14 Garapena Berrabiarazi proiektua herriz herri (VII)-Legorreta
# 486 • 2022ko urriaren 28a
Garapena
TXIKITASUNETIK ERAGITEN Berrabiarazi proiektuak duen bisioa eta eskualde mailako lanketa bat izatea dira Legorretako Udalak egitasmoaren alde egiteko gako nagusiak. Industria ehuna ez ezik, gainerako sektore ekonomikoei ere baliabideak eskaintzea premiazkoa dela uste du.
Testua eta argazkia: Iñaki Gurrutxaga
P
andemia bete-betean jotzen ari zenean Legorretako Udala saiatu zen «bere txikitasunetik» herriko establezimenduei laguntzen, baina Berrabiarazi proiektua aurkeztu zietenean «pauso bat harago» joan zintezkeela ikusi zuen Zelai Amenabarro alkateak. «Guri aukera ona iruditu zitzaigun herriko industriari, ekintzaileei eta establezimenduei laguntzeko. Goiekik diagnostiko bat egin zuen, eta hor atera ziren premiei aurre egiteko modu bat zela konturatu ginen. Udalari ahalegin ekonomikoa egitea suposatu dio, baina iruditzen zaigun merezi zuela ahalegin hori egitea». Proiektuak bailara mailako izaera edukitzeari ere balioa ematen dio Amenabarrok, eta horri lotuta bi mezu eman ditu: «Batetik, iruditzen zait partaideei beste bisio bat ematen diela eskualdeko izaera horrek, baita elkarrengandik ikastekoa ere. Bestetik, eta aldi berean, udal txikiok baliabide falta dugu, bai giza baliabide falta eta baita baliabide ekonomiko falta ere, eta horregatik esaten dut gakoa izan dela eskualde mailan lantzea proiektua». Industriarentzat ez ezik, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu sektoreen-
tzat bideratutako proiektua izan behar duela argi du alkateak, «zalantzarik gabe gainera». Goierrin industriak «ehun handia» duela uste du, eta iruditzen zaio gainontzeko sektoreei ere «ehun hori eman» beharko litzaiokeela «txikitasun horretatik» abiatuta. «Proiektu honekin aukera daukagu herriko ostalari, dendari eta ekintzaileei formazio bat eskaintzeko, eta ikusi da horietako askok digitalizaziora jo dutela. Pandemiarekin atzeman zen, eta ikusi da, arrisku bat ez ezik, aukera bat ere izan daitekeela etorkizunari begira».
Babesa handi nahiz txikientzat Legorretak bederatzi parte-hartze izan ditu orain arte Berrabiarazi proiektuan. Industria arlokoak izan dira gehienak, nazioartekotze eta digitalizazioei gaiei lotuak. Haren arabera, enpresek «erraz-
tasun handiagoa» daukate horrelako formazioetan parte hartzeko, baina proiektu honi bestelako alderdi bat ere sumatzen dio: «Enpresek begi onez ikusi dute egoera honetan sare bat edukitzea, edozer gauza dela ere nora jo jakitea». Eta sare hori babesleku modura ikusi badute Legorretako enpresek, zeresanik ez autonomo eta ekintzaileek. «Horientzat izugarria da babes hori badutela sentitzea, bestela oso bakarrik sentitzen baita pertsona bere eguneroko horretan». Berrabiarazi proiektua «oraingoz behintzat emaitza oso onak» ematen ari dela uste du Legorretako alkateak, eta berriz ere «bisio» hitza aipatu du. «Bisio bat du, etorri diren aldaketei ez ezik, etor daitezkeenei aurre egiteko balio baitezake». Iruditzen zaio «aurrerantzean ere proiektu garrantzitsua»