elkarrizketa
10-11
Garapena
Miren Arrondo: «Futbola uzteko erabakiak asko harritu du jendea»
Berrabiarazi proiektua Beasainen: krisia aukera bihurtzeko lanean
EREDU BATEN AZKENA ‘Azken dantza maisua’ dokumentala, Paxatxoren oroimenez
14-15
04
02 Publierreportajea Urretxuko Udala
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Publierreportajea
Santa Barbara Ingurunea Santa Barbara Aterpetxea soilik ez, Santa Barbara Ingurune osoa indartzearen eta sustatzearen aldeko apustua egingo zuela iragarri zuen udalak 2019an. Hala jaso zuen legealdi planean, eta hasi dira aldaketak. Santa Barbara Inguruneak bi alderdi ditu, eskutik joan behar dutenak eta batera garatu behar direnak: lehen sektorea eta ingurugiroa batetik, eta aisialdia eta turismoa bestetik. Lehen sektorea, inguruko baserriak eta zelaiak dira Santa Barbara Ingurunea berezi egiten dutenak, jendea bertara erakartzen dutenak eta bertara datozenak dira inguruneari bizia ematen diotenak. Hori dela eta, bertan egin diren eta egingo diren lanak bi erabilera eta erabiltzaile horiek izango dituzte beti helburu: auzotarrak eta inguruaz gozatzera datozenak. Hala, bide berri bat egin da baserrietara eta landa eremuetara ibilgailuz joan ahal izateko (bertakoak eta baso ustiatzaileak), aisialdi-gunetik pasa gabe. Horrek, ingurunea seguruagoa egiten du bertan dauden oinezkoentzat eta praktikoagoa baserritarrentzat eta lurjabeentzat. Beste bide bat ere berritu eta asfaltatu da, Ipeñarrieta baserrira doana, hain zuzen ere, landa bideen udaleko hobekuntza planari jarraituz. Bide horren azpian dagoen parkina ere, orain arte zanpatutako harrizkoa zena, asfaltatu zen orain hilabete batzuk, Santa Barbarara hurbiltzen direnek autoa uzteko toki egokiago bat izan dezaten, Aterpe parea oinezkoentzako toki seguruagoa eta atseginagoa eginaz. Errepide eta asfaltatze lanez harago, belardi eta pinudietan ere egin dira esku-hartzeak. Esaterako, aterpearen eta parkearen parean zegoen pinudia bota da; batetik, segurtasun arrazoiengatik, pinu asko bifurkatuta baitzeuden eta hausteko arriskua zuten, eta baita bertako bistak hobetzeko ere; orain Aizkorri mendizerra osorik ikusten baita, eta Santa Barbarako ilunabarrak ikusgarri bihurtu dira. Bestetik, pinua kendu eta bertako espezieak landatzeko, bertako
lurrarentzat egokiagoak direnak (pagoak, haritzak, etab,…, baina lursail guztia bete gabe irabazitako bistak berriz ez galtzeko). Horrek, gainera, Santa Barbarako ingurunearen itxura guztiz aldatu du, eta Irimo magalean dauden bideak erabiltzeko aukera zabaldu du, Meaka aldera, Neverako bidera, Irimon gora,.. maila eta gustu guztietarako bideak hautatzeko aukera dago orain. Aterpetxean ere aldaketak Aterpetxean ere egon dira aldaketak. Bertako zerbitzua egonkortu da, eta horrek esan nahi du astearteetan (atseden eguna) eta ustiatzaileen opor garaian (otsaila) izan ezik, urteko edozein egunetan bertan jateko eta lo egiteko aukera dagoela. Gainera, gelen egitura eta dekorazioa ere aldatu da, talde handiak bakarrik ez, taldetxoak edo
familiak ere aukera izan dezaten gaua bertan igarotzeko. Zerbitzu egonkorra izateak ere, aukera ireki du talde ezberdinekin hitzarmenak landu ahal izateko, Santa Barbarara eta Urretxura bizia ekartzeko aukera zabaltzen duten taldeekin hain zuzen. Adibidez, uztailean bertan antolatzen den Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Kanpusa. Santa Barbarara bakarrik ez, Aldiri, igerilekuaeta orokorrean herria, gaztez betetzen duena. Etorkizunari begira, epe laburrean gainera, udalak aurreratu du haur parkea berritzeko esleipen prozedura martxan duela, adin tarte zabalagoari zuzenduta doan parke batekin (2-12 urte bitartekoa) hornituko delarik gunea; aniztasun funtzionala duten haurrak ere kontuan hartuko dituena eta azken aldian modan jarri den ‘tirolina’ ere izango duena. Ez hori bakarrik, botatako pinudiaren eremuan ere aldaketa eta berrikuntzak egitea aurreikusten du, ingurunean erabat integratuta egongo diren elementuekin. Horrek, Santa Barbara eskolen eta udalekuen ‘zirkuituan’ sartuko du, haurrekin egonaldiak egiteko baldintza egokiak eskainiko baititu.
Iritzia 03 Aitor Sarriegi Galparsoro • Irakaslea eta bertsolaria
2022KO MAIATZAREN 27A
# 468 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL
Itzain
Eskubideak eta hitzarmenak
Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga
Kudeatzailea: Miren Sudupe
Erredakzio-burua: Loinaz Agirre
Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)
Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.
Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus
Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus
Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus
Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga
Azaleko irudia: GoiBerri
A
zken asteotan bolobatzuen eta besteen eskubideen bolo dabil, batean eta artean. Gehienek baietz esaten bestean, hilerokoak didate, arrazoi dudala, baina ea eragindako minak diizatezko bikoteak ez dituen airela eta, emakumeei baja eskutortzen gure hitzarmenak, edo bidea aitortzen dien lege propoelkarrekin bizitzera joatea bera samena. Ez zuen bere garaian nahikoa arrazoi behar lukeela... hots gutxiago atera umea izan Aitor Sarriegi Galparsoro Ez, ez, ez... Ez naizela horri ondoreneko baimenak bigarren buruz ari esaten diet: gure hiIrakaslea eta bertsolaria gurasoari ere luzatzeak (bi gutzarmenak aitortzen dituela bai raso diren kasuan, noski). Hor bide zibiletik soilik ezkondutaere izan dira eztabaidak, ama koak (inor ez baita elizatik soilik Ezkondu ala ez, bakarrei bi gurasoen baimena ezkontzen, gehienez ere bietalangile guztiok lan tik), bai elkarbizitzari buruzko aitortzeko, kasu. Arrazoi batebizitzan behin 20 egiaztagiriak ere, betiere dagogatik edo besteagatik langile bezala ditugun eskubideak lankion zinpeko aitorpenarekin. eguneko oporrak hitzarmen duin batean zehazNik esan nahi dudana da langile izateko eskubidea tuta izateko zortea dugunok, batek ez duela bere bizitza paraldarrikatzen dut tekatzeko beste inorekin konhari heltzen diogu horrelako baimen-eskaeraren bat egin betraturik sinatu beharrik (izatez, har dugunean. kontratuak baitira, zer bestela?) Lan hitzarmenak tartean behin berrikusi, ne- bere ondoko langileak baino opor-egun ordaingoziatu eta berritzen dira. Gizartea aldatzen ari du gehiago izateko. Kontratua sinatze hutsak ez da, gure bizimodua ez da orain 25 urte bezalakoa diola inori hogei egun ordaindu izateko adinako eta, lan-munduan ere eragin handia dute aldake- zurrunbilorik eragiten, alegia. Sinatu eta huta horiek. Azken aldian zalapartarik gehien atera rrengo goizean lasai asko lanera joan daitekeela, duten aldaketak prekarietatea, kontziliazioa edo bezperan alokairuko etxearen kontratua edo higenero desberdinekoen arteko arrakala desager- poteka sinatu duena bezalaxe (bide batez, kreditu asmoz egindakoak izan direla esango nuke. tu hipotekario askok ezkontza eta elkarbizitza Gure hitzarmenaren arabera 20 eguneko bai- askok baino iraupen luzeagoa dute). men ordaindua hartzeko aukera dugu. Behin Horregatik, ezkondu ala ez, inorekin ezer sibaino gehiagotan aipatu izan diet lankideei zein natu ala ez, langile guztiok lan-bizitzan behin bestelako lagunei ez zaidala ongi iruditzen ez- behintzat hogei eguneko opor ordainduak izatekontze hutsagatik hogei eguneko opor ordain- ko eskubidea aldarrikatzen dut, gure arteko desduak izateko aukera, langile guztiak ez direla ez- berdintasunak desagertze aldera. Hurrengo nekontzen eta desberdintasunak sortzen dituela goziazio-mahairako beste puntu bat.
g004-007_goiberri.qxp_Maquetación 1 25/5/22 16:01 Página 1
04 Sakonean ‘Azken dantza maisua’ ikus-entzunezkoa
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Erreportajea
SOKARI, SEGIDA ‘Azken dantza maisua’ dokumentala estreinatuko dute gaur zortzi Usurbe Antzokian. Xabier Sarriegi Olano ‘Paxatxo’ da protagonista. «Eta aitzakia»: «Dantza maisuaren figura desagertu behar da. Orain zer pasatuko da?»
L
oinatz Jaiak gaur hasiko dira. Badaude ekintza batzuk egitaraua ikusi gabe herritar guztiek asmatuko lituzketenak, betikoak direlako: Mariren jaitsiera, danborrada, soka dantza... Klasikoak dira eta beste edozein ekitaldik baino jende gehiago batzen dute. Aurten, baina, badute enigma puntu bat. Danborradaren formatua aldatu egin dute, esaterako, eta sokadantzan parte hartuko duten haurrek ez dute maisurik izan. Xabier
Testuak: Kerman Garralda Zubimendi
Sarriegi Olano Paxatxo azken dantzamaisua iazko urtarrilean hil zen, 62 urteko. Bera oroitzeko eta utzi duen hutsunez jabetzeko Azken dantza maisua dokumentala sortu du Bira ekoiztetxeak Aurtzaka dantza taldearen eskariz. Gaur zortzi estreinatuko dute, Usurbe Antzokian. Hurbilekoentzako pasearen ondoren, ekainaren 6an publiko zabalarentzat eskainiko dute. «Azkena, behar bada, handiki xamarra da», aitortu du Mikel Sarriegi Aur-
g004-007_goiberri.qxp_Maquetación 1 25/5/22 16:01 Página 2
Sakonean 05 ‘Azken dantza maisua’ ikus-entzunezkoa
2022ko maiatzaren 27a • # 468
Dokumentaleko une bat. Halere, dantza gutxi ikusten den dokumentala dela aipatu dute. Azken dantza maisua
ten bezala», ohartarazi du Sarriegik. Kontuak kontu, biak dira Pasatxoren senitartekoak. «Tira, dantza taldeetakoa bada irakasle bat bere atzean dituela hamar, hamabost edo hogei ikasle. Gainera, gaur egungo dantza taldeek euren lokaletan ispiluak dituzte horretarako propio. Danak elkarrekin ikasten dute. Dantza maisuak, ordea, banan-banan erakusten du. Dantzariak ilaran jartzen dira eta banan-banan doaz bere aurrean dantza egiten eta bera doa zuzentzen eta irakasten», itzuli da Alvarez. «Molde zahar horrek funtzionatzen zuen. Baina momentu batean dantza taldeak agertzen dira eta maisuak joan ziren diluitzen dantza taldeetan. Orduan, figura bakar bezala, dantza taldeetatik independente, jai batzuetarako gazte talde bat prestatzen duen maisu bat, Pasatxo zen azkena», gaineratu du. «Nik uste dut, hemen Beasainen gorde den eredua, oso konpletoa dela. Betetzen ditu orain dela mende batzuetako maisuen ezaugarri guztiak, soldata izan ezik. Garai batean soldata izaten zuten eta egun, ez», osatu dio Sarriegik. «Dantza maisuaren figura ez da Beasainen asmatutako gauza bat. Euskal Herri osoan funtzionatu duen eredua da. Eta ez Euskal Herrian bakarrik. Euskal Herrira Europako tradizio zaharretik iritsi zen», ohartarazi du Sarriegik. Oso aspaldi iritsi zen gainera, mendeetan atzera, Errenazimendu garaian. «Erakutsi nahi dugu hemen gorde den
AZKEN DANTZA MAISUA Molde zaharreko azken dantza maisua izan zen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunari begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?
» Ekoizle eragileak Aurtzaka eta Beasaingo Udala
» Ekoizpena Bira Produkzioak
» Elkarrizketatuak Mikel Sarriegi, Isabeltxo Sarriegi, Izaskun Salazar, Juanito Cacho, Josu Sarriegi, Oihane Sarriegi, Jon Ordoñez, Yanyo Alustiza, Javi Arroyo, Idurre Eskisabel, Nerea Sarriegi, Oier Araolaza, Karmele Sarasola, Joseba Sarriegi eta Maren Orthous.
» Edizioa eta zuzendaritza Mikel Alvarez Sarriegi
» Argazki zuzendaria Leire Egaña
» Kamerak Leire Egaña, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturriotz
» Soinua tzaka dantza taldeko kideak eta ikerlariak. «Baina modu zaharrean ulertuta, gure ustez, bai izan dela azkena», irmo azaldu da. «Ordizian, agian, haserretu egingo zaizkigu, dantza maisuaren figura egon badagoelako. Baina ez da horren garbia lehengo eskema horiekin». Irakasle guztiak ez dira maisuak. «Nik, kanpotik begiratuta, esango nuke ezberdintasunik handiena dagoela klasea emateko moduan», hasi da Mikel Alvarez. Paxatxo osaba zuen arren, dantza munduan ibilbide laburra egin zuen, eta horregatik nabarmendu du kanpotik ari dela. Sorkuntza mundura jo zuen, ikus-entzunezkoetara, eta egun Bira ekoiztetxeko arduradunetako bat da. Era berean, Sarriegi Paxatxoren lehengusua zen. «Horrek ez gaitu osaba-iloba egiten, nonbait egin gaituz-
Leire Egaña eta Lander Llorens.
» Soinu postprodukzioa Beñat Iturriotz
» Grafismoak
Dantza irakasle guztiak ez dira maisuak. Horien berezitasuna da banan-banan irakasten dutela, propio festetarako
Oskarbi Sein
» Hizkuntza Euskara eta gaztelania
» Azpidatziak Euskara eta gaztelania
Europatik Errenazimendu garaian etorritako joera da. Beasainen 400 urtez eutsi zaio ohiturari. Eredu «konpletoan», gainera
» Estreinaldi data 2022ko ekainaren 3a, Usurbe Antzokian. Dokumentalean parte hartu dutenentzako eta Paxatxoren hurbilekoentzako pasea. Ekainaren 6an, Usurbe Antzokian, publiko zabalarentzako pasea.
g004-007_goiberri.qxp_Maquetación 1 25/5/22 16:02 Página 3
06 Sakonean ‘Azken dantza maisua’ ikus-entzunezkoa
Dantza maisuaren figura desagertzeak amaiera ote dakar? Tradizioaren malgutasunean dago gakoa adituen ustez 2019ko soka dantzan aldaketa esanguratsua gertatu zen. Lehen aldiz emakumeek egin zuten dantza plazan
Paxatxo bera dantzan, bere dantza maisuaren eta herritarren begiradapean. Azken dantza maisua
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
balio hori ia Europa osoan galdutako zerbait dela eta guk bizirik eutsi diogula». «Harribitxi» baten parekoa dela dio. «Guretzat, Aurtzakakoentzat, garrantzitsua zen hori ezagutzera ematea. Herrian bertan ere bai. Jendeak jakin dezan zer egon den hor».
Bost bat mendeko bidea agortu da. «Orain zer pasatuko da?» galderari erantzungo diote dokumentalean. «Pasatxo da protagonista eta da aitzakia beste hainbat gai lantzeko: batzuk, hasieratik garbi zeudenak eta beste batzuk, bidean topatu ditugunak», esplikatu du Bira ekoiztetxeko kideak. Tradizioaren katea da gai horietako bat. «Dantza maisurik ez dago eta zer pasa-
maisuarena ere moldagarria izan daitekeela». Tradizioen moldagarritasunaz ere hitz egiten dute dokumentalean. «Moldatzeko ahalmena tradizio horren osasun egoeraren indikatzaile bat da», bota du Sarriegik. «Paxatxori esker osasuntsu zegoen eta horri esker, gauza izan zen moldatzeko zentzu horretan, batetik. Eta, bestetik, gai izan da bizirauteko. Osasuntsu egoteari esker pasatu du bi urteko pandemia. Hau da, egiteko modua moldatu ez bagenuen utzi egingo zitzaion egiteari. Eta uzten diren gauzak badakizkigu zenbat kostatzen diren berriz berreskuratzea». Beste era batera esanda, «dantza maisua desagertu denean tradizio osoa desagertu da. Zorionez, hemen zorte hori eduki dugu».
tuko da ohitura hauekin? Galdera horretatik abiatzen da dokumentala», bota du amua. «Ikusi genuen bi urte lehenago aldaketa bat ere jazo zela. Neskak hasi ziren ateratzen soka dantzan, ordura arte mutilei gordetako espazio batean. Horrek erakusten du ohituraren moldagarritasuna. Eta, gainera, ez bada moldatzen ez dute bizirauten. Uste dut hori garrantzitsua dela. Horretan moldagarria den bezala uste dugu dantza
Osasunaz gain, dantza maisuaren figurak arteari prestigioa» eman diola konbentzituta dago Aurtzakako kidea. «Dantza munduan badaukagu arazo bat gazte jendea eta umeak erakartzeko. Orduan, eutsi zaio Beasainen dantzari halako prestigio batekin, seguru aski, umetatik dantza maisua ezagutu duelako. Horrek jokatu du umeengan dantza ikusteko moduan paper inportante bat, gure ustez», azaldu du.
Eta orain zer?
g004-007_goiberri.qxp_Maquetación 1 25/5/22 16:02 Página 4
Sakonean 07 ‘Azken dantza maisua’ ikus-entzunezkoa
2022ko maiatzaren 27a • # 468
«Oso garbi geneukan dantza dokumental bat zela, baina pertsonetara jaitsi nahi genuela. Ez da dantza asko ikusten»
«Paxatxori esker [soka dantza] osasuntsu zegoen, eta horri esker, gauza izan zen moldatzeko. Zorte hori eduki dugu»
«Halakoetan urduri jartzen naiz, baina Mikel lehengusua dudanez eroso sentitu nintzen. Esku onetan nengoen»
Mikel Alvarez Sarriegi
Mikel Sarriegi
Joseba Sarriegi
Dokumentalaren zuzendaria
Aurtzakako kidea eta ikerlaria
Paxatxoren semea
Dokumentalak ere Euskal Dantzen prestigioa hauspotu nahi du, bide batez. «Komunikabideetatik Euskal Dantzari ematen zion trataera ez da egokiena eta ez da batere erakargarria», kexatu da Sarriegi. «Ematen dugun irudia Dantzari Txikien irudia da. Esan nahi dut, infantilizatu egin da asko. Eta jendeak ja horrekin lotzen du zuzenean. Eta, bestetik, proiekzioa nahiko eskasa da. Eskasa bai kalitatean eta bai kantitatean. Kopuru orokorrak hartuta jendea harritzen da ikustean zenbat jende garen dantzariak. Baina futbolaren edo beste edozein jardueraren ikusgarritasuna askoz ere handiagoa da. Eta jendeak bisibilizatzen du existitzen garela, baina ez gaitu ezagutzen». Horregatik, Aurtzakakoek «beharra» sumatzen zuten «benetan» barruan zer dagoen ikustarazteko. «Kezka horretatik izan zen motibo bat esateko hau egin beharra daukagu. Gure baliabide eskasekin eta Beasaingo Udalak emandako laguntzarekin sortu zen. Gu ohituta gaude guk egitera gauzak, guk argazkiak, guk blog batean publikatzea... Ez dira moduak. Prestigioa handitzeko profesionalengana jo beharra dago, eta zein hoberik herrikoak eta familiakoak izanda. Garantia handiak ziren».
batekoak... «Nik uste dut kuriosoa dela dokumentalean agertzen diren guztiak direla dantzariak. Denak. Baina gauza ezberdinegatik daude dokumentalean, ez dantzari izateagatik. Horrek erakusten du Mikelek [Sarriegik] esaten duena: zenbat jendek egiten duen dantza». Gainera,guztiak dira beasaindarrak, Oier Araolaza Dantzan elkarteko kidea izan ezik. «Azkenean, Beasaingo ohitura bat delako eta hemen parte hartu duen gehiengoa bertakoa delako. Baina kanpoko ahotsak ere behar dira. Zu ari zara istorio bat kontatzen, eta holakoetan beti da garrantzitsua aditua den norbaiten kanpo ikuspegia. Kanpotik, Euskal Herriko ikuspegi batetik, zer da ohitura hau?», galdetu diote Araolazari.
Joseba Sarriegi da elkarrizketatuetako bat, Paxatxoren semea. «Halakoetan urduri jartzen naiz, baina Mikel [Alvarez] lehengusua dudanez eroso sentitu nintzen. Esku onetan nengoen», oroitu da. Dokumentala familiarentzako «berezia» dela aitortu du. Herriak aita zenbat maite zuen erakusten duela gaineratu du. Dokumentalak irauten duen ordu eta laurdenean ez da off ahotsik agertzen. Protagonisten hitzek egiten dituzte zubi lanak. «Bageneukan hori lortzeko gogoa. Horretarako behar duzu dena kontatzen duten hitzak elkarrizketatuen ahotik jasotzea. Zailtasuna hori izan da. Baina uste dut lortu dugula eta ulertzen dela. Bukaeran oso mezu garbi bat laburbiltzen da», errepasatu du zuzendariak. «Aldi berean, oso garbi geneukan dantza dokumental bat zela, baina pertsonetara jaitsi nahi genuela. Ez da dantza asko ikusten den dokumental bat». Aitor Furundarenak egin du soinu banda. «Argi genuen ez genuela dantza ikusi nahi. Baina garbi genuen plazako doinuek presente egon behar zutela. Aitor Furundarena herrian izanda aukera ederra zen», azaldu du Alvarezek. «Ezinbestekoa», berretsi, Sarriegik. Egin duena izan da «Beasainen hain garrantzitsuak diren kantu horien» beste irakurketa bat. Hiru pieza prestatu ditu, beste pieza batzuekin konbinatu dituztenak. «Laguntzen digute dokumentalean sartzen, baina beste sonoritate batekin». Herritarrei ikusteko gonbita egin diete.
Hamabost ahotsetara Argazkia osatzeko «profil anitzeko» hamabost lagunekin hitz egin du Alvarezek. Alde batetik, Aurtzakako jendea dago. Baina gero daude historikoki ohitura honen mamia kontatzen duten adituak, gaur egungo dantzariak, garai
08 Herri jakintza Ondare materiala
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus
Hitzen ganbara
Esaera zaharra
Efemerideak
Dularre: (Adjektiboa). Indartsua, kementsua, aktiboa. Pertsonekin erabiltzeko. «Mutil dularre hoek» (indartsu). Azkuek hitz hori arkaikotzat hartu zuen, oso aspaldikotzat, baina Goierrin 1915ean emakume bati jaso zioten.
«Neguan hotzari eta udan beroari bildur zaiona, ez da merkatari ona»
1990-5-24. Dani Garcia futbolari profesionala (Eibar eta Athletic) jaio zen, Zumarragan. 1995-5-31. Ataunen 1970eko hamarraldian alkate izandako Sabina Zurutuza hil zen.
Dagoen egoerara eta tokira moldatu behar duela saltzaile onak, alegia. Hala eta guztiz, uda adinako bero den udaberriaz ez zuten esaerarik lehengoek.
Ondare materiala
Seguran 1740an eginiko eskola liburua Rafa Berasategi Erraztiolatza Museoan, alboan Segurako 1740ko liburua duela. Aimar Maiz
Testua: Aimar Maiz
A
urkikuntza baliotsua egin zuen iaz Segurako Erraztiolatza Museoko Rafa Berasategik, lagun baten bidez, Parisko zaharkin saltoki batean: Seguran 1740an idatzitako eskola-liburu bat. Hezkuntza elitearen kontua zen artean, eta ikasteko materiala oso urria. XIX. mendean ugaritu ziren pedagogiak eta didaktika liburuak, baina oso ezohikoa da XVIII.ean halakorik aurkitzea. Seguran egin zuten liburua. Francisco Xabier Mendiolatza apaizak eskuz idatzia da, gaztelaniaz eta latinez. 90 orrialde ditu. Idiazabalgo Mendiolatza baserriko jatorrikoa, baina jaiotzez segurarra zen bikarioa; kanpoko bikariorik jartzerik ez zuen baimentzen Segurako Kontzejuak, apaiz hark ematen zizkielako eskolak aberatsen haurrei.
Bere horretan, zahartasunagatik soilik altxor bikaina da liburua. Are gehiago daukan edukiagatik: Segurari buruz garaiko informazio asko eta interesgarria du Mendiolatzaren liburuak. Horrez gain, jakintza orokorreko eduki mordoa ere bai: txanpon desberdinen baliokidetza-taulak, 1700etik aurrerako tenporak, zenbaki altuen matematikataulak, itsasgoren eta itsabeheren taulak (Europakoak nahiz Amerikakoak), eguzkiaren posizioaren graduak irudi ikusgarriarekin... Badirudi, beraz, adinez kozkortutako gaztetxoentzat prestatutako liburua dela. Seguran 1740an zeuden familien abizen guztien zerrenda ere badauka, alfabetikoki ordenatuta.
Moralitatea, besteentzat Apaiza izanik, moralari buruzko aginduak eta arauak eman gabe ezin geratu, eta bereak utzi zituen Mendiolatzak.
Segurako urteko festa erlijioso eta zibil (merkatu eta beste) guztiak aipatzen ditu, eta horietan gizon-emakumeek gorde beharreko jokaerak, egunez zein gauez. Apaizekin eta mojekin larrutan egitea debekatzen zuen, pekatu mortala zela ohartaraziz; baina ez erlijiosoentzat, besteentzat baizik. «Moroekin eta judutarrekin» sexu harremanak izatea ere espreski debekatu zuen. Elizari dagokionez, Seguran 1740an bederatzi hileta mota zeudela zerrendatu zuen, bakoitzaren prezioarekin: hileta nagusia idiekin (segiziorako), 58,58 erreal; idirik gabe 51,58; meza kantatuarekin 23,24, kantatu gabekoa, hileta ertaina gauekoekin 6,19, jaioberrien hileta, 1.mailakoa 38,24 erreal... Beste agiri eta herentzia-eskritura batzuetan ere agertzen da Mendiolatza bikarioa, lekuko gisa. Besteentzat zeuzkan arauak ez zituen, nonbait, beretzat aplikatu. Bere gestioengatik portzentaia bat kobratzen zuen, baina beti bere anaiaren izenean jarrita, berean jarriz gero elizarentzat zatekeelako. Andre Mari elizako San Pauloren estatua berritu zuen artistak ere mezu sekretu bat utzi zuen, 15 metroko altueran, santua irakurtzen ari den liburu gainean: «El año de 1749 se doró y se estofó este San Pablo y el resto de los santos y se acabó de dorar todo este retablo este dicho año por Manuel de Alquiza Leete, natural de San Sebastian, fue perseguido por el bicario Mendiolaza».
Bertsoa • Kate motzean 09 Beñat Torres Lete • Mikel Iturriotz
2022ko maiatzaren 27a • # 468
Gaiak hala dio
Kate motzean Mikel Iturriotz • Bertsolaria
«Desgaraian taldea freskoa iruditzen zait» Beñat Torres Lete Gaia: Kurtso bukaera Neurria: Zortziko handia Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak Nahiz ta kanpotik samur ikusi irakasleon jarduna kurtsoa amaitzen doan honetan nolako estuasuna ze balioan ipintzen bada ezagutza gaitasuna ikaslearen bidea bihur liteke horren zurruna sententzia bat baita askotan erabaki behar duguna batzuk kurtsoa dute jokoan baina askok etorkizuna Ia berdin du aulkian nor den errobota zein gizaki gure hezkuntza baztertzailea produktiboa izaki haien gaitasun eta ametsak egiten dira bi zati ta nahi baino lehen bihurtzen zaie dena emaitza zenbaki nahiz azterketak zurian utzi bizitzaz zerbait badaki ta ezin dugu haien patua gu bakarrik erabaki
HURRENGOA » Bertsolaria: Garazi Arozena Azarola Gaia: Esperantza azkar galtzen dugu
Testua eta argazkia: Asier Zaldua
Mikel Iturriotzek (Urretxu, 1995) Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen. Zerki enpresaren kirol orientazio zerbitzuan lan egiten du: monitoreei eskolak ematen dizkie, eskola kirolean... Urola futbol taldean jokatu zuen, atzelari postuan. Egun, mendian asko ibiltzen da. Bertsolaria ere bada. Umetan, Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, taldeka. Gazte mailan, Gipuzkoa mailakoa irabazi zuen eta Euskal Herrikoan bigarren izan zen.
tzen zaizkit. Gitarrak, pianoa, erritmo aldaketak... Talde ezberdina eta freskoa dela iruditzen zait. Gainera, hitzei garrantzi handia ematen diote.
Zein da zure bertsolari kuttuna?
Kafea eta jogurta oloarekin.
Ez dut bertsolari kuttunik. Ez dago bereziki gustatzen zaidan bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Zein da zure mendi kuttuna?
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Aizkorri.
Esaldi batzuk josita zituen manta bat.
Pelikula edo telesail bat? El señor de los anillos. Abeslari bat edo musika talde bat?
Goierriko txoko kuttuna.
Desgaraian. Musikalki oso onak irudi-
Urretxun.
Abesti bat? Sagarroi taldearen O leonzinho.
Liburu bat? Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua. Bere garaian markatu egin ninduen: gai konplexuak, adiskidetasun kontuak, deserria...
Oporretarako toki bat? Pirinioak.
Zer gosaltzen duzu?
Ez dut egun benetan gogoangarririk.
Irimo.
Zumarragan biziko ez bazina...
10 Elkarrizketa Miren Arrondo • Futbol jokalari ohia
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Liga amaitzeko gutxi falta zela utzi du futbola Miren Arrondo (Idiazabal 1994) Goierri Gorri talde nagusiko kapitainak eta kadeteen mailako entrenatzaileak. Kluba sortu zenean emakumeen futbolaren alde jarritako indarrak ez duela aurrera egin dio, eta atsekabetuta sentitu da. Entrenatzaile profesionalen ikasketekin jarraitu du.
Testua eta argazkia: Tere Madinabeitia
Futbola utzi al duzu? Bai, hori da egin dudana, baina entrenatzaile ikasketak ez. Profesional mailako entrenatzaile titulua ateratzen ari naiz eta aurten amaituko dut. Baina futbola erabat utzi dut, eta orain datorren urteari begira ari naiz, zer egin nahi dudan erabakitzen.
Sare sozialetan iragarri zenuen agurra, eta berdintasun kontuak aipatzen zenituen bertan. Zer gertatu da?
Elkarrizketa Miren Arrondo Futbol jokalari eta entrenatzaile ohia
«EMAKUMEEN KIROLAREN ALDE LAN GEHIAGO EGIN BEHAR DA»
Garbi dago klub honen sorrera eman zela Goierrin nesken kirola bultzatzeko, eta behar bat ikusten zelako, futbolean batez ere, elkarrekin lan egiteko. Hainbat herritako taldeak elkartu eta bapatean 200 neskako kluba sortu zen. Horrek emakumeen kirolaren alde borroka egitea eragin zuen, eta lan asko egin zen, baina oraindik lan gehiago egin behar da lortutako hori mantentzeko. Atzera begirada bat botatzean, hasierako egoera zein zen eta oraingoa ikusita, nire ustez atzerapauso batzuk eman dira. Zentzu horretan hitz egin nuen berdintasunaz. Progresio guztia bizi izan dut, badakit nola hasi zen guztia, badakik nik neuk 10 urterekin hasita zer jasan nuen eta zer ez kirol kontuekin, badakit zailtasunak zeudela Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako klubetan taldeak osatzeko... Goierri Gorri horregatik sortu zen, eta hoberako izan zen, baina orain be-
Elkarrizketa 11 Miren Arrondo • Futbol jokalari ohia
2022ko maiatzaren 27a • # 468
herakada bat ikusten dut, eta hartu diren erabaki batzuekin ez nago ados. Dezepzionatuta nago pixka bat. Argi daukat egiten ari diren indar hori baino askoz ere gehiago egin behar dutela. Indar horrek koste bat du, eta koste hori sufritzeko gai izan behar da erabakiak hartzen dituen jende hori.
Zein unetan utzi duzu futbola? Euskal Ligako taldean jokalari eta kapitaina nintzen, eta ohorezko kadete taldeko entrenaitzalea nintzen.
Liga bukatu aurretik utzi duzu guztia. Bi ligak bukatzeko gutxi falta zela. Dimisioa apirilaren 25ean aurkeztu nuen.
Orain zer egin nahi duzun ez dakizula diozu. Profesionalki zertan ari zara? Ingeniaria naiz enpresa batean. Horrek ez du zerikusirik futbolarekin.
Hala ere, momentuz futbolarekin lotuta jarraituko duzu. Bai, entrenatzaile titulua ateratzen dudan bitartean behintzat bai. Gero, denborak esango du. Ikasketak ez ditut helburu profesional batekin egin, inguruan izan ditudan entrenatzaileek ni futbolera gehiago lotzea lortu dute, eta ni ere horretara iristeko itxaropen edo griñarekin hasi nintzen ikasten. Titulua aterata aukerak sortzen badira, entzuteko prest nago. Baina hobby bat bezala hartzen dut, asko disfrutatzen dut eta horregatik erabaki dut jarraitzea.
Zein izan da zure ibilbidea futbolean? Beti hemen ibili naiz. Idiazabalen ez zegoen aukerarik nesken futbolerako, eta Loinazpera etorri nintzenean, futbol8n izena emateko aukera zegoen, eta orduan hasi nintzen Beasainen, 11-12 urterekin. Infantileko bi urteak egin nituen. Hasieran arraro zegoen antolatuta, eskola kirolaren antzekoa zen baina gero sartu zuten klubaren egituran. Beasain klubeko kadeteetan bi urte egin nituen, ordurako futbol 11n, eta ondoren senior mailako taldera pasa nintzen.
Seniorretan gazte hasi zinen. Bai, 15 urterekin. Lehen bi urteak erregional mailan egin genituen, eta justu azken denboraldi haren amaieran Euskal Ligaren proiektua atera zen. Gipuzkorako hainbat plaza zeuden, eta Beasaini egokitu zitzaion bat. Klubak baiezkoa eman zuen, eta duela 10 urtetik Euskal Ligan ari gara. 18 urte nituen.
Goierri Gorrin egin dituzu azken denboraldiak. Hasieran Beasain klubarekin, eta Goierri Gorri sortu zenean, klub berriarekin.
Zu izango zinen proiektu horren sortzaileetako bat. Nik beti ikusi dut horrelako klub baten beharra. Ez zegon nahiko jende taldeak osatzeko, udan beti jokalarien atzetik ibili behar izaten genuen denboraldi berriari aurre egiteko. Garai hartan jokalari gehienak 18-20 urte bueltakoak ginen, eta ikasketak eta unibertsitatea zirela, batzuk kanpoan zeuden… Goierri Gorriren sorreraren arrazoietako bat egitura finko bat izatea zen, horrek lasaitasuna ematen duelako lan egiteko. Jokalari batek maila badauka, beti dauka aukera eskailera osoa egiteko, denentzako dago aukera gehiago jokatzeko…
Kapitain izan zara urte batzuk. Lau-bost urte... pandemia tartean, ez dakit zehazki zenbat izan diren. Beste batzuek erabaki zuten ni kapitain izatea, taldean denbora gehien neramana ni nintzelako, eta gustura ibili naiz.
Eta entrenatzailea, noiztik? Titulua atera nuenean, urte bete egin nuen Goierri Gorriren infantil taldearekin, eta azken hau, kadeteekin.
Zein postutan egon zara hobeto? Oso ezberdinak dira biak. Jokalari gisa asko ematen duen persona bat naiz. Jokalari bezala ikaragarri disfrutatu dut, ondoko jendearekin bizi izan ditut une pila bat betirako gordeko ditudanak. Baina azken urte hau oso gogorra izan da Euskal Ligako taldean, aldaketa askoko urtea izan da, eta nik kadeteak entrenatzean konturatu nintzen beste paper bat jokatuta eta beste ikuspegi horretatik ere asko disfrutatu nezakeela
«Jokalariarena eta entrenatzailearena, bi paper oso desberdin dira, asko gustatu zaizkit biak, eta biekin geratzen naiz»
kirolaz, asko ematen zidala ordainetan. Bi paper oso desberdin dira, asko gustatu zaizkit biak, eta biekin geratzen naiz.
Ibilbide luzea egin duzu futbolean, ia 16 urte. Zer gordeko duzu? Futbolean momentu asko izan dira, batzuk gogorrak eta beste batzuk oso onak. Lesio luzeak izan ditut, baina alboan jende asko ere bai. Futbolean askok esaten dute gutxien axola duten gauzak direla azkenean garrantzitsuenak, eta, hala da. Hobby bat da, eta orain entrenatzailearen paperan jarrita, futbolak ematen dizuna erakusteko aukera duzu, batez ere talde lanaren garrantzia eta ondokoa errespetatzearen garrantzia. Futbolak gauza pila bat erakusten dizkizu: talde lana egiten, norberak hartzen dituen erabakiek zein inplikazio dituzten erakusten dizu, akatsetatik ikasten ere bai…Eta horrez gain, ematen dizkizun lagun guztiak! Jendea, ondo pasatu arazi didan hobby bat izatea, eta entrenatzaile izateak hainbeste gauza erakusteko ematen dizun aukera. Horiek dira futboletik gordeko ditudanak
Jende askoren ondoan jokatuko zenuen denbora honetan. Bai, askorekin. Aldageletarako bidean taldeetako argazki pila bat daude, ia urte guztietakoak, eta begiratzen jarrita, konturatu nintzen urtero-urtero ni ateratzen nintzela. Beraz, bai, neska askorekin jokatu dut. Gainera, beteranoena nintzen. Nik aurten 28 urte egingo ditut eta hurrengoak 21-22 ditu, haren ondorengoak 19… Gustura geratu naiz egindako guztiarekin, eta konturatu naizenean zenbat lagun egin ditudan, horrekin harrituta nago. Zentzu honetan, herri mailako taldeetan, futbola tresna oso indartsua da disfrutatzeko, gauza asko ikasteko eta erakusteko, eta lagun taldea osatzeko.
Orain asteburuak libre izango dituzu. Nola beteko dituzu? Libre izan nuen lehen asteburuan ez nekien zer egin, eta futbol zelaira joan nintzela aitortu behar dut, partida pare bat ikustera. Bestela, kuadrilla hor dago.
Zer esan dizu jendeak?
«Futbola uzteko erabaki hori nik hartu izanak asko harritu du jendea, badakitelako zer den niretzat»
Erabaki hori nik hartu izanak asko harritu du jendea, badakitelako futbola zer den niretzat. Baina animo asko jaso ditut, eta horrekin pozik nago. Orain, aurrera, bizitza halakoa da, eta hartu dudan erabakiaren ondoren, denborak esango du.
12 Erretratua Irudi baten istorioa
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Erretratua
AISIALDIA, ASKAPEN DENBORA ETA LEKU Zalduondoko kanpamendua, Araban, 1990. urtearen inguruan. Xabier Irastorzak utzi
baliabide eta tresna ikusgarririk ere. Ez zen beharrezkoa artista edo talde ezagunik kontratatzea, ezta espektakulu handirik antolatzea edo kanpoko norbaitek gure aisialdia nola antolatu eta zenbat ordaindu behar genuen esatea.
Bestelako gizarte bat
Xabier Irastorza Ordizia
L
arunbat arratsaldea, igande goiza, Gabonak, Aste Santua, uztail-abuztuko oporrak edo ohiko egun antolatu eta egituratutik kanpoko espazio eta denbora horiek. Zeinen garrantzitsuak izan diren nire bizitzan eta nire inguruko askorenean. Gure nerabezaro eta gaztaroan baziren horrelako tarteak gure gizartearen irakurketa kritikoa egiteko eta bestelako gizarte bat hausnartu, amestu eta,
maila batean bederen, baita esperimentatzeko ere, lantzen zituzten antolakuntza eta erakundeak. Ordizian, baziren gutxienez bi: Gaztetxea, ezker abertzaleari lotua, eta Balaka, parrokiari lotua. Beste herri askotan ere ezagutu izan ditut. Argazki honi begira Balakakoa datorkit. Larunbat arratsaldero edo igande goizetan, doan, sormena landuz, ohiko material arruntekin eta taldea probestuz joko kooperatiboak, mendi irteerak, antzerkiak, ginkanak, eztabaidak, rol jokoak... Gabon-kotiloiak, denon artean, elkarlanean prestatu eta gauzatutakoak: atrezzoa, jan-edana, musika, dantza, antzerkiak... Bi, hiru eta lau egunetako mendi edo txirrindu irteerak Aizkorri, Aralar, Urbasa, Irati edo beste toki askotara. Eta zer esanik ez aste eta erdiko kanpamenduak Zalduondo eta Antzinen. Naturaren erdian, kanpindendak, karpa handi bat eta taldearen antolamendu eta sormena egunak magiko bihurtzeko. Ez genuen diru askorik behar, ezta
Aisialdi espazio eta denbora hori egitura kontsumistatik, ezarritako marko kultural, ekonomiko eta politikotik, moduren batean, irten, hausnartu, kritikatu, eta nolabait, bestelako gizarte bat esperimentatzeko gune ere bazen. Eta pentsatzen dudan bakoitzean harridura besterik sortzen ez didan zerbait. 17, 18, 19 urte inguruko gazteak, zaharrenak 25 ingurukoak, ginen 13 eta 16 urte bitarteko nerabeekin hau guztia sortzen genuena. Argazkiak oroitzapena ez ezik, beharra ere sortzen dit. Gaur ere, atzo bezala, ezinbestekoak baitira horrelako espazio eta uneak askapen espazio eta denbora moduan. Gaurko gazteentzat, baina baita argazki horretatik gaurdaino urteak pilatu ditugunontzat ere.
Gaur egun ere badira Zorionez, gaur ere badira gazteak eta ez hain gazteak ere, modu ezberdinetan, autoeratzen ari direnak, aisialdia beraien modura antolatzeko denbora eta leku horietan egun gizartearen, antolakuntza ekonomiko, politiko eta kulturalaren kritika egiteko probesten, gure jendartea eraldatzeko beraien hausnarketa, proposamen eta ekimenak lantzen. Badugu ekarpen guztien beharra, aisialdia denontzat ere askapen leku eta denbora izan dadin.
Gaztejira 13 Danel Perez Martin • Maddi Erauskin
2022ko maiatzaren 27a • # 468
«Gorako jauzia dut gustukoena» DANEL PEREZ MARTIN • Atleta
Testua: Aitor Garmendia
MADDI ERAUSKIN
Norabide egokian ote?
Argazkia: Txindoki AT
@maddi_erauskin
Gorako jauziaz gainera, luzerako jauzian ere aritzen zara, ezta? Bai, hori da. Luzerakoa tartekatzen dut gorako jauziarekin. Salto hirukoitza ere probatu izan dut eta abiadura ere egiten dut: pista estalian, 60 metrokoa, eta aire zabalean, 100 metrokoa.
Uztartu daitezke jauzia eta abiadura? Bai. Azken finean, jauzietarako abiadura ere beharrezkoa da. Beraz, abiadurako proba motzak ondo datozkit sentsazioak hartzeko ere. Halere, gorako jauzia dut gustukoena, txikitatik, eskolan hasi ginenetik, egin dudan proba hori izan baita.
Aire zabaleko denboraldia ere ondo hasi duzu…
D
anel Perez Martin (Ordizia, 2004) atletak denboraldi bikaina osatu du pista estalian eta aire zabalekoa ere bikain hasi du. 20 urtez azpiko mailan, Euskadiko txapelduna da gorako zein luzerako jauzietan.
Emaitza bikainak lortu dituzu pista estaliko denboraldian. Zein nabarmenduko zenuke? Gorako jauziko Espainiako Txapelketa nabarmenduko nuke. Antequeran [Andaluzia, Espainia] izan zen, eta bigarren aldia nuen Espainiakoetan. Marka on batekin iritsi nintzen, baina hori hobetzea lortu nuen. Laugarren postuan sailkatu nintzen, hirugarrenarekin berdinduta, baina baliogabeko jauzi gehiagorekin. 1,97 metroko jauzia egin nuen, eta bi metroko saiakeran, ia-ia lortu nuen.
Duela gutxi hasi da eta bi probatan hartu dut parte. Euskadiko hogei urtez azpiko txapelketa izan zen lehena, Durangon [Bizkaia]. Bertan, luzerako jauzian, marka pertsonala jarri nuen 6,81 metrorekin eta txapelketa irabazi nuen. Gorako jauzian ere txapelketa irabaztea lortu nuen, baina ez nintzen sentsazio onekin geratu. Gerora, Realaren taldearekin Espainiako Ligako proba batean parte hartzeko aukera izan dut Badajozen [Extremadura, Espainia]. Oso esperientzia polita izan da.
Geratzen den denboraldi zatirako zein dira zure helburuak? Denboraldia amaitzerako gorako jauzian bi metroko langa igaro nahiko nuke eta luzerakoan, zazpi metrokoa. Hortik gora dagoen guztia ongi etorria izango da. Espainiako Txapelketak uztailean izango dira, eta bertan, postu on bat lortu nahiko nuke.
@daanel_12
Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus
‘Nia’-rekin lehian
E
guraldi ona hasi da, uda usaina sumatzen da kaleetan eta emozioak pil-pilean ditugu guztiok. Honek berarekin, arropa aldaketa dakar… Lehenengo gauza, joan zen urteko armairura jotzea izaten da, eta hor hasten da buruhaustea. Nik banuen gona txuri bat, eta niki loredun hura? Probatzen hasi eta gerritik gora sartzeko gerrikoaren zulotxoetatik gogor tira egin behar! Ispiluan begiratu eta ikusten den hori ez da irailean zen hura. Hanken eta gonaren tonua ia bera da, eta izterretako zulotxoek nabarmen egin dute gora! Horrela jarri behar naiz bainujantzian? Oraindik garaiz nabil. Bilatzailera jo eta sare sozialekin topo, egungo tresna azkar eta eraginkorrenak. Instagram begiratu eta influentzerrak, zenbait gazteren isla diren gorputz perfektuak; eguzki izpiek arrastoa utzitako zenbait soin, euren gorputzari begira bizi direnak. Majo aldatu da mundua! Baina ikusten den hori, erreala ote da? Zoriontasuna gorputz batean topa al daiteke? Gogoan izan, bizitza, ispilu baten modukoa da; irribarretsu egiten zaitu irribarrez begiratuz gero. Beraz, ikas dezagun, geure burua maitatzen, bakoitza garen bezalakoa onartzen eta inguruko esanak belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen! Bizitzako ikasketa prozesu garrantzitsuena gainditzea norberaren baitan dago!
14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (IV)-Beasain
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Garapena
KRISIA AUKERA BIHURTUZ Beasaingo Udalak balorazio «oso positiboa» egiten du herriko eragile ekonomikoak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. Formakuntzan eta digitalizazioan inbertitu behar dela argi du udalak, eta aukeraz baliatzeko deia egin die sektore ezberdinei.
Testua eta argazkiak: Iñaki Gurrutxaga
K
risi hau aukera baliatzea izan da ekimen honen nahia. Horregatik eman genuen pausua. Horretarako diagnosia egin eta zailtasun handienak dituzten enpresei, txikienei alegia, etorkizunari begira jartzeko apustuan laguntzeko sortu zen proiektua». Leire Artola Beasaingo alkateak hitz horiekin laburbildu du Berrabiarazi proiektuaren izatea. Are gehiago, ernaimuina zein izan zen ere
gogoratu du. «Pandemia gure udalerriko ehun industriala gogor kolpatzen ari zela ohartu, eta Beasaingo udal gobernu bezala Goiekiri proposamena egin genion, udal bezala gure enpresak etorkizunari begira jartzeko dirua jarriko genuela. Ondoren, eskualdeko beste udalerri batzuk batu ziren proiektura». Artolak balorazio «oso positiboa» egiten du Beasaingo enpresak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. «Ez da ahaztu behar udalerriaren eta bere biztanleriaren euskarri ekonomiko garrantzitsuena direla tokiko enpresak, are gehiago jakinik nagusiki industriatik bizi den herri eta eskualde bat garela». Eta inbertsioak non egin behar diren argi du. «Nagusiki pertsonen formazioan eta digitalizazioan. Hala erakutsi digu diagnostikoak. Enpresa txikiak dira laguntza eta behar gehiena dutenak, eta horretara zuzendu ditu udalak bere baliabideak».
Erakundeak eragileen bidelagun Beasaingo alkatearen iritziz, enpresek egunerokoa dute eraldaketa, eta gutxi dira orain hamar urte egiten zuten gauza berbera modu berean egiten ari diren enpresak. Krisi garaietan, ordea, «era-
155 Ekintzetan parte hartzen ari den Beasaingo enpresa kopurua. Elektromugikortasuna (13), Nazioartekotzea (16), Enpresak eraldatuz (2), Digitalizazioa industrian (41), Enpresen dibertsifikazioa (13), ETEen formakuntza saioak (49), Indargune ekimena (1), Goierriko Azoka (20) eta Goierriko merkataritza mahaia (3). kundeak ondoan» egon behar dutela uste du, «indar eta baliabideak jarriz etorkizunerako pausuak» eman ditzaten. «Eta are gehiago prezioen etengabeko igoera batzen badiogu, oso zaila suertatzen ari baitzaie enpresei konpetitibitateari eustea». Industria ez ezik, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak «funtsezko elementutzat» ditu Artolak, bai gizarte egitura aldetik bai tokiko ekonomiaren eragile diren aldetik. «Herriaren eta auzoen nortasuna eraikitzeko ardatza dira. Udal gobernuak tokiko
Garapena 15 Berrabiarazi proiektua herriz herri (IV)-Beasain
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Irudietan, Salbatoreko industrialdeko pabiloiak eta Beasaingo Kale Nagusia. Askotariko eragile ekonomikoak ari dira parte hartzen proiektuan.
parte hartu du. «Dena ondo doanean eta arazorik ez dagoenean laguntzarik ez da behar izaten, baina osasun krisiak denoi eragin digu, eta konfinamenduaren ondoren gure egoera berezia zen, delikatua», gogoratu du Uxua Barandiaran kudeatzaileak. Goieki jarri zen harekin harremanetan, eta enpresaren diagnostikoa egin ondoren, eta zituzten indargune eta ahulguneak atzeman ondoren, aurrera begira jarri eta plan estrategiko diseinatu dute. «Lanketa prozesua aholkularitza enpresa batekin bideratu behar zela esan zigun Goiekik, eta orain horretan ari gara, hilean behin bilerak eginez, astean bitan harremana mantenduz...». Berrabiarazi «oso lagungarri» suertatu zaie, eta «oso eskertuta» daude jasotako laguntzarekin. «Enpresaren ardura gehiena nire kargu geldituko da aurki osabaren jubilazioa dela-eta, eta hori oinarri hartuta, enpresaren etorkizuna ondo-ondo finkatzen ari gara. Niretzat inflexio puntu bat izan da».
Formakuntza saio baliagarriak enplegu eta ekonomiaren sustapenaren ardatz estrategikotzat du sektore hau, eta ugariak izan dira horiei laguntzeko sortutako ekimenak». Osasun krisiak «gogor astindu» duen sektorea izan da, eta udal gobernuak azken bi urteotan abiatutako hainbat neurri aringarri zerrendatu ditu: zuzeneko diru-laguntzak behartutako itxierengatik, zabor eta ur tasetan hobariak, higiene eta desinfekzio gailuak erosteko diru-laguntzak, mahaien tasetan hobariak, eta salbuespen gisa, mahaien kopurua handitzeko aukera. «Laguntza guztiak ez dira nahi adinakoak izango, baina guztion ahaleginari esker egoera hobetuz doala nabari da».
Aholkulariekin orpoz orpo lanean Salbatore auzoko Otaizabal Aroztegiak Berrabiaraziko Indargune proiektuan
Amatasun baja bete-betean harrapatu zuen pandemiak Garbiñe Irizar argazkilaria (meetmeinthenorth.com). Orain zazpi urte jarri zuen martxan bere ekintzailetza proiektua, Goiekirekin inkubategitik pasa ondoren. «Goieki jarri zen nirekin harremanetan, eta deitu ondoren barne hausnarketa bat egin nuen, jakiteko ekonomikoki zer kalte izan nuen. Nire diru-sarreren %50 ekitaldiak ziren, dena bertan behera gelditu zen, eta kolpe gogorra izan zen, baina okerragoa ere izan zitekeen». Berrabiaraziren harira sortu diren formakuntza saio hainbatetan parte hartu du (branding-a, TicketBai, finantzak...), eta baliagarriak izaten ari zaizkio. «Oso aberasgarriak dira, eta oso erakargarriak. Zure ogibidea ez diren beste arlo guztiez jakiteko asko laguntzen dizute, eta beste ekintzaile batzuekin sinergiak lortzeko ere balio dute».
«Proiektua enpresa txikiei laguntzeko sortu zen, etorkizuneko erronkei aurre egiteko» Leire Artola Beasaingo Udala
«Enpresaren etorkizuna ondo-ondo finkatzen ari gara. Inflexio puntu bat izan da niretzat prozesua» Uxua Barandiaran Otaizabal aroztegia
«Zure ogibidea ez diren beste arlo guztiez jakiteko asko laguntzen dizute formakuntza saioek» Garbiñe Irizar Meet me in the North
16 Eszena Goierriko kultur plaza
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Antzerkia
Asteburuko proposamenak Gorka Lariz Aktorea eta Urrup taldeko kidea
Antzerkia eta adinaren krisia
Z
iur nago noizbat zeure buruari galde egin diozula behin baino gehiagotan, «ba al dut nik hau egiteko adinik?» edo «Ez dut adinik gauza hauetan murgiltzeko». Argi dago bizitzan aurkitzen ditugun oztopo, bizipen edota erabaki garrantzitsuak hartzeko uneen aurrean, gure adinaren kudeaketa nahi baino balio handiagoa duen faktore bat dela. Baita antzerkiarekiko ere, eta horretaz hitz egin nahi dizuet gaurkoan. Antzerki munduan gabiltzanok argi ikus dezakegun gauza xelebre bat da antzerkira hurbiltzen diren gazteen kopurua oso txikia dela; eta ez bakarrik antzerkia egitera ausartzen direnena, antzerkia ikustera etortzen direnena ere bai. Antzerki kontsumitzaileen batez besteko adina 30 edo 40 urtetik gora koka dezakegu. Eta ez da gaur egungo gauza, betikoa baizik. Argi dago teknologia eta streaming plataformek zinemari min handia egin diotela eta egiten diotela, zinemagileek birziklatu beharra dute oztopo berriei aurre egiteko. Baina antzerkiak? Antzerkia zuzeneko ikuskizuna da, baita horrek sortzen dituen sentsazio, sentimendu eta emozioak ere, aktore zein ikuslegoarengan. Antzerkian bizitzen duzuna ezin duzu beste inon bizi. Hala ere, krisian dago, zinemaren antzera; izan ere, gero eta jende gutxiago hurbiltzen da antzoki batera, eta zer esanik ez gazteez hitz egiten badugu. Urrup antzerki taldean ikusi dugunez, jendeak orain behar duena komediak dira, eta hortxe gaude gure TupperSex ikuskizuna eskaintzen. Martxotik hona, lau aldiz aurkeztu dugu eta lauretan aretoak beteta izan dira. Baina antzezlana ikustera gerturatu den jendearen adina... Zer behar du orduan antzerkiak, batez ere gaztearen jakinmina erakartzeko?
Zopiloteen lan berria, zuzenean Lazkaon Los Zopilotes Txirriaos taldea bueltan da, eta lan berriarekin dator. La chica maravilla diskoa aurkezteko kontzertua egingo dute larunbatean Lazkaon. Skate Parkean izango da, 18:00etan hasita. Slow Times Blues Band taldeak ere joko du. Sarrerak 10 euroan daude salgai Herriko, Zelata eta Giroa tabernetan.
Musikaren eta festaren kilimak Beasainen Gaur hasiko dira Beasaingo Loinatz jaiak, eta asteburuan, ez da musika aukerarik faltako. Larunbatean, Kilimak (23:00) ariko da Bideluze plazan. Txosnetan berriz, ostiral eta larunbatean dituzte kontzertuak.
Herrimatuz lehiaketaren hirugarren saioa Herrimatuz Goierriko Taldekako Bertso Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa egingo dute gaur, 19:30ean, Ordiziako Kirkil Tabernan. Potto eta pottokumeak, ZUbertsotan eta Altza porru taldeak ariko dira finalerako lehian.
Publizitatea 17 2022ko maiatzaren 27a • # 468
18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Komikia
Aliritzian
Marian Velasco • Mekanizazio teknikaria
Neskamearen ipuina
L
au urte eman nituen eskola jantokietan hezitzaile gisa lanean. Bai, askotan, umeei jaten erakutsi egin behar izaten zaie, eta horregatik erabiltzen dut hezitzaile hitza. Zenbat negar, ta zenbat min, ta zenbat gau lo ein barik... Ume gaixoak. Eta hala ere, haien maitasunarekin ordaintzen zizuten egindako mina. Zoragarriak ziren. Goierrira bizitzera etorri nintzenean aldiz, eskolako jangela enpresa handi baten jantokiarengatik aldatu nuen. Nire eginbeharra hurrengoa zen: Langileak bazkaltzen bukatu ostean, euren bandeja hartu eta harraskara doan zinta automatikoan uztea, mahai tresnak edalontzi barruan sartuz eta plastikoa soberakinetik bereiziz. Harraskako lanak arintzearren sortutako postua omen zen. Deserosotasunetik, nire arduradunari (besarkada bat hemendik gerlari horri) zera aipatu nion: Eskola-jantokietan umeei autonomoak izaten erakusten geniela, eta sei urtetik gorako haurrek badakitela euren bandeja behar den tokian uzten zein plastikoa edukiontzi
horira botatzen. Pertsona helduak izanik, ez al zen guztiz alferrikako lanpostua? Baina hor omen zegoen mamia. Enpresak zioenez, bazkalorduan, zerbitzatuak izatera doaz langileak, eta ez lanera. Gainera, hori jakinik, mespretxuz eta harrokeriaz betetako jestu batean, langile askoren jarrera euren jogur estalkia janari soberakinen hondoraino sartzea zen. Ez dut nire arduradunaren lana epaitzen, eskatzen zitzaiona ahalik eta hobekien egiten baino ez baitzen saiatzen. Enpresaren jarrera ere ezin dut kritikatu nahiz eta ez gustatu, langileak gehiago eta hobeto ekoitzi dezan ematen baitira dira halako pribilegioak. Horrelakoa da kapitalismoa, lagun. Emakumeari zaintzaile Baina emakumeari zein zerbitzari bezala zaintzaile zein zerbiztari bezala ematen zaigun ematen zaigun paperaz jabetzea ga- paperaz jabetzea rrantzitsua da (mutil ba- garrantzitsua da karrarekin koinziditu nuen lanean), eta jasotzen dugun tratua aztertzea ere beharrezkoa da. Noiz pasatzen gara hezitzaile izan eta maitasuna jasotzetik, neskame zapaldu hutsaren rola betetzera? Feminismoaren inguruan dugun heziketa handitzen joan beharko genuke behingoz.