Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
20 zenbakia. 2012ko ekainaren 22a
Josu Sarriegi Futbolaria
ÂŤLasaia bukatu nahi dut nire kirol ibilbideaÂť 8-9
GOI B ERRI Panathinaikos taldean bost denboraldi osatu ondoren, Lazkaon da egun hauetan. ASIER ZALDUA
Ane Otegi 3 Iritzia 4-5 Goierriko gaztetxeak 6-7 Ibon Altuna 10 Cheikh Lo 11 Itsasondora trena irtsi zenekoa 13 Asteburuko proposamenak 14
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
ASIER ZALDUA
Ane Otegi Aramako Toki Alai jatetxeko arduraduna
«Nire zaletasunak irakurtzea eta lagunekin poteatzea dira» Asier Zaldua Arama Ane Otegik (Itsasondo, 1981) Aramako taberna hartu zuen duela lau urte, eta ordutik bertan bizi da. Aurki ama izango da, eta umea aramarra izango da, noski. Ostalaritzan lan egin du beti. Italian, Granadan eta Valentzian izan da, besteak beste.
Zaletasun bat. Irakurtzea eta lagunekin poteatzea.
Musika talde bat.
Ardo ona.
Itoiz.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Abesti bat.
Poema bat idatzita zuen ardo botila bat. Anariren abesti baten zati bat zen. Lagun oso on batek oparitu zidan.
Itoiz taldearen edozein, Lau teilatu ez ezik.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. GoiBerri aldizkaria irakurtzen dudanean galdera hau oso ondo dagoela iruditzen zait, baina ez da batere erraza erantzutea.
Amets bat.
Herritik kanpo, edozein.
Daukagunarekin konformatzea.
Liburu bat.
Janari bat.
Harkaitz Cano asko gustatzen zait. Pasaia blues, adibidez.
Edari bat.
Oporretarako leku bat.
Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu, Olaberria eta Zumarragako Udalak
GOI B ERRI
Bat ez, denak.
Gorroto duzuna. Zurikeria.
Goierriko txoko bat.
«Aramako alkate banintz, aurrekoen lanari jarraipena ematen saiatuko nintzateke»
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Arama. Dagoeneko herritartu gara. Joaten naizen tokira egiten saiatzen naiz.
Herriko alkate bazina. Aurrekoen lanari jarraipena ematen saiatuko nintzateke. Arama herri oso parte hartzailea da.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Urbialde plaza 7, behea. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Andoni Salamero Alberdi Irakaslea
Presa, ezaren aurrean ngurura begiratu, eta jendearen joanetorri bizietan erreparatuz, presak eta estresak ezereztutako aurpegiak besterik ez ditut ikusten, gurpil zoroan sartutako gizon-emakumeak. Bake gehiegi ez dut aurkitzen haien begietan, noraez eta lasai egon nahi gutxi, beti beharrez, hau, bestea, bestearen hurrengoa, hurrengoaren bestea egin behar minez, eta behar hori ez badago, beti, bestelako beharrik sortzeko premia biziz. Presa santu honen ondorioetariko bat horixe izan da: pertsona guztiok gorderik dugun gizatasunaren iturri ezinbesteko hori agortu eta hustu nahi izatea, agortu eta hustu jokabide hotz eta zapaltzailea norbereganatzeko, aurrean dagoen pertsona mespretxatzeko, zuzenean ez bada, zeharka, tatxa, kaltea agerian jarriz, makur dena onestuz eta onartuz. Ez dut uste zapaltzaile izateko jaioak izan garenik, eta ez gara supergizon eta superemakumeak, edonora edozein modutan hel gaitezkeen heroiak, ezta gizaki hutsak ere; bizidunak gara, baina horixe da gakoa, bizidunak garelako bizia ematen jakin behar dugun gizakiak izan behar dugu, ez bizidun izan eta jardunean hilik gabiltzan gizaseme eta gizalabak. Horren froga litzateke gure haurtzarora jotzea, gure haur begietan begirada finkatzea, erakusten genuen gardentasun hartaz oroitzea. Esango nuke gure haur izate haren baitan bazirela honako bertute edo dohain berezi hauek: samurta-
I
suna, xalotasuna edo inozentzia, mantsotasuna, jakinmina eta, gauza guztien gainetik, poza. Garai hauetan, ezer gogor edo latzik gertatu ez bazitzaion inori, horrelako bertutetatik edanda, lasai asko esan genezakeen zoriontsu ginela. Hazi ahala, gure gizarteak erakutsi eta erakusten duenaren arabera, aipaturiko bertute horiek geure ondotik urrundu genituen; jada, ez ginen haurak, umemoko batzuk, kozkortuak ginen, gizarte teknifikatu eta modernoaren aurrean, ezinbestekoak zitzaizkigun eta mesede egiten ziguten dohainak –poza, samurtasuna– ukatzen erakutsi ziguten, arrazoia: helduaroan sartu ginelako, heldu izanik halako dohaiei men egitea txorakeria zelako, edo nortasun faltagatik besteen aurrean lotsagarri gera gintezkeelako. Baina, begira, heldu izan, zurrunbilo zoroaren zuloan sartu eta zertan bihurtu garen, izan behar ez garen horretan, gizantzuak. Esan beharra daukat, aukera egin dugun horretan, emaitza ez dela atsegina izan. Inguruari begiratu besterik ez dago, presaren presaz gure barruak erasotu, txikiagotu, galdu nahi izan dituzten mota eta itxura desberdinetako beldurrak sortu ditugula, batzuk lehenagotik bagenituen ere, aurrerantzean gure bidelagun leial bihurtu ditugunak. Beldurrez bizi den gizarte honek bakea aurkitu nahi du, eta urrun jotzen du batera, bestera, beharbada, urrunean gertuko ez duena topatuko duelakoan, baina ez da hala, norbera bere baitan baketsu ez badago, nekez baketuko ditu bere burua
«Beldurrez bizi den gizarte honek bakea aurkitu nahi du, eta urrun jotzen du, gertuko ez duena topatuko duelakoan»
eta ondokoak. Baretasuna, lasaitasuna, norbera barrura bildu nahia, horixe da gizarte honen premiarik handiena. Bestela, erreparatu liburu-dendetan, zenbat autolaguntza-liburu daude? Lur estali. Zenbat psikologok, psikiatrak bere kontsulta itxi du? Gutxik esango nuke. Halaxe gabiltza. Dena den, eromen hau izanik ere, asko miresten dudan jendea dago, besteen arazoetan sakonduz beraien denbora gogoz eskaintzen dakien pertsona-taldea. Haien predika ez da deshumanizazio horretan gizakia murgiltzea, baizik eta haien atsegin osoz eta gozoz baliatuz barruko beharrik duena laguntzea. Hemen leudeke yogiak, Reiki irakasleak, barre-terapeutak, biodantzariak... ez dira nahigabe sortu, ez. Ardura eta kezka izanik, gizarteak bizi dituen arazoez ohartuz lanean hasi dira. Lehenengo haien formakuntzaz arduratuz, bigarrenik, dakiten hura guri tentuz eta mimoz irakatsiz, ahaztu dugun partekatzea, gizakion arteko komunikazioa suspertuz eta piztuz, bizian izan daitezkeen gauzarik naturalenak, ederrenak eta sanoenak –irribarrea, barrea, negar egitea, besarkatzea, ferekatzea, dantzatzea, mintzatzea...– lasai eginez, inongo kontrolik eta denborarik gabe, tarteka, zergatik ez, ordulariaz ahaztuz, zuri zeure denbora emanez, zeu izanez, baina ez presaren gurpil zoroan murgilduta, orduan ez zara zeu, baizik eta, barre, sentitu, maitatu egin behar duzun hori izanez, zure heldu oskolean gordetzen duzun haurra besarkatuz, eta harekin, egunero, bat eginez, bat izanez. Froga ezazu, izan zaitez zeu, eta erakutsi guztioi zure bihotz barruko edertasuna, prest gaude zugandik edateko, zure irribarrearen ostadarraz argitzeko, zure pozaren dantzaz blaitzeko. Jaso, aldez aurretik, bihotzetik bihotzerako besarkadarik beroena.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
San Juan, San Juan heldu da... Bihar ospatuko da San Juan bezpera, eta Urretxun hitz hauek kantatzen zituen Jose Mari Lasa izan nahi nuke gogoan. Bere ahotsa faltan sumatuko dugu aurten.
Aizan, Joxepa, nahastu samar nabilen eta hau ere baten bati esan behar nionan: gauzak «EZ egiten» edo «EZ antolatzen» noiz hasi behar dinagu? Hara, konturatuta nagon nola herri mailan hala pertsona mailan nahi dudan toki guztietara iritsi ezinik nabilela. Berdin-berdin dun, gainera, astegun buruzuria izan ala asteburua izan: egun bakoitzean bizpahiru konpromiso pilatzen zaizkidan aspaldiko bolada luzean. Eta, tarteka, egia aitortzea nahi badun, itolarria, kokotsetik gora beheko ezpain ertzeraino iristen zaidala nabaritzen dinat. Hau zer dun: ona ala txarra? Argiago ikusteko, eta beste ezergatik ez, joan zen astekoa kontatuko dinat: astelehenean, gure ama ortopedia zentro batera eraman behar nuelako, arratsaldea etxetik kanpo pasatu ninan; asteartean, Txillardegiren irakurraldi ozena geninan Gerrikon; asteazkenean, ikastolaren 50. urteurreneko bilera; ostegunean, eskola-kiroleko bilera; ostiralean, arratsaldea Usurbilerako gordea
zeukanat eta, azkenean… eskerrak, iritsi gaitun asteburura! Zakurren biolina!, Joxepa, asteburuetan okerrago gabiltzan azkenaldian: ez daukagula asteburu bat libre eta neka-neka eginda, porru eginda hasten dugula astea. Hortaz, gauzak «EZ egiten» hasi behar ote dinagu, bada?
Inazio Usarralde
bat eta
Egia, egia eta egia, Iñaxio!, itota gabiltzak, baina «EZ egiteaz» eta «EZ antolatzeaz», kieto! Ken ideia horiek burutik. Geratzea ez zaidak ondo iruditzen. Ezta pentsatu ere! Ekintzek, mugimenduak, lanek, festek... ematen ziotek bizia herriari. Horiek dituk bizi garen seinale. Beraz, horietatik zenbat eta gehiago, orduan eta hobe. Hainbeste lan zegok egiteko, hainbeste ekintza antolatzeko, hainbeste alor lantzeko... Denak garrantzitsuak, denak beharrezkoak: euskara, kirola, konkista, zinea, hitzaldiak, txangoak, lehiaketak, jaialdiak, ikastaroak, sukaldaritza, festak, hezkuntza, lanmundua, administrazioa... Ekintza kopuruak ez dik neurririk, baldin eta interesa baldin badago, baldin eta Euskal Herria eraikitzen ari bagara. Eta horretan ari gaituk, herria eraikitzen. Pertsonok bai, guk badiagu neurri bat, badiagu maila bat eta neurriz kanpo gainezka egiteko moduan ari ote gara lanean batzuk? Pertsonok behar dugun neurria, non dago? Gainezka egiterako, erretzerako, geure buruari muga jarri beha-
bat
Joxepa Madariaga
rrean gaudek. Estrategia, antolaketa, organizazioa eta lan-banaketa, horiexek lanerako gakoak. Gakoak zein diren jakin arren, ordea, ez diagu nahikoa jende erakartzen, auzolanera, ez heldu eta ez gazte. Transmisioan huts egiten diagu. Zer gizarte utzi behar diegu geure haurrei? Eta... zer haur utzi behar diogu gizarteari? Horra hor koxka!
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Urretxu-Zumarragako Gazteleku zaharra, 90. hamarkadan. IĂ‘AKI LIZARRRALDE
Gazteen amets fabrika Urretxuko eta Zumarragako Gazteleku berria zabaldu zutela 10 urte bete dira gaur; auzolanaren emaitza da.
Miriam Luki Urretxu Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuak, horrela deitzen diote bertako gaztetxeari, 10 urte bete ditu gaur. Gazteleku berriaren urtemuga da. Aurrekoak 34 urte beteko lituzke, baina 1998an bota zuten, batek baino gehiagok gogoan izango duen egun lainotsu batean. Gazteen ametsen fabrikak izan daitezke gaztetxeak, baina ez daude berdinak diren bi gaztetxe. Goierriko gaztetxeei erreparatu besterik ez dago, herri bakoitza bezain desberdinak dira: okupatutako Beasaingoa, 26. urtemuga ospatzen ari den Ordiziakoa, herrigintzan bereziki aritu den Idiazabalgoa, biziberritzen ari den Legorretakoa,
hamaika borrokaren ondoren lortutako eta egonkortutako Legazpiko gaztetxea, Berri Txarrak taldea Zaldibiara ekarri berri duen gaztetxea eta Ormaiztegiko gazteen lokala, bertako gaztetxea. Gaztetxeak buztinez eginda daude. Moldagarriak dira, gazteen ametsak aldatzen diren bezala aldatzen dira, eta amesteari uzten diotenean galtzen dira. Amestea mundua aldatzea da. ÂŤGaztetxea ez duk helburua. Gure ideiak, gure mobidak eta sistemaren kontrako gure borroka aurrera eramateko bitarteko hutsa izan behar dik gaztetxeakÂť, zioen Antijos pertsonaiak, Juan Luis Zabalak 1996an kaleratutako Galdu arte nobelan.
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Parte-hartzeari «bueltaka» ari dira Goierriko gaztetxeetan zkenaldian parte hartzearen gaiari «bueltaka» ari direla dio Ander Kerejeta Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuko kideak. Kerejetak Urretxun «haria eten» dela dio, eta Iñaki Arriaranek Idiazabalen erreleboa egiterakoan «katea puskatu» zela. Kerejetak belaunaldiei buruz baino pertsonei buruz hitz egitea nahiago du. Gaztetxeetan ere, ziklo naturalak daudela dio, eta «oraingoa garai pattala da»; erreleboa egiteko talde bakarra aurkeztu da. Legorretan ere ari dira, eta Daniel Cardoso kideak «sartzen ari diren eta daudenen arteko elkarlana» bultzatu behar dela dio.
A
Sistemaren kontrako borroka horretatik jaio ziren lehenengo gaztetxeak. Urretxuko eta Zumarragako gazteleku zaharra da horietako bat. Gazteen ezinegonaren eta sormenaren erakusle zein topagune izan zen. Hainbat aro bizi izan zituen gazteleku hark. Heroinaren sarrerak ilundu zuen amets fabrika hura, eta ameslari belaunaldi oso bat eraman zuen. Gero, beste ameslari batzuk etorri ziren, eta barkua zirudien eraikin zaharrak nabigazioari ekin zion berriz. Gaztetxeak, garai hartan, herrietako bakearen mehatxu gisa ikusita zeuden. Izen txar horren itzala oraindik egon badagoela dio Aritz Ormazabal Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuko kideak.«Gaztetxean droga baino ez dagoela uste izaten da, baina droga taberna guztietan dago berdinberdin». Idiazabalen ere aurreiritzien kontrako lana egin dutela dio Iñaki Arriaranek, guraso idiazabaldarrak gaztetxean antolatutako drogaren inguruko hitzaldietara gonbitatuta, adibidez. «10 urteotan mila ekintza antolatu ditugu, neurri batean, herritarrak gerturatzea lortu
dugu», azaldu du Ander Kerejetak, Urretxuko eta Zumarragako Gazteleku berriaren sorreratik lanean aritutako gazteak. Herritarrekin dituzten harremanek eta erakundeekin dituztenek ere sortzen dute zeresana. Dena den, dagoeneko zeresan hori ez da liskarretarako gaia izaten herrietan, nahiz eta gaztelekuak ez diren inoiz guztiz asimilatu. Kerejetak Gaztelekua «alegala» dela dio: «Gutxieneko arauak betetzen ditugu, baina ezin ditugu goitik behera gorde, bestela egunak emango genituzke izapideak betetzen, eta gu ez gara hori».
Gazteek gaztetxeek izandako izen txarraren itzala oraindik egon badagoela diote Goierriko herri gehienetan gazte asanbladen ekimenez sortu dira gaztetxeak
Goierriko Gazte Asanbladen Topaketa Ordizian, 2010eko martxoan, Gaztetxearen 24. urteurrena ospatuz. ARKAITZ APALATEGI
Erakabiak asanbladan Legorretan, orain 7 urte, udalari eskatu zioten lokala, eta gaztetxea martxan jarri zuten. Azken bi urteetan «geldiunea» egon dela dio Daniel Cardoso kideak, eta «legorretar batzuek gaztetxeari ekintza gutxi antolatzea leporatu diote». Udalari lotuta jaio ziren arren, «asanblada sortu eta estatutuak aldatu genituen independienteagoak izateko». Orain, belaunaldi berria indarrez sartu da. «Geldirik ez gaudela erakusteko asmoa daukagu», esan du Eneko Amenabarro belaunaldi horretako kideak. Herri gehienetan asanbladen ekimenez sortu dira gaztetxeak, eta asanbladatan hartzen dira erabakiak. «UrretxuZumarragan batzarrak egiteko ohiturari eutsi diogu, Gazteleku zaharretik datorrena», azaldu du Kerejetak. Asanbladak autogestioaren eta auzolanaren
bermea dira. Auzolana da beren lan egiteko modua, baina horretarako eskuak behar dira, eta eskuen falta sumatzen ari dira gaztetxeetan. Belaunaldien arteko erreleboa egiten ari dira hainbat gaztetxeetan, eta parte hartzeko jende falta gizarte beraren joerarekin lotu du Ander Kerejetak. Bere ustez, «gakoa egoera onartzea eta daukagunaren neurriko ekintzak antolatzea da». Urretxuko eta Zumarragako Gaztelekuaren 10. urteurrena modu xumean ari diraospatzen, «lan egiteko prest geundenen neurriko ospakizunak dira». Nolanahi ere, Aritz Ormazabal urretxuarraren arabera, gaztetxeak «inoiz ez dira hutsik geratuko, beti egongo da norbait». Gaztetxeek gazteen energia jasotzeko, biltzeko eta zabaltzeko espazio eta tresna izateko grina dute.
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
ARGIRIS MAKRIS
Josu Sarriegi Futbolaria
«Une honetan, Realera joatea ardura handia izango litzateke»
GOIBERRI 09
ELKARRIZKETA
Asier Zaldua Lazkao Josu Sarriegi (Lazkao, 1979) futbolariak bost denboraldi osatu ditu Greziako Panathinaikos taldean. Kontratua amaitu du eta oraindik ez zaio inorekin sinatu. Eskaintzak aztertuko ditu eta, bere nahiak asetzen dituen bat aurkitzen ez badu, futbola utziko du. Egunotan Lazkaon da, emaztearekin eta seme-alabekin.
Berandu samar atera zinen herritik. Espero al zenuen iritsi zaren tokira iristea? Ez, ez... Gozatzen nuelako jokatzen nuen eta nire helburua ez zen maila honetara heltzea. Gauzak pixkanaka etortzen dira. Hobetu egin nuen, mailaz igo nuen eta gauzak etorri ziren heinean hartu nituen. Lazkao bezalako herri batetik irtetea ez da erraza, ume askok jokatzen baitute futbolean, eta onak asko baitira. Gainera, herrietako taldeak ez daude maila gorenetan eta ez dira onenak norberaren ahalmena erakusteko. Bestalde, askotan ez dira onenak iristen gora. Zortea behar da. Hori bai, bikaina bazara, ziur zu ikustera etorriko direla.
Talde mordoxka ezagutu duzu. Zein oroitzapen dituzu bakoitzetik? Denetatik ditut oroitzapen onak. Lazkao, Beasain eta Eibar ez ziren profesionalak, eta talde giroa bikaina zen. Talde profesionaletan ere giroa ona da, baina ezberdina.
Dena den, saltorik handiena Alavesetik Athleticera eman zenuena da. Salto handia izan zen. Alavesen urte asko eman nituen eta pixkanaka egin nuen gora. Athleticen jokatzeak zer suposatzen duen badakigu: presioa handia da, batez ere gauzak gaizki doazenean. Athleticen egin nuen denboraldia oso zaila izan zen, azken partidan lortu baikenuen mailari eustea.
txatuko zuten, Ocio edo ni, eta horrek ez zidan mesede egin.
Zer oroitzapen duzu? Oso ona. Athleticen jokatu izanaz oso harro nago. Sekulako kluba da, eta jokalariak oso ondo zaintzen dituzte.
Ondoren Greziara joan zinen. Pauso zaila izan zen. Ordura arte Euskal Herritik irten gabea nintzen, eta erabakia batbatean hartu behar izan nuen, ordurako Athleticekin denboraldiaurrea egiten ari bainintzen. Aurreko denboraldia zaila izan zenez, eta Caparros heldu berriarekin jokatzeko aukera handirik ez nuela izango zirudienez, proba egitea erabaki genuen. Apustua ondo atera zen.
Grezian bikain aritu zara. Txapelketak irabazteko eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izan dut. Espainiako Ligan arituta, oso zaila da Europan jokatzea.
Zer egin behar duzu datorren denboraldian? Grezian taldeek jabe bakarra dute, eta gurea zalegoarekin haserretu egin zen. Uztea erabaki zuen, baina oraindik ez da eroslerik azaldu. Taldeak sekulako zalegoa du, eta konponbidea bilatzen ari dira. Klubaren filosofia aldatzeko pausoak ematen ari dira eta, seguru aski, taldetxo batek hartuko du ardura. Hori ezin da aste batetik bestera egin, baina futbolean denbora gutxi dago gauzak egiteko.
Non ikusten duzu zeure burua datorren denboraldian? Ez dakit. 33 urte ditut eta urte asko eman ditut kanpoan. Etxera itzultzeko gogoa dut, baina ikusiko dugu. Aukerak aztertu behar ditut. Talde batzuek interesa azaldu dute, baina oraindik ez didate kontraturik jarri mahai gainean. Eurokopa martxan da, merkatua geldirik dago... Gertatu beharrekoa uztailean gertatuko da, eta lasai nago.
Bilbon, gainera, asko eskatzen zaie fitxaketei.
Realak beharbada atzelari bat fitxatuko duela esan dute. Euren deia gustura hartuko al zenuke?
Tirabira asko izan ziren, zein fi-
Ez pentsa. Real zalea naiz eta
Realean jokatzea gustatuko litzaidake, baina nire ibilbide profesionala bukatzera noa eta une honetan Realera joatea ardura handia izango litzateke. Gipuzkoako taldea da, inguruko guztiak Real zaleak dira... Aukera izango banu, eta ez dut uste izango dudanik, ez dut uste joango nintzatekeenik. Realak deitzea ohore handia litzateke, baina lasaiago bukatu nahi dut nire kirol ibilbidea.
Panathinaikosen zaleen artean oso maitea zara, eta Milango Interri irabazteko balio izan zuen gola sartu zenuen. Ordura arte Italian irabazi gabeak ginen, eta sekulakoa izan zen. Dagoeneko urte batzuk pasatu dira eta oraindik jendeak eskerrak ematen dizkit kaletik noanean. Niretzat ere egun oso
berezia izan zen. Indar handia eman zidan zaletuen aurrean. Nire futbol ibilbideko egunik ederrena izan zen.
Greziako zaleak dioten bezain beroak al dira? Bai. Sekulako futbol zaletasuna dago eta Panathinaikos eta Olympiakosen arteko lehia sekulakoa da. Zaleek arerio handiaren aurkako partida irabaztea liga irabaztea baino nahiago dute. Derby egunetan iskanbilak izaten dira beti.
Euskal Herriko selekzioarekin ere aritua zara. Sekulako ilusioa egin zidan lehenengoz deitu zidatenean. Beti izango dut gogoan. Denok nahi dugu gure selekzioarekin jokatu. Asko motibatzen gaitu eta denok ofizialtasunaren aldeko borrokan gaude.
Luzaroan ikusten al duzu zeure burua futbolean jokatzen?
«Tirabirak izan ziren, Athleticek zein fitxatuko, Ocio edo ni, eta horrek ez zidan mesede egin» «Realak deitzea ohorea litzateke, baina lasaiago bukatu nahi dut nire kirol ibilbidea» «Ez dut edozein tokitara joan nahi jokatzen eta dirua irabazten jarraitzeagatik» «Txiki Begiristain beti asko gustatu zait, aita bere entrenatzailea izan baitzen»
Ez. Ibilbide polita osatu dut eta bukatzeko zorian naiz. Motibatzen nauen eskaintzarik ez badut, utzi egingo dut. Horregatik nago horren lasai. Ez dut edozein tokitara joan nahi jokatzen eta dirua irabazten jarraitzeagatik. Etxera itzultzeko gogoa dugu, baina horrenbeste denbora kanpoan eman ondoren, ez da ezer gertatzen kanpoan beste urtebete emateagatik.
Zein da ikusi duzun jokalaririk onena? Aitor Txiki Begiristain beti asko gustatu zait, hemen ondokoa baita eta Seguran jokatu zuenean aitak entrenatu baitzuen. Aurrez aurre izan ditudanen artean, Messi, Ronaldinho ondo zegoenean, Etoo... Eguna izorratu didaten asko izan ditut aurrez aurre!
Nork irabaziko du Eurokopa? Faboritoa Espainia da, baina ez dago jakiterik.
Egunen batean Lazkao futbol taldea entrenatzen ikusiko al zaitugu? Ez dago jakiterik, baina ez dut neure burua entrenatzaile profesional moduan ikusten. Haurrekin aritzea gehiago gustatuko litzaidake.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Ikasketa amaierako hirugarren proiektu onenaren saria jaso du Ibon Altunak mekanizazioaren antzeko soldadura prozesua garatzeagatik.
ko Mondragon Unibertsitateko Goierriko Eskolan ikasi nuen. Karrera horretako azken urtean zehar praktikak egiten dira enpresa ezberdinetan, eta nik Lorteken egin ditut. Praktikak egiten ditugun enpresetan euren onerako edo ondo datorkien proiektu bat garatzen da, eta hauxe izan zen nire proiektua egin nuen enpresa. Iazko irailetik uztailera bitartean egin nuen.
Eta zer onura ekartzen du prozsu honek? Makineria handia eta garestia behar du prozesu honek, baina behin prozesua ondo definituta dagoenean automatizatzeko aukera ematen du; ez du eskulanik behar, alegia.
Ane Arrieta Beasain Ibon Altuna Ikaztegietan jaio zen 1989an, baina egun Beasainen bizi da. Ordiziako Goierri Eskolan egin zituen batxilergoko ikasketak, eta Goierriko Mondragon Unibertsitatean, berriz, Ingeniaritza TeknikoMekanikoko ikasketak egin ditu. Azken ikasketa horretako urte amaierako proiektuarekin jaso du hirugarren saria VIII. Felix Sopelana Memorialean. Une honetan Ingeniaritza Industrialeko masterra egiten ari da. Proiektua egiten lagundu zuen Aitor Zuriarrain tutoreak ere sari jaso du Altunaren sariaren harira.
Nola hartu duzu saria? Oso gustura; egindako lanak zerbaitetarako balio duela ikusteak asko poztu nau.
Zein da saria? Diploma bat, kopa bat eta 300 euro eman dizkidate. Diru saria oso ondo etortzen da [barrez].
Zurekin batera, Aitor Zuriarrain zure irakasleari ere, sariren bat eman diote lehiaketa horretan, ezta? Zergatik?
Zer da sari hau? Ikasketa amaierako proiektuak aukeratzen dituzte Mondragon Unibertsitatean eta EHUn, eta aukeratutako horien guztien artean egiten da aukeraketa. Gipuzkoa mailan ematen den saria da Felix Sopelana Memoriala.
Eta, denok ulertzeko moduan,
GOIERRI ESKOLA
zertan oinarritu duzu zure proiektua? Frikzio bidezko soldadura mota bat da landu dudana. Orain soldadura gehienak arku bidezkoak izaten dira, eta nik aztertu dudana, fusiorik gabeko solda-
dura da... esplikazen ere ez da erraza [barrez]. Hitz gutxitan, mekanizazio prozesu baten antza duen soldadura prozesua da.
Eta non garatu duzu proiektua? Ingeneritza Teknikoko karrera-
Bai, lehenengo hiru proiektu sarituetako ikasleen irakasleei ere saria ematen diete. Nire kasuan, nire proiektuaren tutorea izan zen Aitor Zuriarrain. Bide batez, eskerrak eman nahiko nizkioke Zuriarraini, lan egiteko eragiten aritu zelako, guri laguntzeko egin zuen lanagatik eta proiektuan zehar eman digun laguntzagatik. Tratu ona daukagu elkarrekin.
ÂŤMekanizazio prozesu baten antza duen soldadura prozesua daÂť
GOIBERRI 11
MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN
«Berdin da urrun denbora asko egotea: familia beti barru-barruan eramaten da»» suna pertsonak dira: eurekin dudan erlazioa eta laguntasuna.
Lagunak asko dituzu, eta opari bereziren bat ere egin dizute, ezta? Bai. Zegamako Maite Txurruka, bere familia eta bere lagunak oso lagunak ditut. Behin nire familia bisitatzera joateko bidaia oparitu zidaten, zituzten Travel puntu batzuen bidez. Baina ez da bakarra, jende on asko dago hemen, eta jende askoren babesa eta maitasuna jaso dut.
Cheikh Lo tabernaz taberna aritzen da gurdiarekin. Argazkian, hainbat segurarrekin ageri da. ANE ARRIETA
Cheikh Lo Saltzaile ibiltaria
«Saltzea beharrezkoa dut bizitzeko, baina nire lehentasuna pertsonak dira» Ane Arrieta Goierri Cheikh Lo (Senegal, 1983) aski ezaguna eta maitatua da Goierrin, eta baita Altsasu aldean ere. Bere pitxiak erosi ez dituen gutxi izango da inguruetan, eta bere jatortasuna medio, lagun asko egin ditu.
tea. Oraindik ere ez naiz erabat ohitu jende zuria ikustera, baina hobeto bereizten zaituztet.
Eta orain zer inpresio duzu? Jendea oso jatorra dela, behin harremana lortzen duzunean.
Eta zuk bereziki jendearekin lortzen duzun harremana, lortu egin duzu, ezta?
Noiz etorri zinen Euskal Herrira? Senegaldik pateraz irten nuen 2002 urte amaieran, nora nindoan zehazki jakin gabe, bizi hobe baten bila. Marokotik pasatuz, Algecirasa (Andaluzia) iritsi ginenean, Bilbora eta gero Markinara joan nintzen, bertan nuen lagun batekin bizitzen jartzeko. Orain, Altsasun bizi naiz.
Bai. Nik bizitzeko saltzea beharrezko dut, baina nire lehenta-
Cheikh Lo.
Babeslea Zerk harritu zintuen gehien hona iritsi zinean? Arraza txuriak: denak berdinak zineten niretzat, eta oso zaila egiten zitzaidan jendea bereiz-
Hemengo jendearengana gerturatzeko bide on bat izango da euskaraz zertxobait behintzat hitz egitea, ezta? Bai, Seguran eta Zegaman batez ere. Altsasuko AEKn ikasi dut euskaraz, eta umeekin hitz eginez eta jendeari entzunda ere asko ikasi dut. Gainera loro bat bezalakoa naiz; ez naiz isildu ere egiten. Ikastea gustatzen zait, eta batez ere euskaraz; asko gustatzen zait hizkuntza hau. Horregatik, beti saiatzen naiz hala egiten didatenekin nik ere euskaraz hitz egiten.
Zer da Senegaldik faltan gehien ematen duzuna? Lagunak, espeziadun janari bizixeagoa... baina batez ere familia. Berdin da zenbat denbora daramazun beraiengandik urrun; familia beti barru-barruan eramaten da. Azkenean han hazi eta hezi naiz, eta han dut nire iragana.
GOIBERRI 13
GARAI BATEAN
Itsasondoko tren geltokia 1930. urteko irailaren 30ean inauguratu zuten, agintariak eta apaiza bertan zirela. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARIN
Itsasondora trena iritsi zenekoa
Arkaitz Apalategi Itsasondo XX. mendeko garapenean garrantzia handia izan du trenak, eta gaur egun zaila egiten da hainbat herri trenbiderik gabe imajinatzea. Itsasondo da herri horietako bat. 1930eko irailaren 30ean inauguratu zuten Itsasondoko geltokia. Ekitaldi berezia izan zen, geltokiak zuen garrantziaren parekoa. CompaĂąĂa de los Caminos de Hierro
del Norte de EspaĂąa enpresako ordezkariak, garai hartako agintariak eta apaiza ere bertan izan ziren; orduko argazkietan ikus daitekeenez, bedeinkapen eta guzti estreinatu zuten apeaderoa. Madril eta Hendaia lotzen zituen trenbidea 1863. urtean zabaldu zuten, baina tartean zeuden herrietako geltokirik gehienak, gerora zabaldu zituzten.
14 GOIBERRI
ASTEBURUARI BEGIRA
Herri afaria San Joan bezperan Gaintzan San Joan suaren aitzakian, herri afaria antolatu dute bihar, hilak 23, Gaintzan. On Bide elkartean, gaueko 21:00etan hasiko da afaria. Afariko txartelak aurrez erosi behar dira (helduak 10 euro, haurrek, dohainik). Afalondoren, San Joan sua piztuko dute herriko plazan. Bihar, hilak 23, Gaintzako On Bide elkartean, 21:00etan. 10â‚Ź.
ARKAITZ APALATEGI
Film laburren lehiaketako sari banaketa Beasainen
MIRIAM LUKI
Bigarren urtez, gazteentzako film laburren lehiaketa antolatu dute Beasainen, eta gaur sari banaketa egingo dute Usurbe Antzokian. Sariak banatzeaz gain, lehiaketara aurkeztutako lanak ere ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Usurbe Antzokian eta, 22:30ean, Bideluze plazan. Gaur, hilak 22, Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:00etan.
Musti Mujikaren omenezko VIII.Txapelketa Musti taldeak eta Urola kirol taldeak antolatuta, bihar, hilak 23, goizeko 11:30ean, Musti Mujikaren VIII. Txapelketa jokatuko dute Zumarragako Argixao futbol zelaian. Urola kirol elkarteko jokalariak, Realeko beteranoen aurka lehiatuko dira. BIhar, hilak 23, 11:30ean, Zumarragako Argixao futbol zelaian.
Otegi-enea Majori auzoan festak dituzte asteburuan San Joan jaiak ospatuko dituzte Ordiziako Otegi-enea Majori auzoan, gaurtik igandera bitartean. Gaur, 18:00etan botako dute festen hasierako suziria. Ondoren, haurrentzat krosa,, buruhandiak, bertso afaria eta dantzaldia izango dira. Bihar goizean, 10:30ean hasita, haurrentzako marrazki lehiaketa, patata tortilla lehiaketa, Urdaneta dantza taldearen saioa eta auzo bazkaria izango dira. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik aurrera, haur mozorro lehiaketa eta sardina jatea antolatu dituzte auzotarrek. Igandean, azkenik, 11:30etan, Oroith Txiki abesbatza, Ibon magoa eta herri kirolak entzun eta ikusteko aukera izango dira goizean. Arratsaldean, 19:00etan Gorritiren txanda izango da. Gaurtik igandera, hilaren 22tik 24ra, Ordizian.
GOIBERRI 15
PUBLIZITATEA