GoiBerri 473. zenbakia

Page 1

zk. 473 2022ko uztailaren 1a www.goiberri.eus

Iritzia Xegun Altolagirre. Dieta

03

Errainuak

10-11

Ikatza argazkizale elkarteko Luis Mari Muruaren ‘Egunsentia’

Amparo Arrizabalaga _ Zumarragako danborraden antolatzailea

Erreportajea

14-15

Melod El Boukili, festarik festa parrandazaleen gosea asetzen

04

«BOLUNTARIOEK EGITEN DUTEN LANA EZ DA BEHAR BEZALA ESKERTZEN»



Iritzia 03 Xegun Altolagirre • Gidoilaria eta sortzailea

2022KO UZTAILAREN 1A

# 473 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Itzain

Dieta

Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga

Kudeatzailea: Miren Sudupe

Erredakzio-burua: Loinaz Agirre

Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)

Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.

Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus

Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus

Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus

Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia: Gorka Gomez

A

rmairua eztanda egian pizza eder bat darama esku teko zorian dago; han artean. Janaria, janaria eta janasakonean, praka moria. Buruan ez da beste ezertaratzak daude, pilatuta, ko tokirik. Kaloriez gainezka nire beren neurrira noiz itzuli dauden jaki miresgarriak. zain. Normalean, prakaren bat Gauean, telebistari begira, lotzea lortzen ez dudanean arniri ez, bikotekideak besarkatu mairuaren atzeko parte horreeta argaldu dudala dio. «Ederki Xegun Altolagirre tara bidaltzen dut, zigortuta. Arzaude. Pozik?», galdetzen dit. Gidoilaria eta sortzailea galdu bitartean neurri bat edo bi Nik baietz, maite dudala, baina handiagoa erosi eta kito. Praken ez bera, bere buruaren lekuan gerria zabaltzen den heinean aurrekontuak ere ikusten dudan txokolatezko trufa baizik. Bere eshorixe egiten du, handitu. Eta aurrezkiak xahu- kuen lekuan entrekotak ikusten ditut; mihiaren tzeko zorian daudenean, dietan jartzea erabaki- ordez bakailoa pil-pilean; bere besoak kremaz tzen dut. Aldizkariren bateko dieta miragarri ho- bildutako bizkotxoak... Probatu nahi zaitut. Bere rietako bat aldizkaritik erauzi eta hozkailuan hats epela nire lepoan. Nire belarriari koxka egiitsasten dut Napolitik ekarritako imanarekin nez. Ni zorabiatuta, desioz gainezka. «Nik ere itsatsita. Krimenaren eszenatokiaren erdigune- probatu nahi zaitut. Nire ahoa zurekin bete nahi an. Hantxe hasten baitira komeriak. Zer kendu, dut, nire mihian bueltaka eztanda egin arte». Arzer ahaztu, zer… tira, zer egin badakit, baina hala nasak abiadura hartzen du. Begiak zabaldu. «Beere zaila izango da borrokaldia. Garaipena zaila netan?» «Ezer baino gehiago!» Elkarri prakak asizango da. katzen hasten gara. Konturatzerako txorkatilaAldaketa bortitzak. Badakit jaki oso gozo eta raino erori dira jeans-ak. Hantxe dago, bere magoxoak saihestu beharko ditudala, gosariko olio hatsondoa, bere ostra zirikatzailea. Ahoa urtzen gozoz bustitako baserriko ogia, bazkal orduko ar- zait gosearen desioz. Eta nire eta bere gorputzek do eta koipeak, arratsaldeko pintxoa… haien to- bat egitera doazenean… «Ez, ezin dut, tentazioari kia berriz, zukuek, frutek, irabiatuek hartuko du- eutsi egin behar diot. Oraingoan indartsua izante. Nire sabela kexu da. Nire dastamen-papilak go naiz». Berak berriz nora noan galdezka. Nola etsipenez oihuka daude. Ordenagailuaren pan- nora baina? «Ez, ez, eta ez!» Ezin dut hori jan, ezin tailan txuleta batek keinu egiten dit. Gustuko ez dut tentazioaren aurrean etsi. Banoa. Jeans-ak ditudan tabernako kroketekin ere amets egiten kendu, barruko arropa jantzi eta alde. «Baina nodut. Janaria ikusten dut alde guztietan. Lanean, ra zoaz?», berak. «Ezin dut! Ezin dut etsi, lortu detrenean, arroparen armairuan, igogailuan eta li- zaket, ezetz esaten badakit, eta ezetz esaten jaburutegian. Apaletan liburuen tokian hanburge- rraituko dut. Agian urtebete iraungo du honek, sak daude; aterkien ontzian metro luzeko patata agian bizitza osoa, baina armairuan ditudan prafrijituak; autobus gidaria bolantea eutsi beharre- kak jantziko ditut, bai horixe!»


04 Hitz-aspertuan Amparo Arrizabalaga • Zumarragako danborraden antolatzailea

Elkarrizketa

Amparo Arrizabalaga Zumarragako danborraden antolatzailea

# 473 • 2022ko uztailaren 1a


Hitz-aspertuan 05 Amparo Arrizabalaga • Zumarragako danborraden antolatzailea

2022ko uztailaren 1a • # 473

«JAIEK ARRAKASTA IZAN DEZATEN, PARTE HARTU EGIN BEHAR DA» Amparo Arrizabalaga (Urretxu, 1946) Zumarragako Santa Isabel jaien alde gehien lan egin duen urretxuarra izango da, seguru aski. Urte asko eman ditu haurren eta elkarteen danborraden antolaketan lanean, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkartearen eskutik. Aurten utziko du. Erregeen Zamalkada antolatzen ere lan egin du. Horretaz gain, gizarte arloko hamaika ekimenetan parte hartu du.

Urretxuko Iparragirre kalean jaio zinen, baina jende askok Zumarragarekin lotzen zaitu.

gurasoak agurtzera etorri nintzen, baina mojek ez ninduten hartu. Ez dakit zer gertatu zen.

Bi herrietan bizi izan naiz, baina jendeak Zumarragakoa naizela uste du. Urretxuar petoa naiz, ordea. Argi gera dadila.

Herrira itzuli zinenean, zer egin zenuen?

Zer diozu zure gurasoez eta anaiaarrebez? Hamar anaia-arreba izan ginen. Bosgarrena 20 hilabete pasatxorekin hil zitzaigun. Beste anaia bat 51 urterekin hil zen. Gainontzeko ia guztiok Urretxu eta Zumarragan bizi gara. Bakarra bizi da kanpoan, gazteena, Gijonen bizi da. Hori dela eta, sarritan elkartzen gara. Duela aste batzuk elkartu ginen azkenekoz, Urretxuko Etxe-Azpi elkartean. 70 lagun baino gehiago elkartu ginen.

Zertan lan egiten zuten zure gurasoek? Aita (Florentino Arrizabalaga) legazpiarra zen eta Patrizio Etxeberria enpresan lan egiten zuen. Ama (Juanita Arbulu urretxuarra), berriz, etxekoandrea zen. Baina jostun ona zen eta kanpokoentzako ere josten zuen. Oso pertsona ona zen. Mundu guztiari laguntzen zion. Nire ustez, anaia-arreba guztiok amaren eskolakoak gara.

Ze ikasketa egin zenituen?

Testua: Asier Zaldua Argazkia: Gorka Gomez

Oinarrizko ikasketak egin nituen. 11 urterekin mojekin joan nintzen eta hogeirekin itzuli nintzen. Larraurin, Madrilen, Gasteizen eta Bilbon egon nintzen. Madrilen Gil y Gil doktorearen klinikan lan egin nuen eta Bilbon San Sebastian doktorearen klinikan. Kliniketan denetik egiten nuen. Mojekin, denetik egiten da. Moja egin behar nintzen eta nire

Nire izeba Elenaren farmazian lan egiten hasi nintzen, Zumarragako plazan. Garai hartan azoka igande goizetan egiten zen, eta igandeetan lan asko izaten genuen. Gainera, izeba oso pertsona ezaguna zen Zumarragan. Saltzaile bezala lan egiten nuen, oso gustura. Oso lan talde polita genuen. Bi urte inguru eman nituen farmazian, berehala ezkondu egin bainintzen. Farmazian ezagutu nuen Josetxo, nire senarra dena. Ura ekartzen zigun: Mondarizekoa, Altzolakoa... Santa Isabel egunean denak bikotearekin igotzen ziren Antiora eta Josetxok ez zuen bikoterik. Berarekin joatea proposatu zidaten eta ordutik. Antiotik jaitsi ginenean ez nuela berarekin jarraitu nahi esan nion, baina...

Ze urtetan ezkondu zineten? 1970ean. Hiru seme-alaba eduki genituen: bi mutil eta neska bat.

Zer egin zenuen ezkondu ondoren? Senarraren familiaren enpresan lan egin nuen. Lixiba eta sifoia egiten zituzten. Sifoia egiteko makina gordeta dugu oraindik. Sifoia herriko taberna eta dendetan saltzen genuen. Bolada batean Arrasatera ere joan ginen, baina urruti zegoen eta joateari utzi genion. Garai hartan sifoi asko kontsumitzen zen. Tabernetan ardoa sifoiarekin edaten zen. Sifoiaz gain, San Miguel garagardoa, La Pitusa gaseosa... saltzen genituen. Hasieran, gaseosa ere guk geuk egiten genituen. Ondoren, Gipuzkoako


06 Hitz-aspertuan Amparo Arrizabalaga • Zumarragako danborraden antolatzailea

gaseosa ekoizle guztiak elkartu egin ginen eta La Pitusa marka sortu genuen. Oiartzunen ekoizten genuen eta handik ekartzen genuen.

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

«Danborradan xingola beltzak eraman ditugu Felix del Barrioren oroimenez»

Nolatan hasi zinen danborradaren antolaketan lanean? Nire senarra La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkarteko lehendakaria izan zen. Danborradak Oargik antolatzen zituen, baina utzi egin zuen. La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohien elkarteak hartu zuen lekukoa. Ondoren, Oargik kabalgata ere utzi egin zuen eta ikasle ohien elkarteak hartu zuen. Danborrada 1979 inguruan hartu genuen. Aurten utziko dut.

«Del Barriok, hiltzera zihoanean, bere senitartekoei danborradan lanean jarraitzeko eskatu zien»

Nortzuk osatzen duzue lan taldea? Ez gara asko, baina familia baten modukoak gara. Urte asko daramatzagu elkarrekin lanean eta oso ondo moldatzen gara. Hemendik aurrera, Maite del Barriok hartuko du danborraden eta kabalgataren ardura. Del Barrioren aita, Felix, duela sei hilabete hil zen. Asko laguntzen zigun eta bere falta sumatzen dugu. Horrek bai merezi duela omenaldia! Haurren danborradan antolatzaileok xingola beltzak eraman genituen bere oroimenez eta helduen danborradan nahi duen guztiak eraman ahal izango ditu. Hiltzera zihoanean, bere senitartekoei danborradan lanean jarraitzeko eskatu zien. Alargunak, bi alabak, semeak eta bilobak danborradan lan egiten dute. Azpimarratzekoa da. Eskertzekoa.

Danborradak antolatzea lan gogorra al da? Lan asko dago: jantziak eta danborrak konpondu behar dira, entseguak egin, jantziak probatu... Entsegu egunetan, 18:00etatik 21:00etara bertan egoten gara. Hori guztia ez du inork ikusten. Arlo ezberdinetako boluntarioek egiten duten lana ez da behar bezala eskertzen. Herritarrek danborradetan parte har dezatela gutxienez. Antolatzaileek horrenbeste merezi dute. Herrietako jaiek arrakasta izatea nahi badugu, parte hartu egin behar da.

Urte hauetan guztietan gogor lan egin duzu, baina gozatu ere egingo zenuen. Asko gozatu dut. Baita gainontzeko ekimenekin ere. Drogen arazoa hasi zenean, mediku bat hitzaldi bat ematera etorri zen. Zer egin genezakeen galdetu genion gure buruari eta 1986an ludoteka ireki genuen. Larunbateetan eta igandeetan irekitzen genuen, 16:00etatik 21:00etara. Hala, haurrak toki egoki ba-

tean egotea lortzen genuen. Juanjo Sagarna zinegotziak asko lagundu zigun. Ludotekako haur haiek seme-alabak dituzte dagoeneko eta seme-alaba horiek danborradan parte hartzen dute. Ludotekako haur haiek nigana etortzen dira eta garai hartako pasadizoak gogoratzen dizkidate. Hori da jaso dezakedan saririk ederrena. Udalak bestelako jarrera du. Batzuetan boluntariook lanean jarraitzera derrigortuta gaudela dirudi. Pena da. Udalak begirune apur bat gehiago izan beharko luke boluntarioekin. Hori bai, diruarekin ez dugu inoiz arazorik izan.

Makina bat pasadizo izango dituzu. Ba al dakizu ez diogula sekula euriagatik danborrada egiteari utzi? Bestalde, garai batean, geltokiraino joaten ginen. Zubiraino. Helduen danborradaren erdia Urretxuko aldean jartzen zen eta beste erdia Zumarragan. Zumarragako Martxa Urretxun jotzen genuen! Josean Mendizabali hori nola egin zezakeen esaten nion... Bestalde, danborradaren eskutik turismo apur bat ere egin dugu. Fuengirolara joan ginen, adibidez. Laguntzaileei eskerrak ematea gustatzen zitzaigun, eta bazkariak eta halakoak ere egiten genituen. Urte batean Sevillara joan ginen. Zamalkadako jaiotze bizidunean parte hartzen zutenekin, berriz, Bilboko Haurren Gabonetako Parkera joaten ginen. Laguntzen duen jendeak saria merezi du.

Danborradak asko aldatu al dira? Ez dakit ba... Nire ustez, ikastetxeek garrantzi handiagoa eman beharko liokete haurren danborradari.

Nola bizi dituzu Zumarragako jaiak?

Egia esan, ez naiz oso parranda zalea. Gainera, danborradek lan handia ematen dute. Ez da kalera ateratzea bakarrik, ondoren dena jaso behar da. Makina bat eskailera igo eta jaitsi ditugu.

Eta zer diozu Erregeen Zamalkadaz? Lan gutxiago ematen digu. Arduradunak gu gara, baina elkarteek ere zenbait lan egiten dituzte.

Nola ikusten duzu etorkizuna? Geroz eta jende gutxiago dago parte hartzeko prest. Jendeari parte hartzeko eskatu nahi diot. Eta laguntzeko prest etortzen badira, hobeto. Jende gaztea behar dugu. Gazteak pizgarri dira.

Gizarte arloko ekimenetan ere parte hartu izan duzu. Osasunaren Pastoralean lagundu nuen. Gau asko pasa ditut ospitalean, gaixoekin. Urte asko eman ditut horretan. Horretaz gain, droga-mendekotasun ara-

«Arlo ezberdinetako boluntarioek egiten duten lana ez da behar bezala eskertzen» «Ikastetxeek garrantzi handiagoa eman beharko liokete haurren danborradari»


Hitz-aspertuan 07 Amparo Arrizabalaga • Zumarragako danborraden antolatzailea

2022ko uztailaren 1a • # 473

Zein da?

Gizartearen alde lan egin duen emakumea

A

mparo Arrizabalaga oso ezaguna da Zumarraga eta Urretxun, baina inork ez du ezagutzen etxekoek bezain ondo, noski. Jorge Andueza ‘Pitu’ semeak bere amak ingurukoei laguntzeko duen joera azpimarratu du. «Familian arazo bat egon denean edo zer edo zer gaizki atera denean, amak denok elkartu gaitu. Arazo bat zegoen bakoitzean, berari deitzen zioten arazoa konpontzeko, laguntza eske. Jendeari laguntzen ezagutu dut beti». Horri esker, Anduezak eta bere anaia-arrebek jende asko ezagutzeko aukera eduki dute. «Ama beti jendearengandik gertu egon da eta gure etxeko ateak beti zabalik egon dira. Beti emateko prest egon da. Elkarte eta egitasmo askotan parte hartu du, eta seme-alabok egitasmo horiek gertutik ezagutu ditugu. Guk ere egitasmo horietako askotan parte hartu dugu. Horri esker, jende asko ezagutzeko aukera eduki dugu», azaldu du Arrizabalagaren semeak. Anduezak bere aitaren papera ere azpimarratu du. «Aitak ere paper garrantzitsua izan du horretan guztian. Jendeak gure ama ezagutzen du batez ere, baina aita ere beti hor egon da. Proiektu guztietan bere laguntza eskaini dio amari. Nire amarentzako zutabe garrantzitsua izan da. Ez dio sekula eragozpenik jarri. Beti ondoan egon da, isilik, lan egiteko prest», azaldu du. Etxean ikusitakoak beregan eta bere anaia-arrebengan eragina izan duela uste du. «Hiru anaia-arrebok hezkuntza munduan lan egiten dugu. Irakasleak gara. Nire ustez, ez da kasualitatea. Amak eta aitak ingurukoei laguntzen irakatsi digute, daukaguna ematen, eta horrek irakaskuntza mundura eraman gaitu», amaitu du.

zoak izan dituztenei lagundu diet. Tartean, nire iloba bati. Horretaz gain, Errusiako haurrak ekarri nituen uda pasatzera. Arazoak zituzten haurrak ekartzen genituen, Bizkaiko elkarte baten bitartez. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutan zeuden haurrak ere izan nituen etxean. Bizpahiru urte egon ziren nire etxean, harreran. Egun, geriatrikora joaten naiz adinekoekin egotera.

Laguntzeko sena amarengandik datorkizula esan duzu. Hala da. Ama bizilagunei laguntzen ezagutu nuen beti. Bestalde, mojekin emandako urteek ere eragina izango zutela pentsatzen dut. Beharbada, mojekin gelditu izan banintz, ez nituen horrenbeste gauza egingo. Zortea izan dut,

nire senarrak nahi nuen guztia egiten utzi baitit. Are gehiago, berak ere egitasmo guztietan parte hartu du.

Egun, zertan ematen duzu eguna? Ez dut zaletasun berezirik. Goizean ibiltzera joaten naiz eta arratsaldetan nire ahizpekin kafea hartzen dut. Gauza gehiago egin nitzakeen, baina dagoeneko 76 urte ditut. Gazteagoa banintz, herria dantzan jarriko nuke! Oso pozik nago, gazteek egindako guztia gogoratzen dutelako. Ludotekako lehen urteetan ehundik gora neska-mutil etortzen ziren astebururo! Gustura lan egin dugu eta zoriontsuak izan gara.

Urretxuar petoa zara. Ez al dizute sekula adarrik jo? Jose Antonio Mendizabal da adarra

gehien jotzen didana. Urretxuarragatik ez balitz, danborradak eta zamalkada aspaldi desagertuak egongo zirela esaten diot. Egia esan, ni naiz taldeko urretxuar bakarra.

Garai batean gauzak oso ezberdinak ziren... Hala da. Gaur egungo Urretxuko eta Zumarragako gazteen artean ez dago lehiarik. Ez zaie axola aldamenean dutena zein herritakoa den. Nire amaren garaian, oso bestelakoak ziren kontuak. Nire amak Zumarragakoei harriak botatzen zizkien! Hala ere, Zumarragako danborradako jantziak egiten lagundu zigun: Zelai Arizti ikastetxekoei Lopez de Legazpiren garaiko jantziak egin zizkien. Adarra jotzen nion.


08 Herri jakintza Gertaera

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Esaera zaharra

Efemerideak

Jarein: Aditza, ‘jare egin’. Askatu, libratu, libre utzi, joaten utzi. Goierriren mendebalean erabiliagoa eta ezagunagoa, ekialdean baino. Animaliei jare egiten zaie belardira; edo txoriari eskutik; prakei ere bai egitekoak egiteko.

«Eperra bere mingainetik galtzen da»

1931-6-30. Bereziartua anaia-arrebek

Kantu-hotsarekin jakinarazten dio ehiztariari non dagoen, bere nahia hori izan ez arren, eta galbidea ekarri. Asko, behar ez dena edo lekuz kanpo hitz egiten duenari horixe pasatzen zaio.

Ezkion amabirjina ikusi zutela esan zuten. 1997-6-30. Zumarragan trenbide gaineko zabalgunea eta Jorge Oteizaren eskultura inauguratu zituzten.

Gertaera

Arastortzen sua 1731n

Arastortz eta inguruak kiskalita, ekainaren 26an, sutetik astebetera. Mikel Albisu Testua: Jexux Aizpurua Barandiaran

B

erriki sute madarikatua izan bada ere, historian zehar hainbat eta hainbat izan dira han eta hemen. 1731ko uztailaren 2an, hain zuzen, aurtengo ekainekoaren leku berean beste sute handi bat izan zen; Amezti edo Akisolbaldabarrena izeneko lekutik hasita Arastortzeko gurutzeraino bitartean; kronikek diotenez «asmo txarrez» eragindakoa. Dirudienez, Ataun/Lazkao/Zaldibiaren lurjabetzan. Erre zena, gehienbat, otea, sasia, arantzabeltza, elorria, artea eta ametza izan zen. Garaian egin ohi zen bezala, Juan Antonio Barandiaran Ataungo alkateak hainbat lekukori deitu zion: idiekin egurretan zebilen Silbestre Agirreri,

Frantzisko Maiza morroiari, egur bila inguru haietan zebilen Pedro Urdangarini, Antonio de Eguzkizari, Joseph Maizari, Lazkaosaroin egurra egin eta zaldiarekin zetorren Sebastian Ibarrolabururi, Aralarrera artaldea ikustera zihoan Martin Zeberiori, bere amarekin ahuntzetara zihoan Mariana Arrueri, ote bila Lasarteko iturri aldera joanda zebilen Juan Arrueri, Domingo Ibarrolabururi, behi bila inguruan zebilen Juan Barandiaran mutil koskorrari... Testigantzak entzun ondoren, autoak hiru lagunen juzkua egin zuen: Maria Zurutuza, Frantzisko Maiza eta Antonio Izuzkiza jo zituzten errudun.

Ardagaitik hartua izan ote zen Hain urrutian eguna pasatzeko eta otordua egiteko, ardagaia sutan eraman omen zuten eltzea berotzeko aitzakian, baina beste zerbaitetarako era-

bili uste izan zen, eltzea berotzean hutsegiteren bat izan ez bazuten behintzat. Hala ere, Lasarteko lepoko iturrian ardagaia artean sutan ikusi zutenak izan zirenez, ezkutatu ote zuten susmoa ere zabaldu zen. Akusatuek ez zuten ukatu han ez zirenik, bai ordea sua piztu zutenik. Beraiek iristerako sua ba omen zen, errepikatu zuten behin eta berriz. Baina hala ere, harrigarria da ke artean laian nola ikusi zituzten batek baino gehiagok. Egia esan, Maria aitzurrarekin. Lekua ezagutzen duenak, badaki Lasarteko lepotik Intzartzu aldera abiatuta ezkerrean den hegiari Amezti deitzen zaiona, eta, Intzartzutik gora pagadia igaro ondoren, albitza besterik ez dagoela Atakakabiko koba eta Arastortzeko gain inguru guztian. Leku horren izena Linasoro da, eta horregatik ari ziren laian lihoa ereitearren aurrez larrea garbitzeko asmoz. Baina ura eta sua belaunetik behera behar direnez, bazterrak kiskaltzea besterik ez zuten lortu. Gaur egun ere garbi-garbi ikus daiteke albitz-soro hondoa. Liho edo lino-landareren bat topatzeko zoria duenak ongi aski lotuko ditu albitza, lihoa eta lurra; jakinaraz beza! 1742ko uztailean ere beste sute bat izan zen inguru horietako Aizkoate, Intzartzu eta ‘Arcellus’ inguruan. Ordukoan nahita emandakoa. Emailea, Frantzisko Imaz. Harrapatu eta kartzelatzeko agindua eman zuen Gabriel Dorronsoro Ataungo alkateak, baina errukituta-edo, azkenean zera erabaki zuten: inguru haietan 10.000 txirpi edo sapilandare hesidun mintegia eratzea, inongo soldatarik gabe; herriak mantenua besterik ez zion agindu.


Bertsoa • Kate motzean 09 Aratz Igartzabal Bidegain • Ander Garmendia Oiarbide

2022ko uztailaren 1a • # 473

Kate motzean Ander Garmendia • Mendi lasterketako antolatzailea

«Boluntario talde indartsu baten laguntza dugu»

Testua eta argazkia: Mikel Albisu

Oporretako leku bat.

Aurreko larunbateko Zaldibiako Mendi Lasterketan antolatzaile eta parte hartzailea izan da Ander Garmendia Oiarbide (Zaldibia, 1995). Orokorrean lasterketa oso ondo joan zela dio. «Lantalde bikaina dago, bakoitza puzzleko funtsezko pieza da. Eta boluntario talde indartsu baten laguntza dugu». Berak lasterketa luzean hartu zuen parte, «esperientzia bikaina izan zen etxeko mendietan zehar dortsal bat jantzi izana».

Jogurta, oloa, fruta eta paxekin. Ogi txigortua urdaiazpiko eta ahuakatearekin eta kafea.

Ze zaletasun dituzu?

Asko! Bai onak eta txarrak.

Naturako edozein kirolaz gozatzea, ondoren garagardo goxo batekin.

Amets bat.

Pelikula bat. The Dawn Wall (Tommy Caldwell) Liburu bat. Bajo los cielos de Asia (Iñaki Otxoa de

Asko! Furgonetan, eta konpainia ona den bitartean.

Zer gosaltzen duzu?

Jaso duzun oparirik bereziena. Momentu gogorrenetan ingurukoek emandako indar eta maitasuna.

Inoiz ahaztuko ez duzun egun bat.

Aurpegira arteko elur hautsetan eskiatzea.

Bizitzako plazer txiki bat. Maite dudan jendearekin otordu goxo bat elkarbanatzea.

Olza).

Goierriko txoko bat.

Musika talde bat.

Osinberde.

Kase. O.

Zaldibian biziko ez bazina.

Abesti bat. Elurretan (Itoiz).

Natura eta herri-giroa duen herri batean.


10 Errainuak Luis Mari Murua

# 473 • 2022ko uztailaren 1a


Errainuak 11 Luis Mari Murua

2022ko uztailaren 1a • # 473

EGUNSENTIA

Luis Mari Murua Garro Ikatza argazkilari elkartea, Legazpi Luis Mari Murua Garro naiz (Lazkao, 1954), eta Legazpin bizi naiz 1978. urtetik. Ikatza Argazkizale elkarteko kidea naiz sortze garaitik, 1980tik. Urte askoan hainbat ekintzatan kolaboratzen eta Legazpin ikastaroak ematen aritu eta gero, Euskal Herriko hainbat jubilatu elkartetan ematen ditut orain argazkilaritza ikastaroak. Ikatzako gazteek egiten duten lan hori gaur egun elkartean. Egunsentiko argazki hau Aizpuru menditik aterata dago, Zeraingo Aizpeako kiskaltze labeen gainaldetik, Aralarri begira jarrita. Behe laino artean ezkutatuta daude Zerain, Segura, Mutiloa, Ormaiztegi, Idiazabal, Olaberria... . Eta eguzkipean juxtu, Txindoki dago.

Datu teknikoak Nikon D5100 • Nikon 16-85 • 32mm • f29 1/30 • ISO 200


12 Erretratua Irudi baten istorioa

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

Erretratua

SANTA ISABELAK

Andoni Salamero Alberdi Zumarraga

Zumarraga-Urretxun bizi den orok beti du gogoan Antio, eta Antio bezala, uztailaren 2an ospatzen diren santaisabelak.

B

ederatziurrena egiten jardun diren pertsonek ondo dakite baselizara bertaratuz bide horren berri, eta egun horretantxe, bederatzi egunez 18:30etarako joanaldia egin ondoren, bukaera egokia ematen diote egunari gosari aparta eginez. Kuadrillak garaiz doaz mahaiak atontzera, guztia egoki apailatzera, okasioak hala eskatzen baitu. Antio Hiribidetik dantzariak, txistulariak, udaletxeko kideak abian, baselizaraino bide egiten dute, dantza zoragarriaz baselizan gozatzeko asmoz. Iragan batean, gizonezkoak, egun, emakumeak dantzan, berdintasunaren lorea lurrin eztiz bazterrak jantziz. Ama Birjinari gurtza berezia eskainita, meza entzun nahi duenak barruan darrai, meza-gose ez denak kanpora, jendartera, zerbait hartzera. Irri eta oihu aritzen dira solasean bertaratu direnak, eta ziur, aspaldi ikusi ez duen inori egingo diola harrera norberak egun horretan.

2005ko uztaila re

n 2an, San Isa bel jaietan, An

Bazkaria prantatuta, kuadrillek kabi hartzen dute mahaietan, hango jan eta edan beharra, hamaika mozkorraldi pasatu izan dituzte bat baino gehiagok. Kantu eta kontu ederrean egiten da bazkalostea, eta mahaia jasota, batzuk ezer hartzera doazen bitartean, soina lerden duenak baseliza ingurura, dantzatzera. Txistua, trikitia guztia beharrezkoa izango da jendea alaitzeko, ez da horretarako zalantza askorik egongo. Nork ez du arin-arin eta fandangoez gain, biribilketa batuan, salto ederretan atsegin hartu egun horretan? Izerdi patxetan bukatu izan du bat baino gehiagok; ez da esango izerdi zuria denik isuritakoa, ikusi besterik ez da egin behar norberaren jantziak zein melatu atsegin hartzen duten.

Jaitsieraren unea 20:30ak aldera, txistulariak baselizatik aterata, dantzariak hala nola udaletxeko kideak atzean lagun dituztela, jaitsieraren unea! Hango kantu eta salto egin beharra! Bat baino gehiago, arduraz, bihurrituekin kontu ibil dadin jendea ohartarazten! Abesti denak balekoak gertatzen dira, batez ere jendea girotzeko eta alaitzeko badira. Sortzaile

tiotik jaisten. Gotzon Aranbu ru

guztien birpasa egiten da. Talde bat, Geuria da eta abesten ari denean, handik hainbat metrotara beste jende-multzoak Kalian gora zezenak , urrunago Egun da Santi Mamiña-ri ekiten dio, ez da Top Gaztearen beharrik honetan guztian. Eitzaratuta… eitzarrek, betiko maila erakutsiz, zorua belar moztuaz jantzia, eta gutxi bada ere, txanpaina guztiei eskainiz, zerbaitegatik: «Eitza bihotz handiko, txoko maitagarri!» bejondeizuela, adiskideok! Eitzatik kaleak hartuz jendea, festa giroan plazara, aurtengoan lubakituta badago ere, jaitsierari bukaera emateko pronto. Plazatik dantza eta kantuan jardunda, txosnetara edota norberaren barruak eskatzen dionera, egun ederrari bukaera ematera. Desio on hori opa diot bertaratzen den orori, eta jakina, festak festa izaten jarraitzeko, gehiegikeriarik ez, eta are gutxiago epelkeria zein gizonkeria erakutsi nahia, emakumeekin zein edonorekin zakarki sartuz. Guztiok nahi dugu festaz gozatu, barrua behar bezala osatuz, hargatik izan gaitezen gizatasun horren erakusle zintzo eta jator. Santa Isabel jai atseginak guztiontzat, eta jardun horretan, eutsi!


Gaztejira 13 Haizea Diez Oiarzabal • Josune Gil

2022ko uztailaren 1a • # 473

«Beste munduko esperientzia bat izan da» HAIZEA DIEZ OIARZABAL • Moda diseinatzailea

JOSUNE GIL

Ezkerreko eserlekutik @JosuneGil

Testua: Maider Insausti Haizea Diez Oiarbide diseinatzailea Kuttun bildumako jantziaren aurkezpen desfilean. Haizea Diez

Duela gutxi lehenengo bilduma egin duzu: Kuttun. Nondik sortu da ideia hori eta nolakoa izan da prozesua?

aizea Diez Oiarzabal (Ormaiztegi, 2002) moda diseinatzailea da eta bere lehenengo bilduma pasarela gainean ikusi ahal izan du duela gutxi.

H

Errioxako Wü ̈ rth museoak eta ESDIRek egindako kolaborazioan ikasleoi bilduma bana egiteko aukera eman ziguten Soinua gaitzat hartuta. Aitak intxaurrak ipurdiarekin puskatzeko gaitasuna du eta ezaguna da horregatik, beraz, intxaurrak haustean egiten duen soinua oinarri hartuta, intxaurraren itxurari erreparatuz materialak pentsatu nituen. Kanpoaldea egurraren antzekoa zela ikusita gona egurrarekin egitea erabaki nuen. 800 egur-txapa zulatu eta elkarri lotu nizkion, zirrindolen bitartez. Goiko atalerako kortse bat egin nuen oinarri bezala eta gainetik intxaurrak hausten denean izaten duen bihotz forma egin nion, bolumen aldetik oreka lortuz goiko eta beheko atalen artean. Hala sortu nuen desfilerako jantzia. Izena ere familiatik datorkio, amak ohitura handia baitu Kuttun deitzeko guri, eta familiartasun hori mantenduz, bildumaren izena hori izan behar zuela erabaki nuen.

Nola piztu zitzaizun moda munduarekiko interesa?

Zer sentitu zenuen zure diseinua pasarela batean ikustean?

Interesa txikitatik datorkit, amarengandik. Beti eman diogu garrantzia arropari. Amak garai hartan ohikoa ez zen bezala, Internet bitartez eta aldizkarietatik erosten zizkidan arropak, eta horrek berezi egiten ninduen. Haurra nintzenean ere gauean hurrengo egunean zer jantzi eta nola konbinatu pentsatzen aritzen nintzen. Horrez gain, nik neuk egiten nizkien jantziak panpinei, etxean topatzen nituen oihalekin. Ondoren, handitzen nindoan eran aldizkariei eta sare sozialei erreparatzen hasi nintzen. Beraz, txikitatik barru-barruan izan dut modaren garra.

Jantzia pasarelara atera aurretiko momentua oso itogarria izan zen. Denbora gutxi nuen modeloa janzteko, eta oso justu ibili nintzen, baina behin amaituta oso momentu berezia izan zen eta ia malkotan amaitu nuen. Gainera, oso erantzun positiboa izan zuen eta niretzat beste munduko esperientzia bat izan zen. @haizeadiez

Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus

Abisatu zenigun, Simone

S

imone de Beauvoirrek zion: «Nahikoa da krisi politiko, ekonomiko edo sozial bat emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko». Nahiz eta abortua legez kanpo uztearen kontua Estatu Batuetako gauza izan, arriskutsua da edonongo emakumerentzat. Are gehiago kontuan izanda AEB munduko potentzia garrantzitsuenetakoa dela. Eta herrialde demokratiko bat, teorian, noski. Ez da bidezkoa, ez han eta ez inon, abortu legalera jotzerakoan, duela 40 urte baina eskubide gutxiagorekin topo egitea. Ez da bidezkoa bortxatua izan bazara eta haurdun geratuz gero, abortatzegatik kartzela zigor handiagoa jasotzea zure bortxatzaileak jasoko duena baino. Ez da bidezkoa erraztasun gehiago izatea armak eduki eta maneiatzeko gure gorputzaren gain erabakiak hartzeko baino. AEBtako sei estatuk hasi dute jada abortua ilegalizatzeko prozesua, eta beste hamazazpik bide berdina jarraituko omen dute (Estatu Batuen erdia). Baina ez hain urruti, Espainiar estatuan bertan, ultraeskuinak eta ultrakatolikoek abortuaren aurkako manifestaldiak iragarri dituzte. Orain arte askok uste izan dute zenbait eskubide bizi osorako bermatuta izango genituela. Abisatu zenigun, Simone, eta askok ez genuen sinetsi nahi izan.


14 Erreportajea Melod El Boukili, festarik festa furgonetan hanburgesak saltzen

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

Erreportajea

PARRANDA GAUETAKO GOSEAK ASETZEKO GERTU Legazpin bizi den Melod El Boukili marokoarrak janari salmenta ibiltariaren negozio bat du. Festaz festa dabil, hanburgesak saltzen. .

Testua eta argazkia: Tere Madinabeitia

N

ork ez du festetako parranda gau luze horietako batean indarrak hartzeko hanburgesa bat jan? Patata, kepchup eta mahonesa eta guzti, gainera. Herrietako jaietan aspaldikoak dira hanburgesak, saltxitxak edo ogitartekoak gau osoan zehar saltzen dituzten furgonetak. Goierri aldean ezagunak dira Melod El Boukili marokoarrak dituenak, hori bat eta bi gorri. Legazpin bizi da Melod, eta 2009tik dabil lanbide horretan. Pandemiako une gogorrak gaindituta, festarik festa dabil berriz ere, parranderoen gosea asetzeko prest. Marokokoa da Melod El Boukili (1980), Fez ingurukoa. 2000. urtean iritsi zen Espainiara, eta Andaluziara jo zuen lehenik, 20 urte besterik ez zitue-

nean. «Urte hartan migratzaileok dokumentuak legeztatzeko programa bat jarri zuen martxan gobernuak, eta nik neureak erregularizatu nituen».Tarte batean Andaluzian lanean ibili ondoren, Zumarragara etorri zen. Hemen lana aurkitu zuen, metal arloko tailer batean, eta gutxira, 2003an, etxea erosi zuen Brinkolan, anaiarekin batera. Izan ere, «paperak eta lana banituen, baina etxebizitzarik ez». Immobiliaria batean hitz egin zioten Brinkolako etxeaz. «Zumarragan etxebizitza bat alokatzeko zailtasunak genituen, ez zeudelako, eta zeudenak garestiak zirelako. Brinkolakoa salgai zegoela esan ziguten, eta hasieran alokatzeko asmoa bagenuen ere, azkenik erosi egin genuen». Auzoa ez zuen ezagutzen, baina leku egokia iruditu zitzaion, bizitzeko lasaia. Baina herrigunetik urruti dago, eta familia osatu eta umeak izan zituenean, herrira joan zen. Han bizi da orain, emaztea eta sei seme-alabekin.

Bitartean, lantegian jarraitu zuen lanean, baina 2008ko krisiarekin, lanpostua galdu zuen, eta han eta hemen lan bila ibili ondoren, autonomo egin eta saltzaile ibiltari bezala hasi zen, gauetan hanburgesak eta beste salduz.

Pandemiaren ondoren, lanean Melod 2009tik dabil festarik festa furgonetarekin, parranda gauetako gosetiak asetzen. Hanburgesak, saltxitxak, saltxipapak, sandwichak, patatak, ogitartekoak eta edariak saltzen ditu. Poliki-poliki hasi zen mundu horretan, negozioa geroz eta hobeto zihoan, baina pandemia iritsi zen. Bi urte egon ziren geldirik, diru sarrerarik gabe, baina aurrera ateratzea lortu zuten. «Urte batzuk oso onak izan genituen, eta aurrezkiak genituen, gure kulturan ohikoa delako aurreragorako eta ustekabekoetarako gordetzea. Gastuak kendu, eta aurrezki horiekin, ondo antolatu, eta aurrera egin genuen. Gainera, Brin-


Erreportajea 15 Melod El Boukili, festarik festa furgonetan hanburgesak saltzen

2022ko uztailaren 1a • # 473

kolako etxea nirea da oraindik, eta alokatuta daukat. Familiakoei alokatzen diet beti, baina hori ere diru iturria da». Pandemia amaitu denean eta festak ospatzen hasi direnean jarri da berriz martxan Melod, baita haren langileak ere. Izan ere, furgoneta bakarrarekin hasi zuen negozioa handitzea lortu du, eta orain furgoneta gehiago ditu, eta horietaz arduratzeko, baita langileak ere. Pandemiaren ondoren, apirilaren amaieran egin zuten lehen ateraldia, Zumaiara. Gero Legazpiko festak etorri ziren, Hegialde auzokoak...

Uda osorako lana

Melod El Boukili eta Ilyas seme gaztea, hanburgesa furgonetaren barruan, Legazpiko Hegialdeko jaietan.

«Dokumentu asko aurkeztu behar dira jaietan plaza bat lortzeko. Eta ematen badizute, tasa ordaindu behar da» «Gauetan jende on asko dago, eta jende gaizto gutxi, zorionez. Egia esan, pozik gaude, ez dugu arazo handiegirik izaten» Melod El Boukili Hanburgesa furgonetako saltzailea

Urte batzuk igaro dira furgonetarekin lehen aldiz atera zenetik, baina Melodek ez du ahaztu. Lanbidea anaiarekin ikasi, eta Lesakara (Nafarroa) joan zen lehen aldian, neguan, abere feria batera. Gero, lagunei galdetuz, festak non ospatzen ziren jakin, eta aurrera. «Hasieran baimenik gabe joaten nintzen, ez nekielako oso ondo nola funtzionatzen zuen lan honek, baina ikasi nuen, eta gaur egun dena ondo egiten dut». Gipuzkoan hamar enpresa daude salmenta ibiltari mota hau egiteko, eta denen artean banatzen dituzte festak. Herri gehienetan plazak ateratzen dituzte, eta eskaria egiten dutenen artean zozkatu «Dokumentu asko aurkeztu behar dira plaza bat lortzeko: Osasun baimenak, Elikagaien Manipulatzaile agiriak, autonomoak... Eta plaza ematen badizute, tasa ordaindu behar da». Udaletxe bakoitzak bere sistema propioa du plazen esleipenerako. Batzuk, urte osoko festetarako egiten dute, beste batzuk festa batzuetarako bakarrik... Lanean hasi aurretik egin beharreko lanak dira horiek, elikagaiak, edariak eta bestelakoak erostea bezala. Furgonetan sartu eta festetara joan aurretik, beste prestaketa lan batuzk ere egin behar dira: «Erositako generoa prestatu behar duzu, parrilla ondo garbitu, ura hartu...». Eta dena ondo garbitu, noski. Behin festak diren herrian furgoneta jarrita, «iluntzean hasi eta hurrengo eguneko goizera arteko lana» izaten dute. Aurtengo udan, ia astebururo izango dute lana, «alde horretatik ezin gara kexatu, lana badago».

Jendearen tratua Furgonetako lan hau gogorra dela dio Melodek, baina gustukoa duela ere ze-

Bi urtetik gora Marokora joan gabe

A

itona-amonak Rif eskualdekoak dira, eta Melod El Boukili Fez inguruan jaio eta bizi izan zen, 20 urte zituela Espainiara etorri aurretik. Ama eta beste senitarteko batzuk ditu han, eta bi urtetik gora dira ikusten ez dituela, pandemiaren erruz. Aurten Espainia eta Maroko arteko mugak irekita daude, baina ezin izango du bisitan joan, hemen festak berriz martxan jarri eta gero, lan handia izango duelako uda osoan zehar. Hemengo familiaren berotasunarekin konformatu beharko da momentuz. Melod ezkonduta dago eta sei seme-alaba ditu (horietako bat da argazkian bere ondoan agertzen den Ilyas). Anaia batzuk eta haien familiak ere inguruan bizi dira, eta lagunak ere baditu. Denen artean familia handi bat osatzen dute.

hazten du. Goizeko ordu txikietan era askotako jendearekin tratatu behar izaten du, mozkor asko tartean, baina «jende on asko dago, eta jende gaizto gutxi, zorionez. Egia esan, pozik gaude, ez dugu arazo handiegirik izaten, gehienetan jendeak errespetatzen gaitu, eta ez dugu arrazakeria zantzurik sentitzen. Hala ere, badira beste batzuk, besterik gabe, gorroto zaituztenak, baina hori ez da furgonetan ordu berezi horietan gaudelako bakarrik, orokorrean baizik». Furgonetarekin hanburgesak eta bestelakoak saltzen jarraitzeko asmoa du, etorkizunean gehiegi pentsatu gabe. «Egunean bizi naiz, ezin dut pentsatu hemendik urte batzuetara zer gertatuko den. Orain ondo nago, eta bihar ikusiko dugu». Argi duen bakarra da aurrera egiteko lanean jarraituko duela orain arte bezala, eta iristen zaizkion aukera guztiak ondo aprobetxatu behar dituela.


16 Eszena Goierriko kultur plaza

Bide urratzaileak

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

Uztailak dakarrena

Izurri Berria (Ordizia) Hip Hop gaua Zumarragako jaietan Ni Naiz Hip Hop taldeak jaietako kontzertua antolatu du. Santiuve & Da Zoo Bros, Mora eta Carche & DJ Kensey ariko dira. Lekua: Kalebarren (Zumarraga) • Eguna: Gaur • Ordua: 22:30

Kontzertu bikoitzak Aiako ‘santixaletan’

Metal doinuen izurria

P

unk eta rock erradikalaren garaia beherantz zihoan 80ko hamarkadaren bukaeran, eta beste mugimendu batek hartu zuen indarra Euskal Herrian, Heavy eta Metal doinuak lantzen hasi ziren talde asko. Goierrin ere, Ordizia eta Beasaingo gazte talde bat elkartzen hasi zen entseatzeko, eta hala sortu zen Izurri Berria taldea, 1991. urtean. Enrike, Gorka Patxi Bolas, Erri, Axier eta Eneko ziren, eta Patxiren bederatzi metro koadroko bajeran hasi ziren jotzen. Aurreneko kontzertua handik bi urtera egin zuten, Tolosan. Laster gaztetxeetan jotzen hasi ziren, eta tarteka, baita eskenatoki handiagoetan ere. Gerora lokal handiago batera aldatu ziren, Ordizian, «handiagoa eta erosoagoa». Aurretik beste grabaketa batzuk egin bazituzten ere, aurreneko disko luzea 1998. urtean iritsi zen, Izurri Berria izenburupean. Ordurako Jon Jaular tolosarra zen taldeko bateria jolea. Harrera ona izan zuen, eta kontzertu ugari eman zituzten urte haietan, batez ere plaza eta frontoietan. Bigarren disko bat ere grabatu zuten, 2001. urtean: Kontuz, deabruaren legea. Lan horretarako, ospe handiko kolaborazioak izan zituzten, tartean Evaristo, Auo Etsaiak, Iñiguito Txapelpunk eta Aitor Sutagar. Taldea handik urte batzutara desegin zen, nahiz eta tarteka elkartu izan diren eta beste proiektu batzuetan jarraitu duten.

Aiako Santa Isabel jaietan kontzertu bikoitza izango da bihar. Unidad Alavesa eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek joko dute. Lekua: Aiako plaza (Ataun) • Eguna: Bihar • Ordua: 00:00

Jazz doinuak Ordizian eta Araman Goierriko Jazzaldia bueltan da. Aurten, Irati Bilbao, Miguel Salvador eta Afrika Bibang ariko dira zuzenean, besteak beste. Lekua: Ordizia eta Arama • Egunak: Uztailak 7, 8 eta 9

‘Kutxidazu bidea’, musikaz lagunduta Aurtengo Max sarietako bat jaso duen Kutxidazu bidea, Isabel antzezlan musikatua Lazkaon ikusi ahalko da hil honetan. Lekua: Areria (Lazkao) • Eguna: Uztailak 12 • Ordua: 19:00


18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian

# 473 • 2022ko uztailaren 1a

Komikia

Aliritzian Igor Susaeta Kazetaria

Oinez

U

ste dut ez nengoela ez mozkortuta, ez sobera harrotuta, ez substantziaren baten eraginez euforiak jota, duela urte batzuk bikotekideari solemneki hau esan nionean: «Denbora edukiko banu, oinez joango nintzateke toki guztietara». Tipi-tapa. Ez daukat erromes konplexurik, eta ez nator Piriniozale jatorren edo mendi martxen jarraitzaileen familia batetik, baina ahal den neurrian ahalegintzen naiz lekuetara oinez iristen, eta lekuetan oinez ibiltzen. Bizizale erabaterakoaren kanonak betetzeko idatzi beharko nuen «oinez eta txistuka»; ez dakit, ordea, txistu egiten. Datorren ikasturterako ene buruari jarriko diodan zereginetako bat hori izango da: txistu egiten ikastea, hain zuzen. Kantuan badakit, moldatzen naiz, eta dutxan ez, baina oinez nabilela abestu egiten dut. Ez dakit zergatik den, baina konturatu izan naiz mendian umore oneko —hau da, ia-ia beti— nabilenean gehien kantatzen dudana dela Ruper Ordorikaren Ja-

kin nahiko nuke-ren hasiera —«Platanerrak lerroz lerro, gerizpean gaudela»—, eta horrekin lotuta gogoratu dut 2010eko azaroan New Yorkera urtebeterako joan nintzenean eta hasierako asteetan hirian noraezean ibiltzen nintzenean, oinez kilometroak eta kilometroak pilatzen nituenean, begiak malkoz betetzen zitzaizkidala Ordorikaren Olhabideko Bordan kantuko leloa ahoratzen nuenean. Oinez edonora, eta oinez edonon, beraz. Ideia onenak oinez ibilita sortzen zirelakoan, Iñaki Segurola zenak paseoak aldarrikatzen Ahal den zituen eta koaderno bat eramaten neurrian zuen aldean. Tipi-taparako leku ahalegintzen aproposa da ene errautsak bota nahi ditudan tokia, Oleta eta Sa- naiz lekuetara miño artekoa; edo Irimo eta Tre- oinez iristen kutz artekoa ere bai, malkartsuagoa izanagatik. Capital Energy enpresak 200 metro luzeko lau dorre eoliko jarri nahi ditu lehen eremuan, eta 220 metro inguruko bi dorre bigarrenean. Zer arraio! Bihozgabe horiek zer leku utzi nahi ote digute oinezkooi… Baina Urretxuko Udala ere ez dakit zertan ari den udako sasoian ikastolako futbol zelaia baliatzen duenean igerilekurako aparkaleku gisa. Eskaera jakinen bat dago justifikatzen duena espazio publiko hori autoentzako uztea?


Publizitatea 19 2022ko uztailaren 1a • # 473



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.