GoiBerri 32. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

32. zenbakia. 2012ko urriaren 19a

GOI B ERRI Auzi mediku beasaindarra, laborategian, giza hezurrak aztertzen. ALEX AREIZAGA

Francisco Etxeberria Auzi medikua

ÂŤMehatxu zuzenak jaso ditut, baina ez diet sekula kasurik eginÂť 6-7

Asier Zinkunegi 3 Iritzia 4-5 Babarrunak, sorotik platerera 8-9 Ainhoa Miguel 10 Eneritz Fernandez 11 Mutiloa (1946) 12 Udazkena Goierrin 13 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

ZInTILLOA

Asier Zinkunegi Aktorea eta antzerki zuzendaria

«Nire alaba da bizitzak eman didan oparirik onena» Asier Zaldua Legorreta Asier Zinkunegik (Legorreta, 1971) umetatik atsegin du antzerkia. 2000. urtean Dar-Dar taldea sortu zuen, Iker anaiarekin. Eta zer? II eta Etzi antzezlanak dituzte eskuartean. Biek ikasleei zuzendutako Utopia egitasmoa osatzen dute. Helburua mundu hobea lortzea da.

Musika talde bat.

Zaletasun bat.

Mundu hobea lortzea, arlo guztietan gizakien arteko berdintasuna bermatuko duena.

Mendira joatea atsegin dut, baina orain ezin dut: tibia eta peronea hautsi nituen.

Asko. Rock-and-rolla atsegin dut batez ere. Pello Ramirez asko gustatzen zait.

Abesti bat. Ez dut abesti kuttunik. Bizitzako une bakoitzean bat izan dut.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Aitaren heriotza eguna.

Amets bat.

Janari bat.

Oporretarako leku bat.

Denetik jaten dut.

Cadiz, herrialde osoa. Izugarri gustatzen zait. Gainera, Andaluzian ikasi nuen eta bertakoen izaera atsegin dut.

Edari bat.

Liburu bat.

Nire alaba da bizitzak eman didan oparirik onena.

Pessoaren antologia poetikoa.

Ardoa eta garagardoa: ahal bada, nahastu gabe.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Gorroto duzuna.

«Ardoa eta garagardoa atsegin ditut: ahal bada, nahastu gabe»

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Injustizia eta inbidia.

Goierriko txoko bat. Legorretako ur biltegi zaharra. Bertatik herri guztia ikusten da.

Herriko alkate bazina.... Ez naute horretan harrapatuko...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Bizitzaren erreka itatxooo, zer ari zara marrazki arraro horiek egiten? - Jajajaja, ez dira marrazkiak Marina maitea, eskemak dira. - Ta zertarako balio dute? - Tira, buruan ideiaren bat duzunean, hori lantzen, barneratzen, aztertzen edo ulertzen errazteko bidea da. Norberak bere erara lantzen ditu eta. - Eta eta eta... zertan dabil zure burua oraingoan? Ipuinen bat asmatu asmoz? - Holako zerbaitetan bai. Ideia bat daukat lagun batzuekin elkarrizketa bat izan ostean, eta ulergarri azaldu nahiko nuke. - Saiatu nirekin aitatxo, gogoko ditut zure ipuinak. - Arthur Frinlaifen anai-arreben historia da hauxe. Hiru anaiarreba hauek, ezberdinak ziren oso eta bakoitzak bere bidea aukeratu zuen gurasoen etxetik irtetzean. Libertatearen bila. Mendien bakardadean barneratu zen Arthur. Zuhaitz hostoen doinuaz gozatu zuen, naturaren olerkietan parte hartu eta maitasuna eskaini zion lurrari, malkoak haizeari eta laztanak goizeko ihintzari. Bere burua bere gorputzetik kanpo nabaritu zuen une askotan, inguruarekin bat egin izan balu bezala. Libre sentitzen zen askotan. - Uauuuu! Zeinen ederra aitatxo, Arthur izan nahi dut… - Eiiiiii, Eva txikiaren berririk ez duzu oraindik! Evatxoren oinek lurralde pobreak zapaldu zituzten. Behar zutenei laguntzen hasi zen, gaixei zein behartsuei, eta taldeak antolatzen ikasi zuen. Bere bidean pertsonen konfiantza jaso zuen eta altxor berdinarekin aberastu zuen bere inguruko gizartea. Pixka-

A

naka, talde horiek, lur lehorra zena, lorategi bihurtu zuten, eta irribarrerik entzuten ez zuen eskualdeak, umeak jolas alaietan besarkatu zituen. Instituzioak, entitate pribatuak, laguntza zuzen eta zeharkakoak, denek onartu zuten Eva eta haren lana. Libertatearen sentimendua nabaritu zuen isiltasuneko une askotan, besarkada eta malko alaietan. - Joeeee! Evatxo ere izan nahiko nuke aitaaaa. - Jajajajaja baina Andresen berri ez duzu eta? - Bai, baina, hobea izan al daiteke? - Hobea? Ummm. Andresek ikasketak amaitu eta lana aurkitu zuen. Familia ere osatu zuen eta haiek bihurtu ziren ia denaren helburu eta…. - Ta zein da bere meritua? - Oreka Marina, oreka eta maitasuna. Bere bizitza eskaini zien umeei eta emazteari, pazientzia landu zuen eta eman hitzak zentzu berezia hartu zuen, interesgarriak zituen arloak landuz eta musikaz gozatu zuen, lagunez, goizaren freskuraz, itsasoaren besarkadaz eta... libertatearen laztanaz ere gozatu zuen noiz edo noiz, bere bizitzaren oihala marrazten zuen, berak aukeraturiko kolorez eta formaz. - Baina... zein bizitza normala! Nahiz eta... aaaaaa! Oreka hori ez da erreza ezta? Eskaini eta gozatu, eman eta jaso, ikasi eta parte hartu... Eta bere bizitzaren koloreak eta musika aukeratzen ahalegindu, forma emanez, berriro hasi eta eraikiz... baina orduan...? - Orduan denak etxeratu ziren eta bakoitzak bere kontakizuna azaldu zuen. Asko izan ziren hitz bereziak eta politak: laguntza, eskaini, libertatea, ederta-

«Jaiotzen garenean ur lerro bat besterik ez gara eta edanez hazten gara, indarra eta gogoa biltzen, ikasten»

suna, sentimenduak eta... Pertsonen joera izan ohi da hobea zein den esatea edo aukeratzea, eta aitak, seme alaben artean tentsioa nabaritu zuenean halaxe esan zien: «Bizitza erreka bat da, meharra eta ahula bere jaiotzean. Pixkanaka beste ur batzuk jasotzen ditu, indartu, ikasi eta bere bidea aukeratzen hasten da, oztopoei izkin eginez, eta soberakinak sedimentatuz. Zabaldu egiten da eta bizi ahala, jaso ahala, ikasi ahala, ura pilatzen du, garraiatzen eta eskaintzen. Jaiotzen garenean ur lerro bat besterik ez gara eta besteengandik edanez hazten gara, gure bidea erabakitzeko indarra eta gogoa biltzen, ikasten. Bakoitzak bide ezberdina aukeratzen dugu, baina, bata ezin daiteke bestea baino hobea izan, gure esku baitago erabakia eta hortik aurrerako bidea». Anaia-arrebak zur ta lur geratu ziren aitaren hausnarketarekin, eta besarkada batean bildu ziren. Bakoitzak besteen ura zeraman berean, eta guzti hori konpartitzeko zina jaso zuten, ikasteko eta gozatzeko. - Orduan aitxo... zein da hiru anaien artean arima askeagoa? - Libertatea eta askatasuna bi kontzeptu ezberdin dira, baina zureari erantzunez, behin jaso nuen liburu bateko esaldia ekarriko dut gogora: «Libertatea ez omen den lurra da, beti izanen da lur bat harago». - Uaaaaa, bikaina, tumatxa! - Baina, ez nago ados, jajajaja. Libertatea ezin da kanpoan aurkitu, barruan baizik, sentimendu bat delako eta bakoitzak une batean sentituko duelako, baina betiere, bere libertatea izango da, ez besteena. - Eta zurea aitatxo, non duzu? - Zure irribarreak eta begirada eztiak sentiarazten didan une ikaragarria da jajajajaja baina badira beste batzuk ere. Oharra: mila esker Guillermo Bakersville eta nire elkarrizketa bereziko lagun taldeari.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

U21 Hauteskundeak gainean ditugun honetan, zer marraztu pentsatzen ari naizela, Platonen esaldia etorri zait gogora...

Hauteskundeak berriro, Aitor! Laister dituk berriro denak garaile... Joan den astean, Noticias de Navarran, getariar politikari ezkertiar ohi batek garaipenik ezaren apologia egin zian, preso den Otegiren «irabaztera goaz» eta antzerako esaldiak arbuiatuz, lubakitik bakerik ez dela lortzen bere lubakitxotik erasotzen zian bitartean. Baina nik uste herri honek merezi duela garaipen bat, guztien eskutik etorria. Irabaztea arbuiatzeak susmoak pizten zizkidak: arbuiatzailearen ibilbidea ikusita, zehazki norbaitek ez irabaztea beste ezeren aurretik lehenesten duela zirudik; irabazleak ez, galtzaileak nahi balitu bezala, bakea ere politizatuz, lumarekin erasoan. Gandhi bakezaleak idatzi zian horrelako erasoei buruz: «First they ignore you; then, they laugh at you; then, they fight you. Then, you win». Irabaztearen seinale izan arren, erasotua izatea baino nahiago diat elkarlana. Noizko denok irabazi, Aitor?

Iñaki Apalategi

bat eta

Ba bai, bertan dituk hauteskundeak eta ez duk erraza gero gainean ditugunik ohartu gabe eguneroko bizia egitea. Ni ez nauk irabaztearen teorizazioetan sartuko, Iñaki, irabaztea bera zer den guztiok ez diagu berdin ikusten eta. Elkarlanaz hitz egin duk, eta sarri entzun izan diagu politikarien ahoan, elkarlan horretatik norberak zer irabaz dezakeen ongi neurtuta betiere. Ez zeudek, nonbait, hain urrun elkarrengandik. Denok irabaztea ez duk posible besteak irabaztea galtzea dela pentsatzen dugun momentutik. Oraingoan ere batzuek ez galtzera irtengo dituk, eta, dirudienez aspaldiko partez, bi alderdi abertzale irabaztera. Batak ala besteak irabazi, nahiko argi zirudik gehiengo abertzale zabala izango duen parlamentua izango dela Gasteizen. Ez duk abiapuntu txarra benetako apustu soberanista bat egin eta etorkizuna irabazteko. Zer duk denok irabaztea gure geroa geuk erabakitzea ez bada? Hori bai, bakoitza bidean zer galtzeko prest dagoen ikusi behar.

bat Aitor Sarriegi


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

JON URBE/ARGAZKI PRESS

Francisco Etxeberria Auzi mediku beasaindarra

«Zirrararik handiena eragin didan auzia Lasa eta Zabalarena da»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Donostia Kordoban (Espainia) desagertutako bi anai-arreben kasuarekin lotutako ikerketen harira, eta Las Quemadillas finkan aurkitutako hezurrak gizakienak direla argitu zuenetik, Francisco Etxeberria auzi medikua (Beasain, 1957) denen ahotan dago. Baina Etxeberriak hamaika ikerketa garrantzitsutan parte hartu du: Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatu zituen, adibidez. Egun, 36ko gerran eta Txileko diktaduran desager arazitakoak aurkitzea du helburu. Gainera, berriki, Aldundiak ustez lapurtuak izan ziren haurren afera argitzeko eskatu dio berak zuzentzen duen Aranzadi elkarteari. Azaroaren 7an Beasainen hitzaldia egingo du, Beasainen 36an fusilatutakoen inguruan.

Kordobako haurren afera dela eta, komunikabide guztien ahotan izan zara. Ez nuen uste inoiz, kazetariengandik ihesi, auto baten atzealdean ezkutatuta joan beharko nuenik. Dena den, bestelakoan, ez da gogorra izan. Lanari berari dagokionez, oso erraza izan da. Ez dut inongo zalantzarik izan. Ezagutza eta prestaketa kontua da. Ikatzezko lokomotora bat eta elektriko bat bereiztea bezain erraza izan da. CAF enpresako edozein langilek bereiziko lituzke.

purtu ziren frogarik ez dagoela esan nuen. Orain, ikerketa honen bitartez, froga horiek bila ditzakegu. 80ko eta 90ko ume lapurretei dagokienez, ez dut uste izan zirenik. Ertzaintzak eta fiskaltzak urtebete eman dute lanean eta ez dute aztarnarik aurkitu. Dena den, gertaerak ikertu egin behar dira. Inork ez dezala zalantzarik izan: frogak agertzen badira, nik neuk jarriko ditut agintarien eta SOS Haur Lapurtuak elkartearen esku.

Hamaika auzi garrantzitsutan lan egin duzu. Zein izan da zirrararik handiena eragin dizuna? Lasa eta Zabalaren auziak: estatu terrorismoaren krimenak, ETAren aurkako gerra zikina deitu zen hori. Mundu guztiak zekien funtzionarioak, diru publikoarekin eta agintari politikoen ezagutzarekin, hilketa horiek egiten ari zirela. Baina gorpuak aurkitu genituen arte, ez genuen frogarik izan.

Zein izan da zure lan ibilbidean izan duzun pozik handiena? Giza eskubideen aurkako zenbait jarrera poliki-poliki desagertu egin dira. Horretan zertxobait eragin izana oso pozgarria da. Gainera, Medikuntza fakultateko irakasle izateak ikasle bikainak ezagutzeko aukera ematen dit. Gazte horiek gu ordezkatuko gaituzte eta oso ondo egingo dute.

Ustez lapurtuak izan ziren haurren afera argitzeko eskatu dizue Aldundiak.

Eta zein izan da urte hauetan guztietan jaso duzun kolperik gogorrena?

Gure ustez hobekien prestatuta dauden bi pertsonak aukeratu ditugu, eta independentzia osoz lan egin behar dute. Eva Garcia historialariak Fraisorori buruzko liburua idatzi zuen, eta Laura Pego abokatuak Saturrarango emakume kartzelari buruzkoa. Ba al dago inor hoberik lan hori egiteko?

Umetatik ezagutzen dudan jendea komisarian atxilotuta ikustea.

SOS Haur Lapurtuak elkarteak gogor kritikatu zituen Legebiltzarrean egin zenituen adierazpenak. Ez al zara horrek ikerketa baldintzatuko duen beldur? Ez luke zentzurik izango. Nik frankismo garaian haurrak la-

Egiaren bila lan egiten duzu. Inoiz mehatxurik jaso al duzu? Mehatxu zuzenak jaso ditut eta baita idatzizkoak ere, baina sekula ez diet kasurik egin. Zenbait epaileren babesa nuen. Dena den, behin autoa erre zidaten. Estatu terrorismoa egiten duten ber-berek erre zuten. Nire lankide bati lehergailu bat jarri zioten. Orduko hartan egin zuten lehen aldiz geldialdia Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Hori guztia ikusi ondoren, gizateriarengan fedea al duzu oraindik? Institutuko filosofia irakasleek gizakiok berez zintzoak garela zioten, baina hori ez da hala. Gizakiok moldagarriak gara, eta kulturaren eta hezkuntzaren bidez moldatu egiten gara. Horri esker, gehienetan, arrazoizko portaera dugu. Baina enpatia galtzen badugu, hau da, besteen tokian jartzeko ahalmena galtzen badugu, min handia egiteko gai gara.

Zertan lan egiten ari zara egun? Lantzean behin Txilera joaten naiz; Pinocheten diktadurak desager arazitakoen ehunka kasu ikertzen ari naiz. Dena den, krimenik lazgarrienak Mexikon eta Kolonbian ikusi ditut: motozerraz zatikatutako jendea. Hemen, berriz, frankismoaren bik-

«Kazetariengandik ihesi, auto baten atzealdean ezkutatuta joan beharra izan dut» «Frogak agertzen badira, nik neuk jarriko ditut SOS Haur Lapurtuak elkartearen esku» «Gogorrena umetatik ezagutzen dudan jendea atxilotuta ikustea izan da» «Auzi medikua izan nahi nuela esan nienean, ingurukoek beldurra erakutsi zuten»

timen inguruko hainbat egitasmo zuzentzen ari naiz. Gorpu asko ari gara ateratzen hobi komunetatik.

Zergatik zaizu erakargarria zure lana? Gizakiak egin ditzakeen gauza ikaragarrienen arrazoia ulertzeko aukera eskaintzen didalako. Horrek ez du esan nahi ekintza horiek justifikatzen ditudanik, noski. Kasu guztietan zerotik abiatzen gara eta argia ikusi arte osatzen dugu ikerketa. Kobazulo batean sartu eta ordura arte beste inork ikusi ez duen zer edo zer ikustea bezala da.

Luzaroan ikusten al duzu zure burua halako lanetan? Urte askotarako lana dago. Gainera, argitu gabeko kasu asko dago, eta noizean behin berraztertu egin behar dira.

Arantzik ba al duzu? Ez eta, gainera, ez dut inoren aurkako mendeku goserik. Langilea izatea enpresa bateko kudeatzailea izatea bezain garrantzitsua da. Hori Beasainen ikasi nuen.

Zerk uste duzu bultzatu zintuela auzi mediku izatera? Medikuntza sozialaren barne dago, osasun publikoarekin eta prebentzio medikuntzarekin batera. Garai hartan espezialitate hau ez zegoen batere antolatuta, eta gauza asko egiteko aukera eskaintzen zuen. Gizakion eguneroko gatazketan esku hartzeko eskaintzen duen aukerak eta etengabeko ikerkuntzak, ezagutzen ez dudan hori esploratzeko dudan zaletasuna garatzeko aukera eskaini zidaten.

Zer esan zuten zure ingurukoek auzi medikua izan nahi zenuela esan zenienean? Zalantza eta beldurra erakutsi zuten. Izan ere, auzi medikuntza diktaduraren irregulartasunei oso lotua zegoen. Baita frankismoaren oinordeko zen justizia administrazioaren fidagarritasun ezari. Eremu ezezaguna zen: epaile eta fiskal asko kanpotik etorriak ziren eta ez zuten Euskal Herrian gelditzeko inongo asmorik.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Platereko baba kutuna Babarruna sorotik bildu, eta ihartzen jarria daukate dagoeneko nekazariek. Joxe Mujika txapeldun da arloan. Aimar Maiz Legorreta Tolosako Babarruna izendapenaren lehiaketa gorena, Tolosan bertan azaroan izaten dena, bosgarren aldiz irabazten saiatuko da Joxe Mujika (Legorreta, 1941). 1999an jantzi zuen aurreneko txapela, eta 2009tik iaz arte herrenkadan beste hiru. Babarrunaren sasoi bete-betea da, azken asteetako eguraldi eguzkitsuek azkeneko ihartua eman, eta bildu dituzte gehienek. Izena Tolosakoarena duen arren, Albizturgo barietatea ereiten du Mujikak. «Babarruna mota asko ezagutzen ditut, baina Albizturgoa bezalakorik ez dago. Txikia, distiratsua, go-

xoa eta azal mehekoa. Jaterakoan ere antzematen da, barrua goxoa, eta azalez fina». Ale txikiagoa duenez, ekoizpena ere murriztxeagoa izan ohi da, handiagoren aldean. «Baina probatzen duenak, babarruna txikia eskatzen du. Handiaren arazoa azalarena da; ale handiak zakarragoa edukitzen du, barrua goxoa, baina jaten hasitakoan estropozu egiten dizu. Txikiak, dena mamia dela ematen du». Legorretako kalean jaioa da Mujika, baina txikitatik Ajuain baserrian egin du bizitza. Soroa etxe alboan dauka, AHTaren tunel zuloetatik ateratako harri-lur murko erraldoi baten ba-

Ordu erdi su bizian, bi ordu ‘par-par’, eta bezperatik beratzen eduki gabe enetako estimua platerean hartzen zaio babarrunari. Mujikak garbi dauka nola prestatu behar diren, nahiz eta andrea «sukaldean uzten ez didana» duen. Lehenbiziko lezioa, beratu beharrik ez duela. «Zuzenean bota egostera. Azala mehea daukanez, azkarrago egiten da», dio Mujikak. ‘Sakramentuak’, aparte, hori bai. Ur hotzetan tipula bat txikituta eta babarruna jarri, olioa (kilo bati basoerdia) gehitu, eta su bizian 30 minutu eduki, «fuerte» irakiten. Gero, bi ordu gehiagoan suabe-suabe — «par-par-par»—, mantendu, eta eginda dago babarruna. «Gatza azkenera arte ez diogu botatzen, babarruna ia biguna dagoen garaian bota». Egosaldian, ura nahikoa badagoela izan behar da kontu. «Lehor samarra baldin badago, ur hotza bota pixka bat. Beti ur hotza nahastu». Kilo bat babarrunarentzat lau litro ur behar dela kalkulatzen da.

B

besean. «Urrian biltzen ditut, eta Eguberriak aldean izaten da hobea, pixka bat asentatutakoan». Tolosako Babarruna kofradiako kide da, eta, hain zuzen, Albizturdik jaso du horretarako ofizioa, emaztea hangoa baitu. «Idiazabalgo gazta bezala da Tolosako babarruna, zabala», argitu du. Gipuzkoaren lur gehiena hartzen du, Hondarribiatik Zumaiara, Urola arro osoa, Goierri eta Tolosaldea.

Lehortearekin kezkatuta Aurtengo udako bero sapak eta lehortea jasatearekin batera, «desesperatu» ere egin da Mujika, babarruna soroak zekarren atarramendu eskasa ikusita. «Aurten oso babarruna gutxi izango nuela uste nuen». Idorteak —euririk apenas egin du uda guztian— eta 40 graduko tenperaturak lorea zapuztu zuen. Ale gutxiko leka eman zuen ondoren, sei-zortzikoak izan ordez batekoak, bikoak edo hirukoak. Irailaren erdiko euriak salbatu du sasoia, eta lana. «Berriz lorea hartu zuen, eta larri antzean zeuden lekak indarberritu egin ditu. Orain beteta daude. Orain dela gutxi ikusita, ez zeukaten itxurarik. Desesperatuta egon nintzen, egia esan». Babarruna artoarekin batera ereiten du Mujikak, antzinako eran. Gero etxerako aprobetxatzen ditu artaburuak: oilo, oilasko eta txerria hazteko. Arto hibridoa erabiltzen du, bertako espeziearen aldean «sendoagoa» delako. «Hemengo arto-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Joxe Mujika babarruna ekoizle legorretarra, ezkerrean. Irail erdiko euriek lekak bere onera ekartzen lagun zuten. AIMAR MAIZ

«Albizturgo babarruna halakorik ez dago: txikia, distiratsua, goxoa eta azal meheduna» «Urrian biltzen ditut, eta Eguberri aldean izaten da hobea, pixka bat asentatutakoan» «Aurten babarruna oso gutxi izango nuela uste nuen, lehorteagatik; desesperatzeraino»

arekin ez dago babarrunarik ereiterik, pisua hartu eta bota egiten duelako. Eta babarruna lurrean egotea ez zait gustatzen, alferrik galtzen da, hezetasuna hartzen du eta brillua galtzen du». Hain zuzen, Albizturgo babarruna motaren beste ezaugarri bat distira da. «Plastikoa ematen du. Berezko kalitatearen seinale da». Hainbeste txapelketa irabaztearen sekretua, txukuntasuna dela aitortu du. «Herrenkadak tarte nahikoarekin bereiztu, ibiltzeko hostoak kendu, eta artoari punta moztu; behar den garaian behar den bezala jorratu, eta iharra dagoen garaian bildu. Eguerdiko hamabietatik aurrera biltzen ditut, hori bai. Goizean basura egoten da, eta babarruna motela egoten da». Biltzerako ondo ihartuta egon behar dute lekek, «eskuekin hartu eta krak egiten dutela. Etxera eramandakoan pixka bat moteldu egiten da. Goizean motela biltzen baduzu, hori gero bere onera etortzea ikaragarri kostatzen da». Ondoren, etxeko ganbaran lehortzen eduki ohi dituzte, noizean behin buelta emanez. Lehortutakoan, aletu, eta kilokako poltsetan sartu. Distiratsu, gozo eta lodi jateko.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤBotoa ematea egin behartzat hartzen dutÂť Urriaren 21a egun berezia izango da Ainhoa Miguelentzat: beste hainbat gaztek bezala, 18 urterekin, lehenengo aldiz emango du botoa.

toa emateaz gain. Euskal Herrian elkarte askotan parte hartu liteke, eta horrek 4 urtetik behin hauteskundeetan botoa emateak adinako garrantzia ere badu.

Gazteen pasibotasunaz hitz egiten da askotan. Horrela dela iruditzen al zaizu? Orokortzea ez zait egokia iruditzen, baina bai esango nuke, gazteen artean badela orain arteko politika egiteko moduarekiko konfiantza eza. Baliteke krisi garai honek politika beste modu batera ulertzeko premia ere indartzea eta politikan parte hartzeko beste modu batzuk ere sortzea.

Loinaz Agirre Olaberria Zuzenbide ikasketak egiten hasi berria da Olaberrian bizi den Ainhoa Miguel (Beasain, 1994). Igandean, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, lehenengo aldiz bozkatzeko aukera izango du.

Gazteen ikuspegitik, zure ustez, lehendakariak zer hartu beharko luke kontuan?

Igandean, hilak 21, lehenengo aldiz emango duzu botoa.Zer sentitzen da horrelakoetan? Ilusiorik sortzen al dizu? Ez nuke ilusio hitzez definituko; botoa ematea egin behartzat hartzen dut. Ez obligazioa delako, Euskal Herria jorratzeko bide luzea dagoelako batik bat, eta aldatzeko gauza gehiegi daudelako. Bestalde, emakume naizen aldetik botoa eman behar handiagoa sentitzen dut. Asko kosta zaigu historian zehar botoa

eman ahal izateko eskubidea onartua izatea. Atzera pausorik ezin da eman.

Jarraitu izan al duzu politika? Beti jarraitu izan dut azaletik politika. Hala ere, aitortu behar

dut, aurten botoa ematea tokatzen zaidala eta‌askoz gertuagotik jarraitu dudala. Edozein modutan pentsatzen dut, gizartean eragiteko badirela beste bide batzuk bo-

Batetik, herri bezala euskalduna izatea eta euskararen aldeko politika berriak sustatzea. Beste alde batetik, hiritar arteko berdintasuna bermatzeko bidean ausarta izatea izan beharko luke kontuan (auzo-lanak, kooperatibismoa‌). Azkenik, Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berri eta itxaropentsuan giza harreman eta herri arteko harreman eredu berriak sortzeko sena izatea.

Zein da zure ametsetako Euskal Herria? Euskalduna, askea; norbere askatasuna bermatuko duena.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Zertara ohitzea kosta zaizu gehien? Ordutegietara ohitzea oso zaila egiten zait. Bostak edo seiak aldera dendak itxi, eta zazpiak aldera afaltzeko ohitura dago hemen. Ez dut uste sekula honetara ohituko naizenik.

Goierritarren oso ezberdinak al dira? Mundu osoko jendea dago hemen, eta bertakoak europearrak dira, gu bezala; nahiko antzekoak gara. Asiarrekin alderatuta, oso desberdinak gara.

Zerk bultzatzu zaitu Londresen gelditzera?

Eneritz Fernandez, eskubitara beltzez, bere Londreseko lagunekin festa batean. GOIBERRI

Batez ere kultura desberdinetako jendea ezagutzeak erakartzen nau; mundu guztiko jendea ezagutzeko aukera dago. Nire masterrean, adibidez, gutxienez 20 herrialde desberdinetako jendea dago.

Zeren falta nabari duzu gehien?

Eneritz Fernandez Beasaindarra Londresen

ÂŤBostak edo seiak aldera dendak itxi eta zazpiak aldera afaltzeko ohitura dagoÂť

Batez ere euskal giroaren falta somatzen dut; eta nola ez, jana. Lagunekin ostiralero eta larunbatero poteatzeko ohitura hori ere bai. Hemen taberna batetara joan eta ez dago aldatzeko ohiturarik. Eta, nola ez, euskaraz hitz egitea ere faltan ematen dut.

Zer ekarriko zenuke Goierrira? Kultur aniztasuna.

Oraindik Londresen jarraitzeko asmoa daukazu, edo beste herrialde batzuk ezagutzekotan zara?

Ane Arrieta Londres Eneritz Fernandez (Beasain, 1988) Alemanian izan zen hiru astez auzolandegi batean, eta orduan piztu zitzaion atzerrian bizitzeko gogoa. Urtebete beranduago Ingalaterrara joan zen uda lanean pasatzera, eta lizentziatu bezain laster, Londresera joan zen master bat ikastera.

Ikasteaz gain, zer egiten duzu Londresen? Hemen egunero dago ekintza desberdinak egiteko aukera. Astean zehar eguna unibertsitatean pasatzen dut, baina, gero, beti saiatzen naiz lagunekin gelditzen, zerbait hartzera joateko, debalde diren bakarrizketak ikusteko, kontzerturen batera joateko‌ Londresen ez

Eneritz Fernandez Londreseko estatua batzuen ondoan. GOIBERRI dago aspertzeko denborarik. Asteburuan toki berriak ezagutzen saiatzen naiz, Londresen bertan, eta inguruan daudenak. Nire bizitzako esperientzia onenetakoa ari da izaten Londresen bizitzen ari naizena.

Babeslea

Orain dela astebete bukatu nuen masterra, eta momentuz Londresen denboraldi bat gelditzeko asmoa daukat, eta geroago itzuliko naiz Euskal Herrira. Hori bai, badakit hau ez dela izango atzerrian biziko dudan azkeneko esperientzia. Ez dakit Londresera edo beste herrialde batera joango naizen, baina Euskal Herritik aterako naiz.


GOIBERRI 13

GOIERRI IRUDITAN

Udazkena Goierrin (II)

Perretxiku ugari atera da Goierriko basoetan. Argazkian, onddoak. LAZARO GONZALEZ

Frutu lehorrak biltzeko garaia izaten da udazkena. Argazkian, intxaurrak. GOIBERRI

Babarrunak biltzen ari dira Goierriko baserritarrak.

Baratzean oraindik ere bada barazkirik; azak adibidez.

GOIBERRI

GOIBERRI

Udazkenari buruzko argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.


14 GOIBERRI

ASTEBURURA BEGIRA

Garagardo azokak Urretxun eta Beasainen

Gaur hasi eta igandera bitartean informatika zaleen topagunea izango da Legorreta. Aurten ere, Legorparty antolatu dute Ezkiaga kultur etxean (gaurko 19:00etatik igandeko 20:00etara, etenik gabe). Kultur astearen barruan beste hainbat ekitaldi ere izango da: bihar, hilak 20, 11:00etatik 14:00etara, ibilgailu klasikoen bilkura egingo dute plazan; 17:30ean, Legorretako II. Kaleko atletismo erakustaldia egingo dute; 19:30ean, pintura lehiaketaren sari banaketa, eta 20:00etan Aitzol Aramaio -irudian- film laburren sari banaketa egingo dute herri zineman. Igandean, berriz, Eman bizia jaialdiaren txanda izango da. Goierriko odol eta organo emaleak omenduko dituzte. Igandera bitartean, Legorretako plazan.

ARKAITZ APALATEGI

Kultur astea asteburuan Legorretan

Udazkeneko bertso jaialdia

BERTSOZALE ELKARTEA

HITZA

Igandera bitartean, bi garagardo azoka antolatu dituzte Goierrin: bat Beasainen, Goierriko Herrirak antolatuta (18:00-01:00, plazan), eta bestea, Urretxun, Lurra dantza taldeak antolatuta (Ederrena pilotalekuan). Hilaren 21era arte, Beasaingo plazan eta Urretxuko Ederrenan.

Udazken kulturalaren barruran, urteroko bertso jaialdia antolatu du Beasaingo Arrano elkarteak. Gema Urteaga eta Ekaitz Goikoetxea beasaindar bertsolariekin batera, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Ega単a eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan, Irati Arrieta gai jartzailearen esanetara. Gaur, hilak 19, 22:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.


GOIBERRI 15

ERREZETA

A

MIKEL ALBISU

Dolarea hotela

Goierriko laino azpian Osagaiak: - Beasaingo odolkia. - Idiazabal Gazta. - Pikillo piperrak. - Peta cetas. - Azukrea. - Kolorantea.

- Irina. - Arrautza. - Txakolin beltza. - Jelatina. - Tenpura irina. -Nitrogeno likidoa. -Sesamoa.

tal desberdinak dauzka errezetak eta pausoz pauso joango gara egiten. Lehenengo eta behin, sarearentzat, azukre beltzarekin, karamelua egin. Oraindik ere beroa dagoenean, karameluzko sarea egin, eta gorde. Bestetik, ogia egiteko, ogi orea egin sesamoarekin eta utzi denbora batez trapu batekin estalita. Ondoren, bastoitxo forma eman eta labean egin. Gaztaren atalari dagokionean, gazta puska bat moztu, hiruki forman. Barrutik hustu eta pikillo mermeladarekin bete. Arrautz- irinetan pasa, eta gorde. Odolkiaren saltsa egiteko, Beasaingo odolkia egosi eta ondoren xehetu. Jelatinarekin gogortu eta hozten utzi. Forma eman eta tenpuran frijitu. Muntatzeko, kaikuan, txakolin beroa nitrogenoarekin jarri, karameluzko saretxoarekin estali, eta bere gainean odolki likidoa jarri. Odolkiaren gainean gazta zatia jarri, sesamozko ogitxoa gainean duela. Petazetarekin eta azukrezko kotoiarekin estali ogitxoa.

Iban Mate

Beasaingo Dolarea hotela



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.