14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (IV)-Beasain
# 468 • 2022ko maiatzaren 27a
Garapena
KRISIA AUKERA BIHURTUZ Beasaingo Udalak balorazio «oso positiboa» egiten du herriko eragile ekonomikoak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. Formakuntzan eta digitalizazioan inbertitu behar dela argi du udalak, eta aukeraz baliatzeko deia egin die sektore ezberdinei.
Testua eta argazkiak: Iñaki Gurrutxaga
K
risi hau aukera baliatzea izan da ekimen honen nahia. Horregatik eman genuen pausua. Horretarako diagnosia egin eta zailtasun handienak dituzten enpresei, txikienei alegia, etorkizunari begira jartzeko apustuan laguntzeko sortu zen proiektua». Leire Artola Beasaingo alkateak hitz horiekin laburbildu du Berrabiarazi proiektuaren izatea. Are gehiago, ernaimuina zein izan zen ere
gogoratu du. «Pandemia gure udalerriko ehun industriala gogor kolpatzen ari zela ohartu, eta Beasaingo udal gobernu bezala Goiekiri proposamena egin genion, udal bezala gure enpresak etorkizunari begira jartzeko dirua jarriko genuela. Ondoren, eskualdeko beste udalerri batzuk batu ziren proiektura». Artolak balorazio «oso positiboa» egiten du Beasaingo enpresak Berrabiarazi proiektuan izaten ari diren parte hartzearekin. «Ez da ahaztu behar udalerriaren eta bere biztanleriaren euskarri ekonomiko garrantzitsuena direla tokiko enpresak, are gehiago jakinik nagusiki industriatik bizi den herri eta eskualde bat garela». Eta inbertsioak non egin behar diren argi du. «Nagusiki pertsonen formazioan eta digitalizazioan. Hala erakutsi digu diagnostikoak. Enpresa txikiak dira laguntza eta behar gehiena dutenak, eta horretara zuzendu ditu udalak bere baliabideak».
Erakundeak eragileen bidelagun Beasaingo alkatearen iritziz, enpresek egunerokoa dute eraldaketa, eta gutxi dira orain hamar urte egiten zuten gauza berbera modu berean egiten ari diren enpresak. Krisi garaietan, ordea, «era-
155 Ekintzetan parte hartzen ari den Beasaingo enpresa kopurua. Elektromugikortasuna (13), Nazioartekotzea (16), Enpresak eraldatuz (2), Digitalizazioa industrian (41), Enpresen dibertsifikazioa (13), ETEen formakuntza saioak (49), Indargune ekimena (1), Goierriko Azoka (20) eta Goierriko merkataritza mahaia (3). kundeak ondoan» egon behar dutela uste du, «indar eta baliabideak jarriz etorkizunerako pausuak» eman ditzaten. «Eta are gehiago prezioen etengabeko igoera batzen badiogu, oso zaila suertatzen ari baitzaie enpresei konpetitibitateari eustea». Industria ez ezik, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak «funtsezko elementutzat» ditu Artolak, bai gizarte egitura aldetik bai tokiko ekonomiaren eragile diren aldetik. «Herriaren eta auzoen nortasuna eraikitzeko ardatza dira. Udal gobernuak tokiko