zk. 476 2022ko uztailaren 22a www.goiberri.eus
Iritzia Xabin Fernandez Zubeldia. ‘Biba la Pepa’
03
Elkarrizketa
10-11
Xabier Berasategi: «Igotzea errazena dela esaten dute profesionaletan»
BATZUK JOAN, BESTEAK ETORRI Pandemiaren ondorengo lehen uda
04
Garapena
14-15
Berrabiarazi proiektua Seguran: herri erronkei aurre egiteko lanean
Iritzia 03 Xabin Fernandez Zubeldia • Kazetaria
2022KO UZTAILAREN 22A
# 476 Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL
Itzain
‘Biba la Pepa’
Koordinatzailea: Iñaki Gurrutxaga
Kudeatzailea: Miren Sudupe
Erredakzio-burua: Loinaz Agirre
Diseinua: Adaki (Eneko Maiz)
Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200.
Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea: goiberri.eus
Posta elektronikoa: goiberri@hitza.eus
Publizitatea: 607 530 424 jizagirre@hitza.eus
Bezero arreta, harpidetzak: 943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga
Azaleko irudia: Gorka Gomez
A
urreko batean, guraburuan. Gehiegikeriak, hasesoenean bazkaltzetik rreak, inbidiak. Beste behin. Eta bueltan etxera iristetriste jarri nintzen. Lasaitzeko an, iraganaren inguasmoz etxetik atera eta triste. ruan aritu nintzen pentsatzen. Beste behin. Eta halako batean, Beste behin. Atzean utzi dituatzetik korrika etorri eta bide gun harremanen eta bestelako ondoan zen putzu handi eta zigauzen inguruan. Burua estu- Xabin Fernandez Zubeldia kinenera egin zuen salto Pepak. tzen. Beste behin. Eta erantzuLokatzetan leporaino sartu eta Kazetaria nik lortuko ez nuela jakinda. Nigorputz guztia igurtzi zuen. Hore burua alferrik jipoitzen. Besrrekin gustura ez eta burua sarte behin. Eta halako batean, txatu zuen azkenik, krokodiloen kurraren ohea ikusi nuen. Hanantzera begiak bakarrik erakusEgunen batean, txe zegoen Pepa, gure txakurra. ten zituela. Handik atera eta niez dut behar baino re ondora etorrita, gorputza asEtxera iritsi bezain pronto sartu zen lotara. Eta ordurako ziplo gehiago pentsatuko tindu zuen indarrez, eta ingurueroria zen. Ikusiko bazenute ko guztia lokatz printzaz bete. haren lasaitasun aurpegia… Niri begiratu eta korrika jarraiAurreko batean, etxeko kotu zuen. muna konpondu nahian aritu nintzen. Eta ez Aurreko batean, etxeko ataria epeltzen zuen nuen lortu. Beste behin. Dena ondo zegoela uste eguzkipean nengoela, etorkizun hurbilaren innuenean, ura ireki eta itoginak han jarraitzen guruan aritu nintzen pentsatzen. Beste behin. zuen. Lehen zegoen leku berean. Beste behin. Eta Etorriko zenaren eta inoiz helduko ez zenaren inhaserretu egin nintzen. Iturgina ez naizela eta guruan. Burua estutzen. Beste behin. Eta eranpazientzia apurra dudala jakinda ere, haserre. Eta tzunik lortuko ez nuela jakinda. Nire burua alfenire burua zigortu nuen. Beste behin. Eta halako rrik zigortzen. Beste behin. Eta halako batean, lobatean, zerbait entzun nuen nire atzean. Biratu rategira alde egin zidan begiradak. Han zegoen eta han ikusi nuen txakurra. Makurtuta, nire Pepa, hankaz gora. Bazterren batean topatu zuen iturgin lanetan erabilitako bihurkina ahoan har- intxaurrondo adar batekin jolasean. Egur zatia tuta. Orro makur batzuk egin zizkidan eta orduan aurreko eskuekin korapilatu eta hozka egiten saltoka hasi zen. Etxeko sarrerako ateraino korri zion. Saio bat egin ondoren, egurra utzi eta erabat egin eta atarira eraman ninduen jolastera. etzan zen belarretan. Aurreko batean, Ibiurko urtegi inguruan koEgunen batean, ez dut behar baino gehiago rrika nenbilela, bazkalorduan telebistan ikusita- pentsatuko. Eta ez dut burua estutuko. Beste ko albiste bati bueltaka aritu nintzen. Beste behin. Eta halako batean, txakurrari begiratu eta behin. Diruak sortzen dituen gorabeherak nituen esango dut, Biba la Pepa!
04 Sakonean Pandemiaren ondorengo lehen uda
#476 • 2022ko uztailaren 22a
Erreportajea
GOIERRITIK EGUZKI BILA, GOIERRIRA FRESKURA ESKE Azken bi uda berezien ostean, aurten oporretarako aitzakirik ez du jendeak. Goierritarrak eguzki eta itsaso bila joango dira, eta Goierrira freskura eta berde bila etorriko dira kanpotik.
Testuak: Tere Madinabeitia
G
erorik ez balitz bezala ari da jendea aurten oporrei begirako planak egiten. Pandemiak ezarritako azken bi uda berezien ondoren, maskararik eta edukiera mugarik gabeko oporraldiak egiteko modua dago. Azken asteetan COVIDaren zazpigarren olatuan murgildu gara, eta erregaiaren prezioak etenik gabe doaz gora. Baina ezer ez da eragozpen, eta maletak, motxilak edo dena delakoak hartu eta kanpora irteteko gertu daude asko eta asko. Goierrin ere bai, eta hemendik oporretara joango diren gehienak eguzki eta hondartza bila joango diren bezala, kanpotarrak Goierrira freskuraren, paisaia berdeen eta lasaitasunaren bila etorriko dira. Kanpora doazen horientzako lan eta lan dabiltz bidaia-agentziak azken asteetan, eta kanpotik dato-
zenei begira, Goierrin dauden turismo baliabide ugariren kudeatzaileak gertu daude museo, jatetxe edo alojamenduetako ateak eta zerbitzuak eskaintzeko.
Goierritik hondartzara Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak aurtengo udako oporrei buruz egindako ikerketaren arabera, euskaldunen %66k du udan Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora oporretan joateko asmoa. Horien artean, gehienek Espainia aukeratuko dute, kostako destinoak bereziki (%52k), mendi eta natura bila doazenak atzetik dituztela. Hiriak ezagutzera doazenak
eta kultur bidaiak egiten dituztenak daude hirugarren postuan. Beasaingo Goierri Bidaiak agentziako Ane Zurutuzak berretsi egiten ditu datu horiek, eta dioenez, aurten estatu mailako turismoa da nagusi. Aldi berean, erregaia eta beste gehigarri batzuk tarteko, prezioek izan duten gorakada nabarmendu du. Abuztua da oraindik, Zurutuzaren arabera, bidaiatzeko hilabete nagusia, eta ia ez dago lekurik aurten. «Uztaileko okupazioa altua da, baina abuztukoa ikaragarria. Gu hotelak bilatzeko orduan erotuta ibiltzen gara. Oraintxe bertan [uztailaren 6an] guk erabiltzen
Sakonean 05 Pandemiaren ondorengo lehen uda
2022ko uztailaren 22a • # 476
Lasaitasun bila eta paisaiaren berdeak eta freskurak erakarrita etortzen da jendea Goierrira oporretara. Gorka Gomez
«Goierrira datorren jendea barrualdeak eskaintzen duen lasaitasunak erakarrita dator batez ere» Niko Osinalde Goitur
dugun plataforman, Cambrilsen bi apartamentu besterik ez dira geratzen, eta besteetan ere antzekoa izango da. Okupazioa topera dago, jendea irteteko gogo handiarekin dago». Gehienbat hondartza-oporrak egiten ditu jendeak, eguraldi onaren bila joaten dira. Iaz, pandemiako murrizketak oraindik indarrean zeudenean, etxe bakarrak edo txaletak eta apartamentuak eskatzen zituzten batez ere, baina aurten, murrizketarik gabe, joera aldatu egin da eta hotelak dira gehien eskatutakoak, batez ere pentsio erdian edo pentsio osoan. Destinoei dagokienez, Balear irlak
dira izarrak, iaz bezala. «Egia da hegaldiak asko igo direla, baina irla horietara low cost konpainia askok egiten dute hegan, eta prezioak nahiko arrazoizkoak dira». Costa Brava eta Alacant ere asko eskatzen dituzte, «bero asko egiten duen tokiak aukeratzen ditu jendeak». Beroa egiten duen leku horien artean Karibea ere aipatzen dute Goierri Bidaiak agentzian: «Iaz ikaragarri saldu ziren Kariberako bidaiak, eta aurten ere bai. Izan ere, hara joatea eta dena barne duen egonaldi bat 1.200 euroan egin daiteke, eta hemen, Malagara joateak antzeko prezioa du». Egonaldien iraupena, bestetik, zazpi egunetakoa da orokorrean. «Garai batean 15 egun egiten ziren kanpoan, gero hamar, eta orain, zazpi». Eta diruari asko begiratzen dio jendeak, baina «batez besteko bat eginda, pertsonako 800-bat euro gastatuko dituzte, zazpi egunetako oporraldian». Bidaia-agentziara joaten den jendea 25-50 urte bitartekoa dela nagusiki dio Zurutuzak. Umeak dituzten familiak kotxean joaten dira bidaian, eta horientzat, hotela bakarrik hartzen dute. Umerik gabeko bikoteek, berriz, Balear irlak nahiago dituzte, Menorca bereziki, eta kasu honetan, hegaldia, hotela eta kotxearen alokairua ere bilatzen diete, «pack osoa». Baina kotxeak oso garestiak direla nabarmendu du, gutxi daudelako eta eskari handia dagoelako, «horregatik askok motorra nahiago izaten dute, ekonomikoagoa delako». Aireportuko parking zerbitzua ere eskaintzen dute agentzian. «Guk dena eskaintzen dugu, eta jendeak hartu ere bai». Oporrak bidaia-agentzietatik kanpo erreserbatzen dituztenak ere badira, asko gainera, baina Zurutuzak bestelakoa gomendatzen du: «Jendeak pentsatzen du garestiagoa dela agentziatik egitea, baina ez da horrela. Guk, adibidez, hotelen prezioak Booking plataforman bezalakoak ditugu. Gainera beste tratu bat eskaintzen dugu bidaia-agenteek, eta Interneten ematen ez diren jarraibide eta aholku asko ere bai».
06 Sakonean Pandemiaren ondorengo lehen uda
# 476 • # 2022ko uztailaren 22a
Internet dela edo bidaia-agentzia bat dela, hona ere etortzen da jendea oporretan. Goierri beheak eta Goierri garaiak urtero hartzen dituzte turistak udan, eta aurten ere kanpainari ekin diote, baikor eta gogotsu.
Goierrirako aurreikuspenak
Tere Madinabeitia
Aldabea hiri apartamentu turistikoak, ireki berriak
U
dako kanpainarako ireki dituzte Legazpin Aldabea hiri apartamentu turistikoak, obrak espero baino gehiago luzatu eta gero. Monika Monteagudo eta Alberto Bezunartea daude turismoa eta jasangarritasuna uztartzen dituen proiektu honen atzean. Bi apartamentu dira, herriaren erdi-erdian daude, eta energia berriztagarrien alde eginez, eguzki plakak erabiltzen dituzte elektrizitatea sortzeko eta aerotermia sistema ura berotzeko. Aldabea aukeratzerakoan ezaugarri horiek «plus bat» izan daitezkeela uste dute jabeek. Booking, AirBnb eta TripAdvisor plataformetan jarri dituzte alokairuan, baita www.aldabea.eus webgunean ere. Ireki berritan, prebisio onak dituzte uda osorako. Euskal Herrira klima freskoago eta hezeago baten bila dator jendea nonbait, eta hori Legazpin ez da falta. Gainera, kokapen estrategikoa du herriak, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñera joateko, adibidez.
Goierri beheko turismo alorra kudeatzen duen Goitur erakundeko Niko Osinalde ere baikor dago pandemia osteko lehen uda honi dagokionez. Uztaila ondo doala dio, eta abuzturako ere, «susmoa ona da, baina beste behin ere, azken momentura arte jende askok ez ditu oporrak erabakiko, eta hemen ohitura da Santio egunetik aurrera ikustea mugimendurik handiena». Hala ere, iazko datuak gainditzea zaila izango dela aitortu du: «Eskualdeko alojamenduetan okupazioa %92koa izan zen, pandemia bete-betean egon arren, eta hortik gorakoa ia ezinezkoa da, egonaldi batetik bestera solte geratzen diren egunak edo ohe bakarreko gelak direlako gainerako %8a». Egonaldiak ez dira luzeak, «lau-bost egunetakoak». Goierrira datorren jendea «barrualdeak eskaintzen duen lasaitasunak erakarrita dator batez ere», mendiak, herri txikiak, kultura, festak, berdea eta freskura eta gastronomia ahaztu gabe. Gainera. «kontuan hartu behar dugu gure kokapena, kotxez datorrelako jendea, eta erdi-erdian gaudelako edozein lekutara joateko». Goierri bezalako «leku txikian gauza asko dago». Jatorria, berriz, betikoa da, «Valentzia, Madril, Andaluzia... baina atzerritarrak ere badabiltz aurten, eskandinaviarrak eta estatubatuarrak adibidez». Turistak badabiltza Goierri behean, baina azkenaldian turismo bulegoetatik gutxi igarotzen direla aitortu du Osinaldek: «Telefonoz edo posta elektronikoz eskatzen dute informazioa batez ere, oso puntuala gainera, Interneten aurkitu dutelako behar dutena». Profil bereko bisitariak iristen dira Goierri garaira ere, eta Goiturren antzeko prebisioak dituzte Urola Garaiko turismo saileko arduradunek ere. Amaia Reta teknikariak dioenez, «alojamenduetako okupazioa altua izango dela badakigu», eta horrek turista edo bisitari asko eramango ditu Goierri goiko herrietara. «Baina beste gauza bat da bisitariek gure baliabide turistikoak eta gure herriak bisitatuko dituzten ala ez.
«Gure eskaintza sendoa eta erakargarria da, beti bezala, eta tartean berritasun bat edo beste ere badira» Amaia Reta Urola Garaiko turismo bulegoa
Alde horretatik, ziurgabetasuna da nagusi». Hala ere, eskaintza ez dute deskuidatu, eta «sendoa eta erakargarria da, beti bezala, eta tartean berritasun bat edo beste badira». Hala, Lenburren eskutik Legazpiko Mirandaolan pistajokoa egin daiteke, Ezkioko Igartubeitin bi tailer berri jarri dituzte martxan, eta Ezkutuko Altxorrak programaren barruan Antioko baselizara eta Mirandaolako burdinolara bisitak egingo dituzte. Bestetik, Goiturreko Niko Osinalderekin bat eginez, turismo bulegoetan jende gutxi ibiliko dela aurreikusten dute: «Interneten bilatzen du orain informazioa jendeak, gugana datozenak Internet erabiltzen ez dutenak edo gauza puntualen bat nahi dutenak dira».
Alojamenduak, beteta eta pozik Internet, bestalde, ezinbesteko tresna bihurtu zaie alojamenduei, baita Goierrikoei ere. Legazpin herri erdi-erdian ireki berriak diren Aldabea hiri apartamentu turistikoetako jabea den Monika Monteagudok argi dauka hori: «Uztailaren 5ean inauguratu genituen, eta bi egunetara bi apartamentuetan jendea genuen dagoeneko». Booking, Airbnb eta Tripadvisor turismo plataformetan iragartzen dituzte; «guk horietatik ihes egin nahi genuen, baina hor ez bazaude, ez duzu existitzen, eta amore eman behar izan dugu. Horregatik lortu dugu orain daukagun okupazioa». Hala ere, jendeari plataforma horietatik harago
Sakonean 07 Pandemiaren ondorengo lehen uda
2022ko uztailaren 22a • # 476
joateko aholkua egin dio: «Hobe da zuzenean alojamenduarekin harremanetan jartzea, prezio hobeak lortzeko». Oso prebisio onak dituzte Aldabean udarako, «eta eskertzekoa da, inbertsio handia egin dugulako». Maizterren jatorriari dagokionez, «Euskal Herritik kanpoko abizenak ikusi ditugu erreserba egin dutenen artean, kataluniarrak horien artean. Gure ustez, Mediterraneoko klima berotik ihesi datorren jendea da, alternatiba freskoagoa eta hezeagoa nahi dutela pentsatzen dugu». Ataun San Martingo Aldarreta nekazal turismo etxean ere ez dute uda txarrik izango aurten, Maitere Lardizabalek azaldu duenez: «Uztaila ez da behin ere betetzen, baina ari da poliki-poliki pandemia aurreko mailan jartzen. Eta abuztua, ari da gehiena betetzen». Hiriko jendea da normalean Aldarretara joaten dena, «baina batzuk hondartza eske ere etortzen dira, Donostia bertan dagoelako». Gertuago geratzen direnak ere izaten dira, «inguruak ezagutzeko
gogoz etortzen dira batzuk, eta duela gutxi Toledoko bikote bat izan nuen, Zaldibiako Osinberden ere ibili zena». Egonaldiak hiru-lau egunekoak egiten dituzte Aldarretan, «gehienez ere, zazpi egunekoak», eta tarte horretan, etxeaz eta etxe inguruaz gozatzeko aukera ere badute maizterrek: «Gela bikoitzak ditugu, bainuarekin, eta denek erabili dezaketen terraza handi bat. Sukaldea erabiltzeko aukera ere badute, baina gosariak eta afariak ere ematen ditugu». Familiak eta bikoteak izaten dira normalean maizterrak, «umeak dituzten familiak batez ere». Freskura bila etortzen dira paraje hauetara, «baina beti ez du denen gustuko eguraldia egiten, eta azken egunetan egindako beroaldiekin kexatu egin zitzaizkidan Valentziatik etorritako batzuk!». Aldarretak 1994an ireki zituen ateak, eta orduz gero, Goierri eta inguruak ezagutzera etorritako jende asko eta asko igaro da bertatik. Aurten ere, izango dituzte maizter ugari.
Tere Madinabeitia
Goierri bidaiak, pandemiari aurre egin eta martxan jarri den bidaia agentzia berria
A
ne Zurutuzak (Segura, 1998) ekainaren 21ean ireki du Goierri Bidaiak agentzia Beasaingo Kale Nagusian, pandemia aurretik egindako saiakerak huts egin ondoren. 2019ko otsailaren 18an jarri zuen martxan negozioa lehen aldiz, eta gutxira pandemia iritsi zen. Zortzi hilabetez mantendu zuen zabalik, baina azkenean proiektua alboratu egin behar izan zuen, nahiz eta lanean jarraitu duen orain arte, zerbitzuak Internet bi-
Abuztua da oporretarako hilabete nagusia, bai kanpora doazenentzat eta baita Goierrira datozenentzat ere Nekazalturismo etxeetara hiriko jendea joaten da batez ere, familiak bereziki, eta lau-bost egun geratzen dira
dez eskainiz. Aurten normaltasuna itzuli da, eta lokala berriz ireki du. Goierri Bidaiak agentzia independientea da, ez dago frankizia baten menpe, eta horri esker, beste era batera egin dezake lan; besteak beste, bidaia pertsonalizatuagoak eskaini diezaioke bezeroari. Airmet plataformarekin egiten du lan Zurutuzak, eta bulegoan, Naia Gurrutxagaren laguntza du. Berandu ireki dute agentzia, udako kanpainarako ez dute garairik onenean zabaldu, eta horregatik merkatu zati handia galdu duten arren, epe labur honetan egindako lanarekin gustura daude. Laster, gainera, Imsersoko bidaiak hasiko dira, eta datozen hilabeteetarako lan prebisioak onak dira. Horrez gain, oporrak hartzeko ohiturak aldatzen doaz, eta abuztuan bakarrik ez, urtean zehar dauden zubi eta jai egunetan ere bidaiatzen du jendeak, baita Gabonetan ere. Beraz, beti dago mugimendua bidaia-agentzien inguruan. Ane Zurutuzak turismo alorrean prestatu ondoren ireki du agentzia, eta hainbeste gustatzen zaizkion bidaien inguruan lan egiten ari da orain. Bidaiatzeko aukera ere eskaintzen dio lanbideak, besteen irteerak antolatzeko lekuak ezagutzea ezinbesteko delako.
08 Herri jakintza Ondare immateriala
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Orrialde honetarako ekarpenik egin nahi izanez gero: goiberri@hitza.eus
Hitzen ganbara
Esaera zaharra
Efemerideak
Obarie: Ganadu buru zaharra kendu eta berria ekarritakoan, gazteak gehiago balio izaten zuenez, bien arteko prezio diferentziari esaten zioten ‘obarie’ Goierriko baserritarrek eta ganadu tratulariek.
«Auzokoaren hagineko minagatik, erraz jan»
1936-7-20. Joseba Intxausti kazetari eta historialaria jaio zen, Seguran. 1939-7-20. Jesus Artsuaga idazlea jaio zen, Legazpin. 1986-7-22. Urolako Trenak Zumarraga-Zumaia azkeneko bidaia egin zuen.
Errukia aise sentitzen dugu, baina baita azkar asko gainditu ere. Arazoa norberak duenean, orduan izaten dira komeriak eta ezintasunak benetan.
Ondare immateriala
Burdina, herri irekitzaile
lanean zebiltzanak kanporako lanean ari ziren, eskatutakoa eskaintzen, merkatua bilatzen». 1567ko agiri batean agertzen denez, Gipuzkoan 200 bat ola zeuden. Urtero 240.000 kintal ekoizten zuten, eta irabaziak 300.000 dukatekoak ziren; «garai hartarako dirutza izugarria».
Itsasoari eta burdinari begira
Burdinola batean lanean, gabiarekin burdin goritua lantzen. Testua: Aimar Maiz
E
uskaldunen izaera Erdi Arotik aurrera nola oker deskribatu eta zabaldu izan den erakutsi zuen Jose Antonio Azpiazu Elortza historialariak (Legazpi, 1944), apirilaren 9an, Onomastika elkarteak eta Burdinolak Legazpin antolatu zuten Onomastika eta burdina jardunaldian. Gizarte itxia, iluna, ezjakina, inguruari begiratu gabe bizi izan den taldetzat aurkeztu izan zuten bidaiariek eta zenbait historialarik Euskal Herrikoa, inguruko herrietan sortutako ikerkuntza eta aurrerapenetik kanpo zegoena. Ikuspegi hori gezurtatu zuen Azpiazuk, eta aurkakoa zela demostratu, burdingintzaren arrazoiengatik.
Ola eta olagizonen inguruko bizimodua ikertu ondoren, «irudikapen ezkor hori erabat desagertzen» da, Azpiazuren irudiko. «Nahikoa da ola bat eraiki, lanean jarri eta horretan mantentzeko beharrezkoak diren baldintzak aztertzea. Ola bakoitza mundu bat zen, teknikari apartak behar zituen mantendu eta konpoketak egiteko. Ola baten inguruan dirua, adituak, hauspogileak, uraren indarra nola bideratu, mea atera eta olara ekarri, jakin behar zen». Behin burdina ekoitzitakoan, gainera, irekitasunaren atea zabaltzen zitzaien olagizonei eta haien inguruan ziharduten merkatariei: kanpora saltzea. «Hor agertzen zaigu egoera ireki bat, asmatzailea, kanpora begira bezeroen beharrak asetzeko egin behar zituzten moldaketa eta aldaketak. Oletan
Euskal Herriko kantaurialdeko lurrak nekazaritzarako txiroak zirenez, «derrigorrean» burdinari eta itsasoari begira jarri behar izan zuten. «Baina lanerako prest, eta ikerketetarako ere bai». XVI. mendeko agiri ofizialek aitortzen dute: Gipuzkoako bizimodua batez ere oletan eta Ternuan oinarrituta zegoen. Olak, gainera, baserriak baino lehenagokoak lirateke. «Legazpin olagizonen eta baserritarren artean izan zen auzi batean, gehienek defendatzen zuten olak sortu zirela hemen baserriak baino lehenago. Iritzi honek zerbait esan nahi du. Ez dugu ahaztu behar, gainera, Arabako lur sail aberatsak bertan zeudela; han lurra lantzeko ola eta sutegietako tresneria behar zuten, eta legazpiarrek, aldiz, hango garia eta ardoa». Araba eta Gaztelako lotura Leintz Gatzaga, Biozkorna eta San Adrian kobazulotik egiten zuten. Olariak, bestetik, teknikaren abangoardian egon ziren, XVI. mendean. Ikatz gutxiago erretzen zuen hauspo genovarra berehala bereganatu zuten. «Harrigarria da ikustea zein aberatsa eta anitza zen kanpora bidaltzen zen tresneria». Atzerritik burdingintzak jende asko erakarri zuen, Arrasatera edo Azpeitiara adibidez. Baita Oñatiko Unibertsitatera ere.
Bertsoa • Kate motzean 09 Hodei Munduate Etxeberria • Ekaitz Zuloaga
2022ko uztailaren 22a • # 476
Gaiak hala dio
Kate motzean Ekaitz Zuloaga • Ormaiztegiko herritarra
«‘Jaiotze basatia’ kantak oilo-ipurdia jartzen dit» Hodei Munduate Etxeberria
Gaia: Gizendu donan burutaziok Neurria: Hamarreko handia Doinua: Mutil koxkor bat Gabonetako janak bukaube uztaile deu parez-parez saiatutako regimen danak atea die aldrebes nere baskulak euskeraz hitz bat ikasia du "mesedez" ispilun aurren jarri ohi naiz nere itxurataz galdez aurreaka bai osoik kabittu baño aldameneka ez Uda re aiau da ta bero hauek neuzken dauneko ahaztuta txarra izan e ni mukok asko izardi itten degu ta pistina jun naiz gaur bazkalosten bi aldiz ez pentxatuta toallan enaiz ondo kabitzen ta ezta toallan kulpa hurruna beize azalduko naiz maindira zahar bat hartuta
Testua eta argazkia: Asier Zaldua
Gustatu, ahuakatea, tomate txikitua, hirugiharra eta arrautza. Denbora eta gogoa dudanean egiten dut. Bestela, sagar bat hartzen dut eta korrika ateratzen naiz, ahalik eta zarata gutxien ateratzeko.
Futbolari bat?
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Messi. Beste mundu batekoa izan da.
Neskak Jacako aerodromoan hegazkin batetik botatzea oparitu zidan.
Pelikula edo telesail bat? Gladiator. Abeslari bat edo musika talde bat? Su Ta Gar.
HURRENGOA » Bertsolaria: Eneko Araiztegi Agirre
Oporretarako toki bat?
Ekaitz Zuloagak (Ormaiztegi, 1984) Telekomunikazio Sistemen Goi Mailako Teknikari ikasketak egin zituen Goierri Eskolan. 16 urte daramatza Irizar enpresan lanean. «Aita bazkidea zen eta bertan lan egitea nire ametsa zen». Aisialdian kirola egitea gustatzen zaio. «Beti futbolean jokatu dut. Seguran, Tolosan, Antiguokon, berriro Tolosan eta Lazkaon jokatu nuen. Tolosan Hirugarren mailara igo ginen. Egun, eskiatzea, itsasoa eta mendia gustatzen zaizkit».
Orioko kanpinera joaten gara.
Zer gosaltzen duzu?
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Seme-alaba zaharrena jaio zen eguna. Bi seme-alaba ditugu: Aner eta Lur.
Bizitzako plazer txiki bat. Afaria prestatzen ari naizen bitartean, garagardo bat edatea.
Abesti bat? Jaiotze basatia. Oilo-ipurdia jartzen dit
Goierriko txoko kuttuna.
oraindik.
Ormaiztegin biziko ez bazina...
Liburu bat?
Turismorik ez duen kostako herri txikiren batean. Zaila...
Ez naiz irakurri zalea.
Beunde.
10 Elkarrizketa Xabier Berasategi • Txirrindularia
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Elkarrizketa Xabier Berasategi Txirrindularia
«TXIKI-TXIKITATIK IKUSITAKO KARRERETAN EGOTEKO AUKERA IZATEA HANDIA DA» Edozein txirrindulariren ametsa beteko du Xabier Berasategi Garmendiak (Olaberria, 2000-4-8) datorren denboraldian: profesional mundua probatzea. Euskaltel Euskadik fitxatu du, bi urterako. 22 urte ditu bakarrik, baina beranduetsita zegoen, jauzia emateko. Ziklismo berriaren kostuak. Txirrindulari «konpletoa» dela dio, eta horixe erakutsi du afizionatuetan igarotako lau urteetan. Testua eta argazkia: Aimar Maiz
Berri pozgarria jaso duzu. Laboral Kutxa taldetik Euskaltel-Euskadira igoko zara 2023an. Profesionaletara. Oso pozik nago. Lau urte afizionatuetan aukera horren zain egin ditut, Euskadiren egituran, eta azkenean iritsi da. Gauzak ondo egiten ari ginela bagenekien, aukera irits zitekeela; eta, azkenean, iritsi da. Italiako Girora joan aurretik hots egin zidaten, sinatu nahi zutela. Edozein gazteren ametsa profesionaletara iristea da. Gainera, etxeko taldearekin igota, ezin hobeto.
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldearen eskolan zaildua zara zu. Kadetetan denboraldi bukaeran hasi nintzen. Ondoren, lehenengo denboraldi osoa jubeniletan egin nuen, Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldearekin. Afizionatuetako lehenengo urtea Laboral Kutxan, baina artean GTBen egitura zen, eta hurrengo urtean Euskadi Fundazioak hartu zuen.
moan ibili nintzen. Aritz Urra lehengusua – adin berekoa da, eta afizionatuetan dabil– ibiltzen zen bizikletan, eta inbidia hori neukanez beti, probatzeko gogoa erne zitzaidan. Azkenean, beste guztia utzi eta bizikletan hasi nintzen.
Afizionatuetan eman duzun maila ematea espero al zenuen? Bi urtean Euskaldun txapelketa irabazi duzu. Jubeniletako bigarren urtean jada denboraldi oso polita atera zitzaidan, karrera batzuk irabazi nituen, eta garapen horri segituz gero banekien ondo ibil nintekeela. Lehenengo urtean kosta zitzaidan erritmoa hartzea; erorikoak izan nituen, eta lesionatuta ere egon nintzen. Konstantzia falta izan zitzaidan. Hurrengo urteetan horren bila joan naiz, maila on bat mantendu dut, eta garaipenak iritsi dira.
Garapen hori zeren baitan egon da?
Ia-ia jubeniletan hasi zinen?
Helburua urtez urte hobetzea zen, beste helburu guztiak utzita. Ni txirrindulari hobea izaten saiatu naiz, urtero. Nola lortzen den? Entrenatuta, eta detaileak zainduta. Adibidez, janaria. Nutrizionista batekin hasi nintzen.
Bai. Kadetetan bost-bat karrera korritu nituen. Gustatu zitzaidan, eta segi nuen. Ordura arte futbolean eta atletis-
23 urtez azpikoen Italiako Giroan izan zara aurten, munduko amateur onenekin. Nola sentitu zara?
Horrelako karrera bat korritzen duzunean konturatzen zara oso-oso maila altua dagoela kanpoan. Hasieran asko kosta zitzaigun erritmoa hartzea eta kolokazioa, tentsio oso handia zegoelako. Beste maila bat zen. Gutxi-asko jarri ginen, eta etapa batean laugarren egitea lortu nuen, bukaeran ihesaldi bat harrapatuta. Oso pozik, lehia horretan egoteak ere konfiantza ematen baitu. Motibazioa irabazi dut Giroan. Giroa bukatu ondoren Espainiako Txapelketetara joan nintzen, eta handik zuzenean Oranera, Mediterraneoko Jokoetara. Karrera ez zitzaigun ondo atera, haize-babesen mozketek harrapatu gintuen eta. Baina esperientzia polita izan da, ezagutzeko modukoa. Orain Lehendakariko karrera batzuk egingo ditut, eta Madrilgo Itzulia gero.
Nolako bizimodua da amateurrena? Profesionalen oso antzekoa, baina batere kobratu gabe. Eta gastu asko eginda. Lehenengo bi urteetan ikasketekin batera aritu nintzen, Mekatronika ikasiz Goierri Eskolan. Baina hura bukatutakoan, guztiz txirrindularitzan zentratu naiz. Pasatzeko dauden gehienak, azkenean, horrela daude. Egunerokoa lasai eramaten saiatzen gara: ahal den guztian atseden hartu, entrenatu, jan, eta lagunekin egoteko tartetxo bat hartu.
Datorren urterako sabelean tximeletak hasiko zitzaizkizun dantzan... Gogotsu nago jauzia emateko. Beste lauzpabost igaroko dira afizionatuetatik, ezagutzen ditudanak. Lehenengo urtea zaila izango dela badakit, baina gauzak ondo egin eta ea zer maila ema-
Elkarrizketa 11 2022ko uztailaren 22a • # 476
Xabier Berasategi • Txirrindularia
«Txirrindulari konpletoa naiz, karrera mota guztiak lehia ditzaket. Portu motzak eta leherkorrak gustatzen zaizkit gehien» «Profesionaletan igotzea dela errazena diote, gero goian mantendu egin behar da. Lehen unetik erakutsi beharko dugu»
ten dugun. Bi urterako kontratua egin didate. Bi urteak oso azkar pasatuko dira, eta aukera guztiak aprobetxatzen saiatu beharra dago, lehen unetik ahal den guztia eginda. Esan ohi da pasatzea dela errazena, mantendu egin behar da gero goian. Jende asko igo da, baina bi urteok egin eta berriz ekiporik gabe gelditzen da. Beraz, hor egon gaitezkeela erakutsi beharko dugu.
Euskaltel Euskadi Kontinental Pro 2. mailan dago. Egutegiz eta, zer moduz? Oso ona, konpletoa da. Etxeko karreretan munduko onenekin korritu dezakegu: Itzulian, Donostiako Klasikoan, eta gonbidatzen gaituztenetan. Maila oso altua probatuko dugu. Espainiako Vuelta edukiko dugu gorenekoa, itzuli luzeetan. Errespetuzko hitzak dira jada. Txiki-txikitatik ikusi ditugun karreretan egoteko aukera izatea handia da.
Ziklista modura, zein dohain dituzu? Afizionatuetan oso konpletoa naizela esango nuke. Ez daukat puntu bat fuertea, baina karrera guztiak lehia ditzaket. Esprintean ailegatuta ere badaukat sartzeko puntutxo hori; goraka ere ondo igotzen dut. Gehien gustatzen zaizkidanak portu motzak eta gogorrak dira, leherkorrak ondo etortzen zaizkit. Azkenean, Euskaldun Txapelketa horregatik etorri zaidat ondo, edozein profiletan lehia naitekeelako.
22 urte apirilean betea zara. Lehen gazte zen gora jauzia egiteko. Orain? Lehen afizionatuetako 4. urtera arte itxaroten zen, baina orain ez. Ni izango naiz zaharrenetakoa igotzen. Laboral Kutxan ekipoko zaharrenetakoa naiz; nire adineko beste hiru daude, zaharragorik ez. Elitetik gutxi pasatzen dira ia.
12 Erretratua Irudi baten istorioa
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Erretratua
TXINDOKIRA ILARGI BETEA LAGUN 1985eko ekaina omen zen Pello Joxe Aranburu alkizarrari eta Joxe Mari Ormazabal (Jotaeme) lazkaotarrari gerora urtero arrakasta handia izango zuen lehen irteera berezia antolatzea otu zitzaienean.
Aitor Asurmendi Gartzia Zegama-Lazkao
H
auxe da orduan Lazkaoko Goierriko Euskal Eskolan euskara ikasten ari ziren ikasleei egin zitzaien proposamena edo gonbidapena: ilargi betearen argitasuna baliatuz, goizeko hirurak edo hiru eta erdiak aldera Lazkaotik autoz abiatu, autoak Larraitzen utzi eta Txindoki puntara iritsi; tontorretik egunsentia ikusi eta gero, berriro Larraitza jaitsi, eta autoak hartu ondoren, Lazkaora heldu, dutxa ederra hartu, gosaldu eta bederatzietarako klasera! Bada, aizue, nork esan behar zuen abentura hark gaur arte izango zuela segida! Maizpide euskaltegi/barnetegiak hiru urte geroago ikusiko zuen argia, 1988ko apirilean hain zuzen ere. Gogoan dut urte hartan bertan eman nituela
2008an Txindokin ateratako argazkia. Aitor Asurmendi
nire lehen klaseak Partenon itxurako eraikin bitxian eta ikasle ugari hurbiltzen zela euskara ikasi edo alfabetatu nahirik. Klasean euskara irakasteaz eta praktikatzeaz gain, asko izan dira klasez kanpo antolatutako ekintzak: orotariko ikastaroak (dantza, bertsolaritza, hitanoa, musa, txalaparta…) eta irteerak edo txangoak Lazkaoko inguruko herrietara nahiz Euskal Herriko hainbat herri edo hiritara. Halere, irteera horien artean ikasleei harridura handiena eragin diena hasieran aipaturikoa izan da. Txindokira zer ordutan abiatuko garela esan duzue? Galderaren ondoren baiezkoa zetorren ia beti, eta ez dira gutxi izan azken 40 urteotan Euskal Herrian hain ezaguna eta maitea den tontorrera ordu txikitan abiatutako ikasleak. Neronek, zegamarra izanik, lanean hasi nintzenean ezagunago nituen Aratz eta Aizkorri bezalako mendiak, baina aitortu beharrean nago gaur egun galdua dudala Txindokira goizaldean nahiz egunez egindako irtenaldien kontua. Gehienak ordu txikitan abiatutakoak izan dira, maiatzean edo ekainean, eta ia gehienetan izan da bidaide Joxe Mari bera, baina baita beste hainbat lankide edo lagun ere: Mikel Lasa beasaindarra, Nekane Otaegi ordiziarra, Iñigo Igartzabal gabiriarra, Aiora Erauskin ataundarra, Joxepa Madariaga zaldibiarra…
‘Gara’ egunkaria eta aho-soinua Irteera hauen oihartzuna Gara egunkariko kazetari batengana ere iritsi zen
behin. Gurekin etortzerik bazuen galdetu zigun, gustura asko prestatuko zuela egunkarirako erreportajetxo bat. Erantzuna, noski, baiezkoa izan zen eta zortzi bat orrialdeko erreportaje dotorea idatzi zuen. Ez dut gogoratzen zehazki zein urtetan izan zen (ondo gordeak ditut orriak, «ondoegi» akaso, ez baititut gaurko idatzi honetarako aurkitu), baina 2004an izan zela esango nuke. Bitxikeria moduan zera esango dut, egun hartan ikasleekin abiatu ginen hiru irakasleak izenkideak ginela eta kazetariari deigarria iruditu zitzaiola. Aitor jarri ziguten izena gurasoek, baina euskaltegian Aitor Li (Lizarazu), Aitor La (Larrañaga) eta Aitzol ginen (nire kasuan badirudi Beasaingo Lizeoan 80ko hamarkadan maistraren batek izandako akatsak eragin zuela izen aldaketa).
Gailurreko kantuak eta kontuak Gailurrera iritsi izan garen bakoitzean ez da falta izan mokadutxorik, irrintzirik, bertsorik, kanturik… baina duela bospasei urte gertatutako beste pasadizo bat kontatu gabe ezin utzi. Bikote bat goizaldean edo bezperan zen tontorrera iritsia… eta lotan zegoen 40-bat laguneko taldea ailegatu ginenean! Horrelako txangoetan batzuetan alboan aho-soinua eramateko ohitura izaten dut eta kanturen batzuk ez ziren falta izan. Uste dut oraindik joan ginenon arbaso guztiak gogoratzen dituela!
Gaztejira 13 Tarik Dhaili eta Egoitz Agirre • Ane Irazoki Alvarez
2022ko uztailaren 22a • # 476
«Oso eroso eta gustura sentitu ginen Ibarran» TARIK DHAILI eta EGOITZ AGIRRE • DJ-ak
ANE IRAZOKI ALVAREZ Hipatiari begira @aneirazoki
Testua eta argazkia: Maider Insausti
Erdian egoteaz
T
arik Dhaili Dourhbache (Ormaiztegi, 2004) eta Egoitz Agirre Zubillaga (Ormaiztegi, 2002) DJ Zepe eta DJ Menor bilakatzen dira eszenatokin. Joan den ostiralean eman zuten lehen kontzertua Ikamako Gipuzkoako Ikasle Egunean, Ibarran.
A
Nolatan bururatu zitzaizuen DJ bezala hastea? E. Agirre: Nahiko modu bitxian sortu da taldea, izan ere, ez dugu sekula pentsatu aurretik halakorik egitea, baina Ikamako ikasleekin hizketan, Ikasle Jaialdirako DJa falta zutela aipatu zidaten eta nire burua eskaini nuen, beti izan bainaiz showman samarra. Hala ere, eszenatokira bakarrik igotzeak inpresio puntua ematen zidan eta Tariki ea animatuko litzatekeen galdetu nion, berak ere gustuko baitu show-aren kontua eta hala sortu zen ideia.
Nahiko izen berezia duzue, DJ Zepe eta Menor. Nondik datoz izen hauek? T. Dhaili: Umetan Zeppelin esaten zidaten lagunek, nire buruaren formagatik. Hasieran, batez ere umetan, ez zen erraza izengoiti hori ondo hartzea, baina adinean aurrera egin ahala graziaz hartzen joan nintzen eta erabaki nuen nire izatearen parte izan den Zeppelin laburtu eta DJ Zepe izena aukeratzea. E. A: Nire kasuan, aldiz, DJ Menor izena Gasteiztik dator. Bertan ikasten dut eta nire pisukideen artean gazteena naizenez, Menor deitzen hasi zitzaizkidan txantxa artean. Orain, azkenean, hala deitzen didate pisukideek eta Gasteizko zenbait lagunek. Ondorioz, oholtzan DJ Menor izango nintzela erabaki nuen, eta hala osatu genuen DJ Zepe & Menor izena.
Nolako esperientzia izan zen ostiraleko lehen kontzertua? T. D: Hasieran urduritasuna nabarmena zen, ez baikaude ohituta jende aurrean dantzan egitera, eta alde hortatik erronka bat da proiektu hau guretzat ere, baina oso ondo pasa genuen eta errepikatzeko gogoz geratu ginen. E. A: Oso eroso eta gustura sentitu ginen, eta kontzertu polita izan zen. Giro paregabea izan genuen eta publikoaren berotasuna jaso genuen, une oro lagundu baitzuten gu eroso sentitu gintezen. Bestalde, oholtza azpiko gehienak ezagunak ziren eta horrek ere lehen aldia izanik asko lagundu zuen. @agiirrre
@tareekk24
Elkarrizketa osoa: www.goiberri.eus
skotan esan dizkidaten bi esaldi dakartzat gaurkoan. Lehenengoa, «feministegia» naizela. Zer da feministegia izatea? Izan daiteke, akaso, feministegia? Feminismoa, definizio murriztu bat bada ere, emakumeok sufritzen dugun zapalkuntzaren aurkako borroka da. Nola izan gaitezke orduan feministegiak? Badago emakumeok zapaltzen gaituenaren aurka gehiegi egiterik? Injustizien aurka gehiegi borrokatzea posible da? Borroka egin behar da, baina ez gehiegi? Munduan dagoen biztanleriaren erdia zapalduta egonik, arazoari aurre egitea beharrezkoa da. Eta beharrezkoa da honek indarra izatea, aurrera egitea eta arrakasta izatea. Baina badakigu errealitatea guztiz bestelakoa dela eta oraindik helburua lortzetik oso urrun gaudela. Orduan, feministegiak gara, hau da, gehiegi ari gara borrokatzen, ala gutxiegi? Bigarren esaldia, mutur guztiak txarrak direla. Txarra, askotan, bi muturren erdian egotea da, erdigunea ez baita beti bakea, ez baita beti justizia. Erdigunea ez da etikoa izatearen sinonimo. Badakizue zer dagoen gerraren beste muturrean? Bakea. Injustiziaren beste muturrean? Justizia. Ez dago ezer justuegia dena, justua da edo ez. Eta feminismoa justizia da.
14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (V)-Segura
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Garapena
ERRONKEI AURRE EGITEKO Segurako Udalak berehala jabetu zen Berrabiarazi proiektuak herriari ekar lekizkiokeen onurez. Ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu sektoreei lotutako herria izanik, kezkaz bizi du etorkizuna eta arlo horietan eragitea da udalaren helburua.
Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga
I
zarra Urdalleta Segurako alkateak Berrabiarazi proiektuari ikusten dio baliorik handiena «eskualdeko ikuspegia» izatea da. «Herri txikiok beti aipatzen dugun gai bat da, ez daukagula baliabiderik herri eta gizarte bezala ditugun erronkei aurre egiteko». Pandemia garaian «laguntza guztiak ongi etorriak» direla dio, eta udal bezala «nahiko azkar» ohartu zirela Berrabiarazi «onuragarria» izan zitekeela herriko eragile ekonomikoentzat. «Herri bezala eta udal bezala apustu hori egitea eta proiektua babestea erabaki genuen». Gaur egungo bizi testuingurua ere «aldaketak azkar» ematen diren momentutzat du. «Erronkaz betetako garai bat da, eta beti da inportantea edozein motatako laguntza». Industriara baino zerbitzuetara bideratutako udalerria da Segura, eta egitasmo honetan Goieki enpresekin egiten ari den bitartekaritza «oso garrantzitsua» deritzo, udal bezala «ezintasun» hori badutela uste baitu. «Proiektu honek hori ekarri du, eta eskualde izaera edukitzeak handitasuna ez ezik, sinesgarritasuna ere eman dio. Ate jotze hori egin da, eta positiboki baloratu beharreko zerbait dela uste dut, eta garai
hauetan, are gehiago». Bukaerako emaitzen txostena esku artean dutenean, proiektuan parte hartu duten eragileekin erronda bat egiteko asmoa du udalak. «Feed-back hori eduki nahi dugu, oraintxe delako garaia zerbait hobetu behar bada hobetzeko».
Zerbitzuei eustearen alde Enpresen arteko «saretzea» da Berrabiarazi proiektuari ikusten dion beste indarguneetako bat. «Elkar ezagutu ere egiten ez zuten enpresak formakuntza saio batean ezagutzea oso baliokoa da, demostratuta dago hori, eta horrelako elkarguneek ematen dute aukera hori». Urdalletaren kezka nagusiak herri bizitzari lotutakoak dira hala ere. Segura ostalaritzari, merkataritzari eta zerbitzuei lotutako herria izanik, «behar-beharrezkotzat» jotzen du sektore horien biziraupena. «Sektore horiei bultzada
eta babesa eman beharra daukagu». Argi du Goierri eta Segura «industriatik bizi» den bailara bat direla, baina ez du uste Goierri eskualde industrial bat denik. «Egia da gure herriko zerbitzuak industria horri esker bizi direla, dena lotuta dago, baina zerbitzu horiek ere behar ditu herriak. Ari gara gure herriak lo egiteko herri bihurtzen, eta hori azkenekoa izango litzateke. Oreka hori bilatzea da kontua». Bide horretan «urratsak egiteko» deia egin die administrazio ezberdinei.
Enpresa txiki baten hedapena Segurako Aitzkoeta industrialdean egoitza duen enpresetako bat Usurbe Papertegia da. Harremana mantentzen jarraitzen du Goiekirekin, bereziki orain hamabost-hogei urte izan zuten «noraezeko momentu» bat tarteko. «Niko Errasti izan genuen bidelagun.
Garapena 15 Berrabiarazi proiektua herriz herri (V)-Segura
2022ko uztailaren 22a • # 476
Segurako Erdiko kalean biltzen da herriko komertzioa. Herriari bizirik eusteko ezinbesteko sektorea dela argi du udalak.
13
Ekintzetan parte hartzen ari den Segurako enpresa kopurua. Berrabiarazi proiektuko hainbat alorretako ekintzetan Segurako 13 enpresak parte hartu dute. Elektromugikortasun estrategian bi aritu dira, nazioartekotzean lau, enpresen dibertsifikazioan bi eta formakuntza saio orokorretan bostek hartu dute parte.
«Eskualdeko mailako proiektua izateak, handitasuna ez ezik, sinesgarritasuna ere ematen dio Berrabiaraziri»
«Urte asko pasa direnean konturatu naiz orain hogei urte Goiekirekin landu genuen plan estrategikoa oso ona izan zela»
Izarra Urdalleta
Mikel Erguin
Segurako Udala
Usurbe papertegia
Internazionalizazioa, marketina, teknologia berriak, horiei denei buruz aritu ginen, baina bereziki plan estrategikoari ematen diot garrantzia. Urte asko pasa direnean konturatu naiz lan hori oso ona izan zela», nabarmendu Mikel Erguinek, Usurbe Papertegiko kudeatzaileak. Goiekik egiten duen lanari «dagokion balioa» eman behar zaiola uste du. «Sinergiak lotu behar ditu Goiekik, eta hori egiten da ateak irekita, eta ez sekretuak ezkutuan gordeta. Garai batean baserrietan egiten zen auzolan hori egin behar da enpresetan». Erguinen ustez, Goiekik eskaintzen dituen formakuntza saioetan «bonbilla txikiak» pizten dira. «Iritzi ezberdinak aditzea beti da aberatsa, ikustea, entzutea. Izan ditzakezun duda horiek argituta eta matize horiei erreparatuz beti aberasten zara».
Pandemiaren eraginez, Usurbekoak orain 15-20 urte egon ziren bezala hainbat enpresa egon litezkeela iruditzen zaio Erguini, eta Goiekiren atea jotzeko aholkatu die. «Gu orain lanez gainezka gabiltza, inbertsio handiak eginda, aurrepausoak ematen, baina une haietan Goieki beti izan genuen alboan, eta oraindik ere badaukagu elkarren berri». Mezu argi bat ere ematen du: «Interneten ez dagoena hilda dago». Lau langileko enpresa familiarra da Usurbe Papertegia, 1950ean sortua, eta sektore horretan «inork egin nahi ez duena» egiten dute. «Internazionalizazioan sinesten dugu, aldamenetik hasten den internazionalizazioan. 1.200 bezero baino gehiago ditugu, eta %80a kanpora saltzen dugu. Negozioa oso dibertsifikatuta daukagu, eta multionazional bati bezalaxe, Ormaiztegiko harakinari saltzen diogu papera».
16 Eszena Goierriko kultur plaza
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Literatura
Asteburuko proposamenak Irati Goikoetxea Asurabarrena Idazlea
Gizarte oso baten konpromisoa
U
ztailaren 4an jaio zen Xenda. Goizaldean hasi zitzaidan sabel-festa. Olatu bat hamar minuturo. Oherako sosegurik ez eta gorputza baloiaren gainean jarrita, M ama* eme* ume* liburua hartu nuen esku artean. Azken kapitulua uzkurdura eta uzkurdura artean irakurri nuen, gustura, sentitzen ari nintzena irakurri nahian eta irakurtzen ari nintzena sentitu nahian. Ospitalera joan aurreko une horiek magikoak izan ziren, azken hilabetean bidelagun izan nuen libururarekin bat eginda pasa nituen. Erika Lagoma Pombar eta Estitxu Fernandez Maritxalarrek Tene Mujika Sariari esker idatzitako liburua da. Hamaika ama eta bi aitaren testigantzak biltzen ditu amatasunak eta feminismoak ardatz hartuta. Pluralean idatzitako liburua da, pluraltasunetik ezinbestean. Eta hori du ederra, bizipenak irakurlearengana hurbiltzeko modua aniztasunetik trazatu izana. Eta ni bihurtu nau aniztasun horren parte, nire bizipen, hausnarketa eta begiradak liburuko protagonistek egindako neurrian idazteko irrika sortu baitit liburuak. Liburu batek eskaini dezakeen alderdi ederrenetakoa da hori, irakurketatik abiatuta nork bereak idazteko gogoa eragitea. Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… Ama diren eta ez direnentzat liburua da, aita diren eta ez direnentzat; ama edo aita izango direnentzat eta ama edo aita izango ez direnentzat. Bai, dena da politika eta politikoa; jaiotza ere bai. Jaiotza batez ere. Oinarri hori, eraikitzen dugun guztiaren sostengua. Arretak hor behar du, gizarte oso baten konpromisoak.
Kontzertu aukera zabala Ordiziako jaietan Badator Ordiziako Santa Ana jaietako asteburu handia, eta herriko eragileek kontzertu eta ekitaldi ugari antolatu dituzte eta txosna batzordeak. Larunbat honetan, Bulego taldeak (23:00) joko du plazan. Txosnetan, berriz, Azken Sustraiak, Legatin Rock, Against You eta Ithaka (23:00etan hasita) taldeek joko dute. Eta igandean, Odei Rap kantariaren txanda izango da.
Xabi Larrearen ‘Up!’ kale ikuskizuna Zelai Ariztiko karpan Zumarragako Udalak uztailerako antolatu dituen kaleko arte eszeniko emanaldien barruan, Xabi Larrea artistak Up! ikuskizuna egingo du gaur, umorea eta zirkua uztartuz. Zelai Arizti pilotalekuko karpan izango da, 20:00etan hasita.
Bluesaren plaza, Beasaingo plazapean Blues eta Jazz jaialdien garai betean, kontzertu berezia izango dute gaur, Beasainen. Los Notas Blues Band talde legazpiarrak joko du, Plazape tabernak antolatutako saioan. Kontzertua 19:30ean izango da, Loinazko San Martin plaza azpian.
Erakusleihoa 17 Merkataritza eta zerbitzuak
2022ko uztailaren 22a • # 476
Osasuna Estitxu Juarez (eta Eugenio Lazkano) • Iñausti hortz klinika (Beasain)
Ahoa zaintzen laguntzen diguten sendabelar eta erremedio naturalak
B
izitza etengabeko ikaskuntza dela esaten da. Era berean, gure lanak ere etengabe ikastea eskatzen digu. Azken ikasketa Oiangu eta inguruko mendi-bideetatik paseatuz, gure pazientea den Eugenio Lazkanok, sendabelarrei buruz duen ezagutza handiaren zati bat izan da: ahoa zaintzen lagunduko diguten sendabelarrak eta erremedio naturalak. Entziak inflamatuta ditugunerako, (Plantago mayor) zain-belarra (llanten) edoeta (Equisetum arvense) azeri-buztana belarrekin egindako tisana edo infusioek entzien hantura arintzen laguntzen digute. Era berean afta edo aho ulzerentzako (Origanum vulgare) oreganoa, ( Thymus vulgaris) ezkaia eta (Salvia Officinalis) salbia enjuageak ere erabili ditzakegu, baita (Sambucus ebulus) intxusa ura ere. Onddoen kasuan, (Thymus vulgaris) ezkai ur konzentratuarekin ahoa garbitu dezakegu, azken hau egunerokotasunean eginez gero txantxarra ekiditen du; halaber (Glycyrrhiza glabra) erregaliz enjuageak bakterio-plaka sortzea eragozten du. Ahoa garbi eta halitosi gabe mantentzeko (Pimpinella anisum) anis haziak murtxikatzea lagungarria da, baita ( Mentha spicataa ) mendabeltzaren hostoak murtxikatzea ere. Beste gaitz deseroso bat, herpesa da, (Lysimachia arvensis) pasmo-belarraren tisana egin
eta gasa batekin aplikatuz gaitz hau baretzen da. Haginetako minerako baratzuria eta ( Syzygium aromaticum ) iltzea, antibiotiko, analgesiko eta antiinflamatorio ezin hobeak dira, aspaldiko garaietatik erabiliak. Baratzuria, ale bat txikituz sortutako pasta mindutako zonan ipiniz erabil daiteke. Modu berean aplikatu dezakegu iltzea urarekin hezetu eta birrinduz sortutako pasta. Atm masailhezur-artikulazioko minak, (Hypericum perforatum) santio-
belar edo hiperiko olioarekin, masajeak eginez baretu dezakegu.
Propoleoa gehitu Guztiei propolioa gehitu diezaiekegu, erremedio natural indartsua. Mikrobioen aurkako propietateak ditu eta plaka hortzerian atxikitzea galarazten baitu. Kontutan izan erremedio hauek denak lagungarriak direla, eta ez dutela profesionalaren tratamendua ordezkatzen. Erremedio horiek erabili aurretik, profesional edo aditu bati konsultatu.
18 Kontrakantxa Komikia • Aliritzian
# 476 • 2022ko uztailaren 22a
Komikia
Aliritzian
Ez ahaztu zutaz
M
otza ere geratzen zaigu askotan 365 aguneko urtea. Efemerideak begiratu besterik ez dago. Nazioartekoak, mundukoak, nazionalak… nahiz egun unibertsalak, besteak beste, kabitu ere ez dira egiten egutegian. Guztiak okupatuak. Urriaren batak, okupatuenetakoak, zortzi ditu halakoak. Batzuk zaharrak, baita NBEren aurrekoak ere, Langileen Nazioarteko Eguna (1889) kasu; gehienak berriak, Influencerraren Nazioartekoa, adibidez. Asko ofizialak, Nazio Batuen Erakundeak onartu eta bultzatuak (nazioarteko egunak deituak), beste batzuk, kolektibo eta elkarteen iniziatibaz sortuak (munduko, nazioetako eta egun unibertsalak), horietako zenbait NBEk errekonozituak. Eguneratuz eta berriak sortuz, mila ingurura ailegatu dira. Egun seinalatu hauez gain, aste, urte unibertsal eta mundialak ere ezarri ohi dituzte.
Joseba Telleria Irakaslea eta ikaslea
Igande honetan, uztailaren 24an, ‘Autozaintzaren Nazioarteko Eguna’ ospatuko da
Ezagunak, ezezagunak, gustukoak, ez gustukoak, beharrezkoak ala ez, gehienak giza eskubideen, osasunaren, kulturaren eta ingurumenaren inguruan herritarron sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lortzeko helburuarekin sortuak. Beste batzuk helburu komertzialak (Black Friday, Aita-amen egunak…), ludikoak (Txokolatearen Nazioarteko Eguna, Emojien Munduko Eguna…) bitxiak (Alkandora Zimurtuaren Eguna, Tarteko Seme-alabaren Eguna…) dituztenak. Igande honetan, uztailaren 24an, Autozaintzaren Nazioarteko Eguna. Asteko zazpi egunez eta eguneko hogeita lau orduz (hortik dataren aukeraketa) norberak bere burua zaintzearen beharra gogorarazten diguna. Autozaintza fisikoa, emozionala, mentala, soziala... Igande berean Tekilaren Nazioarteko Eguna . Hori ere ospatzeko modukoa... Kontuak kontu, ez ahaztu zutaz!