Goiberri [4. alea]

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

4. zenbakia. 2012ko otsailaren 24a

Joseba Apaolaza Aktorea

«Harrera ona izan du antzezlan berriak» 6-7

GOI B ERRI Xabier Arakama 3 Iritzia 4-5 ‘Gea’ dokumentala 8-9 Afari beganoak 10 Patricia Lopez 11 Maria Irizar Arana 12 Gabiriako Amaiur batailoia 13 Asteburuko propoamenak 15 Apaolazak Ipar haizearen kontra lana antzeztuko du martxoaren 2an Beasainen. JUAN CARLOS RUIZ/ARGAZKI PRESS


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATEMOTZEAn

Xabier Arakama Musikaria

«Fusioa egiten duen La Phaze talde frantziarra da nire gustukoena» Asier Zaldua Zegama Xabier Arakama (Zegama, 1973) Goierriko Tobera eta Txindata musika eskoletako irakaslea da. Obrint Pas eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetan jotzen du, besteak beste.

horretan jo nuen azkenekoz Trikizio taldearekin.

Amets bat. Orain dudan zoriontasunak bizitza osoa irautea.

Janari bat.

Asko. Berriena, eskiatzea.

Sagardotegietako txuleta. Ahal dudan guztietan joaten naiz. Nahi baino gutxiago, hala ere.

Oporretarako leku bat.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Kuba.

Ardo beltza.

Liburu bat.

Jaso duzun oparirik bereziena?

Paulo Coelhoren El alquimista. Musika talde bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Irurtzungo ikasle ohiek beraien herriko Pikurrock jaialdian oparitu zidaten txapela. Taulara igo ziren eta oso hunkigarria izan zen. Beraietako batzuk 4 urte zituztenean ezagutu nituen, eta hamabost urtetan eman nizkien eskolak.

2011ko abuztuaren 28a: egun

Gorroto duzuna.

La Phaze talde frantziarra. Fusioa egiten dute.

Abesti bat. La Phazeren Palms and revolution.

Itxurakeria, adibidez.

«Beunde dut Goierriko txoko kuttuna: umetan, ia astebururo joaten ginen gurasoekin»

NATALIA VIRGILI

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Goierriko txoko bat. Beunde. Umetan ia astebururo joaten ginen gurasoekin.

Herriko alkate bazina... Dimititu egingo nuke! Zinegotzia naiz, baina alkate izatea beste kontu bat da.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Andoni Salamero Alberdi Irakaslea

Krisiaren maratilari jiraka uztion ahotan darabilgun hitza dugu hauxe, krisia, hamaikak madarikatutakoa eta ez gutxik mauka-mauka ahoan ibili ostean ezin irentsitako hitz potoloa. Krisia gora, krisia behera, ezineko krisiaren gorabehera nola bideratu dabil jendea, zu, hura eta gu, batera eta bestera, inon erantzunak topatu nahian. Orokorrean, guztiok erantzunak kanpoan, urrunean ikusten ditugu, urruneko intxaurretan, bai, bertara joan eta lau direnak, ireki eta bi ustelak gure zoritxarrerako. Ahotan lardaskatzen dugun hitz potolo hori gure bidaide egin dugu, nahita ala nahigabe, eta tamalez, bide okerretik, ez baitugu krisia irakaspenbide gisa ulertu, ez, uxatu nahi dugun ezer bezala baizik, haurrak beldurtzeko garai bateko Sacamantecas haren antzera, eta hala inorekin elkartu eta lan egoeraz galdetu izan dugunean, erantzuna berdintsua da: «egoera larri zegok/n», «hau gero eta okerrago zoak/n», eta ondorena zerbait txarra norberak bere buruari esan balio bezala, makulu-hitzez betetzen da elkarrizketa: «bai, baina lanean gabiltzak/n eta eskerrak eman behar». Guk, antza, ez diogu mamuari esandako hitzetik harrapa gaitzan utzi nahi, eta hor dugu gizartea, aipatutako zu, ni eta gu beldurrak hartuta.

G

Adituen esaldi ospetsuak irakurriz, Albert Einstenek garai hartako krisiaz mintzatzean, honako hau zioen: «Krisiaz aritzea berori sustatzea da; aldiz, isiltzea, konformismoa goraipatzea». Eta fisikariak aurrerago honako beste hitz-multzoa oparitzen zuen: «Krisi garaian, jakintza baino irudimena da garrantzitsuagoa». Nik bi esaldiok irakurriz borobilak diren egiak antzematen ditut, oso garrantzitsua ikusten dut krisiaz mintzatu baino, alegia, beldur hori puztea baino, norberak irudimenaren errotan egunerokoa izango zaion ogia itxuratzen joatea. Elkarlana da, nire ustez, irudimenaren atea iragateko sekretuetako bat. Horretan, premiazkoa zaigu guztion talentuak definitzea eta elkarrengandik ikasten joatea. Jakina, edozein produkturen kasuan ekoizpenean denbora ematen dugun legez, ikerketan ere ematea, lanean diharduten hainbat tokitan ikerketan arituko diren pertsonak ere aritzea -gune horrek dituen ezaugarriei jarraiki bere beharrak asetuko dituen bide berriak urratzen joateko--. Akatsetatik ikasiz, bai, akatsetatik diot, hain zuzen probak egin behar direlako, bestela, nola ikus genezake argi izpirik betiko lainoan murgilduta bagaude? Akatsa da bizitzaren ardatza, akatsetatik ikasten da, baina zoritxarrez, akatsak egiteko beldur bagara, eta gure haurrak

«Eskoletan, krisiaren aurrean, beldurrak suspertu baino, egoeraz ohartu eta sortzaileak izango diren gazteak hezi behar ditugu»

akatsik ez egiteko hezten eta hazten baditugu, ezin arriskuan jarri egoera errealean, batik bat gure egunerokotasuna akatsez ehotua dugunean. Atsegin dut jendearen ilusioa sustatzeko eta frogatzeko proiektu berriak bultzatzen duten askoren ahalegina. Hasiberriek beren aukera behar dute, jakina. Eskoletan eta bestelako hezi-gunetan krisiaren aurrean beldurrak suspertu baino, egoeraz ohartu eta sortzaileak izango diren gazteak hezi behar ditugu. Horretarako haiekin eskuz esku gazteen jakitean, ekinean eta azken emaitzaren gauzatzean argi eta garbi izanez zertan balia daitezkeen erraz, zein den haien elementua, lan horixe egitean, erraz egin eta gozatzen duten diziplina hautemateko. Haurrek eta gazteek gustura egiten duten horretan beren denbora eta gogoa ematen badute, ez gara lan makala egiten ari, izan ere, krisiaren mamua uxatzeko lehenengo urratsa hor ari gara ematen. Bestetik, ikas dezagun ondo dagoena ere onesten eta ondo dagoela esaten gure herrietan bestelako kultura eraikitzailea pizten joateko. Kritika egiten duenak gaizki dagoen filosofia zabaldu baino bere irtenbidea idatzi eta proposatu beharko luke, lan zaila baita proposamen bat pentsatzea, aurrera eramatea eta amaitzea. Osagai horiekin laberatzen dugun ogia egia berri baten arrastoa izango da, dudarik gabe, harriz harri egiten baitira herriak, egiaz egia zinezko gizakiak. Zer egin, gurea da aukera.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Bazakinat telebista jaten denbora luzez egoten diren horietakoa ez haizela, baina, gure ETBri begira, badun gauza bat aspalditik barrua inarrosten didana: albistegietan atera behar duten euskaldunei, esandakoa nolatan errepikarazten dieten erdaraz. Gertatu izan zaidan ikustea, berriki gainera, albistegietan, izotz handia egin zuen egun horietan, baserritar bat nola moldatzen ari zen kontatzen. Jakina, ETB-1erako euskaraz eta ETB-2an, erdaraz, ia-ia hitza hitzarekin josi ezin zuela. Hori bezala, berdin baserria kendu nahi dioten etxekoandrea, edo inauterietan mozorrotuta dabiltzan neska-mutikoak. Beti bat eta bera dun irizpidea: euskaldunari bi eletan eskatu hitz egitea! Hau guztia larriagoa iruditzen zaidan Bidasoaz haraindiko euskaldunei, erdaraz ez!, gazteleraz egitera eskatzen dietenean. Auzo-lotsa sentitzeko modukoa ez al dun? Eta euskaraz moldatzen ez denari ez zion inork euskaraz egiteko eskatzen. Are okerragoa, euskarazko katean etxean bezala, patxada ederrean, sartzen ditun erdaraz egindako adierazpenak. Eta

hau ez dun Patxi Lopezen gobernuak jarritako irizpidea: lehengoek gaurkoen antzera jokatzen zinaten. Horratx, intsumisioarena praktikan jartzeko beste aukera bat: EITBri euskaraz bakarrik egitea! Honen harira, barre pixka bat egin dezagun, egun hauetako batean Basagoiti jaunak esan omen zion Lopez lehendakariari: “Gazteleraz egingo dizut euskaraz ez duzu ulertzen eta!” Gainera, adar joka zebilzkigun!

Inazio Usarralde

bat eta

Ui, ui, ui... ederrak bota dizkidak, Iñaxio! ETBri euskaraz bakarrik egitearen ideian ados natorrek, intsumiso ni ere. Basagoiti eta Lopezenari buruz, hitzik ez eta barrerik ere ez, barregarri uzten gaituztenei ez zieat kasurik ere egin nahi eta. Gure komunikabideetan euskararen presentzia, kantitatea, eta euskararen kalitatea, biak, soka-tira galtzen ari direla iruditzen zaidak. Ez duk erraza tiraldiari eustea, sokaren beste aldean indartsuagoak ditugunean. Baina ez duk beti indar kontua ere, eta hor erne ibili behar dugulakoan nagok. Hizkuntzaz gain gure jokabidea zuzendu eta ondo bideratu beharrean gaudela iruditzen zaidak. Azken aldi honetan, komunikabide idatzietatik eskuetara, burura eta bihotzera iritsi zaizkidan idatzi pisuzkoenak aipatu nahi dizkiat: bata, Lorea Agirrek Zer egingo dugu kulturarekin eta politikarekin? (Berria, 2012-01-13 eta 2012-01-20). Izenburuak dioen bezala, kultura eta politikaren kudeaketaz. Eta bestea, Pako Aristik Etsai jauna, buenos días! (Berria, 2012-01-15). Buruko neuronak dantzan jarrarazi dizkidaten irakurgaiak dituk. Hariari tiraka hasi eta Orrea-

Saretik Xakean ikasteko Urretxuko Goierri kirol elkartea gogor ari da lanean xakea gaztexoei gerturatu asmoz. Xakean jokatzen ikasteko euskarazko lehen webgunea ere sortu dute.

http://www.xakea.org

Bizi! Goierritarra aldizkariaren eta Goierriko Hitzaren urtemugak ospatzeko kaleratu zen Bizi! diska sarean topa daiteke. Abestiak jaisteko aukera ere badago.

http://goierri.hitza.info

Asteko irudia

Sahara krosa ormaiztegin Igande honetan Ormaiztegin jokatuko duten Saharako Krosa, bi herri horien arteko loturaren islada da. Korrikalariek ez ote dute behintzat bidean gamelurik topatuko!

bat

Joxepa Madariaga

ga Iritzi Politiko Taldera iritsi nauk: Donostiako Koldo Mitxelenan hitzaldia antolatu zian, 500 urte estrategiarik gabe ziklo barruan, Pako Aristi bera, Topiko politikoak desegiten gaiaren inguruan hizketan. Aipatzen dizkian kontu potoloen arteko batzuk esan eta ea zer pentsatua jartzen dizuedan: herri okupatua garela, independentzia lortzeko estatua behar dugula, estatua lortzeko hizkuntza, herri estrategia, elkarrizketa... Ai zenbat daukagun ikasteko, zenbat egiteko! Beraz, ez gaitezen lotan geratu bake garai hauetan...

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

TTANTTAKA

Joseba Apaolaza Aktorea

«Zorionez, oraindik ezin da antzerkia Internetetik deskargatu»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Urretxu Joseba Apaolaza aktoreak (Urretxu, 1960) Ipar haizearen kontra lana aurkeztuko du martxoaren 2an Beasainen. Urretxuarrak makina bat urte daramatza lanean, eta euskal eszenako aurpegi ezagunenetako bat da. Hainbat lan arrakastatsutan parte hartu du antzerkian ( Divinas palabras ; Carmen, Carmen; Shakespeare osoa... gutxi gorabehera...), zineman (27 horas; Días contados ; Silencio roto ; Kutsidazu bidea Ixabel; Arriya...) eta telebistan (Jaun eta jabe, Aquí no hay quien viva, Pilotari...).

Nola laburbilduko zenuke Beasaingo Usurbe antzokian antzeztu behar duzuen Ipar haizearen kontra lana? Alfaguarak argitaratutako eleberri baten antzerkirako egokitzapena da, eta idazlea bera da moldaketaren arduraduna. Harreman birtual bati buruzko istorioa da. Bikote batek, hankasartze baten ondorioz eta emailen bidez, elkar ezagutzen du eta e- mail horien bidez maitemindu egiten dira.

Zer nolako harrera izan du antzezlanak? Ezin hobea. 2011ko antzezlan onenari Ercilla saria eman digute lanagatik. Kritikak ezin hobeak izan dira, bi bertsioak goraipatu dituzte (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa batera estreinatu genituen) eta jendearen harrera oso ona izan da. Urteen poderioz, jendeari antzezlan bat zenbateraino gustatu zaion edo ez bereizten ezin hobeto ikasi dugu.

gutzen dute elkar pertsonaiek, eta aurrez aurre ezagutu gabe maitemintzen dira.

Dagoeneko pertsona ezaguna zara, erraz moldatu al zara publikotasun horretara?

Lan taldea zer moduzkoa da.

Nire lanbidean ezaguna izatea beti mesederako da. Kalean ezagutzen nauen jendeak oso adeitsuki jokatzen du nirekin, eta jakina da gizakia ezin hobeto ohitzen dela gainontzekoen eskuzabaltasunera; ni ere saiatzen naiz nire jator ospeari eusten.

Fernando Bernuesek egindako lana bikaina izan da, bai gurekin egin duena, interpretazio zuzendaritza, eta baita hain goraipatua izan den taularatze lana ere. Fernandok eta Tanttakak izen ona, labela, lortu dute. Eraikitze prozesua ere gozoa izan zen, guztiz ohikoak izaten diren krisirik gabekoa. Arrakasta honen ezinbesteko osagarri izan dira, besteak beste, Xabi Lozanoren argiztatze lana, Joserra Senperenaren musika eta Arantxa Iturberen euskarazko itzulpena. Eta nola ez, Itziar Atienzak egiten duen lan bikaina.

Zein lan gehiagotan ari zara parte hartzen? Antzezlan honetan eta Aitarekin bidaian antzezlaneko azken

Zein da taula gainean bizi izan duzun unerik hunkigarriena? Kolonia iragarki batek zioen moduan, lehenengo inpresioa da nagusitzen dena. Horregatik gogoratzen dut beharbada horren ondo, eta hainbestetan, antzeztoki batera atera nintzen lehen aldia. Xalbador bertsolariari Zumarragako Itzalon aretoan egin genion

saioak egiten ari naiz orain.

Beasainen askotan lan egin al duzu? Bai, askotan izan naiz eta beti gustura aritu naiz. Herri bakoitzak eta antzoki bakoitzak sentipen propioak sorrarazten dizkigu, feeling berezia, eta Beasaingoak onak dira.

Zer harreman izan duzu Beasainekin antzerkiaz gain? Batxilergo zaharra kendu zutenean, zintzilik geratu ginen Urretxu eta inguruko errepikatzaile baldarrenak Beasaingo institutuan pilatu gintuzten COU egiteko. Hura izan zen uda aurretik dena aprobatu nuen lehen aldia. Ni adina poztu zen aita!

Zergatik gomendatuko zenieke goierritarrei antzezlana ikustera joateko?

Aktoreei nola eragiten dizue krisiaren ondorioz ematen ari den lan egoerak?

Alde batetik erabat klasikoak eta unibertsalak diren gaiak lantzen ditugulako: maitasuna, konpromisoa, fideltasuna, traizioa, pasioa, abentura nahia, eta abar luze bat. Hau dena, gizarte moderno honek eskaintzen dizkigun baliabide teknologikoetan oinarrituta. Posta elektroniko bidez eza-

Oso gaizki dago dena. Lana asko jaitsi da, eta aktore eta konpainia askok arazoak dituzte egindako lanengatik kobratzeko. Etxeko txiste bat egiten uzten badidazu, Avatar -en arrakastaren ondoren Abaratar garaile. Zorionez, oraindik ezin da antzerkia Internetetik deskargatu.

«‘Ipar haizearen kontra’ antzezlanak harrera ezin hobea izan du eta Ercilla saria eman digute» «Antzoki bakoitzak sentimen propioak sortarazten dizkigu, eta Beasaingoak onak dira» «Lana asko jaitsi da eta aktore eta konpainia askok arazoak dituzte kobratzeko» «Asko gozatzen dut bizitza lanetik kanpo: baratza, perretxikoak, bizikleta...»

omenaldian izan zen. Zazpi urte nituen, eta biziki gogoratzen dut oraindik hainbeste begiraden aurrera ateratzeak sortu zidan sentsazioa. Han askatutako adrenalinari gustua hartu diot nonbait.

Eta unerik gogorrena? Momentu latz bat gogoratzearren, duela bost urte Iruñeko Gayarre antzokian bizitakoa. Arrotza zitzaidan sofa batean egindako siestatik minez altxatu nintzen, eta antzezlana oso larri bukatu nuen. Gaua Nafarroako Ospitaleko larrialdietan eman nuen. Lepo-hezurreko hernia bikoitza nuen. Jira utzi behar izan nuen eta 40 egunen bueltan itzuli nintzen lanera.

Orain arte egindakoaz gain, ba al da antzerkiarekin lotura duen eta gustura probatuko zenukeen zerbait? Madrilen martxan jarri duten mikroteatro izeneko antzerki mota, adibidez. Gela txikitan egiten diren antzerki pieza txikiak dira, eta gertutasunak hiperrealismo kutsu berezia eskaintzen du. Formula berritzailea da.

Zein zinema zuzendarirekin lan egingo zenuke gustura? Bi zinema zuzendari aipatzearren, Itziar Bollain eta Enrique Urbizu.

Pentsatu al duzu inoiz, zein izango litzatekeen zure ametsetako egitasmoa? Beharbada, musikal bat egitea. Born in Urretxu izeneko musikala, Iparragirren bizitza kontatuz, adibidez, kar-kar-kar.

Taula gainetik kanpo, zer da gozarazten zaituena? Asko gozatzen dut bizitza lanetik kanpo. Baratza, perretxikoak, mendiko bizikleta... Artea antzezlanetik sobratu ziren mihise puska guztiak jaso nituen, eta gustua hartu nion margotzeari. Artea antzezteak artera gerturatu ninduen. Hori gutxi balitz, master bat egiten ari naiz: aktorea eta aitatasuna. Baina badirudi bizitza osorako izango dela, kar-kar-kar.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Badirela esateko Goierriko emakumeek haien inguruarekin duten harremana islatzea da Maitena Salinas beasaindarrak zuzendutako ‘Gea’ dokumentalaren helburua. Datorren asteazkenean, bisurte egunean, izango da estreinaldia Ordiziako Barrenan. Iñaki Gurrutxaga Goierri Esanahi bikoitza biltzen du bere baitan Maitena Salinas Beiztegi (Beasain, 1980) kazetari eta aktoreak zuzendu duen Gea dokumentalak. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteetako ordezkarien lekukotzak abiapuntu hartuta, zazpi emakume goierritarren iritziak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak, helburu jakin batekin: emakume horiek haien bizitza eremuarekiko duten harremana islatzea, modu natural eta jator batean.

Elebitan sortutako dokumentala da, eta horrek eman dio bidea Salinasi izenburua aukeratzerakoan: «Goierritarrez gea erabiltzen dugu gara adierazteko; esanahi indartsua du. Aldi berean, emakumeok bistaratzeko modu bat ere bada, adierazpen bat. Horren beharrean gaudela uste dut, hemen gaudela ozen esateko beharrean, inolako beldurrik, errurik eta lotsarik gabe». Ama Lurra sinbolizatzen duen jainkosa ere bada Gea, Greziako mitologian jatorria duena. «Gure barruko boterea

berreskuratzeko aldarrikapen bat da». Duela milaka urte zenbait erlijiok alde batera utzitako emakumea da Gea, eta saiatuaren saiatuaz sormen lanari berriz ekitea lortu zuen. «Bere barruan sortzen den guztiari bizia eman diezaioke. Mezu positiboa ematen du».

Esperientziak trukatzea Farapi antropologia aholkularitza enpresako, eta Kimetz, Asmube eta Sorgiñemak elkarteetako ordezkariek, 2010eko udaberrian Goiekiren bitartez egindako bileretan du sorburua

dokumentalak. «Emakume elkarteen garrantzia zabaltzeko zerbait desberdina eta eraginkorra nahi zuten». Ikus-entzunezko bat egitea erabaki zuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesa ziurtatu ondoren. Zazpi emakume dira dokumentalaren protagonistak, 30 eta 65 urte bitartekoak: baserritar bat, etorkin bat, gizarte langile bat, antropologo bat eta hiru emakume elkarte horietako ordezkari bana. «Bakoitzak bere esperientzia pertsonaletik hitz egiten du gai askoren ingu-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Goierriko hiru emakume elkartetako ordezkarien, eta beste zenbait esparrutako andrazkoen lekukotasunak jasotzen ditu dokumentalak. GOIBERRI

ruan: lana, amatasuna, komunikabideen egitekoa, sentimenduak, elkartasuna... Errealitatea bere osotasunean azaltzeko ahots gehiago falta dira, baina zati bat azaltzeko aukeraketa ederra egin dugu». Salinasen iritziz, dokumetala ikusten duten emakumeek haien burua islatuta ikusiko dute, «bai protagonistekin eta baita emakume horiek kontatzen dituzten esperientziekin ere».

Aske izan, askatzeko Maitena Salinasek «aberasgarritzat» jo du dokumentala grabatzeko prozesu osoa. «Horrelako proiektu batek pertsona hobea izaten laguntzen dizu zentzu askotan. Emakume bezala ere hazi egin naizela esango nuke». Goierriko hiru emakume elkarte horiek dokumen-

talaren bidez ezagutu ditu, eta gizartean egiteko garrantzitsua betetzen dutela ondorioztatu du: «Orain kontzienteagoa naiz zein beharrezkoak diren emakume elkarteak gure bizitzan. Emakumeak bere burua askatu behar du lehenbizi, eta horretarako emakumeen elkarteak premiazkoak dira». Ezagutu dituen emakumeak «zoragarriak eta eskuzabalak» iruditu zaizkio. «Beraien denbora eta bihotza eskaintzen dute, beste emakume askok bizitza hobea izan dezaten». Salinasen esanetan, horrelako pertsonak dira beharrezkoak munduan, haiei esker gizarteak hobera egiteko aukera duelako. «Emakume elkarteek kezkak, pozak, sentimenduak eta egoerak elkarbanatzeko aukera ematen diete emakumezkoei, eta horrek hobeto sentiarazten zaitu. Zuri pasatzen zaizuna besteei ere pasatzen zaiela ikusiz gero, aldaketa positibo batera irits gaitezke».

nean jasotzen salatu du, eta amatasunaren inguruan «presio soziala» dagoela. «Emakumeari beti gehiago exijitzen zaio, bai haurdunaldian eta baita seme-alaben zaintzan ere». Eta komunikabideek eta publizitateak emakumea «menpeko irudi batean» murgiltzen dutela uste du. «Adibide asko jar daitezke; bada garaia hori guztia puskatu eta bidea egiten jarraitzeko. Gauza asko lortu da, baina oraindik asko dago egiteko, eta hori ezin dugu ahaztu». Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aurreko esan horiek guztiek konpondutakoan iritsiko da, Salinasen ustez. «Heziketa da gizartea osatzeko erreminta boteretsuena. Neska-mutilak rol femenino eta maskulinoetan finkatzen jarraitzen badugu, hau ez da inoiz bukatuko». Gizonak eta emakumeak «desberdinak» dira, eta elkarrengandik ikasi behar dute. «Horretarako, menpekotasun egoerak bukatu behar dira. Hala ez bada, ez dugu inoiz aske izan eta bizitzeko aukerarik izango».

Ikusiak izateko beharra Indarrean dagoen legedia, eskubideak, sexualitatea, amatasuna, komunikabideen eta publizitatearen egitekoa, berdintasuna eta feminismoa dira, besteak beste, Gea dokumentalak hizpide dituen gai nagusiak. Hori guztia Goierriko zazpi emakume horiek haien inguruarekin dute harremana azalduz gauzatu da. «Goierriko emakumeek gizartearekin duten harremana askatasunez bizi ezin duten harreman bat da. Ez dut epai baten moduan ulertzea nahi, gure artean desberdintasun ugari baitago». Alargunek, esaterako, haien eskubideak ez dituztela lortzen nabarmendu du Salinasek, eta lantokietan lan bera egin arren, ez dela soldata bera jasotzen emakume ala gizon izan. «Indarkeria matxista ere hor dago, eta tamalez ohitzen hasiak garela ematen du». Sexualitatean, adibidez, nesken organu sexualak ez direla bere osotasu-

Egun sinbolikoa

«Protagonistek haien esperientzia pertsonaletik hitz egiten dute gai askoren inguruan» «Elkarteek kezkak eta pozak elkarbanatzeko aukera ematen diete emakumeei» «Menpekotasun egoerak bukatzen ez badira, ez dugu aske bizitzeko aukerarik izango» Maitena Salinas Kazetaria

Gizartean, ordea, gero eta zabalduago dago gizonen eta emakumeen artean berdintasuna dagoela. «Niri, emakume bezala, iraingarria iruditzen zait». Eta feminismoaz ere aritu dira dokumentalean. Salinasen iritziz, emakumearen aukera berdintasunaren alde egiten den aldarrikapen eta borroka bat da feminismoa. «Tamalez, matxismoaren kontrakoa dela ulertarazi nahi da». Hori guztia eta gehiago ikusteko eta entzuteko aukera izango da datorren asteazkenean Ordiziako Barrena kultur etxean, orduan estreinatuko baita Gea dokumentala, 18:00etan. Bisurte eguna da, apropos aukeratutakoa. «Egun sinbolikoa da, eta emakumeen egunerako ateak zabaltzen ditu, bere ekarpena eginez». Badirela esateko eguna da otsailaren 29a.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Elikadura aitzakia hartuta biltzeko aukera Estitxu Imaz Beasain Data jakinetan egin izan dituzte bazkariak edota afariak Beasaingo gaztetxean: urtemuga ospakizunetan, festa giroko ekitaldietan... Baina, kasu bakartuak izan dira. Urtarriletik, ordea, orain arteko joerarekin puskatuz, afariak zerbitzatzen ari dira zenbait ostiraletan. Ez dituzte nolanahiko menuak prestatzen, gainera. Bertaratzen direnei, otordu barazkijalea edota beganoa egiteko aukera ematen diete. Beasaingo gaztetxean ibiltzen direnetatik batzuk Bartzelonan, Iruñean eta beste zenbait hiriburutan bizitakoak dira. Leku horietako gaztetxeetan zein etxe okupatuetan mota horretako menuak ematen dituztela eta, Beasainen beste horrenbeste egitea pentsatu zuten. «Goierrin haragijale uga-

ri dago, eta barazkijaleei eta beganoei ez ezik horiei ere aukera eman nahi diegu beste mota bateko elikagaiak dastatzeko. Era berean, sukaldaritzaz ikastea ere bada helburua». Bestalde, gaztetxean askotan jai giroko ekitaldiak antolatzen dituztela eta, bestelako ezaugarriak dituzten jarduerekin ere proba egin nahi zuten. «Lasaiagoak diren ekintzak ere egin nahi ditugu, beste mota bateko jendea gerturatu dadin», diote gaztetxekoek.

Hilabetean bi afari Afariak hilabeteko bigarren eta laugarren ostiraletan ematen dituzte. Momentuz, eutsi egingo diote maiztasun horri, elikagaiak lortzeko, jakiak prestatzeko... denbora behar baitute. Sei edo zazpi sukaldari aritzen dira lanean, beraien artean

txandatuz. Jakiak prestatzeaz gain, zerbitzatzeko lanak ere euren gain hartzen dituzte. Ilusioz beteta aritzen dira lanean, gustuko baitute sukaldaritza. Jatordu bakoitzean lehendabiziko platera, bigarrena eta postrea prestatzen dituzte. Bakoitzak euro eta erdiko prezioa du, eta norberak aukeratu ohi du zer jan: hiru, bi edo plater bat. «Diru gutxirekin gauzak egitea posible dela erakutsi nahi dugu». Afari batetik hurrengo otordura, menua aldatu egiten dute. «Elikagai desberdinak sartzen eta modu desberdinean prestatzen egin nahi dugu ahalegina». Afariak eman ahal izateko gaztetxea bera ere egokitu egin dute. Beheko soilairuko aretoetako batean dago sukaldea. Aurten lanak egin dituzte, eta sukalde industriala jarri dute.

Beste gela batean dago jangela. Egurrezko mahaiak erosi dituzte. Pareta margotu dute, eta oihalak ere ipini dituzte aretoa janzteko. «Jangelan mahai batean uzten ditugu tresnak bakoitzak bere mahaia jartzeko, eta bakoitzak bere plater eta tresnak garbitu behar izaten ditu». Beheko sua ere badago bertan. «Elkarte baten itxura hartu du jangelak. Suaren epeletan goxo-goxo egoteko aukera dago, eta jendea etor dadin animatu nahi dugu». Momentuz harrera «oso ona» izan du ekimenak. Bertan afaltzen izandakoek errepikatzeko asmoa agertu dute, eta gustura daude antolatzaileak. «Horri eustearekin konformatzen gara» gehitu du, Beasaingo gaztetxeko sukaldarietako batek.

Afari begetarianoak

Beasaingo gaztetxeko sukaldari taldeko bi lagun afaria prestatzen. BEASAINGO GAZTETXEA

Maiztasuna. Hilabeteko bigarren eta laugarren ostiralak. Gaur, hilak 24, bertan afaltzeko aukera izango da. Lekua. Beasaingo gaztetxeko beheko solairua. Ordutegia. Gaueko bederatzietatik aurrera. Prezioa. Hiru plater izango dira eta bakoitzak euro eta erdiko prezioa izango du. Ekintza osagarriak. Afalondorenerako ekintza osagarriak antolatzen saiatzen dira gaztetxean. Gaur, hilak 24, Itziar Ziegak, Sexual herria liburua aurkeztuko du.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Mexiko Herritar izena: mexikar. Hiriburua: Mexiko Hiria. Dirua: Pesoa. Hizkuntzak: gaztelera (ofiziala). Zazpi milioi lagun baino gehiago mintzo dira hizkuntza amerindiarretan. Biztanleak: 110,6 milioi. Erlijioak: Katolikoa (%89), protestantea (%6) eta besteak (%5). Veracruz estatuko Xalapa hiriburukoa da Patricia Lopez.

PATRICIA LOPEZ

Patricia Lopez Lazkaon bizi den mexikarra

«Maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira mexikarrak Europara»

Krisiarekin zer moduz ari zarete moldatzen?

Loinaz Agirre Lazkao Duela hamabi urte iritsi zen Patricia Lopez mexikarra Lazkaora, bere bikotea goierritarra zelako. Veracruz estatukoa da, Xalapa hiriburukoa.

Etorri nintzenean lana bazegoen. Orain, gero eta gutxiago.

Herrialde berri batean integratzea erraza al da?

Goierrin ez da mexikar askorik ikusten. Mexikarrak Europara, maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira. Ekonomia arrazoiengatik Estatu Batuetara emigratzen dute mexikarrek. Lazkaora iritsi nintzenean, pare bat etorkin besterik ez zen ikusten kalean, eta inguruko herrietan ere berdin. Harrezkero asko iritsi dira.

Garai batean euskaldunak joaten ziren Amerika aldera. Orain alderantziz gertatzen da. Nire herriko merkatu plaza ga-

portuaren antz handia dauka. Oso estatu luzea da Veracruz, Mexikoko Golkoaren zati handi bat hartzen du. Mendi asko dauzka barrualdean, eta dibertsitate eta kultura handikoa da; nekazaritza arloan, oso emankorra da. Leku turistikoagoak badaude, baina Veracruz birjinagoa da, autentikoagoa.

Patricia Lopez Lazkaon bizi da. MIKEL ALBISU

«Nire herriko merkatu plaza garrantzitsu batek Jauregi dauka izena»

rrantzitsu batek Jauregi dauka izena. Azkarate, Amezkoa... izeneko kaleak ere badaude.

Nolakoa da Veracruz? Tropikala da. Portua dauka. Esaten dutenez, Habanako

Ez dut gezurrik esango: integrazioa ez da erraza. Orain momentu zaila da. Niri iruditzen zait, krisiaren aurrean, nahiz eta denbora asko eraman hemen bizitzen, beste era batera begiratzen gaituztela. Munduko toki guztietan gertatzen da gauza bera. Arazo ekonomikoren bat dagoenean, pixka bat errefusa hori sortzen da, barrera hori sortzen da. Nik uste dut euskarak integratzen laguntzen duela. Euskaraz dakiten lagunekin hori ikusi dut, baina gainditu gabeko irakasgaia da euskara.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Arana, erdian, Larra単aga alkatearekin eta lagun batekin 1999an, Legazpiko alkate ohiei egin zitzaien omenaldian.

Legazpin emakumea alkate Emakumezko bakarra izan da alkate Legazpin: Maria Itziar Arana. Bigarren Errepublikan agindu zuen.

Asier Zaldua Legazpi Legazpiko alkatearen bulegoan, alkate ohi guztien argazkiak ikus daitezke eta, bertan, emakume bakarra ageri da. Maria Itziar Arana Iraola izan zen eta 1933n agindu zuen. 1931ko apirilaren 12an, Bigarren Errepublika aldarrikatu aurreko udal hauteskundeak izan ziren, baina espainiar estatuko 2.748 herritan ez ziren egin: hautagaitza bakarra osatu zen eta udalak 1907ko hauteskunde legeko artikulu batean oinarrituta eratu ziren. Legazpiko hautagaitza bederatzi gizonek osatzen zuten: hiru abertzaleak ziren, eta gainontzeko seiak katoliko independenteak. Baina gobernuak, herri horietan, enpresariek eta elizak presioa egin izanaren susmoa zuen, eta 1933 hasieran, 20 egun eman zituen udalbatza

JOSE MARI URCELAY

desegin, eta batzorde kudeatzailea eratu eta hauteskundeak deitu zituen. Batzordea, herriko funtzionari gazteenak eta zergapekoen eta langileen ordezkariek osatu behar zuten. Legazpiko funtzionari gazteena, Maria Itziar Arana 27 urteko irakaslea zen. Donostiarra zen eta 1931n heldu zen herrira. Batzordeko gainontzeko kideek alkate hautatu zuten, eta 1933ko urtarrilaren 24an hartu zuen kargua. Lau hilabete egin zituen alkate eta epe horretan, Brinkola eta Telleriarteko eskolako eta errepide berriko lanak bukatu zituzten, musika banda sendotu zuten... Hauteskundeak apirilaren 23an egin ziren, eta lehenengoz emakumezkoek botoa emateko eskubidea izan zuten. 1936an Aranak Legazpin eskolak emateari utzi zion.


GOIBERRI 13

ARGAZKI ZAHARRA

1937ko urte hasieran, Gabiriako Amaiur batailoiko gudariak Bizkaian izan ziren. GOIBERRI

Gabiriako Amaiur batailoia

Loinaz Agirre Gabiria Ander Iurritak utzitako argazkiak 75 urte ditu, eta Gabiriako Amaiur batailoiko gudariak dira bertan ageri direnak. Goiko ilaran dauden gudariak, ezkerretik eskuinera, Ramon Iztueta, Juan Joxe Deba, Pedro Alustiza, Antonio Ariztimu単o, Frantzisko Alustiza, Jesus Izagirre, Santi Agirrebengoa eta Joxe Mari Gabiria dira. Bigarren ilarakoak,

Eugenio Azarola, Bizente Urbistondo, Patxi Murua eta Markina. Higurrenean, berriz, Tomas Uria, Felix Oiarbide, Luis Alzueta, Simon Alzueta, Juan Joxe Etxaleku eta Roke Oiarbide ageri dira. Beheko lerroan, Markos Zabaleta, Joxe Manuel Mendia, Eusebio Otegi, Paulo O単atibia, I単aki Jauregi, Kasimiro Salsamendi eta Joxe Ramon Igartzabal daude.


14 GOIBERRI

GIDA

Aholkularitza

Mugikortasunaren aldeko obrak errazteko, aurrera pausoak ematen ari dira lege aldetik.

Igogailuaren instalazioa: geroz eta erraztasun gehiago skotan etortzen zaizkigu herritarrak bulegora gai honen inguruko zalantzak argitzera. Igogailua jartzeko beharra dute etxejabeen elkarte askotan, baina instalazioaren zailtasun teknikoak, ordaindu beharreko dirutza eta bizilagunen arteko desadostasunak zalantza eta galdera ugari sortzen ditu. Garbi dagoena da, azken urte hauetan, mugikortasunaren aldeko obra txiki eta handiak errazteko, aurrera pausoak ematen ari direla legeari dagokionean. Geroz eta adostasun maila txikiagoak behar dira horrelako instalazio bat egiteko baliozko akordio bat lortzeko. Gaur egun, honako hauek dira bete beharreko baldintzak: Komunitatean ezindurik edo 70 urtetik gorakorik ez balego, jabekideen eta partaidetza kuoten 3/5ak instalazioaren alde

A

Auzoki, komunitateen administrazioa

egon behar du. Aldiz, komunitatean ezinduren bat edo 70 urtetik gorako pertsonaren bat balego, jabekide eta partaidetza kuoten aldeko %51arekin nahikoa da. Adineko pertsona edo ezindu horrek ez du zertan eraikinean bizi behar, nahikoa da bertan lan egitea. Are errazagoa da mugikortasunaren aldeko obra txikiak egiteko akordioak lortzea (arranpak, jasogailuak‌). Jabekide bakoitzak ordaindu beharrekoa 12 hileko kuota baino kopuru txikiagoa den bitartean,

nahikoa da eraikinean bizi edo lana egiten duen ezindu edo 70 urtetik gorako pertsona batek eskatzea. Instalazioak egiteko akordioa aipatutako gehiengo horiek errespetatuz lortzen bada, eraikinaren jabekide guztiak daude ordainketan parte hartzera behartuta, baita lokal eta garajetako jabekideak ere, estatutuetan kontrakoa zehazten ez den bitartean. Hau izaten da gehien egiten diguten galderatako bat: lokaletako jabekideek igogailua

erabili behar ez badute, zergatik ordaindu behar dute? Legea horretan argia bada ere, etxejabeen elkarte askota akordio berezietara iristen dira, eta jabekide batzuk ordainketatik aske uzten dira aldeko botoa lortzeko. Baina aparteko akordio horiek, beti, jabekide guztien oniritzia beharko dute, legearen aurrean baliozkoak izateko. Teknologen alorrean aurrerapausoak eman dira azken urteetan eta lehen ezinezkoa zen toki askotan, igogailuak jartzen ari dira gaur egun. Behean zulorik behar ez duten igogailuak, fatxada kanpotik doazenak‌ Obra nola egin erabaki baino lehen, mugikortasunean aditua den teknikari baten proiektua esku artean izatea oso gomendagarria izaten da. Bukatzeko, Eusko jaurlaritzak diru laguntzak ematen dituen arren, igogailua jartzeko orduan sortzen den arazo larriena, eta beti ere, konponbide zailena izaten duena, ekonomikoa izaten da.


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Zaldibiarren pintura eta egur lanen erakusketa

ANGEL ELORTZA

ZALDIBIAKO UDALA

Zaldibiako hainbat herritarrek egindako artelanak ikus daitezke, otsailaren 26ra bitartean, antzokiko erakusketan. Pintura eta egur lanak dira bertan bildutakoak. Gaur, ostirala, arratsaldez dago irekita (17:30etik 19:30era); asteburuan, berriz, eguerdian. Etzira arte, 12:00etatik 14:00etara, Zaldibiako antzokian.

Sahararen aldeko lasterketa Ormaiztegin

Saskigile tailerra egingo dute Igartubeitin Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian, familientzako antolatzen dituzten tailerren barruan, saskigile tailerra egingo dute. Txotxak gordetzeko ontzia egingo dute, eta oOndoren, Igartu merienda . Bihar, hilak 25, 17:00etan. Igartubeiti baserrian. 3â‚Ź

ESTITXU IMAZ

Bittor Alkiza eta Iban Mayo elkartu ditu Emaneurrek Ordiziako Emaneurre Realekoaren lagunarteak antolatuta, Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiari buruz arituko dira hizketan, Bittor Alkiza futbolari ohia eta Iban Mayo txirrindulari ohia. Gaur, hilak 24, 19:00etan. Ordiziako D’Elikatuz zentroan.

IGARTUBEITI

Sahararentzat dirua biltzeko helburuarekin antolatu dute aurten ere, Ormaiztegin, VI. Salem Hach Embareken oroimenezko lasterketa. 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Jarraian, kilometro bateko lasterketa sinbolikoa egingo dute. Etzi, hilak 26, 11:00etan. Ormaiztegiko plazan.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.