GoiBerri 013

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

13. zenbakia. 2012ko maiatzaren 4a

GOI B ERRI XX. mendeko etorkinak Joan zen mendearen erdialdean Espainiatik jende asko etorri zen, bizimodu hobe baten bila. 8-9

Ana Requerey (Kordobakoa) eta Maria Antonia Hortiguela (Burgoskoa) Ordiziako Barrena parkean. GOTZON ARANBURU

I単igo Garrido 3 Iritzia 4-5 Elkarrizketa: Belen Arrondo 6-7 Josu Etxezarreta 10 Nerea Otegi 11 Burdinolak Legazpin 12 Mariren bizilekua 13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Iñigo Garrido Zumarragako Udaleko langilea

«Ordiziako alde zaharrean poteatzea beti oso gustuko izan dut» Asier Zaldua Zumarraga Hilaren 11n Zumarragako Eitzaga auzoko San Isidro jaiak hasiko dira. Bertakoa da Iñigo Garrido (Zumarraga, 1973). Santuaren izena daraman kalekoa, hain zuzen ere.

Zer egin behar duzu jaietan? Dagoeneko ez dut parrandarik egiten. Egun umeekin barraketara eta txokolate-janara joatea tokatzen zait. Baina gustura joaten naiz, e!

tara joateko, baina bat esatearren, Costa Rica.

Janari bat.

Liburu bat.

Edari bat.

Bernardo Atxagarenak eta Hasier Etxeberriarenak asko gustatzen zaizkit.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musika talde bat.

Gorroto duzuna.

Euskal musika ia guztia atsegin dut. Bat aipatzearren, Fermin Muguruza.

Badaude gustuko ez ditudan gauzak, baina ez dut ezer gorroto.

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Mendian ibiltzea eta irakurtzea.

Semea eta alaba jaio zireneko egunak.

Oporretarako leku bat.

Amets bat.

Toki guztiak dira onak oporre-

Zoriontsu izatea.

Zaletasun bat.

Arraina, era guztietara. Sagardoa. Familia eta lagunak.

«Eitzagako jaietan ez dut parrandarik egiten, umeekin barraketara joatea tokatzen zait»

Goierriko txoko bat. Ordiziako alde zaharrean poteatzea beti oso gustuko izan dut. Gaztetan sarritan joaten ginen.

Herriko alkate bazina... Ez nuke alkate izan nahi.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Rufino Iraola Garmendia Idazlea

Ez da primaderak alaitzen ez duenik daberrian, naturak eztanda egiten duenean, argia ere hazi eta luzatu egiten da. Orduan, berandutxo ere, eguzki-printzak ikusten dira etxeen leihoetako kristalen kontra zartaturik. Eta han, urrunean, horizontelerroaren gainean, arrautzagorringoa, hurrengo egunerako eguraldi ona iragartzen. Eta beheko ibaian itotzen dira handik datozen urrezko ezpata mehe eta luzeak, eta kristaletakoen antza dute, material berarekin eta fabrika berean eginak dirudite. Ortziak arrautza-gorringoa irentsi ondoren hasi dira ilunaren lehen zantzuak. Gero freskura dator, eta ondoren jaioko da erabateko iluna. Freskura eta gaua elkarren ondoan ibiltzen dira beti. Gaur ilargia ere adiskide dute. Gaugiro paregabea dago. Gure elkarte gastronomikoaren terraza mahaiz beterik dago. Oraingoz, eserlekuak hutsik, baina sua piztuta. Ikatz gorituaren beroa parrillan itsatsi da. Arkume-txuletak ipini dizkiogu gainean, laster mahaian eseriko diren hogei lagunen begiak ase eta sabelak betetzeko. Gustuko janak eta edari onak bizkortu egiten dituzte irudimena eta mingaina. Orduan etortzen dira txisteak eta ateraldiak. Ba omen zen Goierri aldean Joxe izeneko gizaseme bat, eta gailegoak ez gutxi Goierrin.

U

Behin, Joxe hori tabernako atetik kanpora begira omen zegoen eta galdetzen dio gailego batek: «Jóse,¿qué tiempo hace?». Eta Joxek erantzun: «Lambroa». Gailegoak berriro: «¿Qué es esu?». Eta Joxek: «Menos que zaparrada». Beste behin, askotan bezala, Joxe beste lagun batekin omen zetorren autoan, eguna sagardotegian igarota. Eta Joxek esaten dio lagunari: «Hi, nahi badek paeta jo zak, baino frenuari ez iok eman, leher beteta netorrek eta». Joxeren semeetako bat alkate izan zen, orain gogoan ez dudan herri batean, eta galdetzen diote Joxeri: «Hi, Joxe, zuen seme hori zein partidutakoa dek?». Eta Joxek: «Ez zekiat, ba, moteil… Eskubiko Ezkerrekoa edo…» Gero ilargi-argitan, elkarteko atari aurrean, hasiko gara solasean. Ez ilargiak bakarrik, mundu osoak ere hartuko du konpondu ederra gure hitzekin, Raxoik berak ere non aurkituko luke kontseilari hoberik? Ipini dugu aurreneko adreilua: «Hau duk gaugiroa! Mundu hau egin duenak badik guk adinako abildadea!». Besteak: «Mundu hau egin? Mundu hau ez dik inork egin. Bere kasa sortua duk?». Ez du inork isildu nahi: «Bere kasa, e?Jar hadi aurreko baratzeari begira eta ikusiko duk zenbat hartzen duan, erein gabe». Bigarren kopa ezkero politika mintzagai izango dugu. Batena

«Zenbat ote gaude prest besteei geure buruari baino kasu gehiago egiteko?»

jakina dago: «Politikorik onena zintzilik!». Aldamenekoak: «Hi, erlatibiza ezak pixka bat». Gero etorriko dira erregearen elefante-ehizak eta beste kontu batzuk. Honetaz ere gogoratu da bat: «Polita duk, horratik, errepublikaren egunean erregeak istripua izatea!». Beste batek gizakiaren berezko izaerari leporatzen dizkio gauza asko: «Hemen, ezin duenak ez dik sartzen eskua zakuan. Guk ere bai ahal izanez gero!». Finenaren itxurakoak zorrotz bota die: «Zaudete isilik, hori ez duk horrela eta!». Badira uste dutenak norberagandik hasita ezagutzen dela ongien bestea, eta hortik ateratzen ditugula kontuak. Berdin alderantzizkoak, hau da, pentsatzen dutenak besteak hobeto ezagutzen gaituela guk geure burua baino. Hala ere, zenbat ote gaude prest besteei geure buruari baino kasu gehiago egiteko? Eta ikatz-sua erabat itzaltzen den bitartean, horrelaxe jardungo dugu, jeneralean goizeko ordu txikiak arte, eta orduan hemen ipintzeko modukoak ez direnak ere esaten ditugu, nahiz eta, batzuetan, oroitu ere ez ditugun egiten. Besteetan, berriz, hurrengo egunean lotsa apur bat sentitzen dugu, baina sekula ez errepikatzeko gogoa kentzerainokoa.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Santikutz jaiak Igandera arte luzatuko dira aurten Santikutz jaiak Legazpin. Jaietako azken egunean, igandean, ospatuko dute Mirandaola Eguna, eta ohitura legez, olagizonek martxan jarriko dute ola. Kolorez eta doinuz beteriko eguna izaten da, ezagutzen ez duenarentzat, ikusteko aparteko aukera.

Bibitako txapeldunak baditugu, txapela Errioxara joan da aurtengoan. Gezurra dirudi, Titinek 43 urterekin oraindik zer eman dezakeen erakusten jarraitzen du. Merinori buruz zer esan, abuztuan gaixotasun batek kirola utzi araziko ziola uste genuen, eta atzelari onena ez bada, hauen pare dagoela erakutsi du. Txapela finaleko onenentzat izan da ezbairik gabe. Baina igandeko finalari zerbait falta zitzaion: txapelketako jokalari onena. Aimar Olaizolarekin beste zerbait izango zen. Datuak hor daude. Goizuetakoak, Beroizekin, ligaxkako partida guztiak irabazi zituen, eta nola gainera. Finalerdietako ligaxkan dena aldatu zen. Lehenengo partida irabazita, bigarren jardunaldirako, Titinek irabaz ziezaiokeen frontoi bakarra aukeratu zuten enpresek, Gasteizko Ogeta. Partida ikusgarri batean hala gertatu zen, 22 eta 20 irabazi zuten errioxarrek. Finala zirudien, ikusitakoagatik eta beste pronostikorik ez zegoelako. Baina txapelketa luzea da, eta Beroizek

pott egin zuen. Eskuak txikituta salduta utzi zuen Olaizola. Aixe irabazten ari ziren partida eskuetatik joan zitzaien. Olaizolak, hutsik egin gabe eta txapelketako onena izanik, finalerako txartela galdu zuen, gizon jokatuz gainera. Aimarrek finalerako txartela galdu zuen eta guk ikuskizuna. Titin eta Merinoren merituak ez ditut gutxietsi nahi, baina Aimar Bizkaia frontoian egon balitz historia beste bat izango zela uste dut eta ikuskizuna ere bai. Aupa Aimar!

Igor Sarriegi

bat eta

Ez naiz ni Aimarren dohainak ezkutatzen arituko. Bere lorpenak hor daude begiratu nahi dituenarentzat. Binakako txapelketa, ordea, binakakoa da, ez buruz-burukoa. Bikotea da, bikote bezala ondo aritu behar dena. Bietako batek, hainbat arrazoi tarteko, kale egiten badu, akabo. Txapelketa luzea pilotari guztientzat izan da, eta denek zekiten hasi aurretik finalera iristeko bidea maratoiaren adinakoa zela. Aimar sartu ez den arren, bi bikote onenak aritu dira finalean. Izan ere, onena izateak berekin daraman beste ezaugarri bat, gogorrena izatearena da. Gainera, pronostikoak haustearena, kirolak berekin duen gauzarik ederrenetarikoa da. Bestela, aspergarria litzateke oso. Txapelketaren aurkezpena egin zenean, denek jo genituen faborito Olaizola-Beroiz, eta Irujo-Barriola bikoteak. Futbolarekin alderaketa eginda, Bartzelona eta Real Madril bezalakoak zirela esan genuen. Eta gerora, ez bata eta ez bestea ez dira sailkatu. Egia da finala bera ez zela goi mailako partida izan, baina hori askotan gertatzen da. Finalean gertatu ziren beste kontu pare batek

bat

Jon Balentziaga

eman didate niri zer pentsatua. Merinok sekulako partida egin zuen, hori bistakoa da. Dena den, kalanbreak tarteko, edozein unetan aldageletarako bidea hartu eta bederatzi minutuko atsedena hartzea gehitxo iruditzen zait. Xala eta Laskurain ixilik geratu ziren arren, zer pentsatua eragiten didan gaia da. Baita iparraldeko pilotariak salatu zituen txistuak ere. Errioxako pilotazaleak hazita etorri eta puztuta itzuli ziren etxera. Badituzte horretarako arrazoiak, baina galtzen bezala irabazten ere jakin egin behar da.


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

GOIBERRI

Belen Arrondo

STEE-EILAS sindikatuko bozeramailea

ÂŤKrisiaren aitzakian hezkuntza erabiltzen ari dira dirua aurreztekoÂť Miriam Luki Beasain Belen Arrondo (Beasain, 1956) STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaidea da, eta sindikatuko bozeramailea. Gasteizen bizi da. Irakasle ikasketak egitera joan zen, eta 1977. urtetik gaur arte, lanpostua hango Umandi ikastolan dauka. Espainiako gobernuak hezkun-

tzan murrizketak egingo dituela iragarri berri du. Arrondok, hala ere, murrizketak aspalditik datozela dio. Gasteizen bizi den arren, noizean behin Goierrira pozik etortzen da. Bere familia zuzena Beasainen bizi da, eta inguruko herrietan zeharkako famili ugari dauka. Belen Arrondok Goierriko berriak jarraitzen ditu.

Hezkuntzari dagokionez, zeintzuk dira zehazki Espainiako gobernuak iragarri berri dituen murrizketak? Azken urteetan murrizketa ugari jasaten ari gara hezkuntza munduan, bereziki, irakaskuntza publikoan. Azkenak, Madriletik etorri dira: ikasleen kopurua %20 haziko da gelako, irakasleen eskola orduak igoko

dituzte, bajak 10 egun pasa arte ez dira ordezkatuko, soldaten osagarriak kenduko dituzte, eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan hainbat neurri ezarriko dituzte.

Azkenaldian, egunero ia, hezkuntzaren alorrean egingo dituzten murrizketen berri ematen dute. Gero eta larriagoa al da egoera?


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Zalantzarik gabe, azken neurri hauek eta aurrekoek, egoera larritzen dute. Hilabete asko daramatzagu hau guztia salatzen, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian zein Nafarroan: langile kopuruak behera egiten duen bitartean, ikasle kopurua gora doala, ordezkapenak ez direla modu egokian betetzen, lan zama gehitzen ari dela... Finean, hezkuntzan ez dela behar beste inbertitzen. Ondorioa hezkuntzaren izugarrizko atzerapausoa da, eta hainbat urtetan lortutakoa kinka larrian jartzea.

Nola eragingo dute neurriek irakasleengan eta ikasleengan? Irakasleek eskola ordu gehiago izanda, beste alor batzuetarako denbora gutxiago daukate: prestaketarako, koordinaziorako, formaziorako... Bestalde, gelan ikasle gehiago baditugu, bakoitzari erantzun egokia ematea zailagoa da. Irakasleen lan zama handituta, ezintasunaren sentsazioa areagotu egiten da. Irakasle asko lanik gabe geldituko da, eta behin-behinekotasunak gora egingo du. Ikasleen aniztasunari erantzuteko ezinbestekoa da baliabide egokiak izatea, eta 30 ikasleko gela batean hori ia ezinezkoa bihurtuko da. Neurri hauek guztiek hezkuntza kalitatea kaltetzen dute zuzen-zuzenean.

Zein da, zure ustez, murrizketa hauen benetako helburua? Nire iritziz, krisiaren aitzakiarekin, hezkuntza eta zerbitzu publikoak erabiltzen ari dira, besteak beste, dirua aurrezteko. Zerbitzu publikoak suntsitzen dituzten bitartean, pribatizazioak bultzatzen dituzte.

Bereziki, hezkuntza sistema publikoaren kaltetan egindako murrizketak al dira? Nire ustez, murrizketa hauek guztiek hezkuntza sistema osoari eragiten diote. Baina, bereziki, eta zalantzarik gabe, hezkuntza sistema publikoa ukitzen dute errotik. Irakasleen lan orduak, ikasle kopurua gelako, eta ordezkapenen gaine-

ko neurriak hezkuntza publikoan zegoen errealitatean oinarritzen dira, eta zuzenean aplikatuko dituzte. Ezin dugu ahaztu sistema publikoa dela ekitatea atzemateko eta kohesio sozialerako berme garrantzitsu bat. Gainera, aldez aurretik, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako gobernuek ezarri zituzten beste murrizketa batzuk irakaskuntza publikoan.

Hezkuntza sistemaren efizientzia ezaren izenean murrizketak beharrezkoak direla esaten ari dira. Efizientzia eza benetakoa al da? Hezkuntzaren kalitatea edo hezkuntzan ematen diren emaitzak hainbat modutara neurtu eta baloratu behar dira. Baina, ebaluazioetan oinarritutako emaitzak ateratzen direnean ere, ezin da efizientzia eza ondorioztatu. Adibidez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban eskola porrota eta eskola uztea %12koa da, Nafarroan %16koa eta Estatuan % 30 ingurukoa. Beraz, guztientzako ez dute errezeta berdinek balio. Guk, herri honetan, gure errealitatetik abiatuta, gure hezkuntza sistema publikoa antolatzeko ahalmena izan behar dugu. Nire iritziz, homogeneizazioa eta zentralismo merkea ez dira bideak. Hemen lortutako mailak atzerako bidean ipintzen dira horrelako neurriekin.

Zeintzuk esango zenuke direla egungo hezkuntza sistemaren ahuldadeak? Eta indarguneak? Erantzulerik ba al dago? Boterean dauden politikoen neurriek ahultzen dute hezkuntza sistema. Erantzuleak Madrilen, Iruñean eta Gasteizen daude. Krisia baliatzen ari dira zerbitzu publikoen aurkako eraso itzela egiteko, eta hezkuntzaren aurka, bereziki. Une honetan hori da ahuldaderik handiena. Hezkuntzan, jendartearen erronka handiei aurre egiten diegu: euskalduntzea, integrazioa ahalbideratzea, guztiontzako aukera berdintasunak lantzea, jakintza eta es-

piritu kritikoa bultzatzea ... Hor jende asko, eskola asko, proiektu asko ari dira jo eta ke, eta hori da gure indargunerik handiena: irakasle eta eskola horien guztien konpromisoa eta eguneroko lana. Barrutik ezagutzen duzunean, oso aberatsa da eskola mundua. Hala ere, hori guztia, egun, Espainian, Nafarroan zein Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban agintea dutenei ez zaie gehiegi axola, eta hartzen dituzten erabakietan eskolarekiko eta eskoletako jendearekiko mesprezua erakusten dute. Eta, kontrakoa egin beharko litzateke: irakaskuntza babestu, zaindu. Hartu duten bideak, tamalez, murrizketa latzen jomugan jartzen du eskola.

Euskal Herriari dagokionez, neurriek autonomia estatutuarekin talka egiten dute zuzenean. Zer eskatuko zenioke Eusko Jaurlaritzari? Orain, autogobernuaren defendatzaile sutsu gisa agertu nahi dute. Aitzitik, Eusko Jaurlaritza-

«Hemen lortu dugun hezkuntza maila atzerako bidean jartzen da murrizketekin» «Gure hezkuntza sistema publikoa antolatzeko ahalmena izan behar dugu» «Politika hauei aurre egin behar zaie; horretarako, mobilizazioa da gure bidea»

ren eguneroko neurriek estatuarekiko erabateko menpekotasuna adierazten dute. Lanbide Heziketarako III. Plana, adibidez, Espainiako araudiaren aplikazioa da funtsean, hemendik bertatik eginiko gogoetarik eta proposamenik gabe. Hemengo eskolaren errealitatetik abiatzea, eta hemengo eragileekin adostasunak bilatzea eskatzen diogu jaurlaritzari. Baina, ausardia politikoa falta zaio hemendik bertatik, benetan, pentsatu eta erabakitzeko. Gainera, gauzak nola doazen ikusita, gero eta beharrezkoagoa da gure bide propioari ekitea. Jaurlaritzari eta Nafar Gobernuari orain arte ezarritako murrizketak bertan behera uztea eskatzen diegu, eta Madriletik datozen neurri berriak ez betetzea.

Murrizketak aplikatu eta gero, gela bat irudikatuko al zenuke? Eta, unibertsitate publikoko gela bat? Murrizketak denbora luzez egon dira gure geletan. 2009tik etengabeko murrizketak egiten aritu dira Eusko Jaurlaritza nahiz Nafarroako Gobernua. Oraingo murrizketak aurreko murrizketen gainera datoz. Gela bat irudikatu? Aurrekoa egia bada ere, gela gehienak leku alaiak dira, biziak. Umeak eta gazteak nekagarriak izan badaitezke, bizi-biziak ere izaten direlako da. Unibertsitate publikoko gela bat? Antzekoa, baina egoera ekonomiko honetan eta tasen igoerarekin, gela horretan egon beharko liratekeen ikasle batzuk faltan botako ditut.

Honen guztiaren aurrean, zer? Hezkuntza inbertsio bat da, krisi garaian are gehiago. Uste dut aurre egin behar diegula politika hauei, eta erantzun. Gure indar guztiekin jarraitu behar dugu mobilizatzen. Ez gaude prest ongizate estatua desmuntatzeko egiten ari diren ahalegin hauek irensteko, eta bidea mobilizazioa da. Guk bide horretatik jarraituko dugu.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Espainiatik Goierrira Joan zen mendearen erdialdean jende asko etorri zen Espainiatik Goierrira, bizimodu hobe baten bila. Asier Zaldua Ordizia Azkenaldian asko hitz egiten da immigrazioaz, baina Goierrik joan zen mendearen erdialdean jaso zuen etorkin uholderik handiena. Espainiatik etorritako langileak eta haien familiak eskualdeko lantegietara etorri zirenean izan zen. Arruntena, lehenengo senarra etortzea zen, eta ondoren emaztea. Baina Maria Antonia Hortiguela (Burgos, 1939) lagun batekin etorri zen, eta Ana Requerey (Kordoba, 1943) gurasoekin eta anaia-arrebekin. Gizonek lanean igarotzen zuten eguna, eta emazteek etxean, eta hala, bizitoki berrira egokitzea zailagoa izan zen emakume horientzat guztientzat. Hortiguela Villayerno Morquillas herrian jaio zen, eta 17 urterekin iritsi zen Zumarragara. «Nire jaioterria nekazal herria da eta ez nuen gabeziarik ezagutu. Haurtzaro oso polita izan nuen, baina 1956an Gipuzkoara etortzea erabaki nuen». Ez da hartutako erabakiaz damu, baina berak orduan egindakoa ez egiteko aholkatzen die orain gazteei. «Maistra ikasketak hastekotan nintzen, baina dirua irabazi nahi nuen eta lagun batek eta biok Telefonicak Bergaran (Gipuzkoa) langileak behar zituela ikusi genuen iragarki batean. Hala etorri ginen». Requerey, berriz, 40.000 biz-

tanle pasatxo dituen Kordobako Lucena herrian jaio zen. Bilore enpresak bertan lantegia zuen, eta familia ia osoari Goierriko lantegian aritzeko aukera eskaini zion Bilorek. Requereyk 13 urte zituen Goierrira etorri zenean. «Aitak Lucenan taberna zuen, baina ostalaritzaz nekatu eta Bilorek langileak behar zituenez, bertan genuen etxea saldu eta guztiok Ordiziara etorri ginen: gurasoak eta hamar anaia-arreba. 13 urterekin hasi nintzen lanean». Biloren lan egin zuen erretiratu zen arte, baina Hortiguela hainbat tokitan aritu zen. «Telefonicatik botoiak egiten zituen lantegi batera joan nintzen, eta handik Plasnorrera». Hortiguela eta Requerey ez bezala, hainbat emakumek ez zuten lanik egiten orduan, eta haien egoera bestelakoa zela diote bi emakumeek: «Gizonezkoek lantegian jendea ezagutzeko aukera zuten, baina emazteak etxean gelditzen ziren, eta horrela oso zaila da leku berri batera egokitzea. Emakume batzuek gaizki pasatu zuten garai hartan».

Euskal Herria, ezezaguna Hona etorri aurretik, ez batak ez besteak ez zekien ia ezer Euskal Herriaz. «Nire anaiak hemen egin zuen soldadutza, eta berak esandakoa bakarrik ne-

kien», dio Hortiguelak. Bere kasuan, ez zuen Zumarragara egokitzeko aparteko zailtasunik izan. Izan ere, bere ustez, «immigranteak hartu duen herrialdera egokitu behar du. Nik asko ikasi dut hemen, eta sekula ez dut arazorik izan. Hemengo hamaika ekimenetan parte hartu dut gainera». Dena den, lehen hilabeteak gogorrak izan zirela onartu du. «Laguna eta biok martxoan heldu ginen, eta Santa Isabel egunean –uztailaren 2an, Zumarragako jaietako egun handian– gaizki pasatu genuen. Ez genituen hemengo ohiturak ezagutzen eta izkina batean gelditu ginen. Kokilduta jaitsi ginen Antiotik herrira. Hurrengo urtean, ordea, festan murgildu ginen eta primeran pasatu genuen. Ordutik, urtero dantza egin dut eta erretiratuen egoitzan antolatu den arin-arin eta

«Nire ustez, immigranteak hartu duen herrialdera egokitu behar du» Antonia Hortiguela Burgosko etorkina

«Emakumea etxean geratzen zen eta askok gaizki pasatu zuten garai hartan» Ana Requerey

Kordobako etorkina


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Maria Antonia Hortiguela eta Ana Requerey Ordiziako Barrena parkean. GOTZON ARANBURU

fandango ikastaroan parte hartzen ari naiz». Requereyri, berriz, gutxien gustatu zitzaiona eguraldia izan zen: «Abuztuan heldu ginen eta zirimiria ari zuen orduan ere». Ez batak eta ez besteak ez dute euskara ikasi. Requereyk garai hartan ez zutela kalean hitz egiten uzten dio, baina Hortiguela ez da iritzi berekoa. «Nik pixka bat bat bakarrik ikasi nuen, eta dakidan apurra Jazinto Galartzari zor diot. Hala ere, euskara ikasi ez izanak penatzen nau». Dena den, apur bat saiatu da. «Heldu bezain pronto, nire lagunak eta biok pasiotarren elizako 08:00etako mezara joateko ohitura hartu genuen, euskara ikasteko».

Azentuaz harro Biek hala biek, ederki bat egin dute Ordiziako zein Zumarragako ohiturekin, baina ez dute jaioterria ahaztu, eta sarritan itzultzen dira Burgosera eta Kordobara. Requereyk, oraindik, ez du Andaluziako azentua galdu. Hortiguelak dio, Burgosen ere nabaria dela immigrazioaren eragina, «udan han ere euskara entzuten baita kaleetan, garai hartan, hango jende asko etorri baitzen Euskal Herrira». Lucenatik ere jende asko etorri zen, Bilorek ekarrita, eta Requerreyk gogoan ditu denek elkarrekin Larraitzen igarotzen zituzten egunak. Bizimodu berri baten bila etorri, eta bilatzen zuten hura aurkitu zuten bi dira Hortiguela eta Requerrey. Orain dela hamarkada batzuk ekin zioten bilaketa hari eta, egun, esperientzia hura gogoan, Euskal Herriaren historiaren zati dira, industrializazioak eta ekonomiak bultzatuta aurrera egiteko beharrezkoa aurkitu zutenetako bi.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Geroz eta gazte gutxiago dira artzain, eta are gutxiago artzantzatik bakarri bizi direnak. Josu Etxezarreta da horietako bat.

Ane Arrieta Segura Josu Etxezarreta (Segura, 1989) artzantzatik bakarrik bizi den gazte bakarrenetarikoa da egun Goierrin. Parranda, lagunartea eta lana uztartzea lortzen du Etxezarretak bere egunerokoan, bere lana oso lotua bada ere.

Zenbat urterekin hasi zinen artzain? Hasi-hasi, jaio nintzeneik: amarekin, osaba-izebekin... eta amonarekin ere bai! Beti ardi artean ibili izan naiz.

Zer egiten duzu egunerokoan? Orain, goizean-goiz jeiki eta 07:00ak aldera edo ardiak jetzi, jaten eman, zelaira eraman... Basura edo ihintz handia badago beranduxeago jezten ditugu, tripetatik nahastuta ibiltzen baitira. Iluntze aldera, berriz, 19:00ak inguruan, berriro jetzi eta ikuilura eramaten ditugu.

Hori udaberrian; eta udan? Maiatz amaieratik Santu Guztien Egunera arte Urbiara eramaten ditugu. Bost hilabete inguruan antzututa egoten dira, eta egunean pare bat aldiz kasu egitera joatearekin nahikoa da.

Beraz, uda partean lasaiago bai, baina oporrik gabe, ezta? Bai... Udan askatasun gehiago izaten dugu, baina opor-oporrik ez. Baina tira, ezin arituko gara beti negarrez! Lan lasaia izaten da uda partekoa [barrez].

Etxean ikasita eraman zenuen guztiaz gain, zer ikasi zenuen Arantzazuko Artzain Eskolan?

«Pentsuaren prezioa gora doa, lehortea ere bai eta esnearen prezioa oso baxua da»

ANE ARRIETA

«Gazte batentzako inbertsio handiegia da artzantzan egiten dena»

Ikasi-ikasi gauza gutxi. Gehinbat makineria berriak nola erabili, gazta teknologia berriekin nola egiten den ikasi... Horrelakoak bai. Baina ardi mozten, umeak kentzen, errenak sendatzen eta halako gauza gehienak etxetik ikasita eraman nituen. Izan ere, Arantzazuko eskolara artzantzaz ezer ez dakiten jendea ere joaten da. Ni ibili nintzen garaian esaterako, hiru txiletar, Asturiaseko bat, bizkaitarrak, arabarrak, nafarrak... 30 urtez azpiko 16 lagun.

Eta zu bezala, artzantzatik bakarrik bizi den gazte asko ezagutzen al duzu inguruetan? [Denbora luzez pentsatzen aritu ondoren] Ez... Lazkaomendin uste dut bat badela bat, baina gainerakoan ez zait burura inor etortzen. Izan ere, inbertsio handiak daude egin beharra egun. Guk iaz erosi genuen makina, baina gazteek ez dute halakorik egiteko dirurik; oso zaila da horri buelta ematea.

Zuen Arbelaitz izeneko gazta Idiazabal Gazta izendapenaren barruan dago. Hor ere egoera okertzen ari dela esan zuten Artzain Eguenean... Erregistratuta gaude bai, baina oso gazta gutxi egiten dugu guk. Hobe da gutxi egin baina egiten dugun hori saltzea. Bezero fijoak ditugu gehienbat. Idiazabalgo ikuiluan eta Urbiako Arbelar txabolan saltzen dugu ardi Latxa mutur beltzen esnearekin egindako gure produktua. Baina ari da bai egoera okertzen: pentsuaren prezioa igotzen ari da, leku batzuetan lehortean daude, esnea oso prezio baxuan saltzen da...

Eta geroa? Geroa beltz; beltz ikusten dut...


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Ezkerrean, Nerea, Mikel, Markel eta Nahia; eskuinean, Txinako janari postu bat.

Nerea Otegi

NEREA OTEGI

Txinan bizi den ordiziarra

«Berdin dio ingelesez edo euskaraz hitz egin,txinerarik gabe ezin da ezer egin» Loinaz Agirre Ordizia Nerea Otegik (Ordizia, 1977) 9 urte daramatza Asian. 2003an Indiara joan zen mutil lagunarekin. Urtebetera, Txina hegoaldera joan ziren, eta 2007tik Shanghain bizi dira bi seme-alabekin batera.

«Indian, asko oso behartsuak dira, baina hala ere parrea ezpainetan dute»

Ordiziatik Donostiara eta Donostiatik Indiara. Zer moduzko esperientzia izan zen Indiakoa?

beraiek maite eta ulertu ahal izateko. Asko oso behartsuak dira, baina hala ere, parrea ezpainetan dute.

Mikel [bikotea] lanera joaten zenean, indiarrak eta beraien kultura ezagutzen pasatzen nuen denbora. Arratsaldero parkera jaitsi eta bertakoekin komunikatzen saiatzen nintzen, nire ingles eskaxarekin eta beraien hindi hizkuntzarekin. Liburu bat irakurtzen jartzen nintzen bankuan eserita, hasieran lotsaz, baina gero, pixkanaka, aldamenean eseri eta ikutzen hasten zitzaizkidan, eskua, aurpegiko azala, ilea..... sensazio arraro baina politak bizi izan nituen bertan. Motza izan zen gure egonaldia baina nahikoa

Eta Txinan? Txina oso grisa da. Hemen kontrakoa pasatzen zait. Ia zortzi urte damazkit eta oraindik kosta egiten zait beraien jokabide asko ulertzea. Hegoaldean bizi ginenean atzerritar gutxiago ginen, eta hasiera gogorra izan zen. Berdin zion ingelesez edo euskaraz hitz egitea, txinerarik gabe ezin zen ezer egin. Beraz, txinera ikasi beste aukerarik ez nuen izan. Txinera eta ingeleseko eskoletara apuntatu nintzen, eta jende gehiago ezagutzeko aukera izan nuen. Ondo-

ren, estetika zentro batean hasi nintzen lanean. Urte betera Markel semea jaio zen. Handik aurrera, oso gustura, nire denbora guztia berarentzat. Gero, bi urtera, Nahia jaio zen eta beraiekin nago momentu oro.

Goierritik atera zinenean, zer egin zitzaizun gogorrena? Gogorrena, dudarik gabe, amarengandik banatzea izan zen. Indiako egonaldia motza egin zitzaidan eta, oso baikor eta edozertarako prest nengoenez, ez zitzaidan gogorra egin. India utzi eta Txinara joatea gogorra izan zan. Egunerokotasun hura oso gogorra egin zitzaidan. Hasierako sei-zazpi hilabetetan antzezlan bateko farola, edo

Babeslea

poste, edo eserleku bat bezala sentitu nintzen. Jendea aurretik pasa eta pasa, jende askoren tartean ibili, baina inorekin ezin hitz egin. Ordu diferentzia dela medio ezin amari edo lagunei deitu behar nuen momentuan... Azkenerako, parean pasatzen ziren txinatarretan Ordiziako ezagunen aurpegiak ikusten nituen. Behin txinera hitz egiten hasi nintzenen dena aldatu zen. Orain gustura gaude.

Etxetik kanpo lanik egiten al duzu? Ni ofizioz edergintzan, makilatzailea naiz. Baina orain nire lana bakarra da: Markel eta Nahia. Umeak hezi, Txinan hain gutxi nabaritzen diren baloreak erakutsi, euskaraz hitz egin, irakurri, idatzi, matematikak, erdara ere pixkanaka hasi naiz erakusten... Aukera paregabea daukat beraiekin nahi dudan denbora guztia pasatzeko, eta oso pozik nago nire lanarekin.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Burdinolak Legazpin XIV. eta XV. mendeetan hogei burdinola egon ziren martxan, aldi berean, Legazpin; burdingintzak Goierri garaian izandako indarraren isla da. XVI. mende hasieran burdinola indartsuenek baino ez zioten eutsi. hauetariko batzuk hipotesi honen alde egiten duten zenbait egitura gorde dituzte», azaldu du. Ubitartek, adibidez, ubidea gorde du; eta, Urtatzaolak erreka gaineko arku bat du ubideaz gain. Nolanahi ere, horiei buruzko idatzizko dokumenturik ez dagoela dio. Garai hartan, aldi berean, hogei burdinola inguru martxan egonda, burdinoletan zuzenean nahiz industria honi lotutako gainontzeko lanbideetan lan egiten zutenak, asko zirela ondorioztatu daitekeela dio dokumentazio zentroko arduradunak: ikazkin, mandazain, merkatari, arotz, hargin... XVI. mendean burdinola indartsuenek baino ez zuten aurrera egin; beste askok ateak itxi zituzten. Miriam Luki Legazpi Burdingintzari buruzko lehenengo idatzizko aipamenean, Legazpi hitza ere lehenengo aldiz agertzen da. Aipamen hau 1290. urteko apirilaren 18an Gaztelako Antso IV.a erregeak Segurari emandako hiri-gutunean jasotzen da. Gaztelako erregeak, gutun horretan, Legazpiko burdinolak Segura aldera hurbiltzeko agindua eman zuen; izan ere, haizeolak lapurrentzat harrapakin errazak izan ohi ziren, mendietan sakabanatuta zeudelako.

Hasierako aipamen hartatik, gutxienez, Legazpi eta burdina estuki lotuta egon dira. Lehenengo haizeolak, ondoren burdinolak eta XX. mendean Patrizio Etxeberriak erreminten ekoizpenari heldu zion. Burdinolen urrezko garaia XIV. eta XV. mendeetan izan zen. Dokumentatuta dauden burdinolak hamasei inguru dira: Brinkola, Gibelolagoikoa, Arabaolaza, Olazarra, Barrendiola, Elorregi, Mirandaola, Olaberria, Bikuña, Plazaola, Masukariola, Barrenolea, Matxain,

1950. urtearen inguruan burdinola kanpotik. LENBUR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Mendiaraz eta Bitoriola. Hala ere, Lenburreko dokumentazio zentroko arduradunak dioenez, «hauek ez ziren denak izango». Saturnino Telleriak Historia de Legazpia lanean Igaralde, Ubitarte, Azpikoetxea, Mantxola, Urtatzaola eta Ibarrola ere burdinolatzat hartu zituen. «Ezin dugu ziurtasunez esan horietako zeintzuk izan ziren burdinola, baina zeharrola

Mirandaolako festa Lanean jarraitu zuten burdinolen artean dago Mirandaolakoa. Egun bisitatu daiteke, eta hileko lehenengo igandean martxan ikus daiteke. Burdinola honetan, 1580. urtean gertatutakoa irudikatuko dute etzi, Legazpiko Santakutz jaien harira. Urte hartan, maiatzeko igande batean, lanean ari ziren olagizonek gurutze bat atera zuten sugarretatik. Legazpiarrek ustezko mirari hura irudikatuko dute etzi, Mirandaola parkean egingo duten erromerian.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Helmuga Arrapaitz

Irteera

Agorta-Murumendi Luzera: 2,78 kilometro Denbora: 45 min. Altitud max: 864 metro. Desnibela: 315 metro. Zailtasuna: Erraza. Aralarren ikuspegi ederra dago Murumendi gailurretik. LOINAZ AGIRRE

Mariren bizilekua Gipuzkoako mendirik gehienak ikus daitezkeen gailurra da Murumendi, Goierriko eta Gipuzkoako balkoia da. Loinaz Agirre Beasain Tradizio mitologiko handiko mendia da Murumendi. Euskal mitologiaren arabera, Mari jainkosaren bizitokietako bat izan zen Murumendi. Itsasondoko eta Beasaingo lurretan dago Murumendi, eta Mandubiatik, Itsasondotik eta Ordiziatik igo

badaiteke ere, Beasaingoa aukeratu dugu, Agortatik, Usurbe magaletik, doan bidea. Ibilbide erosoa da haurrekin egiteko, nahiz eta euria egindakoan, lokatza dezente pilatzen den bidean. Agortara iristeko, Beasainen, Andre Mari Elizatik gora, hilerri

tan, eta Itsasondo eta Beasain herrien arteko mugarriak ikus daitezke. Ehizerako postuak ere bai.

Arrapaitz iturria aldera, Erauskin auzo aldera hartuko dugu. Usurberen magalean, hormigoizko aparkalekua dago, eta bertan autoa utzi ondoren, eskuin aldera hartuko dugu, Jokin Leunda zenaren oroitarritik gora. Hiru mendixka zeharkatu eta laugarren mendia da Murumendi. Bide guztian, Aizkorri nahiz Aralar aldera, bista zoragarriak daude. Mandubitik datorren bidegurutzearekin bat egiten duen tokian, erdiko bidetik egingo dugu aurrera. Bidea estutzen da ber-

Arrapaizko iturrira iritsiko gara berehala. Edalontzia eta pitxarra daude bertan. Berehala ikusiko dugu Murumendiko tontorra. Izei baso itxia pasa, langa pasatu, eta gailurrerako bideari ekingo diogu. Gailurretik, edozein tokitara begiratzen dugula ere, mendiak ikusiko ditugu; eguraldi garbiarekin, baita itsasoa ere. Tontorrean, Estanislao Iturriotzek egin eta Aizkorri mendizale elkarteak jarritako mendien mahai mapak lagunduko digu mendiak kokatzen.


14 GOIBERRI

GIDA

Osasuna

Urtaroa: udaberria Elementua: egurra Organoak: gibela, besikula, begiak eta muskuluak daberria alaitasunaren eta hazkuntzaren urtaroa da. Argi gehiago daukagu eta tenperatura igoerarekin lotzen dugu udaberria, nahiz eta beti ez den horrela izaten. Hori bai, udaberrian, beti, milaka lore eta lan-

U

Belardendak

dare jaiotzen dira, eta udaberrian, beste garai batzutan bezala, gorputzak behar duena ematen digu lurrak.

Lanbroa eta Lanbroa II belardenda

Lanbroa eta Lanbroa bi

Negua pasata eta gorputza berotzeko kaloria askoko platerez elikatu ondoren, gorputza garbitzeko garaia da, eta gure gibela eta bixika mainatu egingo ditugu, udaberriko landare eta frutu mikatzekin freskatuz. Gure dietan barazki gehiago sartuko dugu, batez ere hosto eta sustrai berdekoak, wakame eta nori algak, garagar eta olo zerealak, zapore garratzak (laktofermentazioa) eta egoste laburrekin sukaldatuak. Gorputza, zirkulazio sistema osasuntsuarekin prestatuko dugu, uda ona izan dezagun. Lanbro eta Lanbro II dendek horretan lagunduko dizute, bakoitzaren neurrira egokitutako produktuekin.

Errezeta Barazkiak baporean Osagaiak: Aza erdi bat txikituta, azenario bat xerratan moztuta, azalore txiki bat, edalontzi bat sagar zuku, tamari goilarakada bat, umeboshi ozpin goilarakada bat, eta kuzu goilarakada bat. Prestakuntza: Batetik, barazki bakoitza, bereiztuta, baporean egin eta salda guztiak ontzi batean nahastu. Bestetik, kuzua uretan urtu, eta saldarekin nahastu. Kuzua erabat gardena bihurtu arte sukaldatu. Barazkiei gainetik bota salda.

Goierriko belar denden gida

- Produktu naturalak - Kosmetika naturala - Masajeak - Dietista - Estetika Manikura eta pedikura Depilazioak Makilajeak - Solariuma

Natxo belar denda.

Bidezar, 7 Zumarraga Tel.: 943 037 527 Nafarroa kalea, 27 Legazpi Tel.: 943 731 798

Zabale belar denda.

Nafarroa etorbidea, 3. Beasain. Tel.: 943 162 110

Ekobaserri produktu ekologiko eta naturalak. Nafarroa etorbidea, 27. Beasain. Tel.: 943 089 262

Ekilore belar dendak. Nafarroa etorbidea, 22. Beasain. Tel.: 943 087 636 Mikelar, 1. Lazkao. Tel.: 943 889 362

Santa Maria kalea, 8. Ordizia. Tel.: 943 881 211


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.