Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
19. zenbakia. 2012ko ekainaren 15a
GOI B ERRI Aktore legorretarra, ‘Bi eta bat ‘ telesailaren grabaketan, atzean Elena Irureta eta Niko Lizeaga dituela. ASIER ZALDUA
Jose Ramon Soroiz Aktorea
«Audientzia ona eta garai bateko izpirituari eustea lortu dugu» 8-9
Garikoitz Arrieta 3 Iritzia 4-5 Jone Beitialarrangoitia 6-7 Ander Gabirondo 10 Garazi Aizpeolea 11 Ibilbidea 13 Asteburuko proposamenak 14 Argazki zaharra 15
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Garikoitz Arrieta Pilotaria
«Lehengusuok baserrian sagardoa egiteko ohitura berreskuratu dugu» Asier Zaldua Olaberria Garikoitz Arrietak (Olaberria, 1975) palan jokatzen du, eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat txapelketa irabazi ditu.
Zaletasun bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Bat baino gehiago oroitzen dut.
Amets bat. Arlo pertsonalean aita izatea eta, bestelakoan, Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzeko eskubidea izatea.
Kirola egiteaz gain, bertsolaritza. Bertsolarien artean, Amets Arzallus eta Sustrai Colina ditut gustuko.
Janari bat.
Oporretarako leku bat.
Edari bat.
Egiptora joan nahi dut.
Sagardoa. Lehengusuok baserrian sagardoa egiteko ohitura berreskuratu dugu.
Liburu bat. Ez dut denbora asko hartzen liburuak irakurtzeko. Egunkaria, ordea, irakurtzen dut.
Amak larunbatetan oilaskoarekin eta txorizoarekin egiten duen arroza.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat.
Azkenekoa: duela gutxi nire urtebetetze eguna izan zen eta neskalagunak talasoterapia batera eraman ninduen.
Latzen taldearen Laztana.
Gorroto duzuna.
Musika talde bat. Hertzainak.
Gezurra eta faltsukeria.
«Larunbatetan amak oilasko eta txorizoarekin egiten duen arroza atsegin dut»
ARGAZKILARIA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Goierriko txoko bat. Irumugata punta.
Herriko alkate bazina. Euskara bultzatuko nuke, eta herriko gazteen beharretara egokitutako etxebizitzak egingo nituzke.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Urbialde plaza 7, behea. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Dionisio Amundarain Itzultzaiea
Herriko festak joan dira
Herriko festak joan dira, ez fu ez hotz, eguraldi txarra joan ohi den bezala, agian ez dira festa izan. Herriko festak joan dira, ez poz ez hits, negua joan ohi den bezala, agian ez dira bizi izan. Herriko festak joan dira, ez gatz ez piper, gaupasa joan ohi den bezala, agian ez dira giza garapen izan. Herriko festak joan dira, ez zur ez harri, haizekeria joan ohi den bezala, agian ez dira zimentarri izan. Herriko festak joan dira, ez geza ez gazi, ur-ardoa joan ohi den bezala, agian ez dira kitzikari izan.
ÂŤHerriko festak joan dira, ez lan ez jan, eguzki galdak indargetu ohi duen soro ongarria bezala. Agian ez dira hausnartzeko izanÂť
Herriko festak joan dira, ez amets ez oroitzapen, lo galdua joan ohi den bezala, agian ez dira artaburu baizik izan. Herriko festak joan dira, ez lan ez jan, eguzki-galdak indargetu ohi duen soro-ongarria bezala. Agian ez dira hausnartzeko izan. Herriko festak joan dira, ez maite ez hastio, garun-garbitzeak egin ohi duen bezala, agian ez dira herritar izan. Herriko festak joan dira, ez zoro ez azti. Haize nahasiak egin ohi duen bezala, agian ez dira buru-galgatze baizik izan. Herriko festak joan dira, ez egun ez gau, zimitorioa izan ohi den bezala, agian ez dira ilargi pitzatu baizik izan. Herriko festak joan dira, bai desirak bai irrikak betea utzirik bihotza: agian beste batean bizigarri ahalko dira izan.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Erakusketa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean jarri dudan erakusketak josumaroto.blogspot.com izena . Nire lanekin osatutako erakusketa honetan, besteak beste, GoiBerri astekarirako egin ditudan lanak aurkitu ahal izango dituzue, baina oraingoan, enmarkatuta eta paretan zintzilikatuta.
Aizu Unai, ez dakidala zeri buruz idatzi! Zein gai nahi duzu? Krisia? Euskal Herriaren egoera? Atez atekoa? AHTa? Urolaren zuzendaritza aldaketa? Berdin zait, berdin zaizu, moldatu beharko duzu (edo ez), oraingoan niri tokatzen baitzait puntua jartzea. Baina ez dizut behintzat, ez krisiaz, ez gure herriaren egoeraz, ez atez atekoaz, ez AHTaz, ez Urolaren zuzendaritza aldaketaz hitz egingo. Baina bueno, pentsatzen jarrita, igual edukiko genuke kontu horiei buruz esateko zerbait. Aportatuko genuke gurea, aizu, zaila ez da eta. Badakizu zergatik? Euskal komunikabideetan gai horiei buruz idazten diren analisi eta iritzi ia guztiek, guztiek ez esatearren, gauza bera esaten dutela iruditzen zaidalako. Horregatik. Orduan, uste dut gu ere gai izan gaitezkeela. Tira, Urolaz hitz egiterako orduan eminentzia batzuk gara, baina beste foro batzuk erabili ditzakegu horretaz aritzeko. Ez, ez, beste kontuez ari naiz, Unai. Horiei tiraka, ez dakit zergatik esaten dudan ondokoa: Euskal komunikabideetan gai horiei buruz (‌) gauza bera esaten dutela
iruditzen zaidalakoÂť. Tristea da nik hori esatea, idatzitakoak ez baititut osorik irakurtzen. Laurdena ere ez. Lehen lerroei erreparatu, testuan hitz klabe batzuk bilatu, eta badakit zein den igorleak helarazi nahi duen mezua edo kexua. Esan nahi dizudana da ausardia falta zaigula gauzak normal kontatzeko. Hitz klaberik gabe. Ea ikasten dugun beldur eta lotsa horiek kentzen. Edo igual kontua da ez daukagula zer kontaturik, nik gaur bezala.
Igor Susaeta
bat eta
Kristo Igor, hauxe enbajada! Orain hasi naiz ulertzen Martxoan Bertsoan nire poltsatik objektua atera eta etxean sobran dudan lehen gauzari bertsoa bota behar dionak zer sentitzen duen. Zergatik begiratzen nauen horren gaizki. New Yorken urtebete eman duen kazetariari, langabezian dagoen soldatzaileak eman behar euskal komunikabideen diagnosia. Baina, hortxe dago agian erantzuna. Sarri, kazetariek edo eruditoek intelektualentzako edo jakintsuentzako testuz betetzen dutela egunkaria. Agian, jende normalaren egunerokotasunari buruz ariko bazinate... Bi gauza aipatu nahi ditut lerro hauen bidez, eta biak kritikak dira. Lehena Zumarragako Kortaberri jatetxearen ondoan dagoen aparkalekuari buruzkoa da, badaramatza eta bizpahiru urte erabat abandonatuta. Sartu orduko zulo handi batetik pasa behar da, eta 4x4 bat baduzu tira, baina bestela... Horrenbeste ari da handitzen non laster baten bat sartu eta gruak atera beharko duela ibilgailua. Zuloa pasata, eskuinera, zabor ontzi bat dago, beti beteta egongo dena; izan ere, inguruan zabor pilo bat edukitzen du lurrean
bat Unai Kerejeta
botata. Aurrerago joanda, obratako burdinazko hesi pilo bat dago bi aparkaleku okupatzen dituztenak. Ezin ahal zituzten beste inon gorde hor utzi beharrean? Bueltan etorrita, berriz, aparkalekutik irteteko ere komeriak daude, ubide handi bat dela eta dena txiki-txiki eginda baitago. Bigarrena, berriz, azkenaldian Urretxu-Zumarragan egon diren lapurreta kopuru igoera ikusgarria da. Garajeetan sartzen dira, autoko kristalak puskatu eta irratiak lapurtzen dituzte (niri orain dela hilabete bezala). Lapur hauek lasai lasai dabiltza, gainera.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
MIRIAM LUKI
Jone Beitialarrangoitia Psikologoa eta haur masaje irakaslea
ÂŤGurasoek ausardiaz intuizioari kasu egitea baliatzen du masajeakÂť Miriam Luki Legazpi Jone Beitialarrangoitiak (Legazpi, 1978) psikologia ikasketak egin zituen eta, egun, terapeuta da Legazpin. Haurrei masajeak emateko teknikak ikasi ditu, eta zabaldu ere bai Goierrin zehar. Zazpi urte dira jada, Ordiziako euskara zerbitzuaren bitartez, urtebete ez duten seme-alaben gurasoei hitzik ez
duen hizkuntza transmititzen erakusten diela. Legazpin hasitako lanari jarraipena eman dio Ordizian. Masaje teknikatik harantago, egunerokoaren zurrunbilotik urrundu, eta haurrak ukitzean bihotzetik ari diren eskuei bidea egitea proposatzen du.
Haur masajeak, jaioberrientzako musika ikastaroak, umeen-
tzako biodantza eta horrelakoak modan al daude? Ez al da betidanik egin dena gogora ekartzea?
tzea. Egun, horrelakoak modan jarri direla iruditzen zaigu, artifizialak direla, baina beti egon dira hor.
Hau ez da moda bat. Ukitzeko eta miazteko gogoa gure senean dago. Aurreiritziekin ahaztu, eta jarduera honek gurasoek, ausardiaz, intuizioari kasu egitea baliatzen du, eta aurrekoek utzitako jakituria berreskura-
Indian jatorria duen Shantala masajean oinarritutako teknika erabiltzen duzu. Zer da Shantala? Indiako emakume baten izena da. Frederick Leboyer ginekologo frantsesak bidaia bat egin
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
zuen Indiara. Calcuttako kaleetan zebilela, emakume bat jaioberri bati masajeak ematen ikusi zuen. Leboyer txundituta geratu zen, eta argazkiak egiteko baimena eskatu zion Shantala izeneko emakumeari. Hura ere harritu zen, bere aurrekoei ikusitako gauzarik ohikoena egiten ari baitzen: haurrari masajea ematen. Ekialdetik mendebaldera ekarri zuen Leboyerrek haur masaje teknika hori, eta Shantala izena jarri zion. Hori guztia, XX. mendearen erdialdean gertatu zen. Gero, Vimala Schneider suediarrak yoga eta erreflexologia teknikak gehitu zizkion.
Gurasoei dagokienez, zeintzuk dira haurrei masajeak ematearen onurak? Gurasoek itxaropen asko izaten dute. Esate baterako, haurra urduria bada lasaituko denaren esperoan etortzen dira ikastarora. Baina, helburua ez da hori, urduritasunari zein lasaitasunari tokia egitea baizik. Haurrari biak erakusteko aukera emango diogu, kalifikatu gabe, proiekziorik egin gabe. Izan ere, askotan proiektatzen dugu gure umeengan. Galtzak zikinak baditu, besteek esango dutenaz kezkatzen gara maiz. Kalean negar egiten badu, besteen iritziak arduratzen gaitu. Masajeen bidez, umeei begiratzen diegu, eta ispilu batean bezala gure irudia jasotzen dugu.
Modu berdinean ematen al dute masajea amek eta aitek? Ikastaroetan parte hartzen duten gehiengoa amak dira, baina aitak ere etortzen dira, eta oso aberasgarria da. Haurrek ukitzeko modu ezberdinak sentituko dituzte. Aitek lurrera ekartzen gaituzte, eta amek bihotzera eramaten gaituzte. Bestalde, errespetuzko ukitzeak jasotzen baditugu, aurrerago ukimen ona eta txarra bereizten jakingo du. Gutako gehienok ukimena ez daukagu kodifikatuta.
Masaje saio baten nondik nora-
koak azalduko zenituzke? Meditaziorako tarte bat hartzen dugu hasteko. Amei eskegi gabeko arropak ahaztu ditzaten eskatzen diet, eta haurrekin egotea, besterik gabe. Bikotea ez badago ere, bere irudia ekartzeko eskatzen diet, osotasuna lortze aldera. Masajeekin hasita, ez da gauza bera masajeak oinetan ematea edo bularrean ematea. Bularrean ematen direnak emozionalagoak dira, eta haurraren aldetik deskarga moduko bat egon daiteke. Amak ez du deskarga hori itoko, hartu eta jaso baizik.
Ba al dakite 0 eta 1 urte bitarteko haurrek bere gorputzaren muga non dagoen? Jaioberriek emozioak ez dituzte sentitzen beren gorputz barruan egongo balira bezala. Masajea trantsizioa da. Uste izan dugu, umea bakantzen dela zilbor-hestea mozten diotenean. Haurrarentzat, ordea, loturak irauten du. Bi gorputz eta arima bat, edo bi arima eta gorputz bat osatzen dute amak eta jaioberriak. Masajeak bereizketa egiten laguntzen du, banaketa hori errazten du. Haurrak bere gorputzaren mugaren kontzientzia hartzen du, eta azalaren bitartez bestearen gorputzarekin harremanetan jartzen da. Horregatik, masajeak hasi aurretik, ukitzeko baimena eskatzeko errituala egiten dugu.
Haur masajea beste zerbaitera iristeko bidea al da? Bai, badira ikastaroan lo hartzen duten haurrak, edota amaren bularretik ateratzen ez direnak. Ez diete masajerik ematen, baina elkarrekin egonez gozatzen dute. Bakoitzaren bizipenetatik abiatuta, anitzak dira azaleratzen diren emozioak.
Adibidez? Aurki lanera itzuliko diren amen erruduntasuna, esate baterako. Lanean hasten direnean seme-alabei behar beste ez dietela emango iruditzen zaie, eta errudun sentitzen dira. Gure
haurrei dena eman nahi diegu, baina lanetik bueltan ere, dena emateko aukera izango dugu. Nolanahi ere, askotan semealabekin gauden denboran ere, gelditu ere ez gara egiten. Masajeen tarteak, une batez gelditzeko aukera ematen digu, umeari arreta osoa eskaintzeko parada. Bikotearekin gauza bera gertatzen dela esango nuke.
Ikastaroarekin, sortzen al dira gurasoen artean loturak? Bakoitzak bere prozesua egiten badu ere, bizipenak komunean jartzeko aukera dute, eta hori da jarduera honen helburua eta emaitza. Benetan polita da, bakoitzak lehenengo eta ondoren elkarrekin, egiten duten bidea ikustea. Pena da gurasoek eta, batik bat, amek elkartzeko espaziorik ez izatea.
Nolakoa da, orduan, ikastaro hauetan parte hartzen duten amen arteko begirada? Hasieran, adibidez, nabarmen kezkatzen dira haurrak negar batean badaude. Nik lasaitu egiten ditut, eta haurrei negar, orro edo oihu egiteko aukera
«Errespetuzko ukitzeak jasota aurrerago jakingo dugu txarrak eta onak bereizten» «Bi gorputz eta arima bat edo bi arima eta gorputz bat dira ama eta jaioberria» «Haurrek egia esaten dute. Gure begirada miopea da, eta beraiena argia da»
emango diegula esaten diet. Bitxia da amok nola begiratzen diogun elkarri. Min ematen diguten bizipenak ezkutatzen ditugu, edota, beste muturrean, zaila denaz baino ez dugu hitz egiten. Amen artean nolabaiteko lehia ere badago, bestearengan proiekzioak egiten ditugulako: «Nola egingo ote du ama horrek, aldi berean, etxea txukun edukitzeko, polit egoteko eta umea zaintzeko?». Bat-batean, ikastaroan elkarren ondoan gaudenean, amak izanda ere, hezur-haragizkoak garela konturatzen gara; finean, bakoitzak ahal duena baino ez duela egiten.
Loturarik ba al du honek guztiak ama eta aita perfektuak izateko xedearekin? Norbaitek esan zuen haur bat jaiotzen denean, ume erreal bat eta ama erreal bat sortzen direla, eta, bide batez, ume ideal bat eta ama ideal bat hiltzen direla. Amatasunak soka luzea dakar. Haurrek ez dute super ama baten beharrik, nahikoa dute ama on batekin. Masajeen bitartez, gurasoak bere buruarekin eta haurrarekin lotzeko aukera dauka.
Masajeekin hasi zinenean ez zinen ama. Orain bai, aldatu al da zerbait? Bai. Hasieran buruko galbahea pasatzen nion denari. Ama izan eta gero, amatasunak itzalei ere bidea zabaltzen diela konturatu naiz. Duda andana, beldur ugari eta besteak epaitzeko joera handia agertzen dira. Haurrek egia esaten dute. Gure begirada miopea den bitartean, umeen begirada argi-argia da.
Haurrengandik zer ikasi badagoela esan nahi al duzu? Txikiak direnean ere, prest egonez gero, nahi gabe ere, badugu zer entzun eta zer ikusi. Amatasunak eta aitatasunak ematen duen botere horretatik haratago, gure seme-alaben aurrean ahul, hauskor eta ez perfekto agertzeko umiltasun asko behar da.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
ASIER ZALDUA
Jose Ramon Soroiz Aktorea
«Joxelontxo izena patentatu izan banu, aberastuta nengoke»
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Asier Zaldua Donostia Jose Ramon Soroiz (Legorreta, 1951) euskaldun askoren aktore kuttuna da. Euskal Herriko Tom Hanks. Izan ere, euskarazko antzezlan eta telesail garrantzitsuenetan parte hartu du. Guztien buru, Ama begira zazu eta Bi eta bat. ETB telesail honen bigarren zatia emititzen eta grabatzen ari da eta, noski, Joxelontxo bertan da.
Nola gogoratzen duzu duela 20 urteko Bi eta bat? Oso gustu goxoarekin gelditu ginen. Euskarazko fikziozko lehen telesaila izan zen. Lehen sei kapituluak makillajerik gabe grabatu genituela gogoratzen dut. Primarioa izan zen. Proba egin nahi zuten eta funtzionatzen zuela ikusi zutenean, beste era batean hasi ginen lanean.
Nolatan erabaki da bigarren zatia grabatzea? Duela urte pare bat Elena-eta [Elena Irureta] berriro Bi eta bat egitea ez zela asko kostatuko esaten hasi ziren: lehengo materiala dago erreferentzia bezala, publizitate handirik ez da behar... Azkenean, Eneko Olasagastik eta Karlos Zabalak egitasmoa ETBn aurkeztu zuten eta baiezkoa jaso zuten.
Zuen ideia izan zen, beraz, Bi eta bat berreskuratzea. Elenaren iloba batek bigarren zatia grabatzea ondo legokeela esan zion, eta elkartzen ginenean Joxelontxo 20 urte ondoren nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari.
20 urte ez dira alferrik pasatzen... Orduko aurpegia edo egungoa ikusi... Dena den, bi emakumeak sorgin hutsak dira gaur egun ere. Etxean sartu ditut eta orain ezin atera...
Lehen kapituluak emititu dituzte jada. Ikusleen harrerarekin gustura al zaude? Bai. Dezenteko audientzia lortu dugu, eta baita garai bateko izpiritua mantentzea ere. Ilusio handiz lan egiten ari gara, pozik gaude, barre egiten dugu... Hori guztia seinale ona da.
Zer dio jendeak? Jendeak erritmoa duela, eta erraz ikusten dela esan dit. Ez dut lehengoa nahiago zutela entzun.
Telesail honi maitasun berezia al diozu? Joxelontxo izena patentatu izan banu, dagoeneko aberastuta nengoke. Jendeari izen horrek eta pertsonaia inozente hutsa izateak grazia handia egiten dio. Jaun ta jabe egin nuenean «Joxelontxo lehendakaria» izan nintzen, ondoren «Joxelontxo ertzaina»... Joxelontxo izeneko txaranga bat dago, Joxelontxo izeneko pailazoa... Dagoeneko izena ahaztuta nuen, baina umeak Joxelontxo deitzen hasi zaizkit berriro, eta bueltan da!
Jose Ramon Soroizek eta Joxelontxok ba al dute antzik?
Zu, ordea, euskaldun askoren aktore kuttuna zara. Osatutako ibilbidearekin gustura nago, baina bide latza izan da. Hasierako urteetan denetik egin nuen. Furgoneta zahar bat nuen, eta harekin mudantzak egiten nituen. Ondoren zortea izan dut eta lanak bata bestearen atzetik kateatu ditut.
Noiz hasi zen kate hori? Euskal Telebista sortu zenean. Bai horixe!, Bi eta bat, Goenkale, Jaun ta jabe eta Ertzainak bata bestearen atzetik egin nituen. Antzerkian, berriz, Ama begira zazu eta El florido pensil lanek sekulako arrakasta izan zuten. Martin telesaila bukatu zenetik gauzak zail jarri dira, eta antzerkian garai batean baino askoz ere emanaldi gutxiago ditugu. Gazte askok aktore izan
Noski. Gidoiak ez dira nireak, baina pertsonaia nik egiten dut. Inozoa izango banintz, bere modukoa izango nintzateke.
Nondik atera zenuten izen hori? Hasieran Joxe Felipe izan behar zen, baina nire anaiak Joxelontxo du izena eta Eneko Olasagastiri grazia egiten zion. Pertsonaiari anaiaren izena jartzea proposatu zidan eta anaiari baimena eskatu nion. Askotan esan dit oraindik ez duela ezer kobratu, baina hala jarraituko du.
Beste zertan zabiltza? Bizkaitar batzuekin Alabatxo testurik gabeko antzezlana egin dut, eta Xixongo haurrentzako antzerki lehiaketa irabazi dugu. Oso pozik gaude, Bartzelonara joan behar dugu, eta hango zirkuituan sartzea oso zaila da.
Aktore kuttunik ba al duzu? Ez naiz mitozalea. Hau lanbide bat da, beste edozein bezala: antzerkia egiten hasi nintzen, ondoren antzerki eskolak eman nituen, gero aktore profesional moduan hasi nintzen... 30 bat urte dira dagoeneko honetatik bizi naizela eta lanean, dudan onena ematen dut. Antzerkira eta zinera joaten naiz, baina ez dut egun osoa besteen lanak ikusten ematen.
«Duela 20 urte, lehen sei kapituluak makillajerik gabe grabatu genituen» «Dezenteko audientzia lortu dugu eta baita garai bateko izpiritua mantentzea ere» «Nire anaiak Joxelontxo du izena eta Eneko Olasagastiri grazia egiten zion» «Zortea izan genuen, ETB jaio zenean aktore euskaldunak gutxi baikinen»
nahi du, baina lanbide oso zaila da. Asko gaude. Gainera, pertsonaia on batek ezagun egiten laguntzen du, baina lan txar bat egin edo denbora batean desagertuz gero, akabo. Lan gogorra da. Burua bere tokian izan behar da antsietateari amore ez emateko. Guk zortea izan genuen, Euskal Telebista jaio zenean aktore euskaldunak gutxi baikinen.
Zinean gutxi lan egin duzu. Maite pelikulak arrakasta handia izan zuen, baina egia da gutxitan deitzen didatela. Ez dakit zergatik. Pena ematen dit, baina ez dut neure burua estutzen. Ez naiz kexu, pribilegiatua sentitzen bainaiz.
Euskal Herritik kanpo ere gutxi lan egin duzu. Hori nik aukeratu dut. Askotan eskaini didate hautaketa frogetara joatea, baina ez dut nahi. Policías telesailean lan egin nuen eta gaizki pasatu nuen. Izan ere, han ez nintzen inor. Hemen berbera gertatuko zaie kanpotik datozenei. Gainera, neure burua gaztelaniaz entzutea ez zait gustatzen. Euskaldun azentua dudala iruditzen zait. Neure konplexua da, inork ez baitit sekula halakorik esan. Gainera, hautaketetan urduri jartzen naiz, elkarrizketetan ere bai.
Donostian bizi zara baina Legorretara sarritan joaten al zara? Nahi baino gutxiago. Anaia han daukat, eta Dar-Dar taldeko Zinkunegi anaiekin harreman estua dut. Primerako pertsonak dira eta sekulako lana egiten dute.
Xabier Agirre aktore eta ekoizlea ere bertakoa da. Zer du Legorretak? Patxi Ezkiaga idazlearen gurasoek antzerki taldea sortu zuten eta horrek zaletasuna piztu zuen. Herritar askok parte hartzen zuten, sagardotegiko Juan Inaziok-eta. Ni mutikoa nintzen, eta haien antzezlanak ikustera joaten nintzen. Hain herri zokoa izateko, artista asko daude Legorretan: Ezkiaga
10 GOIBERRI
GAZTEAK
«Ondo kantatzen jakitea ez da dirudien bezain erraza» Ander Gabirondo zumarragarra orain hiruzpalau urtetik Goiargi abesbatzako kide da; mutilen artean gazteena da. J. Zarandona Zumarraga Ander Gabirondok (Zumarraga, 1985) beti izan du gustuko kantatzea. Familian eta lagun arteko bazkari zein afarietan abesten du, batez ere. UrretxuZumarragako bertso eskolan ere urteak eman zituen, eta orain hiruzpalau urtetik hona Goiargi abesbatzako kide da.
Nolatan hasi zinen Goiargirekin abesten? Beti gustatu izan zait kantatzea, euskal kantak bereziki. Herrian egiten diren kantu afarietan, lagunartean, etab. kantatzen dut. Baina belarriz ez naiz inoiz batere fina izan, eta ahotsa landu gabe nuela konturatu nintzen. Abesteko teknika hobetu nahi nuen eta horrela hasi nintzen Goiargin.
Nola gogoratzen dituzu abesbatzarekin egin zenituen lehenengo entseguak? Guztiz galduta ibili nintzen hasieran. Musika ikasketarik ez daukat, eta hasieran kostatu egin zitzaidan gainontzekoen erritmora moldatzea. Ondo
«Nire abesteko teknika hobetu nahi nuen, eta helburu horrekin hasi nintzen» JOSUNE ZARANDONA
kantatzen jakitea ez da askotan diruen bezain erraza.
Zenbatetan entseatzen duzue? Astean bitan, astelehenetan eta asteazkenetan 21:30etik 23:00etara. Ordutegia ez da onena, baina 40 bat kide gara eta gehienak elkartzeko egokiena da.
Zenbat emanaldi eskaintzen dituzue urtean? Batzuk bai. Zumarragako jaietan, Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloan, Santa Zezilia eta Santa Ageda egunetan eta Gabonetan. Niri festetako eta Gabonetako emanaldiak gustatzen zaizkit.
Kantatzeko zein leku aukeratuko zenuke? Mertzedarietako eliza oso leku ona da abesteko, eta baita entzuteko ere. Antioko baseliza ere asko gustatzen zait, soinu aldetik biak oso ezberdinak diren arren.
Kantatzeaz gain, zerbait gehiago ikasi duzu Goiargin? 50 urtetik gora dituzte kide gehienek, eta guztiek taldearekiko duten konpromisoak txunditzen nau. Ni naiz mutiletan gazteena.
Gazteak animatuko zenituzke? Dudarik gabe. Aparteko giroa dugu, eta, gainera, mutil ahotsak falta zaizkigu. Nahi duen guztiak ateak zabalik ditu.
GOIBERRI 11
MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN
laguntzen, eta hiri gris bat ematen du, baina bertakoek kolorez betzen dute.
Au pair gisa aritzeaz gain, ingelesa ere ikasten duzu. Zertan da ezberdina Irlandako irakaskuntza eta Euskal Herrikoa? Irlandan eskola pribatuetan irakasgai guztiak, bat izan ezik, gaelikoz izaten dituzte; eskola publikoetan, berriz, alderantziz. Irlandan, lehen hizkuntza gaelikoa da, baina herritarren %10ak bakarrik erabiltzen du egunerokoan. Euskal Herrian, ordea, eskola publikoetan euskaraz ikasteko aukera dago.
Zein iritzi dute dublindarrek Euskal Herriaz?
Aizpeolea segurarra Guinnes garagardo lantegiaren kanpoaldean. GARAZI AIZPEOLEA
Garazi Aizpeolea
Zer gustatu zaizu gehien Dublindik?
Dublinen bizi den segurarra
«Nik esango nuke goierritarrok badugula dublindarren antza» Eskeine Legorburu Segura Hamar hilabete dira Garazi Aizpeolea (Segura, 1989) Dublinera joan zela. Heziketa fisikoko ikasketak amaitu, eta etxetik irtetzeko zuen gogoa Irlandara au pair gisa joanda ase du. Bertako familia batekin bizi da, eta ostatuaren truke etxea garbitzen eta umeak zaintzen aritzen da. Hilabetearekin batera bukatuko zaio, oraingoz, Irlandako abentura.
Ia bueltatzeko ordua iritsi zaizu. Gogoz edo penaz itzuliko zara? Egia esan oso gustura nago Dublinen; lagunak eta familia faltan botatzen ditut, baina he-
mengo bizitza ere asko gustatzen zait. Segurara gustura itzuliko naiz, badakidalako irailean berriz hemen izango naizela.
Zergatik erabaki zenuen Dublinera joatea? Kanpora joan nahi nuela argi nuen, eta politika kontuengatik Irlandak asko erakartzen ninduen, eta jendea oso atsegina zela esan zidatenez, Dublin aukeratu nuen.
Nolakoa da Dublin? Hiri txiki bat bezalakoa, edo herri handi baten antzekoa. Hau da, herri bat bezain lasaia da, baina hiri batek duen festa giroarekin. Eguraldiak ez du askorik
Gure kulturarekiko eta bizimoduarekiko interes handia dute. Askotan hitz egiten dut hemengo jendearekin Euskal Herriko egoeraz, eta galdera asko izaten dituzte. Segurako, Goierriko eta inguruetako argazkiak askotan erakusten dizkiet etxekoei, eta beti gogotsu aritzen dira begira.
«Irlandatik Goierrira Guinnes garagardoa eta jai giroa eramango nituzke»
Babeslea
Giroa eta jendea. Bertako musika entzun daiteke kalean eta tabernetan, eta giro bikaina egoten da. Gazte eta heldu, elkarrekin aritzen dira dantzan, lotsarik gabe, oihuka. Jendea oso atsegina da gainera, beti laguntzeko prest egoten dira. Nik esango nuke goierritarrok badugula dublindarren antza.
Zer eramango zenuke Goierritik Dublinera, eta zer ekarriko zenuke Dublindik Goierrira? Goierritik Dublinera janaria ekarriko nuke. Izatez, hemen ere badute janari goxoa, baina ez dute prestatzen. Irlandatik Goierrira, berriz, Guinnes garagardoa eta jai giroa eramango nituzke.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Urretxuko Santa Barbara Asier Zaldua Urretxu Irimo mendiaren magalean dagoen Santa Barbara ingurua urretxuar askoren txoko kuttuna da. Hilaren 24an, urtero bezala, San Joan eguneko erromeria egingo dute bertan. Baseliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina ez da geratzen hasierako haren arrastorik. Egungo eraikina askotan berritutu dute, azkenekoz, 2009an. Argazki hau joan zen mendearen erdialdean aterata dago. Izan ere, irudian 1945ean egin zuten errepidea ageri da. 1952an egin zituzten eskailerak, berriz, ez daude oraindik. Ur-Gain elkarteko bazkideek eskailera horiek egiteko lanetan parte hartu zuten, eta horren truke udalak bertan mahaia egiteko baimena eman zien. Joxe Mari Aranburuk, David Artzelusek, Joxe Mari Iparragirrek, Eli Apaolazak, Joxe Mari Ortizek, Juanito Mari Egurenek eta Joxe Mari Urtzelaik, besteak beste, parte hartu zuten lanetan. Azken hau da sortzaileen artean bazkide jarraitzen duen bakarra.
Santa Barbarako baseliza, joan zen mendeko erdialdean. GOIBERRI
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Irteera Helmuga
Oiangu
Oianguko itzulia Luzera: 2,5 kilometro Denbora: Ordu bat. Altitud max: 291 metro. Desnibela: 150 metro. Zailtasuna: Erraza Bi ibiltari Oianguren parketik Oianguren-Txiki baserrira doan bidean. IÑAKI GURRUTXAGA
Ordiziako gainetan Oianguren parkeko itzulia egitea herrigunetik ihes egin eta ikusmira ederrekin gozatzeko aukera polita da.
kaintzen dituen bi aukeretako bati heldu behar zaio: ezkerrean sumatzen den bidezidorra hartu, edota aurrera segi suhiltzaileen parkera iristeko.
Iñaki Gurrutxaga Ordizia Ordiziako kaskoa bera izan zitekeen abiapuntua, baina ibilbidea Altamira estadioan hasi eta bukatzea da hartutako erabakia. Altamira auzorantz eskuin aldetik hartu, eta orain pare bat urte berritutako pasealekutik zeharkatuko dugu auzoa. Bidea bukatzean eskaile-
Atsedenleku paregabea
ratxo batzuk igo, eta Mallutz industrialdearen kontra doan bideari segiko diogu. Laburra eta erosoa da bidearen zati hori, ordiziar askoren ohiko ibiltokia. Goiekiren azken bulegoa pasatzearekin bat, berrogeita hamar bat metro inguruko aldapa pikoa dago, eta behin hura igota, bideak es-
Bidezidorretik gora egingo dugu oraingoan igoera. Garoak bazterrak zertxobait estaltzen baditu ere, segituan antzemango dugu parkearen gertutasuna. Behin gora igotakoan, Oianguren-Handi baserriarekin egingo dugu topo parez pare. Garai batean aterpe eta jantoki
izandako baserri zahar hori utzi antzean dago aspaldian –barrutik batez ere–, eta gaurko egunean golf proiekturako altxatutako eraikin batean ematen diete jan-edan zerbitzua bisitariei. Bistak ederrak dira; alde batean Aralar eta bestean Aizkorri. Eta bertan, dozenaka mahai eta hainbat jolasleku. Taberna ondoko bideari aurrera jarraituz, Oianguren-Txiki baserrirantz doan PR-GI-002 bideari helduko diogu Etxaburuko soroa atzean utzita. Baserri horixe da ibilbideko gunerik garaiena, 291 metro. Lazkaomendi aldera jo daiteke bertatik, baina porlanezko bideari segiko diogu bidegurutzeraino heltzeko. Bidean behera ailegatuko gara atzera Altamirara.
14 GOIBERRI
ASTEBURUARI BEGIRA
Aldaize herri aldizkariaren 50. zenbakia ospatuko dute bihar Idiazabalen. Iluntzean, 20:00ak aldera, taloak eta sardinak jateko aukera egongo da eskola inguruan. Gaueko 21:00etan, berriz, Zelaako kiroldegian, dohainik, 100 herritarrek hainbat ikuskizun taularatuko dituzte: bertsoak, dantza, musika, antzerkia... Ezustekoren bat ere izango dela aurreratu dute Aldaizeko aldizkariko ordezkariek. Bihar, hilak 16, Idiazabalgo Zelaa kiroldegian. 21:00etan.
Ekain kulturala Ormaiztegin
IĂ‘AKI GURRUTXAGA
Aldaize aldizkariaren 50. zenbakia ospatuz
Bihar, Ekain kulturalaren barruan, bertso txotx afaria antolatu dute Ormaiztegin. Gorka Maiz eta Endika Igartzabal gabiriarrak arituko dira bertsotan. Igandean Igartza arku tiraketa taldekoek erakustaldia egingo dute, 11:00etan, Zubipe kiroldegian. Bihar, ekainak 16, Muxika plazako karpan, 21:00etan.
Urretxu Goierriko dantzari txikien topagune bihurtuko da igandean ALDAIZE
Gaur hasi eta igandera arte, Hegialdeko festak ospatuko dituzte. Bihar, 11:30ean hasita, alkandora zuria, tiranteak eta marradun galtzerdiak jantzita, egun guztiko festa izango dute. Gaurtik igandera, hilaren 15etik 17ra, Hegialde auzoan.
GOTOZN ARANBURU
JAI BATZORDEA
Hegialde festak Legazpin
Igandean, XXXIII. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Urretxun. Aurtzaka (Beasain), Altsasuko dantzariak (Altsasu), Ereintza (Orereta), Gure Txeru (Getaria), Korosti (Legazpi), Larraiza (Lizarra), Irrintzi (Zumarraga) eta Lurra (Urretxu) dantza taldetako dantzariak elkartuko dira 12:00etan Pagoeta plazan. Etzi, hilak 17, Urretxun, 12:00etan hasita.
GOIBERRI 15
ARGAZKI ZAHARRA
Ormaiztegiko futbol taldeko kideak, soinujolearekin batera, 1927. urtean ateratako argazkian, atzean zubia dutela. GUREGIPUZKOA.NET
Ormaiztegik futbol taldea zuenekoa
A. Apalategi Ormaiztegi Ormaiztegi kirol mailan ezaguna izan bada, neurri handi batean txirrindularitzari eta eskubaloiari esker izan da. Futbol zaleak egon badaude ere, aspaldiko urteetan ez da futbol talderik izan herrian. Horrek ez du esan nahi, ordea, beti horrela izan denik. Duela 85 urte (1927an) ateratako argazki honetan, garai
hartako Ormaiztegiko futbol taldeko jokalariak ageri dira. Goiko ilaran, Matias Txistu bergararra, Inazio Intxausti, Luis Murua, Modesto Kanpos, Matias Apaolaza, Eugenio Ugartemendia, Bernardo Gurrutxaga, Floro Irizar eta Joakin Berasategi daude. Lurrean eserita, berriz, Eugenio Murua, soinujolea, German Kanpos eta Francisco Yurrita.