Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
29. zenbakia. 2012ko irailaren 28a
GOI B ERRI Zaharrak berrituz Egoera ekonomikoak kontsumo ohituretan aldaketa ekarri du 6-7
Ane Mujika 3 Iritzia 4-5 Goiener kooperatiba 8-9 Matxain eta Urdangarin trikitilariak 10 Azul Gonzalo 11 Patrizio Etxeberia 1932 12 Jose Mari Nestar zapata konpontzaile urretxuarra lanean. MIRIAM LUKI
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Ane Mujika Etxezarreta Ormaiztegiko Aintziñe okindegiko nagusia
«Gaizki nagoen bakoitzean, ‘Momo’ liburua irakurtzen dut» Asier Zaldua Ormaiztegi Ane Mujika Etxezarreta (Ordizia, 1969) Donostian bizi da, baina Ormaiztegin lan egiten du. Aintziñe okindegian, hain zuzen ere. Urte asko zeramatzan alor honetan lanean, eta denda irekitzea erabaki zuten. San Migel jaietan lan asko izango dute.
Zaletasun bat. Kirola egitea. Korrika eta igeriketa egiten dut batez ere. Bizikletan ere ibiltzen naiz, baina gutxiago.
Oporretarako leku bat. Pirinioak. Aisa aldea asko gustatzen zait.
Liburu bat.
Janari bat.
Michael Enderen Momo. Gaizki nagoen bakoitzean irakurtzen dut. Umetan irakurri nuen lehenengoz eta ordutik bost bat aldiz irakurri dut.
Zainzuriak maionesarekin.
Edari bat. Ura.
Jaso duzun oparirik bereziena. Nire alabak oparitutako lepokoa. Babesa ematen duen begi bat du.
Musika talde bat. Denetik entzuten dut, baina euskal musika atsegin dut batez ere.
Gorroto duzuna.
Abesti bat.
Goierriko txoko bat.
Mikel Laboaren Txoria txori. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Nire seme-alaben jaiotze egunak.
Amets bat. Lasaitasuna.
Gezurra.
«Alkate izango banintz, jendea kalera ateratzeko ahalegina egingo nuke»
Larraitz ingurua.
Herriko alkate bazina.... Jendea kalera ateratzeko ahalegina egingo nuke, eta herritarrek eskatzen dutena egiten ahaleginduko nintzateke.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Rufino Iraola Garmendia Idazlea
Derrigorrez ezarritako erlijioaren ondorioak er garen jakiteko, zer ginen esaten hasiko naiz. Lehenik eta behin, esan beharko seriean egindako kristau ‘katolikoak’ ginela. Esan nahi dut ez genuela izan inolako posibilitaterik erlijioa hautatzeko. Gu mundura etortzerako, gurasoek eta gizarteak erabakita zeukaten zer erlijio onartu beharko genuen. Frankismo garaia zen, estatu konfesionalean bizi ginen: katolikoa, apostolikoa eta erromatarra. Gure erlijioa oinarritzen zen, batez ere, errituetan, mandamenduetan, errezoan eta zigorrean. Gauzak azaltzen zizkiguten bezala, bazirudien denok infernurako sortuak ginela. Hitz batean: beldurra, beldurra eta beldurra. Azkenean, ok egiten duzu, desesperatzen zara, eta esaten duzu: «Honaino iritsi naiz, ezin dut gehiago», eta dena zerrien askara! Gero ideologia berriak datoz: politika, herrigintza, kultur lana… Ez dira suzedaneoak, baina bai ordezkapen kontzienteak.
Z
Berriro hasi Urteak pasatzen dira, eta badator bigarren buelta. «Dimentsio erlijiosoa, hobeto esan, diementsio espirituala oso garrantzizkoa duk», diozu zeure buruari. Zerotik hasi nahi duzu; ez
da, ordea, posible. Bazterrera utzitako material zaharrez beteriko biltoki handi bat daukagu barnean, dena nahasian; gehiena, zaborra; balio ez duen materiala; baina badago balio lezakeenik ere. Bereizketa-lana egin behar! Zerotik hastea baino zailagoa da, baina interesgarriagoa ere bai. Zabor artean aurkitu dituzun materialekin eta zeuk aportatzen dituzun beste batzuekin hasten zara berriro almazena betetzen, baina almazen hori erabat hornitzeko ametsik gabe. Beti faltako da zerbait. Hori, ordea, ez da gizakiaren gabezia, gizakiaren izaera bera baizik. ‘Erlijio’ hitzak, guretzat, ‘ukazioa’, ‘gurutzea’, ‘heriotza’... esan nahi zuen. ‘Herriaren opio’ deitu zion Marxek. Nietzschek ere gogor salatuko du, ‘bizitzaren ukaziotzat’ zeukan erlijioa. Ez zuten arrazoi faltarik! Baina uste horren oinarria ez dago ez ebanjelioan, ez Jesusengan; baizik eta ebanjelioa desitxuratu izanaren ondorioan, eragiten zuen sufrimen eta giro itogarrian: bekatua, erruduntasuna, zigorra, infernuaren aipamen etengabea... Gaur egun imajina ere ez gaitezkeen punturaino iristen zen giro hori. Egia aurkitzeko, egiazko errealitatearekin topo egiteko, libre egon behar du pertsonak apainduri sasi-erlijioso eta beldur klase guztietatik. Asko ida-
«Lehenik eta behin, esan beharko seriean egindako kristau ‘katolikoak’ ginela»
tzi da auskalo zenbat! Jainkoaren gainean, harengana hurbiltzeko zer egin behar dugun. Baina beldurrez gabiltzan arte ez daukagu zer eginik. Ilunari beldur dionak maindireaz estaltzen du burua, horrela salbu dagoelakoan. Maindirea kentzean, ordea, berriro ere egoera bera. Ibai batera bezala inguratu behar dugu Jainkoagana: oihan sakon eta zabalean gaude, han urrun ibaiaren murmurioa entzuten dugu, baina ezin gara bertaraino iritsi. Jainkoarekin gauza bera gertatzen zaigu: sumatzen dugu, kreazioa osoan manifestatua dagoelako, baina inoiz ezin gara berarenganaino iritsi. Erlijioak ez du deusetarako balio, ibaiaren murmurioa entzuten laguntzen ez badigu, eta mundua hobetzeko balio ez badu. Ikuspegi berri horretatik, ebanjelio osoa dei bat da: iratzartzeko deia. Hori da klabea! Iratzartzeak esan nahi du Jesusek ikusi zuena ikusi eta hark bizi izan zuena bizitzea. Jesusek ez zuen salbatu gizakia guretzeko heriotzarekin, baizik eta bere bizi-estiloarekin. Mezua da inportantea, eta haren heriotza ez zen izan bizitzaren ondorioa besterik: agintari erlijioso nahiz zibilei aurre egin, egia aldarrikatu, gaixoak sendatu, pobreak defenditu... Dogmak askatasunaren aurka daude, eta alde horretatik guztiz kaltegarriak dira. Jesusekin eta mundu osoarekin bat eginik bizitzea, errealitate ez-separatu bezala. Hori da Jainkoaren Erreinua, Jesusen ametsa. Literalismo biblikoak, derrigorrez, fundamentalismo teologikora eramaten du agudo, eta, oro har, edozein fanatismotara. Erlatiboa absolutizatzen da, eta norbere sinestea egiarekin nahastu. Ez dago baldintza hoberik intolerantzia erlijiosoak azaltzeko, egunotan ikusten ari garen moduan edo historian zehar gertatu den antzera.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
San Migel jaiak Bihar ospatzen da San Migel eguna, eta Santua bera baino beste zerbait burura azkarrago etortzen zaigun garai honetan, krisiaz ahaztu eta jai giroaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, Altzaga, Gaintza, Ormaiztegi eta Lazkao inguruan. Ondo pasa!
Lan kontuak tarteko, derbia gora derbia behera ibili gara aste osoan, eta hona ere, gure arteko elkarrizketa honetara, biharko partida horrekin nator; Realaren eta Athleticen arteko neurketarekin. Badakit, derbiak beti desberdinak direla. Halakoetan, dena orekatzen dela, eta detaile txikiek erabaki ohi dituztela mota honetako neurketak, baina iruditzen zait Reala bihar Anoetara markagailuan aurretik dela iritsiko dela. Alegia, jokatzen hasi aurretik, bat eta huts irabazten ari dela. Bi kluben inguruan aspaldian somatzen den giroagatik diot hori. Txuri-urdinen ingurua aspaldiko partez lasai dago. Jokin Aperribaik ataka zailean hartu zuen kluba. Bigarren Mailan, egoera gaiztoan, eta zor ugari zituela. Pixkanaka, ordea, apal-apal eta zarata askorik gabe, lehengora ekarri du. Realak historikoki bere-bereak izan dituen ezaugarriak ditu berriz ere, eta lorpen hori, hein handi batean, egungo presidentearena da. Athleticen, berriz, uda partetik hona dena da zalaparta. Leza-
mako eraberritze lanen inguruan Marcelo Bielsaren haserreak piztu zuen sua. Fernando Llorentek ospa egiteko harturiko erabakia etorri zen gero, eta amaitzeko, Javi Martinezen irteera. Iragan denboraldian dena zen poza. Bizipozak, ordea, gutxi iraun du Bilbo aldean. Kolpe latzak ez ezik, arrakastak barneratzen ere jakin egin behar da, eta kasu honetan, Athletici iazko arrakastak gaina hartu diolakoan nago.
Jon Balentziaga
bat eta
Arrazoi faltarik ez duzu Balentxi (behingoagatik bada ere). Derbira talde bakoitza nola iristen den garrantzitsua da, eta uka ezina da Reala pauso bat aurretik dela. Baina hori lasaitasunerako arrazoia izanik, kezka eragiten didan zerbait ere bada, ez baitu ezer ziurtatzen. Derbira nola iritsi ez, nola irteten den Reala, hori da garrantzitsuena. Zeuk esan duzu, Reala eta Athletic-en arteko partiduek ez dute besteekin zerikusirik. Edozer gerta liteke, iristen diren unea edozein dela ere, ez dago alde handirik bien artean. Hori aintzat hartuta, emaitzak, ez luke aparteko arazorik sortu behar etorkizunean, edozein dela ere. Baina, beldur nahiz ez dela hala izango, bereziki galduz gero. Garaipen batek, 3 puntu eta zaleen miresmena ekarriko luke. Egun batzuetarako poza, baina hortik aurrera lan asko egiteko. Porrotak aldiz, ekaitza, are gehiago orain bezala hobeto heltzen garela pentsatuz gero. Irabazi ezean, egun batzuetarako tristura ez, luzerako miseria etor daiteke. Baina hori bakarrik ez, lehen ere aipatua dut
bat Igor Sarriegi
hemen, miseriatik bizi den bat baino gehiago zain dagoela, aukera noiz etorriko zain. Montanierrek ez duela balio, garrantzirik ez diola eman derbiari, halako edo bestelako jarri behar zuela... Jokalarientzat ere bai. Mailarik ez dute, jarrera ere exkaxa, bla, bla, bla... Horrek kezkatzen nau beste ezerk baino gehiago. Futbola pasioa da, baina neurria hartu behar zaio. Irabaziz gero ezer ez eta festa, galdu ezkero egurra, eta lasaitasuna galtzeko arriskua. Derbian, galtzeko irabazteko baino gehiago dago.
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Zaharrak berri(tu) Goierriko hainbat konpontzailek diotenez egoera ekonomikoak ez du beraientzako lan gehiago sortu; dena dela, eskaria aldatu da berdin zapatetan zein autoetan: bezeroak gero eta gehiago bere kasa moldatu nahi du. Miriam Luki Goierri Egungo egoera ekonomikoagatik konpontzaileek lan gehiago izan dezaketenaren hipotesiaren kontra, Goierriko hainbat konpontzailek ez dituztela gauza gehiago konpontzen adierazi dute. Zapata konpontzaileak, ibilgailu konpontzaileak, bizikleta konpontzaileak, etxetresna elektriko konpontzaileak eta arropa konpontzaileak bat datoz: ez dute gehiago konpontzen. Ezberdin konpontzen dute. Konpontzaileek egoeraz duten pertzepzioan errepikatzen diren ezaugarriak eta produktu bakoitzari dagozkion ñabardurak daude. Guztiei konponketaren aurrekontua eskatzen diete orain, lehen ez bezala. Guztiek bezeroari bere kasa konponketa egiteko asmoa antzeman diote modu batean edo bestean. Begoña Illarduy-k Beasaingo Jokin Mujika bizikleta dendan lan egiten du. «Lehen txirrindulariak bere bizikleta konpontzen zekien arren, azken urteotan gurpiletako ganbara zuloak konpontzeko adabakiak desagertuta ote zeuden galdetu digunik egon da». Dioenez, zuzenean ganbarak aldatzeko joera handia izan da. «Orain, bizikleta konpontzeko tresnak erosten ari dira berriz», azaldu du. Ibilgailuetan aditua da Axier Lasa. Olaberrian du konpontzeko tailerra, eta norberak bere autoaren konponketa egitea zaila dela dio. «Auto modernoak konpontzeko ordena-
gailuak behar ditugu, eta ez daude edozeinen eskura». Hala ere, Urretxuko Bertan tailerreko Jose Ramon Aierbe ataundarrak zehaztu du gero eta gehiagotan entzuten diela bezeroei «lagun batek badaki eta berak konponduko du» esaldia. Etxetresna elektrikoen konpontzailea da Imanol Ormazabal. Ezkio Itsason duen pabilioian eta bezeroen etxeetan lan egiten du. Etxetresna batzuk konpontzea baino, oraindik ere, berria erosteak «merezi» duela dio, «prezioa ez delako asko igo, aldatzeko promozioak egon direlako eta konponketa garesti ateratzen delako. Argi dago egun, dena dagoela denontzat zailago». Arroparen arloa ondo ezagutzen du Ana Sanchez jostunak. Konponketak egiteko denda dauka Urretxun. Sanchezi, azkenaldian, behin baino gehiagotan galdegin diote ea josten ikasteko eskolarik ezagutzen duen. «40 eta 50 urte bitarteko emakumeak dira, seme-alaben arropak konpontzeko gai izan nahi dutenak». Goierrin joste eskola bakarra ezagutzen duela dio, Goierri behean. Zumarragan mertzeria dauka Nerea Mendizabalek. Jostearekin erabat lotuta dago bere jarduera. «Ez ditugu konponketak egiteko hariak eta zintak lehen baino gehiago saltzen. Dena dela, norberak bere zorroa egiteko hariek sekulako arrakasta izan dute. Zorroa erosi ordez, norberak egiteko go-
goa zabaldu izan balitz bezala». Jose Mari Nestar zapata konpontzaileak urtebete egin du Urretxuko dendan lanean. «Niri ez zait tokatu, baina aurreko jabeak zapatak etxean konpontzeko osagaiak erostera datozenak badaudela esan dit».
Objektuen mundua
«Bizikleta garestienak eta merkeenak saltzen ditugu, falta dena erdibidea da» Begoña Illarduy
Bizikleta konpontzailea
«Aurreko urteetan autoei hobekuntzak egin eta berria errazago erosten zuten» Axier Lasa
Auto konpontzailea
Konpontzaileek, konpontzen duen produktuaren berezitasunaren arabera, hainbat ñabardura egin dituzte. Bizikleta gutxiago saltzen dute Jokin Mujikaren dendan, baina zaharrak gehiago konpontzen dituzte. «Garai batean zaharra zaharregia zela eta berria erosten zuten zuzenean», dio Illarduy-k. Bizikleta zaharrak ganbaratik jaitsi, eta konpontzera eramaten dituzte orain. Konpontzaileentzat, ordea, zaila da piezak aurkitzea «jada ez dituztelako egiten». Beste zerbait ere nabaritu dute dendan, «bizikleta garestienak eta merkeenak saltzen ditugu oraindik ere. Falta dena erdibidea da». Autoak konpontzeko orduan, «bakarrik behar-beharrezkoak diren matxurak» konpontzen dituzte orain. Aurreko urteetan, hobekuntzak egiten zituzten, eta «auto berria errazago erosten zen», dio Axier Lasa mekanikoak. Aurrekontua eskatzeko telefonoz deitzen dute bezeroek, eta tailer batean baino gehiagotan eskatzen dute aurrekontua, «merkeenaren bila». Tailer txikien mesedetan, kontzesionario ofizialak
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Arandia tailerra, Olaberrian, mekanikoa auto bat konpontzen. MIRIAM LUKI
izan dira, Lasaren ustez, «kaltetuenak». Konponketak egiterakoan askoz gehiago begiratzen du orain bezeroak. Izan ere, ibilgailuak lanerako beharrezkoak dira askorentzat. Hori da, hain zuzen, konponketa baldintzatzen duen faktorea: noraino den produktua ezinbestekoa. Beharrezkotzat jotzen dira, adibidez, arropa garbigailuak. Ormazabalen arabera, «matxuratuz gero, konponketa garestia bada berria erosten dute». Azken urteotan ontzi garbigailua ere beharrezko bihurtu dela sumatu dute, «baina konponketak zailak dira eta bezeroek ez diote teknikariari hain erraz deitzen, irteera eta matxuraren konponketa garesti ateratzen baita».
Muturrak argiago Arropa eta zapatak ohituraz konpontzen dituen jende asko dago. Sanchez jostunak dioenez, «emakume nagusiek jostunarekin harremana izan dute betidanik, eta arropa birziklatzen dute». Gazteen joera gehiago da konpontzeko arropa berria eramatea; gazte horiek emakumeak dira, jostearekin lotutako ia guztia bezala. Guztiek diruz justuago sumatzen dute kontsumitzailea. Zaharra azkar berritzeko joera egon den arren, joera hori iraultzen ari da, eta zaharrari etekin gehiago atera nahi zaio orain. Dena erosteko edo enkarguz eskatzeko aukeraren aurrean, kontsumitzaileak berea konpondu eta egin nahi du kontsumitzaile izaerari eutsi ezinik. Muturrak argiago margotzen dituen ingurumarian, batzuen kontsumo neurria batere aldatu ez den bitartean, askorena erabat jaitsi da. Bien bitartean, ezinbestekoa denaren eta ez denaren arteko muga lekualdatzen ari da.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Goierri berdea Kontsumitzen dugun energiaren inguruko hausnarketa egin eta gizarteari aukera berriak emateko asmoarekin jaio da Goiener kooperatiba. Energia berriztagarriak merkaturatzea eta sortzea du helburu nagusi. Josune Zarandona Ordizia Goiener energia berriztagarria sortzeko eta merkaturatzeko helburuarekin jaiotako kooperatiba da. Goierrin sortu da ideia, denborarekin gorpuztuz dihoana. Lehenengo pausoak ematen baino ez da hasi, baina etorkizunari baikortasunez begiratzen dio enpresaren arima den Joanes Maizak. Gizarteak energia kontsumoaren kultura errotik aldatu behar duela uste dute proiektu honetan sinisten dutenek, eta horretara datoz. Etorkizuna kolore berdez margotuta irudikatzen dute.
Kooperatiba momentuz, 32 bazkidek osatzen dute, arlo ezberdinetan aritzen diren profesionalak eta goi mailako teknikariak dira. Horietatik erdia baino gehiago goierritarrak. «Irabazi asmorik gabeko enpresa da gurea», azaldu du Maizak, energia berriztagarrien bitartez, «ekonomia lokala eta sozialagoa bultzatzeko helburua duena». Energia berriztagarria sortzeko iturriak ezberdinak izan daitezke: eguzki plakak edo ur saltoak argindarra sortzeko, aerosorgailuak, biomasaz baliatuta beroa sortze-
ko edo biogasa, hondakinetatik sortutako gasa argindar bihurtzeko, adibidez.
Merkatua ireki behar da Dena den, oraingoz Goienerren helbururik behinena, bazkideei energia berriztagarria erraztea da. «Gure kooperatibak merkatu elektrikoan ziurtagiri berdea duen energia berdea erosiko du, ondoren kontsumitzaileei saltzeko». Horretarako, telefonia mugikorrean aurretik gertatu den bezala, jada badauden azpiegitura elektrikoak baliatuko dituzte, energia erosleen
etxeetara helarazteko. Momentuz, bazkideen artean probak egingo dituzte, energia behar den moduan iristen den ala ez ikusteko. «2013ko udaberrian, energia Goierrira eta Euskal Herrira zabaltzeko moduan izatea espero dugu». Horretarako energia salduko dien bitartekari baten bila dabiltza merkatuan. Komertzializagailu bat eta sistema informatiko bat ere jarri behar dituzte martxan horretarako. Behin pauso hori gaindituta etorriko da energia berriztagarria sortzeko lana. Horrek koo-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
peratiba lantegi bat egituratzea suposatuko luke, «proiektu zehatzagoak aurrera eraman ahal izateko». Sorkuntza instalazioak bi motatakoak izan litezke. Handiak, bazkide guztien artean finantzatu beharrekoak, argindarra sortzeko ur salto bat, adibidez . Edo txikiagoak, familia baten autokontsumorako balio dezaketenak, teilatu gainetan jar daitezkeen eguzki plakak, kasu.
Enpresa berriei bultzada Goiekik Goierriko garapen agentziak antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien lehiaketari esker eman zen ezagutzera Goiener uztailean. Izan ere, hamabosgarren sariketa honetan, lehenengo saria irabazi zuen proiektuetako bat izan da. Maizak azaldu duenez, «martxan dauden mota honetako enpresak ezagutu ditut Europan , eta hortik sortu zitzaidan Euskal Herrian ere antzeko zerbait sortzeko ideia. Maiza lasartearra da izatez, baina Goierrin egin du lan betidanik, eta
bere ideia bideragarria izan zitekeela ikusita, Goiekirekin jarri zen harremanetan. Maialen Sanchez, Goiekiko inkubategiko teknikaria da, eta enpresa munduan proiektu eta ideia berriak bultzatzea «ezinbestekoa» dela dio. Euskal Herrian ez dago Goiener bezalako beste enpresarik, eta «etorkizuna duen proiektu bat dela iruditu zitzaigun», esan du Ekimen Berrien lehiaketari erreferentzia eginez. Ideiak sustatzeko osagairik garrantzitsuena «beharra» dela dio Sanchezek. «Balio erantsia eman behar diegu proiektuei, baldin eta munduko merkatuan lehiakorrak izan nahi badugu» Maizak garbi du, etorkizuna energia berriztagarriena izango dela. Batetik, egun dagoen sistema energetikoa ez delako bidezkoa. «Guztiz zentralizatuta dago, Espainian bost energia enpresek dute hartuta merkatu osoa». Eta bestetik energia merkea –orain arte erabili duguna– amaitzear dagoelako, «energia sortzeko beste bide
Gero eta ohikoagoak dira eguzki plakak Goierriko txoko ezberdinetan. Joanes Maiza eta Maialen Sanchez, Goiekiren bulegoetan. GOIBERRI.
«Egungo sistema energetikoa ez da justua, erabat zentralizatuta dago» Joanes Maiza
Goienerreko lehendakaria
«Balio erantsia eman behar zaie ideiei, merkatuan lehikorrak izateko» Maialen Sanchez Goiekiko teknikaria
batzuk aurkitu behar ditugu». Aipatutako arazoei irtenbidea emateko tresnak dira energia berriztagarriak Maizaren hitzetan, «ondo erabiliz gero, ingurugiroa zaintzen dutelako, eta bertan enplegua sortzeko aukerak eskaintzen dituelako». Baina aurretik, gizartean kontsumitzen dugunaren inguruko kultura aldaketa bat beharrezkoa dela deritzo, «aurrezteaz eta efizientziaz hitz egitea beharrezkoa da». Behar duguna bakarrik kontsumitzen ikasi behar dugu, ahal den neurrian gutxiago kontsumitzen duten bitartekoak erabili eta bertakoari lehentasuna ematen saiatu. Gizarte aurreratuetan energia eskaera gero eta handiagoa denean, energia iturrien etorkizunari buruzko eztabaida areagotu egin da. Erregai fosilak – petrolioa, gasa, ikatza– gero eta eskasagoak eta garestiagoak dira, eta inoiz baino argiago dago gizarteak norabide aldaketa baten beharra duela, bai behintzat, etorkizuna berdez margotu nahi bada.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Ander Matxain eta Mikel Urdangarin, joan zen ostiralean Ordizian egin zuten kalejiran. ASIER ZALDUA
Matxain eta Urdangarin: lotsa gutxi eta hatzak arin Asier Zaldua Beasain Ander Matxain eta Mikel Urdangarin trikitilari goierritarrek Hitzaro Euskara Elkartearen Ordizia Kantuz ekimenean parte hartu zuten asteartean. Gaintzako eta Beasaingo gazte hauek kontzertua eskaini zuten Garagartza plazan. Duela zazpi urte hasi ziren elkarrekin saioak egiten eta ibilbide polita osatzen ari dira.
Matxainek 20 urte ditu eta Urdangarinek 18 egingo ditu urtea amaitu aurretik. Gaintzarra Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen eta Beasaindarra, berriz, Filosofia Donostian. Aspalditik ezagutzen dute elkar, euren gurasoak lagunak baitira. Duela hamar bat urte Matxain soinua jotzen hasi zen eta Urdangarin, berriz, panderoa. Koldo Iparragirre beasain-
darra izan zuten maisu. Gurasoek antolatutako bazkarietan hasi ziren elkarrekin jotzen. Oholtza gainera gutxitan igo dira eta gehien atsegin dutena sagardotegietako giroa da, baina gaztetxeetan eta kuadrillen bazkarietan eta afarietan ere aritu izan dira. Urdangarinek euren ezaugarri nagusia naturaltasuna dela dio. «Garen bezalakoak azal-
tzen gara. Lotsarik gabe. Natural. Jendearekin harremanetan egotea gustatzen zaigu, eta plazagizonak gara». Hori da, hain zuzen ere, bere ustez trikitilari on batek behar duen ezaugarrietako bat. «Trikitilariak alaia izan behar du eta giroa sortzen jakin. Horretaz gain, bere musika-tresna menderatu behar du, noski», aipatu du.
GOIBERRI 11
MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN
«Euskal Herria naturaz ingururatuta dago, eta hori gustatzen zait» «Herria krisialdi egoera honen aurka mugitzea da garrantzitsuena: kalera atera» txar xamarrak izan nituen hasieran, baina ari naiz euskaraz ikasten. Zailena, gainera, euskalkiak dira: ustez euskaraz badakizunean, ondoko eskualdera joan eta ez diet askorik ulertzen... Baina oso polita iruditzen zait aniztasun hori.
Zer ekarriko zenuke Argentinatik?
Azul Gonzalo bere senarrarekin. GOIBERRI
Ez zaizkit galdera horiek gustatzen. Herrialde bakoitzak dituen ezaugarriak zerbaitegatik ditu; ez nituzke aldatuko.
Azul Gonzalo Argentinarra Gabirian
«Herrialde bakoitzak dituen ezaugarriak zerbaitegatik ditu; ez nituzke aldatuko» Ane Arrieta Gabiria Azul Gonzalo (Rosario, 1981) argentinarra da. Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira, bere senar donostiarra ezagutzera etorri zen lehenengo aldian. Gaur egun, Gabirian bizi da. Herriko ostatuan lan egin badu ere, gaur egun ikasten ari da.
Zer asmorekin etorri zinen Euskal Herrira? Argentinan mutil euskaldun bat ezagutu nuen, eta hasiera batean, harekin egoteko asmoarekin etorri nintzen. Bi hilabete ingururako etorri nintzen 2008ko abuztuan. Ez nekien zer gertatuko zen. Hasieran Valentzian egon nintzen hilabete inguru, bertan dudan osaba
batekin, baina gero hona etorri nintzen.
dagoelako eta lan egiteko modutik etor daitezkeelako.
Zer da etorri zinenean gehien harritu zintuena?
Nolakoak iruditu zaizkizu euskaldunak?
Egia esan ez nuen inguruarekin gehiegi pentsatu etorri nintzenean, berdintsu zitzaidan. Naturaz inguratuta dagoela gustatu zitzaidan gehien: berdin da non bizi zaren, 15 minutura gehienez naturaz inguratuta egon zaitezke. Jende oso primitiboa dagoenaren mitoa ere ezaguna nuen, nire aitak ere hala esaten zidan, baina ez da horrela. Herri kirolak eta antzerakoak ez dira basakeria; zentzuzkoa da horrelako ingurune batean halako kirolak sortzea, naturaz inguratuta
Jende itxiaren fama duzue, eta tira, agian pixka bat bai; itxia baino gehiago erreserbatua esango nuke. Baina normala iruditzen zait pasa dituzuen egoeren ondorio izan daiteke...
Eta euskara? Hizkuntzarekin esperientzia
Babeslea
Argentinan ere hemengoa adinako krisialdi ekonomikoa jasan zenuten... Bai, krisialdi hau baino handiagoa ezagutu dut han, eta ez nau gehiegi beldurtzen honek. Herria krisialdi egoera honen aurka mugitzea da garrantzitsuena: kalera atera beharra dago horrelako uneetan.
Oraingoz Goierrin geratzeko asmoa al duzu? Bai, gustura nago hemen. Senarra eta biok ikasten ari gara orain eta ingurua gustatzen zait. Nork daki, behin hona etortzera ausartu banaiz, ez da hain zaila berriro beste nonbaitera mugitzea, hasi artekoa da... Baina ez, momentuz oso gustura nago hemen.
12 GOIBERRI
ARGAZKI ZAHARRA
Patrizio Etxeberriari egindako omenaldia, 1932ko urtarrilaren 1ean. Legazpi elurtuta zegoen. EUGENIO AGIRREREN ARTXIBOA
Patrizio Etxeberriari omenaldia
Asier Zaldua Legazpi Goiko argazkia Patrizio Etxeberria enpresari legazpiarraren etxe aurrean atera zen 1932ko lehen egunean. Etxeberriari (beheko ilaran, erdian) omenaldia egin zioten egun hartan. Agirre-Etxeberri 1924an eraiki zuen Gillermo Eizagirre arkitektoak, eta 1951ko eta 1960ko handitze lanak Luis Astiazaranek zuzendu zituen.
Etxeberria bertan bizi izan zen, 1972an hil zen arte. Azkenaldian, Agirre-Etxeberri zeresana ematen ari da: Etxeberria sendiaren eskuetatik udalaren eskuetara pasatu da, eta honek parte hartze prozesua abian jarri du eraikina zertarako erabili erabakitzeko. Iraileko bigarren asteburuan bertako ateak ireki ziren herritarrek etxea barrutik ezagutzeko aukera izan zezaten.
GOIBERRI 13
IBILBIDEA
Irteera-Helmuga
Urtsularre
Gaintza-Aizporra Luzera: 3 kilometro Denbora: Ordu eta laurden. Altitud max: 479 metro. Desnibela: 100 metro. Zailtasuna: Erraza Gaintzako Oteñe jatetxeko aparkaleku ingurutik Txindokik eta Aralarrek duten itxura. IÑAKI GURRUTXAGA
Urtsumendipean Abaltzisketak, Gaintzak eta Zaldibiak muga egiten duten muinoaren magala begiratoki dotorea da ibiltarientzat. Iñaki Gurrutxaga Gaintza Gaintzako herri kaskoa hartuko dugu ibilbidearen abiapuntutzat, 427 metroko garaieran. Larraitz aldera doan bidea hartu eta 400 bat metrora, Eizmendi baserri aldera har daiteke Tourseko San Martinen baseliza bisitatzeko, nahiz eta egin beharreko ibilbidetik apar-
te geratu. Bidegurutze hori hartu ezean, bideari segi eta bost minutuan Oteginea (Oteñe) baserri-jatetxera iritsiko gara. Ibilbide laburragoa egin nahi izatera, jatetxearen aparkalekua izan daiteke abialekua. Parez pare Txindoki dugula eta eskuin aldera –urrutiago– Aizkorri, bide ertzetik jarraituko
dugu, harik eta behi ustiategi bat ikusi arte. Ordu erdi bat daramagu oinez. Haren ondoan irekitzen den bideari beherantz jarraituz –azti euri garaian, lokatza sortzen baita–, hamar minutuan Arrue baserrira iritsiko gara, Zaldibiako lurretan.
Saturdiko azken baserria Arrue baserria eskubira utzita, Saturdiko auzoko Irizar goikoa baserrira garamatzan herri bide baten arrastoak sumatuko ditugu. Bost minutuan iritsiko gara bertara, eta auzo horreta-
ko bidea ehun metrora dugu. Ordubete osatu dugu dagoeneko. Bidegurutzera iristean Urtsularre baserria ikusiko dugu goian, Saturdiko auzoko azken baserria. Bostehun bat metro goraka eginez –aldapa pikoa da– helduko gara bertara, eta Txindoki bertan dugula sentituko dugu. Gain horretatik bi minutuan jaitsiko gara Aizporraga (Aizporra) baserrira. Eta Gaintzara itzultzeko bat baino gehiago dira ditugun aukerak. Aizporratik bertatik badago bidea, baina atzera Urtsularrera igo, eta bidean pixka bat behera eginda, garai batean Enirio-Aralar mankomunitateko ordezkariak elkartzen ziren Suegi baserria zeneko herri bidea erabil dezakegu.
14 GOIBERRI
GOIERRI IRUDITAN
Goierriko armarriak (III)
Zeraingo Jauregi dorretxearen armarria.
Lazkaoko udaletxeko armarria.
XABIER LAZKANO
KOLDO EGIZALA
Goierriko armarrien argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.
Ataungo Zubikoetako jauregiko armarria. JOSETXO ZUFIAURRE
Idiazabalgo Arimasagasti aundia dorretxeko armarria. GUILLERMO URRESTARAZU
15 GOIBERRI
GIDA
Aholkua
puntuko igoera izan du. Eskolaz gain, etxean ere nabarituko da BEZ-aren igoera. Izan ere, argia, gasa, telefonoa... 3 puntu garestitu dira. Igoera guzti horiekin, beharrezko gaietan, familia batek urteko 500 eta 1.000 euro gehiago gastatuko du.
BEZaren igoera railaren lehenengo egunetik, zenbait zerbitzu eta produktu garestiagoak dira, BEZaren igoera dela eta. Beheko taulan dago BEZ berriaren laburpena. Laburbilduz, kultura arloko BEZa 13 puntu igo da, %8tik 21era. Igoera horretan daude baita ere, ileapaindegi eta hile-
I
Profesionalak
Zuzenki aholkularitza Lazkao
ta zerbitzuak. Eskola materialean ere badira aldaketak. Arkatzen, ezabagomen eta txorroskileroen prezioak adibidez,
mantendu egin dira, BEZ orokorrarekin. Testu liburuek BEZ murriztua dute. Baina eskulanetako materialak adibidez, 17
Profesionalen atxikipenak ere igo egin dira. Irailaren 1era arte, fakturan %15eko atxikipena zuten; orain, %21ekoa. Profesionala berria bada, bi urte baino antzinatasuna gutxiagokoa bada, %7tik %9ra pasako da. Azken batean, profesionalei diru sarrera %6 jaitsiko zaie.
BEZ-aren igoera Titularra bat bi edo hir Bez orokorra: %18tik 21era
Bez orokorra: %8tik 21era
Bez murriztua: %8tik 10era
Bez oso murriztua: %4
Zerbitzuak Arropa, oinetakoak Elektragailuak Argia, telefonoa, gasa.... Autoak Itsasontziak Hegazkinak Bitxiak eta larruzko gaiak Altzariak Tabakoa Alkohola Tanpoiak Eskola materiala (batzuk)
Ileapaindegiak Loradendak Dantzalekuak, zooak.. Zinema, antzerkia... Hileta zerbitzuak
Ongarriak Elikagaiak Eskola materiala Lurreko garraioa Ura Ostalaritza zerbitzuak
Ogia, zerealak, arrautzak, esnea, irina, gazta, fruta, barazki, leka...
Gimnasioak (publikoak izan ezik) Ordaindu beharrekoa den telebista digitala Dentistak eta osasunarekin zerikusia duten zerbitzuak (gaixotasun arazotan ezik, adib: zirugia estetikoa)
Akats fisikoak zuzentzeko aparailuak (betaurrekoak, muletak) Museo, arte galeria, pinakoteka, liburutegia, artxibategia eta dokumentazio zentroak
Sendagaiak Liburuak eta prentsa Ibilgailu bereziak Etxebizitza berria erostea (2012-12-31ra arte. Gero % 10)