Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
34. zenbakia. 2012ko azaroaren 2a
GOI B ERRI Tomas Erauskin 3 Iritzia 4-5 Fusilatuei omenaldia 8-9 Andoitz Bonilla 10 Mikel Babiano 11 Mutiloako meategiak 12 Zegamako ikasleak 1959-60 13
Martin Aranburu CatDem fundazioko kidea
«Espainiarekiko sekulako nekea dute katalanek»
6-7
Martin Aranburu urretxuarra Bartzelonan, ‘Arc del Triomf’ atzean duela. CATDEM
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Tomas Erauskin
Ataungo Jentilen Etorrera ekitaldiko antolatzailea
«Inguru honetan jaio garen guztiok zortea izan dugu» Asier Zaldua Ataun Tomas Erauskinek (Ataun, 1963) San Martin eguneko Jentilen Etorrera ekitaldian parte hartzen du. 1981ean antolatu zen lehenengoz eta 1993tik Erauskin da Tortoren rola jokatzen duena.
Zaletasun bat. Baratzean aritzea gustatzen zait. Lasaigarria da.
Oporretarako leku bat. Ez naiz asko ateratzen. Herrian gustura ibiltzen naiz.
Liburu bat. Toti Martinez de Lezearen El verdugo de Dios.
Babarrunak, azarekin eta odolkiarekin.
Musika talde bat. Ez dut talde bat bereziki gustuko. Gaztetan bai. Rock musika atsegin dut.
Edari bat.
Abesti bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bruce Springsteen-en The river . 2009an Bilbon eskaini zuen kontzertuan izan nintzen, eta oso ondo pasatu nuen.
Ataunen jaio izana. Horretan inguru honetan jaio garen guztiok izan dugu zortea.
Ura.
Gorroto duzuna.
Amets bat.
Inbidia eta gezurra.
Gure atzetik datozenek, euren artean, guk ditugun ezin ikusiak ez izatea.
Goierriko txoko bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Bi alaben jaiotze egunak. Aiorak 16 urte ditu eta Izarok 13.
Janari bat.
«Atzetik datozenek guk ditugun ezin ikusiak ez izatea gustatuko litzaidake»
Lareo.
Herriko alkate bazina... Herriko beharrei lehentasuna emango nieke eta erabakien berri ondo emateaz arduratuko nintzateke.
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Barrenkale 13. 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea
Nire maitalerik onena: liburu bat incuenta sombras de Grey eleberriaren azalean dioen bezala, «Bai, jende guztia hitz egiten ari den trilogiari» buruz hitz egin nahi dut nik ere. Argumentua bi hitzetan laburbilduko dut: Christian Grey gizon gazte ikaragarri aberats bat da. Bere harreman sexualak aldikako maitaleekin adosten dituen isilpeko kontratuetan oinarrituta daude, non jasotzen den Grey jauna bere maitalearen jaun eta jabe izango den. Kontratuaren bi puntu aipatuko ditut bere horretan: «Larrua joko dizut nahi dudanean, nahi dudan bezala eta nahi dudan lekuan/ Zigortu egingo zaitut nik nahi bezala jokatzen ez duzunean, zu zigortuz hartzen dut atsegin». Halako batean, Grey jaunak Anastasia Steel izeneko gazte xarmant bat ezagutuko du, sexuan estreinatu gabea. Sorginkeriaren batek harrapatua bezala erakartzen du Anak, eta, jakina, Ana, zeharo liluratuta, Grey jaunaren besoetan erortzen da. Grey jaunak Anari bere kontratu horietako bat sinatzea proposatzen dionean, eleberriak beste bide bat hartuko du, eta orduan hasten da bikotearen sexu-jolas sadoen kontakizun amaiezina. Eleberriaren paragrafo gehienak sexu-jardunen deskribapen hutsa dira, testua bera ia eskuliburu bat bihurtzeraino. Narrazioaren erritmoak, estiloak, hizkuntza baliabideak ez dute aipamen berezirik me-
C
rezi. Liburu honetan ez dute inolako garrantzirik; testua fantasia elikatzeko bazka da batez ere. Irakurlea agudo konturatuko da, beraz, ez duela zertan testua oso-osorik irakurri; hobe aldikako saltoak egin eta zuzenean muinera jotzea. Horrela, ba, aitortuko dut saiatu naizela eleberriaz gaizki esaka aritzeko argumentuak topatzen; baina argitaletxearen eta idazlearen aldeko zenbait gogoeta egitea beste erremediorik ez daukat. Editoreen alde esan beharra daukat liburuaren kontrazalean jarri eta erosteko gogoa pizten duten esaldiak asmatzen iaioak izan direla. Hona hemen perla horietako batzuk: «Liburu hau irakurtzeak sexy-ago sentiaraziko zaitu». Beste hau benetan aintzat hartzekoa: «Senar-emazte askoren arteko sugarra pizten ari den eleberria». Baina benetan esaldi erabakigarria hau da: «Estatu Batuetako emakumeen artean iraultza sortu duen nobela erotikoa». Beraz, zorionak Fifty Shades Ltd. argitaletxeko editoreei, eta batez ere, promozio taldeari. Bestalde, idazlearen alde esan nahi dut liburu honek lortu duela emakume guztiok gure subkontzientearen zoko ezkutuan daramatzagun mirabe sexuala eta printzesa, biak batera, esnatu eta, eskutik hartuta, paseatzera ateratzea. Ezin beti emakume perfektu eta politiko zuzenak izan; batzuetan komeni da gure alderdi ilunek argia ikus dezaten, gehiegitxo itoz
«Fantasiaren gainean eraikitako bizitzak txakurametsak bihur daitezke»
gero, gure baitan eztanda egiteko arriskua baitute. Bukatzeko, apunte txiki bat Grey saila izendatzeko «pornografia amatxoentzat» adiera asmatu duen kazetariaren alde. Benetan burutsua eta probokatzailea iruditu zait. Argitaletxeak honezkero beteko zuen bere helburua: negozio erabatekoa. Espainian, esate baterako, eleberria ekainean salgai jarri zenetik, gehien saldu den liburua da, eta Euskal Herrian ez gara oso urruti ibiliko. Hizkuntza eskubideak berrogei hizkuntzatara saldu dituzte. Euskaraz argitaratua izan dadin ere saiatzen ari dira. Idazlea ere pozik egongo ahal da; dirua eta ospea irabazteaz gain, berak esana da jendea, taburik gabe, kitzikatzen duten sexujolasak egitera bultzatzeko idatzi duela trilogia. Eta badago zer ikasia, bai horixe. Beraz, trilogiaren aldeko argumentuak besterik ez dauzkat, aipatzeke uzten badut, nire ustez, eleberria benetan txarra dela, eta arriskutsua ere izan daitekeela. Emakume heldu batek atsegin hartu dezake liburua irakurriz. Bizitza fantasiaren gainean eraikitzeko tentazioa izan ohi duten emakume heldugabeak, ordea, adi ibili daitezela. Eta gaitz hori ez da askotan nerabezarora mugatzen. Izan ere, literaturak, balekoa izan dadin, arau batzuk aintzat hartu behar dituen bezala, bizitzak ere baditu bereak: errealitatea, fantasiaren gainean eraikiz gero, frustrazioak eta kalteak ekarri ohi ditu, eta errealitateak, literaturak ez bezala, egiaren antza izatea ez da aski; bizitzak egiazkoa izan behar du, geure baitan ekaitz ikaragarriak sortu nahi ez baditugu. Sexuarekin beste horrenbeste gertatzen da: egiazkoa beti da fantasiazkoa baino hobea. Baina, tira, norberak bizi dezala bere bizitza eta sexua askatasun osoz. Horretarako daude isilpeko kontratuak.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Martin Aranburu Martin Aranbururi eginiko elkarrizketa dugu zenbaki honetan. Kataluniako egoera soziopolitikoa lehen lerroan bizitzen ari den urretxuar baten ikuspuntua ezagutzeko aukera aparta.
Hauteskundeak pasa berri ditugun honetan, arreta piztu didan aldarrikapen bat aipatu nahi nuke. Euskal Herria Alaiaren aldarrikapena. Krisiak kolpatzen gaituen honetan, langabeziak etengabe gora egiten duen honetan, denak kopetilun gabiltza, etorkizunari beldurrez begiratuz, zalantzaz beteta... Bada, oihu honek irribarre egiteko aitzakia eman didala aitortu behar dut. Alboratua geneukan bizitza ikusteko beste modu bat, arazoei konponbidea bilatzeko beste ikuspuntu bat, nahiz beste filosofia bat ere badagoela konturatu naiz: egoera beltz honetan bestelako koloreak ere daudela alegia. Alaitasunaren hariari tira eginez, gogoeta hau sortu zait: herrialde burujabe bagina, alaitasuna gehiago baloratu beharreko kontua litzateke. Hemen eta orain produkzioa da neurgailu nagusia; barne produktu gordina. Baina garai batean Butan-en egin ohi zuten eran, «nazio poztasun gordina» edo «norbanakoaren poztasun gordina» izan beharko litzateke neurtu beharreko adierazlea.
Ekonomiak ez badu berarekin poztasunik ekartzen, zergatik begiratzen diogu horrenbeste? Aberatsena ez da asko duena, daukanarekin konformatu eta alferrik gastatzen ez duena baizik. Bazen garaia norberak sentitzen duenari arreta jartzekoa. Nik ere, halaxe uste dut eta bat egiten dut aldarrikapen horrekin; gora Euskal Herri alaia!
Eneritz Gorrotxategi
bat eta
Pozten naiz, Eneritz, zu ere alaitasun mezuekin zatozelako neguaren atarian; ez du gutxi balio! Nik ordea, oraindik ez dut erabaki «gora Euskal Herri alaia!» aldarrikapenarekin bat natorren edo ez. Egia esan, nik ere erreparatu nion hauteskunde gaueko oihu deigarri horri eta burura hainbat ideia, irudi eta abesti etorri zitzaizkidan. Lehenik eta behin, gure herriko apaizarekin gogoratu nintzen. Urteak daramatza meza amaieran «bizi alai eta pozik!» esanez. Eta jarraian, Eguberritan abestu ohi den «Alai ta pozik kanta dezagun haurtxo honen etorrera» entzun nuen nire barruan. Politikaren eta erlijioaren arteko parekotasunez gogoratu nintzen orduan, eta Euskal Herri burujabe eta alaiaren desioa Mesiasen etorreratik edo Zeruko Erreinutik gertu xamar ikusi nuen. Burutazio aldrebes xamar horiek utzi eta euskaldunon kantutegian barna abiatu zen nire burua. Bilintxen «Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe» etorri zitzaidan lehenengo. Segidan Xabier Lete eta Lourdes Iriondo entzun nituen Errota zaharraren negarrak kantari. Eta euskal erromantzeetan barna, Alostorreko bela beltzek edo
bat Ion Muñoa
uso zuriak ez zidaten alaitasun handiegirik sorrarazi. Eta orduan, nire artean galdera hauxe sortu zitzaidan: euskaldunok gaur arte iraun badugu ez al da izango mendetan zehar bizi behar izandako gogortasunak izaera ez alaia sortu digulako? Eta ondoren etorri zen beste hau: ez al da posible herritarrak pozik biziko diren herri ez alaia izatea? Auskalo! Burutazio hauek utzi eta lotara joan nintzen, alaitasuna, poztasuna eta baikortasuna gauza bera ez direlakoan.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
CATDEM
Martin Aranburu CatDem fundazioko kidea
ÂŤKatalunian gehiengoak Espainia utzi eta bide propioa egitea nahi duÂť Miriam Luki Urretxu Martin Aranburuk (Urretxu, 1974) zientzia politikoak ikasi zituen EHUn. Eusko Alkartasuna alderdiko Gazte Abertzaleak taldean egin zituen politikan lehenengo urratsak. Alderdi beraren ordezkari gisa Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 2001. urtean hasitako legealdian, eta Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza sailean lan egin zuen 2005etik 2008ra bitartean. Euskal politikagintzaren lehenengo lerroa utzi, eta gai pertsonalak tarteko, Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joan zen. Egun, Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdiari lotutako CatDem fundazioan egiten du lan.
Zein egoera bizi dute gaur egun herritarrek Katalunian? Hitz bakarrarekin azal daiteke: nekea. Egun, Espainiarekiko sekulako nekea dute katalanek. Nekatuta daude arlo sozialean, politikoan eta ekonomikoan. Maila sozialean espainiarrek ez dituzte katalanak gustuko, eta asko dira horren adibideak. Ekonomikoki, krisiaren eragina
bortitza izan da Katalunian, eta kutxan dirurik ez zegoenez, murrizketak egin behar izan dituzte. Kudeaketa txarra egin dutela egotzi dakieke, baina badago datu bat Espainiako gobernuak 2008ra arte publiko egin ez duena. Zenbat jasotzen du estatuak Kataluniatik? 16.000 milioi euro urtean, 44 milioi eguneko. Hemen, Euskal He-
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
rrian ez bezala, ez dugu bertako zergak biltzeko eskuduntzarik.
Politikoki nondik dator nekea? Hasiera garbia 2006an gertatutakoan kokatu daiteke. Urrats guztiak eman eta gero, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak muzin egin zion Katalunian onartutako autogobernu berriari. Auzitegiak erabakitzeko eskubidea nork duen argi eta garbi utzi nahi izan zuen. Kolpe gogorra jo zioten Kataluniako indar abertzaleek historikoki izan duen estrategia itun zaleari; zauri mortala izan zen. Ekonomikoki kaltetuta sentitzen dira katalanak. Espainiari itun fiskal berria proposatu zioten –Hego Euskal Herriko lurraldeek duten kontzertuaren antzekoa–, eta jasotako ezetzak Madrilen adostasunerako borondaterik ez dagoela agerian utzi zuen. Egoera hori ikusita, Katalunian gehiengoak Espainia utzi eta bide propioa egitea nahi du.
Independentziaren eskakizuna lehen lerrora ekarri du CiUk, eta diskurtso berri horrekin aurkeztuko da hilaren 25eko hauteskundeetara. Alderdi politikoek hauteskundeak irabazi nahi dituzte. Beraz, ezin diote gizarteak dioenari entzungor egin. Egun, gizarte katalanak itunak alde batera utzi nahi baditu, nola egingo du CiUk Madrilekin paktuak egiten jarraitzeko apustua? Ezinezkoa da. Hori da, nire ustez, PSCren akats politiko handiena. Kataluniako sozialistek ez dute gizarteak egin duen eboluzioa onartu nahi. Hemen beste inon gertatuko ez den fenomeno politikoa gertatuko da datozen hauteskundeetan: murrizketen erantzule den alderdiak ez die soilik aurreko emaitzei eutsiko, hobetu egingo ditu.
Gizartearen eskaerari erantzuteaz gain, ba al dago faktore gehiago CiUren aldaketan eragin duenik? CDC gobernatzen dutenak nortzuk diren ikusita, belaunaldi aldaketa egon dela esan daite-
ke. Uniok alderdiak bere txikitasunean ez dauka CDCren estrategia politikoan eraginik. Pujolen garaian gazte zirenak dira, eta diskurtso abertzalea oso barneratuta dute. Beste faktorea enpresarien babesa da. Arrazoi ekonomikoak tarteko, historikoki CiUri sostengua eman dioten enpresari zati handi bat independentziaren alde dago.
Badira, halere, egoera ekonomikoak gogo independentista indartu duela diotenik. Bai, zalantzarik gabe. Mugimendu abertzale guztiak hainbat arrazoien batura dira. Eskoziako edo Quebec-eko aldarrikapenak ez dira nortasun aldarriak soilik; arrazoi ekonomikoak ere badaude. Euskal Herrian ez al dugu independentziarekin hobeto biziko ginatekeela esaten?
Inkestak bat datoz indar abertzaleek hauteskundeak irabaziko dituztela esaterakoan. CiUk, agindu bezala, erreferendumerako bidea irekiko al du? Bai, dudarik gabe. Hurrengo legealdian galdeketa egingo dela dioen mozioa onartu zuten indar abertzaleek eta Iniciativa per Catalunya alderdiak legebiltzarrean. Artur Mas lehendakariak esan du, Espainiaren baimenarekin edo gabe, galdeketa egingo duela. Konpromisoa garbia da. Nazioartean zilegitasuna irabazteko ezinbestekoa izango da erreferenduma. Katalanen gehiengo zabal batek emango dio benetako zilegitasun demokratikoa Kataluniaren gogoari. Kataluniak Europaren aurrean bi bermerekin aurkeztu nahi du bere burua: hauteskundeetan lortutako gehiengo zabalarekin eta independentziaren alde irabazitako erreferendumarekin.
Nola uste duzu erreakzionatuko duela Espainiar estatuak? Espainiak gogor egingo du kontra, Espainiako barne produktu gordinaren %18,6 Kataluniak sortzen baitu. Aberastasun asko galduko luke estatuak,
arrazoi politikoetatik haratago, arrazoi ekonomiko indartsua ere badago tartean. Ez dut uste esku-hartze militarrik egongo denik, baina Espainiak legearekin lotutako baliabide guztiak erabiliko ditu independentzia prozesuak puskatzeko; konstituzioaren 155. artikulua erabilita autonomia ezeztatzea barne. Gizartean beldurra zabaltzeko diskurtsoak ere baliatuko ditu. Itun politikoa ideala litzateke, baina ez dut uste Madrilen sezesio prozesurik negoziatzeko prest agertuko direnik.
Testuinguru horretan zein izango da orduan bidea? Gatazka juridikoa sortzea, legebiltzar demokratikoen arteko gatazka, hain zuzen ere. Katalunian, hurrengo legealdian legebiltzarrak aldebakarreko deklarazioa egiten duenean, Europan konpondu beharreko gatazka juridikoa sortuko delakoan nago.
Europar Batasunak esku hartuko duela uste al duzu?
«Gaur egun, hainbat arlotan, Espainiarekiko sekulako nekea dute katalanek» «Hauteskundeetan CiUk ez die soilik aurreko emaitzei eutsiko, hobetu egingo ditu» «Ez dut uste Madrilen sezesio prozesurik negoziatzeko prest egongo direnik»
Bai, baldin eta legebiltzarraren erabaki demokratikoa –babesa %75tik gorakoa izan daiteke– eta erreferendum bidez katalanen gehiengo handi batek onartzen badu.
Ezin al diote europar legeriari heldu Kataluniako independentziaren aldeko erabakia alboratzeko? Momentu honetan erantzun horren bila ari gara hainbat txosten eta ikerketa aztertzen. Kataluniako eta atzerriko zenbait adituri txostenak eskatu dizkiegu. Europar legeriak ez du kide den estatu baten sezesio prozesurik aurreikusten. Lisboako Tratatuak berak ez ditu aurrez ikusten egoera horretan aplikatu beharreko mekanismoak. Ez dago garbi Katalunia independizatuz gero, Europar Batasunetik eta eurotik kanpo geratuko ote den. Nazioartean babesak lortzea garrantzitsua da. Aitzitik, Kataluniaren kasuan garbi ulertu behar da atzora arte hain neurtuak ziren CiUkoak ez direla bat batean erotu, eta ez dute ondo aztertuta ez dauden urratsik emango. Legebiltzarrean alde bakarreko deklarazioa bultzatzen bada, nazioartearen erantzuna zein izango den aldez aurretik jakingo dute.
Antzekotasunak ala ezberdintasunak dira gehiago Kataluniaren eta Euskal Herriaren artean? Desberdintasunak gehiago dira. Biek dituzte subiranotasun gatazkak eta biek nahi dute Europako kide izan. Aldeak sakonagoak dira, ordea. Euskal Herriak indarkeria guztiz gainditzeko prozesua egin behar du lehendabizi. Abertzaleen arteko elkarlana zailagoa ikusten dut euskaldunen artean. Lurraldetasunean ere aldea dago, Euskal Herriak ez baitu Nafarroarik gabeko biderik egingo. Abertzaletasun bera desberdina dela esango nuke: euskalduna nortasunean errotuago dago, katalana kulturan eta ekonomian.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Fusilatuak gogoan 36ko gerrak Beasainen utzitako pasarte gogorrena gogora ekarriko dute herritarrek hilaren 10ean, uztailaren 27tik 28ra fusilatu zituzten herritarrak omenduko baitituzte; Matias Enea etxea zegoen lekuan eskultura jarriko dute. Asier Zaldua Beasain 36ko gerraren itzala luzea da oraindik eskualdean, eta Francoren aldekoek eragindako sarraskia ez dute berehalakoan ahaztuko hainbat eta hainbat familiak. Desagertu ziren herritarrak dozenaka izan ziren eta beste horrenbeste izan ziren fusilatu zituztenak: Legazpin Laubideko hilerri zaharrean eta Zalduko zubian, Urretxun Laarregiko harrobian, Zumarragan Belokiko gurutzean, Gaintzara bidean, Ataunen Aia auzoan, Ormaiztegin trenbide azpian...
Fusilamenduei dagokionez, ordea, pasarte ilunena Beasainen gertatu zen, 1936ko uztailaren 27tik 28rako gauean. Gaiaren inguruko liburuetan kopuru zehatzik jasotzen ez bada ere, 35 eta 60 pertsona inguru fusilatu zituzten gau hartan. Herri zapalkuntzaren lekuko batzuk liburuan, adibidez, 32 izeneko zerrenda aipatzen du Angel Irigoras zegamarrak. Zerrendan 16 eta 72 urte arteko Zegamako, Gaintzako, Urretxuko, Olaberriako, Legazpiko eta Beasaingo herritarren izenak daude.
1936ko uztailaren bukaeran, herritarren erresistentzia gainditu ondoren, frankistak Beasainen sartu ziren, eta herri baten historia guztia aldatu. Gertatukoa ahanzturan ez geratzeko, herritar talde batek omenaldia egingo die egun hartan Beasainen fusilatu zituztenei–hilaren 10ean–. Igartza multzotik pauso gutxira zegoen Matias Enea etxearen lekuan eskultura ere jarriko dute, bertan eduki baitzituzten atxilo goierritar horiek denak fusilatu aurretik. Herrian erailzituztenez gain, Bea-
saindik kanpo hildakoak ere gogoan izango dituzte omenaldian.
Gorpurik ez dago Inork ez daki non dauden fusilatu zituztenen gorpuak. Guztiak hobi berean sartu zituztela uste dute, kanposantu zaharrean edo kanpoaldean. Hala adierazi dute omenaldia antolatu duten taldekideek. Duela 25 urte hilerri horretako gorpu guztiak atera zituzten eta lan horretan aritu zirenek fusilatuenak ez zirela agertu diete. Andoni Sarriegi herrita-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
rren batzordeko kideak azaldu du gerra ondorengo urteetan hezurrak hilerritik atera izana litekeena dela, baina Carlos Begueren iritziz, «kanpoaldean ehortzi bazituzten oraindik han egon daitezke». Taldeko kideak gertaeren inguruko informazioa biltzen ari dira –Aranzadi elkartearen laguntzarekin– eta, aurrerago, liburu bat argitaratzeko asmoa dute. Informazio bilketa horretan, Beasainen halako sarraskia zergatik gertatu zen azaltzeko datuak ere bilduko dituzte. Lehen azterketen arabera, eta beste hainbat arrazoiren artean, CAF izan liteke frankistak Beasainen sartzeko arrazoietako bat. Ideien zabalkunderako CAF lantegia hartu nahi zuten frankistek, bertan gudarako armak egiteko. Langileak eta herritarrak, emaitza aldekoa izan ez bazen ere, ez ziren kikildu Francoren aldekoak Beasaina heldu zirenean, eta aurre egin zieten. Herrian oso ezaguna den istorio baten arabera, langile bat
CAF enpresaren tximinira igo zen, bertako adreilu bat kendu zuen eta zulotxo hartatik etsaiak tirokatu zituen. Batzuen esanetan azkenean hil egin zuten tiratzailea, baina beste batzuen hitzetan onik ihes egitea lortu zuen. Frankotiratzailea eibartarra zela uste da. Alde idologikoak ere izan zuen loturarik gertakariekin. Izan ere, Goierrin ez zegoen Errepublikaren alde Beasain bezain nabarmen zegoen herririk. Ezkertiarrak ziren nagusi eta, horien ondoren, EAJren aldekoak ziren gehiengoa. Beasainek gorri ospea zuen, izan ere, langileriak populazioaren zati handia osatzen zuen. Ordizian, berriz, karlistek askoz ere indar handiagoa zuten. 1936ko uztailaren 27tik 28ra bitarteko gau hartan, baina, denetariko pertsonak fusilatu zituzten: baserritarrak, ikasleak, trenbideko langileak, jornalariak, goardia zibilak edo zinpeko goardak, adibidez. Erahiltzeko arrazoiak ere ha-
Fusilatuen oroimenezko batzordeko kideetako batzuk, eskulturaren maketarekin, eta fusilatuak atxilotuta eduki zituzten etxea: Matias Enea. ASIER ZALDUA/GOIBERRI
maika izan ziren: errepidean auto bat sutan zegoela esatea, senitartekoak guduan izantea...
Presentzia iraunkorra
CAF izan liteke frankistak Beasainen sartzeko arrazoia, bertan gudarako armak egiteko Beasainen fusilatu zituztenei omenaldia egingo diete herritarrek hilaren 10ean
Beasaingo Udalak 2006an ere egin zien omenaldia fusilatuak izan ziren herritarrei, baina oraingoan herritarrak izan dira gertakariak gogora ekarri dituztenak. Hilabete honetan egingo duten omenaldiaren bultzatzaileek esan dute 2006koa ekitaldi puntuala izan zela, eta fusilamenduek «presentzia iraunkorra» behar dutela, «egungo eta etorkizuneko belaunaldiek gertatutakoa ondo ezagutu dezaten». Gertakaria betirako herritarren artean gera dadin, Jokin Telleriak egindako eskultura jarriko dute hilaren 10eko ekitaldien barruan Matias Enea etxea zegoen lekuan. Eskultura ere herritarren diru ekarpenekin ordainduko da. Hilaren 7an, Iñaki Egañak eta Francisco Etxeberriak hitzaldia egingo dute Igartza jauregian.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Gazte festak Legorretan steburu bete-betea dute Legorretako gazteek. Lau eguneko zubia dela, gazte festak antolatzeko aprobetxatu dute. Asteazken iluntzean hasi zuten festa, pintxo poteoarekin. Egunotan ere Legorretan bada zertaz gozatua. Azaroak 1, osteguna. 09:01ean mendi irteera, gaztetxetik San Joan iturrira. Itzulitakoan hamaiketakoa banatuko dute gaztetxean. 16:04etan zine maratoia gaztetxean. Azaroak 2, ostirala. 10:59ean ume jolasak kiroldegian. 13:02ean buruhandiak gaztetxetik aterata. 16:01ean pokerra. 18:34ean triki poteoa Altuna eta Mateo trikitilarien eskutik, Pikondotik hasita.19:33ean, txupinazoa gaztetxean. 21:29ean afaria gaztetxe aurrean (kuadrilla bakoitzak bere afaria eraman beharko du). 22:32ean zurrakapote festa (5 eurotan). 22:34ean karaokea gaztetxean. 00:57ean Cess Dj a gaztetxean. Azaroak 3, larunbata. 13:59ean bazkaria gaztetxean. 17:03ean erreka jaitsiera (eguraldiak laguntzen ez badu, pilotaleuan jokoak egingo dituzte). Jarraian, Patxaranga elektro txaranga herriko kaleetan zehar. 23:04ean kontzertuak gaztetxean: The Glasses Crew eta Zutik Dirau.
A
Andoitz Bonilla Valentziako Cheste zirkuituan Contikoekin. GOIBERRI
80 zentimetro kubikoen gaineko beasaindarra Ane Arrieta Beasain Andoitz Bonilla (Beasain, 2001) aitak bultzatuta hasi zen motorrak gidatzen, zortzi urte zituenean. Duela bi aste Valentziako Moto Des lasterketan parte hartu zuen, Cesteko zirkuituan, eta Frantziako Conti enpresak kontratatu nahi du datorren denboraldirako. Oraindik ez dute erabaki Conti enpresak eskaintzen dien kontratua onartu ala ez, baina, Andoitzek argi du gerora motor munduan jarraitu nahi duela. Bere esanetan «Contik eskaintzen duena euren taldeko iza-
tea bakarrik da; ez dute laguntza ekonomikorik edo motorrik ematen eurekin egoteagatik». Furgonetan sartu eta Espainiako zirkuitu askotara joaten da Bonilla, aitarekin, lehengusinarekin eta aitaren Bilboko lagun batekin. Amari «errespetu gehixeago» ematen dio motor lasterketen munduak, eta lan egiten duelako ez du askotan joaterik izaten. Orain arte ia hamabostero joaten ziren lasterketetara, baina, «krisi ekonomikoagatik, orain lasterketak hilean behin bakarrik» egiten direla azaldu du Bonillak.
Une honetan Super Motard motorrean entrenatzen du eta abiadura lasterketetan lehiatzen da, 80 zentimetro kubikoko motorrarekin. 170 kilometro ordura ere iristen da sarri. Datorren urtean 125 zentimetro kubikoko motorrarekin hasiko da lehiatzen. Zaletasun berezia eta garestia da beasaindarrarena. Adinaren arabera zilindrada handiagoa duten motorrak erabiltzen dituzte lasterketetan, eta motorrak gurasoek ordaindu behar izaten dizkiote, gainerako beste gastu ugari bezala.
GOIBERRI 11
GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN
Euskal kultura Alemanian zabaltzen Mikel Babiano urretxuarrak Etxepare Euskal Institutuarentzat lan egiten du Alemanian; euskara irakaslea da. Miriam Luki Urretxu Mikel Babiano (Urretxu, 1985) Frankfurt-en (Alemania) bizi da gaur egun. Aurretik Leipzig, Nurenberg eta Berlin hirietan egonaldiak egin ditu. Itzultzailea da ikasketaz, eta Etxepare Euskal Institutuarentzat egiten du lan egun Frankfurt-en, euskara irakasle gisa. Alemana ikasten 18 urte zituela hasi zen. «Hango kulturak eta literaturak erakarri ninduten, eta etorkizunean erabilgarria suertatuko zitzaidala pentsatu nuen». EHUn itzulpengintza eta interpretazioa ikasi zuen, Leipzing-en ikasketa egonaldia barne. Salamancan (Espainia) gaitasun didaktiko eta pedagogiko titulua lortu zuen eta, handik, Alemaniarako jauzia eman zuen; irakasle bezala oraingoan. Orain, Frankfurt-eko Johann Wolfgang Goethe unibertsitatean lan egiten du, «hitz gutxitan esateko, euskara eta euskal kultura» erakusten ditu. Etxepare Institutuak sustatuta eta finantzatuta, hiru dira egun Alemanian dauden euskara irakasleak. Euskara ikasle alemanak bi taldetan banatu ditu. Alde batetik, euskararen logikak erakarri dituen ikasleak eta, bestalde, hiztunen errealitateak erakarrita euskara ikasten ari direnak. Euskara eta euskal kultura unibertsitatean erakusteaz gain, Babianok euskal kultura-
rekin lotutako ekintzak antolatzen ditu unibertsitatetik kanpo. Esate baterako, euskarazko irratsaioa edota Euskararen Egunarekin lotutako egitasmoak. «Frankfurt-eko euskal liburutegiaz ere arduratzen naiz. Euskal Herritik kanpo dagoen esanguratsuenetakoa da». Euskal kulturari buruzko liburua idazten eta euskal literatura antologia prestatzen ere ari da.
Alemanen altuera Alemanian Euskal Herriko senitartekoen zein lagunen falta sumatzen du. «Euskaldunak, oro har, alemanak baino askoz alaiagoak dira. Alemanak se-
«Alemanen formaltasunak txunditu nau. Ikasgelan Babiano jauna naiz» Mikel Babiano Euskara irakaslea
Mikel Babiano Nurenberg hirian, Bavaria estatuan. Egun Frankfurt-en (Hesse) dago. GOIBERRI
rioagoak eta korapilatsuagoak dira», baina Goierriko txokoak ez dauzka saltzeko: «Berlingo Tiergarten parkea ez nuke Irimogatik aldatuko». Alemaniara iritsi zenean hangoen altuerak harritu zuen gehien: «dena, xehetasunik nimiñoetaraino lotu eta zehazte nahi izaten dute». Metroko, tranbiako edo geltokiko isiltasunak aho bete hortz utzi zuen. «Alemanen formaltasunak ere txunditu ninduen. Ni baino nagusiagoak diren ikasleek gelan
Babeslea
Babiano jauna esaten didate». Alemaniako lan egiteko modua inportatuko luke Babianok Euskal Herrira. Herrialde oso anitza da Alemania urretxuarraren iritziko: «garagardo festetako prototipoa Munich-en (Bavaria) balio dezake, baina hegoaldeko Berlingo prusiarrekin ez dator bat». Alemanian konpondu beharreko arazoak aipatu ditu: etorkinen integrazioa, mugimendu neonazien auzia edota estatuen arteko aldea.
12 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Mea bizibide zenekoa Orain arte oso gutxi ikertu eta idatzi izan da Mutiloako meategien inguruan; jatorria erromatarren garaikoa izan daitekeela uste dute adituek, baina XVII. eta XX. mendeen artean aktibitate ekonomiko handia sortu zen haien bueltan. ere, meategietako trenbidea eraiki zutenean.
Trenbidearen sorrera
Arkaitz Apalategi Mutiloa Zeraingo meategiak ezagutarazteko lan handia egin da azken urteetan, baina Mutiloan ere baziren meategiak, eta urte askoan ezkutuan egon badira ere, askok, Mutiloa eta Ormaiztegi lotzen dituen Bide Berdeari esker izan dute horien berri. Herritarren artean ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi kontu horiek zabaldu izan badira ere, askok ezagutzen ez duten historia dago egun aisialdirako erabiltzen den oinezko bide horren atzean. Mutiloako meategiak noiz sortu ziren ez dago erabat argi. Hainbat adituren ustez, erromatarren garaian hasi ziren mendi horietako mea ateratzen; Troiako meategiak izan litezke garai hartako ustiategien aztarnarik garbienak. XVII. mendean ere, berpizkunde bat
Goian, Mutiloako meategietan 1915. urtean ateratako argazkia. Behean, Zerain, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bidea egiten zuen Mutiloa izeneko lokomotora. GUREGIPUZKOA/HITZA
izan zuten meategiek; aktibitate handia sortu zen, kanpoko jendea etorri zen, eta herriko baserritarrak ere joaten ziren, sos batzuk atera nahian, bertan lan egitera. Kantinak eta eskola bat ere egin zituzten inguru haietan, bertako langileentzat eta haien seme-alabentzat. XX. mendearen hasieran ere indar handia hartu zuen, batez
XIX. mendearen bukaeran, Minas de Mutiloa S.A. enpresa sortu zuten Bilbon, bost bazkideren artean, Mutiloako eta Zeraingo meategiak ustiatzeko asmoz. Revista Minera aldizkariak 1898. urtean argitaratu zuenez, 100.000 pezetako hasierako kapitala jarri zuten, 500 pezetako 200 akziotan banatuta. Akzio horiek, bost bazkideen artean erosi zituzten. Meategi haiek eta Ormaiztegi lotzen zituen trenbidea berriz, 1900. urtean eraiki zuten. Guztira 5.700 metroko luzeera zuen trenbide hark, eta Barnaolako meategiak eta Ormaiztegiko tren geltokia lotzen zituen; gero, handik, trenez Pasaiara edo Hendaiara garraiatzeko. Bide haietan ibiltzeko, lokomotora txiki baina sendoak behar zituzten. Lurrunezko hiru makina erabiltzen zituzten, eta haietako batek, Mutiloa izena hartu zuen. Lokomotora hura, meategietako trenbidea itxi arte aritu zen lanean; gero Asturiasko meategietara eraman zuten, harik eta 1965ean desegin zuten arte. Garai bateko trenbidearen tokian egokitu duten oinezko bideari esker, meategien eta trenbidearen aztarna ugari ikusteko moduan daude gaur egun, ala nola, Lointziko tratamendu gunea, Lierniko eta Potxuetako zubiak edota Barnaola inguruan dagoen makinetxe eraikina. Baita bidearen zenbait gunetan mantendu diren trenbidearen errailak ere.
GOIBERRI 13
ARGAZKI ZAHARRA
Zegamako eskolako haurrak ageri dira argazkian, 1959-60. ikasturtean. PEDRO MARI ARRIZABALAGA
Zegamako ikasleak Loinaz Agirre Zegama Duela 53 urteko argazkia da Pedro Mari Arrizabalagak utzitakoa. Zegamako haurrak ageri dira, Sor Purezaren inguruan.
1959-60ko ikasturteko argazkia da eta zegamarren izen guztiak bildu ditu Pedro Mari Arrizabalagak. Aurreneko lerroan: Santi
Mendizabal, Jose Ignazio Azurmendi, Jose Mari Berasategi, Loli Mujika, Jose Luis Acosta, Loli Berasategi, Maite Aierbe eta Pedro Mari Ropon. Bigarrren lerroan: Belen Azurmendi, Kontxi Asanza, Mari Paz Ormazabal, Emi Asanza, Loli Arrieta, Maite Larrea, Lurdes Larrea, Mari Karmen Arrieta, Arantxa Arrieta, Ana Jesus Larrea, Arantxa Larrea eta Maria Lurdes Berasategi. Hirugarren lerroan: Juan Mari
Gorrotxategi, Julian Ormazabal, Jesus Otaegi, Bittor Larrea, Jose Luis Berasategi, Jose Mari Azurmendi, Jose Manuel Collado, Jose Mujika, Esteban Ariztimu単o, Jose Ignazio Lazkano, Celestino Acosta eta Jose Mari Gorospe. Atzeko lerroan: Miren Agirre, Kontxi Azurmendi, Maite Arrieta, Mari Karmen Gorrotxategi, Arantxa Lazkano, Sor Pureza, Mertxe Akotain, Mari Karmen Arrieta, Maria Luisa Arostegi eta Belen Ormazabal.
14 GOIBERRI
ASTEBURURA BEGIRA
Ibilaldi magikoa igandean Aralarren
GOTZON ANSOLEAGA
Aralarren gordetzen diren istorioak eta kondariak ezagutzeko ibilaldi magikoa antolatu dute iganderako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Goizeko 10:30ea abiatu eta Akerretaraino joango dira. 3 ordu inguruko iraupeneko jarduera izango da (4 kilometroko ibilbidea). Helduek 2,50 euro ordaindu beharko dute eta 5-12 urte arteko haurrek, euro bat. Aurrez izena ematea gomendatzen da: 943 18 03 35 - 943 67 06. Etzi, hilak 4, 10:30ean, Ataungo Lizarrustiko Parketxetik.
ELKAR
Oskarbi musika taldea Beasainen Oskarbi musika taldeak Xirimiri diskoa aurkeztuko du bihar, Beasainen. 13 kantu berriz osatu dute diskoa. 1966an sortu zen Oskarbi taldea, eta taldea utzi samar izan badute ere, berriz elkartu dira abeslariak. Bihar, hilak 3, 20:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian.
V. Txerri azoka egingo dute etzi Mutiloan Mutiloarrek bosgarren urtez antolatu dute Txerri Azoka. Etzi, hilak 4, goizeko 10:00etan, trikiti giroan irekiko dute azoka, eta goizean zehar, hainbat ekintza izango da: txerri erretzea, txerrikiak salgai, txerri erakusketa, odolki eta txorizo dastaketa, urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa, eta umeek asto gainean eta pastak egiteko aukera izango dute. Eguerdiko 12:00etan, odolkiak nola egiten diren ikusteko erakustaldia egingo dute, eta jarraian, erretako txerriaren pintxoak dastatzeko aukera izango dute Mutiloara gerturatzen direnek. Bertan bazkaldu nahi duenarentzat, herri bazkaria ere antolatu dute. Etzi, hilak 4, Mutiloako pilotalekuan eta plazan.
GOIBERRI 15
GOIERRI IRUDITAN
Udazkena Goierrin (III)
Beasainen egunsenti ederra ikusi du Lazaro Gonzalezek. GONZALEZ
Gorostia lore bete-betean dago egunotan.
GOIBERRI
LAZARO
Udazkeneko lehenengo elurra egin du asteburuan. Ehiztariak ere zain-zain izan dira. GOIBERRI
Usoak botatzen ari dira Goierriko ehiztariak. GOIBERRI
Udazkenari buruzko argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu.